Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2003
‎Hortik aurrera ez zekien ezer. Kontua da bost egun eman zituela Romanen koinatuak herri hartan eta hori baino ez zuela gogoratzen. Sakristia eta Tabucchi entziklopedia baino ez zituen gogoratzen.
‎" 12" zenbakia. Zenbaki hori baino ez zeukan paper karratuak, 12 zenbakia. Gehiegizkoa iruditu zitzaion Matiasi zenbaki bakar bat idazteko 49 zentimetro koadroko papera erabiltzea.
2004
‎Bera gustura dago Ponte a Eman, eta Lucak edo beste edozeinek esaten badio berak eramango duela kapitalera paseatzera, Liviak erantzuten du ezetz, eta ez du esango zergatik, edo esaten badu ez du egia esango, ezin duelako. Ze, egia esango balu, aitortu luke Florentzian jende asko dagoela, eta igual bere neba txikiak ere bai, eta kasualitatez topatuz gero ondo, gauza ederra izango zen; baina argi duena da joanez gero bila ibiliko zela begiradarekin, hori baino ez zuela egingo, bila eta bila ibili baino ez, zer eta azkenean nebarik ez topatzeko eta, gainera, kapitalarekin ez disfrutatzeko. Eta ez dago okerragorik bila ibili eta ez topatzea baino, uste du Liviak.
2005
‎Usainari nion beldurrik handiena, filmetan bezala sudur azpian jartzeko krema bat emango zigutela uste nuen, baina ez ziguten ezer eman. Dena den, eta gela osoa gorpuz beteta egon arren, ospitale guztietan dagoen usain sarkor hori baino ez zen antzematen bertan.
‎–Beno, ondo da. Horretarako baino ez dut deitu; badakizu, zerbait behar izanez gero...
2007
‎Zertara dator hori? Aurrerako ihesbide hori baino ez zaizu otutzen. Ez al duzu ikusten ez direla betiko garai onenak?
2009
‎Auzunean ezagutzen ez nituen tabernetan sartu, kafesneak edan eta egunkariak irakurri, hori baino ez nuen egin. Paulak lanean pare bat egun jai hartzea nahi ote nuen galdetu zidan, zor zizkioten egunak eta ez zen inolako arazorik izango.
‎Gutako bakoitza, iraganeko gure oroitzapenak, etorkizuneko gure asmoak gara. Hori baino ez gara, jada ez garenaren eta oraindik ez garenaren batuketatxoa. Benetan izan, ezer ez gara, munduan iragate bat besterik.
‎M ren amak azaldu dit desagertuta egon baino lehen semeak ez zeukala erlijiorako joera handiegirik, baina egun osoa egiten duela orain elizari begira. Gaitz erdi, ordea, esaten du M ren amak, arazoa hori baino ez balitz; semearen krisiek kezkatzen dute gehiago. Krisialdietan kalera irten eta eraikin normal bat edo zuhaitzak dauden lekuan elizak ikusten dituela dio.
‎Oraindik dena gora igotzen zaio, berak bakarrik jasan behar izan duelako dena? . Esaldi hori baino ez.
‎Munstroak arrastorik utzi gabe irentsi zituen. Asko nekien, baina egiazki, Lager en bertan eman zituen egunez edo asteez, Delboren liburuko lekukotasun labur hori baino ez nuen. Ez nekien, esaterako, Higinia Luz Goñiri azkenean argazkia egin zioten.
2010
‎Nik espainiera, frantsesa eta alemana dakizkit, lehen mailako hiru hizkuntza, nik dudan kulturaren gorputzaren osagai?, eta ez dizut esango euskara jakiteak ez liokeela emango halako gatz puntu bat nire bizitzari? hori baino ez!, esan dezadan hori ere argi eta garbi?, baina orain ez nahastu gatz puntu hori kulturaren jakiaren benetako gorputzarekin, arkumea lehengai duen plater batean funtsezkoa ez baita gatza, baizik eta arkumea bera.
‎Aurkezpenaren egun berean, Eliseo Gilek iragarri zuen bigarren multzo epigrafiko bat aurkitu zutela Veleiako beste eraikuntza batean, baina ez zuen datu gehiago eman nahi izan, hala ere. . Aurkikuntza horrek indartu egiten du Iruña Veleia gure iragana aztertzeko funtsezko tokia dela uste dugunon konbentzimendua?, hori baino ez zuen esan. Hurrengo egunean argitu zen misterioa, Arabako prentsak beste primizia bat zekarrelako:
2011
‎Elkarri ezer esan gabe jarraitu dugu arraunean, ni gidatuz, bera emanean, tontakeriak utzi eta aurrera egiteko gertu, bidea zena izanik, hobe seriotasunez hartuz gero. Erabaki zorigaiztokoa, seriotasunak hori baino ez baitakar, seriotasun gehiago, min gehien ematen dizuna garrantzitsuena dela sinesteko joera; hobe dispertsatu bagina, are zerbezaren bat bagenu animatzeko. Niri auto-estimu arnasaldi batzuk geratzen zaizkit baina bera gaurko gazteen drogazaletasunaz eskandalizaturik aritu zait, eta gure garaikoen speed arekiko zaletasunaz, beti desastrearen zorian; berez nahikoa tipikoa den jarrera zenbait sektore iraultzazaletan, gero beraiek kokaina kalitate ezin hobeagokoa kontsumitu arren, Izarok geroago bezala; Izarorena ez zen jarrera paternalista ordea, bera baino libreago izan denarekiko amorrua baizik.
‎–Ez zuen ezer esan. Serio begiratu zidan eta gero oinez hasi zen, hori baino ez.
‎Udako soineko arin batekin jantzita ikusi zuen eta lore sorta zimeldua zuen eskuan. Baina ezin izan zuen ikusi non zegoen, hori baino ez zuen oroitzen.
2012
‎Nire mahai ondoko poltsa astiro hartu, eta, beste bi lankideen begirada mutua atzetik nuela, bulegoa utzi nuen. Niri inork ez zidan horrela hitz egiten, hori baino ez nuen buruan, inork ez, ezta Ignazio kabroi hark ere! Politegia izan zen ordura artekoa egiazkoa izateko!
‎Aberasgarri suertatuko da dudarik gabe; guri hala gertatu zaigu, eta norberari barruak eraldatzen dizkion oro deigarri bihurtzen da beste batzuentzat ere. Gizateriaren historiaren funtsa hori baino ez da: batzuek egin zituzten aurrerapen eta aurkikuntzen komunikazio bat, ondorengoei pizgarri gertatzen zaiena.
Hori baino ez?
2013
‎Sofa luzea zen, eta gustura etzango zen bertan 20 minutuko loa egiteko, telebistaren marmarra aditzen zuen bitartean, etxean egiten zuen bezala, baina bera profesionala zen eta lanean ari zen; beraz, ez zion bere buruari hori egiten uzten. Sofan eserita begiak ixten zituen pare bat minutu, hori baino ez.
‎–Hobeto. Baina kontuz ibili, hori baino ez dizut eskatzen. Zuk ere izango dituzu eredu batzuk, normala da zure adinean; ez itsuan jarraitu.
‎Eta zer? Orain dirua zegok, hori baino ez, eta bakea baldin badator diru asko galduko duk. Pentsa ezak segurtasun enpresetan, eta zenbat diru ematen den orain ezkutuko lanak egiteko,, fondos reservados?, inolako kontrolik gabeko dirua?
‎–Hamen gagozenen artean hori baino ez dok guri ulertzeko gauza, eta etxagok horretarako moduan.
2014
‎Orduan berak, une batez begiratu egin zidan, eta begirada berriro errepidean jarri ostean jarraitu zuen hizketan?. Entzutea, hori baino ez diat eskatzen, baina jakin ezak ez hagoela ezertara behartuta. Lasai egon haiteke, eta ni urduritzen hasi nintzen.
‎Ez dakit. Gero amildegi estu estu batera erortzeko zorian egon nintzen, pitzadura bat mendian, hori baino ez. Jakin nuen inportazioko drainatze hodi mordo bat bertara iraulkatua izan zela.
‎–Noski! , esan du Igorrek Nahia besarkatuz,? hori baino ez bada!, esan nahiz bezala.
2015
‎Hogeita hamar urte beranduago, orduan egin zioten txantxa bat azkenean ulertu izan balu bezala. Bere bizitza, hori baino ez zela, bideratutako txalupa ziztrin batean bueltak ematea, goitik itsasoa ikusiz.
‎Ez nuen ezer ikusi egiaz, seguru asko begiak itxita nituelako, pantaila amatatuta. Hori baino ez nuen sentitu, liberazioa, ezer ez zegoelako nire eskuetan eta errepidetik ateratzen gintuen indar horri egiten utzi behar niolako, ez besterik. Hori, eta zurekin egotea momentu hartan suerte handia zela.
Hori baino ez baitzait geratzen.
‎Helburua, Arozenaren apartamentuan bildu ginen dozena erdiak aho batez onartua, Euskadiko Arte Ederretako Museo Nazionala sortzea zen. Hori baino ez. Behar bezala gauzatzea zaila izango zela argi genuen ordea, garrantzi horretako erakunde kultural batek neurri bereko finantziazioa eta kokaleku finkoa eskatzen baitzituen, eta epe laburrera amets hutsa ziren bata zein bestea.
‎Gorrotoa baino ez zaidalako geratzen, Kepa. Hori baino ez.
‎– Hori baino ez. Ezer ez gehiago?
‎–Jakin nola zabiltzan, maitea, hori baino ez.
‎Baina mitoa hori baino ez da: mitoa, eraikin ideala, errealitatearen abstrakzioa, eta ez du hortaz izaera erabat fidagarririk (1986:
‎Asmoa, beraz, aspaldikoa zen, baina XXI. mendearen hasieran hori baino ez zen oraindik: asmo huts, alegia.
‎Gainerakoan, gerora hasierako Egin aztertzean ikusiko dugun moduan, Deiak hark ez bezalako politika zerabilen euskararekiko; euskaraz idatzitako albisteak hori baino ez ziren: hau da, goitik behera euskaraz idatzitako albisteak, eta ez berri elebidunak.
‎Munduko botika guztiek adina balio duela bizitzeko gogoak, gogoratzen zuen, bere burua engainatu nahi ez bazuen ere, eta horrek baino ez zezakeela goza gaixoaldia. Ordurako, gainera, aski argi ikusia zuen botika haren eragin ongilea.
2016
‎Zerurik gabe. Haien buruan dirdira egiten duen hori baino ez duela. Izarra.
‎Haur jaioberri bat zirudiela lo. Hori baino ez. A, eta, faborez, neskaren familia topatzen duzuenean, ez ahaztu hilobian zer idatzi behar duten esatea?.
‎Biharamun gauean, afaldu bezain laster irten nintzen bizikletaz, eta, Giovecca osoa zeharkatuz, jatetxetik ehun bat metrora gelditu nintzen. Egiaztatu nahi nuen Malnate bertan zegoen ala ez, hori baino ez. Eta, izan ere, bertan zela egiaztatu bezain azkar (ohi bezala, kanpoko mahai batean zegoen, betiko jaka saharatarra soinean), harengana joan ordez atzera itzuli nintzen, eta gero Gazteluko hiru zubi altxagarrietatik baten gainean geratu nintzen zelatan, Giovanni ra ematen zuen zubiaren gainean hain zuzen.
‎Eta, gainera, gizon zuriak gizon negroa akabatzean duen zigorgabetasun erabatekoaren erakusgarri, erregistro horrek beraz islatzen du ezen, urte horietan guztietan, eta erailketa horien guztien ondorioz, soilik hiru gizon zuri epaitu, zigortu eta exekutatu dituztela. Sekula ez da gizon zuririk lintxatu koloreko jendea akabatzeagatik; hortaz, hiru exekuzio horietan baino ez zaio heriotza zigorra ezarri gizon zuri bati negroak erailtzeagatik.
‎«Eta Tobosora heldu ziren». Esaldi hori baino ez, baina nahikoa bisitariari adierazteko baietz, hori dela liburuko Toboso. Toboso hau dela Toboso hura, eta alderantziz.
2017
‎ordutegi amaigabeak, soldata baxuak eta egun batetik besterako kaleratzeak. Hori baino ez zuten ezagutu biek. Bata historialaria eta kazetaria bestea, baina Euskal Herrian zaintzaile eta garbitzaile gisa baino ez zituen inork kontratatzen.
‎– Hori baino ez?
‎Ez nik, ez nire heroeak, ez genion Harryren arrastoari jarraitu, beraz, Sir Alexander Kordak eskatu zidanean Carol Reed entzat filma bat idazteko, gure Idolo Eroriaren ondoren? pasarte hori baino ez nuen eskeintzekorik, nahiz eta Kordak lau potentzien arteko Viennaren okupazioari buruzko filma bat nahi zuen. 1948 urtean Vienna, artean ere, zonaka banatuta zegoen amerikar, errusiar, frantziar eta britainiarren kontrolpean; potentzia bakoitzak txandaka gobernatzen zuen hilabeterako Barne Hiria eta herri bakoitzeko soldadu banaz osatutako laukoteak gau eta egun patruilatzen zuen.
‎Ondoren, burua okertu eta kazetariari esan zion?: Hori baino ez nuen esan nahi. Eskerrik asko?.
‎–ardaila guztia jaurti eta edalontzia betetzen nion oharkabean bezala. Berak kroketen bexamelean kontzentratuta ematen zuen, horretan baino ez. Postreen bila joateko keinua egiterakoan esertzeko agindu zidan berak, eskuaren keinu batekin.
‎Alderdi barruan sortutako lehiari buruz galdetuta, Vivancok, bere lanarekin jarraituko zuela oposizio buru bezala, hori baino ez zuen esan, oposizio buru azpimarratuz.
‎Denak hizketan aldi berean, ez zen askorik ulertzen; hala ere, arrazista, harroputza eta klasista hitzak ulertu nituen nik, Dylani zuzenduak hirurak. Lasai eta eserita jarraitzen zuen bakarra, Dylan, ez zutela begi onez ikusten, hori baino ez zen argi gelditu.
2018
‎Egunerokoen euren orriak zenbaki arabiarrez ematen ditu, eta Foucaulten hitzaurrearenak, aldiz, zenbaki erromatarrez. Egunerokoak edizio ingelesetik eta frantsesetik aipatzen ditu, eta hitzaurrea, berriz, edizio ingelesetik, horretan baino ez baitzen argitaratu. Ikus 35 oharra.
‎Ez haiz ezer. Bizitza bezain inportantea izan nahiko huke, baina bizitzak bizitza oso bat irauten dik, eta hik, aldiz, momentu bat besterik ez, adiskidea, heltzen haizen momentu hori baino ez.
‎Erdibidean, sekula ez. Hori baino ez dit esan.
‎Baina hemen oraindik entzuten dugu nire bezeroa susmagarria dela, batere froga barik, gizonezkoa delako eta biktima emakumea delako. Hori baino ez du lortu akusazioak denbora honetan guztian. Ez dugu entzun lehen entzunaldian esan ez zen ezer, ez dago datu berri bakar bat ere, lau hileko ikerketak egon arren, zeren, uste hutsa ez den frogaren bat agertu balitz, berehala entzungo genien hura aipatzen.
‎Kontuak kontu, Agnetak lepoa harantz okertu eta aiztoaren presioa apur bat lasaitu du. Hori baino ez du behar izan emakume gizen eta handi hark, harritzeko moduko azkartasunez Agnetaren eskumuturra heldu eta bihurritzeko.
‎Holaxe, ingelesen modura, komarik gabe, barre batean, eta barrean ziraueno gerra bera ere txantxa bilakatzen zen, baita gerraren ondoriozko sufrimendu baitezpadako guztia ere, nola Erresistentzia hala Kolaborazionismoa, nola gosea hala hotza, nola martirioa hala laidoa. Betty Fernandez-ek jendeaz hitz egiten zuen soilik, kalean ikusitako jendeaz edo ezagutzen zituenez, zer moduz zeuden, eskaparateetan gelditzen ziren salgaiez, esne soberakinen banaketaz, arrainenaz, eskasiarako, hotzerako, gosete amaigaberako irtenbide lasaigarriez, beti mintzo zen existentziaren xehetasun praktikoez, horretaz baino ez, adiskidetasun adeitsu batez, leial bezain samurkiro. Kolaboratzaileak, Fernandez tarrak.
‎Telefonoa luzatzen dio Saioari?. Larrialdietara deitu, mesedez? hori baino ez, isilik gero. Saioak begirada haren aurpegitik aldentzen du.
2019
‎Trotskiren bigarren emazte bezala ezagunagoa zitzaidan. . Askorentzat hori baino ez da, iraultzaile eta politiko ezagun baten emaztea?. Zuk ere antzekoa esaten zenuen eskutitzean Milena Jesenskári buruz.
‎Kafkaren maitale bezala ezagutzen du askok; batik bat, trukatu zituzten gutunengatik. Askorentzat hori baino ez da, idazle ezagun baten maitalea. Gehiago izan zen, ordea.
‎orain, egina dagoen norbanako txiki bat aurkitu du, eta hortxe dago, egon ere, kontingente, ahul, kontentagaitz. Haurra hor dagoelako poza, hain egiazkoa izanik ere, nahasian dago haurra hori baino ez delako nahigabearekin.
‎horrek esan nahi du lan horrek, etxekoandrea askatu beharrean, senarraren eta haurren mendeko bihurtzen duela; emakumeak haien bitartez justifikatzen du bere burua: bitarteko inesentzial bat da haien bizitzan, hori baino ez. Nahiz eta legeak, obedientzia?
‎–Lastima da jende guztiaren aurrean ezin ibiltzea ezkutaketan jostatzen, bihurrikeriak egiten[...] Zera nahi dut, besteek ederra naizela pentsatzea; beldur diot itsusia baino itsusiagoa izateari; ni maitatzea nahi dut, nirekin hitz egitea, niri laztanak egitea, etengabe esatea maite nautela haurtxo txikiak maitatzen diren bezala[...] Haurrak bihurriak direlako maitatzen ditugu, bihotz ona dutelako, atseginak direlako, eta zer eskatzen zaie trukean? Maita gaitzatela, hori baino ez. Horixe da ederra, baina ezin diot halakorik esan senarrari, ez lidake-eta ulertuko.
‎[...] Ni apaldu nahi nau bera gainetik sentitzeko, edo parean gutxienez, eta erdeinu horri esker bere goiko mailatik aritu ahal izateko nirekin[...] Gora egiteko abiapuntu gisa edo salgai gisa erabiltzen nauen neurrian estimatzen nau, hori baino ez.
‎Ikusi dugu, orobat, senarrak inolako begirunerik gabe tratatzen zuela opari emana zioten emakumea; gaizki tratatzen zuen, umiliatu egiten zuen, iletatik tiraka ibiltzen zuen, jo egiten zuen; Beauvaisisko Usadioetan, senarrak emaztea, neurriz zigortzea? eskatzen du Beaumanoirrek, hori baino ez. Gerrari zibilizazio hark erdeinua baizik ez zuen emakumearentzat.
‎– Hori baino ez bada, berehalakoan eman niezaioke erantzuna. Keplerrek?. Marte ez, Venus egongo da nagusi Gurdi Handiaren eremuan.
‎Usain sarkorra zuten, ez oso atsegina, arrain ketu edo gatzetan gordetako batena iruditzen zitzaidan niri. Hala ere, aitak tabako hori baino ez zuen nahi izaten. Urteak generamatzan niretzako praka berririk erosi gabe, dirurik ez zegoelako.
‎Elias zaharra ospitalera eraman eta pare bat gau geroago, berriz, Panenka, izen hori baino ez zion ezagutzen Marijek, ikusi zuen Elias zaharraren etxe inguruan.
‎Hasieran ahizpak bizitza hondatu ziola zetorkion burura. Hori baino ez. Hilketaren ondoko urteak gogoratu eta samina zerbait fisikoa bihurtzen zen, lepoaren eta bularraren artean sentitzen zuen zerbait, egarriaren eta larritasunaren erdibidekoa.
‎arropetan eta azalean zehar sabelean eratzen hasia zen bizia. Une hartan hori baino ez baitzen izango. Ilar bat etorri zaio burura Leixuriri, ilar txiki bat, azala urratuta eta lehen ernamuintxoa hazten hasia.
‎–Lasai, Leixuri, berdea hori baino ez da, kolorea, gustatuko zaio, toki hain, kolorge batean.
‎Argi eta garbi entzuten ditu berbak, baina bere aurrean setati dirauen laino hori baino ez dago gelan.
‎–Ustiriraino lagunduko nauzue, eta horrek baino ez dauka orain garrantzia. Gero, dena argitzen denean, dagokidan tokia hartzen dudanean, zerorrek erabakiko duzu jaunari zer eskaini, nahi duzun bakarra haren jaurerri osoan askatasunez ehizatzeko baimen bat baino ez bada ere.
‎– Hori baino ez du falta, hamabost urteko neskato baten berba ederrak?
‎Ez dira garairik onenak. Hodeiren laguna zara, eta hori baino ez dut jakin behar. Hona, jarri eroso.
‎Harri eta zur, sor eta lor, denbora arin pasatzea nahi zuela aurkitu zuen bere burua, bere egiazko aurpegia ezagutu ahal izateko, poliki poliki hurbiltzen den etorri berri bat bezala agertuko zena, lehen bi koloretako hari groteskoek osatuko zuten ilearen azpia, ile faltsua gero eta tindagai gutxiagorekin eta motzagoa, bestea, errotik autentikoa, tokia irabazten joango zen, ezinbestean. Tira ba, pentsatu zuen Raimundo Silvak, esan dezakegu zurirantz aurreratzen dela denbora, eta, gehiago irudikatuz, mundua bere azken egunetan ikusi zuen, bizia iraungirik, mundua haizeak ekortzen zuen buru zuri erraldoia zen, hori baino ez zegoen han, haizea eta zuritasuna. Jubilatuak tragoxka kendu zion kafeari, hotsaz xurgatuz, eta gero aurrean zeukan kopa uxualaren erdia edan zuen, Aaaa egin zuen, eta irakurtzen segitu.
‎Evak ez du galdera gehiago egiten, etsiak harturik dago erabat, eta berdin zaio nora doazen ere. Jakin ere ez daki inoiz Frantziara iritsiko ote diren, baina ez du pentsatu nahi, unatuegi baitago prentsatzeko ere, orain Xabier bere besoetan sentitu behar du, hori baino ez.
‎Antolakuntza falta, aurreikuspen falta? hori baino ez akatsa.
‎Gainera, ez pentsa gero bion artean aparteko lotura edo harremanik zegoenik, baita zera ere! Inoiz edo behin nire ekonomikarako ikatza saldu izan zidanan, hori baino ez. Gure emanaldietan zenbaitetan ikusten ninan, beste hainbat eta hainbat herritarrekin batera.
hori baino ez. Aginduak.
2020
‎Proposatutakoa neurtu. Baina horretaz baino ez. Eta gaia agortzerakoan, isilik berriro.
‎Txikikeriak bilatzen ditugu; datu txikiak, gure narrazioari egiaren antza emango diotenak. Hori baino ez. Bestea gure gidoigileek sortuko dute.
‎Hiru puntu eten horietan solaskideak ulertu du hori baino ez zuela behar Moreno epaileak kasua ixteko.
‎Eta orduan, eztizko ogi txigortu hura jan bitartean pentsa genezakeela, edonon baldin bazegoen bizitzari gustua hartzeko arrazoiren bat, zergatik izango zen berezia Ochlockonee ibaiaren ertzean bizitzea: tupelo eztiagatik, horregatik baino ez.
‎maitasuna, elkartasuna eta desioren bat. Horrek baino ez du axola finean, horrek salbatuko zaitu. Berbaren bat edo beste estaliko duzu noizbait, eta beste berrogeita hamar mila berbak ihes egingo dizute beste batzuetan.
‎L’Espagnole. Hori baino ez zen Josefina Parisko palaziokoentzat. Atzerritar bat, neskame bat, neskatoa, kontxita, bertzerik ez.
‎Jo eta zirrara batek hartu ninduen, klaustrofobia behin baino ez dudala ezagutu eta haren berri berriro izanda erotuko nintzatekeela pentsatu nuenean. Benetan erotzeraino, erremediorik gabe gainera, eta nola poztuko liratekeen zenbaitzuk, ezaguera dudanetik hori baino ez baitute izan gogoan: itxian eduki dezatela ero puta hori!
‎Une batean maldan behera abiada bizian nindoan, gelditu ezinik, pioletarekin izotza goldatzen, eta segundo gutxira ia gerria hautsi zidan kolpeak seko geldituta, balantzaka airean, non nengoen ez nekiela. Eta une bataren eta bestearen arteko tartean kideen oihuak urrutian eta ziztua baino ez nituen entzuten; ziztua, zamak abailduta soka lasterrak egiten duen ziztu hori baino ez nuen belarrietan.
2021
‎Eta natura hierarkikoa da, maisuak zioen legez. Gure plana, azken finean, horretan baino ez zetzan: gure gizartea naturak emango ziokeen izaera hierarkikora itzularaztea.
‎Ez dago nora jo; hildakoek eurekin daramate euren izanaren aztarna oro, inork ezin aurki dezakeen tokira, jaraunspenik utzi nahi ez duten zekenak balira bezala. Eta hori baino ez zaigu esaten: uneren batean, lur honetan urte asko bizi ondoren –ehun eta hamar, ehun eta hogei, ehun eta hogeita hamar urte–, bizitzeko interesa agortzen zaigula; itzali egiten garela, arrangurarik, beldurrik, minik sentitu gabe.
‎Hitz magiko batzuk. Hori baino ez zuen behar izan. Hitz nahiko sinpleak dira, baina, egia esateko, badute magia bat, ezta?
‎Hiruzpalau egunez. Hori baino ez dut gogoan. Mugimendu handia.
‎Hizketan aritu ginen, eta irmo atxiki zitzaidan, barrena urraturik, prestu jotzen zuen guztiaren eta gozoa zela bazekien guztiaren artean. Azkenean, kontua heroismoz jantzi nuen; munduaren hondamendi gero eta handiagoa gure maitasun paregabearen marko loriatsu moduko bat bihurtu nuen, hori baino ez, eta gu bi arima gaixo burugabe harroputz, azkenik han, handinahikeria bikain hartaz jantzirik, hobeki esanda, mozkorturik handinahikeria loriatsu harekin, izar bareen azpian.
‎" Gezurra! Hori baino ez du" erantzun zion gizon gazteak Itziarri.
‎Gutxi hori baino ez:
2022
‎Beste bi emakumeren desagerpenak alarma guztiak piztu ditu. Horretaz baino ez dira mintzatzen denak, bai irratia, baita bizilagunak ere, ezin sinetsirik nola gertatu diren hainbeste hilketa eskuarki hain lasaia izan ohi den leku batean. Eta Ertzaintza deliberatuta dago beste heriotzarik ez onartzera.
‎Ikuseremua murriztu zaio. Hainbesteraino, non iluntasunean atzera aurrera mugitzen den piruli horia baino ez baitu ikusten. Gainerakoa behe laino lauso batean nahastuta ageri zaio.
‎Alferrik. Argi horia baino ez.
‎Gaztarik onena bilatzen dute, sagardorik helduena eta baserriko beste hainbat eta hainbat produktu. Gaur goizean, ordea, zerbait gehiagoren bila dabiltza; badirudi azken egunetako hilketek iman lana egin dutela, bertaratu diren milaka kuxkuxerok kontu hori baino ez baitute ahotan.
‎–Koldar hutsa haiz. Hori baino ez. Ba, jakin ezak aurrera joango dela dena.
‎Istorio bizi bat topatu eta latinez esaldi pedanteren bat gehitu noizean behin, kritikoek jakin dezaten ez ditudala ahaztu. Hori baino ez nuen egin behar.
‎–Amak bere argazkia izan zuen mesanotxe gainean hil zen arte. Hori baino ez dakit aitaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia