Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎Halarik ere, eman egin nahi nion, baina ez nekien zer estakuru asmatu, harik eta bihotzean bat batean zerbait sentitu, eta bihotzari hitz egiten utzi nion arte, neure mihitik:
2003
‎Hor egon da heldu nintzenez geroztik. Aurreneko egunetan ez didate leihoez bestaldeko inorekin hitz egiten utzi, inkomunikatuta bainago, nik ez dakidan arren. Ama ikusten dut han, harrituta begiratzen didan poliziaren ondoan, ni ez beste norbait zaindu behar lukeela pentsatuko balu bezala.
2004
‎Horrez gain, egunkari paperez bilduriko otarteko bat prestatu zidan," eguerdian gosetzen banintzen ere". Hitz egiteari utzi gabe, irratiaren bolumena goratu zuen andreak, Rosita Serrano txiletarraren" Roter Mohn" abesti arrakastatsuak sukaldeko hormak dardaratzeraino. Beharrik, ez zuen ematen Frau Streicherrek aurreko gaueko pasadizo deserosoaren berririk zuenik.
‎Egin egin zuen. Ezin zion barruari hitz egiten utzi. Ez baitzuen pentsatu ere egin nahi zer egingo lukeen berak, adibidez, inork Tampako Juneri, bere Juneri, edozer egingo balio.
2005
‎Baina gauzak ez ziren Anderrek espero bezala gertatu. Azuak ez zion hitz egiten utzi. Berak ireki zuen bulegoko atea eta mahaiaren aurreko eserlekuraino lagundu.
2006
‎–Nik ere joan nahi dut. Harekin hitz egiten uzten badidazue, ez da arazorik izanen. Ezagutzen dut.
‎Mesedez, erraiezu ez diezaiotela tirorik egin! Harekin hitz egiten uzten badidazue...
‎Isilik egin genuen tarte luzea, behe lainoa sartu eta hitz egiten utzi ez baligu bezala. Aipatu ez zidaten zerbait bazen han eta, bidean aurrera, Batisen alboko eserlekua hartu nuen gurdian.
2009
‎Eta hauxe da nik daukadana. Hemen daukat mutiko txuri hau, bere bi belarri handiekin, marrazkia sarrerako altzarira bueltatu duena (ostegunean, azkenik etxe honetatik alde egiten duenean, ahatz ez dezan) eta hitz egiteari uzten ez diona, bat bateko berritsukeria batek hartuta nonbait. Emozionatuta dago benetan bolboraren traizioaren kontu honekin.
‎Horregatik ez balitz ederra ere izango litzateke. Baina berehala nekatu da edo topatu du bilatzen ari zen ondorioa, begirada desbideratu eta mahai gainean sakelako telefonoa eta agenda elektronikoa simetrikoki kokatzeari ekin baitio momentuan, hitz egiteari utzi gabe.
‎Musika klaserako kontu handiz gordetzen zuen flauta danbor makilen gisara erabiltzen zuten, zoruaren kontra. Ez zioten telefonoz lasai hitz egiten uzten. Oihu egiten zuten ametsetan, biek batera, Agate esnatuz eta izutuz, bere amildegiaren ertzean.
‎Linea guztiak okupatu arte. Betiko entzuleak, entzule berriak, denei gabon esaten diet eta gero hitz egiten utzi, bakoitzak nahi duena konta dezan.
‎Itsasontzi idatzi zuen Eutimiok, baina Teresak, beheko ezpainari odoldu arte hozka egiten ziola, argi utzi zidan izen hura bonbaketari batena zela, ez itsasontzi batena. Nik gutxi nekien gerra kontuez, eta politikaz ere apenas, amak ez baitzidan inorekin gauza haiei buruz hitz egiten uzten, bizarra diten kontu horiek, Marti! esaten zidan, baina usain txarra hartu nien hasieratik lerro haiei.
Hitz egiten utzi ondoren ere, ezin nituen begiak beregandik apartatu. Bizkor eta kolpeka mintzatu zen ordura arte, baina isiltasuna beste amaraun baten gisan ehuntzen hasi zen gure artean.
‎Une batez pentsatu dut Mirarik Carmeni hitz egiteari utzi ziola nirekin haserretuta zegoelako, baina egia esan ez ziren eurak sekula haserretu. Orduan ohartu naiz Mirarik nireganako fideltasunagatik ez diola ia hitz egin urte hauetan.
‎Gaztetan, hamaika aldiz deitu nion kaletik leiho hartara, bere izekoren etxea zen horretara, plazara jolastera jaisteko, haserretu ginen arte. Hitz egiteari utzi genion arte. Ez diogu elkarri hitz egin azken hogeita hamar urteetan, eta azkenaldian pentsatzen hasia naiz adinarekin harrotasunak ere indarra galdu duela noizbait, besopeko azala bezala zintzilik geratu zaigula inoiz, biguna, eroria.
‎Nicolasak ziurtatu zidan bera ez zela izan, eta, beraz, ezin zuela heriotzaren aurrean etsi; bera izan bazen, lasai eta adoretsu sentituko zela; baina ez zuela Portoles delako hori ezagutu, ezta bere izena ere, heriotza zigorraren epaia irakurri zioten arte(?). Esan zidan, halaber, ez zutela itaundu, eta ez ziotela hitz egiten utzi; ez zuela abokatu defendatzailearekin hitz egin?. Portoles jaunaren anaia bera izan zen sumarisimoko epailea izendatu zuena.
2010
‎Aurreko atalean izeba Ernestinaren laudorioa egin dizut, baina nire hitzez eta mintzoaz baliatuta; zer izango litzateke, ordea, nik hari hitza ostu beharrean, berari hitz egiten utziko banio behingoz??, hauxe izan baitaiteke abagunea, berak hil aurretik idatzi zidàn kartaren berri zuri ere jakinarazteko, haren berezitasunaren beste froga bat izan dezazun:
‎Baina Meyer jaunari buruz testu barreiatu batean hitz egin beharrean, hobe nuke berari hitz egiten uztea, Madrilen urte batzuk egin ondoren. Alemaniako lehen mailako farmazia industria baterako egiten zuen lan?, 1933an Parisera joan baitzen, enpresak hala aginduta, eta 1937an Alemaniara. Haren Parisko egonaldian, kartazko harremana izan genuen, Espainiako 1936ko gerra zibilak eten zuena eta bigarren Mundu Gerrak etenaldia luzatu.
‎Aulkiari eragiten zion gazte betaurrekoduna izerdi patsetan zebilen eta McKenzie irakasleak, bere esploratzaile kapela kendu eta besoa goratuz, laguntzailea abanikatzen zuen. Hori guztia sasi kazetariekin hitz egiteari utzi gabe. Sasi kazetariak ere izerditan zeuden, elkarri hitza kenduz, eta errespetu gutxirekin tratatzen zituzten kamera eta mikrofonoak, ezertarako balio ez zuten fardelak balira bezala.
‎Burusoila zen erabat, eta dir dir egiten zion buruak, izerdi tantaz beterik. Bi maletekin kargatuta egonagatik ere, ez zion hitz egiteari utzi.
‎Aurreko atalean izeba Ernestinaren laudorioa egin dizut, baina nire hitzez eta mintzoaz baliatuta; zer izango litzateke, ordea, nik hari hitza ostu beharrean, berari hitz egiten utziko banio behingoz...?, hauxe izan baitaiteke abagunea, berak hil aurretik idatzi zidàn kartaren berri zuri ere jakinarazteko, haren berezitasunaren beste froga bat izan dezazun:
‎Baina Meyer jaunari buruz testu barreiatu batean hitz egin beharrean, hobe nuke berari hitz egiten uztea, Madrilen urte batzuk egin ondoren —Alemaniako lehen mailako farmazia industria baterako egiten zuen lan—, 1933an Parisera joan baitzen, enpresak hala aginduta, eta 1937an Alemaniara. Haren Parisko egonaldian, kartazko harremana izan genuen, Espainiako 1936ko gerra zibilak eten zuena eta bigarren Mundu Gerrak etenaldia luzatu.
2011
‎Leonek hitz egiteari utzi, eta Justinok erran du:
‎21:00 Afalordua etorri delako isildu da boskote abeslari nazkantea. Hitz egiteari utzi gabe ogitartekoak jateko abilezia daukate azaburuek. Ondorioz, euren ahotik apurrak lurzorutik barreiatu bitartean, banan banan bakoitzak bere janari gogokoenen zerrenda laburbildu digu.
‎–Hizkuntzen iraungitze prozesuetan bi gauza bereizi behar ditugu: batetik, hizkuntza baten heriotzaz mintzo gara hizkuntza hori darabiltenek hitz egiteari uzten diotenean; bestetik, berriz, genozidioaz mintzo gara dena delako hizkuntzarekin batera komunitate etniko bat erailtzen dutenean, hiztunak hiltzen dituztenean. Amerikaren kolonizazioan bi ekintza modu horiek suma ditzakegu?
‎(?) Eta baita nolabaiteko arrazismo sotil bat ere: alegia, besteari bere kabuz hitz egiten utzi arren, ez du ezer jakin nahi harekin, erabat bestelakoa delakoan, urrun egon behar duen beste mundu batekoa?. Jorge Larraín, ¿ América Latina moderna?
2012
‎Egunez egun zuloa gero eta handiagoa zen. Askotan, arratsaldeetan umeekin jolastokira ateratzen zirenean, zaratak ez zien hitz egiten uzten; orduan bakoitzak poltsan zeukan liburua ateratzen zuen eta eguzkitan irakurtzen hasten ziren, beraien seme alabak elkarrekin jolastu bitartean. Une zaratatsu haietan, Leirek noizbehinka zeharka begiratzen zion Mariari.
‎Gizonek janzten dituzte lau urte bete arte, eta ordudanik haurrek berek jantzi behar dituzte arropak, nahiz eta gizarte maila oso altukoak izan; eta neskameek, gure artekoen berrogeita hamarreko adina dutelarik proportzioz, eginkizunik apalenak bakarrik egiten dituzte. Inoiz ez zaie zerbitzariekin hitz egiten uzten; aitzitik, elkarrekin ibiltzen dira talde txiki edo handiagoetan jolasean, irakasleren edo ordezkoetakoren baten aurrean betiere; horrela eragozten zaizkie gure haurrek jasan behar izaten duten txorakeria eta grina txarren eragina. Urtean bi aldiz bakarrik uzten zaie gurasoei semeak ikusten; bisitak ez du ordubete baino gehiago iraun behar.
‎Emmak hitz egiten uzten zion. Hain izugarriro ari zen aspertzen bi egun hartan!
‎Emmak erabakita zirudien hari hitz egiten uztera moztu gabe. Besoak gurutzatu eta aurpegia apaldurik, bere txapinen begiztari begiratzen zion, eta oineko behatzez, tarteka, mugimendu txikiak eragiten zituen haien satenean.
2013
‎Gassenek ezin zion hitz egiteari utzi. Gidatzen zuen bitartean, bere semearen zauriak ikuskatzen saiatzen zen, eta tarteka lepoa bihurritzen zuen, atzeko eserlekuan botata zeuden neskak ondo ote zeuden ziurtatzeko.
2014
‎–Bakean utzi, ados? Eta, ezer baino lehen, Dani balitzaizu bezala hitz egiteari utzi! Zeu zara bere dirua xahutu duena, zeu kalera bidaliko duzuna.
‎barkagarri bekit, agian batere esplikaziorik behar ez zuten gauzak esplikatzen tinta eta denbora alferrik galdu badut. Era berean, gaiak polemikoak direnean batez ere, hobe dela uste dut, pedanteria emango badu ere, autoreei euren hitzekin eta testuekin hitz egiten uztea, eta zehatz adieraztea hitzok non ikus daitezkeen, hara joan eta egiaztatu ala gezurtatu ahal izan dezan inork interesik baldin badu, edo zalantzarik badu, edo sinesgaitza kausitzen badu (Renanekin behin baino gehiagotan hala izatea igurikatzen baitut).
2015
‎Sylvie: Terapeuta horrekin hitz egiteari utzi zenioke. Ez dizu batere onik egingo.
‎Polaroid hau bera motxilatik atera orduko, ume begiluze eta prakamotz bat hurbildu zitzaigun, eta, bitan pentsatu gabe, hari eskatu nion argazkia egiteko. Amak ez ziola arrotzekin hitz egiten uzten eta ezetz erantzun zidan, bere begi handi eta aho irekiek baietz esaten zidaten bitartean. Berak ez zekien tramankulu hau zer zen ere, eta ez zuen, oraindik, debekuez askorik ulertuko.
‎Garai hartan, ilunak baino gehiago ziren argiak oraindik, baina, nolanahi ere, galdera itxurako hipotesi horrek aski gertagarria ematen zuen. Ordurako, zuk ere ondo gogoan izango duzunez, aurrez aurre elkarri hitz egiteari uzten hasiak ginen, eta kaleak etxetik lantokira eta lantokitik etxera joateko bide huts bihurtzen hasiak ziren, gero sofatik kontsumituko genituen ehunka gailu eta trepetaren iragarki irudidunez josiak.
‎–Ez, sozialista naiz. Baina ez didate hitz egiten uzten, gaztea naizelako?. Zaharrak [Kotte Ezenarro] hitz egin zuen:
Hitz egiteari utzi zioten; hori zen esplikazio bakarra. Jo zion tentsiotik, segundo batean igaro zen beste mutur atsegin, dibertitu eta maltzur samar hartara, lehengo emozio jario alfer hura gainditzeko bezala?, ustez Charles Tansley koitadua baztertu zutelakoan.
‎Berarentzat inongo garrantzirik gabeko kontuez ari nintzen, garbi zegoen. Hitz egiten utzi, utzi dit, baina ez du errukirik eduki nire asmoak epaitzean eta saioa bezalako txorakeria horietan indar eta energia gehiago ez nukeela galdu behar adierazi dit garbi.
2016
‎Lehentxeago iritsita, sartzeko zain zeuden. Baina atetzarra irekitzen ez zenez gero, noizbehinka, protesta alai moduan, ozenki hitz egiteari utzi eta bizikletetako txirrinak erritmikoki jotzeari ekiten zioten.
Hitz egiten utzi zidan, eta pozik zirudien.
‎Baina Albertorekin eta irakaslearekin hori askoz zailagoa zen. Hitz egiten uzten nien. Micòl aipatuko zutela espero izaten nuen.
‎Biltzarraren egunean, Sojourner Truth altxatu egin zen, eta nagusigo maskulinoaren erasoari erantzuteko prestatu; orduan, mugimenduko zenbait buruzagik, emakume zuriak denak, Gage konbentzitu nahi izan zuten ez ziezaion hitz egiten utz.
‎atarikoa eta benetako opera?. Josebak ez zion ezer erantzun, hitz egiten utzi zion lasai. Neskaren begiei zuzenean behatzea ezinezkoa egiten zitzaionez, haren bekainei begira egon zen denbora guztian, arreta itxura ematearren.
2017
‎Lehengo astean dekanoak esan zidaan...» Erlojua poltsikoan sartu zuen. Orduan nik hitz egiteari utzi nion.
‎Ertzainari hitz egiten utzi gabe, ama hasi zen hizketan lehendabizi.
‎Uniformerik gabeko ertzain gazteak amari hitz egiten utzi zion. Nekatua zirudien.
‎Zaharren Egoitzara ikara batean sartu nintzen, hura ere burutik joanda egongo ote zen, edo erizainek harekin hitz egiten utziko ez ote zidaten. Batere arazorik ez nuen izan ordea.
2018
‎itzalia zen behiala pertsona kementsu eta batzuetan aldartetsuaren izatea emana zion txinparta hura. Izan ere, aldian aldian, hitz egiteari uzten zionean, aurpegia egonean uzten zuenean, tristura antzeko zerbait antzematen nion aurpegieran. Baliteke, ordea, horretan ere oker egotea.
‎Ezin zen ibili. Nire amak, hona iritsi ginenetik, hitz egiteari utzi dio. Uste dut burua galdu duela.
‎Une horretan, komandantea iritsi da, Igdirko gerrillari xaharra. Nudak hitz egiteari utzi, eta kikara bat ur eskatu dio aldameneko kideari.
‎Beti defendatu du jai parekidea, inoiz desfilatu ez badu ere. . Nik banuen lagun bat hitz egiteari utzi ziotena; haren haurrei ere mespretxuak egiten zizkieten. Aldiz, haren adiskide batzuk medikua eta erizaina ziren, alarde parekideko kideak haiek ere, baina ez nuen ikusi haiei hitza ukatu zietenik.
‎–Uste diat, eta ez ezazue kritikatzat hartu, gizajo horri hitz egiten utzi behar geniokeela, esan zuen Jokinek?, seguru nagok halako arlote batek lortuko zukeela jende asko berarekin identifikatzea. Jarraitu behar diagu klasea azpimarratzen, azken boladan oso hilda zagok eztabaida hori eta apur bat berpiztu zezakeagu.
‎Bidean, You Shitou emaztearen atzetik zihoan, umea bizkarrean zeramala. Herritik aldentzen hasi bezain laster hitz gutxi batzuk trukatu zituzten, baina eguzkia mendebalderantz mugitu eta bero kiskalgarria hasi ahala, elkarri hitz egiteari utzi zioten. Nekatuta zeuden.
2019
‎–Gaur bertan bidaliko dizut, esan diozu, urduri, eta eskegi egin duzu, Jauregiri ia hitz egiten utzi gabe.
‎–Entzuidak ondo, mutil. Gaizkak tonu ironikoa eta zuka hitz egitea utzia zuen?. Hau guztia hire errua duk.
‎bera jaio aurretik hil zen anaiaren mamua. Modu batean, familiako sekretu bat bezala bizi izan omen zuen, eta gurasoek ez omen zioten umetan anaiaren aurreko existentziari buruz hitz egiten utzi. Isiltasun horrek, eta ume bakartia izateak, idaztera bultzatu zutelako hipotesia buruan izaten omen du askotan.
‎Bada, gu katolikoak eta apostolikoak izan gaitezkeela, bai, baina inola ere ez erromatarrak, bilbotarrak baizik! Esan nahi baita bilbotartasuna ez dela salgai dagoen sentimendua, eta bilbotartasunaz jantzi behar ditugula geure bizitzari buruzko ikuspegia eta kosmobisioa, sine ira et studio, bilbotartasuna baita gure funtsa eta esentzia, eta, koilara ahora zeramala, jateari ekin zion, hitz egiteari utzi gabe, jakina, hain sentitzen baitzen esaten ari zenarekin konforme?: Bestela esanda, Maurixio:
‎On Egin elkartean izan zituzten istiluen ondotik, jakina, Txefek eta Telmok elkarri hitz egiteari utzi zioten. Eta Klara eta Genorekin ere halatsu jazo zen, handik hilabetera edo, Kristina enea parkean topo egin zutenean.
Hitz egiteari uztea. Tabu funtzionalak ezartzea lagunarte, familia eta lantokietan.
‎Azken bi urteetan sarri bazkaltzen zuen Bodeguillan, baina egun hartan arrotz baten moduan sentitzen zen. Barra ondoan zutik zeuden bi bezeroek mesfidantzaz begiratu zioten tabernan sartu zenean, eta hitz egiteari utzi zioten. Jabea ere, itxura guztien arabera erretiro adina gainditua zuen emakume txiki erdi konkortua, ez zitzaion oso abegikor agertu.
2020
‎Zer inporta zaizu zuri nola janzten naizen! [...] Edo neska batek esan zidana, ez diotela mugikorretik hitz egiten uzten. Ume txiki bat dauka bere herrialdean eta bere familiaren berri izan nahi du.
‎Mundua emakumez beteta dagoela gogorarazi ondoren, berak utzitako batzuk aipatzera ere iritsi zitzaidan behin, behin baino gehiagotan beharbada, berarentzat ez baina niretzat aproposak ziratekeelakoan, neurrira egindakoak ia ia. Nik hitz egiten uzten nion eta tarteka galdera batzuk egiten nizkion, ez bere emazte ohiei buruz, horiek ez zitzaizkidan interesatzen, nire emaztearen maitaleari buruz baizik, izugarria baita bizitza erdia gauez egiten dutenek munduaz duten informazioa, gauez gehiago hitz egiten delako beharbada edo gauez zentzumenak erneago daudelako, beren hiriko kontuak bakarrik ez, urrun samarrekoak ere jakin egiten d... Lagun gipuzkoar batzuei galdezka ibili zela eta Agirrezabal hori Zarautzen bizi ote zen esan zidan, edo uda behintzat kostako herri horretan igarotzen ote zuen, eta norbaitek surfeko taula bat besapean zuela ikusi zuela ere erantsi zuen, gazte plantak eginez uretara sartzen, eta ez behin bakarrik, behin baino gehiagotan baizik.
Hitz egiten utzi genion, negar egiten ere bai tarteka, bere umeak Joxe Mariren arreba batekin baitzeuden, eta baretzen hasi zenean esan genion gauzak ez zirela horrela edo ez zirela behintzat erabat horrela, istripuan mendiko auto urdin bat inplikatuta zegoela zirudielako, auto hori Joxe Marirena ez bada ere. Orduan aldatu zitzaion aurpegia, piztu zitzaion argi bat begietan eta utzi zion negar zotinak eta hasperenak egiteari, eta kontatu genion Abendañoko kamerek erakusten dutena.
‎Zaila ezer ateratzea. Lujuak harekin hitz egiten uzten bazidan ere, aurrean egongo zen, nik zer galdetuko. Maialen, gazteena.
‎Eseri eta berehala –egunkari batean ertzain batek handik hilabete batzuetara kontatuko zuenez– garbi gelditu zitzaien bertan zeuden guztiei Lujua eraman handiko gizona zela. Garbi zegoen ez ziela ezer kontatuko, edozer astakeria esanda ere ez zela asaldatuko, ez zuela bertan egon nahi eta aukeran abokatuari hitz egiten utziko ziola.
‎Azalpen luzeak. Berak, hitz egiten utzi eta gero, erabaki handiko ahotsarekin bere dudak azaldu zizkidan. Azalpen gehiagoren eskeak, galdera berriak.
‎" Bai, zorte oneko bolada daukagu" erantzun dio berotasun handirik gabe Segundok;"... gero eta jende gehiago joaten da partidak ikustera; San Juan zelaia aurki txiki geratuko da", jarraitu du Javierrek. Segundok hitz egiten uzten die; Faustino eta Javier futbolzale amorratuak dira. Jovita, Conchi eta Matilde zertxobait atzerago doaz:
‎Segundok ez dio elkarrizketari jarraitu; ohiko suminkortasuna gailendu zaio beste behin. Matilderen purrustadaren ondoren, isildu eta hitz egiten utzi dio, ahaleginduta ere, berari eta bere hitzei ez ikusi eta ez entzun egingo diela jakitun.
‎Baina zuk desberdina ematen zenuen. Hitz egiten uzten zenidan. Isiltzen zinenean.
‎Kontatu ba zeuk egin duzuna –Mikelek begien eta sorbaldaren keinuarekin jakinaren gainean ez zegoela adierazi zion mutilari hitzik esan gabe. Arkautin irakatsi zioten itaunketetan susmagarriari hitz egiten uztea metodo ona zela, eta urteak aurrera joan ahala egia zela frogatu ahal izan zuen behin baino gehiagotan.
‎Dendariak Naiak eskatutako guztia di da batean jarri du mostradorean eta hitz egiteari utzi gabe bi emakumeei kobratu die.
2021
‎–Itsasontzi honetan mamu bat dagoela entzun dut –aditu nion, haren gorputza eguzkia ezkutatzen sentitzeaz batera, Alexandrorenak Diogenesi ezkutatu zion bezala, baina erabakita nengoen filosofoaren arrapostua ez errepikatzera, eta hitz egiten utzi nion– Diotenez, Malthus du izena eta betleihoetan aztarnarik utzi gabe mugitzen da brankatik popara eta ababorretik istriborrera. Esango nuke gizaki batena ez, baizik arrain labaingarri baten mamua dela.
‎Oihanak berehala moztu zion esaldia," Hartudituzuhartubeharrekoakbadakizugeroballetetik bueltanezgarelaetxeraitzulikoetaberanduegingozaigula gaurjanplatanohorietatiragoazenberandutubainolehenai zugaurosoosoosoguapaikustenzaitut". Oihanak bazekien Kattiri hitz egiten utziz gero, ez zuela lasaitasunez erantzuten asmatuko. Aspaldian askotan egiten du hori Kattirekin.
2022
‎–Ongi ordainduta dago? –galdetu zuen Brauliok, Mattini hitz egiten utzi gabe.
‎Ez du galdera horietako bakar bat ere egin. Zerbaitek esaten dio hobe dela Anabeli hitz egiten uztea. Andre horrek barrena husteko premia du, eta ez dago entzutea baino modu hoberik informazioa eskuratzeko.
‎‘nik beti ezkerra, badaezpada ere! ’ Orduan iskanbila asko etorri zen langileon artera. Politika tartean sartu zen, eta gure artean hitz egiteari utzi genion batzuek. Baina segitu genuen inauteriak eta bestelako ospakizunak egiten.
‎Zarata eta hizketa hotsa entzuten ziren. Tarantulov matematika irakaslea, Padequoi frantsesa eta Jegor Venediktitx Mzda, gastuen kontrolerako ikuskatzaile orde gaztea sofa batean eserita zeuden, presaka eta elkarri hitz egiten utzi gabe, gonbidatuei bizirik lurperatutako jendeari buruzko pasarteak kontatuz eta espiritismoaren inguruko beren iritziak azalduz. Hiruretako inork ez omen zuen espiritismoan sinesten, baina onartzen zuten munduan giza adimenak inoiz ulertuko ez dituen gauza asko daudela.
‎Sakon hartu du arnasa Paulak, deseroso antzean. Ez du ondo ulertzen zergatik ari diren, elkar ezagutu eta bi minutura, Max Doxen gurasoen pitzadurari buruz hizketan, baina kontua da lagun berriak ez diola hitz egiteari uzten, suelto eta lasai, eta hor daudela, Rue de Rivolik Justizia Klimatikoaren plazarekin bat egiten duen puntuan, zutik biak, Paulak ahoa zabaldu gabe ia.
‎gradu berria bere kabuz ordaintzen ari zen Aritz, eta, izan ere, harremana estutzen hasi zirenean, klase partikular batzuk ematen ari zela kontatu zion, eta AEKra curriculuma bidalita zeukala, euskaltegiren batean ordezkapen bat egiteko, aukera sortuz gero. Baina egia zen halako kontuei buruz hitz egiteari utzi ziola une batetik aurrera; ados, Elenak ordaintzen zituen hotel gastuak eta antzekoak, baina Aritz ez zuen sekula diruarekin kezkatuta ikusi, hasieran izan ezik. Ziur zegoen, bestalde, dirua ez zela izan Koldok Aritzi eman zion gauza bakarra:
‎Izan ere, eduki zuten bikote krisi serioena euskararen estres harekin ere lotzen zuen, atzera begira, Elenak: ...kal Herriko Unibertsitatean eskolak ematen hasteko aukera sortu zitzaionean, non kokatuko ziren eztabaidatu behar izan zuten –Koldo gora egiten ari zen lan egiten ari zen Eixampleko arkitektura estudio hartan, eta lekualdaketak ia zerotik hastera behartuko zuen– Gizonak eman behar izan zuen amore, azkenean, eta Gasteizera bizitzera joan zirenean, ezer adostu gabe ere, euskaraz elkarrekin hitz egiteari utzi zioten bat batean, eta bien artean egondako gorabeherak linboan geratu ziren, ahaztuta bezala. Xabi eta Juneri, mundura etorri zirenean, euskaraz egingo zieten biek –Koldok trakeskiago Elenak baino, zer esanik ez–, baina bien arteko hizkuntza nagusia gaztelania izan zen beti, eta, ikastolara bidali bazituzten ere, azkenean hura nagusitu zen familia hizkuntza bezala ere, seme alabak nerabezarora iritsi zirelarik.
‎" Olinpiada madarikatuak...". Jendeak gaztelania hitz egiteari utzi zion, eta, azkenerako, ezjakina edo atzeratua izatearekin lotu zuen herriak. Euskara zen gizateriak bizi izan zuen garai oparoenaren hizkuntza, eta gaztelaniaz hitz egitea iraganean trabatua egotearen seinale bilakatu zen herri xehearentzat.
‎Edo Bego bere sabel borobileko ostikoetan eskua jar dezadan tematuta, lehenerdiek ohi duten gehiegizko ilusioaz. Eta ni, ez dakidala nola esan ezetz, mesedez ezetz, eta ohartzerako partxiseko fitxa guztiak lurrean barreiatu dituzten bi haurrekin jolasean ni, besteei mastitiaz eta hipopresiboez lasai hitz egiten uzteko.
‎Antza, Virginia bere bizitzatik desagertu zen. Edo, beharbada, elkarri hitz egiteari utzi zioten eta nire amak urteekin perrexil pixka bat bota dio istorioari. Gauzei drama eranstea familiatik datorkit, antza.
2023
‎Jendearen artetik Paulita altxatu da, eta atrilera gerturatu, bikien gurasoen ondora. Haiek izututa dirudite, eta albora egin dute Paulitari hitz egiten uzteko.
‎Hor erakutsi zuten zeukaten tenplea, inor gutxik baitzuen arerio horri aurre egiteko ausardia. Beraiek, urduri bazeuden ere, ez zuten atzeraka egin erraldoiaren begiradapean, nahiz eta sabelean sentitzen zuten korapiloak hitz egiten uzten ez zien.
Hitz egiten utzi dio oraingoan ere.
‎Eta, hala ere, hitz egiten uzten zion.
‎Arnasa hartu ostean, kontakizunarekin jarraitu zuen. Zioenez, akusatuei ez zieten torturez hitz egiten utzi, baina abokatu sahararrek baldintza hori jarri zuten epaiketarekin aurrera egiteko: " Antzerkia nahi baduzue izango duzue, baina torturez hitz egitea baimendu".
‎Eta gehitu zuen: " [E] rrespetu guztiarekin, Boliviaz hitz egiteari utzi lioke, eta, gehixeago jakindakoan, barkamena eskatu liguke". 62 Ez zen, jakina, inongo barkamen eskerik etorri. Oilasko ekoizle nagusietako bat da Bolivia:
‎Ez nuen jakin nola bereizi ohore hilketarekin loturiko kontuak haien gailentasun feminista zuriaren ikuspuntutik, eta aktiboki berretsi nituen emakume zuriek emakume marroi eta musulmanez zituzten estereotipoak. Feminista zuriek tokia egin zidaten, hitz egiten utzi zidaten, baina betiere nire jaiotzezko kultura gogor gaitzesten banuen eta zeharka bada ere goraipatzen banuen AEBren, emakume zurien eta Mendebaldeko zibilizazioaren supremazismoa. Garaipen bat izan zen feminismo zuriarentzat, neuk bultzatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia