Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2008
‎Darfurko talde armatuak zatikatuz joan dira; hasiera batean, bi ziren, eta gaur egun hamahiru talde armatu daude. Horrek are gehiago zailtzen ditu berez zailak diren bake elkarrizketak. SLA Sudan Askatzeko Armadak SLM Sudan Askatzeko Mugimenduaren adar bat eta Khartumek bake akordioa sinatu zuten 2006ko maiatzean, baina beste talde matxinoek hitzarmena arbuiatu zuten eta ezerezean gelditu zen.
‎Min hartuta zegoen joan den astean. Horrek are gehiago batu du taldea.
‎Tbilisik Hego Osetiaren gaineko kontrola eskuratzeko ahalegina egin zuen orduko hartan; baina Errusiak berehala erantzun zuen erasoaldi gogorrarekin, eta Georgia bera ere okupatu zuen. Halaber, gerra aitzakian, Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu ditu Kremlinek; horrek are gehiago gaiztotu du Moskuren eta Tbilisiren arteko harremana. Hain zuzen, ezin emana gainditzea dute xede Genevako bilerek.
2009
‎Berak ez zidan zuzenean eskatu, baina Johan Bruyneelekin hitz egin zuen, eta esan zion bere garaiko txirrindulari gutxik jarraitzen zutela tropelean. Horrek are gehiago motibatu ninduen. Ez zidan zuzenean eskatu, Bruyneelen bidez baizik.
‎–Familiaren laguntza ezinbestekoa izan da, inoiz ez dut ahaztuko. Horrek are gehiago lotu gaitu. Bizitzaren beste alderdi batzuk gehiago zukutuko ditut orain?.
‎Taldeburua izango zara Tourrean. Horrek are gehiago motibatzen zaituela dirudi, ezta?
‎Urduri aritu nintzen partida osoan, kontzentratu ezinik. Zeberio II.a, gainera, oso eroso ikusten nuen kantxan, eta horrek are gehiago urduritu ninduen. Hori bai:
2010
‎Nicholsek hilketa baten erruduntzat joko du bere burua. Kazetariaren eta fiskalaren laguntzailearen artean maitasuna piztuko da, eta horrek are gehiago korapilatuko ditu gauzak. Laguntzaileak, nagusia desafiatu, eta benetako frogak aurkitzeari ekingo dio.
‎Lokarriren Bake Prozesuaren Behatokiak txalotu egin du Patxi Lopez lehendakariak bakegintzari buruzko elkarrizketa diskretuak hasteko agertutako asmoa. Hala ere, elkarrizketa horretan are gehiago sakontzeko eskatu diote Lopezi, honako arlo hauetan: akordioak bilatuz, ezker abertzalea elkarrizketa sailera gehituz eta gizarteari informazioa emanez.
‎Batzuentzat albiste txarra izango da sarrerarik ez daukatelako, baina, oro har, oso albiste ona da San Mames leporaino beteta ikustea selekzioarekin berriro gozatzeko prest. Horrek are gehiago motibatuko gaitu.
‎Are gutxiago kontuan izanda itzalaldi analogikoa eta LTDarekin kate eskaintza asko handitzen ari dela. Gaikako kateen kuota, esate baterako, %11, 9tik %17, 6ra igo da 2008ko urritik 2009ko urrira, eta baliteke portzentaje hori are gehiago haztea.
‎Oso onak moralaren zakua puzteko. Egiten ari ziren horretan are gehiago sinesteko; trainerua igo berria izan arren. Historikoa, baina berria.
2011
‎Dena den, erasoaren izaera ez dator bat talibanen diskurtsoarekin, atzerriko tropen aurkako batasuna baitute aldarri. Horregatik, begi gehienak Pakistani begira daude, eta horrek are gehiago gaiztotu dezake Kabulek eta AEBek Islamabadekin duten harremana. Harreman txarraren seinale, Pakistanek uko egin zion Bonneko konferentzian egoteari.
2012
‎Orain, ordea, ez dago ETBko zuzendaririk. Eta horrek are gehiago zailtzen du Suriok bere kabuz kargua berehala uztea. Arduraz jokatu nahi du Suriok, kargua utziko balu EITB zuzendaritzarik gabe geldituko litzatekeelako.
2014
‎«Behar dituen osagarri bitaminikoak ez zizkioten lehen ere ematen, eta, orain arte, ekonomatoan fruta eta antzekoak erostea izan du aterabide bakarra. Orain hori ere du egin, eta horrek are gehiago okertu diezaioke egoera». Lehen gaua egin du bakartuta, eta Ibon Iparragirrek familiari jakinarazi dio «okertutako» ohe batean pasatu duela gaua, «ziega txiki batean», eta horrek areagotu egin diola «bizkarreko mina».
‎Baina ostegunean argi geldituko da herrialde honek zer nahi duen; eta argi geldituko da ez gaudela prest kontsulta ez den beste ezer onartzeko, independentziari bide eman diezaiogun. Eta nago ez ote dituen horrek are gehiago urdurituko. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
2015
‎Amaiera aldera, gainera, paralelismo eredugarria sortu da Franco eta Pinocheten kontra borrokatu zutenen porrot sentipenaren kontura, eta horrek are gehiago indartu du Flores gazteak planteatu digunaren interesa.
2016
‎«Hori ez egotea seinale txarra litzateke». Ilusio eta urduritasun hori are gehiago nabari dute aurten Ordiziako Tximista sagardotegiko (Gipuzkoa) Amaia Blazquezek eta Aitor Esnaolak. Izan ere, urteetan sagardoa beste sagardotegi batzuetatik ekarri ostean, beren sagardoa ekoitziko dute.
2019
‎Egun hartatik, nire interesa piztu zuen. Aipatutako trailerra ikusi ondoren, lehen atalaz gozatzeko dudan gogoa izugarria da.Esan beharrik ez dago Ixa ren atzean dagoen jendea gaztea dela, eta horrek are gehiago pozten nau. Ez gazteen ideietan eta gaitasunean zalantzarik dudalako, baizik eta gurean, ez delako ohikoa gazteei aukerak ematea.
2020
‎Badirudi gainbegiratze eta orientazio profesionala falta izan zela, baita monitorizazio mekanismoak ere. Egoera horrek are gehiago handitu zuen infekzio arriskua. Osakidetzak hainbat protokolo eta ikastaro egin izan ditu osasun arloko profesionalak gaixo horien aurrean prest egoteko helburuarekin, baina garaiz heldu al dira?
2021
‎Galdezka hasi zen, «baina inork ez zekien ezer». Eta horrek are gehiago hunkitu zizkion barrenak.
‎Hamar egun geroago, urtarrilaren 30ean, ohartu ziren sintomarik ez zutenek ere kutsa ziezaioketela birusa beste batzuei. Eta horrek are gehiago zailtzen zuen birusa jarraitu eta kontrolatzea.
‎Izan ere, Gazako Informazio Ministerioaren azken datuen arabera, Israelen aireko 1.615 erasoek —batez beste 161 egunero— ia 200 milioi euroren kalteak eragin dituzte, eta horrek are gehiago okertu du hango egoera; denera, bonbardaketek erabat suntsitu dituzte 1.174 etxebizitza; 156 dorre edota eraikin; PANen 73 bulego; eta hedabideen 33 langela. Horrez gain, 57 eskola eta osasun zentro kaltetuta geratu dira, eta beste 7.073 etxebizitza ere bai.
‎«Poloniako epaileak Europakoak ere» badirelako. Urteak dira Bruselak eta Varsoviak talka egiten dutela sistema judizialaren moldaketengatik, eta baliteke pauso berri horrek are gehiago okertzea bien arteko harremana.
‎Geratuta egon zen hilabeteetan asko ikasi zuen. «Banekien indartsua nintzela; baina denbora horretan are gehiago konturatu naiz horretaz, batez ere psikologikoki. Pasatu nuena pasatu eta gero, Olinpiar Jokoetan egotea bultzada handia izan zen».
‎Bada agerraldi bat benetan gertatutakoa dirudien arren, Bernardoren imajinazioan soilik gorpuzten dena, eta hortaz, ez diharduena denbora fisikoaz eta ekintza errealez, ezpada dimentsio sinboliko eta inkontzienteaz. Erabilera horrek are gehiago korapilatzen du denbora bakarraren legea, eta nire ustez, asko aberasten antzezlana. Espazioei dagokienez ere asko dira eszenaratzen direnak, pertsonaia eta garaia zein diren:
‎Justizia justuagoa da dirua duzunean. Katalunian, gainera, ez dago emakumeentzako espetxerik, eta horrek are gehiago zailtzen du bizimodua. Horri gehitzen zaio emakumeok delitu gutxiago egiten ditugula; Kataluniako presoen %7 bakarrik dira emakumezkoak, eta, gainera, guretzako egokituta ez dagoen itxialdi bat jasan behar dugu.
‎Hego Osetiak, hain justu, Errusiara batzeko asmoa iragarri izan du. «Aitortu gabe dauden estatu horiek anexionatuko balitu Moskuk, horrek are gehiago bultzatuko luke Georgia Mendebalderantz, eta Errusia are bakartuago geratuko litzateke», esplikatu du Ignatovek.
‎Gainera, oraindik negua izan ez arren, urteko sasoi honetan tenperatura nekez igotzen da 0 gradutik eremu horretan. Horrek are gehiago zaildu du egoera, eta Poloniak, Lituaniak, Letoniak, Estoniak eta Austriak eskatu diete nazioarteko giza eskubideen aldeko taldeei laguntza humanitarioa emateko eta osasun arreta eskaintzeko Bielorrusiako mendebaldeko mugan dauden migratzaileei.
‎Era berean, erregaien prezioa %15 igo da otsailaren 1etik. Hazkunde horrek are gehiago garestitu dezake elikagaiena kostua.
2022
‎257 egun daramatzate greban Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, baina, hala ere, egoera «gero eta larriagoa eta jasangaitzagoa» da, ELAk adierazi duenez: «Langileek pairatzen duten egiturazko egoerari pandemia gehitu behar zaio, eta egoera horrek are gehiago okertu ditu jada prekarioak ziren lan baldintzak». Halaber, azaldu du lehendik ere langile gutxi eta ratio eskasak bazeuden orain ordezkapenik eza ere gehitu behar zaiela lan baldintzei:
Horretan are gehiago sakontzeko, euskara ikasten ere lagundu nahi die taldeak, eta, helburu horrekin, kontaktuan daude AEK rekin. Hurrengo denboraldian euskaltegian izen eman dezaten bultzatu nahi dute.
‎Egun gatazkatsua izan da beti, eta horren adibide da iragan urtean gertaturikoa: 300 palestinar zauritu zituzten, eta horrek are gehiago elikatu zuen jada gaiztotuta zegoen giroa —gerora, Hamasek eta Tel Avivek 11 eguneko gatazka armatu bat izan zuten—.
‎Hala ere, horiek ere ez ditu asko saldu. «Bero handia egiten du, eta horrek are gehiago nekatzen du. Baina, tira, gutxi falta da».
‎Kopuru hori are gehiago jaitsi du Teresa Ribera Espainiako Trantsizio Energetikoko ministroak. Salbuespenen ondorioz 30.000 milioi metro kubikoren aurrezkia espero du, hau da, oraingo kontsumoaren %10.
‎Harrez geroztik, FdIren burua bide bat sortzen ari zen garai berean, politikarekiko haserrea handituz joan da herritarren artean, eta eskuin muturrak atera dizkio etekinik handienak testuinguru horri, batez ere azken hamarkadan. Azken gobernua —Mario Draghiren batasun nazionalekoa— erortzea ere ulertezina izan zen boto emaile askorentzat, eta horrek are gehiago handitu du eszeptizismoa. Abstentzioa, hortaz, inoizko handiena izan liteke:
‎Jimenezek gaueko itsutasuna du. Eritasun horrek argi gutxi dagoen lekuetan ondo ikustea galarazten dio, eta horrek are gehiago zailtzen dio mugikortasuna. «Gasteizen ez dago argiztapen onik, eta gaueko itsutasuna dugun pertsona askok etxean geratu behar dugu negua heltzen denean».
‎Horrela zehazten da epai irizpideetan: «Bertsolariek doinu berri bat plazaratzen dutenean, baliteke epaileari arrotz gertatzea, eta horrek are gehiago zailtzea epailearen lana. Halakoetan, epaileak ahalegin berezia egingo du doinu arrotzak ez diezaion sortu oztoporik bertsoaldia barneratzeko eta egoki epaitzeko».
‎Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren zain geratzea da beste bidea, pentsatuz aringarrien zirrikitua estali egingo duela hark, Iruñeko talde bortxaketaren kasuan azaldutako irizpidea errepikatuz. Horrek ere prezio politikoa izango du, goi auzitegiak bidea markatu arte zigortuen aringarri gehiago ailegatuko baitira, eta horrek are gehiago handituko baitu eskandalua.
2023
‎Pertsonalki, horrelako izar metaketak ez ditut gustuko. Sentsazio hori are gehiago areagotzen da NBAko izarren gauarekin. Ez da loa kentzeko arrazoi bat.
‎Oposizioko alderdiak haserre agertu dira; izan ere, atzerapen horiek gainkostuak eragingo dituztela salatu du EH Bilduk, esaterako. Horrez gain, zementu injekzio «asko» erabiltzen ari direla ere azaldu du alderdiak, eta horrek are gehiago handitzen duela aurrekontua. Hala ere, lanen arduradunek ez dute argitu nahi izan oraingo honetan ere legezko muga gaindituko duen aurrekontuak.
‎Istiluak gertatzeko arriskua zela eta, Napoliko agintariek debekatu egin zuten Frankfurten bizi diren alemaniarrei sarrerak saltzea, eta horrek are gehiago haserretu ditu Eintrachten jarraitzaileak.
‎Libanok, izan ere, fama du maileguen eta dohaintzen baldintzak ez betetzeko joera duela, eta, horren ondorioz, gero eta laguntza gutxiago datozkio. Gainera, 2019ko mobilizazioez geroztik, politika paralizaturik dago, eta horrek are gehiago gutxitu du laguntza. Egun, estatuak ez du ez gobernurik eta ez presidenterik, eta dohaintza emaileek, finantza laguntza emateari utzita, zuzenean gobernuz kanpoko erakundeei ematen dizkiete orain ekarpenak.
‎«Guk ez genuen erabaki proiektu jakin bat sortzea; lan egiteko modu desberdin bat definitu nahi genuen». Lan eredu hori aldatuz joan da urtetik urtera, baina horrek are gehiago sendotu du Jardun Artistikorako Institutua, sortzailearen hitzetan.
‎Txosten horren arabera, familien gaineko zama gehigarriak murriztu egin du japoniarren erosteko ahalmena, eta, dirudienez, enpresek ez dituzte hain azkar igoko prezioak aurrerantzean, horrek are gehiago murriztuko luke-eta eskaria. Teikoku Databanken ustez, batez ere ekoizpen kostuen eta eskulanaren ondorioz igoko dira prezioak datozen hilabeteetan, baita yenaren ondorioz ere, balio gutxiago duelako eta, ondorioz, inportazioak garestiagoak direlako.
‎Izan ere, aste hasieran egindako agerraldian sindikatuak jada txarretsi zuen euskararen normalizazioaren aurkako «oldarraldi judiziala», eta «oldarraldi politiko eta ideologiko» baten pean kokatu zuen hura: «Lehendik mugatua zen eta agortze zantzu nabarmenak dituen azken hamarkadetako hizkuntza politika hori are gehiago mugatu nahi dute indar euskarafoboek», kritikatu zuen sindikatuak, argudiatuta horretarako tresna direla ebazpen judizialak ere, horiek hizkuntza eskubideetan eta «euskararen biziberritzean eta normalizazioan» dituzten eragin guztiekin.
‎Botoak aldakorrak dira hauteskunde hauetan, eta badirudi ez dela nagusituko orain arte Argentinako politika interpretatzeko erabili izan den logika; horrek are gehiago nahasi du jendea, eta harrituta utzi batzuk eta besteak. Gobernu ultraeskuindar bat izateko mehatxuak, ordea, Mileiren kontra eta Massaren alde jarrarazi ditu pertsonaia publiko —eta ez hain publiko— ugari, eta, hain justu, orain dela aste batzuk pentsaezina zen jarrera hori hartuko zutela.
‎Telesailak aintzak hartu du ordu hartako egoera politiko korapilatsua, eta horrek are gehiago aberastu du. Bhopalgo hondamendi industriala Indira Gandhi garai hartako Indiako lehen ministroa erail eta gutxira jazo zen.
‎Eztabaida hori are gehiago puztu du atzo AEBetako Erreserba Federalak nahiko modu garbian iradoki izanak ez duela asko itxarongo interes tasak jaisten hasteko; %5, 25ean daude han.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia