2012
|
|
Iruñeko eta Gasteizeko epaitegi aurrean ere antzeko elkarretaratzeak egin dituzte.
|
Herrira
ko kideek Bilbon salatu dute Espainiako Gobernuaren planak ez diela aterabiderik ematen presoei ezartzen zaizkien eskubide urraketei. «Planak ihes egiten dio euskal preso politikoek pairatzen dituzten egoerarik larrienei irtenbidea emateari».
|
|
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak euskal presoak «gizarteratzeko» iragarritako plana ez da benetan presoen eskubideak errespetatzeari begirako urrats bat, Herrira mugimenduaren ustez. «Gabeziaz beterik dago eta ez da serioa», salatu dute Amaia Esnal eta Beñat Zarrabeitia
|
Herrira
ko kideek. Iragarritako neurriak «ez dio eskubideen printzipioari erantzuten, giza eskubideen errespetuari ezin baitzaizkio baldintzak jarri».
|
|
«Txus Martin espetxeratuta edukitzea krudela eta gizagabea da». Hala mintzatu zen
|
Herrira
ko kide Manu Ugartemendia atzo eguerdian, preso basauriarraren egoera salatzeko EAEko Auzitegi Nagusiaren parean egindako elkarretaratzean. Arratsaldean, manifestazioa egin zuten Basaurin, Martin aska dezaten galdegiteko.
|
|
Debeku eskaera egin zuten elkarteek esan zuten «biktimen memoria» iraintzen zuela Josu Uribetxebarriaren eta gaixorik larri dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko Bilboko mobilizazioak. Gainera, adierazi zuten
|
Herrira
ko kideek «etakide baten alde» egiteaz haratago, «borroka armatua goretsi» nahi dutela kalejira horrekin. Joan den asteartean, Angeles Pedraza AVT elkarteko presidenteak esan zuen «hiritar gisa ez baina biktima gisa Uribetxebarria espetxean hiltzea» desio zuela.
|
2013
|
|
[Berria.info] Gaur 11:30ean
|
Herrira
ko kideei harrera egitekoa zen Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta ekitaldi horren berri eman dio Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Auzitegi Nazionaleko fiskalari.
|
|
Urkijoren hitzetan, Garitanok" terroristak txalotzen dituztenekiko" duen" begirunearen" eta" biktimekiko mespretxu etengabearen beste froga bat" da harrera. Harrerako ordua baino lehen, Urkijok fiskalari ohartarazi dio Garitanok" lausengatu" egingo zituela
|
Herrira
ko kideak, eta oroitarazi dio mugimenduaren jarduna bi urtez eten duela Auzitegi Nazionalak. Hori horrela, Urkijok uste du Garitanok plataformako kideei harrera eginda" desobedientzia" delitu bat egin dezakeela.
|
|
Garitanok, ordea, ez die harrera egin
|
Herrira
ko kideei, eta Urkijori erantzun dio" obsesioak" ez direla onak. Zehaztu du" sarekada polizial batek kaltetutako herritarrekin" zela bilkura, ez Herrira rekin.
|
|
Astelehenean atxilotutako
|
Herrira
ko kideek Guardia Zibilaren aurrean deklaratzeari uko egin diete, tartean Nagore Garcia zumaiarrak eta Eneko Ibarguren azpeitiarrak. Garcia atzo abokatuarekin bildu zen, eta ondoren abokatua familiarekin jarri zen harremanetan;" lasai daude, momentu oro ondo tratatu dituzte eta mehatxurik ez diete egin", adierazi zion abokatuak familiari.
|
|
Izan ere, hainbat lekutan antolatuak dituzte mobilizazioak dagoeneko; esaterako, Bartzelonan, Londresen, Bruselan, Buenos Airesen eta Montevideon. Bestalde, ERCko Gemma Calvet, ICV/ EUIAko Sara Vila, David Companyon, Angels Tomas eta CUPeko David Fernandez eta Quim Arrufat parlamentariekin bildu ziren atzo
|
Herrira
ko kideak, Kataluniako parlamentuan. Herenegun abiatu ziren Bartzelonara Jon Garai, Sergio Labayen eta Oscar Sanchez, eta hainbat eragilerekin izan dira han, Herrira ren aldarrikapenak ezagutarazten.
|
2017
|
|
602 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak 48 lagunentzat, eta 13 urte eta erdikoa Ibargurenentzat. Presoen eskubideen alde lan egiteagatik eta Espainiako zein Frantziako espetxe politikak salatzeagatik atxilotu zuten 2013an Ibarguren
|
Herrira
ko kidea. Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta baldintzapeko askatasunean utzi zuten hiru egun beranduago.
|