Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 24

2008
‎Uruguaiko zenbait biztanle, auzitegietan aurkeztutako lan eta erresidentzia baimenengatiko demandetan, lehenengoz, Estatuaren ondarezko erantzukizuna eskatzen hasiko ziren, beraien baimenak Gobernuak ukatu ondoren auzitegietan aldeko sententziak lortuz gero, kalte ordainak jaso nahian7 Ikuspegi praktiko batetik aztertuta, hori gatazkaren behin betiko ebazpenaren aldeko presio elementu berri gisa eratuko da. Modu horretan, bai Espainiako bai Uruguaiko autoritateen geroz eta ardura eza handiago horri aurre eginez.
2009
‎Horrekin, gure kontalariak (Enrique de Bilbaok) ikusi zuen bertan ez zutela inongo aipamenik egin Espainiari buruz, eta Euskal Erria euskal etxean gauzatutako ekintza edo jokaera, antiespainiartzat jo zuen. Horri aurre egiteko eta bera partaide den euskal etxeari identitatea indartzeko asmoz, Centro Euskaro, Centro Euskaro Español izatera pasatuko da28:
‎informazioaren distortsio deliberatua8; interes pribatuen gailentasuna eta motibo errealen sekretutasuna; proiektuaren inplikazioak ezkuta tzea; iragan hurbileko esperientziak (memoria); disparekotasun instituzionalak, etab.9 Halako faktoreek eragina da konfiantza eza. Horri aurre egiteko moduak informazio mailakoak izan litezke, hala nola: informazio gardena sustatzea; eztabaidaguneak irekitzea; komunikazio fasean proiektuaren inpaktuak, arriskuak edota ondorioak argitasunez jasotzea.
2010
‎Aldiz, lekukoen oroimena pertsona zaharretan aztertu duten ikerketa gutxi burutu dira. Azkenaldian pertsona zaharren oroimen ereduak ezagutzeko interesa piztu egin da, adinarekin narriadura gertatzen den ala ez eta, hala bada, narriadura horri aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak ezagutzeko nahia baitago. Schacter, Koutstaal eta Norman (1997) autoreek azpimarrazten dutenez, oroimen faltsuak izateko joera handiagoa izan dezakete pertsona zaharrek gazteek baino.
‎Balizko kontraesan horri aurre egiteko funtzioa du justizia distributiboaren proposamenak. Justiziaren distribuzioak agregatuak gizarteratzen ditu.
2011
‎erdal munduan eroso bizi gara halabeharrez, ezinbestean, nahi eta nahi ez... hala ere, euskara dugu geure geurea eta horrela erakutsiko dugu gure diferentzia komuna nabarmendu behar dugun guztietan. Ezagun denez, nazionalismoaren barrutik jokaera eta pentsamendu eskema horri aurre egiten saiatu da jende asko, hau da, endokolonialismoari aurre egin dio euskal identitatearen eta euskararen bizitasun, osotasun eta beregaintasunaren alde eginez. Baina, ikerketan ikusi dugun moduan, asko dago oraindik orain egiteke.
‎Bakoitzak bere ordutegi eta eginkizuna dauka, eta baten atzerapenak, kate sistema guztian dauka eragina. Lan katearen jarduna, ezustekoak tarteko, eten egiten denean, makineria guztia presiopean jartzen da lanean, modu batera edo bestera, ezusteko horri aurre egiteko.
2012
‎Herritarren parte hartzerako tokiko mekanismoak nahiko berandu formalizatu izan dira Espainiako estatuan, frankismoaren garaiaren ostean udalek ongizate zerbitzuen eskaintza eraikitzen jardun baitzuten lehentasunez. Hala, hasierako erronka horri aurre egin ostean baino ez ziren arduratu herritarren partaidetzaz, 80ko hamarkadako azken urteetan (Brugué, Font, Gomá, 2007). Madril, Bartzelona, Zaragoza eta antzeko beste hiri handi batzuen tankeran, Bilbok ere lurralde deszentralizazioan oinarritutako ereduari eman zion bidea eta, horrela, 50.000 biztanle inguruko zortzi barrutitan zatitu zen hiria administratiboki 1989 urtean onartu zen Barrutien Antolaketaren Araute gian.
2013
‎Polifonia gertakariaren barruan, esataria norentzakoak izan dezakeen iritzi edo ikuspegiaren enuntziatzaile bihurtzen denean, diafonia gertakariaren aurrean gaudela esan ohi da (Miche, 1995). Gertakari honekin, esatariak norentzakoaren ahotsak ekarriko ditu diskurtsora, baina helburu jakin batekin, bere argudiatze prozesu horretan aurrera egiteko helburuarekin; izan ere, norentzakoak izan ditzakeen balizko «kontra argudioak» bere diskurtsoan bertan adierazi eta hauek alde batera utziz, bere argudiatzeak indar handiagoa izatea lortuko du. Diskurtsoa besterenaren oposizioan eratze horrek berekin dakar besteren diskurtso hori oso ongi ezagutzea; besteren ideiak eta balizko erantzunak ere ongi ezagutzea eta bestek egin litzakeen kontra diskurtsoei aurre egiteko estrategiak bilatzea (Sitri 1995:
2014
‎Bertakoa gutxietsirik, kanpotik zetorren eta inguru zabalean aski errotuta zegoen erdarak emango zuen hizkuntza baliagarri bakarra; argudio gutxi eskain zezakeen euskarak uste horri aurre egiteko, zenbait apaizen hizkuntzarekiko atxikimenduaz edo neska gazteek Maulera espartin egitera joatean ama hizkuntza erabili ahal izateaz landara. Bidankozeri dagokionez, lagunduko ote zuen Zuberoan hilabete asko eman behar horrek, eta bidean uztarroztar edo izabar pittin bat euskaldunagoekin bat egiteak?
‎aritu dira arlo horretan aurrera egin ahal izateko. EB27tik ia estatu kide gehienek EKPrako Nazio Ekintza Planak onartu dituzte, batzuek antzeko eskemak garatu dituzte eta gehienek ingurumenari eragindako kalteak murriztea dute helburu nagusitzat, klima aldaketa ahalik eta gehien ekidingo duten erabakiak hartuz edo jardunbide egokiak zabalduz erosketa eta kontratazio publikoaz arduratzen direnen artean.
2015
‎Aipatutako sententzian, beharrizan egoera antzemanda badago eta autonomia erkidegoan beharrizan horri aurre egiteko neurriak hartzen badira, Estatuak esku har dezake, baina betiere autonomia erkidegoaren eskumenak kontuan izanik.
2016
‎emakume presoen bizipenak, erresistentziak eta estrategiak ikerketa1, jomuga duena emakume preso sozialen esperientzietan barrentzea eta haien agentzia nabarmentzea. Baina, era berean, ohargarria da horrek aurretik egindako beste ikerlan bat duela abiapuntu; hain zuzen, taldean burututako Mujeres ex presas: vulnerabilidad y autonomía (2012) 2, xede izan zuena kartzelan egondako emakumeen zailtasunak eta desabantailak jorratzea.
2017
‎Geldotasun horri aurre egiteko bide bat, hurrengo ataletan aplikatua ikusiko duguna, itzulpena litzateke. Unibertsitateak eta bestelako instituzio publikoek euskaraz sortzen den material akademikoa ingelesera itzultzeko esfortzua egingo balute, ziurrenik askoz gehiago izango lirateke geure hizkuntzan idatziko luketenak, haien lanaren nazioarteratzea ziurtatuta geratuko bailitzateke.
‎hiritarrek ongiaren inguruko sinesmen edo ulermen ezberdinak eta kontrajarriak dituzte eta, horren ondorioz, hirian eztabaida politikoak eta jarrera etiko oso bestelakoak ditugu. Akademikoak, jakina, bazekien bere tesia begien bistakoa ez zela, baina azalpen bat eskaini zuen horri aurre egiteko: ongia objektiboa eta bakarra izanagatik ere, hiritar gehienek ongia hori benetan zein den ez dakite eta, hain zuzen ere, ezjakintasun horrek eragiten du denen helburu naturala bakarra izanagatik ere, ongia ez den baina halakotzat hartzen duten helburuen atzetik ibiltzea; ezjakintasunak eragiten du, ongia bakarra eta komuna izanagatik ere, gizakiek modu ezberdinean jokatzea eta, are gehiago, batzuetan ongitik urruntzen gaituzten jarrerak edukitzea16 Hau da, ongia komun eta objektibo horretara era egokian hurbiltzeko, lehenik eta behin ongia ezagutzeko premia dago.
2018
‎Hori globalizazioaren defizit demokratikoaren arazoari doakio lotuta. Horri aurre egiteko, demokrazia formalaren salaketa eta benetako demokrazia ezartzeko apustua egiten da, mugimendu global berrien ildoan.«Demokrazia formala gainditu eta demokrazia parte hartzailea eraikiz herritarrek erabakitze ahalmena behar dute» (Bat Eginez, 2000b: 57).
2019
‎Besteak beste, testuaren irakurlea, gaian kokatu eta testua ulertzeko, testuinguru diskurtsibora jo beharrean dago. Arazo horri aurre egiteko, proposamen didaktikoan sarrera eredugarri batzuk ardatz, ikasleek sarrerek bildu beharreko informazioa identifikatuz eta baliatuz sarrerak ekoitzi dituzte.
‎Horretarako, baina, beharrezkoa da herri ekimen eta gizarte antolatu indartsu bat, lehenbailehen, herri ekimenen erronkei buelta eman eta indartsuago erantzuteko. Gure gizartea gero eta injustuagoa da, osatzen dugun pertsonon nolakotasunaren eta jatorri, sexu genero eta abarren arabera larritzen da, ezberdintasunez beteta dago, dominazioak etengabeak dira eta horri aurre egiteko erreminta askatzaileak dira herri ekimenak.
2020
‎Edukiak hautatzeko irizpideetan ere ezin ditugu begiak itxi gaurko gizarteerrealitatearen aurrean, jakinda, esate baterako, globalizazioaren ondorioz homogeneizazio prozesuak gero eta nabarmenagoak direla. Beraz, egoera horri aurre egin nahi badiogu, eta aldarri bezala uler dezagun datorrena, beharrezkoa dugu euskal kulturaren garapena sendotzea. Hitz gardenekin adierazten da kezka bera HEZIBERRI 2020 dokumentuan (Eusko Jaurlaritza, 2014:
2021
‎Hori guztia egin ahal izateko, elkarteen historia bildu behar izan dut, elkarteei batez ere eragin dieten oinarri filosofikoak batu, elkarteek euren buruei ezarritako helburuak zehaztu, elkarteak non eta zelan errotu diren ikusi, zeintzuk izan diren elkarteetan jardun duten pertsonak aztertu, elkarteek aukeratutako jardunbideak eta egindako ekintza nagusiak aletu eta abar. Izan ere, emaitzetara heldu ahal izateko, bide hori aurretik egitea beharrezkoa zen, oso gutxi ikertuta dagoelako zeharo poliedrikoa den fenomeno hau.
2022
‎Logika horretatik Euskal Unibertsitatea irudikatzen hasi ziren, euskara babestu eta garatuko zukeen erakunde gisa. Oraingo euskaldunak, ordea, oro har ez gara ez pobreak, ez inkultoak, alderantziz, eta Espainiari edo Frantziari aurre egiteko baino areago, tresnak eta gaitasunak behar ditugu mundu globalizatu, zoro eta etorkizun iluneko horri aurre egiteko. Hortaz, zerk norabidetu luke Euskal Unibertsitatearen aldeko gaurko aliantzaren logika?
‎hala, adjektibo huts itxurako zenbait bigarren predikatu gisa jokatzen duten adjektiboak direla argudiatu dut (§3.6), eta berdin, bigarren mailako predikatu gisa jokatzen duten partizipioak (§3.3). PS itxurako hitzak PStzat hartuak izan daitezkeela erakutsi dut (§3.7), askotan muga oso lausoa baita, eta gramatikalizazio prozesu horrek aurrera egin ahala, P agerian uzten ez duten hitzak sortzen direla (§3.8). Horretaz gain erakutsi nahi izan dut adberbio eratorletzat hartu izan diren hainbat atzizkik zailtasun ugari agertzen dituztela, eta beraz, ez liratekeela guztiak parekotzat aurkeztu behar (§3.1, §3.2, §3.5, §3.6).
2023
‎Haren hitzetan, unibertsitateetan erronken araberako ikaskuntza prozesua bultzatu litzateke, gizartearen ongizatea hobetzeko helburua baitu. Ikaslea egoera erreal baten aurrean jartzen da eta egoera horri aurre egin dio irtenbideak proposatuz. Autore horren arabera, Garapen Jasangarrirako Helburuak izan daitezke erronka bidezko ikaskuntza prozesua aurrera eramateko aukeretako bat.
‎tinko txertaturik dagoela oraindik genero araubidea, areago, egiturazko izaera daukala, halako moldez eduki ere, non ustez araubide horri aurre egiteko helburua duten esparru kontra hegemonikoetan ere —sozialistak, independentistak, formalki feministak diren espazioetan— behin eta berriro sortzeko aukera duen. Izan ere, aktibismo liskartsuaren arloko ikaskuntza politikoa generizatutako sozializazio orokor baten parte da, konfrontazio politikan eskatzen diren eredu aktibistek —masku linitate hegemonikoari lotutakoak— errazten eta berrindartzen dutena, eta, hartara, neskak mendekotasun edo bazterketa egoeran jartzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia