2013
|
|
Connanek ohartarazi zuen moduan, izenburu horretan ez zen aztertzen legezko prozedura, ezpada betebeharrak, akzioak sorrarazteko bide gisa. Ildo
|
horri
ekinez, «akzio» esamoldearen barruan pertsonaren edozein egintza sar zitekeen, baldin eta egintza horrek prozedura bazekarren. Beste hitz batzuez esanda, kategoria horretara biltzen ziren betebeharrak nahiz ezkontzak, ordu arte pertsonen izenburupean arautu zirenak, baita testamentuak eta testamenturik gabeko oinordetza ere, lehen gauzei buruzko atalera biltzen zirenak.
|
|
Modenan, esaterako, 1175 urtean sortu zen zuzenbideko fakultatea. Paduako studiumak 1222an hasi zuen bere ibilbidea eta Italiako beste hiri batzuek eredu
|
horri
ekin zioten, Paviak esaterako, bertako zuzenbide lonbardiarraren eskola zuzenbide zibil eta kanonikoko fakultate bihurtuz. 1224 urtean, berriz, enperadore Federico II.ak Napoleseko Unibertsitatea sortu zuen, eta bertan zuzenbide erromatarra bakarrik irakasten zen.
|
|
Halakotzat hartu ziren gizarte erromatarra eta ingelesa. Zuzenbide erromatarrak Maineri eskaini zion eredu juridikoak mila urtetan iraun zuen ezelako hausturarik gabe; eredu
|
horri
ekinez, Mainek Erromako erakunde juridikoen inguruan eratu zuen antzinako zuzenbidearen ulerkera, noiz edo noiz beste gizarte indoeuropearrak ere aipatu arren.
|
|
Merkatariak herri nahiz portuetako azoketan aldian aldian batzen zirenean, euren kontseilu ez ofizialak eratu ohi zituzten, eta arazoak sortzen baziren, nahiago zuten halako kontseiluetara jotzea, toki auzitegietan agertzea baino. Ildo
|
horri
ekinez, merkatarien erkidegoak nazio mugak gainditzen zituzten ohituren multzoa garatu zuen. Colbertek Jaques Savary deitutako negozio gizon arrakastatsuari agindu zion Ordonnance de commerce lana egiteko (1673); lan hori merkatarien negozioetan aplikatzeko arauen bilduma ia osoa zen, harako ohitura tradizionaletan oinarritutako arauena, hain zuzen.
|
|
Allgemeines Landrecht izenekoaren behin betiko testua, 1794an aldarritakatutakoa, sekulakoa izan zen. Pufendorfek gizakiaren bi alde azpimarratu zituen, gizabanakoa eta taldekidea; bereizketa
|
horri
ekinez, testu horrek egitura hagitz argia zuen, eta familia nahiz estatua bildu zituen, gizarte mailak ere kontuan izanda. Kode horrek 19000 artikulu zituen, zuzenbide pribatuari ez ezik, zuzenbide publikoari, zigor arlokoari, zuzenbide feudalari, elizako zuzenbideari nahiz merkataritzakoari buruzkoak; eskuarki agindu juridikoetatik kanpo kokatu ziren gaiak ere arautu nahi ziren, besteak beste, senar emazteen arteko barne harremanak.
|
|
Legeria, gainera, garapen juridikoaren tresna bihurtuko da, gizartearen hastapenetan ohitura eta praktikarekin gertatu den bezala eta gizarteak aurrera egin ahala juristen arteko eztabaida izan den moduan. Ildo
|
horri
ekinez, zuzenbidea sortzen da isiltasunean diharduten barne indar batzuen ondorioz, eta ez, ordea, legegile baten nahierako borondatearen ondorioz. Gizartearen aurreneko epealdian, zuzenbideari oraindik teknikotasuna falta zaio, kode moduan agertu ahal izateko; gizartea gainbehera doanean ere, kodea egiteko trebetasuna falta da.
|
|
Aktenversendung deitutakoa ohiko bihurtu zenean, kasuan kasuko unibertsitateko zuzenbide fakultateari iritzia eskatzea orokortu zen. Kasuaren idatzizko espediente osoa bidaltzen zen fakultatera, horren gaineko iritzi kolektiboa emateko eskatuz; gero, auzitegiak ulertzen zuen iritzi
|
horri
ekin behar ziola. Irakasleen prestakuntza juridikoa hobea izateaz gain, uste zen euren jarduna guztiz inpartziala zela.
|
|
Eginera judizialean Ius commune zelakoa erabiltzeaz gain, zuzenbide zibila ere kristau literaturaren nahaste horretara bildu zen, zuzenbide kanoniko eta teologiarekin batera. XVI. mendean ordua arte pentsaezinak ziren arazoak agertu ziren, eta halakoei aurre egiteko ulerkera
|
horri
ekin zitzaion. Arazorik larrienetarikoa zen Espainiak Mundu Berrian zituen lurraldeetako biztanleen statusari buruzkoa.
|
|
arrazoi naturalak herri guztien artean utzitakoa. Ildo
|
horri
ekinez, Vitoriak uste zuen nazioen zuzenbide orokor hori aplikatu behar zitzaiela Espainiaren eta eskuratu berriak ziren lurraldeen arteko harremanei.
|