2021
|
|
Bertsolaria. Bi aldiz Euskal
|
Herriko
txapeldun (1980 eta 1982), bertsolaritzaren berritzailea eta ekarpen garrantzitsuak argitaraturikoa. Hedabideetako kolaboratzaile gisa ibilbide luzea izan du, nagusiki Egin eta Gara egunkarietan.
|
|
Bertsolaria eta kazetaria. Euskal
|
Herriko
txapelduna 2013an. Kazetaritzan lizentziatua, hainbat hedabidetan kolaboratzaile, Berrian eta Argian kazetari ibilbidea egindakoa eta arnas luzeko hainbat kazetaritza proiektu eginikoa.
|
|
– Andoni Egaña. Lau aldiz jarraian Euskal
|
Herriko
txapeldun (1993, 1997, 2001 eta 2005), aldi oso bat markatu duen bertsolaria. Eragile garrantzitsua Elkartearen sorreran eta hurrengo urteetan.
|
|
Testu gehienetan protagonista nagusi izan dena Andoni Egaña da, alde handiz gainera. Logikoa dirudi lagin gisa hartu den urtealdian lau aldiz Euskal
|
Herriko
txapeldun eta bertso munduarentzako figura erreferentzial nagusia izan baita.401
|
|
Koskatxo bat beherago Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga agertzen dira. Lujanbiorena espero izatekoa zen, bi aldiz Euskal
|
Herriko
txapeldun eta lehen txapeldun emakumezkoa izanda. Iturriagarena ere erraz ulertzen da Egañaren ondoren, eta Lujanbiorekin batera, Txapelketa Nagusiko final gehien jokatu402 duen bertsolaria izateari bere karisma gehitzen bazaio.
|
|
Azken ziklo honetan bertsolaritzak izandako arrakastaren gakoetako bat belaunaldi ezberdinek elkarren eskutik aritzeko erakutsi duten gaitasuna izan da, eta, zerrendan ikus daitekeenez, oihartzun mediatikoari dagokionez ere jakin izan dute protagonismo mediatikoa belaunaldien artean banatzen. Horrela, Egañaren belaunaldikoa Sebastian Lizaso ageri da, Euskal
|
Herriko
txapelduna izandakoa eta zarauztarrarekin plazarik plazako bikote artistiko indartsua osatutakoa, baita Xabier Perez Euzkitze ere, 1990eko hamarraldiaren lehen erdian puntaren puntan ibilitakoa eta oso pertsonaia mediatikoa, edo Mikel Mendizabal nahiz Iñaki Murua, biak puntako bertsolariak eta mugimenduan paper garrantzitsua izandakoak (Murua lehendakari eta Mendizabal bertsolaritza ikastolen sa... Lujanbioren eta Iturriagaren belaunaldikoak Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Igor Elortza atera dira gehien, Euskal Herriko hainbat final jokatutakoak eta belaunaldi horretan oso protagonistak izandakoak hauek ere.
|
|
Lujanbioren eta Iturriagaren belaunaldikoak Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Igor Elortza atera dira gehien, Euskal Herriko hainbat final jokatutakoak eta belaunaldi horretan oso protagonistak izandakoak hauek ere. Zerbait gazteagoak Amets Arzallus Euskal
|
Herriko
txapelduna eta hainbat finaletan aritutako Aitor Sarriegi ikus daitezke zerrendan. Eta zaharrenen belaunaldiaren ordezkari gisa Joxe Agirre eta Joxe Lizaso.
|
|
1989an Euskal
|
Herriko
txapeldun izanda, eta bertsolaritzaren historian figura giltzarria, espero zitekeen Jon Lopategi zerrendan agertzea. Estitxu Arozena eta Amaia Agirre beste bertsolari batzuk baino gehiago agertu izanak harrituko du agian norbait, baina Arozena 1990eko hamarraldiko bertsolari gazteen
|