Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2009
‎Egoerak ez gaitu harritzen, eta hori da esan daitekeen gauzarik gogorrena, jakinarazi du Mirari Irure ELAko Osakidetzako arduradunak. Osakidetzak Euskara Planaren inguruan hartu dituen erabakiekin alde handirik ez dagoela uste du, eta hizkuntza aukeratzeko eskubidea hustu egiten dutela dio. Hala, azterketa euskaraz egiteko asmoa erakutsi dutenei gazteleraz egitea eskaini diete.
‎Menpeko politiken mugak eta tranpak nabarmenak dira: euskara normalizatzea Euskal Herrian inposatzea baldin bada, espainiera Madrilen eta frantsesa Parisen ere inposatzea da; bi Estatu horiek beren hizkuntzak jakitera legez behartzen gaituzte, baina Euskal Herriak ezin du behartu euskara jakitera; han, gurasoek eskolako hizkuntza aukeratzeko eskubiderik ez badute, hemen, zergatik dute. Asimetria eta gezur horien aurrean, argi izan dezagun, gaztelania eta frantsesa beren lurralde historikoetatik haratago Euskararen Herrian zabaltzea, hizkuntz kolonizatzea dela.
‎Euskara, gaztelania eta ingelesa jasoko dituen hezkuntza sistema hirueleduna bultzatu nahi dute. Gurasoek seme alaben irakaskuntzan hizkuntza aukeratzeko eskubidea edukiko dutela azaldu du lehendakari berriak, baina horrek ez duela beste hizkuntza baztertzea esan nahi azpimarratu du. –Euskadin ondare ikaragarria daukagu Euskararekin.
‎Halere, plataforma horrek ez du oso argi aldaketa horiek nola gauzatuko diren. Hau da, plataformak jakin nahi du zer neurri hartuko diren bermatu ahal izateko familien hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta ikastetxeek hizkuntzak aukeratzeko duten askatasuna.
‎Zentro bakoitzak bere hizkuntz proiektua garatzeko duen askatasun horrek familien eskubideak urratzen dituela jakinarazi dute, eta, horrenbestez, euskara eta gazteleraren parekotasuna urratzen duela. Plataformak dio ez dakiela nola bateratuko den hizkuntza aukeratzeko eskubidea ikastetxeei arlo horretan eman zaien askatasunarekin
‎indar handiz erabili zen euskarazko irakaskuntzaren hastapenetan, munduan zehar hizkuntza gutxiagotuak indarberritzeko hainbat eta hainbat kasutan erabili izan den modu bertsuan. Nolanahi ere, komeni da ez nahastea Euskal Autonomia Erkidegoan gurasoek aitortua duten irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidearen ondorioz zilegitasun osoz A edo B edo D ikastereduak aukeratu ahal izatea, batetik, eta haurrak etxean jasotako hizkuntzan eskolatzearen egokitasuna, bestetik. Izan ere, mundu zabalean aspaldidanik kolokan baitago nahitaez" ama hizkuntzan" edo etxeko hizkuntzan eskolatzearen egokitasunaren balioa edo, hobeto esanda, ama hizkuntza deitu izan zaion hartan ez eskolatzearen desegokitasuna.
‎Hizkuntza helburuak finkatzerakoan, bistan da lehentasuna izan behar dutela hizkuntza ofizialek, eta, beraz, gaitasun maila apalagoa aurreikusi behar dela hirugarren hizkuntzarentzat eta, kasua balitz, are apalagoa laugarrenarentzat. Egoera soziolinguistikoa tarteko, babes eta bultzada handiena, euskarak behar du, hizkuntza aukeratzeko eskubidearekin batera aipatu dugun obligazio saihetsezina beteko bada, hots, euskara" erabiltzeko adina ezagutzeko" obligazioa. Eta euskarari dagozkion helburuak finkatzerakoan, gure iritzian, gutxieneko helburu lorgarriak jarri behar dira Euskadiko ikasle guztientzat.
‎Faktore horien artean honako hauek jotzen ditugu garrantzitsuentzat: gurasoei aitortu eta bermatu behar zaie euren seme alaben irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea; ikasleek, derrigorrezko hezkuntza aldia amaitzean," bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina" ezagutzeko obligazioa dute; tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartu behar da; eta irakaskuntza elebiduna ahalbidetu duen sistema adostasun edo kontsentsu zabalean sostengatu behar da. Egin behar diren aldaketak eginda, eta hizkuntza ereduen sistema gaindituta ere, gure irudiko, oinarri horiek egokiak izaten jarraitzen dute etorkizunari begira ere, hots, egokiak izaten jarraitzen dute etorkizun hurbileko marko eleaniztun berrirako ere.
‎Zenbaitek dioenaren kontra, eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiek gai honen inguruan esandakoen argitan, aipatutako eskubidea ez aitortzea ez da nahitaez joko arau konstituzionalen aurkakoa. Halere," bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina" ezagutzeko obligazioa ezarri zuen legearekin (Euskararen Legearekin alegia) ez litzateke bat etorriko, lege horrek aitortzen baitu hizkuntza aukeratzeko eskubidea ere. Gure irudiko, hizkuntza politikaren arloan zutoin nagusia den Legea aldatzeko, ezinbestekoa da, gutxienez, 1982an onartua izan zenean, bere alde izan zuen neurriko adostasun kuantitatibo eta kualitatiboa bermatzea.
‎Izan ere, uste baitugu, hizkuntza politikaren bizkarrezurra ukitzen duten kontuak adostasun ahalik eta zabalenaz baino ezin direla aldatu, euskararen indarberritze soziala ahulduko ez bada. Nolanahi ere, uste izatekoa da, hizkuntza aukeratzeko eskubidea bertan behera utziko lukeen lege aldaketak tokirik izango lukeela Konstituzioaren hesi mugen barruan, hura balitz legegileen borondatea eta, jakina, bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatuta beti ere.
‎Litekeena da beste hizkuntza batzuen kasuan, urrutira gabe katalanarenean, esate baterako? egokia izatea gurasoen hizkuntza aukeratzeko eskubidearen gainetik irakas hizkuntza bakartzat katalana hartzea. Litekeena da hori Kataluniako errealitatearen begietara egokia izatea.
‎Euskararen kasuan egokiagotzat jotzen dugu aipatutako eskubidea babestea, kontuan harturik euskararen pisu demografikoa, Autonomia Erkidegoko lurralde eta eskualdeen arteko anizkoiztasun soziolinguistikoa, herritarrek auto identifikaziorako euskarari aitortzen dioten balioa edo herritarren hizkuntza kontzientzia. Gainera, irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea baliatuz handitu da hogeita bost urteotan etengabe euskarazko irakaskuntza. Eskubide horrek ez du, beraz, inolako kasutan eragozten irakaskuntza elebiduna, baldin eta hori bada herritarren gogoa eta erabakia.
‎Ahalik eta tentsio gutxien eta giro barea behar da aurrera jarraitzeko. Kontuak honela izanik, eta euskararen kasuan, zertarako ukatu behar zaio irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea inori," bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ikasteko" obligazioarekin mugatuta. Ez al da oso ondo asmatutako bikotea (irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta bi hizkuntzak" erabiltzeko adina" ikasteko obligazioa) ahalik eta elebitasun orekatuena lortzea helburutzat hartu duen gizarte baten kohesiorako?
‎Kontuak honela izanik, eta euskararen kasuan, zertarako ukatu behar zaio irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea inori," bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ikasteko" obligazioarekin mugatuta? Ez al da oso ondo asmatutako bikotea (irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta bi hizkuntzak" erabiltzeko adina" ikasteko obligazioa) ahalik eta elebitasun orekatuena lortzea helburutzat hartu duen gizarte baten kohesiorako. Ez al da oso ondo asmatutako bikotea elebitasunerako bide hori pixkanaka, modu bare eta harmoniatsuan, gatazkari bizkarra erakutsiz egiteko?
‎Ulertu behar da, bi hizkuntzak" erabiltzeko adina ikasteko" obligazioa tarteko, hizkuntza aukeratzeko eskubideak ez duela esan nahi gurasoek euren seme alabentzat irakaskuntza elebakarra, eskubidea balitz bezala, defendatzeko aukerarik dutenik. Eskolaren bidez bi hizkuntzak ezagutzeko obligazioa ezin da inolako eskubideren izenean ezabatu, obligazio hori baita gaur ikasle gazte eta bihar etzi herritar heldu izango direnei hizkuntza kontuan aukera berdintasuna bermatzen dien tresna, eta aldi berean elebiduna den eta elebiduna izatea aukeratu duen gizarte honen kohesiorako bermea.
‎Kontua da aipagai ditugun hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta bi hizkuntzak erabiltzeko adina ezagutzeko obligazioa taxuz uztartzen asmatu behar dela une oro. Izan ere, herritarren euskararekiko identifikazioa eta atxikimendua dira ezinbesteko abiaburuak eta giltzarriak euskara indarberritu ahal izateko, eta uste dugu bide horretan ateak itxi behar zaizkiela bai lozorroan geratzeari bai herritarren gogoa behartzeari ere.
‎Besterik da, lehenago esan dugunez, Euskararen Legeari dagokionez gertatzen dena. Euskararen Legearen eta, ondorioz, Euskal Eskola Publikoaren Legearen arabera, gurasoek aitortua dute seme alaben irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea. Gainera, eta hau ere esan dugu?, ez diogu abantailarik ikusten Euskadin eskubide hori ukatu eta indargabetzeari, nahiz eta konstituzionala eta legezkoa izango litzatekeen, Euskararen Legea hartarako aldatuz gero.
‎Hortaz, Euskadiko gurasoek neurri batean badute, bai, irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea, baina ez edozein preziotan, ez baitute eskubiderik erabakitzeko euren seme alabek euskararen ordez txinera, alemana edo beste edozein hizkuntza ikas dezaten. Legeriarekin ez dator bat, beraz," euskara eta euskaraz ikastea eskubide hutsa da, ez da betebeharra, norberaren esku dago, ez ikastea erabaki daiteke", zenbaitek, oker, hala badio ere.
‎Irakas hizkuntza aukeratzeko eskubidea, alde batetik, eta eskubide hori mugatzen duen" euskara ere behar adina" ikasteko obligazioa, bestetik, hara hor bikotea. Bikote horren gainean hezurmamitu da azken hogeita bost urteotako euskal hezkuntza elebiduna ahalbidetu duen adostasun soziala eta politikoa.
‎Abiapuntuan gaztelania denez indartsu, guztia sistematikoki ele bietan egiteak menekotasun hori sendotzen du, nahitaez. Egia da, abiapuntuan gaztelania izanik nagusi, hizkuntza aukeratzeko eskubidearen printzipioa honetan ere aplikatzeak euskararen erabilera bultzatzearen aldeko jarrera proaktiboa eskatzen diela herri administrazioei, eta hala egin lukete, hots, euskaraz jarduteko gai diren herritarrak gonbidatu lituzkete, behartu, inoiz ez, administrazioarekiko harreman hizkuntzatzat euskara aukeratzera.
‎Ezin ulertuzkoa eta gogorra da, gero, elebidun izateak praktikan eskubide indibidualen murrizketa ekartzea. Erdaldun elebakarrak, hain zuzen ere elebakartasunak berekin dakarren mugagatik, ezin du hizkuntza aukeratzeko eskubideaz baliatu, ezinbestean baitago behartuta ele bietatik bakar bat erabiltzera. Nahitaezkoa da bere aukera.
2010
‎Administrazioaren zenbait ataletan ez dago zuzenean eta osorik euskaraz atenditua izateko ia inolako aukerarik. Hizkuntza aukeratzeko eskubideari dagokionez, hortaz, erraz da ondorio hau ateratzea: esparru gutxitan lortu du EEN legeak hezkuntza alorrean bezainbateko betetze maila zabala.
‎Eskolak euskaldundu du, euskalduntzen du eta euskalduntzen jarraitu behar du, gurasoek seme alaben irakaskuntzarako hizkuntza aukeratzeko eskubidea eta ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren buruan Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa lortzeko betebeharra harmonizatuz. Hirugarren hizkuntza baten neurri apalagoko irakaskuntzari ere tokia egin behar zaio bertako bi hizkuntza ofizialen irakaskuntzaren ondoan.
2015
‎Sententzia horren arabera, udalek katalana edo gaztelania normaltasunez erabil dezakete, beti ere norbanakoei dokumentuak nahi duten hizkuntzan bidaltzen bazaizkie. Norbanakoak hizkuntza aukeratzeko eskubidea duenez, hizkuntza aukeraketa espresurik egin beharrik ez du.
‎Halere, Konstituzio Auzitegia ideia hori adieraztera ez zen ausartu, hizkuntza sistema ezartzea erkidegoen eskumena baita, eta elebitasun orekatua aukeratatik bat baino ez da, berezko hizkuntzaren erabilera normalizatuarekin batera. Betiere, berriro diot, norbanakoek dokumentuen hizkuntza aukeratzeko eskubidea dute. Epaiaren arabera, norbanakoak ez du zertan jarrera aktiboa hartu hizkuntza aldatu dadin.
‎EAEn pertsonaltasun printzipioa aplikatzen da ezaguna denez. Bi hizkuntzak ofizialak dira, etaberaz, hizkuntzak aukeratzeko eskubidea aitortzen zaie hiritarrei. Esan dugun moduan, euskarariezin zaio lurraldetasun printzipioa aplikatu.
‎Esan dugun moduan, euskarariezin zaio lurraldetasun printzipioa aplikatu. Hizkuntza aukeratzeko eskubidea aitortzen duen sistema batean, zailtasun juridikoak sortzen dira hizkuntza politika lurralderazteko, edo lurraldetasunprintzipiora hurbiltzeko, baina gaur egungo sistemak hizkuntza bati nolabaiteko lehentasuna emateko aukera ez duela errotik baztertzen iruditzen zait.
2023
‎Eta hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu du: «Gure ardura da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea, administrazioarekin dituzten harremanetan erabiliko duten hizkuntza aukeratzeko eskubidea izatea bermatzea. Hizkuntza eskubideen berme hori botere publiko guztien konpromisoa izan behar da:
‎Familiek hizkuntza aukeratzeko eskubidea dutela aipatu izan du PSE EEk, baina, Otxandianok adierazi duenez, orain ere leku eta klase sozial jakin batzuetakoek soilik daukate aukera horretarako. Halaber, nabarmendu du gizartearen gehiengoak jada aukera egina duela, euskarazko ereduaren alde.
‎Bestetik, salatu dute irakats hizkuntza aukeratzeko eskubidea lehenesten dutela, hizkuntza helburuen gainetik. Finean:
‎Aitzitik, laurogeiko hamarkadaren hasieran EAEn lortutako adostasun politikoaren ondorioz, euskal ereduak hizkuntza bereizketaren (edo banaketaren) printzipioa ezartzen du. Berorren arabera, ikasleei irakaskuntzan komunikazio hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatuko litzaieke, baita unibertsitatekoa ere (ikasgela ezberdinetan bereiziz edo hizkuntzagatik segregatuz); funtzio publikoan, hizkuntza eskakizunak aldez aurretik ‘elebidun’ gisa zehaztutako lanpostuei bakarrik aplikatuko litzaizkieke, baina ez lanpostu guztiei, bi hizkuntza talde eratuz funtzio publikoaren barnean; jakinarazpenak, adierazpen zehatzik ezean, d... Finean, EAEkoa, oinarrian hizkuntza eta gizarte partiketa bat duen eredua dela esan daiteke.
‎Hizkuntza politika definitzeko dagoen eremua gero eta estuagoa da. Aurreko urteetan, disponibilitate marjinak muga argia zuen, hizkuntza aukeratzeko eskubidearen bermearekin. Hots, eskubide hori bermatuz gero, hizkuntza politikak norabide bat edo beste har zezakeen.
‎Eta, hizkuntza politikaren arloan, autonomia erkidegoari dagokio hizkuntzen tratamendua zehaztea, hizkuntza propioaren aldeko neurriak zilegi bihurtuz, betiere lehen planoa bermaturik. Hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatu behar da, baina horrek ez du esan nahi hizkuntza tratamendua ezinbesteko orekan oinarritu behar denik. Hizkuntza propioa pribilegiatu daiteke, erabilera normaleko hizkuntza bihurtuz, norbanakoen hizkuntza aukeraketarekin bateragarri bihurtuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia