Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2015
‎Hirugarren egoitzetan sartu diren arimei buruz esaten hasi nintzaizuenera itzuliz, lehenengo eragozpenak gainditu izanaz ez die egin Jaunak mesede txikia, handia baizik; hauetakoak, Jaunaren ontasunagatik, uste dut asko daudela munduan: Haren Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte, ongi erabiltzen dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak. Egia esan, jarrera desiragarria da eta, dirudienez, ez dago haiei zertan ukaturik azken egoitzarainoko sarrera eta Jaunak ere ez die ukatuko, beraiek nahi badute, prestaera bikaina baita hori mesede oro egin diezazkien.
‎11 Hau egia bada, eta halaxe da, zertara datorren esango duzue zeuen baitan barruko mesede hauetaz hitz egitea eta nolakoak diren aditzera ematea. –Nik ez dakit; idazteko agindu didanari galdetu behar, ni ez bainago nagusiekin eztabaidatzera behartua, haien esana egitera baizik; ez litzateke, gainera, ongi egina izango.
‎3 Garai honetan aita Frantzisko etorri zen hona, Gandiako dukea zena eta orain dela urte batzuk, gauza guztiak utzita, Jesusen Lagundian sartu zena. Nire aitor entzulea saiatu zen, eta baita nigana etorri zela esan dudan gizasemea ere, hari hitz egin eta neukan otoitzaren kontu eman niezaion, bazekitelako Jainkoaren mesede eta dohainak hartzean oso aurrera zihoala hura, Beragatik gauza asko utzi zituenari bezala, Jainkoak bizitza honetan ere ordaintzen baitzion.
‎guk ez dugu parterik; eta askotan desorduan desira bat dator nondik nora mugitzen den ez dakidana, eta desira honetatik, bat batean arima osora sartzen denetik, hainbestean hasten da nekatzen, bere buruaren eta sorkari guztien oso gain igotzeraino, eta Jainkoak gauza guztietatik hain ezartzen du husturik, non, ahaleginak ahalegin, iruditzen baitzaio lurrean ez dela ezer lagun egingo dionik, eta berak ere ez luke nahi, bakardade hartan hiltzea baizik. Berari hitz egiteak eta berak hitz egiteko ahaleginak egiteak, gutxi balio du; haren espiritua, ahaleginak ahalegin, ez baita aldentzen bakardade hartatik.
‎Horrela gertatzen dela, uste dut, Jaunaren mesedeen bi era hauetan, eta badakit ongi ulertuko duela estasietara iritsi denak. Hori probatu ez badu, zentzugabekeria irudituko zaio, eta hala izango da; izan ere, ni bezalako batek horrelako gauzari buruz hitz egin eta aditzera eman nahi izatea, hasteko ere hitzik aurkitzea ezinezkoa dirudienean, ez da harritzekoa zentzugabekeria izatea.
‎Gero, alferrik galduriko denbora iruditzen zaie; nik, ordea, irabazi handitzat dut galtze hori; beraz, esan dudanez? Kristoren aurrean irudika dezatela beren burua, eta adimena nekatu gabe Harekin hitz egiten eta gozatzen egon daitezela, ez arrazoiak ekartzen burua nekatzen, premiak aurkezten eta han gu ez sufritzekoduen arrazoia agertzen baizik: bata aldi batean, eta bestea bestean, arima neka ez dadin beti jaki bera jaten.
‎Baina ez dadila neka hori bilatzen, hantxe Berarekin egon baizik, adimena isilik dela. Ahal izanez gero, Jauna begira duela pentsatzen jardun, Berari lagun egiten eta hitz egiten eta eskatzen eta Beraren aurrean apaltzen eta gozatzen, eta gogora beza ez zuela merezi han egoterik. Hau egin ahal duenean, otoitza hasterakoan bada ere, probetxu handia aurkituko du, eta otoitz era honek probetxu handiak dakarzkigu; nire arimak, behintzat, hala izan zituen.
‎Nik Kristo gizon bezala pentsa nezakeen soilik. Baina sekula ere ezin irudikatu izan nuen neure baitan, haren edertasuna irakurri eta haren irudiak ikusten nituen arren; alderantziz, itsu eta ilunpean dagoenaren antzera, pertsona batekin hitz egin eta harekin dagoela ikusi arren, han dagoela ziur dakielako (hau da, badaki eta sinesten du han dagoela, baina ez du ikusten), horrela gertatzen zitzaidan niri gure Jaunarengan pentsatzen nuenean. Horregatik nintzen ni hain irudi zalea.
‎Handiak ziren morroien oihuak eta atean ematen zituzten kolpeak. Bera burdin sarera joan zitzaien hitz egitera eta inola ere ez zela irtengo esan zien, beraren amari esatera joan zitezela. Berarekin zihoazen emakumeek negar handiak egiten zituzten.
‎Nik leun leun erantzun nien agintzen zutena egingo nuela, hartan obeditzera behartua egon ez arren. Eta on Pedro Manriqueri, aipaturiko zaldunari, eskatu nion, haiei hitz egitera eta dokumentuak erakustera joan zedila. Berak baretu zituen, eginda zegoenez gero; bestela, nahikoa lan izango genuen.
‎21 Uste dut ez dela alferrikakoa izango hemen haren bizitzaz pixka bat hitz egitea eta nola gure Jaunak nahi izan zuen han monasterio hau fundatzea, jakin dudanez, inguruetako arimentzat hain mesedegarria izan baita; eta santa honen penitentziari erreparatuz, kontura zaitezten, ene ahizpak, zein atzera geratzen garen gu, eta saia zaitezten berriro gure Jaunaren zerbitzuan; bada, guk ez dugu zertan izanik haiek baino gutxiago, ez baikatoz jende hain fin eta nobleagandik; ... Katalina Cardona anderea.
‎Nik neuk ez nien garrantzi handirik ematen etxe sartzea egin ondoren gerta zitezen gauzei; aurretik izan ohi ziren nire beldur guztiak. Pertsona batzuei dei egiteko agindu nuen, neure ahizpen artetik neraman lagun baten ahaideei, leku hartako nagusietakoak zirenei, Eliz Epaileari hitz egin eta esan ziezaioten nola nuen Gotzainaren baimena. Berak bazekien ongi hori, gero esan zuenez, baina berari berri ematea nahi izan zuen, eta nik uste dut askoz ere okerrago izango zela.
‎7 Gaitzak zeharo estutu zuenean, alboko minez zegoela, hara itzuli zen aitor entzulea, eta gauza gehiago eramango zituen pentsaturik arrazoiak emateko; baina alferrik izango ziren, Jaunak hartaz erruki izan ez balu bihotza biguntzeko. Eta hitz egiten eta arrazoiak ematen hasi zitzaionean, gaizki ez balego bezala ohe gainean eseri zen, eta esan zion: –Azken batean, aitortzak on egingo didala diozu?
‎Gure aitak dio malenkoniadun emakume elizkoi bat dela uste duela; horretaz zentzagarria harturik izan behar genukeela, eta txarrago litzatekeela gero bota beharra izatea. Batzuetan berari hitz egiten eta nolakoa den ikusten saia dadila; eta, guretzat ez dela ikusiko balu, nire iritziz ez litzateke gaizki etorriko aita Nicolaok artzapezpikuari hitz egitea eta esatea zein zorte txarra dugun emakume elizkoi hauekin, edo bestela luzapena eman.
‎Gure aitak dio malenkoniadun emakume elizkoi bat dela uste duela; horretaz zentzagarria harturik izan behar genukeela, eta txarrago litzatekeela gero bota beharra izatea. Batzuetan berari hitz egiten eta nolakoa den ikusten saia dadila; eta, guretzat ez dela ikusiko balu, nire iritziz ez litzateke gaizki etorriko aita Nicolaok artzapezpikuari hitz egitea eta esatea zein zorte txarra dugun emakume elizkoi hauekin, edo bestela luzapena eman.
‎Oi, bai izango dutela Padilla gure adiskide onaren falta! Izan ere, nuntzioari nork hitz eginik eta informazioa bilduko duenik, eta Isabel López?
‎Hartan esaten diot berorrek esango diola kontuak nola dauden. Saia bedi une egoki bat hartzen harekin hitz egiteko eta gutuna emateko, eta esan biezaio berorrek nola tratatzen gaituzten zorioneko hauek. Uste dut izango duela nolabaiteko ondorioa gutun horrek, bihotz bihotzez eskatzen baitiot erregeari hitz egiteko eta aditzera eman diezazkiola haien mende izan garen bitartean etorri zaizkigun kalteetako batzuk.
‎Saia bedi une egoki bat hartzen harekin hitz egiteko eta gutuna emateko, eta esan biezaio berorrek nola tratatzen gaituzten zorioneko hauek. Uste dut izango duela nolabaiteko ondorioa gutun horrek, bihotz bihotzez eskatzen baitiot erregeari hitz egiteko eta aditzera eman diezazkiola haien mende izan garen bitartean etorri zaizkigun kalteetako batzuk. Jainkoak barka diezaiela berorri ematen dizkioten hainbeste nekerengatik, ez baitakit nondik ateratzen dituen indarrak.
‎7 Zinez nahiko nuke Frantziskok Pedro Ahumadari gogorki hitz egitea eta esatea zer dela-eta ez den bat etortzen Perálvarezekin ogasuna kudeatzeari dagokionez, batak besteagatik ez baitute ezer egiten; izan ere, Pedro Ahumadak zerbait egiten duela esan arren, ez du ezer egiten. Administrari bat hartu litzateke, Frantzisko Salcedok mojentzat utzi zuenerako eta honetarako; eta horrela, pixka bat lasai egon daiteke.
‎3 Moja horiek zaintzeari dagokionez, ikusten dut berorren gorentasunak egiten didan mesedea; baina aita Suárez Jesusen lagundikoak idazten didanez, bera izan baitzen gure Ordenari buruz hitz egin eta argibideak eman zizkiena, haiek gure Ordenarako izan behar zutenez gero, ez dago zertan gelditurik; baimena eskatu behar zaio, ordea, aita probintzialari, eta berorren gorentasunak agindu beza har ditzala; eta bestela, aita bisitariari egingo zaio eskaera, eta berehala emango du, honekin konpontzen bainaiz hobekien; izan ere, aita probintzialak, nik behin eta berriro idatzi arren, ez dit...
‎Horrela, ene aita, berorren aitatasuna ez bedi izan harentzat ezezaguna, izan ere, edo oso oker nago ni, edo probetxu handirako izango da gauza askotarako. Hainbat gauzaz hitz egin eta hainbat plan egin genuen. Jaunak hala nahita, etor bedi haiek egitez beteko diren eta Paulori hainbeste kostatzen zaion Andre Mariaren familia hau ordena on onean jarriko den garaia.
‎Aita bisitariaren ama informatu da hartaz. Orain hau esanez, uste dut ongi izango dela Diego jaunari moja honi buruz zerbait esateko aitzakian, beste negozio horretaz hitz egitea eta negozio hori bere gain harraraztea, eta horrela egingo dut. Agindu beza berorren agurgarritasunak gutun hori hari emateko, eta gera bedi Jainkoarekin, asko luzatu bainaiz, beste ezertaz jardun beharrik ez banu bezala!
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Gure aita probintzialak agindu zuen, esan diezaiodala berorri bere aitaren gutuna jaso zuela esanez, Erromara joateko zela, eta Soriara zetorrela berarekin hitz egitera eta ezin zela geratu; eta, beraz, goiz honetan joan beharra izan du; berori ikusteko gogo handia zuela, baina atzo hainbeste zeregin izanik, ezin izan zuela. Jainkoari gomenda diezaiola eskatzen dio berorri.
‎Pozoidunek jaten duten guztia pozoi bihurtu ohi denez, horrelaxe gertatzen zaigu guri ere: Jaunak, Bera maite duen arimak zer duen aditzera ematean eta Haren Maiestatearekin hitz egin eta goza dezan bihotza berotzean, hemen egiten dizkigun bezalako mesede handietatik, beldurrak ateratzen ditugula eta Jainko maitasunari buruz izaten den zentzu eskasaren arabera ematen ziela zentzua.
‎46 Zeuri axola ez zaizkizun gauzez ez ezazu jakin mina agertu, haietaz hitz eginez eta galdetuz.
‎32 Egoki izango da bene benetan tratatzea, bisita hasi aurretik, zein gauza larria den ama prioreek gaizki begiratzea beraiek ikusten dituzten faltak prelatuari esaten dizkioten ahizpei. Uste dutenez asmatzen ez badute ere, kontzientziaren arabera beharturik daude honetara; eta hildurazko jardueran saiatzen diren tokian, honek, priorearentzat pozgarri izan behar lukeenak bere ofizioa hobeki betetzen eta gure Jauna zerbitzatzen laguntzen diolako, mojekin haserre egotera badarama, nolabaiteko seinalea da haiek gobernatzeko ez dela; izan ere, ez dira ausartuko berriro hitz egiten eta prelatua badoala eta beraiei nekea geratzen zaiela begitanduko zaie, eta lasaikerian eroriz joan daitezke gauza guztietan. Eta honetaz abisu emateko, prioreengan santutasunik handiena bada ere, ez da fidatu behar; izan ere, gure izaera halakoxea da, eta etsaiak, beste gauzetan non erreparaturik ez badu, hemen ezarriko du eskua, eta beharbada hemen irabaziko du beste alde batzuetan galtzen duena.
‎Hala ere, badira zenbait pertsona, eta ni haietako bat izan naiz, Jaunak samurki hartzen dituenak; eta guztia zer den agertuz, inspirazio santuak eta argia ematen ari zaizkie, eta, azken batean, erreinu hau ematen eta gelditasunezko otoitz honetan jartzen; haiek, ordea, entzungor egiten dute. Izan ere, haiek hitz eta hitz egitearen eta ahozko otoitz ugari presaka esatearen zaleak dira, bere zeregina albait lasterren amaitu nahi duenaren antzera, egunero berez esan beharra dutenez gero. Honela,, diodanez?
‎Gauza hauek ulertuz eta ahoz otoitz eginez joan nahi baduzue, benetan bejondeizuela. Ez zaiteztela ari Jainkoarekin hitz egiten eta beste gauza batzuetan pentsatzen, hori gogoetazko otoitza zer den ez ulertzea bailitzateke. Uste dut azalduta geratzen dela.
‎Bedeinkatua eta goretsia izan bedi Jauna, Harengandik baitatorkigu hitz egin eta pentsatu eta egiten dugun on guztia. Amen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia