2015
|
|
1 Orain gatozen esatera, zein arima izango diren bigarren egoitzetan sartzen direnak eta zer egiten duten haietan. Horretaz gutxi
|
hitz
egin nahi nuke, beste toki batzuetan luze eta zabal aritu naizelako, eta ezinezkoa izango da berriro horretaz asko hitz egin gabe geratzea, esandakorik ez baitut ezer gogoratzen; ongi dakit hau era askotara prestatzen jakingo banu, ez zinatekeela haserretuko, honetaz ari diren liburuekin ere, asko izan arren, aspertzen ez garen bezala.
|
|
6 Hain alde handia dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da,
|
hitz
egin nahi izan arren, ezin du, eta hitz egiten badu ere, ulertuko ez dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten duenaren eta gogotsu entzuten diotela ikusten duenaren antzera. Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
|
|
5 Gauza argia da maiteago izaten dugula pertsona bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. ...itzea Jainkoari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik
|
hitz
egin nahi ez izatea. Hona hemen bitxi bat, nahitaez maitatzera gonbidatzen duena, emana zaigula eta dagoeneko haren jabe garela gogora ekarriz, eta hauxe da apaltasunean oinarrituriko otoitzaren ondasun guztia.
|
|
Eta beste toki batzuetan askoz ere hobeki idatziko zituzten, aitortzen dut bai, nahasmen eta lotsa handiz idatzi dudala, ez horratik nuen adinakoaz. Bedeinkatua izan bedi Jauna guztiagatik, ni naizen bezalakoa izanik, bere gauzez, halakoez eta hain goi mailakoez nik
|
hitz
egitea nahi eta onartzen duelako.
|
|
10 Horretarako, lehenik neure aitor entzulearekin
|
hitz
egin nahi nuen; Velázquez Doktorea zen, kalonjea eta Toledoko katedraduna, gizon oso jakintsu eta bertutetsua, orain Osmako gotzaina dena; izan ere, beti izan dut neure iritziaz soilik ezer ez egiteko ohitura, horrelako pertsonen iritziaz baizik. Hark gutunak ikusi eta arazoaz jabeturik, esan zidan ez ezesteko eta era onean erantzuteko; izan ere, Jainkoak hainbat gogo batera etxe batean biltzen dituenean, bere zerbitzurako nahi dituela esan nahi duela.
|
|
Haren Maiestatea arima onak etxe hartara ekartzen hasi zen; bestalde, nik neurekin eraman nituenen artetik han geratu zirenak, bost guztira, dagoeneko esan dizuet zein onak ziren, esan daitekeen heinean, gutxiena baita esan daitekeena. Hemen sartu zen lehenengoari buruz
|
hitz
egin nahi dut, atsegin handia emango dizuena baita.
|
|
12 Behin elizan negarrez zegoela, oso lotsorra ere baitzen, emakume batek zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Berak esan zion denbora luzean ari zela fraide harekin
|
hitz
egin nahirik eta ez zegoela erremediorik; une hartan aitorlekuan zen. Emakumeak hara eraman zuen eta erregu egin zion entzun ziezaiola emakume gazte hari, eta horrela aitortza orokorra egin zuen berarekin.
|
|
2 Ezta ez dut orain
|
hitz
egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz hitz egin nahi dut. Sinetsita nago Haren Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren beraren erruz ez bada; alderantziz:
|
|
2 Ezta ez dut orain hitz egin nahi errebelazioak Jainkoagandikoak direnekoaz ere (horrek arimari egiten dizkion on handiak honezkero jakinekoak baitira); engainatzeko deabruak burura ekartzen dituen irudipenak, eta honetarako Kristo gure Jaunaren eta beronen santuen irudiez baliatzen denekoaz
|
hitz
egin nahi dut. Sinetsita nago Haren Maiestateak ez duela baimenduko eta ez diola ahalmenik emango halako irudiak erabiliz inor engaina dezan, pertsonaren beraren erruz ez bada; alderantziz:
|
|
Ama prioreak, Briandak, idatzi zidan horretaz; nik erantzun nion. Uste dut berak idatz dezala egitea litzatekeela egokiena, berorrek ongi baderitza; eta bestela, egin dadila agintzen duena, nik arazo honetaz ez baitut gehiago
|
hitz
egin nahi.
|
|
4 Esan ahizpa Isabel Jesusenari, benetan sentitzen dudala beraren gaixotasuna. Segoviako ama prioreari idatzi diot, esan diezaiola Andres Jimena jaunari, nirekin
|
hitz
egin nahi badu, etor dadila hona laster; ez dakit zer egingo duen. Aita bikarioak diost hitzarmenaz tratatzeko baimena ematen duela; nahi dut ez dadila etorri gabe gera, ez baikara nahasiko, Jaunaren laguntzaz, hura zerbitzatzeko eta pozteko gogo bizia dudalako.
|
|
Nik horrela utzi nuen. Berak dio, gizonik handienak badatoz ere, Granadako artzapezpikua bada ere, oso kaskagogorrak direla-eta, ez dietela obediaraziko beren gain eskumenik ez badute; eta berari zerbait esaten badiote, beraien iritziaz bat ote datorren ikusteko dela, eta esaten dienari ez diotela inolako kasurik egiten, eta bera ere ez dagoela haiei obeditzeko esatera behartua, horretaz
|
hitz
egin nahi ez duenean, ez baitie egiten kalterik inori, eta zergatik kasu egin behar dien berari, ez baita hori arazoaren funtsa, beste bitarteko batzuk baitira kasuari dagozkionak.
|
|
Valladolideko ama prioreak ikusi du; belo zuriduna izateko balio duela dio; antza ez daki irakurtzen. Gure aitak ez du berari buruz
|
hitz
egin nahi. Haren arrebatxoa aparta da eta berez Teresa baino bigunagoa, berebiziko iaiotasuna du.
|
|
Lehen idazketan bi mezu fin hauek datoz: Eta hainbesterainokoa [hain perfektua] ez den maitasunari buruz
|
hitz
egin nahirik, ez dut aurkitzen etxe honetan gure artean edukitzea komeni dela deritzodan biderik; izan ere, ona izatekotan, guztia bere hasierara itzuli beharra dago, hau da, esana geratu den maitasunera.
|
|
11 Elkar maitatze honek nolakoa izan behar duen eta zer den bertutezko maitasuna, nik etxe honetan egotea nahi dudana? eta nola jakingo dugun bertute hau dugula, hain ondasun handia, gure Jaunak bere Apostoluei halako lehiaz eta arren bai arren gomendatu ziena, horretaz
|
hitz
egin nahi nuke orain pixka bat, neure ezjakintasunaren neurrian. Eta beste liburu batzuetan zehazki azaldurik aurki badezazue, ez hartu nigandik ezer, beharbada, ez baitakit zer esaten ari naizen.
|
|
13 Maitasun espiritualaz, grinen inolako ukiturik gabekoaz,
|
hitz
egin nahi dut orain, grinak tarteko direnean, harmonia hau guztia hausten baita; eta pertsona bertutetsuekin, batez ere aitor entzuleekin, neurriz eta zuhurtasunez jardutea mesedegarria da. Baina aitor entzulea nolabaiteko huskerien atzetik dabilela igarriz gero, har bezate guztiek susmagarritzat, eta inola ere ez bezate harekin hizketaldirik izan, ezta hizketaldi onik ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik.
|
|
Hemendik irabaziaz irtengo zarete, hizkuntza hau dakienak baino bestek ez baitzaituzte ikusiko. Izan ere, ez du zentzurik hizkera berezi hau ez dakienak hauxe baizik ez dakienarekin
|
hitz
egin nahi izateak. Eta horrela, ez zaituzte aspertuko ezta kalterik egingo ere; izan ere, ez litzateke kalte txikia izango hizkera berria hitz egiten hasi beharra; denbora guztia horretan joango litzaizueke.
|