Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2

2019
‎Esana dago, dagoeneko, etxea zaharra dela, erosotasunik gabea, garai espartano eta latz batekoa, zeinetan kalera ateratzea erremediorik onena baitzen gorputza berotzeko pasabide izoztu batean zehar ibilera txikiak egitea baizik ez zuenarentzat, hotz minetan. Baina Lisboako Setioaren Historia horretako azken orrian aurki dezake Raimundo Silvak abertzaletasun bizkor baten adierazpen sutsua, segurutik bereganatuko duena, baldin eta bizitza monotono eta arruntak ez badu berea epeldu, orain dardaraz hasiko da, bai, baina heroien arimatik datorren hats paregabeak hartaraturik, ikusi bestela zer idatzi zuen historialariak, Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz, behin beti... Alabaina, oker hau ez da habailena bezalakoa, agian bai eta agian ez arteko huskeria baizik ez, izan ere zer inporta digu, gaur egun, balear edo baleariko deitzen ote zieten, baina inolaz ere onartu ez litzatekeena da Afonso Lehenaren garaian quina horiei buruz hitz egitea, quina horiek ez baitzuten toki bat izan banderan bere seme Sancho errege izan zen arte, eta orduan ere auskalo nola ezarririk, gurutzatuak edo erdian, edo quina bat hor eta gainerakoak bakoitza bere zokoan, edo zelai guztia betez, azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena.
‎Alabaina, oker hau ez da habailena bezalakoa, agian bai eta agian ez arteko huskeria baizik ez, izan ere zer inporta digu, gaur egun, balear edo baleariko deitzen ote zieten, baina inolaz ere onartu ez litzatekeena da Afonso Lehenaren garaian quina horiei buruz hitz egitea, quina horiek ez baitzuten toki bat izan banderan bere seme Sancho errege izan zen arte, eta orduan ere auskalo nola ezarririk, gurutzatuak edo erdian, edo quina bat hor eta gainerakoak bakoitza bere zokoan, edo zelai guztia betez, azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena. Oker larria, baina ez bakarra, denetako eta betiko Lisboako Setioaren Historia horren azken orria orbanduko duena, gainerakoan tuba burrunbariz, danborren hotsez oparo hornitua, hainbeste liluramendu erretorikoz hornitua, soldadu osteak paradan formatuak, horrelaxe irudikatzen ditugu, infanteak eta zaldunak oina lurrean, ikur nazkagarriaren jaitsierari eta ikur kristauaren zein lusitanoaren eraikitzeari begira, ahots bakarraz oihu egiten dutela Gora Portugal, ezpatarekin ezkutuen ... Haatik, Raimundo Silvak boligrafoaren punta quina horien gainean pausatu zuen, baina berehala pentsatu zuen handik kentzen bazituen, eta haiekin batera ilgora ere bai, orri osoan lurrikara bat nabarituko zela, dena amilduko zela, uneko handitasunak merezi zuen erremate duinik gabeko historia izango zela, eta ikasgai hau oso egokia da jendeak ikas dezan zer nolako garrantzia duen lehen begi kolpeaz kolore bakarreko edo anitzeko oihal zatia baizik ez denak, hainbat modutara koloreztatuak diren irudi ebakiak ere badituena, irudi hauek izan daitezkeelarik gazteluak eta izarrak, edo lehoiak, edo adarbakarrak, edo arranoak, edo eguzkiak, edo igitaiak, edo mailuak, edo zauriak, edo arrosak, edo sableak, edo aihotzak, edo konpasak, edo gurpilak, edo zedroak, edo elefanteak, edo idiak, edo bonetak, edo palmondoak, edo zaldiak, edo argimutilak, batek daki, katalogorik eduki ezean bat galdu egiten da museo horretan, are okerragoa da banderei blasoiak gaineratzen bazaizkie, hauek ere familia berekoak, orduan zerrenda bukaezina da, lisloreak, oskolak, gerrikoaren belarriak, lehoinabarrak, erleak, armak, zuhaitzak, makuluak, mitrak, galburuak, hartzak, arrabioak, lertxunak, eraztunak, ahateak, usoak, basurdeak, birjinak, zubiak, beleak eta karabelak, lantzak, liburuak, bai, baita liburuak ere, Biblia, Korana, Kapitala, ahal duenak igar beza, eta halako gehiago eta gehiago, atera daitekeen ondorioa delarik gizonek ezin dezaketela esan nortzuk diren beste gauza bat direla ezin badute alegatu, eta hau arrazoi nahikoa da banderen kontua, jaitsiarena eta eraikiarena, bere hartan utz dezagun, baina jakinik, haatik, dena gezurra zela, gezur erabilgarria puntu bateraino, hau lotsarik handiena, gezurra zuzentzeko kemena ez baikenuen izan, eta bere ordez funtsezko egia jartzen ez baikenuen jakingo, hau delarik gehiegizko xedea, baina xede iraungiezina, Ala erruki dakigula.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia