2004
|
|
Istantean ohartu nintzen, bai, egoera hartaz, zeren, frantsesez ezer gutxi nekiela, neure soa zorroztu behar izan bainuen, mihiz iristen ez nintzèn lekuetara begiz iritsiko nintzen esperantzan: esan nahi baita berandu baino lehen ikusi nituela Montseren begiak betzuloetatik irtenak eta aurrean zuèn gizon jakintsuari emanak, Nobel saridunaren
|
hitzek
behin eta berriro liluratuko balute bezala.
|
2011
|
|
Eta zuk ingelesezko
|
hitza
behin eta berriz errepikatu, eta zeure txakurrari galdetzen zenion:
|
2012
|
|
«Gogoan hartu, Ernst adiskidea, zein ondo etorri zitzaion Kafkari gaixotasuna Felicerekiko bere bigarren ezkon hitza hausteko. Aitarengandik independizatzera zihoan, erabakia hartuta omen zeukan literaturatik bizitzen saiatzeko, Berlingo emakume praktiko eta zentzudun harekin ezkontzeko
|
hitza
behin betiko emana zuen... eta, une horretantxe, tuberkulosia! Bertigoa eragiten zioten konpromiso horiekin guztiekin apurtzeko ezin aproposago iritsia!
|
2014
|
|
Ajataka hasi ziren berriro, barre zantzoka, balantzaka, atzera eta aurrera kulunka aulkietan, hildura
|
hitza
behin eta berriro elkarri esanez; irudi zuen errepika bakoitzak are bikainagoa, zentzugabeagoa bihurtzen zuela.
|
2015
|
|
txalupa eta bela, adabaki eta guzti; Macalister, belarritakoekin; olatuen hotsa... hura dena zen benetakoa. Hartan pentsatzerakoan, bere artean xuxurlatzen ari zen «Hil ginen, nor bere bakardadean», aitaren
|
hitzak
behin eta berriro lehertzen baitzitzaizkion barruan, harik eta aita, begirada hain galdua ikusi zionean, isekaz hasi zitzaion arte.
|
|
Erresumin horren erakusgarri izan litezke euskaraz idatzi nituen hiru artikuluak, aldizkari osoko bakarrak. Neure kasa ari nintzen alfabetatzen, aditzak nahiz deklinabidea nola hala daude erabilita, aski modu bitxian, eta ezagun du bost
|
hitzez
behin jo behar nuela hiztegira; nahi nuen euskaraz idatzi, euskaraz gauzak adierazi, baina ezinean nenbilen, eta, gainera, jabetzen nintzen ingurune erdaldun batean ari nintzela, euskara bost axola zitzaiona, eta horrek halako barne mindura bat sortzen zidan, nonbait hustu behar eta ikastetxearen kontra, ikaskideen kontra hustutzen nuena. Alderantziz ere izan liteke, hots, haien guztien kontrako nire herra zahar ezkutu batek eraman ninduela beren hizkuntzari uko egitera, amaren hizkuntza erdi ahaztua neureganatzera.
|
2016
|
|
Harrotuta nire esker oneko
|
hitzak
behin eta berriro jasota, lasaitzen ari zela ikusi dudanean bota dizkiot hara eraman nauen gaia borobiltzen duten hitz magikoak: Begoña eta Varela jenerala.
|
2018
|
|
Begiak lainotu egin zitzaizkion. Baldarra
|
hitza
behin eta berriz errepikatzen zen bere buruan, ondo itxi gabeko iturri bateko ur tanta balitz bezala. Zulatuz.
|
2019
|
|
Esana dago, dagoeneko, etxea zaharra dela, erosotasunik gabea, garai espartano eta latz batekoa, zeinetan kalera ateratzea erremediorik onena baitzen gorputza berotzeko pasabide izoztu batean zehar ibilera txikiak egitea baizik ez zuenarentzat, hotz minetan. ...ste oker batzuk hantxe geldi daitezela onartu baitu, orain gogoak agintzen diona izanik, eta justizia guztiarekin, paperaren ertzetara deleatur suminen uholde bat botatzea, baina badakigu ez duela egingo, honelako zuzenketa batek egilea irainduko lukeelako, Zapataria oinbularraz hitz egitearekin konforma dadila, horretarako ordaintzen diote-eta, horiexek izan ziren Apelesen hitz pazientzia gabeak,
|
hitz
behin betikoak. Alabaina, oker hau ez da habailena bezalakoa, agian bai eta agian ez arteko huskeria baizik ez, izan ere zer inporta digu, gaur egun, balear edo baleariko deitzen ote zieten, baina inolaz ere onartu ez litzatekeena da Afonso Lehenaren garaian quina horiei buruz hitz egitea, quina horiek ez baitzuten toki bat izan banderan bere seme Sancho errege izan zen arte, eta orduan ere auskalo nola ezarririk, gurutzatuak edo erdian, edo quina bat hor eta gainerakoak bakoitza bere zokoan, edo zelai guztia betez, azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena.
|