|
Aitaren hitzak entzuten zituen neurrian, egia da ez ziola orbetarren adorearen merezimenduzko domina eman, baina aitagandik zetozèn laudorio haiek ez ziren txantxetakoak, ez horixe!?, gero eta puztuago sentitu zen Domingo; aita espirituala harrokeritis larriaz hizketatu zitzaion, eta halako zerbait nabaritzen zuen barruan, apur bat lotsarazten zuena, bai? baina hain zen neurrigabea, bestalde, anai arreben artean erdigune eta ardatz sentitzeak ematen ziòn plazera, non, arnasa hartzean, haize itxurako bat nagusitzen baitzitzaion, itxurakoa bezain erreala, birikak ez ezik gorputz osoa ere puzten ziona; aitak eskaini zizkiòn
|
hitzen artean
gehiegikeriaren bati ere antzeman zion Domingok, nola ez, bada!?, baina hura ez zen ñabarduretan hasteko ordua, hainbestekoa zen aitaren hitzalditxoak sorrarazi ziòn atsegina; harekin batera, baina, abioien kontua zuen, aste hartan aireplano bat ikusi baitzuen hiriko zeruan: urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz, haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi indarraren misterioarekin lotzen zituenak?, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta.
|
|
...rituala harrokeritis larriaz hizketatu zitzaion, eta halako zerbait nabaritzen zuen barruan, apur bat lotsarazten zuena, bai... baina hain zen neurrigabea, bestalde, anai arreben artean erdigune eta ardatz sentitzeak ematen ziòn plazera, non, arnasa hartzean, haize itxurako bat nagusitzen baitzitzaion, itxurakoa bezain erreala, birikak ez ezik gorputz osoa ere puzten ziona; aitak eskaini zizkiòn
|
hitzen artean
gehiegikeriaren bati ere antzeman zion Domingok –nola ez, bada! –, baina hura ez zen ñabarduretan hasteko ordua, hainbestekoa zen aitaren hitzalditxoak sorrarazi ziòn atsegina; harekin batera, baina, abioien kontua zuen, aste hartan aireplano bat ikusi baitzuen hiriko zeruan: urduri so egin zion, baina, urduritasunarekin batera, desio ezkutu baten sua pizten nabaritu zuen erraietan, bizitzan lehen aldiz –haren burrunbotsak ere, garai batean desatsegin gertatzen zitzaizkionak, organoaren notak bezalakoak sentitu zituen, ausaz, Domingok bizi indarraren misterioarekin lotzen zituenak–, egun gutxi batzuk lehenago gertatuak ikuspuntua aldatu balio bezala, eta ikuspuntuak abioiekin zuen harremana, aita espiritualak ere argi eta garbi esan baitzion hura zuela hegan egiteko posibilitate bakarra, eta berak hegan egin nahi baitzuen, kosta ahala kosta.
|