Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2002
‎Denetan pH apalena (4,13) Central Lechera Asturiana izan zenez, bera da, era berean, garratzena; dena den, ezaugarri hori ez da nahitaez zaporean nabarmendu beharrekoa, parametro hori beste hainbat faktorek ere baldintzatzen baitute.
2003
‎Zirkuitu termal horri beste hainbat zerbitzu ere gehituko zaizkio, hala nola masajeak, tratamendu fisioterapeutikoak, etab.
‎Hortik dator gizartean bi gai mota erabiltzea. Maizko beharrizanei dagokienez, batzuk naturalak eta oinarrizkoak dira, eta betidanik erabili izan dira toki guztietan, halakoak ditugu, trukea, errentamendua, gordailua, komodatua nahiz bestelako hitzarmen asko, edota tutoretza, oinordetza zein mota horretako beste hainbat. Beste gai batzuk nahierarakoak baino ez dira, hain zuzen ere, aurreko lerrokadan aipatutakoak.
2004
Horrek beste hainbat, bizio, intelektual dakartza.
‎Me tamo rphoses aldizkariak ale bikoitza atera du, besteak beste, euskal kultura ren nortasuna ezagutarazteko. Monografiko horretan beste hainbat euskal poeten testuak agertzen dira euskara eta ingelesera itzulirik, eta CD batean, gainera, entzun daitezke horietako hainbat —esate batera BernardoA txagaren Written in USA poema bikaina eta Mikel Laboaren musika—.
2005
‎Horrekin esan nahi dut alderdi horretan aurrera egin dugula eta aurrerakada hori beste hainbat alderditan ere lortzeko modukoa dela.
‎Eskutitz horretan beste hainbatetan azaltzen diren ideiak azaltzen dira. Aipatzen bada, datarengatik da.
‎Hitzetik hortzera eta era horretako beste hainbat programa eman egin behar dira, zeren osterantzean ETB1ek ematen ez baditu, ez dago.
2006
‎Horra hor hiritar horren beste hainbat ezaugarri: etxeko erosotasun giroa estimatzen du eta, aldi berean, oporretan kanporako bidaia egiten geroz eta ohitura handiagoa hartzen ari da, gobernuz kanpoko erakundeetan jarduteari muzin egiten dio, hondakinen jasotze selektiboan kolaboratzeko kontzientziadun dabil, erosketetara joan edo merkatal guneetan paseatzen zaletuago etxetik kanpora bazkaldu edo afaltzera irteten, zinemara edo kirol ikuskizunetara joaten baino areago.
‎Sistema horri beste hainbat dispositibo ere gehitzen zaizkio, hala nola irauliaren aurkako arkua, ABS galgak,
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: ..., ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitz... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ..., ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitz...
2007
Horri beste hainbat faktore ere erantsi behar zaizkio, hala nola Europako turismoaren hartzaile nagusietako bat izatea eta herrialde mediterraneo bati dagokion klimaren eraginak, ekosistema eta paisaia herbal herbalak sustatzen dituelako.
2008
‎Kanal horretatik beste hainbat kanal txikiago aterako dira; guztira, 200 hektarea bilakatuko dira ereiteko lur. Lehen esperimentuen arabera, lur eremu berri horiek emankorrak dira, eta dagoeneko jaso dituzte kotoia, pepinoak, tomateak, sandiak, platanoak, mahatsa eta garia.
‎1983an Sagarrak sortu zutenetik etengabe aritu dira Basauri berdeago baten alde lanean. Horretarako beste hainbat eragilerekin ere bildu dira hainbatetan, indarrak batzeko asmoarekin; Ekologistak Martxan taldearekin, adibidez. Ekainean, Malmasinen batu ziren Sagarrak taldeko kideak eta laguntzaileak, talde ekologistaren ibilbidearen mende laurdena ospatzeko.
‎Adibidez, gure begietako erretinan dauden neuronetara ikus espektroaren argi izpi bat iristen denean, infragorritik ultrabioletarainokoa alegia, aldaketak gertatzen dira bere mintzeko egoeran eta maiztasun jakin bateko seinale elektriko moduan transmititzen dira nerbio optikoan eta garunean zehar, sinapsiz sinapsi. Bide horretan, informazio hori beste hainbatekin integratuz joango da eta maila desberdinetako egitura entzefalikoak horretaz baliatuko dira erreflexu automatikoak kudeatzetik hasi eta ikusmen irudi kontziente bat osatzera iristeraino. Fenomeno horiek konplexitate handikoak izan arren, materia eta energiaren lege fisikoak betetzen dituzte, eta metodo zientifikoaz baliatuz, gero eta hobe azaltzeko bidean egon gaitezke.
