Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Euskal Herriko mendi gailur garrantzitsuenetan izan ginen elkarrekin, behin baino gehiagotan horietako asko eta askotan: Gorbeia, Anboto, Udalaitz, Aizkorri, Erlo, Ernio, Txindoki, Beriain, Larrun, Orhi, Iparla, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia... Ekialderagoko Pirinioetan ere maiz izan ginen:
2001
‎Txindoki (ez Aralar), Aizkorri, Gorbeia eta Urbasa (ez Handi Mendi). Baina Hiru Errege Mahaia, San Donato, Salbada Mendi-zerra eta horiek beren historia, esaera, istorio eta bizipenekin, ezkutuan/ isilean geratzen dira gure begi belarrientzat.
‎Hegoalde zein mendebalderantz begiratuz Iratiko tapiz orlegi more zabala dugu, iparraldean Xiberoako paisaia idilikoa, eta ekialderantz Pirinio hurbiletako ikuspegirik ederrenetakoa (Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Atxerito...).
‎Larrañetik 6 km.ra Orhi pare parean dugu, dotore, eta kilometro bat aurrerago Erroimendi Mendatetik pasako gara. Hemendik so eginez, ezkerrean Hiru Erregeen Mahaia eta inguruko pirinioar mendiak agertzen zaizkigu, ikusgarriki. Orokorrean, Orhi eta Oritxipiaren magalean burutuko dugun mendatearen azken zatia zoragarria da.
2002
‎Ekialdera, Astobizkar, Ortzanzurieta, eta ekialderago Nafarroako pirinioetako mendi ezagunak: Orhi, Hiru Erregeen Mahaia... eta oraindik urrunago Aragoiko pirinioak: Castillo de Acher, Bisaurin... eta Pic du Midi dÆOssau ere antzematen da.
‎Sua edizioak kaleratzen duen «El mundo de los Pirineos» aldizkariak zenbaki berezi bat argitara berri du, Pirinioetako 50 gailurrik ederrenak modu erosoan egin ahal izateko zehaztasunak eskainiz. Argazki zoragarriak lagun dituztela, Larrun, Adi, Urkulu, Ori, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, Bisaurin, Aspe, Pic de Sesques, Midi d' Ossau, Collarada, Peña Telera, Grand Cabizos, Tozal de Guara, Balaitous, Picos del Infierno, Vignemale, Ardiden, Moun Ne, Taillon, Neouvielle, Monte Perdido, La Munia, Midi de Bigorre, Culfreda, Cotiella, Bachimala, Posets, Gourgs Blancs, Perdiguero eta beste zenbaitetara igotzeko jakitea behar den guztia daukazu aldizkari...
‎Ikusmira ederra daukagu hemendik: ...da, eta urrutira, lanbroak lausoturik, Aizkorri, Gorbea, Anboto... eta gure azpian Baztan bailara; hegoaldera, berriz, Saioa eta Zuriain elur zipriztinekin, Beriain, Adi, eta hauen behealdean, Aldude bailara; eta azkenik, ekialdera, Ortzanzurieta, Txangoa, Astobizkar, Urkulu, eta hauen aurrean, Aldudeetako bailararen gainaldean, Adartza Lauriña mendilerroa, eta urrunera, Pirinioak elurtuta, Orhi, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi... Behorlegi, Beltzu, Arballak ere ikusten dira, eta azkenik, ipar ekialdean, Iparraldeko muino leunak.
‎Eta nagiak ahaztu ditugu gelako leihotik begira jarri garenean. Argitzen ari du eta Auñamendi eta Hiru Erregeen Mahaiaren profilak nabari dira dagoeneko zeru garbian. Azkar jantzi eta aurpegia garbitu baino lehen, kanpora joan gara korrika, kamera eskutan, Pirinioek eta zeruak eskaintzen diguten ikuskizuna argazkietan harrapatzeko.
2003
‎" Agian Anie mendian egon dira gaur", pentsatu du. Halaxe esan zuen-eta Jonek, Anie mendira joango zirela, eta Hiru Erregeren Mahaira, eta Petretxemara. Beraiek horixe bera egin zuten aspaldi hartan, Dani eta besteekin Belagoako aterpera joan zirenean.
‎Ederki damutu zi  tzaien kremarik eraman ez izana. Erre erre eginda bukatu zuten denek, Hiru Erregeren Mahaira eguzki galdatan igo eta gero. Mendigoizale petralak...
2004
‎Hegoaldera Salvatierra; Iparraldera Pirinioen bizkarrezurreko tontorrak: Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Petretxema, Atxergo Gaztelua, Bisaurin...
2007
‎Santutegiaren beste aldean, begiratoki bat dago eta handik ikusi daitezke, eguraldi garbirik bada behintzat, Pirinioetako tontor ezagun ugari Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, Bisaurin....
‎Zaila da egun bat baino gehiago iraungo duen zeharkaldiko lehen urratsak egitean txangolari amestiak sentitu ohi duen zirrara hitzez deskribatzea. Xedea itsasertzean hasi, Hendaiako hondartzan, eta gailur berezietan berezi batera heltzea da, Hiru Erregeen Mahaira. Beldurra, poza, ilusioa eta itxaropena nahastuko dira itsasora egindako azken begiratuan.
‎Zeharkaldi handia hasi da.Kantauri itsasoko uretan hasi eta Euskal Herriko sabaira heltzea da helburua: Hiru Erregeen Mahaira (2444 m).
‎Urkuluko dorretik Organbideko lepora jaitsi ginateke zuzenean, malkar harritsu batean behera, Hiru Erregeen Mahaira eramango gaituen bidea jarraitzeko. Guk, ordea, Azpegiko leporako bidexka jarraituko dugu, hemendik, kilometro gutxiren buruan, Orbaizetako olara eramango gaituen baso pistarekin bat egin arte.
