Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Eta gero erran zidan: " Eta ez diat aita sainduaren hitzean sinesten: izan ere, ba al dakik zer gertatu zen Avignonen?
‎Eta bake handi bat sentitu nuen bat batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea. Eta aita Bartolomeren hitzak sinetsi nituen, noiz eta erran baitzidan ezen txori baten kantutik edo kanpai hots batetik ere mintzo zekidakeela Jainkoa. Eta azken hotsa entzun bezain sarri, joan nintzen xuxen amaganat, eta erran nion:
‎Dakizun bezala, jaun André, Jainkoak bizkarrezurraren inguruan eraiki zuen gure gorputza eta, nola gorputzak bizkarrezurra duen ardatz, hala entseiatzen gara arimarendako ere bertze bizkarrezur baten edireiterat, zeina izan daitekeen dotrina bat edo bertze edozein moldetako sineste bat. Eta jaun Marcelek hitzean sinesten zuen, eta osaba Joanikotek numeroan. Eta batek edertasun batean sinesten zuen, eta bertzeak bertzean.
2004
‎Gizartearenganako ardura azaltzen du Serranok Gerrari bai lan berrian eta, besteak beste, Irakeko gerrak zein Euskal Herrian bizi dugun egoerak sortzen dion" desilusioa" izan da horretara bultzatu duena. " Ahotsaren interpretazio aldetik nortasun handia ematen saiatu naiz, hitzak sinetsiz eta desilusio hori agertuz, baina hein batean itxaropenari ate bat ere zabalduz".
2006
‎Trabestiak ere badaude, txadorraz jantzita», esan du irribarrez. «Txadorraz jantzitako trabestiak», errepikatu du, bere hitzak sinetsiko ez balitu bezala.
2007
‎Beti egiten nuen gauza bera. Ireneren hitzak sinesten ez nituen plantak egin baina gezur gehiagoren zain bezala gelditu.
‎Klase gabeko jendaila iruditzen zitzaionarekin tratuak izan beharraz nazkatuta zegoen arren, urteen poderioz Pedro paperean sartzen hasia zen, eta parean zuenak bere hitzak sinesten zituela ikusita, atsegin zuen aktore izatea.
2008
‎–Ixo! Nola nahi duk hire hitzean sinestea. Badakik zer esaten diadan?
‎Ernestina nora ezean gelditu zen memento batean, frai Millanen hitzak sinetsi ez sinetsi; ez zen, baina, ezertarako ahalmenik gabe gelditu, haren begi urduriek zerbaiten bila zebiltzalako sentipena transmititzen zuten behinik behin?, pentsatu ere, pentsatu baitzuen, ausaz, halako zerbait, bere ekintzari, eskaintzari, arrazoi bat edo bilatu nahian:
‎Aspinen gora, berriz, Ricardo Riccok jo zuen erasoa, eta hortxe galdu zuen Samuel Sanchezek etapa irabazteko aukera. Egoi Martinezek ere lan handia egin zuen igandean, Prato Nevoson amaitu zen etapan, baina, Simon Gerrans (Credit Agricole) aurkariaren hitzak sinetsita, gogotik lan egin, eta kolpea jaso zuen gero. Eta atzo, taldea ausart, oso ausart aritu bazen ere, 5 minutu lehenago erreakzionatzea falta izan zitzaien.
‎Geratuko al da alderdi horien partetik euskararen aldeko hitzak sinetsiko dituen norbait?
‎–Ixo! Nola nahi duk hire hitzean sinestea. Badakik zer esaten diadan?
‎Ernestina nora ezean gelditu zen memento batean, frai Millanen hitzak sinetsi ez sinetsi; ez zen, baina, ezertarako ahalmenik gabe gelditu –haren begi urduriek zerbaiten bila zebiltzalako sentipena transmititzen zuten behinik behin–, pentsatu ere, pentsatu baitzuen, ausaz, halako zerbait, bere ekintzari –eskaintzari– arrazoi bat edo bilatu nahian: " Jainkoak, nola ez baita denboraren baitan bizi, bazekien nik egingo niòn eskaintzaren berri:
‎Jada ez dugu hitzetan sinesten,
2009
‎arintasun berezi bat, alegia, gorputzean ere igartzen zuena, bizkar gainetik berunezko xafla bat kendu baliote bezala; hala, bada, bazirudien ezen emazteak telefonoaren bestaldetik esaten zizkiòn hitzak sendagarri gertatzen zitzaizkiola Nazariori, haiek haize zurrunbilo batzuk balira bezala, arimaren lurretara sartzen zitzaizkionak, han sei hilabete lehenago errotutako itzala, zoritxarraren eta erruduntasunaren itzal beltz astuna? ...runera uxatzeko; Nazario Orbek bazekien nondik zetorkion arintasun hura, munstroaren etorrerak ekarri zizkion nekeak eta buruhausteak, eta munstroaren joanak kenduko zizkion?, baina nola, bestalde, Eliza Ama Santu Katoliko Apostoliko eta Erromatarraren aginduetara zegoèn fededun zintzoa baitzen, Elizak alor hartan zioena sinetsi nahi izan zuen, pixka bat ere sinetsi zuen, ausaz, Nazariok Elizaren hitzetan sinesten baitzuen, hitzen esanahian baino gehiago sarri?: hara, bada, etxeko munstroa bat batean aingeru bihurtua, Elizaren doktrina baitzen bataiatutako haurrak aingeru bihurtzen zirela hil bezain laster, eta hara, bada, nola ehundu zuen Nazariok, beharbada, jantzi ezin dotoreago bat, hitz hutsezko jantzia bazen ere, Nazario ez baitzen, inondik ere, asmakizunetara eta ipuinetara emana?
‎Istripua goiz erdian izan zen, hamaikak aldean, eta berandu gabe jakin zuen Nazario Orbek albistearen berri, emazteak egin ziòn telefono deiaren bidez; honen hitzak entzuten zituen bitartean, Nazariok betiko itzala nabaritzen zuen, Benjamin Mariaz hitz egiten zioten bakoitzean nabaritzen zuen bezala; egoera hartan, baina, liberazio handi bat sentitzen zuen nagusiki: ...; Nazario Orbek bazekien nondik zetorkion arintasun hura –munstroaren etorrerak ekarri zizkion nekeak eta buruhausteak, eta munstroaren joanak kenduko zizkion–, baina nola, bestalde, Eliza Ama Santu Katoliko Apostoliko eta Erromatarraren aginduetara zegoèn fededun zintzoa baitzen, Elizak alor hartan zioena sinetsi nahi izan zuen –pixka bat ere sinetsi zuen, ausaz, Nazariok Elizaren hitzetan sinesten baitzuen, hitzen esanahian baino gehiago sarri–: hara, bada, etxeko munstroa bat batean aingeru bihurtua, Elizaren doktrina baitzen bataiatutako haurrak aingeru bihurtzen zirela hil bezain laster, eta hara, bada, nola ehundu zuen Nazariok, beharbada, jantzi ezin dotoreago bat, hitz hutsezko jantzia bazen ere, Nazario ez baitzen, inondik ere, asmakizunetara eta ipuinetara emana...
2010
‎Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan du euskal sozialistek zin egin diotela ETArekin eta ezker abertzalearekin harremanik ez dutela izan, baina ekintzak eskatu ditu PSE EEren hitza sinesteko.
‎esango nuke; baina aldi berean, nire hitzak sinetsi zituela ere bai.
‎Bizkarra erakutsi bezain laster haurrek, ez baitute hitzik sinetsi maisuaren ixtorioan, platerari heldu eta sarri hustu dute.
2011
‎Orain badakit non gauden. Hitzean sinesten dugu, eta hori gauza ederra da. Entzun ditzagun langile horien aldarriak eta negarrak, beharrak, txantxarrik gabeko mintzoa, esan nuen nik, duintasunez atzera joz.
‎Pasa pasa eginda gelditu nintzen. Gainerako batzarkideei kontatu nien telefonoz entzundakoa, eta inork ezin zituen nire hitzak sinetsi.
2012
‎Dena den, normalena berak irabaztea litzateke, hor daude apustuak, baina ni ez naiz irtengo aurrez galdu banu bezala». Aimar Olaizola ere Bilbon entrenatu zen, eta ez zituen Irujoren hitzak sinetsi. Are gehiago, presioa aurkari bidali zion.
‎ABEL, haluzinatuta, NEKANEren hitzak sinetsi ezinik?
2013
‎Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak esan duenez" ez dago desinbertsio operaziorik, Euskaltelen emaitza kontuen bideragarritasun plan bat baizik, eta horrek ez du zergatik ekarri behar lanpostuen galerarik". Langileek ez dituzte hitzok sinesten. Logikoa, marrazoak inguruan biraka ikusten dituzte aspaldion.
‎INES. Ez. Zure hitza sinetsi nahi dut,?
‎Hitzez hitz sinetsiko al duzu kontatu dizudan guztia?
2014
‎Zure hitzak sinetsi ditut. Gauza guztiez hitz egin genezakeela zenioen.
‎Gutxienez kuriosoa esan behar baita Mme. de Staël suitzarra prototipo frantses eta Heine prototipo alemantzat hartzea (arraza alemanarena!). Mme. de Staëlek De l. Allemagne arrakastatsuan deskribaturiko Alemania, Frantzian auzoarenganako entusiasmoa irakinarazi zuena, pittin bat kimerikoa zen; Alemania ideal bat, erreala baino gehiago, Tazitoren Germania ere ulertu behar den antzera1303 Irakurle frantsesek, ordea, hitzez hitz sinetsi zuten; orain, alemanak egiaz nolakoak diren larrutik ordainduz ikastean, euren engainuaren desengainu garratza tokatu zaie. Bukatzeko:
‎Gorriz tindatu beharra daukat Orreagan. Bidean Errolan adoretsuarekin topo egiten badut eta eraso egiten ez badiot, ez ezazu inoiz gehiago nire hitzean sinetsi. Nire ezpataz konkistatuko dut Durandarte.
‎Denbora guzti honetan, aurrez salatu izan ditugun hainbat jazarpen bizi izan dugu: legeak dioenari muzin egin eta egoera ekonomikoaren transparentzia eza; heuren hitza sinetsi besterik ez zen egoera batean, soldata beherakadak eta 200 orduko lanaldi igoera ilegala ere aplikatuarazi nahi izatea; eseri eta negoziaketa erreal bat eman nahi ez izatea; batzarrak biziatuz langileon zatiketa bilatzea; langileon artean lanpostua galtzearen beldurra zabaltzea eta langileok indibidualki zuzendaritzaren alde jartzeko presionatuz eta mehatxatuz; zuzendaritzak berea lortzek... Esan beharrik ez dago, horiek gaian kokatzeko adibide soil batzuk besterik ez direla.
2015
‎Beste kasu batzuetan norena izan daitekeen adierazi dut hipotesi moduan, zenbait elementu tematiko, estilistiko eta abar kontuan izanik. Testu bakoitza nork edo nortzuk idatzia izan zen erabateko ziurtasunez argitzea ezinezkoa izateaz gain (noren hitza sinetsi desadostasunik balego?), aldizkarion eta, beraz ikergaiaren izpiritua apur bat lohitzea litzateke, anonimoki argitaratu izana ez zelako arbitrarioa izan. Bestetik, hipotesien formulazioak zenbait lotura literario errelebante egiteko bidea ematen du, zeina ikuspegi konparatistiko batetik bederen, emankorra izan daitekeen.
‎Ez didazu hitzik sinetsiko, noski, baina horren beharrik ere ez dut.
‎Andyk puntu itsu bat zeukan. Bere hitzak sinesten zituen eta bere gomendioak aintzat hartuak zirela pentsatzen zuen, zer eta Asteroiden zegoelako. Gizarteeta kultura balioei buruz pontifikatzeko ohitura zuen enpresetako estrategia bileretan, batere ohartu gabe solaskideen axolarik ezaz (baita inpazientziaz ere), haien ardura bakarra balantzeko dolar kopurua baitzen.
2016
‎Arrebak besoan jo ninduenean, haren begirada ikusi nuen eta baita berehala ulertu ere: Muñoaren hitzak sinesten zituen. Gauza asko ulertzeko giltza zen hori:
‎Alabak bestelako buruera zuen ordea. Txikia zenean bai, hitzez hitz sinesten zuen amaren kontaera; gero, berriz, adin batetik aurrera neska mutilek txoko ezkutu batean elkartuz gero zer gauza egiten zituzten ikasi zuenetik, zalantzak pizten hasi zitzaizkion, ez luzerako ordea, berehala konbentzitu baitzen elkarri maitasuna hitzez ez baizik egitez adieraziko ziotela; izan ere, euskalduna oso jende prestua izango zen, bai, kristau zintzo eta seme alaba are zintzoag... izan zitekeen arraun txalupa bat, hondoratze kasuetarako eta izaten diren horietakoa, oihal zatar batez estalia, komikietan sasiko bidaiariren bat eraman ohi duena eta bi lagun etzanentzako gordeleku egokia ere izango zena; izan zitekeen garbiketako tresna eta erratzak gordetzeko gelatxo estu mehar bat, bi pertsona zutik ozta sartzen direna, iluna, hezea, usain mindukoa eta mugitzeko tokirik ere uzten ez duena, baina gauza jakina da hartarako borondatea eta gustuko konpainia dagoenean ez dela leku txarrik; izan zitekeen baporearen tximiniaren magala edo makinen gela; sukaldeko lapikoen artean edo merkantzientzako sotoan; batean edo bestean izan, desberdinak izango ziren giroa, erosotasuna edo maitaleen aritzeko modua, baina, azken buruan, batean nahiz bestean, berdintsua izango zen emaitza, bi gorputz izerditsuen maitasun egintza.
2017
‎Euskaldunok kultura, ahozko kultura ugari bezela, euskaldunok hitza izan degu oso, oso literala. Neurri batean, hori baldin bada zure komunikabide nagusia, hitza, orduan ezin dezu hitzarekin jolasean ibili, zuk hitza ematen badezu, gorde egin behar dezu, bestela hurrengoan ez bazaizu zure hitza sinesten, zure komunikazio modu nagusia galdu egiten dezu., bertsolaritzaren zoragarritasuna da, hain zuzen, bertsoak permititzen dizu hitzarekin jolas egitea, eta hain literaro geranok euskaldunok, libertate hori daukagu bertso kontestu horretan, eta nik hori ikusi izan diot bertsolaritzaren aberastasun.
‎–Dena dela, ezin dut baieztatu ziurtasun osoz Xerxesek Argosera heraldorik bidali zuen halako mezuarekin(...). Nik, batzuek eta besteek kontatzen dutena azaldu beharra badaukat ere, horrek ez du esan nahi hori guztiori hitzez hitz sinetsi beharra daukadanik(...), zeren bada esaten duenik argostarrak eurak izan zirela, izatez, Persiarrarengana laguntza eske jo zutenak Heladeri eraso ziezaion; izan ere, lazedemondarren eskutik jasandako hondamendia jasan ondoren, edozertarako prest zeudekeen egoera hura gainditzearren? (VII, 152).
‎–Etorkizuna hemen da!? entzun daiteke han hemenka, eta han egon gara eta hemen gaude esaldi hori hitzez hitz sinetsi dugunak. Ez etorkizunean, etorkizunaren iragarpenean baizik.
‎—Hiri ez zaik holakorik gertatuko bere hitzak sinetsi nahian bota zion Ritak.
‎Indultu dekretu bakoitzean insurjenteei esaten zien horixe zutela azken aukera erregeren esanera itzultzeko. Beste askoren artean, erregeordearen hitzak sinetsirik, Carlos Maria Bustamante indultuari atxiki zitzaion 1817ko martxoan; baina erregeordeak barkatu beharrean, preso hartu eta Veracruzeko Ulua gotorlekuan espetxeratu zuen. Han ezagutuko zituen Soto la Marinan eroritako Minaren hainbat borrokalari.
2018
‎Esaiozue berarekin eraman nazala. Munduak ez du beharbada miliziano baten hitza sinetsiko, ni bezalako kazetari baten laguntza du agian.
‎Baina zer datorkio? Saioak Landerren hitzak sinetsi nahi ditu, sinetsi behar ditu. Goizean goiz bakoitza bere aldetik joan eta hor bukatuko dira ikara guztiak.
‎pertsona batzuk beren printzipioen kontra jokatzeko limurtuz edo haien balio etikoak bortxatuz. Pertsona horiek zalantzak izan ditzakete gai jakin baten gainean; baina gai horretaz hitz egitera edo idaztera makurrarazten badituzte, batzuk beren hitzak sinesten hasten dira. Zerbait esatea (ahoz edo idatziz) zerbait sinestea bihurtzen da.
‎Bidezkoa denez, jende asko izan zen Mugarreren hitza sinetsi ez zuenik, eta jendearen mesfidantzak arrazoia ematen edo dizu.
‎Erregek ez zion inolako azpildurarik susmatu eskakizunari, eta, nire hitzak sinetsirik, zedula bat izenpetu zuen, ni jauregiaren jabe egiten ninduena.
2019
‎Sendagileengana jo beharrean, Senarrak erabakitzen du hobe dela gauzak bere horretan uztea, errua norena den jakiteko beldurrez, bere ustez senar emazteen artean tentsioa eragingo lukeelako arrazoia ezagutzeak (27). Bere hitzak sinestera, errua Florari egozten dio, arestian aipaturiko entziklopediaren estatistiken egiari atxikirik, baina bere baitan beldur da bere gizontasuna auzitan jar lezakeen ezer ondorioztatuko ote den, behin berriro gizontasuna eta fertilitatearen arteko lotura antzestrala berreditatuz.
‎Orain ulertzen dut asunto hau. Lehen andrea nola zauritu eta abar aritu zarenean, ez dizut hitzez hitz sinetsi. Zure hitz egiteko modua dela pentsatu dut.
‎Nire anaia ez dago hilda. Nirekin bizi da, goiko solairuan, azaldu zuen bere hitzetan sinesten duenaren tonu irmoaz.
‎Ez zirudinan Tomasek esandako hitzotan sinesten zuenik;, soldadu zintzoaren, oinarrizko arauak omen direnak aparteko konbentzimendurik gabe ekarri, besterik ez zinan egin.
‎ez ditugu krimen horiek erantzunik gabe utziko, lan eginen dugu azkeneraino terrorismoarekin bukatzeko eta Espainia demokratiko eta baketsu batean bizi ahal izateko. Hortzen artetik isurtzen zitzaizkion hitzetan sinesten zuena berak. Erronka, egiaz, eraman zaila zeukan.
‎Izadiak zuri bezainbesteko sudurra eman izan balit, ez zenituen, beharbada, nire hitzak sinetsiko. Ez zinen konturatuko, seguru asko, baina hasieran, muxu eman nahi nizun bakoitzean, ez nuen jakiten nola.
2020
‎Ez dut uste zuek baino lehen edozer jakiteko kapazitatea daukanik. Haren kontuak hitzez hitz sinetsi baino lehen, hobe zenukete bere eredua jarraituko bazenute. Nola doakio senarrarengandik urrun?
‎Fidatu egin duzue. Nire hitza sinetsi duzue. Ez duzue beste erremediorik.
2021
‎" Ez zaizue, ene hitza sinetsi nahi izan ez duzuen jaunok, etsenplu hau aski iduritzen aitorrarazteko maitasun perfektuak, gordeegia eta ezezaguna denean, heriotzara eramaten duela. Zuen artean ez da haren alde bateko zein bertzeko ahaideak ezagutzen ez dituenik:
‎Berak aitortzen duenez," prankotarrakaz gudetan ibilteko amorratzen egon izan naz neure bizitza guztian" (63 or.); orain, aldiz, euskaldunen buruzagi izaten segitu arren, apaldurik sentitzen bide du iraupen konfrontaziorako premia eta aski omen du" Euskalerriak ostu jakozan lurrak eskatuteko araudea galduten ez" bada (65 or.). Eta, Amandoren hitzak sinetsiz, nahikorik dauka" Jainkoaren legea" ren bermea, kristau guztiek inbaditzaileak barne betetzen dutela sinetsarazten baitio gotzain frankoak: " Jaungoikoaren legea zuzen zuzena da, ta bakotxari berea emoteko agintzen dau" (65 or.). Eta, itun berriaren sinadura gisa, prest dago garai bateko buruzagi euskaldun ausarta frankoen burua inbaditzailea baina fededuna besarkatzera joateko.
‎Metroaren aurkako Satorralaia taldeak, ordea, ez ditu ETSko arduradunen hitzak sinesten, eta obrak kautelaz bertan behera uzteko agindua emateko eta eragin diren «ondorio kaltegarrien» ardurak argitzeko eskatu dio Itsasertzetako Zerbitzuari: «Maiatzaren 7koaren moduko zulo bat orain agertu izanak erabat zalantzan jartzen ditu ETSk azken hamar hilabeteetan egin dituen porlan injekzioen eta azterketa geoteknikoen emaitzak.
‎Nire mina eta nire hitza, ez dut besterik. Baina hitzak ez dira ebidentziak, hitzak sinetsi egin behar dira, eta ni sinesten nauela esan didan arren, medikuak psikologoarengana joatea gomendatu dit zeharka. Beste norbaiti buruz ari dela ematen du baina ez dago beste inor hemen, leiho ondoan dagoen landarea ez bada, eta ez dut uste landareak psikologoarenera joateko beharra duenik.
‎–Noren hitza sinetsiko duzu zuk?
‎Barne muinetaraino aldatu nahi ninduela uste nuen nik –sorbaldak altxatu zituen– Baina ez da horrela. Hitzak sinesten ditu.
‎Herentziaren bat non harrapatuko, atso agure ahaltsuen zelatan. Poetak berak ere izan zuen gogoan hori, bere hitzak sinesten baditugu: " Paulak nirekin ezkondu nahi du, nik ez dut Paularekin ezkondu nahi:
‎Rosikak hartu zuen gidaritza, baina harenganako arbuioa gero eta handiagoa zen. Prentsak ez zuen haren hitzetan sinesten. Arrazoi nagusia haren poltsa beltza zen.
2022
‎Gertatutakoaren berri izan duenean, haserre iragarri du Maite Esporrinek alkatearen gaitzespena babestuko zuela. " Damu dugu zure hitza sinestea. Noraino iritsiko zarete, UPNko jaunok?
‎Konbentzimendurik gabe esan du. Bere hitzak sinetsi nahi lituzke, baina fedea goitik behera birrindu berri zaio.
‎Gustatuko litzaioke bere hitzak sinestea. Ezin du:
‎Ziurtasunez esan duen arren, berak ere ez ditu bere hitzak sinesten.
‎dutxak hartzen zituzten gimnasio eta proteina irabiakietara zaletutako gizonek han, denen begien aurrean hartu ere. Sekulako ikuskizuna omen zen, Nikolaren hitzak sinetsiz gero. Parentesi bat zen bidaia hura Nikorentzat ere, eta traje haptikoa etxean utzia zuen, umeaz eta bere haurdunaldi birtualaz pare bat egunez ahaztu ahal izateko.
2023
‎Hitzez hitz sinetsi nuen guztia nire hamabost urteetan, baina geroago, urte batzuen joanean, aitormen haren benetakotasunaren beste frogak aurkituko nituen. Esan dizut Lucíak ezin zuela adiskiderik izan aititaren baimenik gabe, eta haren adiskide bakarrak errodajeetan lagun zituen neskatilak zirela.
‎Baina, psikologo jauna, nire amak ez bezala, nik amua irentsi eta senarraren hitzak sinetsi nituen, behar gorriak bultzatuta. Egiari zor, etorki eta etxe oneko euskaldunak bai, baina inoiz ez dugu xentimorik izan poltsikoan, ez txikia nintzela baserrian bizi ginenean zerbaitengatik zuen baserriak izena Mixeri Enea, ez gaztetan kalera etorri ginenean.
‎Han oro urregorrizkoa balitz bezala. Eta nik hire hitzak sinetsi nahi nitian, nola sinetsi nahi dituen hil hurren denak hil ondoren berpizteko promesak, baina Endarlatsako paraje beltz hartan ez zegoan ez Parisko argien distirarik, ez pasatzailearen linterna zaharren argi margulik esperantza printzaren baten arrastoan jarriko gintuenik.
‎Hi bai gizon saiatua eta langilea. Hire hitzak sinestera, edonork pentsatuko likek ostatuan saltzen genuen vinho verde egiteko mahats muztiatua baino birrinduago itzultzen hintzela etxera. Bo, bo, faborez, nahikoa diagu!
‎Alta badira gizakiak egunean zortzi orduz lanean dihardutenak, eta arratsetan ikasteko irakurtzen gogor ahalegintzen direnak; eta liburuetan irakurritakoa egiaztatzeko biblioteka handietan ibil ez daitezkeenak; orduan idatzitako hitzetan sinesten dutenak. Horregatik debekatua zaigu haiei faltsutik jatera ematea.
‎Nahiz eta Ebanjelioetan transmititu diguten Kristoren irakaspenen parte eskas bat baizik, hala ere giza arimaren naturaz haraindiko fisika deitzen genukeena aurki genezake; doktrina zientifiko guziek bezala, fisika horrek ez ditu edukitzen argiki ulergarriak eta esperimentalki egiaztagarriak diren gauzak baizik. Baina perfekziorako mugimenduak du gauza horien egiaztapena egiten, eta horregatik mugimendu hori burutu dutenak hitzetik sinetsi behar dira. Baina, jakintsuek beren laborategietan gertatzen diren datuez erraten digutena sinesten dugu, hitzetik eta kontrolik gabe, nahiz eta ez dakigun jakintsu horiek egia maite duten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia