Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Danek telefonoaz nazka nazka egina egon behar du. Kaliforniako bidaia agentzikoekin hitz egitea lortzen duenean, Madrilekoekin harremanetan daudela erantzuten diote eta, beraz, oraingoz ez dakitela Chicagon non ostatatuko garen. Eta hori dioskun bakoitzean, taldekideak sumindu eta oldartu egiten zaizkio (Jordi askojakinak beti iraganeko pasadizoak kontatzen dituenez, bidailagunek Preterito deitzen diote aurpegira esan digu behin gizon batek bere burua altzairuzko upel batean bota zuela urjauzietan behera, pipiritaka; eta pentsa  tzen dut Dan gizon haren antzera sentituko dela hotelaren kontua hizpidera ekartzen duten bakoitzean).
2002
‎Badakizue ia kontu segurua dela atzokoa hanka sartze bat izan zela? Bila zebiltzanarekin hitz egitea lortu dugu. Oraindik arnasa hartu ezinik dago.
2004
‎Weber jauna ospe... eta esku handiko gizona da Reicheko musikaren munduan. Bururatu zitzaidan harekin gure produktuei buruz hitz egitea lortzen banuen, agian... Tira, ulertuko duzuenez, Weber jaunaren arreta eta laguntza oso garrantzitsuak izan daitezke gure etxearen interesei begira –amaitu nuen, nire irudimenak hartua zuen bideaz harrituta.
‎–Weber standartenführerrarekin, mesedez –eskatu zuen, Leibstandartearen egoitzarekin hitz egitea lortu zuenean.
2005
‎Solairuko erizainarekin ere hitz egitea lortu du, baina honek besteak baino gutxiago daki, eta haren ezjakintasunak, gainera, sinesgarriagoa dirudi. Amets gazte itxura onekoa zela, besterik ez du gogoratzen, eta familiaren joan etorriak, jakina.
2006
‎Interneteko telefono gidan frantses kazetaren beste zenbaki batzuk bilatu zituen. Azkenean hezur haragizko langile batekin hitz egitea lortu zuenean, dezepzioa hartu zuen: ordaindu egin behar zen hemerotekako albisteak jasotzearen truke.
‎Bouthierren hilketari buruzko artikuluan Geppert Bordeletik etorri zela aipatzen zen. Kasu haietako bat ikertu zuen poliziarekin hitz egitea lortuz gero, aitonari buruzko susmo ergel haiek guztiak haizatu zituen beharbada. Merezi zuen saiatzea:
‎Gure lagunen konpromisoaren neurria jakin genuenean Hankapaloren tabernan geunden; hobeto esanda, oraindik ez genekien haiek zirela, baina irratiak esan zuen tiroketa bat izan zela, halako tokitan, Ertzaintzaren eta ETAko komando baten artean; halakoetan ohi denez, urduri jarri ginen, gehiago jakin nahi eta non galdetu ez genekiela; handik gutxira, hara joandako kazetari batekin hitz egitea lortu zuen Gaizkak:
2007
‎Bestalde, kulturarteko ikerketetan egiaztatu da bakearen eta gerraren ulermena kulturaren arabera aldatzen dela (Cooper, 1965; Hakvoort eta laguntzaileak, 1998). Esaterako, Hakvoort eta Hagglund (2001), Suediako eta Herbehereetakohaurren ikusmoldeak alderaturik, ohartu ziren suediarrek, aspaldian gerrarik sufritugabeek, bakeaz hitz egitean lortu beharreko zerbaitetaz hitz egiten dutela eta, kanpo, ko gerrak geldiarazteko nazioarteko elkarlana ezinbestekotzat jotzendutela. Azken mendean gerra bizipenak izan dituzten nederlandarrentzat, aldiz, gerra mehatxu erreala da, eta bakea atxikitzeko ezinbestekotzat jotzen dutebeharrezkoak diren egoera sozietalak lortzea.
2008
‎Dei ezazu berriro... , esaten hasi bezain pronto konturatu zen inorekin hitz egiterik lortu gabe zeudela. Zalantzaz eta beldurrez bete zitzaizkion begiak Freddy Greeni.
‎30.000 euroko inbertsioa egin duenak 6.000 euro galduko ditu epe horretan; gutxiago erasokorrak izan direnek eta 15.000 euro inbertitu dituztenek 3.000 euro gutxiago izango dituzte; 5.000 euroko inbertsioetarako, 1.000 euroko galerak izango dituzte; eta kontserbadoreenek, 1.000 euro bakarrik inbertitzen dituztenek, orain 200 euro gutxiago izango dituzte beren kontuetan. Dorre Bikien 2001eko irailaren 11ko atentatuetatik gogoratzen ez zen erorketa hori dela eta,' astelehen beltz' berri batez hitz egitea lortu du, eta inbertsioekin zer egin ez dakiten inbertitzaile txiki eta ertainen izua piztu du. Joan den asteleheneko jaitsiera (%7, 5) izan zen Ibex 35ean, eta, horren ondorioz, azken bi ekitaldietan metatutako irabaziak galdu egin ziren, eta haien balioa gutxienekoetara hurbildu zen, baita enpresa kotizatu batzuetan baino gehiagotan jaitsi ere.
‎Egoera horren ezaugarri dira aldizkako kontzientzia faseak, egoera begetatibo iraunkorra ez bezala. Prozedurari esker, pazienteak, garuneko lesio larrien ondorioz egoera horretan zegoen 38 urteko gizonak, elikagaiak irentsi eta hitz egitea lortu zuen. Ikertzaileek bulkada elektrikoak igortzen zizkioten elektrodoak ezarri zituzten talamora, konortea erregulatzen duen garuneko zona sakonera.
‎Hori pentsatzen igaro du eguna, eta baita hilotza aurkitu zuen emakumearengan. «Ezaguna dut, eta harekin hitz egitea lortu ez dudan arren badakit oso gaizki pasatu duela». Bi nahi ere agertu ditu:
2009
‎Alakrana euskal atunontziaren patroiak eta kapitainak senideekin eta erakundeekin hitz egitea lortu dute dagoeneko, komunikazioak astebetez itxita egon eta gero, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Radio Euskadin iragarri duenez.
‎eta gu ez ginen bertan egon, osagilea ari zen hizketan, noizean behin begirada niregana zuzentzen zuen, adi nengoen jakiteko?. Baina horretaz hitz egitea lortzen ez duen bitartean, nahiz eta leihotik bere burua bota ez, beti egongo da sufritzen. Horregatik egin behar duzu ahal duzuna 37an gertatutakoaz hitz egin dezan.
‎Zortzi egunez eduki ninduten espetxean. Halere, neure ezagun batzuekin hitz egitea lortu nuen. Gogor eraso nien poliziei.
‎Eguerdi hartan pare bat aldiz deitu zuten Zeberio irakaslearen telefonora, baina ez zuten harekin hitz egiterik lortu. Geografia eta Historiako departamentuko idazkariak erran zien arratseko zortzietan tutoretza izanen zuela, eta bere bulegoan aurkituko zutela ordu hartan.
‎MARGA. Ez, Arralden segitzen du, baina ez dut berarekin hitz egitea lortu.
‎«Errebotez... errebotez, ni sartu nintzen[...] zera gertatu zen... federazioetakoerrebolta hauetako bat gertatu zen, Presidenteak dirua eraman zuela, ez dakit zer, badakit zer eta guztia airean geratu zen eta orduan entrenatzaileak bildu ginen etaaita batekin hitz egitea lortu genuen,[.] eta Presidentetza berak har zezan bultzatugenuen, orduan, ni Presidenteorde jarri nintzen. [...] Berak Presidentetza utzi zueneta orduan errebotez ni sartu nintzen, eta ordutik.»
‎Indarkeriarik gabeko ekintzaile batek bere burua eta aurrean daukana biluzten ditu. Arazoaz hitz egitea lortzen du?. –Pasibotasunaren kontrako?
‎Informazio nahasi eta kontrajarriak eman dituzte, ordea. Batzuen arabera, Murrayk ihes egin du; eta beste zenbaitek adierazi zutenez, berriz, harekin hitz egitea lortu du Los Angelesko Poliziak. Nolanahi ere, medikuaren autoa konfiskatu dute, bertan Jacksonen gorpuan aurkituriko substantziarik ba ote dagoen aztertzeko.
2010
‎Abuztuaren 22an, albiste ona baieztatu eta egun bat geroago, salbamendu taldeek meatzariekin hitz egitea lortu zuten. Lur azaleko ahotsei, meatzariek txaloz, oihuz eta ereserkia abestuz erantzun zieten.
‎Index on Censorship aldizkari elektronikoak berrikitan Lapiro aipatu ahal izan du... telefonoz harekin hitz egitea lortu duelako. Bi alditan egunez hitz egin zuen, gainera.
‎Hedabideen aurrean azaldu duenez, De la Vegak berak Alicia Gamez ekin hitz egitea lortu du gaur goizean. Bartzelonara bidean doa, familiar batekin.
2011
‎Esnaola anaien familiak Legorretan duen Olalde baserria berriz miatu zuten, eta baserria eta haren inguruak ez ezik, Legorretako beste baserri bat, Aizkorriko magalak, eta Azpiroz eta Baraibar inguruak ere arakatu zituzten 300 guardia zibil inguruk. Miaketetarako, bertara ekarri zuten Aitor Esnaola atxilotua.Esnaola inkomunikatuta daukate, baina aitarekin pare bat hitz egitea lortu zuen. Ondo dagoela esan zion, hotza pasatzen ari dela, baina ondo dagoela.
‎Alemanera itzulpenak egiten zituen adiskide bati eskatu nion itzultzeko, Zuricheraino joan, maisuari omenaldi modura eman eta bere eleberria zenbat miresten nuen adierazteko. Banekien, baldin berarekin hitz egiterik lortzen banuen, euskalduna nintzela esango niona. Berak seguru asko ezagutuko zuen gure hiriren bat, Iruñea seguru asko, edo Biarritz beharbada, edo Donostia, eta edozein kasutarako balizko elkarrizketak prestaturik neramatzan, erabil genitzakeen hizkuntza posibleetan berarekin jarduteko.
‎Ez zuen beti ezkor eta beltz agertu nahi. Lucía, bestalde, pozarren zegoen bere aitonaren aspaldiko adiskidearekin hitz egitea lortu zuelako. Hegazkinean behin eta berriz ikusi zuen Marzahn auzoko etxebizitza hits hartan grabaturiko bideoa.
2012
‎Alkateak jakinarazi duenez, atzo goizean hirutan deitu zuen udalak azalpen eske Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzara. Baina ez zuen arduradun batekin hitz egitea lortu. Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuari aritu zaio, beraz, Erostarbe.
‎(harrituta) Oraindik horrela? Ez duzu berarekin hitz egitea lortu?!
‎Auskalo zergatik egin duten, baina lotsagarria da! Inesekin hitz egitea lortzen baduzu, deitu, mesedez.
‎Presazkoa da arazoa konpontzea eta www.paginas amarillas.es web orria erabili du arazoa konponduko duen teknikari bat bilatzeko. Orri horrek eskaintzen duen zerrendatik egokiena iruditu zaiona aukeratu du, baina ez du harekin hitz egitea lortu. Hortaz, mezu bat utzi dio ahots postontzian, telefono mugikorrera deitzeko eskatuz, bulegotik irten behar du eta.
‎Jendaurrean hitz egiteak lortzen zaila den trebetasuna ematen du, baina, egia esan, ikasi egin daiteke.
‎Agurtu aurretik zinemako pelikulak iragartzen dituzten kartelak begiratu ditu.Telefonoa eskegi eta gerturatu da. Guztiekin ez, baina haietako batzuekin hitz egitea lortu du eta sei sarrera erosiko ditu. Zoriontsu dago, aurpegian irribarrea duela.
2013
‎–Horra ba, funtsean, Josuk pairatzen duena. Diagnostikoa, behintzat, oso garbi dago, eta hipnosiaren bitartez identitate batarekin nahiz bestearekin hitz egitea lortu dugu. Josuren, bigarren?
‎Bai, bueno? Harekin hitz egitea lortu diat!
‎Emazte bat egin nuen adiskide, hark eman zidan Flaviusen ibilaldien berri. Thermetara egunero ordu berean joaten zela jakin bezain laster, hurrengo egunean han nintzen ea oraingoan hitz egitea lortzen nuen: nonbait elkartu behar genuela erregutu nahi nion, ezin nuela gehiago, beste batzuk ere gure antzeko egoeran zeudela, eta begiraleek ezikusiarena egiten zutela gehienetan, ea zergatik izan behar zen desberdina gurea.
2014
‎–Garai bateko amorantearekin hitz egitea lortu nuen. Erran zidan ez zuela Sadaba ikusi azken urte eta erdian.
‎–Orduak eman ditut telefonoan, hara eta hona deika. Azkenean, Gizarte Segurantzako funtzionario batekin hitz egitea lortu dut. Erran dit guztiz ezinezkoa dela partikular batek hori egitea.
‎Umetan suhiltzailea izan nahi nuela esatea bezala izan zen. Neska batekin hitz egitea lortzeko denari bai bai esaten dioten mutil horietako baten antza hartuko ote zidan beldur izan nintzen. Baina begietara zuzenean so egin eta irribarrea eskaini zidan.
‎Nik uste dut zaindu dudan neurrian zaindu nauela berak. Eta musika. Bihotzetik bihotzera hitz egitea lortzen duen hizkuntza xumea. Orain arte egindako lanekin, sentimendu bat baino gehiago nagusituko ziren.
‎Ikasle Abertzaleakeko kideak EHUko errektorearekin eta bere taldearekin mahaiaren bueltan eseri dira. Ikasleek joan den osteguneko mobilizazioetan, Iñaki Goirizelaiarekin hitz egitea lortu ez eta lau fakultate okupatu zituzten Leioako kanpusean. Azkenean, unibertsitateko errektorearekin hitzordu bat finkatu zuten.
2015
‎Kaka zaharra! Noiz eta lagunekin berriro hitz egitea lortu dudan unean. Atzo arratsaldean sarea izorratu zenetik ez da egon modurik inorekin hitz egiteko.
‎Erantzun ez zidanez, 17:44an beste mezu bat bidali nion, eta esan nion, Jose Luis, mesedez, ongi egingo zenuke deituko bazenit?. Azkenean, ez Zapaterorekin, baina Rubalcabarekin hitz egitea lortu zuela esan zigun. Rubalcabak harrera ona egin ziola, baina ez zekiela zer neurritaraino izango zen gai eragozpen guztiak gainditzeko?.
‎–Agian [Pascual Sala] presidentearekin hitz egin nahi izan zuen, nik beste nonbait entzun dudanagatik. Baina uste dut ez zuela hitz egitea lortu.
‎Lasaituak baino nekatuak gehiago, garrasi egin gabe hitz egitea lortu dute azkenean. Kartel txiki batek Montastruc izeneko herri bat gertu dutela adierazten die.
‎Hizkera horretan dihardutenek, erabiliaren erabiliaz, oso laster hitz egitea lortzen dute; trebatuak ez direnei, berriz, ezinezkoa gertatzen zaie entzuten dutena ulertzea, eta horixe da, hain zuzen, jolasaren helburuetako bat: lagunarteko hizkera sekretua izatea.
2016
‎arazo sektarioak, mafiak, gainezka eginda dauden instituzioak, eta abar. Herriaren gehiengoa musulmana izanik ez dago bertako laguntzaile boluntariorik," denak hemendik kanpokoak dira, oraindik ez dugu bertako autoritateekin hitz egiterik lortu, ezta hemengo biztanlerik lanean ikusi" dio Mugarik Gabeko Medikuak GKEko koordinatzaile den Sebastien Army frantsesak. " Egoera ez da ona, eta eskerrak ez duen eguraldi txarrik egiten.
‎Berarekin hitz egitea lortu nuen hurrengo aldian, handik dozena bat egunetara bai behintzat, gaixorik zegoela esan zidan, katarro handia zuela, bai eta sukar pixka bat ere. Ze nazka!
‎Bazkaltzen ari ginela, senarrarekin telefonoz hitz egitea lortu zuela esan zigun Sabinek. Ondo heldu omen ziren Lugora, ohi baino dezente denbora gehiago behar izan bazuten ere.
‎–Ea Sanjuanekin hitz egitea lortzen duzuen, erran zuen Asiainek, telefonoa ateraz?. Ni komisarioarekin mintzatuko naiz, beste sail batzuetako jendea bidal diezagun.
‎Baina Txuekak haiekin hitz egitea lortu bazuen, zergatik ez zen itzuli?
‎Joder, hamalau urte nituen! Azkenean aitarekin hitz egitea lortu nuen, eta berehala itzuliko zela erran zidan. Hala ere, ez zion garrantzi handirik eman kontuari.
‎Jauregi: «Euskara modu normalizatuan erabiltzera iristen dira eskolaldiaren ondorioz ongi hitz egitea lortzen dutenen %80 Gehienak etxeko hizkuntza egoerari esker heltzen dira. Eskolan soilik jasotzen dutenen %30 iristen dira».
‎Proiektu handietan baino, txikietan. Era berean, herritar guztiak entzuteko prest nago; hitz eginez lortzen baitira adostasunak.
‎Egin zuen hitz makina bat pertsonekin, ugaldu zituen galderak eta, halere, ez zuen barrikadan egondako inorekin hitz egiterik lortu, ezta kazetari zela ezkutatuta ere. Esaten zioten kanpotar batek ez zuela sekula santan Alardearekiko sentikizuna ulertuko, alferrikakoak zirela hitzak eta arrazoiak.
2017
‎Beldurra ikuslearekin batera irteten zen eta asteak irauten zuen garunean. Inbertsio ekonomiko minimo batekin, mundu osoak film horri buruz hitz egitea lortu zuten. Gustuko ala ez, sinetsi ala ez, saltzen zuten hori eskaintzen zuten.
‎Jokinek, barreari ezin eutsirik, eztanda egin, barre algaraka hasi eta minutu batzuetan egon zen barreari utzi ezinik. Azkenean hitz egitea lortu zuen.
‎–Ez, ez dugu berarekin hitz egitea lortu, ez du inorekin hitz egin nahi. Gainera, berarekin hitz egiten saiatzean izan du krisialdia, eta, han bertan itoko zelakoan, bakean uztea erabaki dugu.
‎Gauza orijinalak, berritzaileak, kanpaina batean sekula entzun gabeak esateko eskatu nion. Bere lana hautsak harrotzea zen, gutaz hitz egitea lortzea, botorik sekula eman gabeek ere birritan pentsatzea aukera berri bat pasatzen utzi baino lehen. Sistemaren ertzetan edo kanpo aldean zeuden guztiak hurbil zitezen behar genuen Dylan.
‎Saia naiteke neu ere berari deitzen, edo berarekin nola edo hala harremanetan jartzen. Baina lotsak jango ninduke harekin hitz egitea lortu eta gero zertarako deitu diodan galdetuko balit.
2018
‎Beren burua subjektu gisa hizkuntzan ezartzeko, emakumeak gai izan dira talde gisa gainetik kentzeko sexuak ezarri dizkien reifikazioak, zeintzuek izaki partzial edo erlatiboak balira legez desitxuratu dituzten. Hori «ni» oso osoan baliatzearen bidez etorriko denez, emakumeek hitz eginez lortuko dute generotik irtetea. Wittigek uste du, beraz, sexuaren reifikazio sozialek aurretiko errealitate ontologiko bat maskaratu edo desitxuratzen dutela, non pertsona orok, sexuaren marka jaso aurretik, aukera bera duen bere burua hizkuntzaren bidez subjektu gisa baieztatzeko.
‎Zentzumenak lehian zebiltzan, eta une batez dastamena nagusitu zen lehia horretan. Azkenean, ordea, hitz egitea lortu zuen.
‎Aurrena ospitale batera eraman behar dugu, bertan artatu dezaten, eta ondoren denuntzia ipini. Bidal iezaiozu hori Whatsappez, edo esaiozu, berarekin hitz egiten lortzen baduzu. Eta iritsi bada, itxaroteko komisariaren atarian.
‎–Garaikoetxea gaixo zegoen; Belokik esan zion Ajuriaenea utzi eta eramango zuela, ez dakit ondo nora, Legazpira, uste dut. Handik Zarzuelarekin hitz egitea lortu zuen, eta Ajuriaenera itzuli zen, gauean, ez dakit esaten, hamaiketan, hamar eta erdietan. Nik esaten dut gaua Ajuriaenean igaro zuela.
‎Ea Haritzekin hitz egitea lortzen dudan. Inoiz baino gehiago?
‎Kilometro luze bat hiri barruko muga izandako parkearen paraleloan. Ez duenez Martarekin hitz egitea lortu, bakarrik joan da Antichrist ikustera. Entzunda zuen guztia egia da, haurdun egonda filma ez ikusteko gomendioa barne.
2019
‎Diagnosiaren %80 gaixoarekin hitz eginda lortzen duzue.
‎Zer egingo duzu, zuk ez dakizulako bere bigarren hizkuntzan hizketan jarri baduzu, eta ez bada lehen hizkuntzan bezain ondo moldatzen? Eta %80aren kontua ez da Galesko edo Euskal Herriko kontua, mundu guztian diagnosiaren %80 gaixoarekin hitz eginda lortzen da.
‎Halako batean, baina, hariaren beste aldetik erantzuna jaso zuen. " Poz izugarria hartu nuen berarekin hitz egitea lortu nuenean, mamu bati ahotsa jartzea izan zen, nolabait esatearren".
‎Anaiak Big Knife serial killer aren auzia eraman zuen polizia etxearekin hitz egitea lortu du. Aita izan zela Big Knife esan, eta Miller agenteak hasperen nabarmena eskaini dio eta uste horri eusteko dauzkan datu zehatzak aletzeko eskatu.
‎gauza batzuetarako zailtasunak dituzte, eta beste gauza batzuetarako sekulako trebeziak. Batzuek sekula ez dute hitz egitea lortzen, eta sekulakoak egin ditzakete matematiketan edo mugikorrekin. Desoreka moduko bat da.
2020
‎Halako batean hizketarako gaitasuna galdu zuten, burmuinean gertatutako traumatismo baten ondorioz. Hizkuntza berreskuratzeko terapietan hartu zuten parte; batzuk ez zuten berriz hitz egiterik lortu, eta lortu zutenek gaztelaniaz egin zuten. Berreskuratze terapiak gaztelaniaz baino ez zeuden.
‎Nahikoa min egin diozu, diguzu guztioi. Orain, Luis Mari majo izorratu ondoren, pozarren egongo zara zure etxekoekin, baina txiripa batez Luis Marik zurekin hitz egitea lortuko balu, arren, ez eman esperantza faltsurik, ez esan itzultzeko asmoa duzunik, berarekin akordatzen zarenik edo antzekorik. Gu bagabiltza ahaleginak egiten begiak behingoz zabal ditzan, baina alferrikakoa da guk esaten diogun guztia eta horregatik erabaki dugu zuri gutun hau idaztea, seguru gaudelako gure neba ahaleginduko dela zurekin berba egiten.
‎aurrez aurreko elkarrizketa. Jurdanek Alain pertsonalki ezagutu zuen eta haren konfiantza irabazi, hark zintzotasunez, mozorrorik gabe, hitz egitea lortu arte. Baina nola?
‎Pasa genuen uztaila, deika eta deika... Norbaitekin hitz egitea lortzen genuenean “hori ez da nire ardura, deitu diozu halakoari... ” bezalakoak entzun behar izaten genuen. Bulegoan erotu beharrean ibili ginen.
‎Espainiako Gerra Zibilean kokatu du istorioa, eta ordutik herria asko aldatu den arren zenbait tokitan Altsasu antzeman daitekeela esan du idiazabaldarrak. Amonarekin hitz egiten lortu du garai hartako Altsasuren berri izateko.
2021
‎EH Bilduk zabaldutako prentsa oharraren arabera, udalak" zalantzan" jarri zuen gutun horiek heldu direnik, eta" uko egin zion publikoki kaltetutako donostiarrei babesa emateari". Gipuzkoako Hitza k ez du lortu udal arduradunekin harremanetan jartzea, ezta Metro Benta Berri ABEEarekin ere; ETSrekin hitz egitea lortu badu ere, ez du adierazpenik jasotzerik izan gutunen aferaren inguruan.
‎Deportatuak arrisku egoeran zeuden. " Nuntziaturara heltzea lortzen baduzue babesa emango dizuet", esan zien Laboak telefonoz hitz egitea lortu zutenean. Vatikanoaren enbaxadan gotortu ziren euskaldun apaiza eta euskaldun terroristak...
‎Uztailaren 10ean aurkitu zituzten Melissaren nondik norakoen azken aztarnak. Egun hartan bezero batekin hitzordu bat izan omen zuen, bere bankuko kontuan 900 dolar sartu zituen eta mutil lagun ohi bati deitu zion baina ez zuen harekin hitz egitea lortu.
‎Azken momentuan Ellenvilleraino joatea ezinezkoa gertatu zitzaiola Shannani suposatu zuen Mari Gilbertek, lanen bat suertatuko zitzaiola edo. Sherre, bigarren ahizpa, gau hartan eta hurrengo egunetan Shannanen telefonora deika aritu zen, baina ez zuen harekin hitz egitea lortu. Itzalita edo bateriarik gabe zegoen telefonoa beti.
‎alferrik, kolapsatuta baitzegoen. Azkenean, bere osasun zentroko medikuarekin hitz egitea lortu zuen. Kontatu zion hamar egun zeramatzala febrikularekin eta «izugarri nekatuta» zegoela.
‎Hor bada zerbait ikusten ez dena baina asko transmititzen duena, eta guk euskaldunok sentitzen duguna, baina beste askok ere sentitzen dutena. New Yorkeko jaialdi bateko epaimahaikide batekin hitz egitea lortu nuen, eta esan zidan eurei ere oilo ipurdia jarri zitzaiela dokumentala ikustean, eta ez zekitela azaltzen zergatik. Eta nik uste geuri ere horrelako zerbait gertatzen zaigula irrintziarekin, ez dakigula zergatik, baina zerbait oso berezia sentiarazten digula.
2022
‎Mugimendu Sozialistako Beñat Aldalur azpeitiarrarekin ere hitz egin dugu. Bistan da komunikazioari garrantzi handia ematen diotela, haien egia haien erara gizarteratu nahi dutela, gizarteko gainerako korronte politikoek egiten duten bezala; egia esan, kazetari honen esperientziatik begiratuta bederen, kontraesankorra ere badirudi, haiekin hitz egitea lortzea ondo kostatako zeregina izan delako.
‎Presoak Euskal Herrira gerturatzea" ahalegin kolektibo baten emaitza" izan dela azaldu dute, eta hori mobilizazioekin, parlamentuetara eskariak egiten edota euskal sindikatu, erakunde eta pertsonekin hitz eginez lortu dela, besteak beste: " Norabide berean eman ditugu urratsak, aliantzak sortuz eta elkarrekin bultzadak emanaz.
‎–galdetu dio Limak Markosi xuxurlan. Gorritu gabe Markosi hitz egitea lortu duen lehenengo aldia da.
‎Luze eztabaidatu ondoren, poliziari deitu aurretik, Maiarekin hitz egitea lortu behar dutela erabaki dute. Hark, ordea, ez du telefonorik hartzen.
2023
‎Aberatsenak populazioaren kopuruan gutiengoan baldin badira ere, zergen murrizketa neurriak defendatzeko mementoan bide bakarrean hitz egitea lortzen dute. Populazioaren gehiengoari, politika horren menpe bizi dena, zaila zaio bateraturik gauza berdina defendatzea.
‎Udalekuak hastean aurreko irizpideen baitan egindako balorazioaren ostean, horien amaieran euskararen erabilera baloratzeko honako aldagai hauei erreparatu behar zietela azaldu zaie hezitzaile behatzaileei: erdaraz mintzatzen etorri ziren eta hala amaitu dute udalekua; hasieran ez, baina ondoren hezitzailearekin euskaraz hitz egitea lortu da; hasieran hezitzailearekin bakarrik egiten zuten euskaraz, baina amaieran euren artean ere hitz egiten bukatu dute; udalekuak euskara hutsean izatea lortu da. Hots, haur taldeak duen hizkuntza profilaren baitako ezarritako helburuen balorazio sistema bat ezarri da.
‎Alkatearekin hitz eginda lortu du, goizean, gorpua leku lotsagarri hartatik elizara ekartzea. Gero, hilkutxa bila atera da.
‎" Pablo kaleratu zuten eta horrek deskolokatuta utzi gintuen, zunda globoa martxan zegoen arrazoitu du—, ez genuen erreakzionatzen jakin, ez genuen ezer egin eta horrek, ziurrenik, Alemanari lagundu dio hordago hau botatzen". Amaiak irribarre egin eta Pablorekin hitz egitea lortu duela esan dio, eta intsumisoen aldeko manifestaziora agertzeko asmoa duela. Inaxio harritu egin da Pablok intsumisoen aldeko manifestaziora joan nahi duelako, baina Amaiak azaldu dio Pabloren asmo bakarra Bixintxori babesa ematea dela, besterik ez.
Hitz egitea lortuko dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia