Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2001
‎Ohetik salto egin eta Lucasengana joan zen. Hitz estuz kontatu zion Lucasek arnasa nekez hartzen zuela eta hitz egitean lasaitu egiten zela, horrexegatik ari zela etengabe hitz egiten, eta on handia egin ziola Marcos ikusteak, arnasestua erabat joan zitzaiolako, trankildu egin zelako erabat, baina hala ere nahiago zuela hitz egiten jarraitzea, eta halaxe egotea: hitz egiten eta Marcos ikusten, gustura zegoela halaxe.
2003
Hitz egiten jarraitu zuen Gonzalok, baina telefonotik zenbat eta gehiago urrundu, gutxiago aditzen zuen Matiasek.
‎Eta hitz egiten jarraitu zuen gizonak, nola ez. Eta kontatu zion berak ere ahaleginak egiten zituela egunero bigarren pisura igotzeko, hamabiak aldera; edo.
‎Haiek guztiak bezain gurgarria iruditzen zitzaidan aurrean nuen emakumea, baina ez nuela haren izenik ere ezagutzen ohartu nintzen. Ez zela oraindik galderak egiten hasteko unea erabaki nuen, ordea, eta eskua estutu nion berriro, hitz egiten jarrai zezala eskatuz.
2004
‎Flakostak keinu arin bat egin zion eskuaz. Esku berberak bide eman zidan hitz egiten jarraitzeko.
‎Larrutik –Del Valle listua irensten saiatu zen, baina ohartu zen ahoa erabat lehor zuela. Heydrichek hitz egiten jarraitu zuen–: Orain, señor Del Valle, zurekin zer egin pentsatu behar dugu...
‎Aitak, bitartean, hitz egiten jarraitzen zuen:
‎Mitxelenak burua astindu zuen, bakar bakarrik egin behar izan genuen gerra hartako irudi latzak uxatu nahiko balitu bezala. Dena den, isilune labur haren ondotik hitz egiten jarraitu zuenean, haren ahotsa kutsu kementsuago batez zegoen jantzita:
‎Eseri egin zen berriro, begirada tinkoa nire begietatik ezein unetan ere aldendu gabe. Arnasa hartuta, hitz egiten jarraitu zuen–: Ederki.
‎Irribarre egin nuen bizkaitarrak begiak itzalgaizka txukatzen zituela ikusita. Ezpainak urrezko edarian busti eta, haren epel goxoa bularrean barrena zabaltzen zitzaidalarik, hitz egiten jarraitu nuen:
‎Emakumetxoak txabusinaren sakelatik tabako poltsatxo bat atera eta pipa galkatzen hasi zen. Pipa piztu bitartean, hitz egiten jarraitu zuen bere eserleku erraldoiaren itzaletatik:
‎Emakumeak Parisko bere bakardadeari buruz hitz egiten jarraitzen zuen, baina nik oso bestelako ahots bat entzuten nuen neure baitan, denboraren lainoetan barrena hitz egiten zidan ahots goxo bat: Juduek Gure Jauna hil zuten –erraten zigun On Anbrosio erretoreak San Agustin elizako sakristian bildutako haurroi–; gurutze batean iltzatu eta barre egiten zioten, haurrok, ttu egiten zioten Jainkoaren Arkumeari!
‎Haren ahotsaren kutsuak, haren begien distirak garbi adierazten zuten kontu hark liluratu egiten zuela. Irakaslearen aurpegi zurbilak besaulkiaren sakonetik hitz egiten jarraitu zuen:
‎Berak bai izan zuela zortea ni aurkitzean, ez duzu uste? –eta barre algara bat bota du hitz egiten jarraitu aurretik– Gainera, hau ez esan inori, azken bolada honetan lanean ere zortea izaten ari da.
2005
‎" Ehun". Eta gero hitz egiten jarraitu zuten izeko Rosak eta izeko Martinak eta amak, eta esan zuten Piedadek Samuel Mud topatzen duenean entziklopedia batean, erosi egiten duela, edo eskatu, edo lapurtu, erosi ezin bada, eta hona ekartzen duela. Eta izeko Rosak" zoro" esaten dio Piedadi, baina ez du benetan esaten, kariñoz esaten du, ze badaki Piedad ez dela zoroa.
‎Bidetik hitz egiten jarraitu zuen Simonek. Azaldu zuen teatroak preparatzen zituztela errugbi taldeek sasoi batean, baina boikotak egoten zirela askotan.
‎Piedadek hitz egiten jarraitu zuen josteko gelan. Eta izerditan hasteko moduan ari zen hitz egiten.
‎Berehala itzuli zen josteko gelara, ordea. Piedadek hitz egiten jarraitzen zuen Martina itzuli zenean. Tomasek josteko makinaren pedalari eragin zion konturatu gabe.
‎Rosak leihoa zabaldu zuen, zazpi zentimetro. Piedadek zineaz hitz egiten jarraitu zuen:
‎Osaba Simonek ere asko asko hitz egiten duelako. Eta batzuetan ur apur bat hartu behar du hitz egiten jarraitzeko. Osaba Simon Iñesen osaba da eta nire osaba ere bai.
‎Nik hitz egiten jarraitu nahi nuen, barruko mataza korapilatsuaren haritik tiratu oso osorik desegin arte, gutaz mintzatu hain zuzen, geure gauzez: haren nahi eta gustuez, haren orainaldi eta iraganaz –Kixmi ezizenaz, esate baterako–, etorkizunerako zituen planez..., eta, nola ez, sabelaldiaz.
‎–Pozten naiz –eta, hasperen bat eginez, hitz egiten jarraitu zuen–: Kixmi oso neska jatorra da, nire gelan dago.
2006
‎Ezer ikusi ez arren, iruditu zitzaion bere kideak tunelean behera egiten zuela, ahotsa entzuten zen tokirantz. Hitz egiten jarraitzea erabaki zuen.
‎Malenferrek bortxarik gabeko lapurreta baten kontaketa egin zien, ez sarraski batena. Agureak Aneren aurpegi larrituaz gozatu zuen, hitz egiten jarraitu aurretik:
‎–Barkatu, Geppert jauna, ezin dut hitz egiten jarraitu. Beste batean hitz eginen dugu.
‎Altxatu eta ostalariarengana hurbildu zen. Eskua eman elkarri eta ulertzen ez nuen hizkuntza hartan hitz eginez jarraitu zuten.
2007
‎Zintzo hitz egiten jarraituko dut, baina: dena ez da ohe arazoa.
‎Ostikoa eman diot mahaiaren azpitik, baina ez dit erantzun. Zarata egin du mingainarekin eta anaia gaztearekin hitz egiten jarraitu du.
‎Hobe esanda, hari hitz egiten jarraitu du, anaiak burua goitik behera mugitu baino ez baitu egiten zainzurien gainean maionesa jartzen duen bitartean. Hark ere sumatu du Joxean berotzen hasia dela, eta anaia zaharrak esaten duenak aldez aurretik lotsatuko balu bezala, makurtuta dauka burua, begiak zainzurien maionesan itsatsita.
2008
‎Sendagilea ez zen mugitu ere egin. Hitz egiten jarraitu zuen, lehengo moduan, sorbalda gainetik, eta ahots doinu berberaz; indar handi samarrez, hartara gela guztian entzun zedin, baina soseguz eta tinko:
‎Émilie hitz egiten jarraitzera zihoala, bere izena oihukatzen zuen ahots pinpirin bat heldu zen jangelatik. Pasiera ematera zihoan Madame eta, asteazkenero be zala, seiak arte ez zuen Émilieren beharrik izango.
‎Garbi zegoen hitz egiten jarraitu nahi zuela. Pala eta sokak lurrean utzi eta zigarrokin itzalia sutu zuen.
‎Aurpegia Garibaldirena zen. Ezin hobeto mozorrotuta nengoen nortasunaren noraezari buruz hitz egiten jarraitzeko. Badaezpada, hala ere, Orlanen beste bideo bat sartu nuen, ikusi nituenen artean gogorrena.
2009
‎Hamar minutu geroago, itzuli zenean, telebista piztuta ahots baxuarekin nuen eta nik gerrari buruz hitz egiten jarraitu nuen, baina berak, atzamarra ezpainetara eramanez lehenengo, eta kokotsarekin telebista seinalatuz gero, telebista ikusi behar genuela adierazi zidan. Ez nuen ahalegin gehiago egin egun hartan.
‎Armentiak baiezkoa egin zuen hitz egiten jarraitu aurretik.
‎–Haien telefonoak emanen dizkizuet, ditugunak behinik behin. Baina ez harritu ezer lortzen ez baduzue, teklak sakatu bitartean hitz egiten jarraitu zuen Zeberiok?. Aspaldiko kontuak dira horiek eta batzuetan gogoratzeak samina besterik ez du ekartzen.
‎Aita itxura duen gizonak txartela hartu eta nola ailegatu den puntu honetara, kafetegi honetara, txartel honetara, galdetu dio bere buruari. Zorionez, emakumeak hitz egiten jarraitu du, galdera deserosoak aldenduz, bestela berehala ailegatuko bailitzateke erantzunetara.
‎Erantzungo nioke luzeago baina ezin hitz egiten jarraitu, urik edan gabe. Sukaldeko txorrotatik, txakurren antzera, kokotsa tantaka.
‎Baina zoroek diplomazia gutxi. Hitz egiten jarraitu du.
‎–Kontuz aterkiarekin, Ugarte. Hitz egiten jarraituz gero ipurtzulotik sartuko zaik eta.
‎Musonek neska bat aipatu du gero, eta beste guztiek baietz egin dute buruaz. Gero neska berari buruz hitz egiten jarraitu du Datosek eta besteak mota guztietako keinuak egiten hasi dira, Bleuler izan ezik. Europako leku askotan bizi izan da Bleuler herrira etorri orduko.
‎Aitak askotan esan izan dio Musoneri Pazientzia teilatuko berrehungarren batzarra egiteko bi falta zirenean debekatu zituztela teilatuak. Herriko jendeak, hala ere, Pazientzia teilatuko berrehun batzarrei buruz hitz egiten jarraitu zuen: han erabaki zen, esaterako, grabazioak egitearen kontua.
2010
‎solaskideen artean ziren, batetik, Egiguren, eta, bestetik, Otegi. Su etena hautsi, garai beltzagoak etorri eta bi alderdien arteko harreman ofizialak ezinezkoak bihurtu zirenean, Egigurenek eta Otegik euren kasa hitz egiten jarraitzea erabaki zuten, 2001etik aurrera. Harreman pertsonalak ziren hasieran, inor konprometitzen ez zutenak.
2011
‎–Trago bat nuke hitz egiten jarraitzeko, esan nuen. Autotik atera ginen.
‎Eta sentimenduez hitz egiten jarraitu du, zinemagintzara bultzatu zuenaz: –Komunikazio arazo arraroak nituen txikitan, oso lotsatia bainintzen.
‎(?) Ez dio ardurarik hizketakideak katalanez ulertzen duela adierazteak: katalan gehienek espainieraz hitz egiten jarraituko dute, haren begikotasuna irabaziko dutelakoan. Jasandako buru jateak sinetsarazten die gaztelaniadun bati espainieraz mintzatzea heziera onekoa dela?
‎–Bagabiltzak, esan zion Tuercasek, berarengana hurbildu eta ahapeka hitz eginez. Gero, burua urrutiratu zuen, baina marmarrean hitz egiten jarraitu zuen?. Ariza zelatatzen diagu gau eta egun.
‎–Baena andreak? Lucía du izena, lepoak min zartada bat eman zion eta segundo batzuez itxaron zuen hitz egiten jarraitu aurretik?. Haren gauzak jasotzera joan nintzen hotelera.
‎Armentiak hitz egiten jarraitu zuen.
‎Mikel hurbiltzen ikusita, Armentia zutitu egin zen, baina hitz egiten jarraitu zuen.
2012
‎Ez duzu hitz egiten jarraitzeko gogorik, ezta?
‎Haren hausnarketetatik urrun, Xabierrek hitz egiten jarraitzen zuen.
‎Gauza da atera dituzun ondorioak zein diren jakin nahiko nukeela. Ezin dut neuri buruz hitz egiten jarraitu inongo feedbackik jaso gabe. Zerbait emanez gero, beste zerbait jasotzea espero dut trukean.
‎Errebelazio bat izan zen niretzat; amets batetik atera berri banengo edo, hobeto esanda, amesgaizto baten erdian esnatu banintz bezala. Anderrek hitz egiten jarraitu zuen, baina une horretatik aurrera ez nion ezer aditu. Gure alabekin jolasten irudikatzen nuen, parkean adibidez, edo oporretan hondartzan, bere atsegin irribarre zabal horrekin, eta hitzaldian defendatzen zituen ideiekiko kontraesana zenbaterainokoa zen jabetu nintzen.
2013
‎–Sentitzen dut, ez ditut albiste onak?. Telefonoa aske utzi nuen, bestaldeko ahotsak hitz egiten jarraitu zuen bitartean. Ez nuen ezer entzuten, edo ez nuen ezer entzun nahi.
‎–Inork ez dik ezer argitaratuko honetaz, lasai. Beste gauzatxo bat, burua makurtu zuen hitz egiten jarraitu baino lehen?: zoritxarra izan duk, bazekiagu, berak ez ditik arauak bete eta?
‎Josebak kafe kikarari erreparatu dio, erretilutik erretiratu du, baina mahaiaren albo batean utzi du ostera, Karmenek hitz egiten jarraitu duelako.
‎Emakumeak erretiluko kikara bakarrari begiratu dio, erretilutik kendu, baina mahaiaren beste alboan utzi du baita. Hitz egiten jarraitu du:
‎Erantzuna arras luzea izan zitekeen edo arras laburra. Whiski txorrostada bat zerbitzatu zuen, gauza urria, poxi bat, hitz egiten jarraitzeko gogorik ez balu bezala.
‎Berehalako eragina izan zuten hitz horiek. Burgoitasunezko itzal ilunago batek estali zuen Darcyren begitartea, baina ez zuen berbarik esan, eta Elizabethek, ahuldade hori zela eta bere buruarekin haserre egon arren, ezin izan zuen hitz egiten jarraitu. Azkenik Darcy mintzatu zen, eta, bere buruaz nagusituz, zera esan zion:
‎Amona Ahmeten muxuetako bat jasotzeko prestatu zen, begiak itxita; baina, horren ordez, Ahmetek hasperen luze bat egin zuen eta hitz egiten jarraitu zuen.
‎Ez zuen gustuko ezezagunek bere ile gorria aipatzen zutenean. Baina Ahmetek hitz egiten jarraitu zuen.
2014
‎nahikoa lan daukagu aurkitu dugunarekin. Edonola ere, ezin izan diogu informazio gehiago atera, medikuek harekin hitz egiten jarraitzea debekatu digutenez gero.
‎ez zuen ezer bota leihotik, eta ez zen saiatu niri zaplaztekorik ematen, behin bakarrik egin zuen halakorik, hilabete batzuk lehenago?, ezta bere burua atzamarkatzen ere, hori ohikoagoa zen bere, egun txarretan?, urduri jartzen zenean, eta besoetan egiten zuen batik bat; erresidentzian saiatzen ziren bere azkazalak motz mantentzen, eta arrebak ere mozten zizkion noizean behin, baina batzuetan ez zen nahikoa izaten?. Egun hartan amak hitz egiten jarraitu zuen honetaz eta hartaz, betiere Mateo nintzelakoan, eta nik ez nion aurka egin gehiago, baina apenas eman nion arraposturik; ez zirudien, bestalde, nire erantzunen zain zegoenik ere. Azkenean, pixka bat nazkatuta eta uste nuena baino goizago, alde egiteko ordua zela erabaki nuen.
Hitz egiten jarraitzeko adorea eman zion nik egindako keinu tristeak. Mikelen begi negartiek kutsatu ninduten agian, edo Daniren zorigaitzak, edo nireak.
‎–Esadazu egia: S rekin hitz egiten jarraitzen duzu oraindik, ezta?
‎Klementek serio demonio hitz egiten jarraitzen du. Nire konpañeroak honezkero buelta asko eman dizkio istorio korapilatsuari, eta distira berezia nabaritu diot begietan gertakari horiei buruz eztabaidatzen ari garela.
‎Aulkiaren atzealdean, gelaren amaieran, argi zenitalarekin nabarmendutako atea. Lukas Montxonek zuzenean kamerari hitz egiten jarraituko du...
‎Nahia ez dela gehiegi aldatu ondorioztatu du Milak. Beti bezala hitz egiten jarraitzen du. Badaki amari edo aitari, puedes?
2015
‎Isilune bat egin du Hortentsik eta eskuan duen palarekin satorrak aurretiaz eginiko zuloa estaltzen hasi da, gero beste tonu batekin hitz egiten jarraitzeko:
‎Eta hitz egiten jarraitu genuen. Luzaroan, berandu arte.
‎Termostatoa mugitu zuen tenperatura igotzeko, eta berriz ere boxeolariaren ondoan eseri zen. Lehengo maisu tonuan hitz egiten jarraitu zuen.
‎Gorkak oihal hotz bat jarri zion handitzen hasitako ezkerreko begian. Urbinak poliki hitz egiten jarraitzen zuen, Andoni Beltráni bihotz altxagarria egiten zitzaion ahots bero harekin.
‎–Aizu, Fer, hitz egiten jarraitu behar baduzu nahiago dut baratxuri zopa, benetan.
‎Liburua magalean pausatu eta lurretik garagardoa berreskuratu zuen. Trago luze bat kendu zion hitz egiten jarraitu aurretik.
‎Nahita edo nahi gabe, burua Martinengana biratu du Pedrok, eta hark begiak jaitsi ditu, begirada horrek gogaituta. Ondoren, hitz egiten jarraitu du kapitain zaharrak.
‎Zuk hitz egiten jarraitu zenuen,
‎A ze aldeak langiletik langilera, pentsatu nuen nire artean atea zeharkatu ostean, baina hala ere hitzik egin gabe jarraitu nion ispilu ederrez jantziriko pasilloan barrena, eta beste muturreko atea misterio handiz zabal ziezadan utzi nion.
‎–bere ahotsa entzuteak harritu egin zuen Kepa. Are eta gehiago hitz egiten jarraitzeak?. Tiro egin behar didazu?
‎Teknologia kimikoak, psikologikoak, soziologikoak eta kulturalak ere existitzen dira. Badakit esparru horietan sartzen garenean eta teknologiez hitz egiten jarraitzen badugu, irakurlea deseroso sentitzen hasten dela. Filosofo batzuek asmatutako hitz konposatu gehienek? «ontoepistemosemantika» benetan da adierazgarria, eta existitzen da!?
‎Ohi baino laburragoa izan da galdeketa, baina poliziak, alde egin baino lehen litekeena da guk biok hitz egiten jarraitu behar izatea esan dizu agur gisa, eta bakarrik utzi zaitu denbora puska batean.
‎Markel burumakur gelditu zen, bizkarra zerraren aurka, ohola eskuan, eta oinarekin zerrauts metan jolasten. Albertok hitz egiten jarraitzeko aprobetxatu zuen.
‎Hasperen egin zuen hitz egiten jarraitu aurretik, oroitzean min hartuko balu bezala.
‎Ezin izan zuen hitz egiten jarraitu: Otto kankailuak urrats bat aurrera egin eta ukabilkada bat erantsi baitzion masailean, ezin sinetsizko indarrez.
‎Gero hitz egiten jarraitu du, oraindik aspaldi ez dela hortxe istripu bat ikusia omen da bera, ama eta haurra, eskolarako bidean, eta auto batek nola harrapatu zituen, eta akabo.
2016
‎Bere disonantziei ohituta zeuden, jadanik bizpahiru hitzalditan parte hartu zuelako, baina bitxi zen, nehork jakin gabe, hain urrun zeuden bi pertsonek ia une berean gauza bera esatea. Jon Kepak hitz egiten jarraitu zuen:
‎Amak hitz eginez jarraitzen du. Amonaren galdera batzuk, ohar batzuk, hitz batzuk entzuten ditut tarteka.
‎Ez neukan gogorik zurekin hitz egiten jarraitzeko, eta «zoaz popatik hartzera» beharrean «animo ba, zorte on» esanez moztu nuen elkarrizketa. Nahikoa nuen nik neure burua engainatzen nuenean engainua onartu behar izatearekin, zure edo beste inoren autoengainuak fitsik esan gabe behin eta berriz irentsi behar izateko.
‎Besarkatuta egon gara luzaz. Hitz egiten jarraitzeak giroa honda zezakeela sentitu dut. Maite dudala esan diot, baina nire erara.
‎Egia aitortu behar badut, neu ere zur eta lur geratu naiz, balentria handi bat egin izan banu bezala. . Hau opari bat da?, esan du berak ahots apalez, eta osorik irentsi du eta hitz egiten jarraitu du burua gora eta behera mugitzen zuen bitartean. Mirespen hitzak izango zirela pentsatu dut edo losintxazkoak edo lausenguzkoak.
‎Gau berean neronek hots egin nion; eta berriro berak, ondoko eguneko arratsaldean. Azkenaldian bezalaxe hitz egiten jarraitu ahal izan genuen, beraz, baina pozik, lehenago bezala orduan ere, Bruno Lattes, Adriana Trentini, Giampiero Malnate eta gainontzekoek bakean utzi eta gutaz oroitzeko itxurarik ez zutelako. Gainera, noiz pentsatu genuen haietaz, Micòlek eta biok, parkeko gure ibilaldi luzeetan, hain luzeak ezen, askotan, itzultzen ginenean, arima bizirik ez baikenuen aurkitzen ez tenislekuan ezta hütte an ere?
‎Haize erauntsia da, eta gauetik bertatik dator. Ataria kolpatu, zeharkatu, lorategia eta ataria banatzen dituen hesi ateak ziztuka gainditu, eta derrigorrez sakabanatu ditu bertan entretenitu direnak, kolpetik isildu ditu bere ulu basatiaz hitz egiten jarraitu nahi dutenak. Ahots sotilak, oihu ahulak, bat batean azpiratuak.
‎Isildu egin zen Sabine, guk haren hitzak hausnartzeko, agian, edo gure aurkako iritziak entzuteko. Isilik geratu ginenez, hitz egiten jarraitu zuen. Hitz gogorrak esan zituen, eta oraingoan, gainera, haserreari nekez eutsiz:
‎Irati zutitu zenean, goitik behera begiratu zion Josebak, eta eserita zegoenean baino ederragoa iruditu zitzaion. Fernandok eta lagunek ere begiratu zieten neskei, tramitezko agurrak eginez, beren musika kontuez hitz egiten jarraitzen zuten bitartean. Zer arraroa hain neska ederrei buruz hitz erdirik ere ez esatea hain txantxazaleak ziren Fernandoren lagun haiek.
‎–Eta zer axola zaik?, esan zuen Fernandok,, gureek ez ditek Giroan ia inoiz ezer irabazten?. Josebak zer erantzungo zain gelditu zen, baina, ezer esaten ez zuela ikusita, hitz egiten jarraitu zuen. –Beste gauza bat:
2017
‎Handik bost minutura itzuli zen gizona Sararekin hitz egiten jarraitzeko.
‎Baietz erantzuten nien, lotsatia nintzela, baina egunaren arabera, egun batzuetan lotsati esnatzen bainaiz eta beste batzuetako adoreko. Bazekiten erantzuna ez zela benetakoa, baina bidea ematen nien gaiaz hitz egiten jarraitzeko, pertsona lotsati batentzat ez baitago bera baino lotsatiago bat aurkitzea baino ezusteko ederragorik.
‎Lehen baino ilunago geratu ginen oraindik, baina isildu egin ginen, ulertu itxurak eginez, tontotzat hartuko gintuzten beldurrez. Eta gure artean hitz egiten jarraitu genuen gero, abisu emaileak kutsatu zigun ahopeko doinu hartan, gu ere misterioren baten jabe sentituz hartara: Euskadi?
‎–Ez nauzu ezagutzen! , ahopeka hitz egiten jarraitzen zuen, konspiratzaileen antzera?. Inork ez du inor ezagutzen!
‎Atearen beste aldean, ahapeka hitz egiten jarraitzen zuten aitak eta amak, loa galdurik, zoriontsu semea etxean zegoela eta. Ez zekitenez joatekoa zela, izugarria izan zen ezustea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia