Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2000
‎Horretarako, espaloiko adokin gorriek osatzen duten lerro gorriari segitzea besterik ez dago. Eta bidailagun gehienak elkarrekin bazkaltzen geratu direnean, nik artean ez nintzela gose esan, eta bidegorri gisako horretatik abiatu naiz.
2001
‎Noski, ba... Urte horretan abiatu zen Txillardegi, goian ikusi dugunez, bere ibilaldi latz eta luzean euskal letretan barrena. Orduantxe ezagutu zuen zapalkuntza edota, berak ezagutzearekin, zapalkuntza sortu egin zen.
‎Euskaldun baten izena behinik behin, Unamunorena, aise etorriko litzaiguke gogora. Oker handia egingo genieke, ordea, bai Leturiari bai egileari, bide horretatik abiatuko bagina. Jakina, egileak ez du deus sortu ezerezetik, sortzailea bailitzateke orduan, Jainkoaren antzera, ez egilea.
‎Jakina, Kimika atzeratuxea egoki artean eta ezin atera bere gaiak gaurkoek bezain huts, garbi eta aratz, batere –ustez behintzat– erdal ku  tsurik eta gandurik ere gabe. Ez zuen horrenbestekorik nahi ere noski, ikusiz eta ikasiz eskarmenturik aski bai baitzuen oraingo zenbaiten antzera bide horretatik abiatzeko. Baina ordukoek ez bezalako arretaz jasotzen zituen hitz zaharrak, gutxi erabiliak, eta maiteago zituen beti euskarak berezko dituenak.
‎Askozaz goragokoa den jakintza baten umeak baizik ez dira makinak eta jakintza hori ez du aginte  goseak ekarri, jakin goseak baizik. Indiarrek sor zezaketen gaurko fisika, bide horretatik abiatu izan balira. Bai, eta bizikleta izan zitekeen nire amona, bi gurpil izan balitu.
2006
‎Friedrich Engelsez oroitu zen 1985eko une haietan, institutu garaian Materialismo Historikoko ikasgairako egin zuten lan batez. Eskolako lana, funtsean, Engelsen Langile klasearen egoera Ingalaterran 1844an liburuaren iruzkina edo exegesia zen, eta, hari horretatik abiatuta, kapitalismo industrialak sortutako bidegabekeriak salatzen zituen. Ohiko talde lana zen, ez bereziki bikaina, baina ondo gogoan zuen, eta du, oraindik ere?
‎munduan egoera minorizatuan diren hizkuntzen artean (gehienak, gaur egun) badu euskarak lagunarte polita osatzeko modua, baita beharra ere. Bide horretan abiatuta, epe laburrean bederen, poz handiagoa eta etekin hobea lortuko dugu, zalan  tzarik gabe.
2009
‎zera da funtsean: hizkuntza propio bat izatea, eta hizkuntza horretatik abiatuta, naziotasuna erdiestea eta besteen artean kokatzea, besteek duten aitorpen maila berarekin.
‎–Ni ez nauk bide horretatik abiatu... Ari eta ari, unibertsitatea gora eta zientzia alde guztietara haizatzen zuek ibiltzen zarete; baina, hori ez dela jakituria, jakitatea beste kontu bat dela...
2010
‎" Anaia arreba maiteok, bake eta on guztioi". Horrek abiatzen zuen euskara gozo lasaian bere esan baketsu baregarria.
‎nik nire ustea daukat, eta zuk zurea, eta biek dugu arrazoia (edo inork ez du akatsik egin). Usteen aniztasun horretatik abiatuz, erlatibistak egia eta errealitatea erlatiboak direla ondorioztatzen du. Nola azalduko genuke erlatibistaren ikuspegia ituaren analogiaz baliaturik?
‎Balioen eremuan erlatibismoa berezkoa izan daitekeen arren, denon arteko (edo gehiengoaren) adostasun bat lor daiteke. Eta, adostasun horretatik abiatuz, egia artifizial bat eraiki dezakegu. Erlatibismoa konstruktibismo bilakatu da.
2011
‎Inguruan sumatzen nituen, batetik, pausalekuen eta soseguaren laudorioak (baita norabide horretan abiatzeko premia ia fisikoa ere), eta, bestetik, futurismoaren eta multitask izaeraren aldeko aldarriak; esana dut, era berean, bizitzak abiaduraren bideetatik eroan ninduela hau guztia idazten hasi eta hilabete batzuk geroago (eroan ninduen idatzi dut, formulazio fatalista hobetsiz, baina neuk ere lagunduko nion nonbait, jakitun izanik ala oharkabe antzean, norabide hori hartzen).... Amaitu nuen ustez idazlana halako batean, eta nola Josuk hala Pedrok antzeko iruzkina egin zidaten:
‎Abertzaletasuna da aberriarekiko maitasuna, eta aberria zer da? Ba arbasoen sorterria, bat sortu den herria, bere sorlekua, bere kokagunea, fisikoa, mentala, kulturala... eta hori maitatu behar da, hori errespetatu behar da eta horretatik abiatuz eraiki egin behar da. Beti eraiki gauza hobeagoetara.
2012
‎Baina hauteskundeen emaitzak ikusi ondoren, katolikoen foruzaletasunak erabateko nagusigoa lortu zuen, eliza katolikoaren eragina hiri eta herrietan handia baitzen. Eta ikuspegi horretatik abiatuta, zuzenagoa litzateke 1872ko foruzaleak barik katolikoek eta Carlos vii erregegaiaren aldekoek gerra sortu zutela, errege katoliko tradizionalista Espainian agintari jartzea zelako euren helburu. Bigarren Gerra Karlista, beraz, katolikotasun politiko integristak eragindako gerra izan zen.
2019
‎Ludi osoko klima, temperaturari begira definituko bagenu, honako sei mailaok berezi genitzake, munduko gerria den ekuatore horretatik abiatuta. Lurralde eta itsasalde batzuk, uda eta negu, klima beti berokoak dauzkagu.
‎Urte batzuk geroxeago egutegia zabaldu zenean, iraileko Gurutzearen 14ko jaieguna hor kokatuta zegoenez, koarta tenporetako datak finkatzean, horregatik abiatu ziren 14aren ondorengo asteazken ostiral eta larunbatetan. 14arena festa egun handia zenez, hor ezin zitekeen otoitz penitentzia egunik onar:
2021
‎Bazeneki benetan zer nolakoa naizen, beharbada gorrotatu ere egingo nindukezu, miretsi ordez. Idatzi dizudan umezaroko pasarte horretatik abiatuta, nire ibilbidea ez da izan batere eredugarria, are gutxiago mirestekoa, jakin ezazu; honetara jarrita, ez natzaizu ibiliko ezer leuntzen, gordin botako dizkizut neure kontuak, aho bixarrik gabe, iritsi naizen puntura iritsita berdin dit eta ostiko ala zizta. Barrua hustea ez zait gaizki etorriko; edo bai, auskalo; baina, behin kamioiaren iraulkiari eraginda, hustu dadila dena, nahiz eta iruditzen zaidan barruaren axala besterik ez dela agertuko hemen, barruaren barrua zer den inork ez daki eta.
‎Irakasle eta ikertzaileez aparte, idazle batzuek bortxakeriari buruzko azterketa aberatsa eskaini zuten; gehienek alde bat gehiago zigortu zuten bestea baino. Baina izan ziren alde horretatik abiaturik, haria eten gabe, beste aldean garbi kokatu zirenak ere; heteredoxiaren ortodoxia pipertu egin zen halakoen kontra, etxean hautsak harrotzen dituztenak traidore izateko mugan kokatzen baitira. Zu bizkorra zara, iloba maitea, eta jakingo duzu non eta nola ipini siglak eta halakoak.
2022
‎–Ni bertan ez nintzen une eta egoeretako eszenak, edo istorioak, dena dena, idatzi nahi ditiat. Kontatu didatenetik edo gogoan hartu dudan horretatik abiaturik idatzi, esan du Adak.
‎Posizio berezi horretatik abiaturik, Arcan gizonen eta emakumeen arteko harremanen etnologia autorreflexiboa egiteari lotzen zaio, maitasunaren eta prostituzioaren mekanismoen bidez emakumeak nola fabrikatuak diren azaltzeko, maitasuna eta prostituzioa continuum bereko bi polo gisa aurkezturik. Bere idazkerak distantzian lan egiten duelako:
2023
‎Badakizu cookieak benetan zertarako diren? ...azio hori guztia eduki  tzeak eta horren kudeaketa sistemikoak, gure mentalitate ahuleziak, jarrera dinamikak, izaera eta neurozientzia bera ezagutzeko aukera emango digu inoiz baino hobeto, gure pentsamendua eta joerak manipulatzeko bide berriak irekiz, izan ere, metodo induktiboa eta deduktiboa aplikatzen da; hau da, gu pantailaren aurrean edukitzeko, ez dute jarduten soilik guri buruz dakiten horretatik abiatuta, horrez gainera aintzat hartzen baitute gure ezaugarri edo testuinguru antzekoak dituzten mundu osoko milioika eta milioika pertsonekin baliagarria izan zaiena eta ez zaiena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia