Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2003
‎Sar zaitezke sotoetako komunetan, sar zaitezke autoen garajean eta hala ere zure izena entzuten da, kontzientziaren ausikia bezala, salatari: " Badakigu non zauden, ez duzu ezkutatu beharrik, egunero gabiltzanoi ere gertatzen zaigu batzuetan, hegaldi aurreko izua da, ez dago horren aurkako erremediorik, arnasa baretu eta hegazkinean sartzea besterik". Horregatik atera naiz hain presaka.
2005
‎Ama izan zan horrezaz be konturatzen eta horri erremedioa jartzen lehena. Konturatu zanetik aurrera, gauero, besotan ama legez hartu eta kulunkatu egiten ninduan.
2008
‎–jarraitu zuen, begi zulo haien barnean bere begirada galdu eta egoera hura sortzera eraman zuen indarraz ia ezin sinetsita, bere buruarekin harrituta?. Nik badut horrentzako erremedio bat, xuxurlatu zion belarrira, begi zulo haietan argitasunen bat pausatzen zen unean?: neronek prestatutako bitamina tantak ekarri ditut oraingoan ere, eta neronek emango dizkizut gauero, ohera joan aurretik.
‎–Gauza bat da golik ez sartzea, baina golak sartzeko aukerak ere ez ditugu sortzen?. Horren erremedioa entrenamenduetako lana da, baina ematen duenez, edo ez da lan ona edota jokalariei kostatzen zari zaie entrenatzaile berriak zer nahi duen barneratzea. Ia ia joan zen sasoiko talde bera dauka Arratek, eta agian, entrenatzailea bera da gauza gehiegi aldatu nahi dituena.
‎Gure andre horrek erremediorik ez duela esan nahi nioke, baina isildu egin naiz.
2009
‎Niri, asko gustatu zaidana protagonista emakume edadetua izatea da, Uxue Alberdik bere Aulki jokoan (2009) eta Xabier Montoiak Golgotan (2008) paratu berri dituztenen antzera. Gustatu zait, izan ere, kritika feministak Naomi Wolfen El mito de la belleza (1991) liburua datorkit burura esaten zuen emakumeok edade batera arte edertasunarekin borrokan aritzen garela eta horrek erremediorik ez duenean, zahartzaroak uzten dituen aztarnen aurkako intentsitate handiko gudari ekiten diogula. Emakume adinduak ikusezinak dira.
‎Puntu horretan erremediorik gabe lo gelditu nintzen. Hogei mila urte aurrerago kobazuloetako artista xamanen aurrean, ingurukoek sentitzen zuten erakargarritasunarekin amesten nuela, Eduard Punseten saioko printzak subkontzientean ate joka.
2010
‎Ez dago horrentzako erremediorik?
‎Europako kristauek doktrina katolikoa ez zutela ondo ezagutzen. Gabezia horri erremedioa ipintzeko, Trentoko Kontzilioak Kontraerreformari ekingo dio, herria fedean hezteko eta eraso berrietatik babesteko, horretarako, predikazioan arreta berezia jarriko duelarik. Erretorika sakratuaren pizkundea iritsiko da, eta XVII. mendez geroztik gartsu predikatuko da.
‎Munduko kulturaren hiriburua zaie, eta hortik jalgitzean topo egiten duzu triste banda batekin, gaizki beztitu eta ez jakinak, frantsesez azkonarrak. Egoera tamalgarri horri erremedio ekartzeko, ulertu behar da Marabillen Hiri hartan sortu bitxien erakusteko desmartxa, uler: bezeroen atzemateko, triste landen hiri nagusietan (Bordele, Estrasburgo...) sortu ziren CDN antzokiak (Centre Dramatique National); izenak beti aldatzen dira, ez dakit nola deitzen diren orain, baina funtzio bera da.
2011
‎Estresaren arrazoiak ugariak eta era askotarikoak dira, lan, diru nahiz familiako arazoekin lotua egon daitekeelako. Garrantzitsuena estresa garaiz detektatzea da, eta egoera horri erremedioa ahalik eta lasterren jartzea. Horretarako hainbat bide proposa daitezke:
‎–Artritia eta artrosia dituzu, baita osteoporosi puntu bat ere, junturetako eta artikulazioetako ahuleziak areagotuta, erraten zion halakoetan aitonari?, eta horretarako erremediorik onena hauxe duzu? –eta bertze izen bitxi eta bakanago batekin aterako zitzaion, auskalo zer botikarena, aitona harri eta zur utziz, baina baita itxaropentsu ere, aho korapilo itxurako hark indar magiko berezko bat baleuka bezala, garai bateko sorginen hitz ahoskaezinen antzera.
2014
‎Y da gau zati honetako zerbitzari boluntarioa eta berari eskatzen dizkiot garagardoak, ez, gutxienez batek ginebra behar du izan, ordua aintzat hartuta. ...ntalaz hornitu behar nindutela ahaztu baitzitzaien gurasoei21 Halere Y k ez du zuzenketa gaizki hartu, barrapera darama horixka eta berri bat ateratzen dit, eta baita behako galant hori ere, eta Berlinen zabiltza azkenaldian ezta; esaldi soil bat dirudiena mugimendu estrategikoki aparta da ni katigatzearen prozesuan, horren ostean ezinbestean galdetzen baitiot ea nondik dakien berak Berlingoa, eta horrek erremediorik gabe baikaramatza soilik begiz bada ere elkar ezagutzen dugula aitortzera, are, ezagupen bisual horren genealogia egitera, adiskide komunak zerrendatzera eta norberaren inguruko datu xeheagoak besteari salatzera.
2015
‎Lazarragaren izkribuetan agertzen da, baize/ baxe/ baje itxurapean: ez eben gura inorc bervaric leguion, salvo bacochic egon baxe, ez zuen nahi inork hitzik egin ziezaion, salbu bakarrik egon baizik?, solamente negar baje beste gauçaric eguite ez euela, bakarrik negar baizik beste gauzarik egiten ez zuela?, ez nator çuey gachic eguiten, daucaçun gach orrendaco remedio emayten baxe, ez nator zuei gaitzik egiten, daukazu [e] n gaitz horrendako erremedio ematen baizik?.
‎etorri: ez nator çuey gachic eguiten, daucaçun gach orrendaco remedio emayten baxe, ez nator zuei gaitzik egiten, daukazuen gaitz horrendako erremedio ematen baizik?.
‎Hala ere, ez diogu eskatu behar Jainkoari miraririk, eta beharrezkoa da berorren aitatasunak kontuan izatea ez dela burdinazkoa, buru asko daudela galduak Jesusen Lagundian lan gogorrari ekiteagatik; Jainkoari zerbitzu egiteko sartzen diren arima horien galtzea dela-eta dioenagatik egunak daramatzat negarrez. Haiei on handia egingo diena aitor entzule onak ematea da; eta moja oinutsak doazen monasterioetan berorren aitatasunak horren erremedioa bilatzen ez badu, beldur naiz ez ote den hainbesteko fruiturik lortuko; izan ere, neke handia da kanpo aldetik estu hartzea eta barru aldetik nork lagundurik ez izatea; halakoa izan nuen nik, fraide oinutsak Gizakundeko monasteriora joan ziren arte.
‎2 Jakin beza hemen dagoela aita Nicolao, dagoeneko Pastranako aita priorea dena; bisitatzera etorri zitzaidan eta biziki poztu nintzen berarekin; gure Jauna goretsi nuen Ordenarako halako pertsonak eta hain bertute handikoak eman dizkigulako. Dirudienez, Haren Maiestateak bitarteko hartu du etxe horren erremediorako, zenbat lan egin duen eta zenbat kosta zaion kontuan izanik. Erregutu bihotzez gure Jaunari beraren alde, zor diote eta.
‎7 Honetan batez ere inolako errukirik gabe jokatu beharra dago, izan ere moja asko oso santuak izango dira, baina nagusi ofiziorako ez direnak; eta horri erremedioa jarri behar zaio berehala, hildura eta apaltasuna hainbeste lantzen diren tokian, ez baitu iraingarritzat joko; eta iraingarritzat joko balu, argi agertuko litzateke ez dela kargu horretarako, perfekzioa lortzen hainbeste saiatzen diren arimen buru ez duelako izan behar, nagusi kargua nahi izanik hain perfekzio gutxi agertzen duenak.
‎2 Horretarako erremedio ona da etengabe gogoan izatea huskeria dela guztia eta laster batean amaitzen dela, gauza hutsaletatik bihotza kendu eta sekula amaitzen ez direnetan ezartzeko. Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du.
‎9 Aparteko adiskidetasun horiek mozteko kontu handia izan behar da adiskidetasunaren hasiera hasieratik; baina gogorrean baino gehiago, zuhurtasunez eta maitasunez. Horren erremediorako oso ongi dator izendaturiko orduetan baizik ez egotea elkarrekin, eta hitzik ez egitea, orain ohi dugun bezala, hau da, elkarrekin egon gabe eta hitz egin gabe, nor bere gelan bakardadean egonez baizik, Erregelak agintzen duenez. Ez ezazue izan San Joserenean josteko lekurik; izan ere, ohitura txalogarria izan arren, hobeki gordetzen du isiltasuna bakoitzak bakarrean, eta bakardadera egitea gauza handia da otoitzerako; eta etxe honen oinarri honek izan behar duenez gero, eginahalak egin beharra dago honetarako gehien laguntzen digunera zaletzeko.
2017
‎Nahiz eta zerbait irakurri ere, barnean gertatu diren arazoak eskapatzen zaizkit, zeren eta, azken finean, handia eta konplexua den egitura batean handi mandien arteko arazoak beti ulergaitzak baitira botere lekutik urrun garenentzat. Horren aurka erremedio bat bakarra bada: ttipiaren ederra!
‎" Azkoitiko udal gobernua arduragabekeriaz jokatzen ari da; hau ez da erabaki tekniko bat, hau erabaki politiko bat da", esan du Azkoitiko EH Bilduk. Zaborraren kudeaketa udalak erabakitzen duenez," gaizki egiten ari badira" horri erremedioa jartzeko ardura udalarena dela uste dute EH Bilduko ordezkariek.
‎Lehen ordea, kintoetatik ihesi ibiltzen ziren mutilak, Ameriketara, Fraintzira edo nora edo hara hanka egin nahiz, dokumentu honetan (GUA, 32 lib.) laster ikusiko duzun bezala. Badirudi, 1864an sortu zen elkarte hau, galera horren erremedio bila sortu zela, testoak berak argiro dioen bezala: " fundar una sociedadpara eximir y librar de las Quintas o del servicio militar a los mozos de esta villa".
‎Ezin irentsia zait 500.000 jende hil diten urte oroz malariaren gatik, horren kontrako erremedioa erosteko zentimo haiek falta zaizkielakotz. Bainan ez da hori gizarte moderno eta mundualizatuaren lehentasuna.
2021
‎Esan ezazu orduan zuk badakizula hura salbatzen. Neuk emango dizut horretarako erremedioa, egur ikatzarekin nahasi eta zaurian jar diezaiozun. Baina esan ezazu erremedio horrek balio ahal izateko Munafika (gizon sesioti, bekaizti eta salataria) baten buruko muinak behar dituzula.
2023
‎Lanaldia murrizteko asmoak izan duen geldialdi horri erremedioa jartzeko lanean hasi dira zenbait elkarte, enpresa eta erakunde, herrialde garatuetan bereziki. Jon Bernat Zubiri EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslearen hitzetan, lanaldia murriztea langile mugimenduaren «aldarrikapen historiko» bat da, «oinarrizkoenetako bat».
‎–Gizona! –Basajaunek sorbaldak inguratu zizkion besoarekin, gizasemea lasaitu asmoz– Horrek erremedio erraza zeukak!
‎Oztopo horren kontrako erremedioa, itzulpenaren ahalegina da, ez ordea dibulgazioaren ahalegina baizik eta itzulpenarena, dibulgazioarenetik oso desberdina dena.
‎Londreseko frantsesek gaitz horren erremedioa ez badute, euren izaiteko arrazoia, Frantzia gerlan atxikitzea dena, osoki desagertzen da garaipenarekin, zeinak kasu horretan berriro herritarren osteetan murgilduko baititu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia