Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Orain arte ez genuen Euskal Herri osoan aztarnategi bat ere Paleolitokoa, aztarna batzuk bakarrik. Orain arte Euskal Herrian tresnei bakarrik galdetzen genien garai haiei buruzko informazioa biltzeko, orain aztarnategiari ere galdetuko diogu eta aztarnategi horrek eman dezake zer nolako landaredia zegoen orduan. Orain arte hezurrik ez da azaldu, terrenoak azidoak direnean hezurrak galdu egiten direlako, baina sua aurkitzen baldin bada orduan datazioa egin dezakegu termoluminiszentzia metodo horren bidez. Badakigu Irikaitzeko aztarnategiak 200.000 urtetik gora daukala, baina 300.000, 400.000 edo 500.000 urte duen jakingo dugu.
2002
‎Bizitzaren eskolari buruzko eleberria da, bi hari eta bi alditan banatua. Lehenengoan, hemezortzi bat urteko neska eta mutil talde bat aurkituko dugu, bizitzaren eskola horrek eman diezaiekeen gehiena bereganatu nahian. Bigarrengoan, berriz, handik hamabost urtera, telefono dei bitxi batek berriro elkartzeko gonbita egiten dienean, nolakoak diren azaltzen du narrazioak.
2003
‎Teknologia hori dagoeneko kalean da eta horren bitartez sortutako elikagai transgenikoak merkatuan dira. Sarritan, ondasun horien erabilpenakizan ditzaketen ondorioen inguruko inongo ikerketarik egin gabe merkaturatu dira, enpresen negozio aukerak soilik bultzatuta21 Teknologia berri horrek eman ditzakeen mozkin paregabeaz konturaturik, Iparraldeko elikadura, kimika eta bioteknologia alorreko enpresak GEO gaineko patenteak ezartzea ahalbidetzeko presioaegin zuten, eta eskaria aipatutako hitzarmenak bete betean jasotzen du.
‎Ozeanoaren azaleko geruzan, lehenengo ehun metroetan, atmosferak adina bero garraiatzen du. “Garraio horretan gertatzen den edozein aldaketak eragina izango du Lurreko kliman maila globalean; horregatik, azterketa horrek eman diezazkiguke klima aldaketa ulertzeko gakoak”. Octavio Llinás en arabera, zientzialariek oraindik ikertzen dute klima aldaketa dagoen ala aldakortasun naturala den.
2004
‎Sakonki, behar bezala, gaiak ez dira aztertzen. Itxuraz, hori eman dezake, baina datuak esku artean ditugula, ez dut uste ziklismoak gizarteak oro har bizi duen krisia baino larriago ezer duenik. Batetik, Euskal Herrian inoiz izan den baino txirrindulari kopuru handiagoa dago:
‎1 Auzi jartzaile orok, nagusiak nahiz errekonbentzio bidezkoak, auzitegiari eska diezaioke, bere erantzukizunpean eta titulu honetan xedatutakoarekin bat, beharrezkotzat jotzen dituen kautela neurriak hartzea, kasuan kasuko uziari epaiak on iritzi eta epai horrek eman dezakeen babes judizialaren eragingarritasuna ziurtatzeko.
‎REACH araudiak dio gaur egun Europan merkaturatzen diren 100.000 substantzia kimikoei buruzko informazio nahikorik ez dagoela; ez dakigu zer arrisku kimiko duten. Beraz, REACH araudiak hiru, sei eta hamaika urteko epeak ezartzen ditu, substantzien arabera, industriak informazio hori eman dezan. Gainera, industriak frogatu behar du merkaturatzen dituen substantziak seguruak direla, eta arriskutsuenen ordezkapena sustatzen du.
2005
‎Erabiltzaile diogun horretan eman dezagun modernizatzeko irrikatan diharduen politikaria, lanean ergonomiaren bila dabilen funtzionarioa, obligazioak betetzeko erraztasun handiagoak eskatzen dituen herritarra, etc.
‎3 Zuzenean okupatu den finka Administrazio jardulearen izenean inskribatuko da, finka zein erabileratarako okupatu eta Administrazioak erabilera hori eman diezaion; kasuan kasuko hirigintza aprobetxamendua behin betiko sendotzeko, ordezko finkaren adjudikazioa egingo dela agerrarazi behar da. Inskripzioaren bazterrean, aprobetxamenduari irekitako folioaren erregistro datuak agerraraziko dira.
‎Antonio Orbegozo tratamendu medikua jasotzen ari da. Emaztea Bilboko epaitegietan egon da tratamendu hori eman diezaioten, baina bertan esan diote eurek ezin dutela ezer egin(!).
2006
‎Hori transmititu behar genioke gizarteari: bertsolaritzak berniz hori eman diezaiokeela pertsonari: gogoetarako, kritikotasunerako gaitasuna ematen diola.
‎Bestalde, nik ez dut pentsatzen diskurtso biktimista egiten dugunik, badaude korronte batzuk, bai, biktimistak edo ez dakit nola deitu. Daukagun egoera oso salatzekoa da eta hasten bazara salatzen behin eta berriro, agian komunikabideek irudi biktimista hori eman dezakete. Gure egoera hain bigarren mailakoa izan denez, aurrerapauso guztiak behar beharrezkoak dira.
2007
‎Urrats hori eman dezan aukerarik ikusten duzu etorkizunean?
‎Bestalde, euskarak gelatik kanporako pauso hori eman dezan lan egin behar dugu. Hor daude mintzapraktika programak, zenbaki honetan bereziki aipatzen direnak.
‎Problema bat da, historikotasuna asko enfatizatuz historikotasunaren ukoan buka litekeela, edo hori eman lezakeela behintzat, historia azken batean natura antzekoa bihurtzen bada, gizakiaren aurretiko eta gaineko, eta legea, historikoa izateagatik beste gabe, ukiezina. Eskola Historikoak hori egin duen ala ez, hemengo arazoa ez da.
2008
‎Amaitzeko, gure herriarentzako zer nolako hezkuntza sistema nahi dugun eztabaidatzeko eta adosteko unea dela uste dugu. Bide horretan eman ditzakegun urratsak, egin ditzakegun ahaleginak bateratzeko garaia, alegia.
‎Ikuskapen jarduna aurrera eramateko, behar beharrezkoa da zergadunaren lankidetza, batik bat, horrek eman dezakeen informazioa (datu ekonomikoak). Ikuskapenaren helburua zergadunaren jokabide fiskala begiztatu eta bere aitorpenak egiazkoak diren egiaztatzea da.
‎Kontu horiek denbora mugatua dute, eta zerbitzu mota guztietara arazorik gabe sartzeko balio dute. Hala, erabiltzaileari kontu bat eskatzen diotenean, kontu hori eman dezake gero spama jasotzeko arriskurik gabe. Mezuak sinkronizatzea Gmail ek, bestalde, IMAP protokoloaren euskarria jarri du iazko amaieratik.
‎Nire ustez, haurrek behar dituzte tarte lasaiak, isiltasuna entzun. Irakurzaletasunak hori eman diezaieke, bizitzaren eromenetik pixka bat urruntzeko aukera.
2009
‎Uzkia zentrotzat hartuz, haren eremu imaginario osoa ekartzen du paperera, nola plazererako hala beharkizun arruntenetarako. Eta bat harritu egiten da, liburua irakurriz, gorputzeko atal horrek eman ditzakeen arazo eta plazerez.
‎Halako batean, hesola ikusten du eta arreta pizten dion zerbait deigarria antzematen du. Bertaraino inguraturik, gelditzen da, begiratzen du, akotazioak egiten ditu buruz; pentsatzen ari den horrek eman lezakeen etekin artistikoa imajinatu eta baloratzen du gero.
‎Metodo matematikoaren erabilpenaz, ikusi dugu, subjektu modernoaren oinarrira iristea lortu zuen (edo hala sortu zuen behintzat) Descartesek. Ahantz dezagun orain metodo horren bigarren atala, hots, ahantz dezagun orain subjektu berriaren eraikuntza, eta saia gaitezen azaltzen puntu horrek eman ditzakeen ondorioak, eta, berez, eman zituenak. Saia gaitezen aurkitzen punttu horretan bertan egon daitekeen niaren izaera.
2010
‎Irlandaren kasua da. Greziak aitortu zuen laguntza behar zuela eta laguntza hori eman ziezaioten ezarritako baldintzak onartu zituen.
‎Oso geruza porotsuak dira, hau da, azalera handia hartzen dute oxigenodun konposatuek, eta, hala, litio ioi asko lotzeko aukera ematen dute. Horregatik eman dezakete energia ohiko litiozko bateriek baino bost eta hamar aldiz azkarrago.
‎Hondeamakinek kendutako lurra goiko geruza dela azaldu du, mendeetan egindako laborantza lanek nahastutako lurrak. Lehen geruza horrek eman dezakeen informazioa oso mugatua dela gaineratu du, erromatar garaiko eta XX. mendeko materiala agertzen delako bertan.
2011
‎Hor ditu bere lezio nagusiak, zalantzarik gabe. Eskola horrek eman liezaioke herri honi hain beharrezkoa duen indar politiko aurrerakoia.
‎Kasu batzuetan, aukera ematen dute haurrek saldoa kontsultatzeko eta mugimenduak eta diru sarrerak egiteko, baina txikienei zuzendutakoek ez dute dirurik ateratzen uzten. 14 urtetik gorakoentzat direnek aukera hori eman dezakete. Kreditu txartela, zordunketa txartela eta baita aurrez ordaintzekoa ere inoiz erabiltzen ez duten arren, gazteek erosketak egin, Internet bidez ordaindu edo kutxazain automatiko batetik dirua atera dezakete.
‎Googlen" Eroski Malaga" terminoak bilatuz gero, azken egunetan irudi pornografikoak agertu dira. Google Bombing izeneko fenomenoaren biktima izan da Eroski, hau da, termino horiek eta kontaktuen orrialde bat lotu egin dituzte bilaketak emaitza hori eman dezan. Eroskitik bertatik esan dute neurriak hartzen dabiltzala “mota horretako edukiak” euren “markarekin lotu ez daitezen”.
‎Solasen bat, irudiren bat lot dezaket kanposantuarekin, besteren bat ehorzlearen etxearekin edo Durangorekin. Hagitzetan gaiak berak narama elkarrizketa haietako batetik bestera eta, nago, horrek eman diezaiokeela gutxieneko koherentzia testu honi, bai behintzat ardatz kronologikoak baino gehiago. Gogoan dut, esate baterako, bere etxean mintzatu nintzela dueluez ehorzlearekin; mintzatu zitzaidala, gauzak zehatz esateko.
2012
‎«ETAk desegin egin behar du, eta hori ez dagokigu guri, erakunde terrorista horretan daudenei baizik. ETAk pauso hori eman dezan, egoerak eskatzen duen mailan erantzuteko eskatzen digu alderdioi. Bakoitzak sinesten duen posizioari uko egin gabe».
‎Baina gainontzean, denak normala dirudi. Tempo lasaiak eta plano luzeek ere hori eman dezakete aditzera, nahiz eta baden film osoa hartzen duen tentsio zehazgabe bat, ezinegon bat; pertsonalki, Twin peaks telesaila hein batean gogora ekarri didan atmosfera hain zuzen David Lynch aipatu zuen Cachenautek, filmaren errodajeari buruz Mikel Asurmendik Argiaren 2.291 zenbakian egin erreportajean. Musikaren erabilera egokiak eta nondik datorren ez dakigun off eko ahotsak laguntzen dute giro hori sortzen.
‎Herri eta eskualde mailakoak, gehienak. " Bai, garrantzi berezia ematen diogu Arrosa irrati sareari, horrek eman dezakeenari. Bertan elkartzen garen Euskal Herriko irratien artean, pauso berriak eman ditugula aurreikusten dugu".
2013
‎Herritar gisa, norabide horretan eman dezakegun urrats garrantzitsua urtarrilaren 12an, Bilbon, eman dezakegu: " Giza eskubideak.
‎Iruñean ez da erraza, baina horrelakoak ikusten ditugu. Ziur asko euskaraz bizitzeko pauso hori eman dezaten zerbaitetan lagundu diegu, ezta. Beraz, oro har, esanen nuke atsegina izan dela, aukera handia eman digula jendea ezagutzeko eta, gainera, poz handia izan dugula ikustean hainbeste heldu euskaldundu dela gure lan honetan.
‎Edo momentu batean batek esaten dizunean lehen erdaraz aritzen nintzen, eta orain, nahiz eta euskaraz jakin, eta orain euskaraz aritzen naiz, ba ikusten duzu ez dela beharbada irakaslearen meritua, norberarena da, egia da. Baina zerbaitetan ziur asko pauso hori eman dezan lagundu diogula, ezta. Orduan nik uste dut orokorrean esanen nuke atsegina izan dela, aukera handia eman digula jendea ezagutzeko eta, gainera, poz handia izan dugula ikustean hainbeste heldu euskaldundu dela gure lan honetan.
‎Bestela esan, guk enuntziatua sortzen eta igortzen dugunean, norentzakoak (balizkoak nahiz errealak) eman liezazkiokeen erantzun eta kontrako arrazoiak ere aintzat hartzen ditugu; beren erantzunaren arabera doitzen ditugu. Beraz, diskurtsoa zuzentzen zaion horrek eman diezazkiokeen erantzunek esatariaren enuntziatua (eta diskurtsoa, noski) baldintza dezakete eta haren antolamenduan eragin. Nola?
2014
‎Gu hiru milioi biztanle baino ez gara, eta horietatik 100.000 Nacionaleko eta Peñaroleko bazkide dira, erdiz erdi banatuta. Datu horrek eman dezake aditzera bi talde horiek indar ekonomikoa izan dezaketela zaleen diru sarrerarekin, baina gero ezin diete jokalari onenei taldeetan eutsi. Peñarolen ari da Jonathan Rodriguez izeneko jokalari gazte bat, eta, dagoeneko, ari dira esaten kanpoko talderen batera doala.
‎Onena duguna da, beraiek ez dakitela zer aurkituko duten, guk ere ez. Orduan, sorpresa puntu hori eman dezakegu. Gero etxean, iaz hirugarren mailan zegoen talde bat egokitu zaigu.
‎Mimesia jin daiteke, identifika gatzaizkieke jende horiei, gu bat sor daiteke eta euskal antzerkian, hizkuntza minorizatuen antzerkian hori aski dukete ikusleek, sor dezagun gu hori. Liturgia hori eman dezagun igande arratsaldez. Harro gaitezen euskaldun izateaz.
2015
‎Ekainera bitartean, jende asko da antolatzeko; lan asko egongo da aurretik. Bakoitzak ahal duena eman dezala, apur hori eman dezala, eta denon artean zerbait handi eta polit egin dezakegu. Goierritik kanpora ere garrantzitsua izango da.
‎15 Barruko beste oinaze batzuk esanez joango gara egoitza honetan, otoitzen eta Jaunaren mesedeen arteko aldeak mintzagai hartuz; halako batzuek, sufrimenduari dagokionez, gorputza nola uzten duten ikusita nabari denez, esandakoak baino latzagoak izan arren, ez dute oinaze izena merezi eta ez da bidezko ere izen hori eman diezaiegun, Jaunaren mesede handi handiak direlako, eta haien erdian arimak halaxe direla ulertzen du eta berak inola ere merezi gabeak direla. Min handi hau dator zazpigarren egoitzan sartzeko, beste min askorekin batera; haietako batzuk esango ditut, guztiak esatea ezinezkoa izango baita; ezta ez dago azaltzerik nolakoak diren ere, esandakoen jatorritik ez baina askoz ere goragotik datozelako; eta haietaz, jatorri apalagokoak izan arren, esan dudana baino gehiago agertzerik izan ez badut, gutxiago izango dut beste hauetaz.
‎eta berorren aitatasuna poliki poliki ibil dadin baimena ematean, nire iritzira; azken batean, guztia da beraren onerako. Grazia hori eman biezaio Jainkoak berorri, ene aita, nik desira dudan bezala, amen.
‎Gauza handia da premialdian hain gordetzaile ona izatea. Orain premia handian naiz, eta horregatik eskatzen diot berorri, duen horretatik eman diezaiola ahal duena Julian Ávilako jaunari; bideko gastuetarako da, aurreratu baitzioten; nire izenaz sinaturiko honen bidez, hartutzat ematen dut. Eta erregutu diezaiola gure Jaunari nire alde, nik, kaskarra izan arren, berorren alde egiten dudan bezala; eta esan gauza bera egiteko maisu jaunari, eta Katalina Daza ene ahizpa onari ere.
Hori eman dezakegu.
‎Hego Koreak espantuz edo jokoz airean igorriak ditu bere armada zirta batzu Ipar Koreari. Joko horrek eman lezake berdin bertzerik, bereziki inguruko batzuri, jokoaren nahasteari jartzen balinbadira. Ez Amerikak ez Europak zer joko duten hor ez baita ere biziki argi.
2016
‎Horiek horrela, neure egiten ditut Jabier Larrañaga foru diputatuak egin dituen adierazpenak, zuhurtziaz jokatu behar dugula esanez, nazioarteko panoraman dagoen aldakortasuna ikusita. Zuhurtzia horrek berak gidatu behar gaitu ezohiko diru sarrera horri eman diezaiokegun helburua aukeratzerakoan.
‎Guztiarekin ere, oraindik ikertu gabe jarraitzen dute salaketa horiek.Torturaren eta «salbuespen legediaren» aurka eta konponbidearen alde lanean jarraituko dutela ziurtatu auzipetuek. Eta auzi horrek eman dezake soka oraindik. Sarekada berean atxilotu eta epaiketatik kanpo utzitako Xabier Beortegiren kasua, esaterako, Estrasburgoko auzitegian dago oraindik.
‎Neska horri eman diezaiokezu.
2017
‎Azkenean goxoki bat da kirolariarentzako uda guztian ilusioa mantentzeko. Bestalde, pentsatzen dut gal daitekeela lehikortasuna, eta horrek eman dezakeen ikuskizuna
‎Biolinak jaurtitzen zituen suziri guztiak soinu emankor zabalean oinarritzen ziren Repinen eskuetan, gazte orkestraren potentzia ezerezean utziz. Gazteak dira, ezagutzak ez dira hain sakonak, denbora badute kalitate handiko interpretazioak gauzatzeko, ez gaitezen hain gogor izan haiekin. Mila aitzakiaren babesean txalotu genezake asiarren jarduera, baina kontinente ikaragarri horrek eman ditzakeen fruiturik zirraragarrienak gaztetxo hauek badira, berriz ere aitortu beharra dut: lasai asko egon gaitezke.
‎Egia da Ortiz kabua zela gure konpainiako kabu furriela, konpainiako zerbitzuak eta guardiak antolatzen zituena, eta troparentzako jantziak, oinetakoak eta gainerako arreoak banatzen zituena, eta horrek eman ziezaiokeela nolabaiteko aukera Anguiano sarjentuari. Cuidado, mi sargento!, esateko, baina ez dut uste...
‎Horrela, bada, adibidez, bateria batek 60AH ko kapazitatea badu eta 6A ko intentsitatea ateratzen bada bertatik, 10 ordu ditu deskargatzeko; 120A ateratzen badira, berriz, ordu erdian deskargatuko da.Intentsitate maximoa. Bateria baten intentsitate maximoa da bateria horrek eman dezakeen intentsitate gehiena, betiere Joule efektuaren eraginez bateria bera suntsitu gabe.Kontuan izan! Joule efektuak eragiten duen beroa baterian dabilen intentsitatearen karratuarekiko proportzionala da. Bateria baten barruko osagaiakBateria baten barrualdean honako elementu hauek aurkituko ditugu: Elektrolitoa, hau da, ur destilatuz eta azido sulfurikoz osatutako likidoa.Plaka positiboak eta negatiboak, berun asko dutela.
‎4.19 1.5 jarduerako klimatizazio sistemaren prestazioak handitu nahi dira kanpo bistaratzaile bat ipinita, eta funtzio teklak erabiltzeko aukera ezartzea giro tenperatura monitorizatzeko F1 botoiari emanez gero, eta nahi dugun tenperatura, F2ri emanez gero. Proposatu aldaketa batzuk sistemak informazio hori eman dezan.
2018
‎Atal honetan aipatzen duzuna egia da, zalantzarik gabe, datu makro horiek egia dira baina euskararen etorkizunari begira baikortasuna maila kualitatiboan aurkitu behar da eta hori da landu behar dena. Maila hori lantzeko maila kuantitatiboa, makro maila ere landu behar da, baina itsutu gabe azken maila horrek eman ditzakeen datu baikorrekin.
‎–Zaude, zaude horretan, oiloari haginak noiz jaioko... Pentsatu behar zenuke, bada, azken aitorpen horrekin eman niezaiokeela egiaren itxura aurreko kontakizun guztiaren gezurrari... Aldez edo moldez, denok egiten duguna da.
2019
‎Ricordeaurentzat, gauza jakina da presondegiak emazteei gizonei baino are kalte handiagoa egiten diela. Horretarako eman ditzakeen datuen artean, gizonezko presondegiekin konparatuz, emazteentzat zenbat presondegi gutxi diren aipatu du," nahiz paradoxa izan hori abolizionista batek erratea". Presondegi gutxiago, eta, beraz, senideetatik usu urrunduago direla azpimarratu du.
‎Amarena dirudien tonu dramatiko horrek eragin dion oilo ipurdia leuntzeko zerbait galdetu nahi dio Beak, zerbait horrek eman diezaion aztarna txiki bat elkar nondik ezagutzen duten antzemateko, sabela zulatzen hasi zaion ziurtasun zentzugabea kamusteko. Proba gelara ematen duen atea ireki da une horretan.
‎Zain zegoen bitartean erlojua begiratu zuen, seiak hamar gutxi ziren, Zein azkar joan den denbora, eta egia zen denbora azkar joan zela, baina hori pentsatzeak hala moduzko babesa ematea beste helbururik ez zuen, haize leunak hedatu eta eskobatzen duen ke meharrezko gortina bezalako babesa, Raimundo Silva Zein azkar joan den denbora pentsatuz entretenitzen baldin bazen, beste denborak, zeinetara bat batean amildu baitzen bere burua, geroratzen ari zelako ilusioa emango zion, eta etenaldia dardarizo batean oinarritzen da, eskuineko eskuak dar dar egiten duela dirudi, emeki, paperaren gainean pausatua. ...akoxea naizela uste dut, gizon pentsakorra, Baina uneko bultzadaren menpekoa, Andrea, mesedez, gertatu zenari buruzko etengabeko eztenkadak jasaten ibili behar badut, hobe dut lana beste argitaletxeren batean bilatzea, Ez zintudan ernegatu nahi, barkatu, nire ahotik ez da horri buruzko hitz gehiagorik aterako, Estimatua, Ongi da, orduan ekarri bihar proba horiek, eta nobelari dagokionez, egun osoa horretan eman dezakezula kontuan hartuta, laster ekarri duzula espero dut, Ez da oso kontu luzea izango, ez kezkatu, Ez naiz kezkatzen, Silva jauna, badakit zure lanaz fio naitekeela, Ez diot inoiz huts egin nire lanaz fio izan denari, Orduan, ez iezadazu niri huts egin, Ez horixe, Bihar arte, Silva jauna, Bihar arte, Maria Sara doktorea. Telefonoari heltzen zion eskuak hegan egin zuen airean, poliki poliki jaitsi zen, eta telefonoa pausatu eta gero, hantxe gelditu zen, telefonotik bereizi nahiko ez bailuen, edo ezin esan daitekeen hitzaren zain bailegoen.
‎GOIENA Pesa taldearekin harremanetan jarri da lan istripuari buruz galdetzeko, baina jaiegun hauetan informazio hori eman dezakeenik ez dagoela azaldu dute bulegotik.
‎Kantatutakoa gustatu ez bazait, ez dut neure burua txalo jotzera behartzen, baina kantaturikoa minimoki egokia iruditu bazait asko adierazten dut nire aprobazioa. Atzean esertzen denean ederra esango diot, badakit-eta gizon horrek eman diezadakeela autoritatetxo bat gai honetan. Baina berak ez dit begiratuko, ez du adieraziko autoritatea eman diezadakeen ezer.
2020
‎anaiaren hilketaren gorabeherak argituta, eutsiko ote genion. Izango ote genuen aski kemenik, ezustean eta aurreikuspen guztien kontra sortutako adiskidantza horrek eman zezakeenari segida emateko, batu gintuzten zirkunstantziak atzean utzitakoan. Denborak argitu zuen.
‎Ordenagailu, pantaila eta prozesadoreek irudipen hori eman dezakete, bai.
‎Poeta arkaikoek eta bereziki epikoekeurek abestutakoa justifikatzeko aldarrikatzen zuten jainkoaren inspirazioaren pean abesten zutela (ikus, hala nola, Homero, Iliada, II, 480; Hesiodo, Teogonia, 104; Alkmanen 27 pasartea). Horregatik, hain justu, poetek kontatu lituzkete gizaki arruntak bere kabuz ezagutu ezin dituen gertakariak; esaterako, Hesiodok inspirazioari esker eman dezake Teogonia n munduaren sorreraren berri eta Homerok horri esker eman dezake Iliada n jainkoen arteko borroka theomakhiafamatuaren berri. Horrelako baliabide eta justifikazioen aurka, Ion elkarrizketan, Sokratesek esango du inspiratutako poeta ez dela gai esaten duen hori beren kabuz justifikatu edo faltsutzeko, eta, beraz, esandako horrek balio handiegirik ez duela; hau da, jakintza baino, sasijakintza litzateke poeta epikoen mezua, funtsean, oinarririk ez duelako.
‎Fanatiko iluminatuen sekta horri eman diezaiokegun erantzun bakarra da Leyre Olcoz, bidegabeki bahitua daukatena, lehenbailehen aska dezaten, inolako baldintzarik gabe. Hitz egiterik ez dago errealitatetik guztiz kanpo dagoen jende mesianiko horrekin".
‎Federazioek toki bat gorde ohi dute. Hori eman diezadakezu.
2021
‎Oso era ezberdinetan. Batzuetan areago da kontzeptu bat; zerbaiti buruz hitz egitea interesatzen zaizu, eta beste batzuetan izan daiteke anekdota bat eta anekdota horrek eman diezazuke aukera hausnartzeko. Baina, lehenbizi, ez da" NOLA kontatuko dut" baizik eta" ZER kontatuko dut".
Horrek eman dezake aurreko galderaren esplikazio zati bat. Baina modernitatearen puska horiek prozesu historiko luze baten baitan ulertu behar dira, bi iturri dituela:
‎Berriro adierazi nahi dugu, su etena gertatzekotan, ez dela inoiz alde bakarrekoa izan, baizik eta aldebiko akordio baten emaitza, elkarrizketa mahai baten ondorio; ETAk Estatuko Gobernuari urrats hori eman dezala eskatzen dio, eta orduan bakarrik egingo litzateke ofizial su eten partziala, eta eraginkorra izaten hasiko litzateke".
2022
‎Era berean, badira horretarako botika zehatzak ere, hala nola bupropioia, mendekotasuna gertatzen den garuneko egituretan eragiten duen antidepresiboa, eta bareniklina, nikotina jasotzen duten garuneko egituretan modu espezifikoan eragiten duen botika. Argi dago erretzeari uztea ez dela erraza, eta horregatik eman dezakegun aholkurik onena da garrantzitsuena erretzen ez hastea dela. Hala ere, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen %9, 8k egunero erretzen du, ‘Bigarren hezkuntzako Espainiako drogen erabilerari buruzko inkesta (2018/ 2019) ’ ren arabera.
‎Prestatuta daukagu zein izango diren pertsonaiak, eta pentsa dezakegu zer hari eta egitura nahi ditugun, baina baliteke norbaitekin gelditzea eta kontua aldatzea. Gerta daiteke norbaitek espero gabeko gauza interesgarri asko kontatzea, eta horrek eman diezazuke jokatzeko aukera gehiago. Adibidez, aurrekoan espaziora suziri bat jaurti nahi duten gazte batzuekin egon ginen.
‎Ez du uste, adibidez, jarrera horregatik ezkerrean botoak galduko dituenik; aurkakoa baizik: «Hautesleak, ezkerraldekoak, ikusten ari dira askoz arduratsuagoak direla ezker politikak bultzatzen, eta horrek eman diezaioke bultzada bat, konparatuta, adibidez, Elkarrekin Podemosekin». Lehendik ere beherantz doa Ahal Dugu ren euskal adarra Gipuzkoan:
‎Gainera, jazarpen sozial bat egon da biktimen kontra. Biktimarioak maila horretan eman dezakeen erantzunak ez du zerikusirik erantzun judizialarekin. Eta erantzun horiek etorkizunera begiratzen dute bide bat urratu nahian, elkarrekin bizi ahal izateko.
‎historiarekin eta pedagogiarekin. Gaur egun, hezkuntza lanbideekin lotuta dauden fakultate, ikastegi unibertsitario eta hezkuntzazentroetan soilik irakasten da, eta agian horregatik eman dezake gizarte zientzien esparrukoa dela, nahiz eta, berez eta izatez, historiaren esparrukoa den eta, beraz, giza zientzietakoa2.
2023
‎Eñaut isilik gelditu da. Nahi luke otoiztu informazio hori eman diezaion, baina badaki laguna berriz ere trantzean ezartzea litzatekeela eta, bere aldetik, merezimendu gutxiko lorpena... nahiz eta gaur egungo kazetaritzan agertzen diren berri esklusibo gehienen oinarrian norbaiten edo talde baten filtrazioa dagoen.
‎Egia da denborarekin nire arloa defendatzen ikasi dudala neuk ere, eta horrek errespetuz trata nazaten eragin duela. Bestalde diruak, etxeak, edo kotxe batek balio erantsi hori eman diezaguketela uste dut. Esate baterako, lehen aipatu dut nola eskolako zuzendari batek gaizki tratatu ninduen:
‎Zortzi eta hamabi artean, zenbaki hori eman dezakegu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia