Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2001
‎Euskal Herriaren baitan, Zuberoak toki berezia dauka maiz; zor dio handizki kulturaren eta baserri munduko ohiduren indarrari, baita natur gune batzuen famari, haietan Holtzarte, Uhaitxarre, Kakuetako sakanei edo Orhi gainari eta Arbailako mendi multzoari. Baina, lurralde zaindua denaren irudi merezitako horri eutsi nahi badio Zuberoak, beste kartarik ere badauka prestik.
2003
‎Bigarren hitza zuzen ulertu ote nuen zalantzan geratu nintzen. Baina ez nion amu horri eutsi nahi izan. Erakusten ari zitzaidan dokumentuak erakarri ninduen.
2004
‎Gainera, hantxe gordetzen ditu senarraren oroitzapenak: historia luzeko etxe batean bizitzea zuten amets, eta amets horri eutsi nahi dio, senarra berriki hil baita.
2006
‎Aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialkide gisa euskara garatu eta aberasteko konpromisoa hartu du Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez, eta lan honek konpromiso hori gauzatu, berriztatu eta esanbidez adierazi nahi du, ezbairik gabe. Konkurtso legeriaren argitaraldi elebidunak, bada, helburu horri eutsi nahi dio bete betean, egun zuzenbideak euskaraz bizi duen errealitatea ondu, zabaldu eta hobetzen duen adierazpide berriaren bitartez.
2007
‎(OFF) Baina gatazken kopurua igo bada ere, Churchill eko hartz zuriek bi pertsona baino ez dituzte hil azken berrehun urteotan. â? ¦ Eta herriak marka horri eutsi nahi izango lioke. /// Hala ere, ez dago jakiterik etorkizunak zer ekarriko ote dien Churchill herriari eta Hudson Badiako hartzei.
‎“zifra horiek ezin dira inola ere inflaziotik haratago joan, zuzenketa gehigarriren batekin”. Industria arduradunak esan zuen negoziazio hori Espainia eta Aljeria “duela urte askotatik bazkide estrategikoak” direla eta aliantza horri eutsi nahi diotela. Alde horretatik, bere ustez, lortzen den akordioa onuragarria izango da bi aldeentzat.
2008
‎179) operatibotzat ikus daiteke, eta sistemaren autoerregulazioa, L. J. Calveten ustez, ereduaren ikuspegi inplikatu batean kokatuko litzateke. Hori dela-eta, hizkuntza operatibo eta funtzionalei soilik dagokie hizkuntza beharra adieraztea, bai rol horri eutsi nahi dioten hizkuntzei, bai beste ezeren aurretik rol hori lortu nahi dutenei. Funtzional izateari utzi dion hizkuntza beste hizkuntza batez ordezkatuko da, eta hiztunek onartuko dute hizkuntza horren balio instrumentalarengatik.
‎Bush tematuta dago planarekin eta bide horri eutsi nahi dio. Plana salbatzeko helburuz, Kongresuko buruekin batzartzen jarraituko duela iragarri du.
‎Binakako txapeldun izan zenetik partida nagusiak jokatu ditu, eta ondo aritu izanak poztu egiten du. «Ondo jokatzen ari naizela uste dut, txukun, eta udan martxa horri eutsi nahi nioke».
‎Hala egitekotan, helegindako legeak dakartzan ahalmen eta aukera guztiak bertan behera geratuko lirateke, bost hilabetez. Bide horri eutsi nahi dio Espainiako Gobernuak, eta hala Juan Jose Ibarretxek iragarritako herri galdeketa saihestu.
2009
‎" Nola egin ordea? Filosofia horri eusteak nahi eta nahi ez ikusle askorengana iristea eskatzen du; orduan, gutxi batzuei zuzendutako edukiak ere egin behar ditu telebista publikoak?". Berak erantzun dio bere buruari:
‎Boluntario mota hori gure herrialdera ikastera etortzen diren gaztez elikatzen da. Jatorrizko herrietan, arratsalde batean, boluntario lanak egitera ohituta daude, eta, hara iristean, ohitura horri eutsi nahi diote, egiten dituzten gainerako jarduerak alde batera utzita. Lanean jarraitu beharrik ez duten boluntarioei orientazioa ematen diegu, aldi baterako laguntza baizik.
‎Stravros Dimar Ingurumen komisarioaren hitzetan, bederen, emaitza bat izan da. Eta Carlgrenek itxaropen horri eutsi nahi izan dio gertatutakoaz irakaspenak atera behar direla aitortuz: Izango ditugun solasaldietan, aurreratzeko aukerak aipatu behar ditugu, baita beste modu batera lan egiteko bideak xedatu ere.
‎Ez dakit, bada. Nik beti amodio librea defendatu dut, eta, politikan ere, printzipio horri eutsi nahiko nioke. Gaur egun, mundu guztia eta esparru guztietan ezkontza monogamo horrekin obsesionatuta dabilela ematen du.
2010
‎Eliz egitura eta horren inguruan bilduko den kristau multzoa sekta bihurtzea, fenomeno sozial marjinal bihurtzea, eta ez izatea gaurko gizartean gatz pizgarria, legami altxagarria, Jesusek esaten zuen bezala. Kulturarekiko eta gizartearekiko eten horri eusten bazaio, eta argi dago hierarkiak eten horri eutsi nahi diola, orduan sekta bihurtzera doa.
‎ekaineko lehen bi asteburuetan. Iaz egin zen estreinako aldiz eta, izandako arrakasta ikusita, aurten ere maila horri eutsi nahi diote antolatzaileek.
‎2008an egin zen estreinako aldiz eta, izandako arrakasta ikusita, aurten ere maila horri eutsi nahi diote antolatzaileek. Arganda del Reyn Rockaren Hiria eraiki zuten duela bi urte jaialdia bertan egiteko eta, bertan, 290.000 bildu ziren musikaz gozatzeko, 200 mila metro koadrotan.
‎Nagusitasunezko posizio horri eusteko nahia agertzen zaigu ere jokabide (edo erreakzio) oligopolikoaren teorian. Honakoa planteatzen digu:
‎Gabonetarako aholkuak Gomendio interesgarriak egin ditu Amerikako Dietetika Elkarteak, mahai inguruko ospakizunak ezaugarri dituen jaialdi batean pisua handitzeko arriskuari dagokionez, herritarren behar eta beldurrez jabetuta baitago. Pisua galtzeko ahalegin handia egin behar bada edo horri eutsi nahi bazaio, aholku horiek oso erabilgarriak izan daitezke. Egoera horietan ez daudenek ospakizunei modu osasungarriagoan aurre egiteko balio dezakete, baina Gabonetako plater eta prestakin tipikoen gozamenari uko egin gabe:
‎Tolosaren aukera hor dagoeno, horri eutsi nahi diote miarriztarrek. Zazpigarren postua segurtatu behar dugu, badaezpada ere, dio Damien Traillek.
2011
‎Geroa Bairen ordezkaririk ez badago, ez da nafar abertzaleon ahotsik izango UPNri erantzuteko. NaBaik lortu zuen hori, Geroa Baik horri eutsi nahi dio. Baina ez da diferentzia bakarra.
‎Kasu honetan, baina, mezulariak ez du gure konfiantza merezi. Europar Batasuna merkatu liberalizatu baten gainean eraikia dago, eta sistema ekonomiko horri eutsi nahi diote bertako erakundeek; ekintza sinbolikoren bat egin arren, ez pentsa beren buruari boikot egiteko prest daudenik.
2012
‎1995 urtetik, lehen jaialdia antolatu zenetik, urtetik urtera hobetuz joan dira, Asier Albizua Arrigorriagako alkateak azaldu duenez. Aurten ere erronka horri eutsi nahi izan diote, baina aurrekontu apalagoarekin. Izan ere, denetara, joan den urtean baino 40.000 euro gutxiago gastatu dituzte antolatzaileek.
‎Bi alderdiak buru belarri ari dira hispanoen botoa erakarri nahian. 2008ko hauteskundeetan hirutik bik Obamaren alde egin zuten, eta joera horri eutsi nahi diote demokratek aurtengo bozetan ere. Batzarra Charlotten eginda, Ipar Karolina estatuko herritarren botoa erakartzea ere bada helburua.
‎Urte honetako lehen hiruhilekoan Samsung Nokiari gailendu zaio sakelako telefonoen munduko lehen fabrikatzaile gisa eta bide horri eutsi nahi dio. Konpainia hegokorearrak 93,5 milioi sakelako telefono, 44,5 milioi smartphone, saldu ditu urteko lehen hiruhilekoan soilik.
‎Zuk amaitutzat jo zenuen eta Peruk bere burua masturbatu zuen berera heltzeko. Ez zenion zuk egin nahi izan, orgasmo bortitzak eman zizun botere sentsazio horri eutsi nahi zenion.
‎Ez genuke nahiko bigarren emisioak edukiak kentzea lehenari. Orain arteko emisioak bere izaera elebidun horri eustea nahi dugu? . Arrosa euskal irrati libreen sarean trukatzen diren programak ere eskura izango dituzte.
‎Iraganean auzolanean aritzeko eliza atarietan biltzen ziren. Eta guk ere ohitura horri eutsi nahi diogu. Iaz agerraldia Udaletxeko arkupean egin genuen eta, aurten, Sorabillako elizaren arkupeetan”.
2013
‎Sakonean, euskal progresistaren hipokresia biziki sofistikatua da: sistema kapitalista horren onuradun aktiboak gara, eta onuradun izaera horri eutsi nahiko diogu kosta ahala kosta. Eta horri eusteaz ari garenean ere, sistemaren kontrako diskurtsoaren itxura ematen diogu, alderantziz denean.
2014
‎Bide zuzena hau da leloa erabili du, eta «bigarren errepublika» aldarrikatuko duela hitzeman du. Kroazia haren eskutik sartu zen iaz Europako Batasunean, eta bide horri eutsi nahi dio, agintaldia beste bost urtez luzatzeko. Atzeralditik irteteko ezinak Josipovicen alderdiaren irudia belztu badu ere, ez dirudi beste hautagaiek itzal egin diezaioketenik.
‎" Hor goian egotea oso zaila da. Gaizki ohituta gaude", dio, baina' ohitura txar' horri eutsi nahi diote datozen urteetan ere. " Jende gaztea indartsu dator, geure ikasleak ere badatoz aurrera.
2015
‎Denok gara boluntarioak hemen: nagusienak ditu 86 urte eta gazteen 16 Tarte horretan ia ehun lagun ari gara lanean eta horri eutsi nahi diogu; ez dugu izan nahi jaialdi instituzional bat edo jaialdi profesional bat. Bere akatsak izango ditu, jakina, baina jendeak parte hartu egiten du bai antolakuntzan eta bai ekintzetan.
‎Badaki Lehen Mailan jokatzea zer den, eta Realean lan ona egin dezakeela uste du zuzendaritzak. Itxaropen horri eutsi nahi dio, behintzat. Izan ere, azken hamar urteotan aurrelari posturako fitxatutako jokalariek ez dute fruiturik eman.
‎Baina, beharbada, Trinitatea itsas zabalean murgiltzen denean bakarrik ahaztuko du nahigabetu duen maitasuna. Esperantza horrekin oheratu da azken gauetan Martin, eta horri eutsi nahi dio orain ere, bizirautea izan baita beti bizitza beretzat. Eta, bizirauteko etengabeko borroka horretan, amaren eta aitaren maitasunaren faltan ez ezik, maite duen emakumearen faltan ere egin du aurrera Martinek.
‎Euskararekiko identifikazioari eutsi diotenek, beste alde batetik, desidentifikazioa euskararen eta nazionalismoaren onean doala onartu lukete. Euskararenean, oinarri sozial zabalagoa eskura lezakeelako; eta euskal nazionalismoarenean, berau ez delako euskararen aldeko mugimendu huts, helburu anitzeko indar politikoa baizik, eta kontraesan ugaritan jausten delako, hortaz, identifikazio horri eutsi nahi izatean. Izan ere, euskararen aldeko mugimendu bezala aritzeak euskal hiztunei lehentasuna ematea dakar ezinbestez, 19 baina gizarte mugimendu bati onartzen zaiona onartezin bilakatzen da alderdi politiko baten kasuan (euskal hiztunentzako alderdia dela adierazten ez badu, behintzat), eta euskal nazionalismoak euskal gizarte osoarentzako proiektua dauka; horixe da kontraesanaren iturria.
‎Ipuinak garatzeko ohitura ahozkoa izan da eta aittitte amamek, etxe eta baserrietako sutondoetan kontatzen zizkieten txikienei. Horrela gorde dira, belaunaldiz belaunaldi gure ohitura zaharrak, eta guk horri eutsi nahi diogu. Beraz, adin aldetik ez dugu mugarik jartzen.
‎Baina batzeko eta bereizteko ahalegina izan den moduan, mestizaia eta hibridazio bizkor eta zalua izan da. Bizi kemen eta jakintza horri eustea nahiko nuke nik.
‎863. Ezker Abertzalearen barruan ETAk su eten berri bat eman zezan presio handia zegoela eta egoera laster konpondu zitekeela iradokitzen zuten LABekoek; itxaropen horri eutsi nahi izan zioten ELAkoek eta 2000 urtearen azken aldera arte ez zuten erabat galdu ETAk atzera egin zezan esperantza.
2016
‎Realak fitxatzerako, ongi baino hobeto zekien zer zen Lehen Mailan jokatzea, eta Donostian lan ona egin zezakeela uste izan zuen zuzendaritzak. Itxaropen horri eutsi nahi izan zion, behintzat. Izan ere, azken hamar urteotan aurrelari posturako fitxatutako jokalariek ez dute fruiturik eman.
2018
‎Eta galearen sentipenaren transmisioa dagoen hein berean, dago eusteko nahi eta premiaren transmisioa; batzuek zein besteek, salbamendu eta misio ikuspegi bat izango dute euskaltasunaren zein euskaltzaletasunaren gainean. Lehen belaunaldiak galtzen ari den izaten bati eutsi nahi dio; bigarrenak, galtzen ari den izate horri eutsi nahi dio, eta, gainera, berritu etorkizuneko tresna izan dadin. Mundu eta ikuspegi aldaketek eten adina, soka bereko egiten ditu misio edo egitekoaren zentzuak diskurtso biak.
2019
‎" Bloke bat osatu dugu amaierarako, eta bloke moduan pentsatu izan dugu". Hurrengo denboraldian ere bloke horri eutsi nahiko lioke, baina oraindik argitzeke dute Isuntzan zein taldekidek jarraituko duten, nortzuk utziko duten eta nortzuk sartuko diren taldera. Ligari begira ere igualtsu jarraitu nahi luke:
‎Haiek dira, bi pertsona, bizitzak ama alaba gisa ipini zituenak, besterik ez. Eta azken opari horri eutsi nahi dio. Gogorra da, baina badaki nora doazen, leku hori iluna izan arren, eta horrek indarra ematen dio.
2020
‎Ikuskizuna antzerki modukoa izango da, eta galtxagorriek kontatuko dute istorioa. Modu horretan, babes neurriak errespetatuz, betiko magia horri eutsi nahi diogu. Dekretu berria atera berri da eta ikusiko dugu hori oinarri aintzat hartuta nola egingo dugun harrera", azaldu du Ekaitz Esteban zinegotziak.
‎Aldeko sentitzen ari naiz ni aspaldian haize guztiak. Joera horri eutsi nahiko nioke, irribarre bat eskainiz haizeari, zorionari, maitasunari. Pozak zatarrena ere edertzen duelako.
‎Aldarte bertsuan iritsiko dira derbira, gainera, asteburuko partidak irabazita. Realak aise azpiratu zuen Mallorca igandean, eta horri eutsi nahi dio Osasunaren aurka. Imanol Alguacil entrenatzaileak argi du nolako balioa izango lukeen talde gorritxoa menderatzeak:
‎Horiei «ezinbesteko gutxieneko jarduera bat» baimendu die, baina, horri eutsi nahiko baliote, lana murriztu lukete, adibidez, asteburuetan duten produkziora edo erritmora; larunbatetan eta igandeetan txandarik ez badute, ekoizpen txikieneko aldia hartu lukete kontuan.
‎Txuri urdinek Granadilla hartuko dute Zubietan (11:00). Etxean jokatutako azken lau partidak irabazi ditu Realak, eta bolada on horri eutsi nahi dio, pixkanaka azken bi asteetan jasotako kolpeak ahaztuz joateko eta ohikoa duen joko bizia egiteko.
‎Industriaren eteteak zenbait sektoretan —enpresaburuen artean bereziki— eragin duen haserreari irtenbide bat eman nahi izan dio Espainiako Gobernuak, eta salbuespen batzuk egin ditu funtsezkotzat jotzen ez dituen jarduera batzuetan; eta, bereziki, euren produkzioa esportaziora bideratzen duten enpresei eragingo diete, haien jarduera edozein dela ere. Enpresa horiei «ezinbesteko gutxieneko jarduera bat» baimendu die, baina, horri eutsi nahiko baliote, lana murriztu lukete, adibidez, asteburuetan duten produkziora edo erritmora; larunbatetan eta igandeetan txandarik ez badute, ekoizpen txikieneko aldia hartu dute kontuan.
‎Kosta egin zitzaigun arrankatzea, baina seguruenik Palestinari baino ordu gutxiago eskaini dizkiogu. Argi genuen marka bat sortuta genuela eta bide horri eutsi nahi geniola. Ikuskizuna indartzeko, zuzendari artistikoa hartzea erabaki genuen.
‎Herri izaera propio horri eutsi nahian, euskarak eta euskal kulturak ibilbide handia egin dute pasa den mendeko 60ko hamarkadatik hona. Desagertze bidean zen hizkuntza biziberritu eta kultura modernizatzeko, ezin bestekoa izan zen herri ekimena.
2021
‎Beraien bizipen eta iritziak jaso genituen eta hortik abiatuta ere eraiki dugu ahalduntze eskola, beraz, hasieratik parte hartu dute proiektuan. Harreman horri eutsi nahi diogu; gure ekimenetan parte hartzea nahi dugu eta esku-orrian beren idazkera jasotzea gonbidatzeko modu bat dela uste dugu", argitu dute.
‎Donostiako egunkariaren kopuruak nabarmen samar dira altuagoak: aurreko zikloan, frankismo garaian, gaiaz gehien aritu zen argitalpena zen Zeruko Argiaren ondotik, eta erreferentzialtasun horri eutsi nahi izango dio, 1980ko hamarraldian, ikusi den gisan, eragile nahiz diskurtso klasikoen gotorleku bihurtuz (Basarri eta Zavalaren sarea) eta gerora ikuspegi berriagoei tokia eginez.
‎" Hamarretik bi puntu eman izan dizkio euskara irakasleak literaturari, oso balio txikia, eta ematen du horri eutsi nahi izan diogula. Emozioekin lotuta egon denez, oso gauza pertsonal gisa ikusi izan da eta beraz zaila gela barrura eramaten.
‎Callejak Mendizorrotzan zuzendu dituen lehen bi partidak irabazi ditu Alavesek. Ildo horri eutsi nahi lioke entrenatzaileak. «Indartsuak eta seguruak izan behar dugu etxean, salbazioa lortzeko gakoetako bat delako».
‎Baina nire burua apur bat gehiago aurkitu dut, eta zu ere apur bat aurkitu zaitut. Bide horri eutsi nahiko nioke, bilatzaile izaten jarraitu, neure burua ezagutu, zure barrua ezagutu eta, nork daki, noizbait aita ere ezagutu. Baina orain azken hori ez da lehentasuna.
2022
‎bukatuta, ETB1ek eutsi egingo dio haur eta gazteentzako eskaintzari ostiral gauetan, etenik gabe. «Ohitura horri eutsi nahi diogu, eta apustua egin dugu kalitate oneko fikzioarekin, bai barne ekoizpenekin, bai kanpokoekin», Galartzaren arabera. «Euskaraz ikusten ez badute, beste hizkuntza batean ikusiko dute».
‎Lehenik, baina, agintariari komeni zaio ekaineko Asanblearako bozetan gehiengo osoa biltzea, 2017an egin zuen modura. V. Errepublikan bada presidentearen alderdiari eserlekuen erdiak baino gehiago emateko ohitura, eta joera horri bere horretan eustea nahi du Macronek. Ez du, ordea, dena aldeko izango:
‎Nabarmendu dutenez, %70 ebatzita eta ordainduta zeuden abenduaren 31rako; alegia, aurreko urteetan baino %60 gehiago. Bide horri eutsi nahi diote: «2022 ikasturteari begira, Hezkuntza Sailak beken ebazpen eta ordainketa goiztiarrean aurrera egiten jarraitzea jarri du helburutzat».
‎Leiho handiaren ondoan Turbigo kalearen joan etorri baketsuari begira gosaltzen du eta animoak gora egiten dio berriro, ez agian hoteletik lehenengoz atera eta Pariseko airea arnastu duenean sentitu duena errepikatzeraino, baina tira, hain urrun ere ez dago orduko eferbeszentziatik. Bigarren kafe bat eskatu du, espresso bat oraingo honetan –bigarren kaferik gabe ezin gosaria borobildu–, egoera mental eta emozional horri eutsi nahian.
2023
‎Pozgarria da zinez. Bide horri eutsi nahi diogu".
‎Beraz, garrantzitsuena eguneratzea da, “denetik pixka bat jatea” ez baita baliozkoa gure testuinguruan. Horri eutsi nahi badiogu, ñabardura garrantzitsu bat gehitu litzaioke, dena pixka bat jan behar dela argitzeko, baina elikagai osasungarrien eskaintza baten artean. Puntu honetara iritsita, berriro ere pentsa genezake nahasmendu handia dagoela osasungarria denaren eta ez denaren inguruan.
‎19 minutu falta ziren partida amaitzeko. Saria handia zen, eta arriskua zegoen horri eutsi nahirik gorritxoek atzera egiteko. Baina ez da hala izan.
‎Zerrendako gehienak udal taldekoak dira. Multzo horri eutsi nahi izan diozu?
‎Sehaska familiaz familia pasatzea tradizioa izan da. Horri eutsi nahi izan diozu?
‎abiaduran, erresistentzian, indarrean... Eta horri eutsi nahi diot. Horretarako orain arteko lanari segida eman nahi diot, fruituak ematen ari baita.
‎Bestalde, bi mintegiek herritarrekin lotura sendotzeko balio izan diela ondorioztatu du elkarteak, eta horri eutsi nahi diote: " Euskalgintzan dabiltzan norbanakoekin eta bazkideekin egoteko aukera izan dugu saioekin, eta harreman horri jarraikortasuna eman nahi diogu, sarea zabaltzeko eta komunitatea sortzeko".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia