Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Pachá diskotekarena bata;" Salamanca es guay" dioena, bestea), eta banekien nor agurtu, zer esan, nondik joan eta nora heldu. Egunerokotasun horri aurre egiteko beharra nuela esan nizun, Bitakora.
2003
‎Eta ondo zegoen entziklopedietako arrastoez pentsatzea, zer den faltsua eta zer ez, baina apur bat inozoa ere bazen, arrasto bakarra zeukalako Matiasek (12 zenbakia, letra molde dotorez idatzia, tinta urdinez), eta oso gutxi zen hori aurrera egiteko eta horren inguruan gogoetan ibiltzeko.
‎Nirekin arazoak zituela esan ohi zuen, etengabe antzaldatzen nintzelako –hasi zen gelan alderik alde ibiliz berriro ere– Zein gutxi garen bizitzan! Bere arkatz gorria edo koaderno urdina eskuetatik kendu eta erabat galdurik, ezertarako adorerik gabe ikusten nuen, eta saiatu nintzen bide horretatik aurrera egin zezan, baina alferrik izan zen, berak idazlea izan nahi baitzuen. Literatura sentimenduen erlijio gisa bizi zuen, are gehiago esango nuke, erlijio horren fanatikoa zen, bere itxura, bizimodu eta poseetan idazle bat izatera iritsi zen, baina inoiz ezer idatzi gabe.
2004
‎Ezinbesteko baldintza da, hain zuzen, gizarte garapenaren araberako eskolatze mailaren eta hizkuntza gaitasunaren jabe izatea. Eta, jakina, batez besteko erdalduna gai baldin bada eskakizun horri aurre egiteko, zertan dira, bitartean, euskaldunaren izaera eta neurri linguistikoa bere berezko hizkuntzan. Xabier Letek, adibidez, ez bide daki euskaldunaren euskaltasun izaera hori nola bizi duen gaur egungo euskaldunak:
‎ingelesez ez dakienak chicano a ulertzen ez duen bezala, espainola ez dakienak ez du euskara batua ulertuko. Bide horretatik aurrera eginez gero, euskara desegin egingo da?. 563
2005
‎–Bai, alde horretatik aurrera egin duzu, hori ezin uka, amona, eta, belarrira hitz egiten ziola, esan zion?: Lehen komunista zinen, eta orain ?komunista.com?.
2006
‎Gizateria osoa herrialde eta erresumetan banatua dagoela, herrialde edo erresuma bakoitza gaztelu gotor feudal bat bezalakoa da, zeinetatik menderatzen, lapurtzen eta hiltzen den herrialde horretako jendea, defendatzearen aitzakian. Feudalitate unibertsal horri aurre egin eta desegitea gizateria osoari dagokio: lur jabeari, salerosketan aritzen denari, hiritarrari, landa zabalekoari, bere lanaz bizi denari...".
2008
‎Askotan, kaletik presaka lanera noala, neure irudiari erakusleiho eta kristaletan islaturik erreparatzen diot eta kosta egiten zait iheslari baten moduan galdu gordean doan gizon hori neu naizela sinistea. Inoiz edo behin beti atzetik segika dudan itzal zelatari horri aurre egin eta buruz buru geratu izan natzaio ispiluren batean begira, eta horrela, aurrez aurre izan dudanetan, ez da gai izan begiradari luzaz eusteko, barre haize bat ezpainetan jarri eta ez ikusiarena egin ohi du. Bekainak altxatuz diosala egiten badiot, berriz, irribarre lotsati batekin erantzun ohi dit, beldur da nonbait nirekin hizketan ikusiko ote duten.
2010
‎Goiko errailak aurrera egiten ez bazuen, behekoak egin zuen. . Aurrena bakea eta gero politika?, esan zuen Rodriguez Zapaterok behin eta berriro prozesuaren izaera definitzean, eta Josu Jon Imaz irizpide horren defendatzaile nagusi bilakatu zen, baina oinarri horrekin aurrera egiteko ezintasuna gero eta nabarmenagoa zen. Sakonean, prozesuari buruzko bi ikuspegi kontrajarri zeuden borrokan.
‎Guk buru belarri sartzea erabaki genuen. Nola Europako Alderdi Demokrataren parte garen eta Europako Parlamentuan ALDE taldearen barruan gauden, ebazpen horrek aurrera egin zezan mugitu ginen, alderdi sozialista ez baikenuen ikusten behar zen besteko ahalegina egiten. Zorionez atera egin zen, baina hamar botoren aldearekin.
2011
‎–Nik ere egun hori urrunera eramango nauen marea indartsu baten antzera irudikatzen dut. Badakit alferrik izango dela indar horri aurre egitea, utzi egingo diodala eraman nazan eta, inoiz hondartzara itzultzen naizenean, badakit ahiturik baina pozik itzuliko naizela. Ni ere beldur naiz olatu horien azpian ez ote naizen itoko, esan zuen berak, orain erabat melenga iruditzen zaidan hizketa modu bat erabiliz.
‎–Bai, pelikula liburuaren irakurketa bat da eta irakurle bakoitzak bere irakurketa egin du aurretik, era batera irudikatu du istorioa irakurri ahala eta beraz, bakoitzak bere bertsioa du buruan. Zaila da horri aurre egitea?.
2012
‎Agian, etsipena behin behineko sentipena da, luzaroan iraun ordez bilakatu egiten dena. Eta bazirudien Amak bilakaera horretan aurrera egin zuela, bere bizitzan konstantea zen gertakari horrek behartuta. Baina nik, neurekoi, faltan bota nuen Amaren tristezia hura, nire erabakien egokitasuna berresteko bazen ere.
‎2,30 Sir, have a good day. Orain, berriz, gainezka egiten zuen plater horri aurre egin behar. Ezin izan zenuen gosaria amaitu, eta ama agiraka etorri baino lehen mahaitik altxatu eta logelara abiatu zinen.
‎Faltan botatzen zenituen, baina gurea amaitu zenetik ez zinen Exeterrera itzuli. Porrot egin zenuela sentitzen zenuen, bazenekien hara itzultzekotan galtzaile sentituko zinela, eta ez zeunden horri aurre egiteko prest. Aukeran, Londresko anonimotasuna nahiago.
‎Hala ere, ez dago garbi glizerolak nola ahalbidetzen duen hori; jakintsuek ez dute oraindik jakin nola konpontzen den gure, piztia? bizidunentzat hain babesik gabekoa den inguru latz horri aurre egiteko.
‎Harrezkero ihes egitea besterik ez nuen buruan, eta zein bide erabili hori lortzeko, baina ez nuen aurkitu arrakasta izateko aukerarik txikiena izango zuen modua. Ezin nuen asmoa arrazoizko bihurtu, ez bainuen inor alboan itsasontzian nirekin etortzeko, ez beste zerbitzaririk, ez ingelesik, ez irlandarrik edo eskoziarrik, ni izan ezik; eta horregatik bi urtez, askotan irudipenekin atsegin hartzen banuen ere, ez nuen asmo horretan aurrera egiteko benetako ikuspegi tentagarririk buruan izan.
‎Esker oneko jarrera horretan aurrera egin nuen gainerako denbora guztian, eta Ostiralen eta nire arteko elkarrizketan emandako orduek elkarrekin eman genituen hiru urteak erabat eta guztiz zoriontsuak egin zituzten, ilargi azpiko egoeran erabateko zoriontasuna bidezkoa den neurrian, behintzat. Basatia kristau ona zen orduan, ni baino askoz hobea, nahiz eta arrazoiak izan uste izateko, eta Jainkoa bedeinkatzen dut horregatik, biak neurri berean ginela damutuak, damutu sendotuak eta indarberrituak.
‎Ez nuen hitz egiteko lagunik, noizean behin auzoarekin izan ezik; eskulana beste zereginik ez nuen eta askotan esaten nuen jenderik gabeko uharte batera bidalia izan den gizon bakarti baten erara bizi nintzela. ...n egoera beste okerragoekin alderatzen dutenean, Zeruak behartu baititzake egoeraz aldatzera, eta esperientziaren bidez lehenago zuten zoriona ikusaraztera; eta hala diot, nolakoa den zuzentasuna, izan ere, uharte galdu batean ikusten nuen bizitza bakarti hori izan baitzitekeen nire halabeharra, arrazoirik gabe askotan orduko bizitzarekin alderatu nuelako, eta aldiz, aukera izan nezakeen, bizimodu horretan aurrera egin izan banu, aberatsa eta zori onekoa izateko.
‎Egoera horretan aurrera egin izan banu, aukera izango nuen gauzarik onenak ezagutzeko, baina horretarako, aitak aholku eman zidan bezala, bizimodu lasaia eta patxadazkoa izan behar nuen, bizitzaren erdi mailak barra barra eskaintzen zituen ezaugarriak zituena. Baina besterik izan nuen, eta berriro izan nintzen nire zoritxarren eragile borondatezkoa, batez ere okerrak areagotu nituelako, eta, etorkizuneko zoritxarren aurrean, behin eta berriz neure buruaz egingo nituen gogoetak bikoiztu nituelako.
2013
‎Abagune horretan, aita arriskutsua zen: bere izaeragatik, inguruagatik, eta oso maitatua zelako, bide horretan aurrera egiteko aukera asko zituen».
‎Andereñoa ez zen ausartu Darcyren aurrean Wickhamen izena aipatzera; baina Elizabethek istantean ulertu zuen horixe zela Bingley andereñoak buru buruan zuena; eta gizon hari lotutako oroitzapen anitzek une batez nahigabetu zuten; hala ere, sendo eta kementsu ahalegindu zen gogo txarreko eraso horri aurre egiten, eta nahikoa tonu axolagabean erantzun zion laster batean. Berbetan zegoela, ezjakinean jaurtikitako begiratu llabur batek Darcy jauna kolore biziz eta berari serio begira zegoela erakutsi zion, eta haren arreba, berriz, lotsaz gainezka eta begiak lurretik jaso ezinik.
2014
‎eta lehenik eta behin guztiz intrigatuta gelditu naiz liburua zein ote den jakin nahian, zeren eta Amhersteko desiren poema liburua badut etxean, bide batez edizio beltz oso zaindu bat dena beste hauena bezala, Liddell inspirazio iturri dute zalantzarik gabe, eta zenbat pozten nauen horrek, tira poema liburu hori badudala etxean, eta hor nik uste ez dagoela gisako esaldirik, oroituko nuke bestela, eta gainera nahiko xeheki irakurri nuen duela gutxi unibertsitatean hirugarren mailakoei eman behar izan nien mintegi baterako prestaketa modura, eta ba al du beste libururik horrelakorik ager daitekeenik, edo antzezlanen batekoa ote da bestela(?) (berriro ere beldurtzen nau zer nolako azkura sortzen didaten kontu hauek unerik inkongruenteenetan); eta bigarrenik, eta benetan esan nahi nuena da, zer ulertu behar da: a) Liddellentzat ekintzak ordezkagarriak direla eta ez elkar elikatzaileak, alegia, barreneko horri aurre egiteko poema bat idatzi ALA masturbatu daitekeela eta masturbatu ondoren behar gutxiago duela poema idazteko(?), edo b) poema bat idatzi ALA etxea sakonki garbitu dezakeela eta etxea sakonki garbitu ondoren baretuta izango duela jada sabela?, edo c) egiatan poemak idaztearen estatusa lur erreal eta narrasera ekarri nahi du, eguneroko betebehar arrunt eta inondik inora ez dotoreekin parekat... Alegia, berarentzat balio bera dutela masturbatzeak eta poema bat idaztera jesartzeak?
‎Egotista hutsa zenez, Arditak maiz pentsatzen zuen bere buruarengan; sekula inork ez zionez egotismo horri aurre egin, naturaltasun osoz zerabilen, bere xarma ukaezinari kalte eginen ez balio bezala. Hemeretzi urte bazituen ere, haur aurreratu eta biziaren itxura zuen, eta, bere orduko gaztetasunaren eta edertasunaren distiraren aldean, ezagutzen zituen gizon emakumeak egur zatiak baizik ez ziren, Arditaren izaeraren ur lasterrean jitoan zebiltzanak.
2015
‎Ikusteko dago zeinek irabazten duen. Ikusteko dago beraiek beren estrategia zital, krudel eta usteldu horrekin aurrera egiten duten edo ez, eta besteek hori onartzen duten edo ez. Prezio politikorik gabe?
‎Badirudi otzanak izatera ere zuzenduta gaudela, baina irudipen okerra da hori. Otzantasun horri aurre egiteko baliabideak bilatu behar ditugu eta hori posible da, jakina. Energia, burua eta lana dira hasieran behar dituzun osagaiak.
‎ETAren izena hasi ginen herriko inguruetan pintatzen. Handik egun batzuetara ezabatzen zituzten denak, baina horrek aurrera egiteko gogoa ematen zigun, eta Euskadiren ideiak gero eta indar handiagoa hartu zuen gugan. Etnia, abertzaletasuna, independentzia, kapitalismoa, sozialismoa eta antzeko kontzeptuak aztertu genituen taldean, eta, aldi berean, isilpeko lanetan sartu ginen gero eta gehiago.
‎–Izu giro horri aurre egiteko irteera ugari aurkitu zituen jendeak: batzuek egoera hura bere horretan jasaten jarraitzea erabaki zuten, ez baitago izua baino tresna eraginkorragorik jendartea geldiarazteko; edo irteera indibidualak hartu zituzten:
‎–Globalizazio neoliberalak eragin handia du mundu osoan, baita Kuban ere. Ahalegin handia egiten dugu horri aurre egiteko, politikoki, hezkuntza sistemaren bidez, masa erakundeen bidez. Saiatzen gara gizaki berriaren baloreak, kontsumotik urrun bizi den gizaki sozialistaren ezaugarriak, lau haizetara zabaltzen.
‎Ez da botere hutsunerik izan. Bestetik, mundu guztiak ikusi du estrategia bat zegoela egoera berezi horri aurre egiteko. Kubak funtzionatzen jarraitu du, eta ez da erori.
‎Bigarren arazoari dagokionez, gauza nabaria da nazionalismoak berekoikerian eta elkartasun faltan jausteko arriskua daukana. Lan honetan, ostera, elkartasuna, gizaki eta talde mailan, gizartearen printzipioetarik gutiziatuenetakotzat jotzen dut, eta beharrezko ikusten dut, hortaz, arrisku horri aurre egitea. Nazionalismoak elkartasun balioa bermatuko duen kontrapisua behar du benetan estimagarri izan dadin.
‎baditu mekanismoak horri aurre egiteko. Eredu jatorrak eskaparatean jarri (TB, irrati, antzerki,
2016
‎Modu horretan aurrera egiterik ez zegoela esan nizun, zer espero zenuen galdetu, halako betekaden arriskuaz eta zentzurik ezaz ez al zinen ohartzen, beheranzko aldapa horren amaieran zer zegoen pentsatu al zenuen, zentzurik ba ote zuen horrela. Beharbada baietz, eskuetatik apur bat ihes egin zizula onartu zenuen, baina moldatuko zinela nolabait zeure kasa kontsumoa murrizten; utzi ez, ez zenuela utzi nahi, bizitzeko behar zenuelako, indarra ematen zizulako, bestela ez zinelako gai etxetik irteteko ere askotan.
‎Beraz, zama bikoitza eraman dute bizkarrean: soldatapeko lanak eta etxeko lanak; lan zama horri aurre egiteko, Sisiforen adinako indar nekaezinak bildu behar izan dituzte emakume langileek. W.
‎Nafarroak eta EAEk, berriz, sistema propioekin arriskua bere gain hartzen dutenez, ez dute euro bakar bat ere jaso. Hots, une honetan erregimen komuna bideraezina da finantza arloan, eta Espainiako Gobernuak erronka politiko horri aurre egin dio. Euren arazoak ezkutatu aldera, PPren eta PSOEren erkidegoetako gobernuek eta Ciudadanos alderdiak zera aldarrikatu dute, hitzarmena ezabatzea edo bestela kupoa zein ekarpena nabarmen handitzea.
‎datu handiak grafi kotik kanpo geratzen dira. Arazo horri aurre egiteko, batzuetan bestelako eskalak
‎sakondu duzu. Orain, hasierako egoera horri aurre egiteko
‎Proba hori aurrez egindako ikerketa batzuetan erabili
‎Orain, hasierako egoera horri aurre egiteko garaia duzu: moda kontuak
2017
‎96? 97). Eraso horri aurre egiten ahalegindu ziren emakumeak, baina ezin izan zuten, gizonezko langile horiek larderiaz erabilitako taktiken ondorioz. Etxetik kanpo, espazio publiko batean edo merkaturako lan egitera ausartzen zirenak sexu oldarkortasunez jokatzen zuten emakume zital gisa aurkezten zituzten, edota, emagaldu?
‎Banaka zenbait semek, senarrek edo aitak beren senitarteko emakumeak sutatik salbatzeko ahaleginak egin arren, ez dago jazarpen horri aurre egin zien gizonezkoen erakunde erregistrorik, kasu batean izan ezik; beraz, arrakasta izan zuen emakumeak eta gizonezkoak bereizteko propaganda hark. Euskal Herriko eskualde bateko arrantzaleekin dago lotuta salbuespena:
‎Feudalismoaren aurkako borroka orokortu zen hartan, eskualde mailan batuta eta armatuta zeuden langileak, eta haien eskakizunak ez ziren jada feudoaren ekonomia politikora mugatzen. Bada, orduan, langile klase batu eta armatu horri aurre egiteko gai zen eragile bakar gisa agertu zen estatua. 1351n, Ingalaterran Langileen Estatutua onartu zenean, gehieneko soldata finkatu zuen?, lan araudiaren eta errepresioaren ardura hartu zituen formalki estatuak, tokiko jaunak ez baitziren gai ordurako halakorik bermatzeko.
‎Alemaniako inguru batzuetan, betebeharretako bat zen urtero arrautzak eta hegaztiak ematea, eta horri aurre egiteko, osasun azterketak asmatu zituzten, jopuek jaunei oilaskorik kaxkarrenak ematea saihesteko:
‎Richter-en eskalapeko 7.3ko lurrikara gogorra gertatzear zegoen. Egoera arriskutsu horri aurre egiteko erabakia hartu nuen: begirada Claudineren bularretik kendu ezin nuenez, besterik pentsatu gabe altxatu nintzen, botoia lot zezala esateko.
‎–Askotan, enpresek maximoetako posturak hartzen dituzte; hau da, uste badute lantaldearen %20 kaleratu behar dutela, %50 kaleratzeko espedientea jartzen dute. Sindikatuentzat oso zaila da horri aurre egitea?. Horren harira, erresistentzia kutxak indartzeko beharra ikusten du.
‎Lehenik eta behin, sare informaletara jo ohi da laguntza eske, batik bat familiarengana. . Sare informalak ezinbestekoak dira langabezia egoerak dakarren ziurgabetasun sentimendu horri aurre egiteko, ematen duten babes material eta emozionalagatik. Hala ere, kasu askotan, familiek duten babeserako ahalmena ere mugatua da, batez ere ekonomikoki laguntzeko orduan?.
‎du. Egoera horri aurre egiteko, hainbat testu proposatu dituzue. Bada, banatu testuak taldekideon
2018
‎Autonomiaren eta mendekotasunaren arteko kontrakotasunari, beraz, kontratuaren doktrina moldatuz edo hura ukatuz baino ezin zaio eutsi: posible da mugak jartzea kontratu askatasunari (kontraktualistak, hain zuzen, estrategia horri aurre egiten ari zaizkio gaur egun), edo norbanakoa jabetzat hartzen duen kontzepzioa ukatu daiteke, bestelako kontzepzio batzuen mesedetan.
‎Plastiko horien atzean egoten diren neska mutil nerabeak ditu, esate baterako, gogoan, eta onartezina iruditzen zaio instituzioek deus ez egitea halako portaerak ikusita. . Onartuta bizikidetza arazo bat ere badela, nolatan Bizikidetza Departamentuak ez dio horri aurre egiten. Zeren eta Gipuzkoako herri batean badira neska mutiko batzuk erasoaren bidez sozializatzen ari direnak.
‎–Ikusten genuen oso positiboa zela tradizionaleko konpainia batek EH Bilduko zinegotzi baten alaba kantinera hautatu izana?, gogora ekarri du Abotsanitzeko kide Estitxu Urtizbereak. Uste dute, ordea, Sortuk auzitan jarri zituela ildo horretan aurrera egiteko herri barruan egin ziren urratsak: modu aski desegokian, gainera.
‎Nire iritzian, ekarpena egin genion ezker abertzalearen barnean garatu zen hausnarketa politikoari, eta horrek ETArekiko harremanetan ekarri zuen aldaketari. Bide horretan aurrera eginez, ezker abertzalea legeztatuta aurkeztu ahal izan zen 2011ko udal eta foru hauteskundeetan, Alternatibak eta EAk sortutako Bildu koalizioaren barruan. Handik urtebetera, Euskal Herria Bildu osatuko zen.
2019
‎Kontua da, nola esan, asperdura horri aurre egiteko bide xelebreak aukeratzen zituela. Inozenteak ziren gehienetan, baina hain zen tematia haiekin, batzuetan muturreraino eraman eta benetan amesgaizto bihurtzen zirela.
‎–Niretzat ez zen deigarriena bere buruaz beste egitea, zeren gure familian gai horrek presentzia handia izan du beti. Beraz, ez zen hainbeste bere buruaz beste egitearena, baizik eta buruaz beste egiteko arrazoia (alegia, transfobia), baita horri aurre egiteko familiak eta herriak hartu zuten jarrera ere (hau da, publikotasuna). Bestalde, bideoa ere jaso genuen [Ikusezina ikusten ikasten emanaldikoa], ikusi genuen, eta bideoan bertan agertzen zen irakurketa politiko oso sendo bat, ardura kolektiboa, ardura politikoa?
‎Haien morala abstraktua eta formala da, Kanten inperatiboak bezala; debekuak ematen dituzte, aurrerakuntzaren bideak asmatzen saiatu ordez; ez dira ahalegintzen egoera berriak sortzen positiboki: lehendik den horri aurre egiten diote, gaizkia ezabatu nahian; horrexegatik elkartzen dira beti zerbaiten kontra: alkoholaren kontra, prostituzioaren kontra, pornografiaren kontra; ez dute ulertzen ahalegin negatibo hutsa porrotera kondenaturik dagoela, Ameriketako Estatu Batuetan debekuak huts egin izanak frogatu duen bezala, Frantzian Marthe Richardek bozkarazi duen legeak huts egin izanak frogatu duen bezala.
‎Jende basatia zen?, zuen modukoak, nolabait, baina beste tankera batekoak. Harea itsaso horri aurre egiteko jantzi egokiak zeuzkaten, eta jendeak ordura arte inoiz ikusi gabeko babesak eta iskiluak. Basamortutik gertuko herriei eraso egin eta basamortura ihes egiten zuten, harrapatutakoa eramanda.
2020
‎" Martxan da klima aldaketa, eta ondorioak ditu gizakiengan. Eta lekualdatze behartuak sortuko ditu –sortzen ari da jadanik– Bi molde daude prozesu horri aurre egiteko: migratzaileak baztertu eta pareta handiagoa egitea, edo arazoaren sorburura joan eta, elkartasuna erakutsiz, zubiak eraikitzea, gu ere bagarelako joan etorri asko egin dituen herri bateko kide".
‎Izan ere, Navarro Aranceguiren esanetan, emakumeak dira erregimen prekarioan aritzen diren langileetatik ehuneko handiena osatzen dutenak, eta konfinamenduan gertatu ohi den familia barruko biolentziaren areagotzearen ondorio latzak pairatu ohi dituztenak. Horri aurre egiteko beharrezko politika publikoen inguruko eztabaida ezinbestekoa da. Eta eztabaida horretan genero berdintasunean COVID eraginak sakonak eta iraunkorrak izango direnez, politika publikoek genero irizpidea ere kontuan eduki dute.
‎Ildo horretan, Igor Calzadak dioenez, gobernantza digitala, datu ekonomia eta adimen artifiziala gure herri proiektua erabat baldintzatzen ari da jada, eta epe ertain eta luzean bektore digitalak are gehiago baldintzatuko du. Eta horri aurre egiteko ‘euskal nazio algoritmikoa’ sortzeko joateko beharra defendatzen du, teknologia burujabetzak europar testuinguruan irekitzen dizkigun aukerak baliatuz.
‎Egoerak erakutsi du hizkuntza ahulak, zaurgarria izateaz gain, hauskortasun maila handia ere baduela. Ondorioz, etorkizunari begira hizkuntza zaurgarritasun horri aurre egingo dion marko eragingarria pentsatzen hasi dugu. Herritarren eskubideen urraketari zirrikituak uzten ez dion markoa, edota urraketen aurrean mekanismo eragingarri eta berehalakoak aurreikusiko dituena.
‎Ez da erraza min horretan arakatzea. Edo, bestela esanda, puntu bateraino enpatizatzea erraza da; zaila puntu horretatik aurrera egitea da, norberaren biziraupen senak gaztigatu balu bezala: kasu, lerro hau pasatzen baduzu zulo beltzak irensten ahal zaitu zu ere.
‎Ordea, ez da ezer egin lege proposamen horrek aurrera egin dezan. Urteak pasatu dira eta ez da ezer aurreratu.
2021
‎egun, edozein ezbeharri trauma etiketa jartzen zaio, eta horrek pertsonak biguntzen, ahultzen, umetzen ditu. Duela urte batzuk, egoera jakin bati berez aurre egingo geniokeen; orain, berriz, beharrezkoa dugu laguntza eta aholkularitza psikologikoa egoera horri aurre egiteko.
2022
‎1970eko hamarkadaren amaieran, arrakastaz argudiatu zen estrategia genero gabetzaile batek emakumeak ahaldundu baino horiek kaltetzen zituela, gizonek bezala jarduteko eskatzen baitzien; berdintasunak berdinkeria esan nahi zuen, eta emakumeen kultura galdu egingo zen horrela. Hasiera hasieratik maskulinitatearen kritikan oinarritutako estrategiak ez dio zailtasun horri aurre egiten zehatz mehatz, baina horrekin lotura duen bati egiten dio buru. Maskulinitate hegemonikoa abolitzeak arrisku bat dakar:
‎Eskerrik asko, Iñigo, diskoa hobeto entzuten lagundu didazu. A aldeko abestiei beldur izugarria nien, ez nintzen ausartzen horri aurre egitera. Baina goxo hartu nauzu zure itsasertzean, egunero eskertuko dizudan zerbait da.
2023
‎Basajaunek beso gihartsuak gurutzatu zituen, serio, oso, eta keinu horrekin oraindik handi eta ikaragarriago iruditu zitzaien adiskideei. Hor erakutsi zuten zeukaten tenplea, inor gutxik baitzuen arerio horri aurre egiteko ausardia. Beraiek, urduri bazeuden ere, ez zuten atzeraka egin erraldoiaren begiradapean, nahiz eta sabelean sentitzen zuten korapiloak hitz egiten uzten ez zien.
‎Enpresaren bere zatia saldu nahiko luke, baina berak aholkatzea nahi du, bere senarrari urte askoan aholku eman zion bezala. Nekea eta mina handiegiak direla orain berak bakarrik horri aurre egiteko, eta gauzak ez daudela Martinen anaiarekin hitzartzeko moduan. Ez zuten oso ondo bukatu.
‎Nola disimula dezaket barnean daramadan hau guztia, biolentzia hau, irrika hau? Benetan gaitza da horri aurre egitea aingeru guardakoa bizkar gainean duzularik, Jauna nonahi dagoelarik, eta kontzientzia, betazalik gabeko begitzar hori, sabaiaren ertz batetik so ari zaizularik; horra etikako liburuko aurreneko lezioa. Katekesian, kapera izoztuan, ahalegintzen naiz atze atzeko lerroan esertzen gelako berritsuenekin batera, baina bai alferrik, zuzendariak aurreraino eramaten bainau, kapilau antiojodunaren begiradapera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia