2009
|
|
Atzo balitz bezala ikusi dezaket: aho alboko orezta ukitzen ari da
|
hitz
egin bitartean. Ese lunar que tienes cielito lindo, hemen da berriz kanta, nire buruan, titiriteroak abesten ziona.
|
|
Ese lunar que tienes cielito lindo, hemen da berriz kanta, nire buruan, titiriteroak abesten ziona. Carmenek bazekien polit egiten ziola oreztak aho alboan, eta diamantea balitz bezala zaintzen zuen, laztantzen zuen,
|
hitz
egin bitartean. Guk entzun egiten genion, eta haren munduaren inguruan bueltaka ibiltzen ginen, haren oreztaren inguruko sateliteak bagina bezala.
|
2011
|
|
Aurpegia ere luzea, estua eta akitu itxurakoa; kopetako ile kizkur eta ederrak ere errea eta zimeldua ematen zuen. Badia osoko emakume erretzaile bakarra zen, eta etengabe erretzen zuen,
|
hitz
egin bitartean zigarretari ezpain artean eutsiz, eta ez zuen ahotik kentzen, harik eta hautsa ez erortzeak sinestezina ematen zuen arte. Bridgean jokatzen ari ez zenean, eguna joan eta eguna etorri aritzen zen bridgean?, eguzki galdatan etzanda igarotzen zuen denbora.
|
|
Kontatu dizudan istorioa aste honetan bertan jakinarazi dit. Ezagutu dudan gizonik serioena da aitona, baina haur bat bezala aritu zitzaidan negarrez
|
hitz
egin bitartean.
|
2012
|
|
Baina zentrora joan beharra daukazu eta berarekin zaudela esan. Gaizki pasatzen egongo da, oraindik ume bat baino ez da eta seguru beldur dela. Pablo begiradari eusten aritu zen Uxuek
|
hitz
egin bitartean, baina bukatu zuenean eskua askatu, zutik jarri eta gelatik ibiltzen hasi zen, eskuak patriketan eta burumakur.
|
|
Mirenek galderaren bat tartekatu zuen, baina denbora gehienean isilik egon zen.
|
Hitz
egin bitartean, Jon ahalegintzen zen haren aurpegiera irakurtzen, baina ezinezkoa zitzaion zehaztea neskak sinesgaitz, haserre ala interesaturik jarraitzen zituen bere hitzak. Amaitu zutenean, Miren une batez hausnartzen gelditu zen.
|
|
|
Hitz
egin bitartean gizonak argazki txiki bat eskuetaratu zion Dasilvari. Honek begirada labur bat eman zion.
|
|
Toki estrategikoan zeunden, elizako azken bankuen atzean, zutik, elizkizuna bukatu bezain pronto handik hanka egiteko asmoz. Eskerrak, aipazak
|
hitz
egin bitartean entretenitzeko adina email jaso zenituen. Atsekabetuaren plantak eginez burua beheratu eta Goldamenko berri irakurtzen aritu zinen.
|
|
Orduan, labana oraindik eskuetan, etxearen ezker aldera ematen duen sukaldeko leihora hurbildu da Ane, eta lorategian ikusi du Bakarne, dozenaka arrosa ederren artean, telefonoz hitz egiten, ahopeka, irribarrea ezpainetan.
|
Hitz
egin bitartean, belarri ondoko ileari bueltak ematen ari da. Bakarneri begiratu bitartean, atzamarra pasatu du, suabe, labanaren aho zorrotzaren gainetik; kili kilia egin dio.
|
|
Ahopeka hitz egiten saiatu da Josu, baina batzuetan urduritasunak altuago hitz egitera eraman du. Ohe ertzean eserita, ukondoak izterretan iltzatuta, lurrerantz begira, kopetako ileei tira egiten die
|
hitz
egin bitartean.
|
|
Gaur ilargi betea dago. Ania behatzetako azazkalak margotzen ari da, sofan eserita, Josurekin telefonoz
|
hitz
egin bitartean.
|
|
Senarrarekin telefonoz
|
hitz
egin bitartean, urruntzen ikusi duzu, eta sabeleko pospoloa sentitu duzu berriz pizten zeure burua haren koadro baten barruan imajinatzean.
|
|
Mesede horren truke, ganibet eta eskumuturreko hau erregalatuko dizkizuet» (poltsikotik atera eta erakutsiz esan nien). Bi izaki haiek isilik egon ziren nik
|
hitz
egin bitartean, arreta handiz entzuten, itxuraz behintzat; eta amaitu nuenean, irrintzi egin zioten elkarri behin eta berriz, elkarrizketa serioan ari balira bezala. Argi eta garbi konturatu nintzen haien hizkuntzak oso ongi adierazten zituela grinak, eta neke gutxiz, txinerazkoak baino errazago, pasa zitezkeela hitzak alfabeto batera.
|
2014
|
|
(Hala ere, men egin nuen azkenean, ez zidan inork gehiago planik proposatu eta nire tradizio handiko karnabal boikota gauzatzear nintzen: etxean bakarrik geratu eta garagardoa edan, txokolatea jan, irakurri/ filmak ikusi; baina, egiazki bihotzaren hondo hondoan banuen gordea zenbait mozorro sekula jantzi ez izanaren arantza3, eta orduan, orain dela astebete, kasualitateak zer diren, kide batek (T) Zuloara lagun nezala eskatu zidan, liburu aurkezpenen batera edo, eta T k aurkezpenaren antolatzailearekin
|
hitz
egin bitartean bazterrak miatzen eta liburuak hostokatzen jardun nuen, neure buruari ez erosi ezer ooommm ez erosi ezer ooommm mantra errepikatuz bat batean Frida Kahloren egunkari intimoen edizio aparteko eta eder batekin4 topo egin eta izoztuta gelditu arte. Egoera hartan aurkitu ninduen atzera T k eta (hasiera batean) oso altruista niretzat erosi eta poltsan sartu zidan liburua, dedikatoriaren orri zurian odolezko dardo bat idatzita utziz:
|
|
Alberrok segurtasun indarren arteko elkarlana aipatu zuen bere doinurik diplomatikoenaz. Inspektore-ordeak
|
hitz
egin bitartean, Alvirak ez zion begirik kendu Asiaini. Biluzik bezala sentitzen bazen ere, inspektoreak bere burua behartu zuen guardia zibilaren soari eustera.
|
|
–Errepide ertzetik nenbilen, Txisparekin paseoan, erran zuen Ganuzak.
|
Hitz
egin bitartean, zapatila askatu eta txapin bat hartu zuen mahai azpitik?. Lo kuluxkaren ondoren hankak luzatzea gustatzen zait.
|
2015
|
|
Zerbait latza. Mintak ogitartekoa jaten jarraitu zuen, amorruz, hark
|
hitz
egin bitartean. Hitz gaitzitu, jeloskorrak jaulki zituen, irainak, xuxurlatuz, umeak, bi mutikoak?
|
2016
|
|
–Ideia bat da?
|
hitz
egin bitartean, Asiainek oharrak hartzen zituen?. Emazteaz libratu nahi izanez gero, Artundok aski zuen ez ordaintzea.
|
|
|
Hitz
egin bitartean, Leizeandiak argazkiei begiratu eta idazmahaiaren gainean jartzen zituen. Ez zen lan erraza, mahaia mukuru beteta baitzegoen liburukotez, marrazkiz eta objektu sailkaezinez.
|
2017
|
|
Alegiazko solaskidearekin
|
hitz
egin bitartean, haren begiak ero moduan mugitu ziren karrika arakatuz: espaloiko jendea, aparkaturiko autoak, denden erakusleihoak.
|
|
Asiainek labur laburrean eman zion egoeraren berri.
|
Hitz
egin bitartean, inpresioa izan zuen komisarioak oharrak hatzen zituela.
|
|
Drexlerrek
|
hitz
egin bitartean, Asiainek liluraturik egiten zion so. Superheroien filmetako gaizto baten itxura xelebrea zeukan, eta, haien antzera, plan ilunak eta proiektu megalomanoak zerabiltzan.
|
2018
|
|
Rakel Astorkizak eta Jokin Antxorenak
|
hitz
egin bitartean, Txetxu Urrutik klimari buruzko zerbait eztabaidatzen ariko balira bezala begiratzen zien, haien argudioetan adostasun eta desadostasun puntuak aurkitzen dituenaren keinuak egiten zituela. Mariasun Larretxeak, bestalde, oharrak jasotzen zituen bere biosegan.
|
|
|
Hitz
egin bitartean, aurpegiko malkoak lehortu egin zitzaizkion eta zirrara espresioa baino ez zitzaion geratu. Berriro hitz egiteko ahoa ireki zuenean, bazirudien uhateak zabaldu eta urari turrustan ateratzen utzi ziola.
|
|
aterpea, esertzeko aulki finkoa, bakardadean nagusitzen diren ideiak uxatzeko entretenimendua, eta era berean, bakea. Egunak joaten ikusteko leku erosoa zen, irakasleek
|
hitz
egin bitartean isilik egonez gero, eta, okasioak hala eskatzen zuenean, arbelera begiratu, koadernoan idatzi edota ikasliburua irakurtzen ari denaren plantak eginez gero. Antzerki hutsa izan arren.
|
2019
|
|
Bien arteko elkarrizketan Ismael erditik noiz kenduko zuen zain. Jauregirekin
|
hitz
egin bitartean, senarra hortz artean geratutako haragi puska bat zela sentitzen nuen. Zain geratzen nintzen noiz hasiko zen nirekin hitz egiten, garai bateko unibertsitateko lagunarekin, eta ez Ismaelen emaztearekin.
|
|
Justuki noiz eta non elkartuko ote ginen, adibidez. Etxeraino etorriko ote zen, eta
|
hitz
egin bitartean, nola konponduko ote nintzen Amatxirekin. Edo eguna libre eskatzerik izango ote nukeen, eta, hala egitea erabakiz gero, zein aitzakia emango ote niokeen Mari Milagrosi, susmorik hartu ez zezan...
|
|
Jabarrek lasai jaten eta edaten utzi die, eta dena haien gustukoa den galdetzeko baino ez die
|
hitz
egin bitartean. Ase geratu direnean, erdiko azpileko ontzia hartu du miraberik zaharrenak eta hamar edalontziak bete ditu, ur ilun ketsu batekin.
|
|
Behin edo behin iruditu zait leihoan norbait zebilela, baina hau erokeria madarikatu bat da. ?
|
Hitz
egin bitartean, Leirek frogagiriko datuak aztertu zituen?. Atzo bidali zuten.
|
|
|
Hitz
egin bitartean, merenderoraino iritsiak ziren. Harrizko hamar bat mahai, beren banku eta guzti, ilaran jarrita zeuden itsaslabarraren ondoan, ikuspegi ezin ederrago bat eskainiz.
|
|
Gaston edozein unetan itzul liteke. ?
|
Hitz
egin bitartean, Leire beheko solairuko leihoak aztertzen ari zen. Lortua zuen errepidea gurutzatzea eta etxearen atzeko aldera iristea, Marcial Besaideren ikus-eremutik kanpo geratzen zen eremura.
|
2020
|
|
Beste ezer baino lehen," ahalmen kognitiboaren urritasun ertaina" ahoskatu zuen, silaba bakoitza bereiziz, hizkuntza ezagutzen ez duten norbaitzuen aurrean balego bezala. Txandaka, zutik zeuden ertzainei begiratzen zien
|
hitz
egin bitartean.
|
2021
|
|
Entzuten. Kattirekin
|
hitz
egin bitartean ikusi egin du begira zegoela. Oihana ez da ezkutatu, hala ere.
|
|
Nekazari bat beste batekin elkartzen denean, gutxitan sartzen dira etxe barrura. Horren ordez, sororik soro ibiltzen dira astiro, belar bat edo beste erauziz, edo hostoak hartu zuhaitzetatik eta atzamar artean probatuz
|
hitz
egin bitartean. Udako lehen egunak ziren.
|
2022
|
|
Hala ere,
|
hitz
egin bitartean, ohartzen nintzen kontua irrealtasun kutsu bat hartzen ari zela niretzat ere, izugarrikeria hura pelikula batean ikusi banu bezala.
|
|
Doneztebek
|
hitz
egin bitartean, buru barnean ere aditzen nuen. Ez ziren hitzak, ideia eta irudi izugarrien nahaspila bat baizik, erlauntz baten burrunba erogarriaren antzekoa.
|
|
Jokintxok
|
hitz
egin bitartean, Berasa urduri eta liluraturik egon zen gelari begira. Abenturaz betetako arratsalde bat bizitzen ari zen:
|
|
Jokintxok
|
hitz
egin bitartean, nik isilean iraun nuen, betilun. Seguru nengoen Garnier andrea lotsagabe bat besterik ez zela, eta nahiago izanen nuen kikara bat errizino olio gosaldu, hari laguntza eskatu baino.
|
|
Ohartu nintzen izaki hura hurbilago zegoela.
|
Hitz
egin bitartean ez zien hankei eragin, baina, jakina, ez zuen haien beharrik mugitzeko. Atzeraka hasi nintzen, teilatu bizkar estuan barrena.
|
|
Hileta zerbitzukoek Marioren gorpua eraman zutenean, aitak poliziei desenkusa keinu bat egin eta bere bulegora pasarazi ninduen. Tabako usain garratza zerion eta
|
hitz
egin bitartean bi aldiz bete zuen kopa koñakez.
|
|
Ni Berasarekin ados nengoen. Hirurok Garnier andrearekin
|
hitz
egin bitartean, Isabelek ingurura so egin zuen.
|
|
|
Hitz
egin bitartean, Vazquezek paperak nahasten zituen nikotinaz horituriko hatz batzuekin. Piztu gabeko puru bat murtxikatzen zuen aho ertzean.
|
|
|
Hitz
egin bitartean, bideoa erreproduzitzeko botoia sakatu du berriz. Garrasiak lehenbiziko aldian bezain beldurgarriak gertatzen dira.
|
|
–Zerbait aldatu nahi dugu. Lehengora itzuli –Eiderrek begietara begiratzen zion Zimelari
|
hitz
egin bitartean, baina Zimelak Eiderri beste begiratzen zion Pauli– Zuk ezagutu zenuen ezker abertzalea izan nahi dugu berriro. Talde buruzagitza daukana, eta ez politiko izarrik.
|
|
Kanpoko hotzarengatik akaso, gero eta hurbilago zeuden biak,
|
hitz
egin bitartean. Elena horretaz ohartu zenean, Aritzek burua pixka bat altxatu –Elena altuagoa baitzen ikaslea baino–, eta muxu eman zion, lepoak ezkerreko masailaren tolesdurarekin bat egiten zuen puntuan.
|
2023
|
|
Laiarekin
|
hitz
egin bitartean, ezin ditut burutik kendu Martinen aitaren gutunak, desamodiozko istorio hura. Eta gutunekin batera, bideoetako emakume haien begirada, etxe hark zoriontsu egiten ote zituen galderari erantzuteko zuten modua, kameraren atzean zegoen gizonaren desesperantza...
|
|
Hobe dugu hemen uztea. Ahots neutroarekin esan zenidan, laneko bilera batean,
|
hitz
egin bitartean, Excell dokumentu bat erakusten ariko bazina bezala. Hainbestetan bizi izango zenituen erreakzio melodramatiko haietariko bat neutralizatu nahian.
|
|
Hasieratik gehiegizkoa iruditu zitzaidan begirune eta solemnitate puntu batez hitz egiten hasi zitzaidan, unibertsitate mundua ezagutzen ez zuenez, neurtu ezinik bezala ze tonu erabili behar zuen nirekin edo ze tonu espero nuen nik. Bazkaldu bitartean proiektuaz berbetan jarraitu zuen, denei begira, baina, bazkariak aurrera egin ahala, niri bakarrik hitz egiten zidan, aurrez aurre baikeunden, eta besteek eraikinaren materialez edo espazioaren banaketaz
|
hitz
egin bitartean, bera bestelako gauzez aritu zen, gertuagoko tonu batez. Adibidez, gustu berdinak genituela esan zidan, irribarrez, biok plater bera eskatu genuela eta.
|
|
Mahaian eseri eta, niretzako kafea eskatzen ikusi dudanean, Martin gogoratu dut han bertan, ukondoa barran jarrita, noizbehinka atzerantz begira, nire ondora itzultzeko grinaz zegoela adierazi nahian. Eta gero nigana bueltatzen, irribarrez, nire alboan esertzen, eta mahai azpitik bere eskua nire belaunaren gainean jartzen, elkarrekin
|
hitz
egin bitartean. Bere eskuaren berotasuna gogoratzean, izterraren gainean jarri dut nirea, ordezko esku bat balitz bezala, baina ortopedikoegia da antzeko zerbait sentiarazteko.
|
|
Hiru emakume mahai baten inguruan eserita, hiru puntako izar moduko bat osatuz eta karrusel baten antzera biraka, jirabiraka,
|
hitz
egin bitartean. Eta bira bakoitzean, aitorpen bat.
|