2008
‎Zumarragako kazetaria Euskadi irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan Realaren futbol partidak kontatzen entzun izan dugu. Horrez gain, Localia Gipuzkoa telebista katean Tiempo Real gidatu du azken denboraldian, Realari eskainitako saioa.
‎Dagoen tokitik ibarreko udalerri guztiak ikus daitezke, baita Pirinioak ere: Abodi mendilerroa (1.537 m), Orhi mendia (2.021 m), Auñamendi (2.507 m), Hiru Erregeen Mahaia (2.438 m), Erremendia (1.388 m), Areta (1.366 m), Baigura (1.477 m), Mendizorrotz (1.152 m) eta San Migel (1.118 m).
‎Pirinioetara eta Aezkoara begira dago behatokia. Besteak beste, bertatik Hiru Erregeen Mahaia, Euskal Herriko tokirik garaiena, ikus daiteke handik.
2009
‎Urtero moduan, urteko kirolari onena aukeratzeko sariketa egin du Euskadi Irratiak. 2008an egindakoaren arabera, hautagai zerrenda bat aurkeztu zaie 40tik gora entrenatzaile, teknikari, kirol aditu, eta abarri, Hiru Erregeen Mahaia saioaren bidez. Guztien artean Leire Olaberria aukeratu dute.Ikaztegietako txirrindulariak 47 puntu bildu ditu. Alde txikia atera die Iker Martinez eta Xabi Fernandez itsas gizonei, hauek 39 puntu jaso baitituzte.
‎Eta heurekin batera Nerea Amilibia Trindoor eko recordwomana eta Ana Usabiaga etorkizun olinpikoa jorratu dezakeen txirrindulari gaztea. Lagun horiek guztiak bi taldetan banatu eta Duatloia egin genuen larunbat arratsaldean Hiru Errege Mahaia saiorako.
Hiru Erregeen Mahaia
‎Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaian izango duzue entzungai larunbat eguerdian.
‎Urdaibaiko Asier Astelarra, Luis Angel Salvador eta Borja Viaderok egin dituzte ergometroko 750 metroak, bizikleta finkoko 5 kilometroak eta korrikako zintan 2 kilometroko errelebokako triatloia, Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia Trindoor saioa.
‎Datorren larunbatean apirilaren 4an Euskadi Irratiak antolatutako lehen Euskadi Irratia Hiru Erregeen Mahaia Trindoor lehiaketaren final handia jokatuko da. Lehiaketan parte hartu duten 15 taldeetatik, 7 arraunlari taldeak eta 8 triatloi taldeak, lau onenek eskuratu dute finalerako txartela:
‎Finala larunbatean Donostiako EITBko egoitzan jokatuko da 16:00etatik hasita. Txetxu Urbietak, Kepa Iribarrek, Julen Goikoetxeak, eta Maitane Urbietak emango dute zuzen zuzenean finalaren berri Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan. Manu Maritxalar izango dute lagun, epaile lanetan.
‎Larunbatean arratsaldeko 4etatik aurrera erronka berri bat Hiru Erregeen Mahaiko Triatloia Indorrean. Errezil eta Markina taldeak arituko dira zuzenean Euskadi Irratian, ez ezazu galdu!
‎Tolosak irabazi zuen Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioko Trindoor Txapelketako bigarren kanporaketa. Tolosa eta Ibarra herri gipuzkoarrak izan ziren nor baino nor larunbatean, EiTBren Miramongo egoitzan jokatutako kanporaketan.
‎Jarraitu ezazu Hiru Erregeen Mahaiko Trindoorra! Euskadi Irratian zuzenean eta Eitb.Com webgunean ikusi bideoa eta klasifikazioa!
‎Saioan zehar, asteroko atalak ere izango dira: Patxi Iraola eta Lazkao Txiki zuribeltzekoan, txapelketetako bertso gogoangarriak Zapping ean, baita Hiru Erregeen Mahaia irrati programak antolatuta bertsolari eta antolatzaileek egindako trindoor lehiako irudiak ere... Zer ikusi ez da faltako beraz, aste honetako saioan.
‎Hernani Markinaren marka gainditzeko zorian izan da. Irakurri eta ikusi Hiru Erregeen Mahaiko lehiaketa. Zuzenean entzuteko aukera berriz larunbatero 16etatik 17etara Euskadi Irratian!
‎Hernani, Villabona, Tolosa eta Azpeitia dira abenduaren 26an EITBren Miramongo egoitzan jokatuko den finalean. Zuzenean Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan, 16:00etatik 18:00etara.
‎Lau talde gipuzkoar izango dira asteburu honetan Trindoorraren gailurrera heldu nahian baina soilik bat eskuratuko du Hiru Erregeen Mahaiaren Trindoorraren Lauko Finala irabaztearen ospea! Zeinen alde egiten duzu zuk?
‎2008/ 09 denboraldian ekin genion Euskadi Irratiko Hiru Errege Mahaia saioan TRINDOOR txapelketari. Irratian zuzeneko kontakizuna egiteko moduan estalpeko triatloi bat osatzea zen kontua:
‎Hitzordu berria dakar asteburu honetan Hiru Erregeen Mahaia saioak. Jarrai ezazu zuzenean Euskadi Irratian, larunbatean 16.00etatik aurrera.
‎Endarlatsako zubi zaharretik hurbil, Bidasoa ibaiaren eskuinaldean. Hantxe dago Nafarroa eta Iparraldearen arteko lehenbiziko mugarria, eta Intzola lepoan, Hiru Erregeen Mahaitik hurbil, azkena, 276 mugarria. Pixka bat lehenago, berriz, urtero Hiru Behien Zerga egiten den San Martin Harrian, 262.a, 1858 urtea idatzia duela.
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ..., baina aurrera egin genuen; tristea da elurraren distira zure betseinetan, baina aurrera jarraitzen dugu, eutsi, behera gatoz, behera, orain dena behera, Linzan salda beroa, dutxa beroa, lo, lo, eta txortan egin; ez zenuen jada txortan egin nahi, Lidiarena gertatu eta gero, ni erotu egiten nintzen, ez zintudan galdu nahi, amets ero harekin jarraitu nahi nuen, zu eta ni bakarrik aurrera, hiru ume, Hiru Erregeen Mahaian ernaldu, baina zuk ez zenuen nahi, beste gelara ihes egiten zenidan lotara, halere pixkanaka zeure onera etorri zinen, maite ninduzun, Sara, maite nauzu, zakur bat bezala utzi behar ninduzun bazterrera, baina maite ninduzun, maite nauzu, ez bat nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yoga klaseekin jarraitu genuen, nik neure b...
‎Elurraren argia gurekin batera dator, Sara, eutsi, senti mugimenduaren poza, ez dugu inoiz gelditu behar, inoiz ez, oroitzen, Naranjo de Bulnes igotzen, ez gelditu, jarrai igotzen, han ere elurra hasi zuen, malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak ezabatzen ditu gure oihuak, norbait erori da, mendizale bat hutsean behera, hilik, igotzen jarraitu behar dugu, pasatu zaizu beldurra, Sara, lehen aldia da eskalatzen izua antzematen dizudala, ikusten nola iritsi garen gailurrera, beste aldetik jaitsiko gara, ondo ezagutzen dut hau, aitarekin maiz eskalatu nuen, iritsi gara, iritsi gara, mendizale hila, eskalatzaile ona, bakarrik zetorren, ez da bakarrik eskalatu behar, arriskutsuegia da. ..., ez bat nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yoga klaseekin jarraitu genuen, nik neure baitan asmo zoroa elikatzen nuen halere, mendira irteten hasi ginen berriro, ez eskalatzera, baina ibilaldi luzeak egiten genituen Picos de Europa eta Pirinioetan barrena, eta bururatu zitzaigun Auñamendi igo, Lescunera jaitsi eta hurrengo egunean, gaur, Hiru Erregeen Mahaia egitea, nik neure baitan asmo zoroa, gailurrean lehen umearen hazia ernaltzea, inor ez dago, elurra ari du, lainoa alde guztietatik, gu bezalako zoro parea beste inor ez da ausartzen honelako giroarekin, elurra goian behean, eta izotza, elurraren distira zure betseinetan, ederra zaude gailurrean, ez nauzu lehen bezala saihesten, ondoratzen uzten didazu, zure ondoan nago, ume bat e...
‎Beharbada iraganeko gauza ikaragarriren bat gordetzen zenuen ezkutuan, familiako konturen bat? ...giratzen didazu, ez dizut ezer ezkutatzen, beldurra ematen didazu; eta nik eskua jaso zure kontra, neure onetik aterata, eta gero barkamena eskatu, barka, barkaidazu, eta zu amona xahar bat bezala uzkurtu, eskuaz aurpegia babestuz, maite zaitut, Sara, ez al duzu ulertzen, eta ez zenidan hitzik egin jaitsiera osoan, Lescun arte; esaten nizun, giroa hozten ari du, gaur gauean elurra botako du agian, Hiru Erregeen Mahaia beste baterako uztea izango dugu onena, eta zu isilik, bizkor bizkor Lescun aldera, ia ezin nizun jarraitu; eta ni hizketan, tira, erantzuten ez baduzu igo egingo gara, leku okerragoetatik igaro izan gara, tira, elur pixka batengatik ez gara kikilduko, kranpoiak ere baditugu, izotza balego ere, zuk bazenekien ni barru barrutik ez nengoela prest igoera bertan behera uzteko; eta zu ... Atzo bertan galdetu nizun, eztabaida garratzaren erdian, Auñamendi tontorrean, eta negarrez erantzun zenidan, ezin dugu honela jarraitu, Ananda, urdanga bati bezala begiratzen didazu, ez dizut ezer ezkutatzen, beldurra ematen didazu; eta nik eskua jaso zure kontra, neure onetik aterata, eta gero barkamena eskatu, barka, barkaidazu, eta zu amona xahar bat bezala uzkurtu, eskuaz aurpegia babestuz, maite zaitut, Sara, ez al duzu ulertzen, eta ez zenidan hitzik egin jaitsiera osoan, Lescun arte; esaten nizun, giroa hozten ari du, gaur gauean elurra botako du agian, Hiru Erregeen Mahaia beste baterako uztea izango dugu onena, eta zu isilik, bizkor bizkor Lescun aldera, ia ezin nizun jarraitu; eta ni hizketan, tira, erantzuten ez baduzu igo egingo gara, leku okerragoetatik igaro izan gara, tira, elur pixka batengatik ez gara kikilduko, kranpoiak ere baditugu, izotza balego ere, zuk bazenekien ni barru barrutik ez nengoela prest igoera bertan behera uzteko; eta zu isilik, eta ni damututa, ez zaitut jo, ez dizut ezer egin, nire bizitzako emakume bakarra zara, inoiz ez dut besterik ukitu, esan al dezakezu beste hainbeste?, zure mututasunak salatu egiten zaitu, eta zu isilik, eta azkenean lehertu egin zinen, gaixorik zaude, Ananda, esaten dudana esaten dudala beti susmagarri izango naiz zuretzat, esaten dudana esaten dudala aurrera egingo duzu zure asmoarekin, egiten dudana egiten dudala okerrena pentsatuko duzu nitaz, eta beste batekin ibili banaiz zer?, hil egingo al nauzu?, hil nazazu ba, utzi egin behar al nauzu?, utz nazazu ba, horixe esan zenidan, Sara, Lescuneko teilatua begien bistan genuen, eta nik, neure onetik aterata, berriro jaso nuen eskua, eta zu zimurtu egin zinen papera ukabil amorratuan bezala, izutu egin zintudan, niri bakarrik didazu beldurra, beste inori ez, ez zakurrei, ez sugegorriei, ez gailur arriskutsuei, zer egin dizut ba, gazte gaztetandik maitatu, horixe besterik ez, mundu zabalera eraman, ikuspegi berriak eskaini; nitaz fidatuko bazina, beldurrik ez bazenit, elurraren lurraldera eramango zintuzket, Jesusek bere dizipuluak Tabor mendira bezala, eta biok antzaldaturik itzuliko ginateke, baditut giltzak, baditut metodoak, zure babesa baino ez zait falta, zure bultzada, arnesei tinko eustea, oraingo honetan neu beti aurretik, uler ezazu, Sara, neu naiz gidari; zuk, ordea, beldurra didazu, gaixo nagoela uste duzu, burutik egina nagoela, ez duzu ezer ulertzen, Sara, ez dakizu zer den barne argitzea, eta, okerrena, zeure baitan ixten zara, ez duzu nahi nik bidea erakusterik, hain garbi ikusten dut, eta zuk ez, baina zeureari eusten diozu, egoskor, hori harrokeria da, Sara, ego hutsa, ez zara nitaz fio, beldur didazu, zergatik, zergatik, ez duzu ulertzen, nik inoiz ez zaitut jo nahi izan, itzarri baino ez, argia ikusi behar duzu, ulertu egin behar duzu, bestela dena galduko dugu, zu gabe ezin dut bete izarrek jarri didaten eginbeharra, hau guztia paranoia baino ez zaizu iruditzen, baina ez da halakorik, ezjakin bizi izan zara eta ez didazu uzten bidea erakusten, goialdeko izakiek gorenetik agindu didatena betetzen lagundu behar didazu, familia bat osatu behar dugu, hiru kristal ume ekarri mundura, Sirio izarretik etorritako espirituak izango dira gugan haragiztaturik, eta ez begiratu burutik jota banengo bezala, gauzak argi eta garbi ikusten ditut zuzeneko jakintzaz; gure hiru umeak Brahmaren hiru aldeen irudi, Jainkoa deitu Brahmari nahi baduzu, zure amak bezala, zure neba Kandido astakirten ateo horrek ez bezala; uler ezazu, Lurretik haragoko izaki haragituak izango ditugu oinordeko, gizaki berriaren hazia zabalduko dute munduaren hiru norabideetan, Sem, Cam eta Jafet senideek bezala, haiek ere estralurtar haragituak ziren, Egia hain da argia begi garbiez begiratzen dionarentzat, eta hain iluna argiari uko egiten dionarentzat, halakoak nahiago du bere ezintasunean murgiltzea, zergatik ez zara nitaz fio, beste inork ez dizu gehiago eskainiko, zergatik egin diozu uko umeak ekartzeari, besteren bat egon behar du tartean, haragi lardaskaren bat, zer ezkutatzen didazu.
‎Atzo bertan galdetu nizun, eztabaida garratzaren erdian, Auñamendi tontorrean, eta negarrez erantzun zenidan, ezin dugu honela jarraitu, Ananda, urdanga bati bezala begiratzen didazu, ez dizut ezer ezkutatzen, beldurra ematen didazu; eta nik eskua jaso zure kontra, neure onetik aterata, eta gero barkamena eskatu, barka, barkaidazu, eta zu amona xahar bat bezala uzkurtu, eskuaz aurpegia babestuz, maite zaitut, Sara, ez al duzu ulertzen, eta ez zenidan hitzik egin jaitsiera osoan, Lescun arte; esaten nizun, giroa hozten ari du, gaur gauean elurra botako du agian, Hiru Erregeen Mahaia beste baterako uztea izango dugu onena, eta zu isilik, bizkor bizkor Lescun aldera, ia ezin nizun jarraitu; eta ni hizketan, tira, erantzuten ez baduzu igo egingo gara, leku okerragoetatik igaro izan gara, tira, elur pixka batengatik ez gara kikilduko, kranpoiak ere baditugu, izotza balego ere, zuk bazenekien ni barru barrutik ez nengoela prest igoera bertan behera uzteko; eta zu isilik, eta ni damututa, ez zaitut jo, ez dizut ezer egin, nire bizitzako emakume bakarra zara, inoiz ez dut besterik ukitu, esan al dezakezu beste hainbeste?, zure mututasunak salatu egiten zaitu, eta zu isilik, eta azkenean lehertu egin zinen, gaixorik zaude, Ananda, esaten dudana esaten dudala beti susmagarri izango naiz zuretzat, esaten dudana esaten dudala aurrera egingo duzu zure asmoarekin, egiten dudana egiten dudala okerrena pentsatuko duzu nitaz, eta beste batekin ibili banaiz zer?, hil egingo al nauzu?, hil nazazu ba, utzi egin behar al nauzu?, utz nazazu ba, horixe esan zenidan, Sara, Lescuneko teilatua begien bistan genuen, eta nik, neure onetik aterata, berriro jaso nuen eskua, eta zu zimurtu egin zinen papera ukabil amorratuan bezala, izutu egin zintudan, niri bakarrik didazu beldurra, beste inori ez, ez zakurrei, ez sugegorriei, ez gailur arriskutsuei, zer egin dizut ba, gazte gaztetandik maitatu, horixe besterik ez, mundu zabalera eraman, ikuspegi berriak eskaini; nitaz fidatuko bazina, beldurrik ez bazenit, elurraren lurraldera eramango zintuzket, Jesusek bere dizipuluak Tabor mendira bezala, eta biok antzaldaturik itzuliko ginateke, baditut giltzak, baditut metodoak, zure babesa baino ez zait falta, zure bultzada, arnesei tinko eustea, oraingo honetan neu beti aurretik, uler ezazu, Sara, neu naiz gidari; zuk, ordea, beldurra didazu, gaixo nagoela uste duzu, burutik egina nagoela, ez duzu ezer ulertzen, Sara, ez dakizu zer den barne argitzea, eta, okerrena, zeure baitan ixten zara, ez duzu nahi nik bidea erakusterik, hain garbi ikusten dut, eta zuk ez, baina zeureari eusten diozu, egoskor, hori harrokeria da, Sara, ego hutsa, ez zara nitaz fio, beldur didazu, zergatik, zergatik, ez duzu ulertzen, nik inoiz ez zaitut jo nahi izan, itzarri baino ez, argia ikusi behar duzu, ulertu egin behar duzu, bestela dena galduko dugu, zu gabe ezin dut bete izarrek jarri didaten eginbeharra, hau guztia paranoia baino ez zaizu iruditzen, baina ez da halakorik, ezjakin bizi izan zara eta ez didazu uzten bidea erakusten, goialdeko izakiek gorenetik agindu didatena betetzen lagundu behar didazu, familia bat osatu behar dugu, hiru kristal ume ekarri mundura, Sirio izarretik etorritako espirituak izango dira gugan haragiztaturik, eta ez begiratu burutik jota banengo bezala, gauzak argi eta garbi ikusten ditut zuzeneko jakintzaz; gure hiru umeak Brahmaren hiru aldeen irudi, Jainkoa deitu Brahmari nahi baduzu, zure amak bezala, zure neba Kandido astakirten ateo horrek ez bezala; uler ezazu, Lurretik haragoko izaki haragituak izango ditugu oinordeko, gizaki berriaren hazia zabalduko dute munduaren hiru norabideetan, Sem, Cam eta Jafet senideek bezala, haiek ere estralurtar haragituak ziren, Egia hain da argia begi garbiez begiratzen dionarentzat, eta hain iluna argiari ...giratzen didazu, ez dizut ezer ezkutatzen, beldurra ematen didazu; eta nik eskua jaso zure kontra, neure onetik aterata, eta gero barkamena eskatu, barka, barkaidazu, eta zu amona xahar bat bezala uzkurtu, eskuaz aurpegia babestuz, maite zaitut, Sara, ez al duzu ulertzen, eta ez zenidan hitzik egin jaitsiera osoan, Lescun arte; esaten nizun, giroa hozten ari du, gaur gauean elurra botako du agian, Hiru Erregeen Mahaia beste baterako uztea izango dugu onena, eta zu isilik, bizkor bizkor Lescun aldera, ia ezin nizun jarraitu; eta ni hizketan, tira, erantzuten ez baduzu igo egingo gara, leku okerragoetatik igaro izan gara, tira, elur pixka batengatik ez gara kikilduko, kranpoiak ere baditugu, izotza balego ere, zuk bazenekien ni barru barrutik ez nengoela prest igoera bertan behera uzteko; eta zu ...
‎Goizean, elur giro dago, baina zu prest agertu zara igotzeko, eta ni, ba, nola ez. ...irauten dut edan gabe, zuk ere bai, orduko hartan bezala, ez edaten tematu eta kordea galdu zenuen hartan, berriro gertatuko zaizu tematzen bazara, ikusiko duzu, mila eta bostehun metroko maila igotzea gogorra da, baina gu zailduta gaude; gorakoan, elur ekaitza hasi du, baita laster atertu ere; ez duzu edaten, gorputzak hotzarekin urik behar ez duela sentiarazten dizu, baina beharrezkoa da edatea; Hiru Erregeen Mahaia, esku barruko marrak bezainbeste ezagutzen dut, berdin dio elurra ari badu ere, bi metrora ikusten ez bada ere, bide seguru bat hartuko dugu, kranpoien beharrik gabe, elurra ez dago gogortua, gune izoztuak ez daude arriskutsu, gora, gora, ederra da hau, gailurra, gora Euskadi, ikusten?, zure neba ematen dut, Kandido borrokalaria, baina, hark ez bezala, Euskal Lurrari ispiluaren be...
‎Lainoak altxatzera egiten du noizbehinka; begira, zein harro ageri den Petrechema une batez; zerua zeharkatzeko prest dagoen itsasontzi erraldoia dirudi, ertz leun horiekin zeruertzari hozka eginez eta horma birjin korazatu hori mailaka mailaka hustuz, hortzik gabeko aho batek emeki emeki jan balu bezala. Eta, atzerago, Hiru Erregeen Mahaia, laino artetik kirika eginez, eskuinaldeko arrapala horrekin, gure ilusiorik aratzenak hegan zeruratzeko prest. Une batez baino ez du iraun ikuskariak; berriro ere hodei erraldoiak abailtzen dira mendien gainera.
‎Hemen arrakala bat, elur azalaren azpian; ondo ezagutzen dut leku hau, neure eskuko marrak bezainbat; ez izan, bada, beldurrik. Begira, hortik da zuzeneko igoera Hiru Erregeen Mahaira, baina elur honekin arriskutsua da, hobe guk ekarri dugun arrastoa. Gatozen orain behera, kontu handiz.
‎Ez ba itxi begi horiek; elurrak nire ametsetako herrialdea margotzen dizu betseinetan. Hiru Erregeen Mahaia; izen horrek ezkutuan gorderik duen sinbolismoa gutxik ezagutzen dute; azaldu nizun garbi asko, adierazi nizun nola osatzen duen izadiak geografia, nola jartzen dizkion bere buruari izenak, nola uzten dizkigun arrastoak toponimoen bidez, bilatzaileok aurki ditzagun, bide espiritualaren giltzak ezagutzen ditugunok zeharka ditzagun. Bide horrek eraman behar gintuen, zu eta ni, elurrak betseinetan margotzen dizun herrialde horretaraino.
‎Banoan, ez mugitu hortik. Baina Hiru Erregeen Mahaira goiz goiz igotzekotan zituan. Eguraldi honekin, erotuta zaudete, ez mugitu hortik, banoan ostia batean.
‎Dirua aurrezten zuten, egunen batean Afrika eta Amerika kontinenteetan barrena ibiltzeko, hango gailur ezagunenak igotzeko; hori eginik, Bilbora itzuliko ziren, beste aro helduago bati ekiteko: familia bat osatu, hiru ume izan, Hiru Erregeen Mahaian ernalduak, hala bereganatuko baitzuten lur honen sinbolismo sakona, bere baitan onartzen eta elikatzen zituen lur honen arima, eta hala arraza berri baten hazia ernalduko zuten Lurrean, jakinduriazko eta bakezko aro berri bati hasiera emango zion arraza, eta aro berrian arkumeak otsoaren alboan egingo zuen lo, eta arranoak sugea besarkatuko. Hiru ume:
‎...din baditugu, gustatuko litzaidake aitona amonekin jolas daitezen, baina zuk ez zenuke onartuko arraza berriaren oinordekoak garbia ez den jendearekin nahasterik, hori ez da normala, Ananda, zerbait gaixoa dago horretan guztian, zu pertsona onbera zara, asmo garbiko haur baten antzekoa, horregatik ulertu behar didazu, zoriontsu izan gaitezke, eta zuk diozun Kailas espiritualera iritsi ere bai, eta Hiru Erregeen Mahaian ernaldu gure umeen haziak, zergatik ez, ederra izango litzateke, zuk niri atzetik bueltan eman eta gero aurrez aurre elkar besarkatu, animalien grina eta eguzkiaren garbitasun elurrezkoa bateratuz. Bai, nahi dut hori, Ananda, baina aldi berean ni neu izaten utzi behar didazu, bizimodu normal bat nahi dut, lagunei telefonoz deitu, haiekin noizbehinka geratu, nola doakien jakin, familiarekiko harremana berreskuratu; besteek ere badaukate zer erakutsirik, ez yoghiek soilik, Ananda, zatoz, jar ezazu burua nire bularren gainean, honela, honela, ikusten zein ongi gauden.
‎Eta hura guztia bikotean gauzatuz, ida pingala zeritzen ezkerreko eta eskuineko energia bideak kitzikatuz, eta batik bat bizkarrezurrean gorako zuzeneko energia esnaraziz, sushumna boteretsua. Hiru bideak, hiru umeak, etorkizun berehalako batean ekarriko zituztenak, Hiru Erregeen Mahaia... Sara hunkitu egiten zen Anandak halakoak azaltzen zizkion bakoitzean, baietz erantzuten zion guztiari, mundu berria eraikitzeko hazi txiki batzuk ekartzearren pozez gainezka, jakinduriaren aro berriaren, Satya Yugaren bultzatzaile izateko gogoz; bihotzak jauzi egiten zion neskari, haragiak dardarka jartzen zitzaizkion, begiak elur malutaz bete, beste mundu bat bistaratuz.
2010
‎Daukan akatsa da, xedea zortzimilakoan jarri ondoren, Hiru Erregeen Mahaiaren tontorrean geratzen dela; ez da gutxi, baina ez da gauza bera. Seguruenik, Matrixen aldean, beste mundu horren kasu honetan ametsen egiantzekotasuna zaintzeko lan gutxiago egin delako.
Hiru Erregeen Mahaia irratsaioak antolaturiko sari honek zazpigarren ekitaldia bete du, bere palmaresean kirolari handiak ageri direlarik. Euskadi Irratiak aginte makila emango dio eskalatzaileari eta Faustino ardo etxeak bere pisua ardotan.
‎Hiru Erregeen Mahaiahttp://www.eitb.com/podcast/ eu/ 5411/ euskadi irratia/ hiru erregeen mahaia/
‎Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioaren baitan egiten den lehiketa honetan kirolarekin zerikusia duten lagunek botoa emanez erabakitzen da urteko kirolaririk onena.
‎Emakumezkoen Herri arteko Trindoor txapelketak aurrera darrai. Hiru Erregeen Mahaian jarraitu ezazu larunbat honetan 4etatik aurrera!
‎Zuzenean jarraitzerik duzu Euskadi Irratian! Arratsaldeko 4etatik aurrera, Hiru Erregeen Mahaian!
‎Eta orain zain daude ea datorren asteburuko Bilbo Donostia kanporaketan nor gailenduko.Bai, ederra dator hurrengo asteburukoa! Bilbo Donostia, Euskadi Irratian, Hiru Errege Mahaian, 16:00etatik aurrera.
‎Entzutekoa izango da hura ere! Euskadi Irratian, noski, Hiru Errege Mahaian, datorren larunbatean, 16:00etatik aurrera.
‎Azpeitia, Azkoitia, Markina eta Tolosa, hara hor Euskadi Irratian Hiru Errege Mahaia saioko Emakumezkoen Herri arteko Trindoor Txapelketako lau finalistak, apirilaren 17an izango da final handia!
‎Larunbatean izango da erronka, ez ezazu galdu zuzenean Euskadi Irratian, Hiru Erregeen Mahaia saioan, 16:00etatik aurrera!
‎Hiru Erregeen Mahaiahttp://www.eitb.com/podcast/ eu/ 5411/ euskadi irratia/ hiru erregeen mahaia/
Hiru Erregeen Mahaia Herri Arteko Trindoor Txapelketaren 3 edizioa aurreko edizioko txapeldunak jarri du martxan.
‎Trindoor Txapelketa, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaian, larunbat arratsaldero!
‎Triatloi Indoorreko kanporaketa berri bat bizi izan dugu Hiru Erregeen Mahaia saioan. Bizkaiko Gernika eta Artea lehiatu dira, Busturialdekoak nagusitu direlarik.
‎Eta Lauko Finaleko lehen sailkatua da hala Pasai San Pedro.Datorren larunbatean bigarren finalaurrekoa: HERNANI ORIO.Trindoor Txapelketa, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaian, larunbat arratsaldero!
‎Ehuntzen hasi eta sei hilabetez jardun zuten zaku handi ikaragarri handia josten. Hura zen beharlekua hura, Otsogorrigaina edo Hiru Erregeen Mahaia bezain handia baitzen zakua, konparazioa nahi baduzu.
2011
‎desertua eta itsasoa, lurra eta zerua... Horren erakusgarri dira, adibidez, Korronte beroak korronte hotzak, Niagara eta Hiru Erregeen Mahaia abestiak. Internetetik har daiteke diskoa, taldearen blogetik (http://trumbo taldea.blogspot.com).
‎Hurrengo irteerak: apirilaren 10ean Gorbeia mendira (Bizkaian), maiatzaren 22an Ori mendira (Zuberoa), ekainaren 19an San Migelera (Aralar), uztailaren 9 eta 10ean Hiru Errege Mahaia (Nafarroa), irailaren 25ean Okabe mendira (Nafarroa Beherea) eta urriaren 23an Aizkorri eta Aitxurira (Gipuzkoa).
‎Egokitu behar dugu egokitu beharreko guztia, jakinik nora joan nahi dugun. Hiru Erregeen Mahaira joan nahi baduzu zortzi urteko haur batekin ez diozu esango," begira, hara noa". Bidean gozatu dezan saiatu duzu, bere senti dezan egiten ari dena.
2012
‎Gehienek urruneko bidaiak kontatu dituzte, hala nola Indiakoak, Perukoak... Baina batzuek inguruko ibilaldiak kontatu dituzte, Hiru Erregeen Mahaira egindako irteera, adibidez. Lehiaketan parte hartu duten guztiek jasoko dute sari bat:
‎altitudea. Quito 2.850 metrora dago, gure Hiru Erregeen Mahaia baino 400 metro gorago. Beraz, ez da harritzekoa, goialdetako mendiko gaitzak eraso eginda, jendea buruko minez edota zorabiatuta ibiltzea, nahiz eta gehienei gaitz horrek 3.000 metrotik gora erasaten dien.
2013
‎Urtero bezala, Errege egunez, Hiru Erregeen Mahaia Euskadi Irrati ko irratsaioak euskal kirolari onena zein izan den iragarri du. Aurtengoan, Maialen Chourraut i egokitu zaio 2012ko Kirolari Onenaren Saria, iaz egindako lorpen garrantzitsuagatik.
Hiru Erregeen Mahaia saioan piraguistarekin hitz egiteko aukera izan dute. Maialen Chourraut pozik agertu da saria irabazi duela jakin duenean Londres “ emozioz beteriko lehiaketa” gisa gogoratzen baitu.
Hiru Erregeen Mahaia 2.428 Txamantxoia 1.941
Hiru Erregeen Mahaia 2.428
‎Mendi gailurrak: Hiru Errege Mahaia, Anboto, Aizkorri
2014
‎bata lauagoa, magaletatik igarotzen dena, eta bestea, berriz, malkartsuagoa, gailurretan barrena. Bertzeak bertze, Txamantxoia, Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, Lakora eta San Martin Harria dira ibilbideko mendiak. Biskarreten arabera, «ibilbideak ez dauka zailtasun tekniko handiko zatirik.
‎Antton Iturriza kazetariak “euskal mendizaleen liderra” izan den Pako Iriondoren inguruko gogoeta egin du Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan (entzun hemen audioa)
2015
‎4 Huesca (Aragoi) Huescak penintsulako gailurrik onenetako batzuk ditu. Aneto, Hiru Erregeen Mahaia edo Monte Perdido bezalako tontorrak erronka erakargarria dira edozein mendizalerentzat. Garai honetan, elur ekipoak ongi erabili behar dira, eta eguraldiaren iragarpenak eta lurraren egoera kontuan hartu behar dira, beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko.
‎Azketatik Erlora igo al daiteke 10 minutuan? Erronka horixe jo zion Euskadi Irratiko' Hiru Erregeen Mahaia' saioko lan-taldeak Mendi Lasterkarien Euskal Selekzioari. Gaur jokatu dute erronka eta Iñigo Lariz eta Maite Maiora izan dira azkarrenak.
‎Uztailak 11: 2 eguneko irteera: Lescun Hiru Erregeen Mahaia Linza. La Pierre de San Martin Auñamendi. Irailak 13:
2016
‎Aizkorri, Anboto, Hiru erregeen mahaia, Larrun, Txindoki, Gorbeia?
2017
‎Ortzilarean aurkezpena eginen bada ere, dagoeneko Oinez Gailurraren ikurra hainbat mendietan ikusi dugu dantzan. Lesaka inguruko Bianditz edo Mendaur mendietan ez ezik, Tozal de Guaran, Jurramendin, Iheltz Fazeria Irulegi Lerrutz ibilbidean edo Pirinioetako Monte Perdidon, Petretxeman edo Hiru Erregeen Mahaian ere harro erakutsi dute, banaka, binaka, familian edo lagun taldean joandako mendizaleek. Seguru hemendik aitzinera ere hainbat kaskotan edo ibilbidetan agertuko dela Oinez Gailurraren ikurra.
2018
‎" Amatxo, gaur eskolan galdetu digute zein den Euskal Herriko mendirik gorena", erran zuen etxean Gipuzkoako eskola bateko ikasleak. " Hiru Errege Mahaia", erantzun zion amak. Haurra kontent, erantzun horrekin joan zen eskolara.
‎Aitxuri omen da Euskal Herriko mendi gorena. Hiru Errege Mahaiak 2446 metro dauzka, eta Aitxurik 1.551 Haur bera beste galdera batekin itzuli zen etxera beste batean: zein ote zen Euskal Herriko hiriburua.
2020
‎–Euskal Autonomia Erkidegoko edo, nahi baduzu, Euskadiko mendirik garaiena Aketegi da. Eta Euskal Herrikoa, berriz, Hiru Erregeen Mahaia. Auñamendi, garai batean gurea izan bazen ere, gaur egun ez dago gure mugen barruan.
‎Chipeta eta Quimboak parean nituen. Ezkerrerantz Gorreta, Gamueta, Acherito, Petrechema, Hiru Erregeen Mahaia eta Auñamendi. Nire ondo ondoan Paquiza de Linzola eta Lakhura eta Kartxela, eta Otsogorrigaña eta Barazea eta Orhi, eta nire buruaren inguruan emandako jira amaituta berriro Ezkaurreko harkaitzak.
2021
‎Berrikitan so egiten nion Euskal Telebistan mendiak eta musika uztartzen dituen Urmuga kontzertu sailari: Bizkaitik Zuberoaraino, Iturrigorritik Hiru Erregeen Mahairaino, hiru asteko mendi ibilaldi musikatua naturaren erdian, kontzertuak batean oihanean, bertzean ur erreka bazterrean, mendi lepoan edo berdin harpe barnean, mendizaleek eta musikari eta kantariek bat eginik. Bihotz altxagarri!
‎Multzo batean mailarik edo zenbatekorik handiena duen elementua seinalatzeko erabiltzen den egitura superlatiboa aztertuko da atal honetan, adjektibo adberbioei edo gehi/ gutxi zenbatzaileei en mailakatzailea erantsita eratzen dena: Hiru Erregeen Mahaia da Euskal Herriko mendirik altuena; Messi izan da aurten golik gehien sartu duen futbolaria. Multzoko beste elementu guztiekin konparatuta eratzen da, bada, superlatiboa.
Hiru Erregeen Mahaia mendi tontorrean (2.446 m). Ezkerretik, Jose Ramon Arbe, Bittor Agirre, Patxi Aizpurua eta Karmelo (ni).
‎ereduko ikasleek erabiltzen dute liburu hori, eta, adibidez, euskal Pirinioetako gailurrak ez dira erreferentzia propio bat harentzat. Beraz, liburu horretan Hiru Erregeen Mahaia ez da Euskal Herriko gailurrik garaiena. Zehazki, mendikate nagusiak Aralar, Aizkorri, Gorbeia eta Gorobel dira harentzat.
‎Izatez, Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ertza da Urmuga: Gorobel mendilerrotik hasi eta Auñamendietako Hiru Erregeen Mahairaino doana. Felipe Uriarte ekinbideko antolatzailearen eta mendi ibilaldiko gidariaren hitzetan, Euskal Herriak duen geografia «zehatz» baten emaitza da, eta, ondorioz, horren arabera antolatu dituzte mendi zeharkaldiak ere:
‎«Jardunaldi hori hamabi ordu ingurukoa izango da: Erraize mendatean hasi, eta Hiru Erregeen Mahaian amaituko da».
‎Garobel mendilerroan barrena abiatuko da Urmuga egitasmoa, uztailaren 13an, eta, hemeretzi egunez, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du, uztailaren 31n Hiru Erregeen Mahaian bukatu arte. Espedizioan, mendizaleak eta musikariak elkartuko dira.
‎Urmuga Euskal Herria josten duen ertz luze bat da: Garobel Mendilerrotik Auñamendietako Hiru Erregeen Mahairaino doana, eta hortik hartu du egitasmoak izena.
‎Euskal Herrian dagoen txirrindularitza zaletasunarekin, Euskadi Irratian pentsatu zuten egin zitekeela zerbait txirrindularitza afizionatuarekin. Astero tarte bat egitea eskaini zidaten, Hiru Erregeen Mahaia saiorako. Larunbatetan ematen du irratiak, eta, gero, Gurpilean podcast bihurtu da.
‎Gaur, uztailak 13, abiatuko da Aiaraldeko Gorobil mendilerrotik Urmuga egitasmoa, eta, hemeretzi egunez, Euskal Herria zeharkatuko du, uztailaren 31n Hiru Erregeen Mahaira iritsi arte.
‎Ernio, Izarraitz, Aizkorri... astean behin geratzen naiz bi hiru lagunekin eta hemen inguruko mendietan ibiltzen gara. Piriniotan ez naiz asko ibili, baina Aneto, Perdido, Annie, Hiru Erregeen Mahaia eta besteren bat igota ditut. Teiden ere egonda nago, hori da Espainiako mendirik altuena, baina hara funikularrean igo nintzen, horrek ez dauka meriturik.
2022
‎Alertak Pirinioetako eremu guztietan dira piztuak; batik bat, Orhi menditik Hiru Erregeen Mahaira artean, horietan baitago elurra egun. Bestalde, trokarte jaitsierak egiteko ohikoak diren eremuetan ere maiz izaten da arriskua; besteak beste, Eloko trokartean edo Ihurbaingo arrakalan, Beriainen. Aiako Harrietan ere adi ibiltzen gara.
‎" Gure ohiko jarduera ondo definitzen duen erronka da hau, gure Euskal Herri osoan ditugun mendi ederretara kirola eginez joan, eta bera aldenik alde ezagutzea, alegia". Tologorri, Gorbea, Anboto, Udalatx, Elorrta, Aizkorri, Irumugarrieta, Irebek, Saioa, Ori, Otsogorrigaña edota Hiru Erregeen Mahaia dira igoko dituzten mendi batzuk. " Erronka aparta, gurekin batera gure ingurua ezagutzeko".
‎Indamendi Egunean bertan hasiko dute Euskal Herria Aldenik Alde izeneko ibilbide sorta. " Urteurren garaiko ibilbideetarako Salvadatik Hiru Erregeen Mahairaino zeharkaldia egingo dute mendi entzutetsuenetatik zehar", azaldu dute.
‎' Hiru Erregeen Mahaia' 3.000 aldiz igoko dute datorren larunbatean
‎Euskadi Irratian hemeretzi urte daramatzate Euskal Herriko tontor garaiena igotzen asteburu arratsaldeetan: Hiru Erregeen Mahaira, alegia. Kirol irratsaio hori hemeretzigarren denboraldian da, eta larunbatean 3.000 atalera iritsiko da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia