Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 221

2000
‎badakigu ezen lohitzen eta likisten garela, noiz eta egin beharrekoa egiten ez baitugu, baina, halarik ere, noiz eta, erretorikaren bidez, bi hitz airoski lotzen ikasten baitugu, berehala lotzen gatzaizkio, hitzen ederraz eta urrearen distiraz, geure lohiaren eta geure likitsaren beztitzeari eta haren estaltzeari, eta apaintzen dugu geure satsa eta geure simaurra arrosa lurrinztatu batez. Eta, hitzen errepikatzearen errepikatzeaz, uste dugu eta sinesten dugu hondarrean ezen azala dela barrena, eta barrena azala... harik eta, halako batean, berez eta halabeharrez, gauza bakoitzak bere lekurat egiten duen arte —azalak azalerat eta mamiak mamirat—; eta ohartzen gara orduan ezen gure lohia eta gure ustela ez dela bertze alderat behatuagatik desagertzen, eta geure lohiarekin eta geure us...
‎Kolorearena —eta modeloa bera—, bertzalde, hauturik errazena izan zen. Luxuzko jatetxeko kartan baino tarifa ezberdin gehiagoren artean aukeratu beharra ezin askatuzko buruhaustea gertatuko zitzaidan, hitzez hitz errepikatu izan ez banu egiteko berean baina aise ere deliberamendu handiagoz ondoan ari zen etxekoandrearena:
‎Sinposioan zehar Gabunia jaunak unibertsitate hartako errektorea agurtzera hurbildu eta, paradaz baliatuz, galde egin zion ea Madrilen zein liburu dendatan eros zezakeen euskal gramatika bat. Espainiako Unibertsitatearen ordezkari goren haren hitzek —eta haren hitzak errepikatu besterik ez dut egiten—" Baina dialekto horrek ba al dauka gramatikarik ala?" aho zabalik utzi zuten georgiar irakaslea, eta aitorpen hau egin zidan: " Orduan ezin hobeki ulertu nuen euskaldunok zergatik borroka egiten zenuten".
2001
‎Marcosek baiezko keinua egin zuen, asko kostatzen baitzitzaion hitzak errepikatzea eta huraxe zen gauza bera galdetu zioten hirugarren aldia –sukaldean, pasilloan, egongelan– Horixe da adinekoen abilidadea, gauzak hirutan esatea, edo lautan.
‎Bere lengoaia, zerbait dioenean, ez da batere bere kasakoa. Monosilaboak eginez, entzundako azken hitza errepikatuz hasten da:
2002
‎Euskal eleberrigintzaren jatorriaz egindako azterketa gehienak Koldo Mitxelenaren (1960: 14) hitzak errepikatuz hasten dira:
‎Haurrak ekolalia (esaten dizkioten hitzak errepikatzea), alilalia (bere hitzak errepikatzea) edo koprolalia (hitz lizunak esatea) eta antzeko tikak dituenean, Tourette sindromea duela pentsa daiteke.
‎Haurrak ekolalia (esaten dizkioten hitzak errepikatzea), alilalia (bere hitzak errepikatzea) edo koprolalia (hitz lizunak esatea) eta antzeko tikak dituenean, Tourette sindromea duela pentsa daiteke.
‎Euskal Herria, euskaldunen herria asmakeria hutsa ei da, halakorik ez baita inoiz egon Sabino Arana eta beraren ondorengo paranoikoak agertu arte. Bide batez, egunokaz Enrique Mugica Herzog-ek hitzez hitz errepikaturiko ideia. Jakin bagenekien euskaldunok irudimen handiko jendea ginena, baina hainbesteko?
‎Itsasbehera dago pisuan, itsasgora dago Radio Exterior de Españan, Radio Nacionalen. Irratiko solaskide lausengaria politikari baten hitzak errepikatzera mugatu da. Itsaso beltza gora doa.
2003
‎Hala: burdin-bide, ordu liburu... Hitz errepikatuetan, ostera, ez du erabiltzen: argi argi...
‎Hodei gris iragazgaitzak eragozten zion ate haren atzetik zegoenari heltzea. Bakarrik Sasoi Ilunaken hitzak errepikatzen ziren ezin argiago bere garunen bihurguneetan. Orduan beste irudia etorri zitzaion:
‎Editoreak azalpenak eskatu eta diskrezioa gomendatu zion, baina alferrik izan zen. Nire nobela bat eskuetan zuela, ilunabar batean literatura egiteak ez zirudiela hain zaila esan zidan, azken batean tik batzuk behin eta berriz errepikatu eta istorio batzuk elkarrekin ondo josteak ez zirudiela beste munduko gauza eta istorio horietako batzuk, gainera, bereak zirela eta nire pertsonaiek batzuetan berak esandakoak hitzez hitz errepikatzen zituztela esan zidan. " Nire baitan nobelak ditudala sentitzen dut eta zuk atera egiten dizkidazula", erantsi zuen amorru puntu batekin, nire nobela berria airean astinduz.
‎Perminek don Esteberen latinezko hitzak errepikatzen zituen noiznahi, baina baita don Justinianorengandik ikasitakoak ere, zein ona den zementua, bai ederra dela iraultza zuria...!
‎Eta aurriak hitza errepikatzen da
2004
‎–Bilaketa fantastikoak? –antza zenez, irakasle zaharraren azken hitzak errepikatu besterik ez nekien egiten. Baina arras txunditurik nengoen, entzuten ari nintzenak liluraturik.
‎Jaurlaritzaren kontseiluak uztailaren 27an onartu zuen aldirako Plana. Planak hitzez hitz errepikatzen du maiatzean Kultura Sailak aurkeztutako zirriborroa, eta Kontseiluak hedabideen bitartez helarazitako irakurketak, iritziak, ez du inolako eraginik izan egitasmo ofizialean, aldakuntzarik izan ez den heinean. Espero dezagun planaren inplementazioan zorte hobea izango dutela egindako proposamen eta eskariek.
2005
‎Baina, esanguratsuena da egiten duen Iban Zalduaren kritikaren parodia. Ibon Zaldibia delako batek, Iban Zaldua izenpean, ustezko jakinduria literarioaz jantzita eta hizkera kultista eta pedante batean hitzez hitz errepikatzen ditu kritikaren nondik norakoak, amaierako" enpin" emendailu trufagarri etengabe errepikatuz. Erantzuna irratsaiora deitzen duen gazte batek ematen dio.
‎Ametsek hitzez hitz errepikatu dio hankabiko biek esandakoa, haiek bezala erdaraz. Atsekabetuta egiten du berba, esanak min egiten diola.
‎" Sha puede marsharte" hitzak errepikatzen ziren oraindik nigan, lokamuts likatsuetan bezalatsu... Hemen ere hil arte entzun eta berrentzun ote dut hire erremuskada madarikatua??
‎Desmasiak hasi ziren zehazki, hauteskunde kanpainaren karietara UMPko hautagaia agertu zen bezperan. Hersteaz beste ilkibiderik ez zela bazekien, alta Daniel Lavie kandidatuak Delbard nagusiaren hitzak errepikatu zituen, bake lehiaz:
2006
‎Ama. Eta amak hitza errepikatu du: ama.
‎Azkenean, bere estrategiak emaitzarik ez zuela ikusita, Jonek berriz deitu zion. Aurreko deietakoak hitzez hitz errepikatu zituen mutilak. Anek, baina, aldaketa bat sumatu zuen bere baitan:
2007
‎Esate baterako, hitzak errepikaturik dauzkan testu batean aski litzateke zenbatetan errepikatzen diren eta non diren adieraztea.
‎–Galaxia guztiak ari dira gugandik urruntzen?. Lachièze Rey-ren hitzak errepikatu besterik ez dugu egiten (Initiation à la Cosmologie. Dunod?
‎I. Berlin-ek, Fakultateen gatazkatik Frantziako Iraultzari begiratzen dion aipu bat ezarri du bere saioaren goiburu gisa710, Kant-en askatasunaren pathosaren adierazlea, razionalista harengandik erromantikoenganako iragaitza ulertzen laguntzeko nolabait. Esaldi hori kasik hitzez hitz errepikatzen da Antropologian (bakarrik, ez printzipio razional batez, baizik sentimendu naturalez diharduela), gizakiaren enkarnu edo «grina natural»etako lehena, askatasuna, azaltzen duenean: «Beste inoren hautuaren arabera bakarrik zorioneko izan daitekeena (nahi adina onbera duelarik ere hori), arrazoi guztiarekin sentitzen da zorigaiztoko»711.
‎1982an Aarsleff ek From Locke to Saussure liburua argitaratu du, eta bertan, kritikak olinpikoki ignoratuz, Humboldt-i buruzko bere tesiak hitzez hitz errepikatu baino ez du egin, pasarte zentralak 1977an frantsesez publikaturiko testu berberak direlarik1119 Kant-en eta Herder-en inportantzia Humboldt-entzat ukatzen da, etab.
‎hitzez hitz errepikatzeko gai naiz,
2008
‎Lehen orrialdean zirriborroak besterik ez zeuden, luma hartu eta denbora pasa edo praktikatzearren egiten direnak bezalakoak. Batek tatuajearen hitzak errepikatzen zituen: –Billy Bones, bere kuttuna?; beste batek,. W.
‎–money!? hitza errepikatuz. Auzokide gehienak ardura handirik gabe pasatzen zitzaizkion ondotik, ez entzunarena eginez, baina pazientziaz jokatuta txanpon batzuk biltzea lortu zuen, nahikoa beste litro bat ardo erosteko aldameneko Mini preço supermerkatuan.
‎Eta gizon izateak dituen une gozo bakan horietako bat gozatzeko asmotan begiak itxi nituenean zerbait beroa eta lirdinga sentitu nuen berriro belarrian: gingila miazkatzen zidan, ulertzen ez nituen baina lizunak ziruditen hitzak errepikatzen zituen bitartean. Ez nintzela lehengoa esan behar izan nion, saiatuko nintzela, baina ez niola ezer agintzen.
‎Nadiarekin gogoratu nintzen. Lau bat urte lehenago, leku horretan bertan adiskide baten zain nengoela, estali zizkidan bere bi eskuekin begiak eta miazkatu zidan belarriaren gingila, nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean lizunak ziruditen hitzak errepikatzen zizkidan bitartean. Lau urte generamatzan, beraz, elkarrekin eta orduan bezain misteriotsu, orduan bezain maitagarri izaten jarraitzen zuen.
‎Haren esku luzeak ukitzen ari nintzen, izenik eman gabe nolanahi ere, ez bainuen hankarik sartu nahi, belarrian zerbait beroa eta lirdinga sentitu nuenean: mingainarekin gingila miazkatzen zidan, nik ulertzen ez nuen hizkuntza batean lizunak ziruditen hitzak errepikatzen zizkidan bitartean. Haren eskuak askatu eta begiak irekitzea lortu nuenerako, ingurukoak begira nituen hunkiturik, hunkigarriak izaten baitira betiere geltoki eta aireportuetan ematen diren bikoteen arteko besarkada itogarri eta luze horiek.
‎Ikusten denez, Macpherson en eta batez ere Lönnrot en 1833ko egitasmoak Menéndez Pidal ek ia hitzez hitz errepikatu zituen ehun urte geroago (1928an). Herriaren tradizioaren partaide sentitzea Europa osoan ohiko ideia izan baitzen, XVIII. mende amaieratik XX. menderaino, Eskoziatik Serbiara eta Finlandiatik Espainiara, Euskal Herria ere tartean harrapatuz.
‎Hiru objekturen irudiak erakusten zaizkie (horietako bik errimatu egiten dute), eta objektuen izenak esaten zaizkie. Hitzak errepikatzeko eskatzen zaie, irudi bakoitza ongi etiketatu duten jakiteko, eta soinu edo errima bera duten bi hitzak seinalatzeko edo izendatzeko esaten zaie. Entrenatzeko ariketak egin behar dituzte proba hasi baino lehen.
‎Testua kohesionatua izango da, hurrenkera logiko egokiaz gain, egoki lotzen badira perpausak edo paragrafoak: hitza errepikatuz, sinonimoak, hiponimoak edo hiperonimoak erabiliz hitza ordezkatzeko (hiponimoa: lehen ugaztuna, orain behia; hiperonimoa:
‎4.11 taula. Entzundako hitzak errepikatu eta gauzak hartzean izenak esaten dituzten haurren ehunekoak (8 hilabete) 47
‎4.3 irudia. Entzundako hitzak errepikatu eta gauzak hartzean izenak esaten dituzten haurren ehunekoak, hilabeteka (8 hilabete)... 47
‎Atal hau haurraren lehenengo ekoizpenen berri jakiteko da: ea heldu batek esaten dituen hitzak errepikatzen dituen eta gauzak hartzean izendatzen dituen galdetzen da horretarako. Batzuetan eta sarritan erantzunak baiezko moduan zenbatu dira, eta inoiz ez ezezko bezala.
‎4.11 taula. Entzundako hitzak errepikatu eta gauzak hartzean izenak esaten dituzten haurren ehunekoak (8 hilabete).
‎4.3 irudia. Entzundako hitzak errepikatu eta gauzak hartzean izenak esaten dituzten haurren ehunekoak, hilabeteka (8 hilabete).
Hitzak errepikatu
‎1 Haur batzuek entzun berriak dituzten hitzak errepikatzen dituzte, esaterako, osabaren sudurra entzuten badute sudurra edo osaba esaten ahalegintzen dira. Zureak halakorik egiten du?
‎Errezitatzea: orain arte ikasitakoa hitzen bidez errepikatzea, eduki guztia ulertu dela egiaztatzeko. Berrikusi:
‎musika erranaldia errepikatzea. Aulkian jarri, eta pianoa inoiz ukitu ez zuen haurrak nota guziak hitzez hitz errepikatu zituen. Orduan, bere talentua doinu bat denez galdetzean...
‎Gaur egun, EAJko GBBko lehendakaria da. Hamar urte geroago, fresko gordetzen ditu orduko oroitzapenak, garai hartako hainbat elkarrizketa hitzez hitz errepikatzeko gai izateraino.
‎Inazioren hitzak errepikatzen ditu hortz artean: Zergatik segitzen duzu Tomasekin?
hitzak errepikatuz mozkor
2009
‎Bertso ahapaldia ona izan dadin gauza askori begiratzen zaio: neurria ondo bete, luzatu edo laburtu barik; puntuak edo errimak egokiak izan daitezela, antzeko soinuaz amaitzen direnak, beti ere hitza errepikatu gabe, hau da, poto egin gabe; gaiaren tratamendua eta garapena noraezekoak dira. Argumentua edo mezua, bertsoaren mamia, garanduz garanduz doa, eta amaierarako uzten da ideia nagusia, garrantzitsuen edo eragingarriena, mezuaren muina.
‎Apaizak erruki hitza errepikatu zuen etengabe sermoian.
‎Motzean, gauza askorik ez: parrokiako indusketetan erromatar garaiko zenbait objektu topatu zituzten, txanponak tartean, baina gutxi; jauntxoen hilarrietan, bestalde, pitxiak eta gordetzen ziren baita ere, baina. Faoxeren hitzak errepikatuz, ez ziren faraoiak.
‎–Ikusi bazenu nola hitz egin duen, Regina?! , eta, kidearen paperean jartzen zela, haren hitzak errepikatu zituen, antzezpen ezin serioagoan?: –Jaunak:
‎Errana ez zen nire kolkotik aterea. Hitzez hitz errepikatzen ari nintzen lehengo egunean gure buruzagietariko bati aditua. Ez zen Alain kikiltzeko aski izan.
‎Karaktere eta hitz errepikatuak 220
‎32 kasu praktikoa: karaktere eta hitz errepikatuak
‎Ez dago beste esplikaziorik, protokolo ezkutu bati obeditzen diote, aktoreak ongi ikasitako gidoia hitzez hitz errepikatzen duen moduan, fededunak otoitza letra bakarra aldatu gabe errezatzen duen bezalaxe.
‎–Paperetan ordena pixka bat jartzen hasi nintzenean, ikusi nuen ideia edo gai batzuk behin eta berriro errepikatzen zirela. Baina gehien harritu ninduen ikustea nota batzuk hitzez hitz errepikatzen zirela. Hamaika aldiz bueltak emanda nituen seinale?.
‎–Ikusi bazenu nola hitz egin duen, Regina...! –eta, kidearen paperean jartzen zela, haren hitzak errepikatu zituen, antzezpen ezin serioagoan–: " Jaunak:
2010
‎Tapiak hiruzpalau kanta jo zituen gerturatu zirenentzat, tartean diskoari izena ematen diona. Entzuleei, mesedez, hitzak errepikatzeko eskatu, eta" biba gure fedia Espainiakua" dioen partera iristean, irriño bana aurpegian abestu zuten gonbidatuek. Mezua gauza bat baita, interpretatzeko moduak, ordea, goitik behera mutarazten du.
‎Urte hartako Gabonak baino lehen, J. Iñaki Etxezarreta eta Antonio Campos Buesa Hezkuntza Sailburuarekin eta haren taldearekin bildu ziren. Haien esanetan, Buesa Sailburuak enkargu hitza errepikatu zuen bileran, etengabe, eta emandako enkargua betetzea zela haren lana. Ikastolei akordiorako eskaini zien aukera bakarra ikastola guztiak eskola publikoen sarean sartzeko hautura mugatu zen.
‎Hauei esker, hiztunak pentsatzeko asti gehiago izaten du: etenak, hitzak errepikatzea, betegarriak: mm, zera, ba; esanekoa berriro esatea.
‎Hizkuntza: objektuak izendatzeko eta hitzak errepikatzeko gaitasuna.Kategoriak sailkatzeko zailtasunak ditu. Ulermenaren afasia.
‎Hizkuntza: objektuak izendatzeko eta hitzak errepikatzeko gaitasuna.Kategoriak sailkatzeko zailtasunak. Ulermenaren afasia arina.
‎Hizkuntza: objektuak izendatzeko eta hitzak errepikatzeko gaitasuna du.
‎Hizkuntza: objektuak izendatzeko eta hitzak errepikatzeko gaitasuna du.
‎iraultzari kritika egiten diote, baina hura aldezten dute, azken pilota jokoaz eta modako disko kaleratu berriaz dihardute. Produktu kontrairaultzailea saltzen dutenek gidoi ezinago zorrotzari jarraitzen diote, hitzez hitz errepikatzeraino gobernu iparramerikarrak esandakoa. Esate baterako, Yoanik modu aktiboan parte hartzen du komunikabideek Venezuelako Gobernuaren kontra egindako kanpainetan; blogean, berriz, Irango Gobernuaren kontra borrokatzen diren irandarren alde egiten du.
‎Kasu horretan, hiztegi komuna ernaltzen da: " arriskua"," ziurgabetasuna" eta" kontrol gabezia" dira hitz errepikatuenak.
‎Angelen hitzak errepikatzen ari zen. Entzuna nion antzeko teoria bat monumentua bonbaz txikitu zutenean.
‎Banengoen" irudia" hitza errepikatu zuela behin eta berriro, baina ez nekien zertarako eta ez nion Robertori galdetu nahi, ulergarriena zelako lagunak gogo handirik ez edukitzea azalpenak emateko.
‎Etena, nik ere zigarroa har nezan elkarrizketari" behar bezala" jarraitzeko. Prest ikusi ninduenean berriro abiatu zen, hasierako hitzok errepikatuz.
2011
‎1974ko bere artikulura jo behar da, ezinbestean, Txepetxen ikuspegiaz eta formulazio nagusiez jabetzeko. hain aspaldi ez dela horretaz jarduna naiz (zalbide, 2010), iragaitzaz bada ere, eta han esandakoak ez naiz hitzez hitz errepikatzen hasiko. esan dezagun, hasteko, munduko (eta orduko) bibliografia teknikoaz aski ongi horniturik heldu ziola Txepetxek gogoeta lan horri. gutako gehien gehienok urrundik ere ez genuen informazio zabalaz eta, bereziki deigarri dena, hausnartze sakonaz. Informazio jeneral horren barruan, dudarik gabe, oso kontuan izan zituen Aracil, Vallverdú eta Ninyoles ere138 kontuan izan zituen eta, hein batean, haien postulatuetara
‎Gainera, ETAk iraganari begi keinua egin diola esan du Barredak, izan ere, Jose Luis Zapatero presidentearen esaldi bat hitzez hitz errepikatu dute; bide luze eta zaila izango dela esatean.
‎Rowan Williams Canterburyko artzapezpikuak eskaini du zeremonia. Emaztegaia senargaia baino urduriago zegoela zirudien, batez ere artzapezpikuaren hitzak errepikatu dituztenean.
‎Portugalgo kosta osoa zeharkatu zuten goitik behera, esate baterako, autokarabanan, eta Lisboako San Jorge gotorlekuan ezagutu zuen gizon baten istorioa bakarrik gogoratu ohi du senarrak. Emakumeak egin du proba, eta hitzez hitz errepikatu dio aktoreak arratsalde hartakoa.
‎okerrena oraindik iraultza egiteko bezain biktima ginela sinesten jarraitu izana da; eta biografia indibidualek biktimismoari muga estuak jartzen bazizkioten, iragan kolektibo batek goizero zapaltzen gaituela antzez dezakegu, antzezten dena sentitzen den indarrez, gerra zibila, karlistadak, Nafarroako Erreinuaren konkista eta Orreaga. Zahartu nahi ez dutenen ondorengoak gara, gaztetan hain indartsu sentitu ziren, eta orain seme alabok erreakzionario faxista bihurtzeko atarian gaude, hitza errepikatzearen errepikatzeaz. Agian hobe da justiziarena beste norbaiti uztea eta gu, klase ertaina, ez euskaldunok, arkeologiara dedikatzea, museologiara, geure zilborrari begira, Veneziak egin omen zuen eran erori aurretik, iraultza geure aurka izan dadin bezain umilak behar genuke.
‎Hera haserretu egin zen eta mintzatzea debekatu zion Oihartzunari. Besteek esandako esaldien azken hitzak errepikatu besterik ezin zuen egin.
‎Nartziso jabetu zen Oihartzunak zion maitasunaz, baina ez zuen onartu haren maitasuna. Nartzisok esan zizkion destainazko esaldien azken hitzak errepikatuz hil zen Oihartzuna.
‎Urruti gelditu ziren garai inozoak, baina Laboaren asmoa ez zen aldatu gero harrizko edo burdinazko testigantzen aldera. Berak kantatu bezala, ez zen gutxi hitzak errepikatzea bere arrasto ederrari erreparatuz: " elur gainean txori anka arinek utzitako arrasto sail ederra bezalaxe" (Atxagaren hitzak berriro baliatuz).
‎Nekez irudika zezakeen Diegok garai hura Sotoren etengabeko antzerkirik, haren txantxa tai gaberik eta haren aldarte jostaririk gabe. Trebea zen imitazioetarako, berehala jabetzen zen jendearen tik, hitz errepikatu eta keinuez –berdin imitatuko zituen mahaiaren bueltan zeuden afaltiarrak, garai bateko irakasleak zein telebistan ikusitako Soltxaga edo Carrillo, Manuel Fraga edo Felipe Gonzalez, Arzalluz edo Idigoras– Ez zen afalosterik Telediarioan ikusitakoaren berrinterpretazio surrealista egiten ez zuenik. " Pailazoa", esan ohi zion beti Zeberiok, baina hark ere Lazkanok adina barre egiten zuen Sotorekin, zertan uka.
‎Belen ikusi zuen orduan, jendez betetako hall batera heltzen, berandu, egia, baina jendeak gustura jasaten duen itxaronaldi gozo horietako bat sortzeko magiaren jabe; ikusi egin zuen, bihar edo etzi gertatuko dela badakigun zerbait ikusten dugun argitasun berarekin, klarki, ikusi egin zuen Belen jendeari bostekoa estutzen, makinalki baina natural itxuran bereak ez ziren hitzak errepikatzen, irristakor, amu guztiei uko egiten dien arrain, bere gurasoek nerabe zela hortzak zuzentzen gastatutako dirua zein ongi justifikatuta zegoen erakusten zuen irribarre zabalarekin," pozten naiz, oso gauza onak entzun ditut zutaz".
2012
‎Forsane Alizza legez kanpo dagoen talde islamistako kide gisa identifikatu da, Al Qaedaren gertukoa. Molinsek Merahen hitzak errepikatuz, «Frantziari erasotzeko misio orokor bat onartu» zuela esan du. Etxean harrapatu aurretik Merahek Abbe Kalondo kazetariarekin hitz egiteko aukera izan du telefonoz.
‎Ordu erdiko txandetan egiten dugu lan, baldintza onetan eta topera egoteko frogatu baita hori dela neurria. Guk ez ditugu hitzak errepikatzen, ideiak komunikatu behar ditugu. Interpretazio ikasleek adibidez uste dute hitz guztiak itzultzea dela interpretatzea, eta ez dira konturatzen hainbat era dagoela gauza bera kontatzeko, ideia dela igorri behar dena, sintesian:
‎Lurrean kiribildu, begiak itxi eta negar zotinka pasa zuten gaua. Tarteka txistulariak jartzen zituen dantzan, kantuan egiten zuten eta Santurtziko portuan amarengandik entzundako hitzak errepikatzen zituzten beren kolkorako: " Hiru hilabete bakarrik izango dira, hiru hilabete bakarrik izango dira".
‎Jakako poltsikotik giltzak atera eta ezkaratzeko atea ireki zenuen. Igogailuan Henryren azkeneko hitzak errepikatu zenituen behin eta berriz. Vice Presidentaren postua txiki geratu zaizula uste dut, Vice Presidentaren postua txiki geratu zaizula uste dut...?. Etxeko atea ireki eta zapatak erantzi zenituen.
‎hitzez hitz errepikatuko, eromen txolinak
‎...rretaz aztertu ondoren, mespretxu handiko begiratua egin zidan; gero, zaldiarengana jiratuz, yahoo hitza entzun nien beren artean sarri errepikatzen; hitz haren esanahia ezin nuen orduan ulertu, nahiz eta ahoskatzen ikasi nuen lehenengoa izan; baina laster informatu ninduten hobeto, nire amaigabeko atsekaberako; zeren eta zaldiak, bere buruaz keinu eginez eta bidean egin zuen bezalaxe hhuun, hhuun hitza errepikatuz, ni bere ondora joatea nahi zuela ulertzen nuena?, patio antzeko leku batera eraman baininduen, non beste eraikin bat baitzegoen, etxetik halako tarte batera. Hara sartu ginen, eta lehorreratu ondoren lehenengo aurkitu nituen izaki higuingarri haietako hiru ikusi nituen; sustraiak jaten ari ziren, eta beste animalia batzuen haragia, asto eta txakurrena zela ohartu nintzena gero, baita noizean behin istripuz edo gaitzez akabatutako behiren batena ere.
‎Animalia haietako handienari jaregin eta patiora eramateko agindu zion zaldi nagusiak moxal beilegi bati, bere morroietako bati. Piztia hura eta biok elkarren ondoan jarri gintuzten eta arretaz konparatu zituzten gure itxurak, bai nagusiak eta bai morroiak, eta gero zenbait aldiz yahoo hitza errepikatu zuten. Ez dago azaltzerik nire izua eta harridura animalia nardagarri hark giza itxura osoa zuela ohartu nintzenean; egia esateko, aurpegia laua eta zabala zuen, sudurra zanpatua, ezpainak lodiak eta ahoa handia.
‎Gero, Hurgoa eta haren segiziokoak erretiratu egin ziren oso gizalegetsu eta aurpegi alaiz. Berehala, deiadar orokor bat entzun nuen, sarri sarri Peplom selan hitzak errepikatzen zituztelarik, eta ezkerraldean jende kopuru handia sumatu nuen sokak lasaitzen; orduan, eskuin aldera biratu eta pixa eginez neure burua arindu nuen, eta egin ere, ugari egin nuen, jendea sor eta lot utziz; zer egitera nindoan igarri zutelarik nire mugimenduetatik, berehalaxe urrundu ziren ezker eskuin, niregandik hain zaratatsu eta bortizki zihoakien uholdeari ihes egiteko.... Aurrez, usain gozoko ukenduz aurpegia eta bi eskuak igurtzi zizkidaten, eta horrek gezien erresumina zeharo kendu zidan minutu gutxitan.
‎Gauerdian, atean zeuden ehunka askoren deiadarrak entzun nituen; eta, bat batean iratzarri nindutenez, nolabaiteko izu ikaraz nengoen. Etengabe burglum hitza errepikatzen zutela entzun nuen; Enperadorearen Gorteko batzuek, jendartean aurrera etorri zirelarik, berehalaxe jauregira joateko erregutu zidaten, Maiestate Enperatrizaren gela sutan baitzegoen ohorezko dama baten axolagabekeriaz, eleberri bat irakurtzen ari zela loak hartu omen zuen eta. Berehalaxe altxatu nintzen; eta nire aurrean bidea garbi uzteko agindu ondoren, eta gainera ilartargia zegoelarik gau hartan, lortu nuen inor zapaldu gabe jauregiraino joatea.
‎Espainol erako haren kapelu handia, egin zuen aieru batean erori zen; eta berehala instrumentuek eta kantariek seikoari ekin zioten. Edgarrek, haserre biziz pindarka, beste guztiak menperatzen zituen bere ahots zoliagoaz; Ashtonek nota lodiagotan axut jaurtikitzen zizkion; Luciek bere auhen zorrotza botatzen zuen; Arthurrek aparte modulatzen zituen doinu ertainak, eta ministroaren baxu ahotsak organo baten gisa burrunbatzen zuen, bitartean emakumeen ahotsek, haren hitzak errepikatuz, koruan ekiten ziotelarik, zoragarri. Guztiak errenkada berdinean zeuden imintzioka; eta amorrua, mendekua, jelosia, izularria, urrikalmendua eta txundidura aldi berean jalgitzen ziren haien aho erdirekietatik.
‎To His Mistris Going To Bed?). Hirugarren poema izenbururik gabe dator jatorrizkoan, eta Sarrionandiak itzulpenaren lehen hitzak errepikatuz osatu du bere itzulpenarentzako izenburua. Ohiko estrategia da hori Sarrionandiaren itzulpenetan; horixe egiten du eskuarki itzulitako poemek izenbururik ez dutenean edota itzulitakoa testu luzeago baten zatia denean.
‎Komenigarria da mezua ulertu digutela egiaztatzea, solaskidearen eskaera gure hitzekin errepikatuz. Adibidez, bezeroa hotel baterako erreserbaren datarekin oker egin delako kexatzen bazaigu, hau esan geniezaioke:
‎Haur eta gurasoentzako gunean erabat finkatua du bere izaera. Transmisioa lantzen den gune moduan ulertzen da eta bisitari eta helburu aldetik, arrakasta hitza errepikatu behar da kasu honetan ere. 20 urteko ibilbide du gune honek (Haur Literatuta Aretoa izan da aurten arte) eta hasierako urteetan haur zirenak, orain guraso bihurtuta gunea indar berriekin hartu dute.
‎–Finago aritzen direnak ere ikusi ditiat, agurtu zituen lehengo zaindari ahohandi berak?. Nolanahi ere, ez zegok gaizki, patata erdia besterik ez duzue bota azalarekin batera, erantsi zien, halakoetan beti esaten zituen hitzak errepikatuz, erraz antzean antzematen zitzaionaren arabera?. Badakizue, ba, zenbat izango duzuen gaur jateko:
‎–Bai, gauez hotz egiten du hemen, esan zuen neskamearen hitzak errepikatuz.
2013
‎–Barkatu, arrebatxo, baina ez naun ni, baizik eta nire adiskide lautari Abdel Haqq, Gabriel arkaingerua bezala mintzatzen dena. Nik haren hitzak errepikatzen ditinat. Egunen batean ezagutu huke??.
‎–Nafarra nauzue, hitzez hitz errepikatu nuen?. Erlijiokoa.
‎a) Estrategiak ez dira hizkuntza bat ikasteko moduen ezaugarri orokorrak, teknika berezi batzuk baizik (esaterako, hitzak errepikatzea ahoskera ikasteko, edo hitz baten esanahia beraren zatiak analizatuz ateratzea).
‎Kreditu tituluek eszena mozten duten arren, segaren hotsak zorigaiztozko bukaera iradokitzen du. Izan ere, tragedia jazo baino lehentxeago, mendekua eta sega hitzak errepikatzen dituen emakume ahots baten xuxurla sumatzen da. Mendekua aldarrikatzen duen belarraren xuxurla da.
‎Jarraian dituzun testu zatietan, letrakera lodiz ageri diren hitzak errepikatuta daude. Ikasi dituzu horiek saihesteko baliabideak, ezta?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
hitzak 104 (0,68)
hitz 64 (0,42)
hitza 32 (0,21)
Hitzak 6 (0,04)
Hitz 5 (0,03)
hitzok 3 (0,02)
hitzekin 2 (0,01)
hitzik 2 (0,01)
hitzen 1 (0,01)
hitzen bidez 1 (0,01)
hitzez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia