2015
|
|
Luza ezazu, Jauna, zeure beso indartsua, ez dakiola bizia joan hain beheko gauzetan. Ager bedi zure handitasuna emakumeen eta behekoen gauzetan, munduak, handitasun hori harena ez dela konturaturik, Zu gorets zaitzan, kosta ahala kosta,
|
hori
besterik ez baitu nahi, eta mila bizi emango lituzke, izango balitu, bera dela-eta arima batek Zu pixka bat gehiago gorets zaitzan; eta bizi horiek ongi emantzat izango lituzke eta benetan uste du egiaz ez duela merezimendurik Zugatik neke oso txiki bat eramateko, are gutxiago Zugatik hiltzeko.
|
|
Eta horretan huts egiteko arriskurik izan ez dadin, nik eskatzen dut, helburu horretarako ez bada, ez dadila izan berorren aitatasuna haien kapilau. Hau horrela da; nik esaten diot, fundazio horretan izandako neke guztiak
|
horretarako
besterik izan ez balira ere, oso ontzat emango nituzkeela, eta berriro ere Jauna goresten dudala, hor, laikoekin nahaste izan gabe, bizi izateko mesedea egin baitzidan. Poz handia ematen didate ahizpa horiek, eta berorren aitatasunak, haiek sarri sarri idazten didatelako; berorren aitatasunak agintzen diela diote, eta hori oso atsegin zait, ez nauela ahazten ohartzen bainaiz.
|
|
3 Ama Briandari esan nion hemengo gauzez idazteko, eta, beraz, nik ez dut
|
horretaz
besterik esango. Aipatzen zituen Luisa anderearentzako estanpak eta gutuna ez ziren iritsi; ezta ez dit esaten oihala eta gurutzeak jaso zituenik ere.
|
|
3 Jakinaraz biezat nola dabilen oinetatik, hotz handia izango baitu; orain ospelak izango ditu,
|
hori
besterik ez baita gaitz hori. Ni itxura batean nabil, baina nekaturik.
|
|
Atzo idatzi nion Mancerako bidetik eta nagusiari bidali nion gutuna, berorren aitatasuna PeƱarandan dagoen jakiteko esanez, idazten didanez, eta berak izan ezik ez zezala inork jakin, ezta fraidea bada ere; eta Rokeren bi gutun bidaltzen zituen; han dator berorren aitatasuna joan dadila berehala hara; eta berorri idazten badio ere, beldur naiz bidean ez ote dituzten gutunak atzemango, eta horrela nik neuk idazten diot zer gertatzen den. Eta berorren aitatasuna idatzi didan lekura joan ez bada, berriro bidaltzen diot mezularia horra, eta ama prioreari zer erantzun behar duen abisu ematearren (Rokek esaten baitu
|
hori
besterik ez esateko, gure hondamendia litzatekeelako), eta idatziz bidaltzen dit nik bidaltzen diodana. Eman dut abisua beste lekuetara.
|
|
9 Izan ere, liburu honetan ohartarazi dizuedan guztia honetara zuzendua dago: Kreatzaileari geure burua oso osoan ematera eta geure borondatea harenean jarri eta sorkariengandik askatzera, eta honezkero zein garrantzitsua den buruan sartua izango duzue-eta, ez dut
|
horretaz
besterik esango; hala ere, esango dut zertarako jartzen dituen hemen aipaturiko hitz hauek gure Maisu onak, bere Aita Betikoari zerbitzu hau egitean zein irabazi handia lortuko dugun ongi dakienak bezala. Izan ere, prestatzen ari gara laster batean geure burua ikus dezagun bideko ibilia amaitzen eta esanda geratu den iturriko ur bizitik edaten.
|