Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2008
‎Egia da adierazpenak ez direla neutroak, eta nabarmen babesten dutela Marokoren jarrera, baina Mendebaldeko Saharako gatazkari nazioarteko legeen arabera heldu behar zaio baita FraMarokoren aliatu historikoek ere, Frantziak esaterako. Kolonialismo auzi bati buruz ari gara, eta horrek agerian uzten du Van Walsumek esandakoekiko kontraesana. Zeren NBEko bitartekaria den heinean, erreferenduma onartzeaz gain, Marokok autodeterminazio eskubidea onar dezan estu hartu luke.
‎Azkenean jokatuko ez balu, hori oso litekeena da, Barriola zuzenean sailkatuko litzateke finalerako. Egoera horrek agerian uzten du torneoak aldaketak behar dituela.
‎Anatoli Nogovitsin Errusiako armadako jeneralak, ildo horretatik, tropak mugitzen ari izatea egotzi dio Tbilisi: «Georgiarrak berriz ari dira euren gerra indarrak biltzen, eta horrek agerian uzten du ez dutela Hego Osetiari erasotzeko asmoan amore eman». Errusiako armadak, hartara, Hego Osetiako lurraldetik kanpo finkatutako segurtasun eremuak gotortu egingo dituela esan du Nogovitsinek:
‎Georgia berriz ere ari da gerra indarrak biltzen eta horrek agerian uzten du ez duela amore eman»
‎EHAKren inguruko erabakia ziurrenik asteon jakinaraziko dute. Urkaregiren ustez, horrek agerian uzten du «PSOE errepresioaren gurpil zoroan murgilduta» dagoela. Halaber, ezker abertzalearen aurkako «erasoak» ugarituko direla uste du.
‎Aurrekontuak onartuz gero, Eusko Jaurlaritzak 1.629 euro bideratu lituzke biztanle bakoitzeko, sailburuak jakinarazitakoaren arabera. Inclanen ustez, kopuru horrek agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak inbertsioen aldeko apustua egiten duela, egoera ekonomikoa ona ez den arren.
2009
‎Preso politikoen egoerari buruzko azken berriak ez dira onak. Sakabanatu egin dituzte, eta urruneko kartzeletara lekualdatu; horrek agerian uzten du erregimenaren paranoia, bai eta bozetarako prestatzen ari dela ere. Ehun preso politikotik gora hil dira Myanmarren, 1988az geroztik.
‎Ia 22.000 lagunek subsidioa jasotzen dute euro gehienentzat eta milak baino gehiagok Gizarteratzeko Errenta Aktiboa. Datu horrek agerian utzi du langabeziaren neurketen arteko desorekak. Izan ere, INEMek dio 64.300 lagunek langabezia saria dutela EAEn, baina Eustatek 46.400 langabe baizik ez ditu zenbatzen.
‎Argitara atera da etxe askotan egoera ekonomikoa hauskorra dela. Horrek agerian utzi du aurreko urteotako hazkunde ekonomikoa nola halakoa izan dela. Jesusek, ebanjelioan, zentzugabe deitzen dio bizitzaren etxea hondar gainean eraiki zuenari.
‎Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Mexikora joango da laster, eta horrek agerian utziko du, mundu guztiarentzat utzi ere, mugako droga trafikoak lehentasun erabatekoa duela iparraldeko bizilagun boteretsuarentzat.
‎Droga trafikatzaileek erantzun egin zioten presidentearen erabakiari, eta erantzun horrek agerian utzi zuen zer nolako botere izugarria hartu duen krimen antolatuak urteetan eta urteetan, eta, era berean, nabarmen geratu da Mexikokoren ustelkeria eta eraginkortasunik eza, maila gorenetan ere. Horrela, hegoaldeko frontea AEBen segurtasunari dagokion kontua ere bada, narkotrafikoaz haragoko faktore batzuengatik:
‎Adierazpen askatasunaren eta parte hartze politikoaren aurkako erasoak ugaritu direla dio. Larreinaren arabera, horrek agerian uzten du trantsizio demokratikoak, burutu gabe, jarraitzen duela.
‎Horren aurrean, Emili Jimenez Kultura zinegotziarengana jo dugu azalpen eske. Oraingoan ere gizon horrek agerian utzi du herritarrenganako duen errespetu eza, eta ez gaitu bere bulegoan hartu, ezta hartuko ere. Hau da Bakion erakusten diguten demokrazia eta errespetu eredugarria.
2010
‎Nafarrek ez zuten ezustekorik hartu, gaixorik zen hartza Camille zela erran baitzuten euren analisiek; hau da, 1998an Nafarroara ailegatu zen hartza zela; guk, ordea, bai, ezusteko handia hartu genuen, gure azterketek hartza Aspe zela erran baitziguten. Horrek agerian utzi du azken urteotan Camille renak ziren arrastoak Aspe-renak zirela uste izan dugula, azaldu du Caussimontek.
‎Riosek Radio Euskadin adierazi duenez, iragan larunbatean euskal presoen eskubideen defentsan Bilbon egindako manifestazioa plurala izan zen, eta horrek agerian utzi du askotariko erakundeek bidea egin dezaketela elkarrekin. Haren aburuz, gisa horretako manifestazioek alderdien arteko konfiantza giroa sortzen dute, eta bide horrek etorkizunean fruituak eman ditzake.
‎Bukatzeko, besterik gabe gustatuko litzaidake gogoratzea 2007 urtean Euskal Legebiltzarreko parlamentari guztiak EHAK izan ezik ados jarri zirela euren soldatak igotzeko, eta horrek agerian utzi zituen politikariak: diruaren konturako ederki ulertzen dutela elkar.
‎Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin du proposamena Zapateroren gobernuak, eta, Urizarren irudiko, lege aldaketen bitartez, legezkoak diren alderdiak legez kanpo uzteko asmoa du Espainiako Gobernuak. Gainera, jarrera horrek agerian uzten du EAk burujabetzaren alde egindako apustua dela-eta artega jartzen ari dela Espainiako Estatua, harentzat.
2011
‎Arrazoia zehazki ez da hori izan, ordurako hasiak baikinen legea lantzen. Baina horrek agerian utzi zigun, berriro ere, beharrezkoa dela halako lege bat izatea. Autobabeserako plan bat izan balute, Love Parade koa ez zen gertatutako.
‎Londresko alkateak, bitartean, jakinarazi du istiluak gertatu diren auzoetan, berreraikuntza lanekin batera, gazteentzako zentro sozialetan gastu publikoa handituko dutela. Horrek agerian uzten du nolabaiteko lotura dagoela zerbitzu publikoen murrizketen eta azken egunotako gertakarien artean.Izan ere, istiluak herrialdean zehar zabaldu dira, eta horrekin batera handitu egin da jendearen beldur sentsazioa. Herenegun erabateko mesfidantza nabaritu zitekeen Londresko kaleetan.
2012
‎2010EKO BINAKAKOA Xala Zubieta22 Gonzalez Laskurain14 «Aitor izugarria da, moral handikoa; beti da baikorra» «Aurreko urtean, Aitorrekin bukatu nuen txapelketako lehen fasea, eta EPELek asmatu zuen tantoak zenbatzeko moduaren erruz finalerdietatik kanpo gelditu ginen. Berriz ez du erabili, eta horrek agerian utzi du hanka sartu zuela. Erabaki hark asko amorrarazi ninduen, ni ligara deitu eta zenbatzen ikasi behar zutela esatera iristeraino!
2013
‎Foru gobernuaren bi urte hauetan abantaila honen, ariketaren hainbat adibide grafiko ikusteko parada izan dugu, mundu honetan, ezker abertzaleari, ez beste inori, bakarrik dagokiona: gauza bat izan eta bere aurkakoa izaten saiatu, inor gutxi ausartzen delako asmo horren ganoragabekeria hori agerian uzten. Adibidea ahazten zitzaidan:
‎Urkulluren «bidelagunak» Urkulluk akordiorako egindako proposamenetik EH Bildu bazter batean utzi izana salatu dute koalizio horretako Marian Beitialarrangoitia eta Oskar Matute legebiltzarkideek. Haien ustetan, lehendakariak argi utzi du PSE eta PP direla politika egiteko nahi dituen «bidelagunak» eta modu horretan agerian utzi du zein den Jaurlaritzaren jardueraren «norabidea». EH Bilduko legebiltzarkideen iritziz, lehendakariak bide horren aldeko apustua egin du EAJk, PSEk eta PPk eredu sozioekonomiko berbera defenditzen dutelako, eta jakin badakielako PSEren eta PPren eskutik ez dela «sakoneko aldaketarik» bultzatuko.
‎Maneiroren ustez, txostena «kutxa batean» gordeta eduki zuen Ingurumen Sailak, «interes politikoak» zirela eta. Hain zuzen ere, txosten horrek agerian uzten zituen kanpoko kaiak eragingo lituzkeen kalteak. Txostenean, «lekuaren osotasunari» kaltea eragingo liokeela aitortu zuten, garai horretan Pasaiako Portuko Agintaritzak berak defendatzen zuen jarrera.
2014
‎Egoeraren konplexutasuna aintzat hartuta ulertu behar da hori. Teoria horrek agerian uzten du badaudela pribilegioak eta, aldi berean, bazterketak; batzuk zein besteak teorizatu behar ditugu. Beraz, zein da gizarte honetako subjektu pribilegiatua?
2016
‎Inbestidura saioak mezu kontraesanezkoak agerian utzi ditu zeren, hasiera batean, Rajoyk adierazi badu bere gutxiengoaz jabetu dela eta elkarrizketa hitzeman badie gainontzeko alderdiei, aurrekontuak eta lege nagusiak aurrera ateratzeko, larunbateko saioak argi utzi du ez dagoela aurreko legegintzaldian eraikitakoa desegiteko prest, eta marra gorri batzuk jarri ditu. Indar erakustaldi horrek agerian utzi du badakiela, hauteskunde berriak antolatuz gero, Alderdi Popularra indarturik aterako dela, eta hogei bat eserleku irabaz ditzakeela.Bigarrenik, oposizioko lehen alderdia, PSOE alegia, erabat ahulduta eta zatituta dago. Izan ere, Alderdi Sozialistaren zuzendaritzaren barnean desadostasunak daude Rajoyren inbestidura saioan abstenitzeko orduan, Batzorde Federalaren %59k bakarrik alde bozkatu baitu eta Kongresuko legebiltzar taldearen 68 diputatu soilik abstenitu baitira, 15ek ezetz bozkatu dutelarik.
2018
‎Orain, AEBetako Senaturi dagokio bi hautagaiei baiezkoa ematea; Haspelen kasuan, CIAk bere historian lehen aldiz izango luke emakumezko zuzendari bat.Hainbat izan dira Trumpen eta Tillersonen arteko talkak. Esaterako, Kim Jong un Ipar Koreako lider gorenak eginiko proposamenari baietza eman zion Trumpek, Tillersoni aholkua eta iritzia eskatu gabe, eta horrek agerian utzi zuen beste behin ere bien arteko harremana; Tillerson Afrikan zegoen une horretan, eta ez zuen zerikusirik izan erabakian, AEBen atzerriko politiken burua izan arren. Iranekin adosturiko akordio nuklearraren inguruan eta Klima Aldaketaren Aurkako Parisko Akordioaren inguruan ere, bien arteko desadostasunak handiegiak ziren.Ikusteko dago AEBen nazioarteko politikak zein aldaketa izango duen datozen hilabeteotan, hain justu Siriako gatazkaren etorkizuna eta Ipar Korearekin egingo dituzten elkarrizketak mahai gainean daudela.Kargugabetze gehiagoTillersonekin batera, Trumpek Steve Goldstein Estatu idazkariordea kaleratu zuen atzo.
‎Adibidez, Italian, Venezia Trieste proiektua berraztertu, eta ondorioztatu zuten linea hori beste era batera eginda 5.700 milioi aurreztuko zirela, nahiz eta bidaia hamar minutu luzeagoa izan.Zergatik ez dira aintzat hartzen eginak dauden lineak, berriak hasi aurretik. Horretan, salbuetsi egin lirateke Italia eta Alemania. Horrek agerian uzten du, berriro ere, kalitate eskasekoak direla epe luzeko erabaki estrategikoak hartzerakoan benetako beharrak neurtzeko egiten diren ebaluazioak. AHT lineak dagokien abiaduraren %45ean ari badira, horrek esan nahi du bidaia horiek denbora berean egin ahal izango zirela zaharberritutako lineak erabiliz, eta, gainera, askoz ere diru gutxiagorekin.Kostu onurari buruzko azterketak ere kritikatu dituzue txostenean.
2020
‎Kluba bikain portatu zen nirekin, eta izugarri eskertzen diot. Horrek agerian uzten du konfiantza dutela niregan, eta jokalariontzat erregaia da hori.
‎«Ez dago bermatuta profesional guztiek behar diren babes ekipamenduak izatea». Aznarezen ustez, horrek agerian utzi du beste ahulgune bat: «Ez dugu osasun arloko industriarik.
‎Bi botoren aldea baino ez. Tarte txiki horrek agerian uzten du Sanchezek oinarri ahula izango duela agintaldian. Negoziazioa ezinbestekoa izango da datozen lau urteotan.
‎Azken batean, edonork imajina dezake sor zitekeen anabasa, konfinamenduan ahora zer eraman ez balego. Errealitate horrek agerian utzi du elikadura denon bizimoduaren erdigunean dagoela eta zegoela: «Koronabirusa guztiontzat zaplazteko handi bat izan da esnatu gaitezen», laburbildu du Felix Bariain UAGN sindikatuko idazkari nagusiak.
‎esaterako, ez du Montenegroren eta Kosovoren arteko mugen ituna aitortzen, bere barne mugekin zerikusia duelakoan. Horrek agerian uzten du Serbiaren eta Montenegrorenei buruzkoen eztabaidak bere horretan jarraitzen duela; Belgrad prest dago Podgoricarekin hitz egiteko, Kosovo elkarrizketaren parte bada.
‎Esnalek egina du baldintzapean aske geratzeko eskaera, eta martxoaren 13an aztertzekoa dute haren kasua. Paulus Basurkok uste du jarrera horrek agerian uzten duela fiskalak ez duela «inondik ere» onartuko Esnal eta harekin batera atxilotu zituztenak baldintzapean aske uztea —kasu berean dira Frederique Haranburu eta Ion Kepa Parot euskal presoak—.
‎Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Europako Batasunaren (EB) bihotzera eraman ditu bere eskariak, negoziazioetarako posizio indartsuan dagoela jakinda, eta talde komunitarioari presio egiteko helburu argiarekin. Turkiako presidenteak badaki hizketek luze iraungo dutela, eta Greziako eta Siriako mugetan dituen migrazio fluxuen auzia ez dela berehala konponduko; hori bai, Erdoganek badaki irabazteko gehiago duela galtzeko baino, eta jarrera hori agerian utzi zuen atzo Bruselan. Hitzorduak, Charles Michel Europar Kontseiluko presidentearen arabera, Turkiako presidentearen «jarrera argitzeko» balio izan zuen; inork ez zuen emaitza praktikorik espero.
‎Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak gaur goizean nabarmendu du konfinamenduaren lehen asteetan aurkeztutako espediente kopuruak krisiaren urterik okerrenean, 2012an, aurkeztutakoak gainditu zituela. Horrek agerian uzten du krisi honen tamaina. Dena den, Aierdiren arabera, oraindik goiz da haren dimentsioa eta sakontasuna neurtzeko.
‎Erresuma Batuko hauteskundeak egin eta hilabetera itzuli da Ipar Irlandako Gobernua. Boz haietan, Sinn Feinek eta DUPek boto asko galdu zituzten, SDLPren, Aliantza Alderdiaren eta UUPren mesederako, eta horrek agerian utzi zuen DUPentzat eta Sinn Feinentzat Ipar Irlandako Legebiltzarrerako bozak berriz egitea ez zela izango testuingururik egokiena. Azkenak 2017ko martxoan egin zituzten, eta Sinn Feinek inoizko emaitzarik onenak izan zituen:
‎ezustekorik ezean, aldeko 167 boto jasoko ditu, eta kontrako 165, hemezortzi abstentziorekin batera. Tarte txiki horrek agerian utzi du Sanchezek oinarri ahula izango duela agintaldian, eta negoziazioetan oinarritu dituela datozen lau urteak. Ez hori bakarrik:
2021
‎EH Bildurena, berriz, onartu egin zuten. Horrek agerian uzten du zein den euren lehentasunezko bazkidea.
‎«A, zuek bekatorosak!». Eta hitzak gordetzen zuen hori agerian utzi du Campistronek orain, nolabaiteko boteretze keinu batez, bere lehen argitalpenaren izenbururaino: Bekatorosak.
‎Kontrara, Sagarduik esan du Osakidetzak «azkartasunez» jokatu duela egoeraren aurrean, eta argudiatu du birusaren agerraldiaren berri izan bezain laster ekin ziotela baheketa prozesuari. Gainera, erantsi du Osakidetzaren aztarnari sareari esker lortu zela agerraldia detektatzea, eta azaldu du horrek agerian uzten duela aztertze lanen eraginkortasuna. Hala eta guztiz ere, sailburuak zera aitortu du:
‎Aldi berean, kanpainak sakondu egin du blokeen arteko arrakala, eta baieztatu du azken hamarkadan Kataluniako politika definitu duten lubakiak direla Generalitateko gobernabidearen oinarria. Horrek agerian uzten du testuingururik gertagarriena Esquerrak gidaturiko gobernu bat dela eta sozialistak ez direla horren parte izango.
‎Hungariako lehen ministroaren urteotako joera euroeszeptikoaren aurrean, Karacsony eta Dobreve kanpaina europazalea egiten ari dira, eta horrek agerian utzi du 2022ko bozak ere EB Europako Batasunari buruzkoak izango direla.
‎36ko gerrako gertaerak eta diktadurako jauntxokeriak salatu zituen. Kezka sozial eta politiko hori agerian utzi zuen artikuluetan ere: hasieran, Pensamiento Navarro egunkari karlistan; trantsizio garaian, Punto y Hora aldizkarian, eta, gerora, Egin en, Gara n, eta Noticias taldean.
‎«Nikolas II.aren ala Iosiv Stalinen alde bozkatu erabakitzearen parekoa litzateke». Boto baliogabeen kopurua —%19, 3 txikiagoa da hautagai indigenak lehen itzulian jasotako babesa baino %16, 29—, eta horrek agerian utzi du haren jarraitzaileetako batzuek Lassoren alde egin zutela.
‎Oso kontuan hartzeko aurkariak dira biak ala biak, eta begira nola irabazi dien biei, zer nolako nagusitasunez. Horrek agerian uzten du joko handia duela. Jotzaile handia da, eta, horregatik, ziur aurreko bi partidetan baino gehiago aritu dudala defentsako lanean.
‎Donostian, bi segundo pasatxoko tarteaz gailendu zen Zierbena. Horrek agerian uzten du Eusko Label ligako maila ona, Moranen esanetan: «Tarte txikiak dira, bai goiko postuetan, baita behekoetan ere.
‎Jakak bai, eman zuen, eta, hala ere, gogotik sufritu zuen, eta gutxigatik irabazi: 22 Horrek agerian uzten du zenbat kostatzen den Altuna III.ari irabaztea.
‎Aukerarik ez zion eman: 22 Horrek agerian uzten du oso konpletoa dela, eta ezin hobeto moldatzen dela partida bakoitzak eskatzen duen jokamoldera. Berdin dio parean aurrelari bat edo atzelari bat duen:
‎besteak beste, 67 haur. Horrez gain, 450 eraikin suntsitu zituzten, eta 74.000 lagun behartu beren etxetik ihes egitera. Frantziako Atzerri ministro Jean Yves Le Drianen arabera, horrek agerian uzten du palestinarren aurkako «apartheid bat» gertatzeko arriskua dagoela: «Kasualitatez bi estaturen konponbidea ez den beste bat agertuko balitz, luze iraungo lukeen apartheid egoera baterako osagaiak eratuko lirateke».
‎Nire kasuan, aktore moduan, alta eman behar didate, baina, ilustratzaile moduan, autonomoa izan behar dut; bestalde, kontratuek beti epemuga bat izaten dute. Horrek agerian uzten du oso zaila dela erantzun bakarra ematea alde praktikoan, ekonomiari eta ogasunari dagokienez. Kulturaren inguruan lan egiten dugunon artean argi dugu prekaritate eta ezegonkortasun handia dagoela.
‎Ikusgune Gasteizko LGTBIfobiaren aurkako behatokiak ere gaitzetsi egin zituen pintaketak, eta kalean «gorroto diskurtsoak hartzen ari diren norabideaz» ohartarazi zuen. «Eskuin muturraren gorakadaren aurrean, LGTBI+ pertsonen eskubideen erabilerak behera egin du, eta horrek agerian uzten du mezu horien atzetik eraso fisikoak datozela». Horrez gainera, Ikusgunek jakinarazi zuen hilabete batean «hamar bat gertakari LGTBI+ fobiko» bildu dituztela, «ia iaz adina».
‎Egindako ikerketek agerian utzi dute Etxepare konkistatzaileen aldekoa zela asmatutako gezurra, bai eta euskal literaturaren hiriburu den lanaren beste alderdi giltzarri batzuk ere. Horrek agerian uzten du lan horren egileari Nafarroak eman dion babes instituzional osoa —Leizarraga, Axular, Oihenart eta beste batzuetakoei bezala—, eta Enrike II.a Nabarra erregearen abokatuari eskertu dio lan hori: «... inprimiturik heuskara, oraino izan eztena, eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek bertzek bezala duten bere lengoajian skribuz zerbait doktrina, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia, eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abantzatzeko».
‎Oso oso zaila da txapel bat irabaztea, eta berak lau irabazi zituen, hiru modalitatetan. Horrek agerian uzten du zer nolako maila izan duen».
‎Bilbotarren entrenatzaileak deus gutxi aldatu zuen Realaren aurkako hamaikakorekin alderatuta; arazo fisikoak izan dituen Yuri Berchiche, eta Unai Vencedor. Horrek agerian uzten du berritasunak txertatzeko duen tarte txikia; karta bakarreko taldea da Athletic.
‎Dena den, Barrek badaki Anaitasunak hutsik txikiena ere duela egin. Hori agerian uzten du Bartzelonaren golen balantzeak: jaso dituenak baino 81 gehiago egin ditu zortzi neurketatan.
‎Riadek eta Dohak harreman diplomatikoei berrekiteko akordioa sinatu dute. Exijentziak bertan behera utzi dituzte, eta horrek agerian utzi du hiru urte iraun duen blokeoak ez duela arrakastarik izan
‎Fiskaltzaren erabakiaren berri izatean, biktimen senideen abokatu Ciaran Shielsek azaldu zuen karguak erretiratzeko jasotako arrazoia izan zela fiskaltzak ez zuela aukerarik ikusten zigorra emateko. Shielsek salatu zuen erabaki horrek agerian uzten dituela «sistema judizial britainiarraren» gabeziak.
2022
‎Erakunde ekologistek eskatzen dute diskurtso hori politika zehatz bihur dadila, Espainiako abeltzaintza industrialaren desagerpena eta abeltzaintza intentsiboaren murrizketarekin batera. Errealitate eztabaidaezina da abeltzaintza industriala —batez ere txerri eta hegaztiena, eta, neurri txikiagoan, behiena— azkar handitzen ari dela, ustiategi txikien eta sektoreko enpleguaren kopuruak behera egiten duen bitartean, eta horrek agerian uzten du ustiategi horien areagotzea eta industrializazioa. Kasu askotan, nekazaritzaren eta merkatuen eraginez, abeltzainek ustiategiak areagotu behar izaten dituzte, biziraun ahal izateko.
‎Bilketa horrek agerian utzi du Finantzen Euskal Kontseiluak oso zuhur jokatu zuela 2020ko urrian, 2021erako lehen aurreikuspena egin zuenean: 14.250 milioi jasoko zirela iragarri zuen, azkenean jaso dena baino 1.712 milioi gutxiago.
‎Bilketa horrek agerian utzi du Finantzen Euskal Kontseiluak oso zuhur jokatu zuela 2020ko urrian, 2021erako lehen aurreikuspena egin zuenean: 14.250 milioi bilduko zirela iragarri zuen, azkenean bildu dena baino 1.712 milioi gutxiago.
‎Nobelaren amaiera idaztera iritsitakoan erabakitzen zuen susmagarrietatik zein izango zen hiltzailea, azken mementoan, eta atzera jo eta dena berridazten zuen, pertsonaia hori inkriminatzeko beharrezko frogak erantsiz. Modus operandi horrek agerian uzten du halako istorioek nolako narratiba bikoitza izaten duten. Hilketak erdibitzen du narrazioa.
‎negoziazioa eta elkarrizketa erabiltzea, NBEren gisako organoen babesean, eta alde batera uztea gerra tentsioa, NATOk Europa ekialderantz hedatzeko duen asmoa eta Borrell aztoratu baten hitzak, zeinak «gaizkiaren indarrei» aurre egiteko deia egin duen eta «gure alde ez dauden horiek» mehatxatzen dituen. Hain zuzen, gatazka horrek agerian utzi du Europako Batasuna proiektu estatubatuarraren luzakin bat dela, zurikeriaz jokatu duela armak bidalita bake egitasmoak sustatzearen aurka, eta haren politika hutsala dela.
‎«Haren ondorioa izan zen dagoen gaitasunerako erabilera handia dela». Horrek agerian uzten du, haren arabera, «atxikimendua» baduela hizkuntzak, eta erabiltzeko aukera eta gaitasun nahikoa duenak hala egiten duela.
‎Arrietak adierazi duenez, horrek agerian uzten du Jaurlaritzak enplegu publikoarekiko duen jarrera; «prekarizatzeko apustua» egin duela iritzi dio: «Administrazioa pribatizatzeko eta negozio eremu bilakatzeko apustu politikoa dago».
‎Gehitu dute EAJko kideekin hitz egiten saiatu direla gaia tratatzeko, baina ez dutela jeltzaleen erantzunik izan. Horrek agerian uzten du EAJk prozesuari emaniko «babes hutsala», plataformaren hitzetan.
‎Australiaren Nazioarteko Garapenerako eta Pazifikorako ministroaren egunotako bisita Mendebaldeko herrialdeetako ordezkarien bidaia sorta baten lehena izan liteke, AEBak hilabete honetan diplomazialari talde bat bidaltzekoak baitira Ozeaniako uhartedira, Financial Times egunkariak iragan astean argitara atera zuenez; printzipioz, horien artean legoke Kurt Campbell, Etxe Zuriaren Indo Pazifikorako Segurtasun Kontseilu Nazionalaren koordinatzailea. Campbell da postu horren lehen karguduna —iazko urtarrilean sortu zuten—, eta horrek agerian utzi du Joe Bidenen gobernuak Asia Pazifikoari ematen dion garrantzia.
‎Beste toki batzuetan, antzeko praktikak egiteagatik kargua utzi behar izan dute arduradun politiko goren batzuek gogoan izatekoa da 1974an Richard Nixoni Watergate auzian gertatutakoa, baina, Espainian, halako operazioen egileek inpunitate osoa dute, eta erantzule politikoak erabat babestuta daude. Hori agerian utzi dute Barcenas zelatatzeko operazioak eta jada Catalangate esaten zaion horrek.
‎Gaurko egunak ibilbide «laburra» duen eguna dela esan du Maria Mal Dekumas LBT elkarteko kideak: «Egunarekiko jakintasunik ezak eta ikusgaitasunik ezak eragiten du gutxi ospatzea; horrek agerian uzten du emakume lesbianek bizi duten ikusgaitasun sozialik eza».
‎«Euskara merezimendu gisa arautzeko dekretua prestatzeko, urteak behar izaten dituzte, baina PAI eredu bihurtzeko prozesua di da batean jarri dute abian». Horrek agerian uzten du, Bilbaoren esanetan, «intentzionalitate maltzurra» dutela; bereziki, «euskararen kontrako neurriak jokoan daudenean».
‎DUPen kasuan, badirudi boto emaileetako batzuk TUV Ahots Tradizional Unionistara joan direla, eta beste batzuk, Aliantza Alderdira. Horrek agerian utzi du unionismoa zatituta dagoela, batez ere brexit aren ostean sorturiko testuinguruaren aurrean izan beharreko erantzunagatik eta beste hainbat gairengatik; besteak beste, abortua eta sexu bereko pertsonen eskubideak, esaterako. Baina ez hori bakarrik:
‎DUPen kasuan, badirudi boto emaileetako batzuk TUV Ahots Tradizional Unionistara joan direla, eta beste batzuk, Aliantza Alderdira. Horrek agerian utzi du unionismoa zatituta dagoela, batez ere brexit aren ostean sorturiko testuinguruaren aurrean izan beharreko erantzunagatik eta beste hainbat gairengatik; besteak beste, abortua eta sexu bereko pertsonen eskubideak, esaterako. Baina ez hori bakarrik:
‎Baina, zoritxarrez, koronabirusa ez da endemiko bihurtu den bakarra: gaitz horrek agerian utzitako hainbat gabezia larri ere endemiko bihurtzen ari dira, eta, kasu horietan, aurrerapausoa baino atzerakada nabarmena dakar endemizatzeak.
‎Arrutik eta Arbelaitzek alde handia lortu arren, gainontzeko bikote guztiek ere lortu zuten iazko denbora hobetzea. Horrek agerian uzten du emakumezkoen pentatloiak egin duen aurrerako urratsa.
‎Azken bi hamarkadetako mobilizaziorik jendetsuena izan zela eta, enpresak uste du horrek agerian uzten duela lantegia ez dela «gatazkatsua». Eta ituna «berandu baino lehen» lortzeko nahia agertu du.
‎Halere, Salvinik eta Berlusconik zeresan handia izango dute datorren legealdian, ez baitaude ados Melonirekin hainbat auziren inguruan. Errusiari ezarritako zigorrak, zergak txikitzea eta pentsioen erreforma izango dira eztabaida iturrietako batzuk, eta horrek agerian utzi du, beste behin ere, koalizio gobernua osatzea baino zailagoa izango dela agintean irautea. Batez ere FIren buruzagia agertu zen pozik emaitzarekin eta aliantzan izango duen rol «erabakigarriarekin»; Salvinik, berriz, lasaitasun mezua helarazi zuen, «bost urteko egonkortasuna» bermatuko dutelakoan.
‎Bai, eta asko. Hain zuzen, trena maiz hartzen dutenentzako hobaria martxan jarri zenetik, gehiago erabiltzen da, eta horrek agerian utzi du zein beharrezkoa den aldiriko trenen zerbitzu bat ezartzea. Trenak falta direla ere erakutsi du; izan ere, bete beteta joaten dira, eta dozenaka lagun uzten dituzte geltokietan.
‎Inoiz ez bezalako kopurua da, eta horrek agerian uzten du erakundeen apustuaren garrantzia eta tamaina. «Inoiz ez da horrelako inbertsiorik egin; are gehiago, urte bakarrean azken hamabi urteetan egindako inbertsioaren %50 da», azpimarratu zuen Del Valek.
‎Gertakari horrek agerian utzi du, haien arabera, EITBn zentsura aplikatzen dela, baina, hala ere, zehaztu dute «hainbat modutan» egiten dela, sarritan baita kanpotik erraz antzematen ez direnetan ere. «EITBko medioetan ohikoa da Eusko Jaurlaritzari komeni ez zaizkion eta EAJren irudia kaltetu dezaketen albisteak ez ematea edota horiei ahalik eta denborarik gutxiena eskaintzea».
‎Ez da formula magikoa, eta beste kanpaina eta egitasmo batzuk martxan jarri dira euskararen biziberritzean aurrerapausoak emateko, baina tresna baliagarria da Euskaraldia, eta horretan sinesten dugu. Espero dezagun aurtengo ikerketek ere hori agerian uztea.
‎Erreakzio horrek agerian uzten duenez, sektoreak badu ekonomikoki suspertzeko gaitasuna, baina kanpoko ezbeharren ondorioz nahasmenduak izaten dira, arrantzako azpisektore batzuk desagerrarazteko modukoak.
‎Bada, kriptodirua debekatua dagoelako han. Horrek agerian uzten du, beste behin, Munduko Koparen alde iluna. Enpresa hori 90 herrialdetan ezarrita dago jada, 10 milioi erabiltzaile ditu, eta 4.000 langile.
‎arma enpresetakoekin eta teknologia nuklearra garatzen duten enpresetakoekin, esaterako. Horrek agerian uzten du mikrotxipen merkatuak zenbateko garrantzia duen egungo nazioarteko harremanetan.
‎Putinen adierazpen sorta horrek agerian utzi du ez dagoela negoziazioetarako ia tarterik, eta Errusiako presidentea bera horretaz jakitun dagoela. Agian horregatik, agintariak erreferentzia egin zion atzo gerra fronteari, eta esan zuen AEB Ameriketako Estatu Batuek Ukrainari Patriot misilak bidaliko dizkiotela; Mendebaldeko aliatuek azken hilabeteetan Kievi emandako armarik sofistikatuena da, eta, horien bidez, Errusiak jaurtitako misil balistikoak atzeman eta erorarazi ahal izango dituzte, baita gehienez 160 kilometrora dauden helburuak jo ere.
2023
‎Hezkuntza Hitzarmenean ez dago diagnostikorik ezta eskola eredurik ere zehaztuta. Horrek agerian utziko luke EAEko eskuduntzen arabera zer aldatu daitekeen eta zer ez, eta ezinbestean estatuarekiko gatazka ekarriko luke.
‎Bertan behera geratu zen 2020ko kontzertu haren eta biharkoaren artean, taldea bera ez da geldirik egon, eta iaz disko bat argitaratu zuen, Distractions, eta lan horrek agerian utzi zuen Tindersticks bide berrien bila dabilela, bere ezaugarriei eutsita ere. Agian pandemiak berak eragindako egoerak bultzatuta, Distractions uler liteke soinu paleta ezberdinekin probak egiteko ariketa gisa, taldearen soinu identifikagarrienen ordez esperimentaziotik gertuago dauden pieza batzuk biltzen dituelako, eta horien artean —zazpi kantu besterik ez dira— hiru bertsio daudelako.
‎Hori ezin dugu onartu. Bada garaia barneratu dugun arrazakeria mota hori agerian uzteko.
‎Ramon Martinez Hernandez, Espainiako Poliziaren Kataluniako agente bat, Valentziako herri mugimenduetan infiltratua. Badirudi hirugarren kasu horrek agerian uzten duela ez direla espiotza kasu bakanak, baizik eta estrategia bat, mugimendu independentista ezkertiarren eta antikapitalisten kontrakoa.
‎Pandemian ikusi genuen gauza batzuk egin daitezkeela: osasuna ekonomiaren aurretik jarri genuen, eta horrek agerian utzi zuen produkzioaren zati handi baten beharrik ez dugula. Ikusi zen beste era batera bizi gaitezkeela.
‎Horren harira, AHTaren loturaren garrantzia azpimarratu zuen, eta salatu Espainia eta Frantzia ez direla ari dagozkien konpromisoak betetzen tren bidezko konexioari dagokionez: «Bordele eta Akize arteko konexioa 2042 urtera atzeratzea eta Akize eta Hendaia arteko tartea prest egoteko epe bat ez aurreikustea hartutako konpromisoak haustea da, eta horrek agerian uzten ditu Frantziako Gobernuaren kontraesanak». Gehitu du Europak ezin duela onartu tren bidezko konexioa «estatu kide baten apeten araberakoa» izatea:
‎Gertakari horrek agerian utzi du AEBetako presidenteak arreta handiz kalkulatu behar izan dituela Ipar Irlandaz esandakoak; bai hango alderdi politikoekin elkartu denean, bai gerora Ulsterko Unibertsitatean emandako hitzaldian. Ikusteko dago Bidenek DUPen iritzia aldaraziko duen, baina alderdi unionista nagusiaren asteotako jarrerak iradoki du bere horretan eutsiko diola, gutxienez, datorren hilabeteko herriko bozak pasatu arte.
‎Plazandreak deituriko zerbait sortu izanak erakusten du plazagizon horren atzean bazegoela berez figura horrek beste figura batzuk ezkutatzen zituelako ideia, alegia, badirudi garai batean plazagizona izatea zela plazan egoteko zegoen modu bakarra, plazagizona zegoela soilik plazan eta besterik ezin zela egon; eta hori dela beste inork egon nahi ez duelako. Baina, aldi berean, horrek agerian uzten du beste figura batzuen ezkutukotasuna eta ezkutatze esplizitua.
‎Orain arte, argi eta garbi, aldeek ez dute elkar ulertu Espainiako Gobernuarekin eginiko negoziazioetan. Horrek agerian uzten du zein bereizirik dauden independentistak.
‎Horien %67 oposizioko talderen bateko aldeko botoarekin eta %17a abstentzioarekin. «Datu horrek agerian uzten du badagoela borondate bat, etengabe, adostasunak estuago lotzeko; alegia, Jaurlaritza babesten duten legebiltzar taldeek ordezkatzen duten gehiengo osotik harago», dio lehendakariak.
‎Ebazpen judizial ugarik auzitan jarri dituzte iragan hilabeteetan euskara garatzeko aurrerabideak. Aspaldikoa da kezka, euskalgintzak hilabeteak daramatza «oldarraldi judiziala» salatzen, eta, iragarrita zegoen eran, azaroaren 4an manifestazio bat egingo da Bilbon, kezka hori agerian uzteko. Gaur, «Hizkuntzen Europako egunean», manifestaziorako deia egiteko agerraldia egin dute euskalgintzako hainbat eragilek, Kontseiluak deituta.
‎Ebazpen judizial ugarik auzitan jarri dituzte iragan hilabeteetan euskara garatzeko aurrerabideak. Aspaldikoa da kezka, euskalgintzak hilabeteak daramatza «oldarraldi judiziala» salatzen, eta, iragarrita zegoen eran, azaroaren 4an manifestazio bat egingo da Bilbon, kezka hori agerian uzteko. Manifestaziorako deia egiteko agerraldia egin zuten atzo euskalgintzako hainbat eragilek, Kontseiluak deituta.
‎Lorpen txiki bat da Silviarentzat. Haren aurkako akusazioak jarraitu egiten du, prozesu judizialak ere bai, baina oinarrizko eskubide bat errespetatu da, eta horrek agerian utz dezake poliziak tortura baliatu zuela haren aurka. Epaiketa eten egin da, epaileek froga aztertu arte.
‎Baina ezin izan dut segidarik izan. Aurten, ordea, uda ona egin dut, eta horrek agerian utzi du berriro oinarri ona dudala. Nire helburua da bolada eta joko on honi eustea, eta zergatik ez, baita hobetzea ere.
‎Sekulakoa da hori, kontuan hartuta oraindik ez zela xehetasun askoren berri eman; nagusiki, zein bikotek jokatu zuten. Horrek agerian uzten du zaleak irrikaz daudela Winter Seriesen olatua berriro hartzeko.
‎Ez alferrik, Lisboako taldeak urrezko aroa bizi izan zuen joan zen mendearen 60ko hamarkadan, txapelketa kontinental gorena birritan irabazita. Maitea dute Txapeldunen Liga, eta hori agerian utzi dute partidaren atarian hasita. Argi joko distiratsu batek argiztatu dute bi taldeen zelairatzea, neurketaren distiraren lekuko, Lehen zatian bi gol izan dira, bat alde bakoitzetik, baina alerik ere ez baliozkoa.
‎Txapelketa guztietan bizpahiru faborito egon ohi dira, baina azkenaldian askotan ari da gertatzen pilotari berriak iristea finalera, izan banaka edo izan binaka. Horrek agerian uzten du pilotari guztiak gero eta hobeto ari direla, eta denak direla arriskutsuak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia