Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 122

2000
‎Lehen kartzela berean zeuden senar emazte edo bikote batzuk bereizi eta leku ezberdinetara hurbildu dituzte. Argi dago zein den hainbeste hitz eta pitz eta promesa aldarrikapenen ondorioa eta moraleja. Gezurra, faltsukeria eta joko zikina.
2001
‎Ohe estaliaren pean kukutu orduko, egunean zehar hanpatu desira lehertu zen, sinesgaitz: hitzik gabe eta sakonki maitatu ginen, aurre eta atze iritziak baztertuz.
‎Orain, bizidun batekiko harremanen ehuntzea zein zaila zaidan ohartzen naiz. Distantzia humanoa debalde dela ikasia dutenekin soilik gurutzatzen naiz, hitzez eta ekintzez, gontzetarik jaukitzen direnekin, min hartuekin, dolar munduak pobrezia arruntenaren estatistiketan harrapatzen dituen doloretsuekin hain zuzen.
hitzak eta promesak bezala edo orain garen hau
Hitzok eta batez ere bere malkoek hunkitu eta, orobat, erne jarri ninduten. Bere jarrerak harritu egin ninduen zeren eta, hitzak hitz, Julia, zirudienez bestera, ez zen neska txolin sentimentala.
‎Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.
‎Belarrira egiten zidan hitz eta nik bere eskua ikusten nuen soilik.
‎Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia
‎Auden ek, beste batzuen artean, erakutsi zigun aspaldian gauza bera. Horregatik, agian, oraindik gutxi batzuek aitortzeak ere lotsa ematen duen zeregin hauetan ematen ditugu orduak, poemak idazten ditugu hitzen eta gauzen arteko zubi hondatuak berreraikitzeko. Eta zubi horiek berriro altxatzeko hitzak destoxikatu egin behar ditugu, garbitu, errealitatearen hondamendiak eta zatiketak hizkuntzaren hondamendia eta zatiketa ekarri digulako ezinbestez.
2002
Hitzak eta argazkiak aireportuko baskulan galtzen direlako tesia gero eta toki zabalagoa hartzen hasi da zure buruan. " Los 23 miembros de la Mesa Nacional de Herri Batasuna han ingresado en prisión" desagertu da hiriko kale nagusietatik.
‎Hamaikak hamar gutxiagotan entzun dituzu hurrengo eguneko egunkari nagusietako titularrak. Hamar minutu geroago hitz eta pitz hasi dira eztabaida politikoaren hizlariak. Fiona berandu ohartu da Trafalgar galdutako bataila dela.
2003
‎Damian, Lupe, Mangas, Leniz eta Urrutikoetxea bera. Dena hitzez hitz eta poliki poliki kontatzeko eskatu dio Damiani tenienteak. Kontatzeko nola eta noiz jaso zuen argazkia eta, batez ere, esateko berari, Urrutikoetxeari, zergatik ez zion horren albiste eman berehala.
2004
‎Karrikak zainak ziruditen trafikoa bideratzen; jende gutxi ageri zen kalean, batzuk batzuk lepoak jasota etxerako bidean, beste batzuk eskaparateei so errezoan baleude bezala. Emakume beltz bat zerbaiten bila ari zen espaloi ertzean, kumeak galdu zituen zerrama; Harakinek hitz eta pitz jarraitzen zuen ezin aterturik autoek eskaintzen zioten arintasuna pisutuz; Jexus Marik ezkerretara begiratu eta Ferminen silueta leuna ikusi zuen kristalaren kontra leihotik begira Harakinen hitzetatik ihesi. Gero eskubitara eta Harakinen itzala agertu zitzaion, osin iluna hitz alferrez dena estaltzen.
‎Mahai gainean utzi eta eserarazi zituen. Hitz eta pitz hasi zitzaien, eguraldiaz eta Spain gora Spain behera. Espainolak ez zirela esatekotan egon zen, baina mahai gaineko maletatxoak erakarri zion arreta.
‎Patatak partitzen ari zen kamioi batetik gizon bizar zarratu bat, eta hots egiten zuen, paatatak, paatatak, jostailuzko hitzak eta soinu arraro bat... Emakume erraldoi ile hori beldurgarri batek berari begira kar kar egiten zuen...
2005
‎ez zen ordura arte konturatua, baina bi edo hiru auzo biltzen ziren ber, Jessicaren ezteietan gatazka eta aharra pizten zen, eleen burbuila egoskorra isurtzen zen zokorik ezkutuenetara. Ez pataska hilgarririk, ez, euskaldunak bake itxura eta neurriak zaintzen bazekielako; norbait hitzez eta aditzez suntsitzen eta lurra baino apalago ehortz zitekeen behin betirako irri osasuntsua ezpainetan ixkilim.
‎– Ohartzen hiza –jarraitzen zuen Philippe inguruaren azterle finak–, eske gaudenean, jendeen solasak zeinen pobreak diren, pobreziaren ateetan kolpeka ari bailiran jadanik: hitz eta aditzik errepikatuenak SOS, EROS eta BALIO dituk.
‎Taldeetan, denen aurrean, eruditua ematen zuen, eruditua eman nahi zuen behintzat. Bazuen hitz egiteko era jasoa, hitzak eta adierak etengabe aukeratzen. Musikaz, filosofiaz, teologiaz hitz egiten zuen.
‎Ondoren oihu egiten duen isiltasun bat lokartu da telefonoaren hariko dilindan, zeu ere konturatu baitzara ezberdinak direla haur hitza eta mutil edo neska hitzak. Nolabait esateko, haurra abstraktua den bezala, mutila edo neska dela konkretua eta zehatza, bi begi eta aurpegia dituela, eta gorputz oso bat ere bai, zangoak eta besoak.
‎Hilek gaina hartu diete biziei, gordeleku bezainbat galego dago herri honetan. Harrizko zubirainoko tartea hitz eta pitz eman dugu. Atsoari tutik ere ulertu ez arren, banabil belarria galegora moldatzen.
‎Cataniakoa bururatu nuen. Ez nituen hitz eta detaile guztiak gordetzen. Mozkorturik zegoenetz.
Hitz eta pitz ari ziren beste batzuk, bizitzak erabili beharreko berba kopurua aldean ekarriko balu bezala.
‎Beharrik Mao kamaradak putzura botako ditu laster, bestela euskal misionistek katolikotu eginen lukete Asia osoa. Aitzolek hitz eta hitz egin zuen, eta hitz bakoitza luma berri bat zen bere hegaletan, sotana harrotu zitzaion bizkarraren albo banatara, plaza osoa hartzeraino zabaldu zituen hegalak, itzalpe hartan gu, zakatzak gorri aingeru sindikalaren atzaparrean lotsak.
2006
‎Gogoak gorputza geldiarazi nahian jarraitzen bazuen ere, ohetik altxatu berriaren ohiko mugimenduetan jarraitu nuen. Nahiz eta harrituta eta urduri egon, are izutzen ere hasia, ez nintzen sentimendu horiei zegokien jarrera hartzeko gauza, ez hitzetan eta ez aurpegiaren imintzioetan edo gorputzaren mugimenduetan, eta horrela oso zaila zitzaidan pentsamenduak ganoraz eta koherentziaz harilkatzea.
‎Zerbait jatera joan ginen taberna batera, eta jan ere jan genuen, bai, baina baita garagardoa edan eta haxixa erre ere, alajaina! Tabernako zerbitzaria adiskidea zuten eta taberna itxi eta gero ere hantxe geratu ginen berriketan, eztabaidan, hitz eta pitz, nik hitzaldian esandakoak abiapuntu eta oinarri.
‎kendu nizkien begiak hitzei eta bekoz beko neukan gazteari
2007
‎Zeure kontura doa hori, mon ami. Sinesten ez badidazu, magnetofoi honetatik ezabatu nire hitzak eta akabo, istantean desagertuko naiz mundutik, ez naiz inorentzakoa izango. Egia baizik ez dizudala esaten aitortzeak ez baititu gauzak aldatuko, ala bai?
‎Eskumuturrak loturik Thunderbirdaren atzealdera bulkatzeko orduan, nahikoa urduri geunden. Gehiegi zen alabaina, Euskal Herrian zegoen gauza, hitz eta gertakari batzuen estaltzeko jaidura amankomun hori: irudi eta ohorea mantentzeko, klandestinatean jarduten genuen.
‎Italieraz, aspaldi," damua" erran nahi omen zuen, baina artistaren batek adiera berezia eman nahi izan zion hitzari eta, obra bat amaitu eta gero, azpian geratutako trazu ezkutu guzien nahaste borrastea izendatzeko erabiltzen hasi zen, zeren...
hitzen eta gogoeta ehizatu berrien gose
‎azkeneraino zaindu beharreko hitzak eta jendea
2008
hitz eta zenbaki guztiak.
2009
‎Erein ditut hitzak eta jaio dira oihartzunak.
2010
‎Kartzelatu aurretik erabili izan ditut, hitzez eta idatziz, koherentzia, leialtasuna eta duintasuna moduko hitz potoloak. Erabili izan ditut kontraesana, traizioa eta gezurraren modukoak ere.
‎Eta idazten nuen gogoratzeko, zergatik nengoen kartzelan, haurtzaroaz oroitzeko, nerabezaroaz, gaztaroaz. Eta idatzi ezin zirenak oroitzen nituenean, hitz eta esaldi eta kontakizun korapilatsuenen sasien artean ezkutatzen saiatzen nintzen.
‎– Niretzat ikaragarriena da biren arteko lana izatea, batek hitzak eta besteak musika egin izana, eta batuketa hartatik halako gauza ederra ateratzea.
‎Gardelen tango mordoa idatzi zituen. Askotan pentsatu izan dut nola izan ote zen biak, hitza eta musika, elkartu ziren unea. Eurentzat ia egunerokoa izango zen hitzak eta musika trukatzea.
‎Askotan pentsatu izan dut nola izan ote zen biak, hitza eta musika, elkartu ziren unea. Eurentzat ia egunerokoa izango zen hitzak eta musika trukatzea. Behin, ordea, Leperak Volver tangoa eramango zion Gardeli, hain justu Volver, eta ez beste bat.
‎Nire alabatxoa hitz eta pitz ari zen
2011
‎Kontatu ahala, kostata, zerbait bai. Takak hitz eta pitz jardun zuen goizaldeko laurak arte Holandako hiriari buruz.
‎Gutxi dira oraindik etorkinak Espainian, nahiago dute Frantzia magrebtar eta subsahararrek, etorkin gutxi horiek bataiatzeko" etorkin" hitza asmatu ere ez da egin izatez, erlojuak saltzen dituzte eta pitxiak, gutxiengoa direla uste dugu, exotikoak direla, hain xaloak gara, hain urrun dago Kamerun eta hain urrun bizitakoa denbora errealean kontatzeko antsia. Ibaiek gainezka egin dutelako erditze asko aurreratuko diren arren 83ko uholdeetan, oraindik etortzeko dago benetako oldea, olde afrikarra, patera hitza eta cayuco hitza ez ditu inork entzun. Etsaia etxean dago eta udan meloiak saltzen dituztenak ijitoak dira oraindik.
‎Berak oroitzen zituen legez, xehetasunik ahaztu gabe, bere burua justifikatzeko nekerik hartu gabe. Bere buruari sekula kontatu ez zion moduan, harrituta ikusirik bere ahotik ateratzen ziren hitzak eta esaldiak zein ondo txirikordatzen zitzaizkion elkarri. Rodrigo Mesak esandako hitzak ere berritu zizkion, haren izenik aipatu gabe:
‎Lazkanok beti horrela gogoratu nahi luke Soto. Gol hura sartu zuen unean zuen indarrarekin, kementsu, nekatzeko joera errazegia duen jendearentzat gogaikarria zen energia erakustaldiaren erpinean, hitza eta ekintza, biak bat, egin eta esan, egiten ari zarena kontatu eta egingo duzuna antizipatu, horrelakoa zen-eta bera.
‎Batzuei, hitz batetik besterako tartea nabarmena izatea gustatzen zitzaien eta hizki batetik besterakoa txikia, oso garbi uztea non hasten zen eta non amaitzen hitz bakoitza, garbiegi Federen gusturako. Irakurlearen inteligentziari egindako iraina zen beretzat hitzak eta hizkiak modu horretara banatzea, nahiago zuen hitz batetik besterako tartea mantendu arren, hizkiak bata bestearen gainean hain pilatuta ez ikusi, arnasa pixka bat har zezaten.
‎revival izaten jarraitu zuen erremediorik gabe, baina bere ondoan arnasten zuen desosegu nahasgarri hartatik beste norabait aldatu zen arreta. Eszenatoki gainera igo den aktore horrek du errua, haren jarrerak, haren aurpegiak, eszenara igo orduko piano aurrean eseri eta tekla batzuk sakatzeaz batera esan dituen lehen hitzek eta hitz haien eztarri tinbre hautsiak: " Bero dago!".
2012
‎Bandera zuri urdin bat eman zidan Ziliak. Avironen himnoaren hitzak eta, orriaren atzealdean, errugbiari zegozkion euskarazko eleen zerrenda. Ama bat bezala zaintzen ninduen.
‎Euskaraz hain usu egiten ziren ortografia akatsak izendatzeko eta akats horien ondorioz hitz batek har zezakeen bigarren zentzua adierazteko erabiltzen zuen euskal idazleak hitz hori. Hitza eta istripuaren arteko ebakidura ero hura bera zen, gainera, adierazten zuenaren adibiderik onena. Bi hitz arrunt konbinatzetik lor zitezkeen, beraz, hitz berri inoiz entzungabeak.
‎– Tu viens seule? –galdegin zidan, nire bakardade nabarmena alferrikako hitzez eta barne pozez apainduz.
‎Bizitza xuhur bihurtzen gurekin. Gure hitzek eta ekintzek ordura arteko arintasun eztabaidaezina galduz mikatz eta erratu begitanduko zaizkigu.
‎da zerbaitetan. Ez da urte luzetan deus argitaratzen ez duen lehen idazlea, pentsatuko zuten, hitz eta esaldi jorien oihanak utzi eta metaforarik gabeko txosten idorren basamortuan atzeraezinki tinta gordagirik gabe barneratzen ari zen bitartean.
2013
‎– Ondo zaiz –begiez ikusi zuena, hitzez adierazi nahi izan zion neskari, hitzez eta besarkada estuz– Ez dakit nola, baño kale hontan erori ez dan etxe bakarra hauxe izango da. Eta amona?
2014
‎Trebea da Eneko istorioa kontatzeko hitzak eta doinua hautatzen. Badaki ez dituela exajerazioa eta alferrikako grina behar, nahikoa dela hitzei etortzen uztea, parean daukaten zuloak ongi adierazten baitu hura ez dela istorio bat, egia hutsa baizik.
‎Baina pazientzia zeukan, eta hori benetan mirestekoa zen Xabirentzat. Nola zen posible hitzez hitz eta esaldiz esaldi aurrera egitea, lehenago arreta galdu gabe?
‎Bere bizitzan erosi duen lehena. Beti entzun izan ditu honek eta beste hark grabatutakoak, eta aldea handia da, kasete berriaren barruko papera atera eta tolesduraz tolesdura irekitzen baita, kanten hitzak eta musikarien argazkiak erakutsiz.
‎Ateko kristalaren barrualdean jende gazte mordoa ikusten zen zigarroak eskuetan hitz eta pitz, filmak noiz hasiko zain. Tarteka baten bat etortzen zen sarrerarekin eta Jose Luis atezaina apur bat baztertzen zen sar zedin; jendeak atzetik bultza eta buila egiteko baliatzen zuen aukera, baina antiojodunak ez zuen etsitzen, ateari eusten zion eta ezezka segitzen zuen temati.
2015
‎– Joango nintzateke –irribarreari eutsiz, baina etsipen printza bat gehituz, ahoskatu zituen bi hitzok eta isilunetxo bat tartekatuz, jarraitu zuen–, baina orain ezinezkoa zait.
‎Urteetan elkarren ondoan bizi arren ez zuten kortesiazko hitzetatik haragoko elkarrizketarik izan, eskailerak jaisterakoan edo buzoiak irekitzen elkartzerakoan. Esan gabe doa lehenengo hitza eta azkena emakumeak jartzen zituela. Erosketen poltsa lurrean utzi eta ataria zabaltzen harrapatu zuen Juanpe Solagaistuak Sofia Astarloa.
Hitz eta esaldi horiek errepikatzearen bidez nabarmentzen dira eta errepika horiek margotzen dituzte pertsonaien nortasunak. Noski, Saizarbitoriak, pertsonaiak funtsatzeko orduan, ezaugarri fisikoak, keinuak eta jokabideak ere erabiltzen ditu, baina Ur Apalategiren ustez ahoskatzen dituzten hitzen bidez ezaugarritzea da Saizarbitoriak nahiago duen baliabidea.
‎Saizarbitoriak hitza eta logika bereizten ditu. Gizakia hiztuna den bitartean, animaliak ez du hitzik, baina logika handia du, eta beraz ez du sexu arazorik.
‎Egia intimoak aitortzen dizkio senarrari, eta prest dago senarraren aitorpenak entzun eta ulertzeko, umorez eramateko. Hainbat aldetan da desberdina Saizarbitoriaren gizon eta emakumeek hitzarekin eta komunikazioarekin duten harremana. Gizonak hasieratik informazio intimoa amarruz eskuratzeko erabiliko du egia osoa aitortzeko zina, bere aldetik hutsalkeriak jakinarazten dituen bitartean.
‎Hemendik 1160 inguruko Roman d’Énéas delakora igaro zen, eta berehala oro harturiko frantsesera. Irudi luke" jelosia" hitza eta" gortesau amodio" deiturikoa aldi berean suspertu zirela, eta ez da txiripa, maitea idealizatzeaz batera susmoak pizten baitira, azpitik orbandua ez ote den; jelosiak maitea kezkaz desiratzea eta lehiakide baten itzala biltzen baititu.
‎Gero, kargulanta zer esan ez dakiela baitauka durduzatua begiak larri eta kokotsa zintzilik, bera ez dela ate itzulkari bat jakinarazi dio. Horixe esan dio hitzez hitz eta, badaezpadan, errepikatu egin du ozen, muturrera.
2016
‎Noizean behin almazenera. Deskargatutako tonen apunteak hartu eta ekarri, errukimenduzko hitzak eta fazoinak pairatu. Imanol esaten zioten istripuaz geroztik, ez Txoperena beti esan izan zioten moduan.
‎Zer egiten zuen nire aitak burdin saldaren gainean segurtasunezko loturarik gabe? Berriz eta berriz entzun zituen gizonen hitzak eta itsasoaren orroak. Inork ez zuen Marceloko arrantza patroiaren izena aipatu.
2017
‎Gauza bat da konplexutasuna eta sakontasuna ematea gure diskurtso edo politikei eta beste bat, oso bestelakoa, gaur egun praktikatzen dugun hitz eta esamolde potoloen eta itzulezinen gurtza.
‎Bazkaltzera eseri direnean, Begoren hizketa sortzeko galdera ia erretorikoari erantzunez –“zer moduz zure ligeak? ”–, hitz eta pitz hasi da Lander ordura arteko isiltasuna konpentsatu nahian.
‎maitasun hitzak eta isilune gordinak
2018
‎Giuliak badaki Sarak abesterakoan berezko hitzak bortxatzen dituela. Halere, Silvioren hitzak eta Sararenak bat dira denbora guztian. Giuliak horren inguruan galdetu dio, eta Sarak serio esan dio Silvioren hitzak ezin direla profanatu.
‎– Zergatik? –izan da Sararen lehen hitza eta lehen galdera nolabaiteko agurraren aurretik.
‎Nola definitzen dugu gaia: zer hitz eta termino erabili?
‎Ostera ere esango dugu: euskaldunon imajinarioan sekulako eragina izan duen literaturaren eta musikaren arteko elkarreraginetik sortutako kantagintza gizonezkoon hitzez eta ahairez osatuta dago ia bere osotasunean, baita 2018 honetan ere. Zorra kitatuko duten aleak behar ditugu, emakumeek idatzitako testuetan oinarritutako kantuak behar ditugu, emakume musikariek sortutako kantuak, intimitatearen aberri isilarazi bat izan genuela gogoratzeko, datozenen imajinarioan beste ahots batzuk atxikitzeko.
‎Kantua ausarki abesten duen herritarrak jakin luke horrenbeste. Arestik eta Oskorrikoek horrexetarako sortu baitituzte hitza eta ahairea bertso moldean, errimatua: entzuleak buruz errazago ikas ditzan.
‎Egia da, euskaldunoi dagokigunez, bertsolariek asko erraztu digutela bidea. Haiek ofizio eta arte bilakatu dute hitza eta musika uztartzearena, baina, guk ez bezala, artea baino komunikazioa denez erdietsi beharreko helburua, haren menpe kokatzen dituzte biak, bai hizkuntza literarioa eta baita musikala ere. Beren komenentziara moldatzen, bihurritzen dituzte biak, eta badakite inguruarekin estu lotzea dela arrakastaren gakoa, molde pertsonal, original eta propioa eraikiz.
‎Prosan badugu non ibili, besteak beste hor ditugu Txomin Peillenen Aldjezairia askatuta (Hordago, 1982), Xipri Arbelbideren Euskaldunak Aljerian (Elkar, 2003) edota Jean Louis Davanten Aljeriaz (Maiatz, 2014). Manex Pagolaren beraren lekukotasunari esker dakigu Azken dantza, bere hitzez eta doinuz sortu baina Pantxoa eta Peiok famatua, derrigorrezko soldadutzara Aljeriara joan aitzin maiteari eta, bide batez, Euskal Herriari egindako kantua dela. Maitearen eta Euskal Herriaren galerak dakarkion minaren balada.
‎Free jazzetik hurre dagoen Laboaren esperimentaziotik ez, baina Imanolek ere herri kantutegitik eta poeten eleetatik edaten jarraitu zuen tai gabe, beren hitzetan eta poetikan sakontzen. Poeten zerrenda luzea da Imanolena, gehien musikatu ohi duena Mikel Arregi bada ere.
‎1997an plazaratu ziren Lorelei taldearen eta Anariren lehen diskoak. Batak eta besteak, zerikusi gutxi zuten aurretik zein garai bertsuan gehien entzuten ziren hitz eta ahaireekin. EH Sukarra n borrokarako kantu zuzen eta gordinak sortzetik zetorren Mikel Gorosabel Norton, eta euskal poetikaren berrasmatze berri bat proposatzen zuen Lubaki Bandako Asier Serrano idazlea, sasoi eta kokaleku jakinik ez zuen leku bat asmatzeko elkartu ziren.
‎Haiek hil zuten Txopo bigarrengoz, Teklasek eta Fakirrak berak, lehenengoak bigarrenari kanta hura gehiago ez kantatzeko eskatu zionean. Ez ote zukeen Fakirrak ere bere buruaz beste egingo, zango biko amildegiaren erdira jauzi egingo, ezagutu izan ez balu garaiz Tatiana, oparitu izan ez balio hark Yourcenarren liburua, erakutsi izan ez balizkio Hadrianoren hitzak eta Gericaulten zaldiak, bizi izan ez balitz mailegatutako etxe haietan guztietan apopilo, Arakisen lorratzean, Ainararen etxean, Kororenean, Telmorekin Grosen?
2019
‎artean gure hitzak eta ekintzak
‎baina baldin gure hitzak eta ekintzak
‎" Inbidia ematen dit gizonek daukaten lasaitasunak eta ziurtasunak eta saio bakoitzean ondo pasatzen dutela ikusteak; sumatzeak haiek hain motibatuta, “Saio ederra egingo dugu! ”, “Benga, lanera, e? ”, ni nire korapiloekin nabilen bitartean. Ikusteak nola sinesten duten euren hitzean eta kalitatean, absurdoraino. Zuk ikusten duzunean tira, ez zara hain ona, baina berak badu konfiantza hori eta zuk ez.
‎Eta horien artean ametsak. Hitzak eta kontakizunak familian lekurik ez dutenean, haurrek eta bilobek trauma jasan duten burasoen amets berberak egiten dituzte, beren ezaugarri guziekin: detaileak, bizirik irautearen zailtasuna, beldurra, errepikapen frenetikoa...
2020
‎Oso trakets idatzita dago, oso italiera kaxkarrean. Esaldi baldar asko daude eta gaztelaniazko kalko garbiak, batzuetan hitz eta esaldi osoak ere bai.
‎Metroa hartu, eta bakarrik iritsi nintzen Friedrichstrasseko geltokiko kontrolera, horrela hitzartu baikenuen Hansek, Martin disidenteak eta hirurok. Ohituta nengoen kontroleko polizien uniforme berde ilunera, haien hitzen eta keinuen larderiara, aurpegian eta jarreretan erakusten zuten zurruntasunera, baina egun hartako kontrola zorrotzagoa izan zen. Kezka ustez ondo disimulatzen nuen arren, ezinegon izpi bat sumatu zidatela zirudien.
‎Zentzu horretan, sorkuntza artistikoak jokatzen duen papera ere garrantzi handikoa da. Imajinario berriak sortu behar ditu, hitzak eta irudiak berresanahitu. Ikusgarri egin itzaletan, alfonbrapean, ate atzean egon dena.
‎Isiltasuna ozen mintzo zaigu emakumeen ahotsez, barrenak ateratzen dizkio isiltasunari, egunerokotasun ustez neutralaren zamak isilarazitakoen ahotsean dagoena arakatzen du. Protagonistak hitzaldi batean hitza hartzen du, historikoki ukatua izan zaion eremuan egile bilakatzen da, hitzen eta espazio publikoen sinatzaile. Berak definitzen ditu ordura arte idatziak eman zaizkion gidoiak.
‎Aitortu behar dut liburua zabaltzen duen testu hau idaztea ardura handia dela niretzat, mugimenduan doan tren honetako bidaian lagun izan bainaiz, teklak ez baitira sekula nire ardura izan. Nik haren hitzak eta pertsonaiak gorpuztu izan ditut. Esaterako, zortzi begi izatearen aldarria egin dut lau dimentsiotako komedian, Karmele Fernandez praktika amaigabeetan dabilen kazetaria izan naiz, komunikazioaren inperioak gidatzen dituzten ezkutuko botereei erreparatu arte.
‎Imajina dezaket tarteka zabaltzen, kasualitatez, eta barrura begiratzen. Hor topatuko dituelako nire hitzak eta Merlineren erretratua, dagoeneko desagertu den garai baten arrastoak balira bezala, agian sekula existitu ez den oroitzapen baten ubera bezala.
‎Brodatzeko txantiloiak ateratzen ditut; kutxa honetan dauzkat gordeta. Urtero behar izaten ditudan hitzak eta letrak dauzkat zeta paperean. Baita hainbat izen propio ere, eskola amantaletarako brodatu izan ditudanak.
‎Eta Erikari buruz, zer esan. Zirraragarria izan zen bere munduan barneratzea, bera ulertzea eta barruan zeukana hitzetan eta mugimendutan jartzen laguntzea. Umorez begiratzen nuen beroketetan sartzen zitzaion nagia, nola nekatzen zen entseguek aurrera egin ahala; lehen egunetan gure sormen prozesuetako jolasen abanikoa aktibatu nuen, bere mugak bilatu nituen, deskubritu bere intuizioak nondik nora jo nahi zuen, baina ezer inposatu gabe, edo ahalik eta gutxien behartuz.
2021
‎Hori dela eta, oraindik hiztegi oso bat dago eratzeko emakumeon errealitate askoren inguruan; gure sexualitatearen inguruan, kasurako. Umorea gauzatzerakoan garrantzi berezia hartzen dute hitzek eta horrexegatik da ezinbestekoa umorea zertaz eta zer esanez egiten den aztertzea eta, bide batez, umorerako zein gai (eta zein ez), zein hizkera (eta zein ez), zein hitz (eta zein ez)... baliatzen diren behatzea.
hitzak eta erranak
‎Nire poemak poesia direnik ezin du inork ukatu, bertsotan idatzita daudenik, hori ez dut nik esango. Saiatu naiz zenbait poema egoskorri erritmoa ematen, eta ohartu naiz soilik erabateko askatasunetik daukadala hitzaren eta irudiaren ahalmena, hau da, erritmoaren kaltean. Nire poemak eskuzko zirriborro trakets gisara hartu behar dira.
‎Haiekin batera ibili da Klara Mendizabal abeslaria Juan Carlos Perezen konposizio abstraktuei men eginez eta Leteren Nafarroa arragoa bezalako kanta ezagunak muturreraino itxuraldatuz. Egia da irudi proiektatuen pisua gehiegizkoa izan dela eta ekarpen eskasa egin diotela lanaren planteamenduari, batzuen izaera naturalista dela medio, baina eremu eszenikoaren eta jantzien zuritasunak estetika irreal bat sortu dute espektrala, egilearen hitzetan eta elkarlanean aritu dira mugimenduen diseinu zehatzarekin eta testuaren esangura metaforikoarekin.
‎Burua desertu zeukan, Etxeko borta pisuari ekiteak pentsatzeko ahalmena ezabatu bailiron. Ohartzen zen, urratsean, urteak eraman zituela garunak hitzez eta mitzez itorik, bakar solas antzuetan, nehoiz errealizatzen ez ziren ihes proiektuetan bilbaturik. Debaldetan.
‎Eskuz esku genbiltzan, eskoletako pausa eremuetako neska txiki soka dantzari jauzilarien gisa. Pentokan gora ari ginen, hatsa trenka hurran, hitzik eta etsipen zeinurik gabe. Nolwen belardian jarri zen, Joanak eta biok berdin egin genuen, lerroan.
‎Jada, historia linguistikoaren zakarrontzietan mutxitzen ari ziren hitzez eta aditzez osatzen zen ene mintzaira. Apezek eta kleriko berriek ez zuten euskaldun arrunten hiztegia biziki maite.
‎Kobrezko tupinak eta xurikitak egiteko ferblankezko edukigiak. Haurtzaroko hitzak eta neologismo zalantzakorrak nahasten nituen. Lurpean zulatu aterpera jaisteko eskaileretan behera nindoan.
‎Bai, badakit, baina ez zen libre, bere hitzak eta mugimenduak kontrolatzen zizkion Jason senarrak eta honek, Jose bere lagunarekin, bideo pornografikoak biltzeko erabiltzen zuen.
Hitz eta jolas iraun dugu
‎Ziarrosiaren errua omen da dena. Ama, hain mizkina izan dena beti hitzekin eta ebakerekin, ziarrosia esaten hasi da orain.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia