Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2001
‎Eta kalean gona motxak, adibidez, ez dituzte onartzen. Familia bat ikustera bazoaz, kontuz, emakumeari hitz goxorik esan gabe. Besoetara eraman nahi duzula usteko dute berehalaxe.
2002
‎ez eta hitz goxoak esatea ere burua ileurdin dagoenean.
2010
‎Tarteka burutxoa ateratzen zuen, emakumearen lepoaldea eskaladatuz, ugatz bila, noraezean. Hitz goxoak esaten zizkion emakumeak, ahapeka, eta erdi laztanka erdi bultzaka jertsearen barrualdera sarrarazten zuen berriro. Bitartean, beste eskuaz liburuari eutsi eta irakurketarekin aurrera jarraitzen zuen.
2012
Hitz goxoak esanez amaitu nuen deia. Damutu egin nintzen amona bisitatu ez izanaz; batez ere, astia izan nuelako.
‎Kalkomania kendu zuenean, bihotz zuri zuri bat gelditu zitzaion azalean. Bi maitaleek hitz goxoak esan zizkioten elkarri, marrazki bitxi hura izan zen beren arteko maitasunaren lekukotza. Pasatu zen, ordea, uda, pasatu zitzaien kalentura ere:
‎Eskola kaier bateko orriak belztuz, ordura artean inori ez bezala eman nion nire minen berri. Barrua husten nuen, burua haren magalean bermatuta, haren eskuak nire ileak ferekatzen, haren ezpainek, tarteka nire belarrian kontsolamenduzko hitz goxoak esaten, larunbat arratsalde lasai horietako batean bageunde bezala.
2015
‎Aitak eta Jexuxek, ordea, ez zioten elkarri ez erregalurik, ez hitz goxorik esan. Ez dago jakiterik ze haize gaiztok jo zuen Beoteko pareta; kontuak kontu, Aitak Jexux baserritik bota zuen.
‎Eskertua izan da egin duen zerbitzu handiaz, umilki eta jarraituki bete duen saila. Eginak izan zaizkion eskaintzez gain, entzun dituen hitz goxoek diote gehien bat atsegin eman. Merezitako eskerrak, lan handia eramanik, bereziki eskolako haurrer buruz.
2016
‎Burrunba distiratsu honen guztiaren estreinako erasoan atomo bihurturik geratu zara; bilatu, bilatu kaleaz beste aldean langa bat duen kalezulo bihurri bat, non gurdiei ezinezko gertatuko zaien bira egitea, eta non zuziek duten errainurik jaurti. Han zure arima kontsolatu duzu bizargin baten emaztearen grisset atseginen bati hitz goxoak esanez, eta halako lagunartean onartua izatea lortu!
‎Bere hurrengo literatur irratsaioaz hasi zen pentsatzen, baina ez zitzaion erraza gertatu, ume bat zarataka ari zelako hurbil hurbil, negarrez bere kotxetxoan. Ama alboan zeukan, aldika errietan aldika hitz goxoak esaten, erdaraz. Bere buruari ere hitz egiten zion txitean pitean,, así no se puede?,, así no?,, es que esto no puede ser?
‎–A, jakina?, esan zuen lauzpabost segundoren ostean,. Gustave Flauberten Un coeur simple ipuinean agertzen den loroagatik da?. Iratik ez zuen deus ihardetsi, eta irribarre baten errainua zirriborratu zuten bere ezpainek, loroari zenbait hitz goxo esaten zizkiolarik. –Itxoin?, esan zuen bat batean zerbait gogoratu edo ideia bat izan balu bezala, eta etxe barnera joan zen.
‎tratamendua erdi txantxetakoa zen ala benetakoa. Gizon etorri berriak ez zuen bere begitarte serioa aldatu, ez zuen irribarre ahaleginik bat ere adierazi, ez zuen hitz goxorik esan. Beharbada beste pertsona batek antipatiatzat hartuko zukeen jokaera hori, edo are gehiago, harrokeriatzat, baina ez argitaletxeko zuzendariak, bistan zenez, idazle beteranoa ongi ezagutzen zuelako, dudarik gabe.
2017
‎Umea negarrez hasten da. Amamak hitz goxoak esaten dizkio. Baina umea ez da ixiltzen.
2019
‎Hasi zen jendea arnas hartzen, konturatu gabe, geldirik, hartu gabe egon zirela ere. Thornton leraren atzetik zihoan, hitz goxoak esanaz. Nondik norakoa aurretik erabakia izan zen.
2020
‎Nolanahi ere, irribarrea da haren aurpegiak daukan, edo zeukan, onena. Urtu egiten zen irribarre horren atzetik hitz goxoak esaten zizkionean, maite zaitut, zeu zara bakarra... Ramirok maite izan zuen hasieran, edo berak hala pentsatu nahi izan zuen bederen.
2021
‎Hortaz, zenbakia markatu eta itxaron egin nuen, hitz goxoak esanez ihes egin ez ziezadan.
Hitz goxoak esaten dituenari esaten zaio, losintxaria denari. Pertsonaren fidagarritasunarekin lotzen da, ‘aho leuna’ duena ez baita batere fidatzekoa.
2022
‎Harakinak zapi ilun batekin begiak estali eta segituan aizkora handi bat hartu zuen; zezen gaztea ez zen ezertaz jabetu eta bere nagusiak hitz goxoak esanda eta bizkar zabalean laztan gozoak eginez, bare eta lasai iraun zuen. Halako batean, ordea, German harakinak, aizkora buruarekin kolpe indartsu bat eman zion kopetan eta animalia bulartsua ziplo erori zen porlanezko lurreraino; gaixoa!
2023
‎Masailean fereka eta atximurraren tarteko zerbait egin dizu. Zuk etorri zaizkizun hitz goxoenak esan dizkiozu ordainez. Hurrena laster itzuli eta hutsik egin gabe egingo diezuela bisita agindu diozu.
‎Eta Austerlitzeko geltokira iristen nintzenean, eraikinaren fatxadako erloju handiari erreparatzen nioan erregutuz orratzak astiroago mugi zitezen, behingoagatik eginbeharrez ahantzi eta neure alutan egoteko astia izan nezan. Eta amets egiten nian norbait nigana etorri, babestu eta belarrira hitz goxoak esaten zizkidala. Eta gogoan diat geltokiko café tabaceko bazter batean eserita fantasia hura behin eta berriz zetorkidala, eta behin nola egin nion so nire aurrez aurre eserita zegoen adin ertaineko gizon bati.
‎Elkarrekin besarkatuta egon ziren luze, ezer esan gabe. Guadalupek ume txiki bat balitz bezala kulunkatu zuen Begoña beso artean, eta hitz goxoak esan zizkion belarrira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia