|
Ez du ematen, bada, hartutako konpromiso horietaz bereziki harro zeudenik. Ingurugiro jasangarritasunaren eta osasunaren aldetik aukerarik txarrena, eta garestiena eta enplegu gutxien sortzen duena izateaz gain; bere bideragarritasun ekonomikoa justifikatu nahirik erabili ziren aurrikuspenak (hondakin sorrerari eta lortu daitezkeen birziklapen tasei buruzko aurreikuspenen faltsukeriagatik, are gehiago, kontratu horiek sinatu zutenek gerta zitekeela bazekiten gertaera bat jakitean, hots, hondakinak errez elektrizitatea sortzeagatik laguntzak kendu egin dutela) egunetik egunera zalantzagarriagoak izateaz gain (hondakin sorrerari eta lortu daitezkeen berziklapen tasei buruzko aurreikuspenen faltsukeriagatik, are gehiago, kontratu horiek sinatu zutenek gerta zitekeela bazekiten gertaera bat jakinda, hots, hondakinak errez elektrizitatea sortzeagatikako laguntzak kendu egin dutela); eta finantziatziorako kontratuetan ezarritako baldintzak onartezinak izateaz gain, proiektua gauzatzeko kontratuen lizitazioa, esleipena eta sinatzea guztiz zalantzagarriak dira ikuspegi juridikotik, 2009ko ekainaren 2an Partzuergoaren Asanbleak hartutako akordioak (Kontratuen adjudikaziora daraman ekintza administratiboen segidaren jatorrian den Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentro proiektua onartzekoa, besteak beste) Donostiako Kontentzioso Administratiboko 3 Epaitegiak baliogabetzat jo zituela kontuan hartzen badugu. Ormazabal, Itxaso eta enparauen errauskailua kosta ala kosta eraikitzeko tema agerian geratzen da, epaien erabakiei behin eta berriz entzungor eginez, garrantzi handiko eta ondorio ekonomiko larriko erabakiak hartzean.
|
Horren
erakusle honakoak balio du: 2009ko ekainaren 2ko akordioak, aipatu epaiak baliogabetuak, 2011ko otsailaren 8ko Asanbladan berriro ere onartzea, berriro ere 2012 urtarrilaren 2ko TSJPVren autoak baliogabetua. Errauskailua bertan behera uzteak ekarriko lituzkeen ondorio apokaliptikoez fariseuen modura eskandalizatu beharrean eta Partzuergoa porrotera eramatea BILDUri leporatu ordez, Karlos Ormazabal eta Denis Itxaso kontuak eman eta Partzuergoaren zuzendaritzan erakutsi zuten arduragabekeriak eragin litzakeen kalte ekonomikoen erantzukizuna bere gain hartu lukete. 2011 arte partzuergoaren buru zirela, gizarte gipuzkoarraren interes orokorrak defenditu beharrean diru publikoa arduragabeki eta alderdikoiki erabili zutenek sasiko interes ekonomiko eta politikoak defenditzeko amarruak alde batera utzi ditzaten ordua da. Gai hauei buruzko eztabaida zientifiko tekniko izaerako parametro objetiboetan kokatuz arrazioanalizatzeko garaia da, eta hondakinen inguruko planifikazioa berraztertzeko, kontutan izanik erakunde eskudun diren udaletako arduradunen artean,% 90 inguruko gaikako bilketak lortzeko behar diren bilketa sistemak ezartzeko, gero eta hedatuagoa eta gero eta tinkoagoa den borondatearen egiaztapenetik abiatuta Ricardo Ortega, Erabaki, San Marko Mankomunitateko presidente ohia. Mikel Izagirre, Ezker Anitza IU, Gipuzkoako Batzar Nagusietan EBren bozeramaile ohia. Ernesto Merino, ARALARreko Gipuzkoako Koordinatzailea. Jose Mari Rivadeneyra, Usurbilgo Ingurugiroko Zinegotzia (BILDU). Julián Zapiain, UPV/EHUko irakaslea. Mª Lisa Sánchez, Gipuzkoako Errausketaren aurkako plataformen Koordinakundea.
|