Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 753

2000
‎Modu horretan utzi nuen atzean Dublin. Gidaria hitz eta pitz ari zitzaidan, eta akademiako garaietatik geratzen zaidan ingeles apurrarekin erantzuten nion, begiak leihatilaren bestaldeko tonuetan galduta nituela. Halaxe heldu nintzen atzo Kilkenny izeneko hiri txikira, beste edozergatik baino ezagunagoa dena izen bereko garagardoagatik.
‎Musikaren atalean ere geldiune bat egin zuen. Honek ere oroitzearen kronika fidela eraiki zion minutu gutxitan, eta nostalgiaz gogoratu zituen jairik jai ibiltzen ziren denbora haiek, bafleen ondoan eurak ere rock radikal baskoaren parte zirela sinetsi nahirik; eta batez ere sinetsi nahirik eztarria urratu arte botatzen zituzten hitz eta mezu haiek beraien soinu banda osatuko zutela bizi ziren artean. Eta musika lasaiagoa ere hantxe zegoen, biak bakarrik zeudenerako; eta azken denboretan Eiderrek hainbeste gozatu zuen beste musika hura ere, zelta alegia.
‎...badakit ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta bai hartu bertzeei, etxeko jauna izanik; baina oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere, zeren ohartasuna zein oharkabetasuna, biak ere berdintsu eta orobatsu izan baitaitezke, bertzeei eragin mina... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
‎Eta, nola aitak Mattinenean ikusten baitzituen bere burua eta etxearen etorkizuna, hala maitatzen zuen Mattin bere burua bezainbat. Eta Mattinendako zituen hitzak eta Mattinendako begiak; eta Mattinendako zituen irriak eskumenka, enetzat bihika, eta ni jelosiak joa egoiten nintzen.
‎—Ongi hitz egin gogo duenak isilik egoiten jakin beharra du... zeren eta, bertzela uste badezakegu ere, isiltasuna ez da hitzaren ausentzia edo hitzaren ukoa, baina lehen hitza eta argia den hitza —hitzen hitza, alegia—, bertze hitzen beharrik ez duena, iturburuan argia delako eta bere argi horrekin guztia argitzen duelako eta guztia esplikatzen, esplikazionerik eman gabe...
‎Zer maitasunarekin solasten zitzaigun, bai, jaun Marcel, eta zein pazientki, hitzaz eta hitzaren balioaz ari zitzaigunean...! Eta zein jori eta naro!
‎Zeren zinez baitzegoen ama liluraturik aita jesuitaren hitzekin eta haren presentziarekin; eta entusiasmaturik zegoen, gainerat, uste zuelako ezen bi gertaki haiek —kaperako obren akabatzea eta aita Bartolome Urbiainerat etortzea— ez zirela kointzidentzia huts, baina Jainkoaren probidentziaren aieru eta seinale.
‎Eta ez azazkalik tipiena ez buruko azken ilea ahitzen zitzaizkion edo deusezten mutiko hari, haiek bere hartan eta bere osoan zirautenez gero, sufrezko sutan zeuden arren, bertzalde...! Gainera, apezaren boz garbi eta ozenak, zeinak elizaren argi ilunean bertze mundukoa baitzirudien, paretetan durundi egiten zuen, eta hala iristen ziren haren hitzak eta haren erranak gure arimetarat, uhin kementsuak balira bezala, azpian behin eta berriro hartzen gintuztenak. Eta nola eman zigun misionestak aditzerat denboraren neurri gabeko neurria...!
‎—Ez nuke bertze egun hartako eztabaidarat itzuli nahi, noiz eta mintzatu baikinen Eskrituretako hitzaz eta hitzaren spirituaz... Dena den, zu sinestun sutsua zaitugu, aita Bartolome, eta, baldin Mendaitzeko Harkaitza mugitzeko gai bazina, esperimentuaren egiteko paradan egon gintezke, ez dakit...
‎Baina erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze pilatu eta juntatu arren, ez baitzirudien bihirik ere soberan zegoela, bakoitzak baitzuen han bere intentzionea eta erranahia, bere tokia eta bere lekua. Eta, aipu eta anekdota haiekin eta haien arteko loturekin, sare bat osatuz joan zinen hitzez hitz eta elez ele, eta ni sare hartan atrapaturik eta liluraturik sentitu nintzen, halako suertez, non ez bainintzen ohartu ere enekin egiten ari zinenaz. Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala.
‎meritua. Horra bai bertze hitz biribil bat, itzal tipienik onartzen ez duena...!, edo hala lirudike bederen, noiz eta nornahiren ahotik adituko bagenu, ahoa bete hitz eta ahoa bete hots. Aldiz, gero eta sinetsiago nago, zu bezalaxe, ezen hitzik biribilenak ere bere itzala duela, eta hargatik direla biribiltasun guztiak —edo gehienak bederen— ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero.
‎" Datorren hilean noak, Joanikot!" Eta, hatsa bereganatzen zuela, esplikazioneak eman zizkidaan: " Badakik ezen gure etxean, zorionez, aitak manatu, bai, baina amak deliberatzen duela, eta ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taro teko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan..." Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen. Eta hegaldatu egin nahi nian, bai, zinez hegaldatu nahi nian nik ere, mementu hartan, berdin zitzaidaan jada norat.
‎...zitzaizkidala, noiz eta, bortz urte nituela eta oilo baten gibeletik jostetan nenbilela, behaztopa egin bainuen, buruz behera erori eta buruz harri bat jo; eta erraiten didate, halaber, ezen, kolpearen ondorez, tentua eta zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela, baina, hartarik jalgi nintzenean eta perila gibelean utzi, kolpearen aitzinetik ez nuen erraztasunarekin mintzatzen hasi nintzela, eta hitzak eta eleak hain segidan eta hain elkarren ondoan zetozkidala, non baitzirudien ezen Spiritu Saindua ene mihitik ari zela.
‎Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua ikusten duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat batean deskorapilatu balira bezala? Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko. Baina, baldin oraintxe erran badizut ezen keinuak ez duela hitzen beharrik, zer nabilkizu ni orain hemen keinuei buruz hitz eta pitz, jaun André?
‎Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko? Baina, baldin oraintxe erran badizut ezen keinuak ez duela hitzen beharrik, zer nabilkizu ni orain hemen keinuei buruz hitz eta pitz, jaun André?
‎Zeren eta gero eta konbentzituago bainengoen ezen ene erabakia zuzena izan zela, eta Jainkoak zeharka bideratua. Eta neure konbentzimenduen fintkatzeko eta sendotzeko, hitz eta iduri berriak etortzen zitzaizkidan laguntzerat: aitaren hitz haiek, konparazione, noiz eta Mattinen alde atera baitzen, hura hartzaren ehizan zebilelako, gogortki eta ostinatuki:
‎Zeren gero eta sinetsiago bainago, zu bezala, jaun André, ezen hitzik eta erranik biribilenak ere bere itzala izan dezakeela eta bere itzala duela, hitzari zein erranari bere biribiltasuna jan diezaiokeena!
‎Baina hemen ere hitzak eta hitzen itzalak nahasten zaizkigu, zeren eta zenbatetan ez ote nuen ikusi Mundu Berria eta Mundu Zaharra zuhaitzaren eta huntzaren eredurat, halako moldez, non erran baitzitekeen ezen Mundu Zaharraren huntzak inguratzen zuela Mundu Berriaren zuhaitza, eta kentzeko guztia kentzen eta edoskitzen ziola anitzetan, harik eta iharturik uzten zuen arte?
‎‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea, ikusten duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela handik aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz, baina ez hiru, eta ni hirugarrenerako bidean nintzen jada"....
‎...an ez zezaketenak, baldin haietarik berehalako ikasbiderik ateratzen ez bazen eta haien gainean zentzatzen, arrazoinaren idia bihotzaren gurdiaren aitzinean jarririk; eta orduan erran nion, ez keinuz baina hitzez —zeren igartzen bainuen orduko andere hura ene borondateaz jabetzen ari zela—, ezen zentzaturik nengoela eta ez nengoela, neure esperientzia gaitz haien ondotik, lehen gizonaren hitzetarat eta haren promesetarat makurtzeko disposizionean... Eta erran zidan:
‎Eta alferrik izan ziren ene hitzak eta ene esplikazioneak judizioaren egunean, erraiten niolarik jujeari ezen guztia akusazione falsoa zela, zeren nik ez bainuen deus ere egin indiar gorriak oldartu zitzaizkigun egun hartan.
‎ZEIN hauskorrak izan daitezkeen gure hitzak eta gure promesak, jaun André!
‎Izan ere, gauza bat garbi dago: marañon ek gerla irabazi izan balute, gaur egun ez lirateke traidoreak izanen, eta horrek erakusten digu ezen hitzak eta ideiak baino eraginkorragoak direla, ondikotz, armak, zeren arma bidez gerla irabazten duenak erabakitzen baitu hitzaren norabidea, erabakitzen du nor den traidorea eta nor ez...
‎Eta batean baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen. Eta, hala, guztia jasotzen zuen belaki bat banintz bezala, bi uretan ibiltzen ikasi nuen, eta bi iturrietarik edaten —osaba Joanikoten hitzetarik eta jaun Marcelene tarik—, bien irakaspenak ere neure egiten nituela.
‎Baina, zergatik amaren behako hura: osabak amaren aitzinean zibiltasun arauak —horrela traduzitu ote genuke frantsesen civilité delakoa, jaun André? — hautsi zituelako ote zen, edo, hobeki, hitz gozo haiek eta keinu hura —edo haien antzeko hitz eta keinu abegikorrak— ez berari ez bere ahizpa Emilianiri eskaini ez zizkielako, ez orduan ez nehoiz. Jelosiaren ispilu eta mirail ote zen, bada, amaren behako hura?
‎Zenbat hitz eta zenbat erran komun ikasi nituen gipuzkoarrarekin eta bizkaitarrarekin!, zeinetarik batzuk liburu honetan ateratzerat entseiatu naizen, zeren, hizkuntzaz eta lengoaiaz denaz bezainbatean, euskaraz mintzatzen baikinen gehienetan, nor bere moldean, eta gaztelaniaz guti batzuetan.
‎Baina kapitaina egun hartan gai hartaz luze solastatu bazitzaidan ere, marinelek ere ez zuten bertze konturik erabili itsasaldi osoan, neskak eta ema mutiriak goiti eta neskak eta ema mutiriak beheiti, halako suertez, non ez baininduten bakean utzi beren hitzekin eta beren txantxekin. Eta, hitz eta txantxa haiei, hatsarrean, neure ahalkeak eraginikako isiltasunaz edo ihardespen ezin laburragoez buru egin banien ere, nihaur ere irri egiten hasi nintzen azkenean.
‎Baina kapitaina egun hartan gai hartaz luze solastatu bazitzaidan ere, marinelek ere ez zuten bertze konturik erabili itsasaldi osoan, neskak eta ema mutiriak goiti eta neskak eta ema mutiriak beheiti, halako suertez, non ez baininduten bakean utzi beren hitzekin eta beren txantxekin. Eta, hitz eta txantxa haiei, hatsarrean, neure ahalkeak eraginikako isiltasunaz edo ihardespen ezin laburragoez buru egin banien ere, nihaur ere irri egiten hasi nintzen azkenean.
‎Memoria claudit, memoria ez da fidela. Eta, nahiz eta badakizun memoria onekoa naizela eta hori dela Jainkoaganik errezibitu dudan dohain bakarretarikoa —halako suertez, non ume umetarik geratu izan baitzaizkit buruan grabaturik hainbat eta hainbat gertaki, baita gertakiokin lotu hitzak eta behakoak ere, harginak harrian zizelkatu zeinuen eta idurien gisarat—, halaz ere, diot, ni ez naiz salbuespena. Eta, horrela, kontuan izanik ezen gizonak berezkoak dituela muga horiek, haien gainean eraiki behar izan dut eraiki asmo izan dudan guztia, bertze aterabiderik ezean.
‎Baina, halakoetan ere, ezinezkoaren aitzinean etsitzerat jo gabe, garbi izan da ene hautua: hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz; pentsa dezakezu, honenbertzez, ezen, hutsune horien betelanetan, gezurretan ibili natzaizula, ahantzi datuak edozein modutan asmatzen, eta maskarak eta mozorroak sortzen, Frai Antonio de Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin degizut ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz et... Edo ez al da egia, halaber, ezen Historia, eta gure egunorozko historiak, berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin, edo berariaz isilduarekin ere?
‎Baina, halakoetan ere, ezinezkoaren aitzinean etsitzerat jo gabe, garbi izan da ene hautua: hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz; pentsa dezakezu, honenbertzez, ezen, hutsune horien betelanetan, gezurretan ibili natzaizula, ahantzi datuak edozein modutan asmatzen, eta maskarak eta mozorroak sortzen, Frai Antonio de Guevarak bere kroniketan egin ohi zuen moduan, baina zin degizut ezen hori ez dela horrela izan, ezta gutiago ere, zeren, alde batetik, noiz eta hitz eta behako haiek erabili izan baititut, tentuz eta zentzuz erabili baititut —baita ahalik eta zuzentkien eta onestkien ere—, aromaren berreraikitzeko balio zezaketen neurrian, ahalik eta molderik fidelenean; eta zeren, bertzetik, gaitzagoa baitzitekeen hutsuneak bere horretan uztea, ukitu gabe, hutsuneak gerta zitezkeelako, hain zuzen ere, maskararik handienak, gertakiaren zinezko aroma... Edo ez al da egia, halaber, ezen Historia, eta gure egunorozko historiak, berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin, edo berariaz isilduarekin ere?
‎skribatzaile gisa, munduan izan diren erretorika maisurik ederzaleenen pareko, etorri eta hitz jario handikoa, baina baita doia eta zuzena ere, ugaria bezain zehatza; pentsalari gisa, Trentoko kontzilioaren jarraitzaile ezin fidelagoa eta leialagoa, halako suertez, non beldurrik gabe afirma baitaiteke ezen deus guti berririk eransten eta eratxikitzen diela Trentotik hedatu ziren ideiei eta arau moralei... nahiz eta ezin zaion kendu, bertzalde, ezen, haien janzteko eta indartzeko, ezin hobeki erabili zituela bai bihotzaren eta arimaren jaidurei buruz zuen jakintasuna, zuhurra eta zorrotza, eta bai antzinateko eta elizako doktoreen aipu kontaezinak ere, guztiak ongi lotuak eta maisuki josiak, skribatzaile handien eredurat. Aineza nik ere haren trebezia, nahi dudana edo nahiko nukeena behar bezala adierazteko, eta neure burutazio eta ideiei gorputz emaiteko, gorputz sendo bat, zeinak harria den hitza eta hitza den harria bailituzke oin eta zimendu!
‎—Esmeralda harri preziatu ederra da, baina haren edertasuna ez zen gizonarentzat piztu, harik eta poeta baten begiek miretsi eta poeta baten hitzak izena eman zion arte... eta poeta baten kantak kantatu zuen arte... Zeren eta poetaren hitzak eta behakoak egin baitzuten —eta egiten baitute— harri preziatua eder.
‎—Hitz ederrak lumak bezalakoak dira, gure arima bekatuagatik desterratua eta zerutik eroria janzten dutenak; eta poema on bat aditzea edo irakurtzea gure naturaleza astunari hegal batzuk jartzea bezalakoa da, hitzez hitz eta lumaz luma osatuak, eta guhaur hegaldaraz gaitzaketenak, Jainkoaganako eta zerurako bidean berriro...
‎Eta, orduan, aitona Nikolas mintzatu zen, kementsu, hitzak ongi artikulatzen zituela, mihiaz bertze artikulazione guztiak, erreumaren ondorez, gero eta desartikulatuagoak zituen arren, erakutsi nahi balu bezala ezen, hitza eta mihia zituen artean, zerbait zela eta bazuela jauregi hartan zer erranik:
‎Eta, hala, hutsegite haiek burutik kendu ezinik zebilela, handituz eta handituz joan ote zitzaion bere kezka eta bere zalantza hura, eta kezka hark eta antsiak bere buruaren bakartzerat eraman ote zuen, eta kontsideratzerat, halaber, ezen gezur handi hura zela bere hobi eta sepultura, halako tailuz, non deliberatu ere baitzen isilik egoiterat, eta bere hitzak eta are bizitza ere isiltasun hartan ehorzterat, harik eta egun batean, kezkak kezkaturik eta antsiak antsiaturik, barrena lehertu zitzaion arte, jartzen zelarik katolikoen eta protestanten aurka, eta erraiten zituela birao iduriko hitz haiek: " Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa...!"?
‎...ua eta herederoa, eta ni kateko bigarrena, eta bazirudien ezen naturaleza bera ere ados zegoela ordenamendu harekin, nor bere mailarako eta bere gradurako predestinaturik balego bezala, zeren mutil sendoa baitzen hura, harroin baten antzekoa, ni mehea eta arina nintzen bitartean; edo, bertzela erranik, enborra eta zentroa zen Mattin, eta ni adaska eta bazterra; hark zituen indarra eta boterea, nik hitza eta behakoa; hark bere bizia bizi zuen eta begi guztiak zituen gibeletik, eta ni begi haiei beha eta bizitzari beha bizi nintzen. Baina, naturalezaren partehartze badaezpadako hartaz gain, aitak edo amak, edo etxetik iragan ziren hiru prezeptoreek ere —don Frantziskok, jaun Marcelek eta aita Bartolomek, nork bere denboran— noiznahi den oroitaraziko ziguten, bertzenaz ere, ezen moduak eta moldeak zaindu eta guardiatu beharra zegoela, eta tratu hartan beti emanen zioten anaiari lehentasuna, bietan lehena zelako, Urbiain go hurrengo jaun eta markes balizko.
‎Homo est animal bipes sine pennis, 9 erraiten zuen Platonek, baina anaiak lumak maite zituen eta lumaz jazten zuen bere iduria, eta, gainerat, oilarra bezala, ahalik eta lumarik ikusgarrienez apaintzen zen; eta luma bat zen haren urguilua, eta bertze bat hitz handi hura —ohorea—, bere dikzionario partikularraren lehen hitza eta azkena zirudiena.
‎—Segur al hago ezen jakintsua ez dela nehoiz koleratzen...? —erran zidan, teatro edo komediako aktoreen gisarat deklamatzen zidala, hitzak eta isiluneak tartekaturik— Baina segur ez bahago, hemendik gutirat egonen haiz...! —eta jaurtiki zuen orria airerat, higitu zuen ezpata baterat eta bertzerat haize errotaren hegala baino arinago, eta apurtu zuen papera ez dakit zenbat zatitan.
‎Atzokoa balitz bezala oroitzen dut Pedro Huiziren hitz hura —.. deusez... — eta haren irri etsia. Zeren haren hitza eta haren keinua heriotzaren hitza eta heriotzaren keinua ziren, eta bi itzal beltz ziren... Eta Pedro Huiziren deuseza ene deuseza zen, bertzalde, eta gizon guztion deuseza.
‎Atzokoa balitz bezala oroitzen dut Pedro Huiziren hitz hura —.. deusez... — eta haren irri etsia. Zeren haren hitza eta haren keinua heriotzaren hitza eta heriotzaren keinua ziren, eta bi itzal beltz ziren... Eta Pedro Huiziren deuseza ene deuseza zen, bertzalde, eta gizon guztion deuseza.
‎Eta hala egon nintzen, meza akabatu bitartean, gogogaizturik. Eta, noiz eta mezatik jalgi bainintzen, laster egin nuen bertako zelai baterat, non egotzi bainituen sermoilariak irenstarazi zizkidan hitzak eta gezurrak, baita elizako usain lodi sarkor hura ere, urdailean eta hertzeetan trabatu zitzaizkidan humore gaixto guztiekin batean.
‎Baina munduan ez dago bigarrenik hirugarrenik gabe... eta zer idurituko litzaizuke, baldin hurrengoan goiti beheiti biluztuko banintzaizu, eta bertze egiteko batzuk eginen banizkizu, guztiz ez-ohikoak...? Zeren eta zuk oraino ez baitakizu zer den atseginezko atsegina..." Eta, noraezean uzten ninduela, hitzik eta elerik gabe, halaxe jarraitu zitzaidan: " Hala nahiko bazenu, bertze etxe lasaiago baterat joan gintezke orain berean, gibeleko atetik jalgirik...
‎Eta galdetu nion Mignoni zein zen gizon hura eta zer erran zion, eta Mignonek ihardetsi zidan ezen bere bezero bat zela, baina ez zuela gau hartan ikusi ere egin nahi, zeren ni kementsuago eta oldartsuago bainintzen eta zeren gau hartan ni nahi baininduen eta ni izendatu baininduen bere baratzeko baratzezain bakar. Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean. Eta, handik aitzina, solasean segitu genuen, eta Mignon, neure amoriorako gaitasun ustezkoa berriro goratu ondoren, bere bizitza kontatzeari lotu zitzaion... etxe hartarat iritsi eta biok gela batean bakartu ginen arte.
‎Untziko bertze marinel gehienak ere —Manex zeritzana bere batez—, noiznahi den aritzen zitzaizkidan portuetako neskatxez, beren iduri lizunekin eta beren irriekin aztoratzen nindutela. Baina kapitainarena diferent zen, zeren hitza ezin hobeki erabiltzen baitzuen, erran nahi zuenaren erraiteko, eta zeren haren hitzak eta hitzaren indarrak liluratu egiten baininduten. Eta, hura erran zidanean ere, liluraturik bezala geratu nintzen.
‎Eta banindoan, banindoan, eta bat batean oroitu nuen nola guardia buruak erran zigun ezen puta haiek bertze jende batzuekin elkar harturik behar zutela... baina oroitzen nituen, halaber, bere kideen hitzak eta haien irriak eta haien bertze hainbat keinu eta xehetasun, eta gero eta gehiago iduritzen hasi zitzaidan ezen guardia haiek zirela putekin elkar harturik zeuden gizonak. Eta ez ote zituen Mignon biluziak ere oinetakoak jarririk, ez bere ahalkearen eta bere dekoroaren ezkutatzeko, nola aitortu baitzidan, baina arintkiago eta fitezago ihes egin ahal izaiteko?
‎Baina, hats har nezakeen arren, larri nengoen artean, deusetaz segur ez nengoela; eta ene larritasunean espainiarrei behatzen nien nik, zeren, nola bainekien ezen ezin oilarragoak eta ezin urguilutsuagoak zirela guztian, ohoreari loturik zeuden gaietan partikularzki, hala iguriki nuen istant batez ezen oldartu eginen zitzaizkiela guardiei, baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.
‎Bada jendea, egokiera guztietarako hitz eta jarrera egokia izaten duena beti; ni ez naiz horietarik. Hala ere, bazuten naturaltasun poxi bat, hurrenez hurren, helduendako eta haurrendako ene besarkada eta buru igurtziek.
2001
‎Ez dakit nantuak, El Dorado, oihana, El Porvenir, ibaia bera, nire ontzia errealak diren. Ez dakit erreferentzia eta izen faltaz galtzen ari den errealitatearen zati diren ala, osterantzean, hitzez eta izenez ezerezetik gorpuzten eta indartzen hasiriko errealitatearenak.
2002
‎hitzezkoa nahiz begizkoa. Eta haren hitzek eta haren begiek denboraren hariaz sare bat osatu zuten, non, finean, Sararen gogoa harrapaturik geratu baitzen, nola eulia amaraunean. Eta Sarari iruditu zitzaion, bat batean, berriro ere hasi zela Jainkoagan sinesten.
‎Sergiok, ordea, azkar askatu zituen besoak. Eta, ohi ez bezala, solasari ekin zion, hitz eta pitz, urduri, Sara noraezean uzten zuela. Baina, Sergiori bere noraeza adierazi beharrean, itxura egiten saiatu zen Sara.
‎Egun batean, buru buruan sartu zitzaidan zergatik ez nion bukaera ematen egoera hari, ni ere alabarekin joanez beste mundura. Istantean atera zitzaizkidan protestan, ordea, anbulatorioko gaixoak –Eladio, Zesareo eta hitz eta pitz egiten zuen atso andaluza–, haiek guztiak ene buruaz jabetu balira bezala: ezetz, ezin nuela halakorik egin, beraiekin neure obligazioak nituela-eta!
‎Eta Sarak ere ez zuen hura begi txarrez ikusten. Batik bat mutilak mendi gailurrean Gora Euzkadi, bizi bedi kantatu zuenetik, bere tenore ahots irmoarekin, zeren, kanta hura entzuten ari zelarik, ezin baztertu izan baitzuen Sarak aitonaren irudia, Euzkadiren alde bizia eman ondoren iraindua eta desohoratua izan zen gizonarena, eta aitona imajinatu baitzuen beste munduan irriz, kantaren hitzek eta notek pozturik eta ohoraturik.
‎Herioaren heraldoak. Sarritan izen burrunbatsuak hartzen zituztenak –ahoa bete hitz eta ahoa bete hots–, eritasuna bere garaian deskribatu zuten jakintsuen omenez. Hodkingen linfoma.
‎Hartan ari zen, bada, atso andaluza, hitz eta pitz, guztiek espero zutèn sendagilea, Ander Olaso zeritzana, heldu zenean. Inori so egin gabe, galdutako denbora irabazi nahian edo, medikua zuzenean sartu zen bere kontsulta gelan.
2003
‎Juduen erlijioa Liburuaren erlijioa deitu ohi zen, eta deitzen da oraino. Bestalde, garrantzi handia ematen diote Liburu horiek Hitzari eta Hizkuntzari.
‎–Bai, baina badakizu esaera zaharra: " Jainkoari erreguz, beharrari mailuz", eta gu, orain artean, hitz eta pitz aritu gara, maisuak eta bere aldekoek beren ahalegintxoa egin duten bitartean. Eta guk ere obrak behar ditugu, don Kosme!
‎Bere hizkuntza zen, eta nik hustasun bat nabaritzen nuen, zerbait kendu balidate bezala, ezagunen batekin topo egin eta euskaraz hasten zen bakoitzean. Ulertzen ez nituen hitz eta hots berri haien falta sentitzen nuen... Nolabait, gure jatorrizko komunitatea desagertzen ari zela iruditzen zitzaidan, bazihoala.
2004
‎–Ba, sartu Interneten, bilatzaile zenbait daukazu bertan; sartu. Palestina? hitza eta ikusiko duzu zer datorkizun begi bistara. Oporretan zaudenez, eman denbora jarduera horretan.
‎Euskal hitz hori batez ere herriaren hitza izan da, agintarien hitzak beste hizkuntza batzuk ere izan dituelako adierazpide. Hitza eta hizkuntza, elkarren arteko hartu eman adiskidetsuan; horra hor gure historia hurbilean antzeman dezakegun haustura lazgarria. Aldarrika dezagun, horregatik, gertatuak gertatu, eta orain bertan ere egoera samingarri horren lekuko izanik, hemengo hitza euskal hitz bihurtzeko eskubidea.
Hitzaren eta hizkuntzaren arteko lotura planteatu digu Koldo Izagirrek oraindik orain. Euskaldunaren hitza euskarak jaso dezakeena bakarrik baldin bada, hitz horri euskarak ezartzen badizkio bere mugarriak, euskal errealitatearen baitako funtsezko osagaia izango genuke euskara.
‎Nahi baduzu, noiz edo noiz, neure zakutik ere atera ditut iritzi eta burubide batzuk, baina, nolanahi ere, zaku nagusiaren esanetara jardun dut gehienbat. Ehunka euskaltzaleren hitzak eta ideiak zeuden zaku handitik tiraka harilkatutako oihala duzu hau, tartean tartean korapilo batzuk neure aldetik askatzen saiatu banaiz ere.
‎Euskarak bere ahotsa behar du. Euskaldunok hemendik eta hortik aukeratu behar ditugu komeni zaizkigun hitzak eta izenak, beti erdararen ikuspegitik kanpo?. 575
‎egunkari nagusia Egunkaria duten euskaldunak, errealitateari darion normalizazioaren paradigmaren aurrean men egin nahi ez dutenak, hain justu ere euskararen normalizazioa bideratu ahal izateko. Indarrean dagoen ordena soziolinguistikoa hitzez eta egitez deitoratuko dutenak. Labur zurrean:
‎Liburuak eta aburuak, Euskaldunon Egunkaria, 2001/3/3 Itsaso Garmendia Agirre: . Gazte hizkera per se aldakorra da eta hitz eta esapide berriak sortzeko gaitasuna funtsezkoa da euskaraz gustura eta eroso bizi ahal izateko. Atal hau eskolan eta eskolatik kanpoko ekintzetan landu daitekeela iruditzen zait hizkuntzarekin jolastera zuzendutako joko asko daudelako?.
‎Baina promes haiek eta kalitatezko irakaskuntza hura gezur huts bilakatu dira eta Erkidegoko haurrei irusako egiten zaie: gutxik ikasten du hitz egiten, gutxiagok egiten du hitz eta egiten duten askok euskara aldrebesa erabiltzen dute (edo irakasten zaie). Ze, itxura guztien arabera eskoletako funtzionarioek, salbuespenak salbu, eta zeresanik ere ez irakaskuntza pribatuko askok, boikota egiten diote euskararen irakaskuntzari, izugarrizko porrota egon arren batez ere A eta ereduetan, ez delako protestarik entzuten eta, ezta, porrot horri soluziobidea aurkitzeko ahaleginik egiten dela nabaritzen.
‎Landarten esanak hona irauli beharrean, hitz eta pitz, neure kolkotik ateratako eletan luzatu eta galdu naiz. Harira etorrita, hortaz, hauxe zioen behin batean euskal idazle eta antzerkigileak euskararen gainbeherak eragindako bihotz minaren lekuko:
‎Erderari (erdera bakar bati, espaiñerari hain zuzen) datxekon barne egitura" Logika" ren alabatzat harturik, erderatu egin zuten gure hizkuntza. Ikus, esate baterako, espaiñera hitzez hitz eta puntuz puntu itzuli diran sasi gramatika" garbiak": funtsean guztiz dira espaiñeraren morroi, eta guztiz beraz erdaldun" logika" ren ondorio.
‎Hitz batez, berezketa edo irizkera desberdin horiek dirala bide, hitzek eta sufijoek ez dute hizkuntza guzietan adierazki eremu berbera hartzen, ez dute semantikazko eskualde edo parte berbera biltzen.
Hitzen arteko eta hotsen arteko hartu eman horiek, hizkuntzaren sistemak dira; edo hizkuntzaren estrukturak: " Denboran zehar hizkuntza bakoitzean alkarren ondoren gertatzen diran hizkerek edo mintzaira egokerek, ba dute barneko gaintasun edo barne oreka bat.
‎Hizkuntzak tajutzen baditu, beraz, eta bere gisara hautatzen, naturalezari buruzko ideiak, eta beren araberako hitzak eta joskerak sortzen; hizkuntzak berak ere aberkideen arteko maitasuna, aberkidetasuna eta anai kontzientzia sustatzen ditu, eta hauek bortizki. Baita klaseen arteko kidetasunak berak baiño bortizkiago batzutan, urte hauetako kondairak behin eta berriz gogarazten digun bezela.
‎hiztunen herriak ez badaki teknikarik, ahul gertatzen da hizkuntza nahi ta nahi ez teknikazko arazoetarako; hiztunen herria, aldiz, arrantzalea baldin bada, hizkuntza hori ugari gertatzen da arrantza gaiak azaltzeko. Herri bateko intelektualek beren sorterriko hizkuntza alde bat uzten dutenean (Irlanda’koek hemezortzigarren mendean bezela) hizkuntza horrek galdu egiten du bere intelektual mailla; eta goi jakintzazko hitzik eta tradiziorik gabez, ahuldu egiten da, gizarte maillaz jeisten, arloteago billakatzen. Hizkuntzaren moldeak, horrela, ongi erakusten du nor baliatu dan hizkuntzaz eta nor ez; eta noiztanik gaiñera!
‎Indarra egin zuen Romanek, arnasa barrurantz hartu zuen sakon, tanta errebelde bi haiek ere barrurantz joango zirelakoan, baina bat jausi zen tok, eta gero bestea tok, eta orban ilun batek hartu zuen orria, arineketan. Orbanaren barruan geratu ziren amaren hitzak eta hutsuneak. Hodei urdin bat zirudien kartak, hain lauso.
‎–Barkatu, Oskar, diplomaziaren hizkera aldrebesaz nahasten bazaitut. Zoritxarrez, aspaldi honetan denok ikasi behar izan ditugu hizkera horretako hitz eta esamolde franko... Nahi baino gehiago, egia erran.
‎Purua ezpainetaratu, kea biriketaratu, eta halaxe erantzun zidan, ordainean, hitza eta ahotik kanporatutako kea bat egiten zituela:
‎Gero, berriz, urte on batzuk egin ditut, biekin adiskidetu ondoren. Baina orain aitaz lotsatzen hasi naiz, hitz eta pitz beti... Ez dut aguantatzen!
‎Esan dut aitak hitzaren dohaina zuela, baina berritsu baino berritsuago bihurtu zela, alkoholaren eraginaz. Barraketako feriantea zirudien, beti hitz eta pitz. Lotsa galdu zuen, eta etxekoak lotsatzen gintuen, ez baitzuen neurriaren zentzurik.
‎Tipoak begiratu egiten zidan, baina ikusi ere gabe, mihitik ateratzen zitzaizkiòn hitzek eta hitzarekiko menpetasunak ikusmenaren kontzientzia eragotziko baliote bezala:
‎Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion, eta neskak beste paper batean izenpetu zuen, letra maiuskulekin: MONTSERRAT; harekin batera, azpian, telegrama baten antzera, bi hitz eta zenbaki bat: " Telefonoa:
‎Hala, bada, telefonoz deituta gero, biharamunerako geratu ginen. Baina deia ez zen laburra izan, ordubete gutxienez egon baikinen, hitz eta pitz. Berak bere esplikazioak eman zizkidan, ospe handiko jendea gustatzen zitzaiola eta ez zela hartaz lotsa; azkenean, kantari bukatu zuen:
2005
‎ezetz, ez zegoela haurrak irabazterik, guru baten edo goi maisu baten maisu-lanak haiei kolpetik errezitatuz, edo leloak eta kontsignak mila bider errepikaraziz, loroak baino zertxobait gehiago baitziren haurrak, antza. Alegia, haurren hezkuntzan erabilitako hitzak eta formulak oilaskoaren antzekoak zirela, eta ez zegoela oilaskoa egunero jaterik, azkenean nazka hartu nahi ez bazitzaion bederen.
‎Eta hala, bada, egun hartan ere elkarrekin zihoazen Ines eta Teresa, Teresa eta Ines, bidean aurrera, etxetik goizeko zortzi eta erdiak aldean irtenda. Normalean, elkarri hitz eta pitz eginez joaten ziren, moda edo munduko famosoak mintzagai, baina egun hartan mutu zihoan Teresa, edo monosilaboren batekin erantzuten zion alabari, bere munduan sartuta, antza.
‎Luzapenik gabe, Koronelak hartu du hitza eta zehaztasun tekniko luzeetan murgildu da. Atzeko pantailan mapa desagertu eta diagramak, zirkuituen eskemak, garunaren plano ezberdinak eta hainbat tresnaren argazkiak joan dira agertzen, hurrenez hurren.
‎Baina alferrik, ateraino iritsi bezain pronto sukalderantz ematen baitzuen buelta. Eta ni Kixmiren gainean hitz eta pitz.
‎Aitak, aldiz, begiak sorotik ez altxatzeagatik edo, lur koloreko aurpegia zuen, eta lurrezkoa zuen nortasuna ere, osaba Pellok kontatu arren parrandero gaitza izana zela sasoi batean. Aitarekin konfiantzarik ez txorakerian hasteko, hitz eta gatz urrikoa zen, familiaren aiurria nonbait, aitona amonak ere horrelakoxeak baitziren: etxeko atartean esertzen ziren arratsaldero, urrutira begira, zinean balira bezala.
2006
Hitzak eta musika: Xabier LeteXabier Letek berak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Xabier LeteXabier Letek berak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Xabier LeteXabier Letek berak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Xabier LeteXabier Letek berak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Xabier LeteXabier Letek berak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Xabier LeteXabier Letek berak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Xabier LetePeio eta Pantxoak abestua eta grabatua
Hitzak eta musika: Georges BrassensEuskerara egokitzea:
Hitzak eta musika: Georges BrassensItzulpen librea:
Hitzak eta musika: Georges BrassensItzulpena:
Hitzak eta musika: Lluis LlachEuskerara egokitzea:
Hitzak eta musika: Lluis LlachItzulpena eta egokitzea:
Hitzak eta musika: Jacques Brelltzulpena:
Hitzak eta musika: Jacques BrelItzulpena:
Hitzak eta musika: Jacques BrelItzulpena:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia