2015
|
|
Klasikotasun berberetik abiatu eta Santa Teresaren testuak, euren gaitz eta korapiloak barne hartuta, irakurketa tolesgabea egiteko parada ematen du itzultzaileak, batera eta bestera barreiatuz euskarazko
|
hitzen
eta testuen jario jatorra eta sustraiduna.
|
|
Bibliako
|
hitz
eta sinboloekin jarraitzen du: iturri gardena, bizi iturria, hezetasuna eta fruitua, ur beltz beltza, eguzki distiratsua (3 zenb.).
|
|
Nire iritziz, kontuan izateko seinalerik ziurrenak hauek dira: lehenengoa eta egiazkoena hizketa horren indarra eta nagusitasuna da,
|
hitzetan
eta egiteetan erakusten dena. Argiago azalduko dut:
|
|
hau perfekziorik handienaz izan dezanak, gehiago hartuko du Jaunagandik eta aurrerago egongo da bide honetan. Ez uste izan hemen ezin ulertuzko
|
hitzak
eta gauza ezezagunak eta ilunak daudenik, honetan baitatza gure ontasun guztia. Bada, hasieran huts egiten badugu, Jaunak berehala gure nahia egin dezala eta geuk irudikatzen dugun bezala eraman gaitzala nahi izanik, zer sendotasun izan dezake eraikin honek?
|
|
irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako
|
hitzei
eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?....
|
|
Niri ez zait ezer axola nitaz, Zutaz baizik. Niretzat
|
hitz
eta gozotasun hauek hain lotsari handia dira, ni zer naizen oroitzen naizenean, non, beste batzuetan ustez esan dudanez eta orain neure aitor entzuleari batzuetan esaten diodanez, adore handiagoa behar baita mesede hauek hartzeko, neke handi handiak igarotzeko baino. Pasatzen denean, ia ahaztu egiten ditut neure egintzak; kaskarra naizelako irudipen antzekoa geratzen zait, adimenaren gogoetarik gabe, hau ere batzuetan naturaz gaindikoa iruditzen baitzait.
|
|
Seinalerik argiena, ordea, barruko ondorioena da. Gezurrezko hizketek ez dute barruko ondoriorik uzten; Jaunarenak, berriz, aldi berean
|
hitzak
eta egintzak dira. Bibliako Flp 4, 13 testu atalaren zantzua, zenbaki honetan bi aldiz agertu dena; eta lehenago ere bai, 13, 3an.
|
|
Begira, liluramenduan sartzea adierazteko erabiltzen dituen
|
hitzak
eta moduak: –beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko?; hau da, bere burua galdu Jainkoagan irabazteko.
|
|
Komunikazio mistikoaren bi era esan nahi dira hemen:
|
hitzen bidez
eta hitzik gabe.
|
|
egintzarik gabea dela. Jaunak hitz egiten duen hartan, ordea,
|
hitzak
eta egintzak batera doaz; eta hitzak debozioa ematekoak ez badira ere kargu hartzekoak baizik, lehen unetik prestatzen dute arima, eta trebatzen eta biguntzen dute eta argi egiten eta atsegin ematen diote eta baretzen dute; eta lehortasun edo asalduran eta barruko egonezinean bazegoen, eskuaz bezala, eta oraindik hobeki, kentzen zaio; badirudi Jaunak bera ahaltsua dela eta bere hitzak egintzak di...
|
|
Gogora itzazue haren
|
hitzak
eta begira zer egin zuen nirekin, ni lehenago nekatu bainintzen Hura iraintzen, Haren Maiestateak niri barkatzeari utzi baino. Sekula ere ez da nekatzen ematen, ezta ezin dira agortu haren errukiak; gu ez gaitezen neka hartzen.
|
|
Ni ez naiz berriketan aritzeko baizik, eta horrela ez duzu nahi Zuk, ene Jainko, egintzei ekin diezaiedan. Guztia doa
|
hitzetan
eta desiretan zerbitzatu behar dudanean, eta honetarako ere ez dut askatasunik, beharbada, gauza guztietan huts egingo nukeelako. Sendotu Zuk nire arima eta prestatu lehenik, on guztien On eta ene Jesus, eta gero agindu zure alde zerbait egiteko moduak, ez baitago sufri dezakeenik hainbeste hartzea eta ezer ez ordaintzea.
|
|
Oi esana egitearen bertute hori, guztia ahal duzuna!: Jainkoak argitu egin zuen nire adimena, batzuetan
|
hitzez
eta beste batzuetan nola esan behar nuen adieraziz eta, horrela, aurreko otoitz eran egin zuenez, nik esan ezin dudana eta esaten ez dakidana Haren Maiestateak esan nahi duela dirudi.
|
|
–Zarata? deitzen diot nik adimenez jarduteari,
|
hitz
eta pentsakizun askoren bila, mesede honengatik eskerrak emateko eta bere bekatu eta hutsegiteak pilatzen jarduteari, mesede hori ez duela merezi agertzeko. Hau guztiau hemen mugitzen da, eta adimenak adierazten du, eta oroimenak borbor dihardu; bi ahalmen hauek batzuetan nekagarri zaizkit niri, oroimen urria izan arren, ezin baitut mende hartu.
|
|
Izan ere, aurrera egiteko aukera gutxi izatea bazen arrazoia, aukera gutxiago izan nuen beste fundazio batzuetan. Gero gertatu dena ikusirik, nik uste dut deabrua izan zela, eta hala gertatu da gehienetan, hau da, fundazioren batean nekeak gainera etortzeko zirenean, gure Jaunak hain ezereztzat naukanez gero, beti laguntzen dit
|
hitzez
eta egitez. Behin baino gehiagotan erabili izan dut gogoan, fundazio batzuetan nekerik izan ez denean, Haren Maiestateak ez didala abisurik ematen.
|
|
Oi Jainko handia!, eta zein desberdinak diren zure
|
hitzak
eta gizakienak! Horrela, erabaki sendoaz eta gogo beroaz geratu nintzen, mundu guztia ez baitzen aski izango niri kontra egiteko; eta hartaz tratatzen hasi nintzen, eta gure Jauna horretarako baliabideak ematen.
|
|
3 Nik sentitu nuen lehenengo otoitza, nire iritziz, naturaz gaindikoa (hau da, nire ahalegin eta ekinez lortu ezin dena eginahalak egin arren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan berarekin batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik, ez ikusterik eta ez ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat
|
hitz
eta konparazio asko dira.
|
|
ez dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta
|
hitzez
eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte.
|
|
Baina azkeneko hau ez dago esaterik, jeneral txit agurgarriaren lagunen bati izan ezik, haren hurbilekoena nor den aurrez jakinik. Eta esandako guztia aurrez harekin tratatzea litzateke hoberena; izan ere, garrantzitsua da,
|
hitzez
eta egitez, ondoan daudenen gogoa nork bereganatzea, negozioa ongi egiteko.
|
|
2 Biziki pozten naiz berorien gutunekin eta are gehiago
|
hitzez
eta egitez didaten maitasuna erakusten didatenean. Hala ere, uste dut, nireari zor zaiona ordaintzean oraindik labur geratzen direla, orain eman didaten laguntasunean eskuzabal izan badira ere.
|
|
5 Oi, zer ez du egin Teresak,
|
hitzez
eta egitez! Zentzu handikoa izanik onez eraman du, nik nahi dudana egingo duela esanez, baina argi zegoen ez zuela nahi.
|
|
7 Nik berriro eskatzen diot gutun honetan berorren jauntasunari, gure Jaunaren eta beraren Ama aintzatsuaren maitasunagatik (berorren jauntasunak hain maite baitu, eta era berean aita honek, haren maitale handia zelako sartu baitzen Ordena honetan), erantzun diezaiola gozotasunez, eta utz ditzala atzera iraganeko gauzak, nolabaiteko errua izan badu ere, eta har dezala bere benetako seme eta mendekotzat, hala baita izan ere, eta gauza bera Mariano gaixoa ere; kontua da, batzuetan ez dela hala agertzen. Eta ez naiz harritzen berorren jauntasunari hark bere borondatez kanpoko zerbait idazteaz, gauzak azaltzen ez zuelako asmatu; izan ere, berak aitortzen duenez, ez zuen izan, ez
|
hitzez
eta ez egitez, berorren jauntasuna haserrearazteko inolako asmorik. Deabruak gauzak bere asmoen arabera ulertzeaz hainbeste irabazten baitu, horrela lagunduko zuen, nahi gabe, harremanetan okerra gerta zedin.
|
|
Bada, jakin beza baten bati ez zaiola gaizki etorriko; oso garrantzitsua da, nik ezagutzen baititut. Beharbada, bekatu bat baino gehiago saihestuko dira haien
|
hitzetan
eta oraintxe ere otzanago egongo lirateke; izan ere, gozotasuna eta laztasuna, biak dira beharrezkoak, horrela eramaten baikaitu gure Jaunak, eta erabaki sendoa hartua duten horiek ez dute beste biderik.
|
|
–
|
Hitzetarako
eta egiteetarako: hitzez eta gezurrez besteen izen ona zikintzeko eta bidegabekeriak egiteko.
|
|
Hitzetarako eta egiteetarako:
|
hitzez
eta gezurrez besteen izen ona zikintzeko eta bidegabekeriak egiteko.
|
|
Zera esan nahi dut: hain maitasun gartsuaren arbolak emaniko lore eta egintza hauek, haien usainak askoz ere gehiago irauten duela, eta hauetako arima batek on handiagoa egingo duela bere
|
hitz
eta egitez, gure sentsualitatearen hautsaz eta norbere interes pixka batez egiten dituzten askok baino.
|
|
Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera, beste gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez. Eta ez jakin minaz joanik, hasieran esan nuenez, Haren Maiestateak aditzera ematen diguna hartuz baizik, ziurtzat dut ez duela gaizki ikusten beraren
|
hitz
eta egintzetan poz eta atsegin har dezagun, errege batek berak maite duen eta gogoko gertatu zaion artzaintxo bat beraren brokatuari begira harri eta zur eta hura zer den eta nola egin zen pentsatzen ikusiko balu, poztu eta jostatuko litzatekeen bezala. Ez, ez dugu geratu behar emakumeok Jaunaren aberastasunez gozatzetik hain alde batera.
|
|
13 Hizketaldi eta elkarrizketa guztietan tartekatu beti espirituzko gauza batzuk; honela, alferreko
|
hitzak
eta gaizki esateak saihestuko dira.
|
|
8 Era guztietara gorde nahi dugun arma hau izan behar du gure banderak: [pobretasuna] etxean, jantzietan,
|
hitzetan
eta are gehiago pentsamenduan. Eta hau egiten den bitartean, Jainkoaren laguntzaz, ez izan etxe honetako erlijioa eroriko den beldurrik; izan ere, santa Klarak zioenez, harresi sendoak dira pobretasunarenak.
|
|
– Kontuan izatekoa da Teresak Toledoko eskuizkribuan ezabatu egin zuela bilatu
|
hitza
eta haren ordez lortu idatzi zuela bere eskuz. –
|
|
–Teresak, bere teologo handiaren tituluen berri ongi zekienez gero, testua Toledoko eskuizkribuan inprimatzeko prestatzean, urratua egin zuen. Lizentziatu?
|
hitzaren gainean
eta. Aita Domingo BaƱez Maisua, Domingotarren Ordenakoa, idatzi zuen.
|
|
Eta haren bitartez eskatzen diot nik Aita Betikoari nire zor eta bekatu handiak barka ditzala (bada, nik ez dut izan nori barkaturik, ezta zer barkaturik ere, eta egunero dut zertan barkatua izan) eta eman diezadala grazia, egunen batean aurrean zer erakutsi izan dezadan, eskatu ahal izateko. . Bada, Jesus onak hain goi mailako otoitza irakatsiz, eta guretzat erbeste honetan aingeru antzeko izaera eskatuz (eginahalak egiten baditugu
|
hitzak
eta egintzak batera joan daitezen), azken batean, zerbaitetan halako Aitaren eta halako Anaiaren antzekoak izan gaitezela eskatuz, guk, diodanez, esaten duguna betez gero, Haren Maiestateak badaki Jaunak beteko duela eskatzen dioguna eta bere erreinua ekarriko duela gugana, eta naturaz gaindiko gauzez, hau da, gelditasunezko otoitzaz eta kontenplazio gorenaz eta Jaunak hartan egiten dituen gainerako mesede guztiez lagunduko digula; izan ere, geure aldetik lortu ahal dugun guztia gutxi gutxi da; baina ahal duguna dena delakoa izanik ere, egi egia da Jaunak laguntzen digula, beraren Semeak guretzat eskatzen duelako.
|
|
Hala ere, badira zenbait pertsona, eta ni haietako bat izan naiz, Jaunak samurki hartzen dituenak; eta guztia zer den agertuz, inspirazio santuak eta argia ematen ari zaizkie, eta, azken batean, erreinu hau ematen eta gelditasunezko otoitz honetan jartzen; haiek, ordea, entzungor egiten dute. Izan ere, haiek
|
hitz
eta hitz egitearen eta ahozko otoitz ugari presaka esatearen zaleak dira, bere zeregina albait lasterren amaitu nahi duenaren antzera, egunero berez esan beharra dutenez gero. Honela,, diodanez?
|
|
Mundukoek nahiko egingo dute, esandakoa betetzeko erabakia egiaz badute. Zuek, ene alabak, esanez eta eginez,
|
hitzez
eta egitez, benetan erlijiosoek egiten dugula dirudien bezala; hala ere, batzuetan, ez bitxia ematera joan soilik, eskuan ezarri ere egiten diogu, eta berriro hartzen diogu. Eskuzabalak gara lehenengotan, eta gero hain zikoitzak, non hobe baitzitekeen ematerakoan zuhurrago aritu bagina.
|
|
Obra honen amaieran, definiziodun hiztegi txikitxo bat joango da, erabili diren
|
hitz
eta termino behinen batzuen esanahia adieraziz.
|