2007
|
|
Eta kontuan izanik arazo funtzionalei, iharduera formarik gorena aztertuz gero irtenbide errazagoa ematen zaiela, oraingoz behintzat(?) helduei dagokien pentsamenduaren eta
|
hitzaren
arteko erlazioa hartuko dugu kontuan.
|
|
Hemen ekin diogun eztabaidaren oinarrizko ideia honela laburbil daiteke: pentsamenduaren eta
|
hitzaren
arteko erlazioa gertakari bat baino, prozesu bat da, hau da, pentsamendutik hitzerako eta hitzetik pentsamendurako etengabeko joan etorria da, eta ibilbide edo prozesu horretan, pentsamenduaren eta hitzaren arteko erlazioak aldaketak izaten ditu, zentzu funtzionalean garapentzat jo daitezkeen aldaketak, alegia. Pentsamendua hitzetan soilik adierazi baino, hitzen bitartez existitzen da.
|
|
Hemen ekin diogun eztabaidaren oinarrizko ideia honela laburbil daiteke: pentsamenduaren eta hitzaren arteko erlazioa gertakari bat baino, prozesu bat da, hau da, pentsamendutik hitzerako eta hitzetik pentsamendurako etengabeko joan etorria da, eta ibilbide edo prozesu horretan, pentsamenduaren eta
|
hitzaren
arteko erlazioak aldaketak izaten ditu, zentzu funtzionalean garapentzat jo daitezkeen aldaketak, alegia. Pentsamendua hitzetan soilik adierazi baino, hitzen bitartez existitzen da.
|
|
Humboldt-en hizkuntz filosofiara daraman bidearen agergarri bezala, eztabaida enpiristako «triangelu» famatua gogora genezake oraindik. Nola da posible, planteatu du Locke-k, triangeluarena bezalako ideia (errepresentazio) orokor bat, «ez baita izan behar ez eslaia ez angelu zuzena, ez aldekidea ez isoszelea ez eskalenoa, baizik eta hauetako bat ere ez eta guztiak aldi berean»? 94 Jokoan Gorgias-en aspaldiko arazoa dago berriro, hots, gauza, ideia eta
|
hitzaren
arteko erlazio misteriotsuarena95 Gauzak berak beti partikularrak (singularrak) dira; ideiak, dio Locke-ren askaerak, «orokorrak dira, gauza partikular askoren ordezkari izateko eratuak direnean» (abstraikuntzaz); eta hitzak «ideia orokorren zeinu gisa erabiltzen direnean»96 Berkeley-ren aburuz Locke-ren triangeluaren bezalako «ideia abstraktu kontraesankor» bat absurdua da:... ezin burura litekeen konposaketa da, eta behar ere ez dena ezertarako97 Locke-ren uste okerraren iturritzat hizkuntzak berak (lengoaia) eragindako engainua jotzen du, beste oker filosofiko anitzena bezalaxe98 Hume Berkeley-ri atxikitzen zaio, eta haren moldabidea («that all general ideas are nothing but particular ones, annex, d to a certain term, which gives them a more extensive signification, and makes them recal upon occasion other individuals, which are similar to them») azken urteetako aurkikuntza handienetako eta baliotsuenetakotzat dauka letren errepublikan99 Hume-ren esanetan, bera ez da Berkeley-ren berrespenean baino saiatzen ari100 Alabaina, hizkuntzaren inportantzia, orokortasunaren eta, beraz, ezagutza orokorraren ahalgarri gisa, Locke-k eta Berkeley-k ez bezala lantzen du eta garatzen du berak.
|