2009
‎Fonsekaren arabera, kostatik oso gertu dago gerrillako burua, eta itsasoz ihes egiteko asmoa du. Aurretik ere baliatu izan du bide hori beste hainbat gerrillarik.
2010
‎Liburu berria Leonard Mlodinow fisikari estatubatuarrarekin batera idatzi du, eta horretan beste hainbat hipotesi kaleratu ditu, hala nola gure unibertsoa ez dela bakarra, hau da, gehiago daudela.
‎Belaunaldi oso baten ereserkien berrirakurketa fresko eta dibertigarria eskainiko du Iparraldeko euskal ye ye taldeak. Kortaturen Zu atrapatu arte, La Pollaren Txus eta tankera horretako beste hainbat kantu 60ko hamarkadako estiloari jarraituz moldatu dituzte.
‎Hortik ateratzen da berez ez dela senidetasuna, baizik eta horrek eratortzen duen akzio edo ahalmen morala. Eta hori beste hainbat pasartetan errepikatzen da.
‎Iraken AEBetako armadak zibilak hiltzen grabatutako bideo bat zabaldu zuenean egin zen ezagun ekimen hori. Ekimen horrek beste hainbat gauza ere lortu ditu: ACTA izenez ezaguna den egile eskubideen inguruko eta eskubide urraketa garbiak barne hartzen dituen akordioaren agiria zabaltzea.
2011
‎Diru gutxi da hori Espainiarentzat eta, batez ere, Italiarentzat. Azken horrek beste hainbat diru bildu behar du martxoa bitarte. Funtsa bermeen bidez handitzeko bidean daude euroguneko herrialdeak, baina oraindik ez dakite nola edo noiz.?
2012
‎Bestalde, Espainiako liberal mota guztiak saiatu dira Foruak suntsitzen, batzuk negoziatzeko prestuago agertu badira ere. Eta, simetrikoki, euskal erakundeetako ordezkari guztiak, beti, Foruak defenditzen saiatu dira, defentsa hori beste hainbat konturekin nahastuta agertu bada ere eta, hortaz gain, beraien artean mota askotako ikuspegiak eta zatiketa estrategikoak gertatu badira ere. Baina oinarrizko bi posizioak, Madrileko gobernuarena eta euskal erakundeen ordezkariena, funtsean beti egon dira oso garbi.
2013
‎Lanaren funts eta hari nagusia iturri horien azterketa izan bada ere, lehen ikerketa galderari erantzunez, testuinguruaren osatzeko, beste hainbat dokumentu ere kontsultatu behar izan dira. Eskualduna astekariaren historia eta astekari horri buruzko xehetasunak lortzeko, astekari horretako beste hainbat artikulu baliagarri izan dira. Horregatik, astekariaren hasierako zenbakietatik jarri da arreta, hala nola 1887ko zenbakietatik aitzina, astekariko parte hartzaileei buruzko artikuluak bilatzeko, edota astekariaren alde administratiboari buruzko xehetasunen jakiteko.
‎Nahiko nahasia da dena. Izan ere, gure arloa ongi zihoan, baina enpresa horretan beste hainbat daude, Los Arcos eko zirkuitua esaterako. Batzuk zor handia dute, beste batzuk diru funtsekin eta aurrera egin dezakete".
2014
‎Adjudikazio formula hori beste hainbat ekimenetan erabili du Bizkaiko Diputazioak, Ariztondok esandakoaren arabera. Besteak beste, 2008ko Santimamiñeko koben interpretazio zentroa eta Sopelako ludoteka eta gaztelekuan erabilitakoak aipatu ditu Ariztondok:
‎Hala ere, berrerabili egin daiteke maiz produktu asko biltzeko erabiltzen dena, elikagaietatik hasi eta etxetresna elektrikoetara. Fabrikazio prozesuaren arabera, poliestireno hedatuzko klase gehiago eta gutxiago daude Material horrek beste hainbat izen ere baditu (poliaparra, poliespana, izotz zuria, kortxo zuria eta abar). Abantaila asko ditu:
horretako beste hainbat saiakera baino lurtarragoa —zentzu literalean—
2015
‎Zergatik izenburu hori. Denok egiten dugu bizitzan aurrera egiteko bide bat. Eta bide hori beste hainbat pertsonekin batera egiten dugu. Antzerkia inklusioaren gaiarekin dago lotuta.
‎Ildo berean, ingeniari batzuek Verein Deutscher Ingenieure (VDI, Ingeniarien Elkarte Alemana) sortu zuten 40ko hamarkadan, eta 1947rako lehen hitzaldia antolatu zuten «teknologia eginkizun etiko eta kultural gisa» lelopean. Elkarte horrek beste hainbat bilera eta kongresu antolatuko zituen harrezkero, teknologia eta ezagutzaren beste arloen arteko harremanei buruz hausnartu eta sakondu nahian.
‎Caro Baroja (1986: 322), eta autore horren beste hainbat lan.
‎1979 urtean Georgescu Roegen ek artikulu bilduma baten izenburu gisa erabili zuen izen hori (Demain la Décroissance). Hamarkada horretako beste hainbat autoreren ekarpenek ere desazkundearen oinarrien ezarpenean lagundu egin zuten. Hala ere, desazkundea oraindik ere eraikitze prozesu batean dagoela esan genezake bai ikuspuntu akademikotik bai mugimendu sozialen ikuspegitik ere.
‎Elkarrizketaturiko bost emakume preso ohien bizipenen oroitzapenetan oinarrituz, jarduera fisikoaren rola aztertu nahi izan da ikerlan honetan, betiere beraien bizi kalitatearekin erlazionatuta. Emaitzetan aurkeztutako aurkikuntzek erakutsi dutenez, emakume horientzat espetxean gauzatutako jarduera fisikoak eragin positiboa zuen eta hori beste hainbat ikerlanen ekarpenekin bat dator (Castillo, 2005 eta 2006; Chamarro et al., 1998; Courtenay et al., 2001; Hagan 1989; Martos Garcia et al., 2009). Era berean, jarduera fisikoaren bidez espetxean bizi kalitate maila hobetzen zela ere adierazi zuten (Hagan, 1989; Negro, 1995).
‎Euskara “korapilo unibertsal” baten barruan kokatzen dela eta korapilo horren baitan beste hainbat herri daudela dio Jon Sarasua Garabide elkarteko kideak. Horren lekuko da aste honetan Basteron aurkeztu duten “Beltzean mintzo” dokumentala.
2016
‎Bi urte baino gutxiagoko haurrentzat zerealak, esne hautsa eta pure potoak eman zizkieten familiei. Adin horretatik gorakoentzat beste hainbat banatu zituzten: oliba olioa, lekaleak, arroz zuria, atun eta fruta kontserbak, barazki purea, gailetak, pasta, esne osoa eta kontserbako tomate frijitua.
‎Ezinbestekoa iruditzen zait, berdintasun politiketan, jabekuntza lana egiteko espazio propio bat sortzea. Horri beste hainbat politika gehitu behar zaizkio, noski, zeharkako politikak eta udal barruan egin beharrekoak, baina uste dut emakumeen etxeak hobeto bizitzeko tresnak ematen dizkizula. Batzuetan balio dizute, beste batzuetan ez hainbeste, baina egote hutsa bada zerbait.
2017
‎Hor aurreikusitako lanen artean daude aurretik aipatutako Goroskintxurainoko pista berria Saltarriraino luzatzea, Doniturrieta eta Enirio artean dagoen oinezkoen bidea zabaltzea, Igaratza eta Ariñate arteko pisten" V" a osatzea eta hortik hainbat beso ateratzea. Aurrekontu horretan beste hainbat lan ere sartzen dira, hala nola, Ariñaten ur biltegia egitea, Enirioko langan paso kanadarra egitea, aska berriak eraikitzea, hainbat garbiketa lan, eta iturrietan nahiz txaboletan egin beharreko konponketak.
‎Hau da, konpromisoari ez ezik, konpromisoari uko egiteari ere beldur dio Iñakik. ...de Zarate etakidea autoz eramateko eskaera onartu orduko, Iñakik madarikatu egingo du ezetz esatea eragotzi dion" koldarkeria", eta ondoren, haren bila abiatuta" izu ikararen orratzak" sentitu arren, etakideak" bere zikoizkeria koldarra" atzemango ote dion izango du" kezka nagusi". 200 Berez, Iñakik onarturiko konpromiso maila oso altua da, estraineko aldi horren ondotik beste hainbat aldiz eskatuko baitzaio Ortiz de Zarateri garraio eta ezkutaleku seguruak bermatzea, eta berak, behin eta berriz, zintzo asko hartuko du bere gain tamaina horretako ardura. Baina, halere, ez du sekula bere beldur malapartatua erabat uxatzerik izango, eta horrek galarazi egingo dio bere konpromisoari aski irizteko aukera, bere burua beti ere arbuiatu egingo duelarik borrokara nahikoa emana ez egotea200 Hamaika pauso, 76 orr. gatik.201 Izan ere, garaiak eskaturikoa erabateko konpromisoa zen, den dena emateko prestasuna, alegia, norberaren bizitza barne:
‎Obabakoak en ez dago beste exotikorik hasteko eta behin ez dagoelako beste erabatekorik. Kritika horrek beste hainbat argudio barne hartzen ditu Obabakoak ek Euskal Herriaren menpekotasun kultural zein politikoa sendotu izana, kasu, baina argudio horiek bertan behera baliogabeturik geratu behar dute guztiak ere bestetasun exotiko delako hori eragin izanaren akusaziotik eratortzen direnez. Euskal literatur kritikaren irakurleak jakingo duenez, Obabakoak en kontrako diskurtso hori oldar ikaragarria izateraino hazi da, nik oldar bidegabetzat frogatu nahi izan dudana, Obabakoak ek hain zuzen horretarako biderik ez duela eskaintzen erakutsita.
‎Horrenbestez, elektronikaren, informatikaren eta telekomunikazioen konbergentziak egin du posible sektore industrialaren, tertziarioaren eta bizitegi sektorearen automatizazioa, eta konbergentzia horren bidez sortu dira domotika, immotika eta tankera horretako beste hainbat termino, nahiz eta batzuetan oker erabiltzen diren eta benetako esanahian adostasunik ez dagoen.
2018
‎Nik egun bateko soldata aski izan nuen gorputz osoko ispilu bat nire gela berriko horman jartzeko. Neure buruari begira egoten nintzaion han tarteka, eta banekien ispiluan agertzen zitzaidan neska horrek beste hainbat gizonen bihotzak nahastuko zituela hurrengo urteetan, baina zer egin nezakeen nik izadiaren indarren aurka?
‎Bazeuden eskumen batzuk Estatuak beretzat hartzen zituenak. Azkenean, iritsi ginen formula batera, zeinak esaten zuen borondate politikoak ahalbidetzen zuen neurrian garatuko zela dena delako eskumena; formula hori beste hainbat gaitan ere aplikatu zen, baina bazuen alde txar bat: ahulenarentzat arriskutsua zen.
‎Erabat onartezina da erakunde publiko baten izenean gezur borobilak jaurtitzea, adibidez hitz batzuk oposizioko zinegotzi baten ahoan jarriz (komatxo artean) hitz horiek sekula esan ez direnean. Hau adibide bat besterik ez da, ohar penagarri horretatik beste hainbat ere aipa genitzake. Bestalde udal gobernuko jeltzaleei gogorarazi behar diegu EH BILDU dela oposizioko alderdi nagusiaren izena, ez ezker abertzalea.
‎Ikerketa filologikoa poliziakoarekin konparatuz gero, esan behar da Txominek Jusef Egiategi bizirik errekuperatu duela. Detektibe horrek beste hainbat pertsonaia errekuperatu ditu: Jon Mirande, Allande Elixagarai, Abd El Kader...
2019
‎Gerritik behera ubelduraz beteta agertzen ginen argazkiak bidali genizkion Jacinto Araia gotzainari, baina argazki horiek galdu egin zituela esan zigun. Ez da kasu bakarra; hori beste hainbat gotzainekin ere gertatu zen, eta orain hori guztia aireratu nahian gabiltza, herria jakitun izan dadin.
‎Erosotasunean urrats bat aurrera egin zuen. Oso erantzun ona izan zuen, eta modelo horretatik beste hainbat aukera landu zituen hurrengo urteetan. Adibidez, 2006an, Sunsundegui Sideral 10.Krisia2009 2007an produkzio handieneko urtea izan zuen, baina, bi urte geroago, krisian murgilduta zegoen.
‎Kanoi japoniar bat ere badute, Arisaka bat hain zuzen ere. York Brook izeneko merkantzia ontziak Finlandiatik ekarritakoa, marka horretako beste hainbat alerekin batera. Zoritxarrez, beronen egoera tamalgarria da benetan:
‎taldean dabiltzanak zein norbanakoak. Mugimendu feminista gero eta indartsuagoa da", adierazi du Ion Albizu zerrendaburuak. Eta horiekin batera beste hainbat talde dabiltzala lanean herrian aipatu du: elkartasun dinamikak, eskubideen defentsan dihardutenak, haurtzaroaren garapena…" Bakoitzak bere eginkizunetatik duguna hobetzen saiatzen gara".
‎Entsegu bat ikustera etorri zen, eta horren harira Publikoari gorroto antzezlanean parte hartzea proposatu zidaten. Proiektu horretan beste hainbat jende ezagutu nuen: Iñaki Ziarrusta, Ximun Fuchs...
2021
‎Ahulgune nagusi hori beste hainbatetan adarkatzen du Joxean Agirrek:
‎Lore Jokoetako proiektuari eskainitako azpiatalean ikusi denez, zikloko eragile nagusiek hedabideratzeari ez ezik bilketari ere arreta berezia jarri zioten euren proiektuaren oinarrizko egiteko gisa. Xahoren eta Manterolaren kantutegiak aipatu dira bereziki, eta kantutegiaren bide horrek beste hainbat gertakarirekin batera ziklo honi hasiera ematen dion Azkuerenean (1918) izan zuen gailurra.
‎Bere ustetan, hor beste faktore bat sartzen da dantzan: euskarazko kultur erreferenteekiko deskonexioarena, hain zuzen ere, neurri handi batean hau musikari jakin batzuetara mugatzen baita, baina horrek beste hainbat kanpoan uzten ditu, literarioak besteren artean. Era berean, erreferentzialtasun ezak nerabeak hizkuntza hautu batzuetara eramaten dituela dio parte hartzaileak, dela kultur kontsumoari dagokionez, dela sorkuntzari dagokionez, eta horiek hizkuntza gaitasuna elikatzen eta eraikitzen laguntzen duten elementuak dira.
‎Bi aldeentzat eutsiezina izaten ari da egoera: beharginentzat, 160 egun egin dituztelako greban, hileko soldata jaso gabe, eta hori beste hainbat hilabetez luzatzeak nekea eta pitzadurak sor ditzakeelako orain arte oso batuta egon den taldean. Eta enpresarentzat:
2022
‎Gazteon langabezia tasa %70ean dago. Tankera horretako beste hainbat adibide eman ditzakegu, bizi dugun eta modu bortitzagoan datorkigun miseria egoeraren espresio direnak.
‎Federalismoari buruzko lanek asko zor diote Estatu Batuetako ereduari buruz dugun ezagutzari; izan ere, eredu hori beste hainbat testuingurutan ere erabili izan da erreferentzia gisa. William Rikerren (1964) eta Carl Friedrichen lanak (1968), federalismoa negoziaziotzat (tratutzat) hartzen dutenak, bereziki garrantzi  tsuak dira zentzu horretan.
‎Egungo perspektibatik abiatuta ia ezinezkoa dirudien arren, eta datu zehatzik ez badut ere, nire inpresioa da euskal hiztuna zela, izan, Joakin Elizagaren emaztea, hiru mila arimako orduko Donibane guztiz euskaldunean 1868ko maiatzean jaioa. Hipotesi horren alde legokeen garai hartako egoera soziolinguistikoaz gainera, argiro mintzo zaizkigu zentzu horretan beste hainbat xehetasun ere. Soilik bizpahiru gogoraraziko ditut oraingoan.
2023
‎Halaber, ekimen horietako batzuk kolektibo ezberdinak elkarrekin jardutean oinarritu ohi dira, eta ibilbide luze baten ondorengo aliantza eta elkarlan zailei esker sostengatu izan dira. Horretan beste hainbat faktorek eragina izan badute ere, uste dugu pandemiak ekarritako geldialdia eta eragileen arteko distantzia faktoreetako bat izan dela elkarlan horietan suertatu diren zailtasun eta gatazketan. Horrenbestez, eta lehenago esandakoa berretsiz, presentzialtasunaz hitz egitean beharrezkotzat jotzen dugu horren dimentsio eta gauzatze zehatzetan arreta jartzea, presentzialtasunaren galerak eta birtualtasunaren garapenak izan dituzten ondorioak sakonago ulertu ahal izateko.
‎Teknika, bertsolariaren erreminta, tresna da. Bertsolariak bertso eskolan edota bere kabuz egiten dituen ariketek teknika bat izaten dute, eta teknika hori beste hainbat esparrutara zabaldu daiteke. Kontzentrazioa, begirada, arnasketa, imajinazioa lantzea izan ahal dira ariketa batzuk.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia