Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2005
‎60 bat kide daude Gazte Asanbladan eta San Martinen elkartzen dira martitzenetan eta zapatuetan 17:00etan. Herriko hainbat eragileekin hitz egingo dute orain euren asmoak azaltzeko. Nahi dute herriari erakustea euren filosofia.
2007
‎Atximenduei dagokionez, azken aste hauetan Euskal Herriko hainbat eragile bildu dira AEKko antolatzaileekin haien babesa erakusteko, hala nola, LAB, ELA, CCOO, EHNE, STEE EILAS, ESK eta Hiru sindikatuak, EAJ, Batasuna, EA, EB eta Aralar sindikatuak, Udalbiltza, Udalbide eta Eusko Jaularitza erakundeak eta tokian tokiko bertze eragile anitz, udalak tartean.
2008
‎Aztiker enpresak hartuko du lehenengo fase horren ardura, eta horretarako 12.500 euroko aurrekontua izango du. Denera, 500 elkarrizketa egingo dituzte herriko hainbat eragilerekin diagnosi hori osotu ahal izateko —elkarte, gizarte eragile, abadetza, sindikatu zein izena duten herritar ezagunengana… jo dute horretarako— eta abendurako izango dute prest. Horixe aurreikusi du herriko alkateak.
‎Atxukale.com webgunean Mutrikuko kanta zaharrak biltzen hasi dira herriko hainbat eragile. Internauta batek egindako proposamenari heldu eta kanta horiek betiko desagertu ez daitezen ari dira lanean.
‎Maltzagako Mahaiak nabarmendu du aukera badagoela Lizarra Garaziko akordioaren «hausturaren gakoetatik» ondorioak atera eta, ituna oinarri hartuta, «gatazkaren konponbidea» helburu edukiko lukeen «indar metaketa egiteko». Itunaren 10 urteurrena dela-eta Euskal Herriko hainbat eragilek irailaren 13an Donibane Garazin eginiko bileraren ondorioak plazaratu ditu.
‎Euskal Herriko hainbat eragile ekonomikoren aurrean eginiko adierazpenetan, Olanok esan du «blokeo egoera» horrek erakunde publikoetan eragin «kaltegarriak» dituela, «garapenerako eta hazkunderako itxaropenak modu asaldagarri batean oztopatzeraino».
‎...tzara egokitzeko planarekin izan duen jarrera ere ez dute begi onez ikusten Ikasle Abertzaleek, eta faltsutzat jo dute, esanez planari buruzko informazioa eskatzera joan direnean, planaren existentzia bera ere ukatu egin zaiela.Aipatu dute baita ere, HUHEZIko fakultateko hezkuntza komunitatea izan dela Europako hezkuntza ereduaren zilegitasuna eztabaidan jarri duenetariko bat, eta ondorioz Euskal Herriko hainbat eragilek adostutako adierazpena oinarri hartuta eztabaida bidezko dinamika bat zabaldu dutela. Gaineratu dute, gelen %75ak atxikimendua eman diela ondorengoa dioen aldarrikapenari:
2011
‎Gizarteko eta politikagintzako instantzia guztiek itxaropen hori ahal bezain arinen betetzen lagundu behar dute», adierazi du.Elizak euskal gatazka konpontzeko prozesuan izan ditzakeen zereginak ezagunak ditu Uriartek. Besteak beste, PPko gobernuak eta ETAk 1999 urtean izan zituzten elkarrizketetan bitartekari lana egin zuen, Zamorako gotzaina zen garaian.Egiaztatze batzordeaJoan den astean aurkeztutako Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi zuenez, Euskal Herriko hainbat eragilerekin bildu da azken asteetan, eta euskal Elizako ordezkariekin ere hartu emanak izan ditu. El Correo egunkariak atzo argitaratutako informazio baten arabera, bilera horietan parte hartu zuten Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituak eta Angel Maria Unzueta Bizkaiko Elizbarrutiko bikarioak.Egunkari horrek nabarmendu du, halaber, irailaren 26an Mario Izeta Bilboko gotzainak «indarkeria eta mehatxuen amaiera egiaztatzeko» beharra adierazi zuela Bizkaiko hiriburuko Santiagoko katedralean irakurritako artzain gutunean, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea aipatu gabe.
‎Aurore eta biok horren adibide garbiak gara: bi euskal herritar, bat iparraldekoa bestea hegoaldekoa, bi estatuek jazarriak gure ideologia eta ekinbide politikoarengatik.Martin, izan abertzale edo ez, Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek deitzen dute biharko hitzordura. Miarritzen aipatu zenuen «herri harresiaren» isla ikusten duzu hor. MARTIN. Bai herri harresiaren isla eta azken urteetako lanaren fruitua.
‎Gaiak banaka banaka aztertuko ditugu eta unean uneko erabakiak hartuko ditugu. Datorren legealdian elkarlanean aritu nahi dugu proiektu guztietan bai Bildu, bai EAJ eta baita herriko hainbat eragilerekin ere. Guztiok ditugu ideia eta ekarpen garrantzitsuak, eta guztion artean lortuko ditugu emaitzarik onenak Orioko herriarentzat.
2012
‎Kalea girotzeko, berriz, Napar Bideak eko animazio taldeak kalejirak egingo ditu. Horrez gainera, herriko hainbat eragilek hartuko du parte, hala nola: tuntturroek, Udal Musika Bandak, Juan Antxieta Musika Eskolak, Azpeitiko Metal Boskoteak eta Guretzat txarangak.
‎Larunbat honetan auzolanean garbituko dute Urola ibaia, Loiolatik Lasaora bitartean. Ekimena Azpeitiko Udalak antolatu du, herriko hainbat eragile eta herritarrekin batera. Ibaia garbitu nahi nahi nahi dutenek 08:30ean dute hitzordua, plazan.
‎" Udalari ideia interengarria iruditu zitzaion, eta boluntario bila hasi ginen", azaldu du Leire Etxaniz zinegotziak. Herriko hainbat eragilerekin jarri zen harremanetan udala, eta hainbat talderen laguntza izan du; Lagun Onak Mendi Bazkunarena, Oilagorra Arrantza eta Ehiza Elkartearena, Azpeitia Zero Zaborrena, Gaztetxearena, Xanjuandegi Auzolaneanena, Bilgune Feministarena, Emakume Mahaiarena eta Baigerarena, hain zuzen. " Eragileez gain, beste hainbat norbanakok ere auzolanerako prest agertu dira, eta oso gustura gaude jasotako emaitzarekin", azaldu du Etxanizek.
‎«Gurea beste herri bat da, non eskubide zibil eta politikoak urratzen diren». Larunbatean hasi eta hilaren 26ra arte iraungo duen elkartasun asteak, eta Euskal Herriko hainbat eragileren babesa du; besteak beste, ezker abertzalea, Amaiur, Ahaztuak eta Ikasle Abertzaleena. Europako eta Ameriketako 15 herrialde eta 30 hiritan ekintza politiko, sozial eta kulturalak antolatuko dituzte egun horietan.
‎Aukera ON proiektuaren aurkezpen ekitaldiak Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko eta kultural elkartu zituen, Iruñeko Puerta del Camino hotelean. Euskalgintzaren esparruko hainbat ordezkari izan ziren bertan, hala nola Patxi Salaberri euskaltzaina eta Euskara Kultur Elkargoko Koldo Martinez.
2013
‎Ekimenean nahi duten adineko pertsonek eta herriko hainbat eragilek eta boluntariok hartuko dute parte. Asteazkenero egingo dituzte irteerak, 10:30ean herriko plazatik irtenda, edota 10:45ean, igerilekuaren aurretik abiatuta.
‎Aizarnazabalgo Sanmiel jaietako beste ekitaldi batzuetarako prestakuntzak ere hasi dituzte herriko hainbat eragile eta herritarrek. Guraso talde bat ari da haurren danborrada antolatzen eta dagoeneko bertan parte hartu nahi duten haurrek izena emateko epea zabaldu dute:
‎Getariako Udal Gobernuak legealdiaren erdia igaro du eta bi urte horietako balorazioa egin du. " Politika arloan esperientzia asko ez izan arren, herriko hainbat eragiletan parte partutako herritarrek osatu genuen zerrenda, ilusioz, gogoz eta konpromisoz gainezka. Lehen unetik helburu nagusi bat genuen, gauzak beste era batera egitea, Getaria eta Euskal Herri hobe bat eraikitzea posible dela uste dugulako" azaldu dute Udal Gobernutik.
‎Ekonomia bultzatzeaz eta euskararen erabilpena sustatzeaz gain, herri osora irekitzea ere badu helburu Tolosako Laskorain Ikastolak antolatu duen Kilometroak 13k. Hori dela eta, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean Ahora! astea prestatu dute maiatzaren 19tik 25era.
‎Mikel Totorika eta Karmelo Landa auzipetuen plataformako ordezkariek aurrerantzean egingo dituzten ekinbideen berri eman zuten atzo Bilbon. Gaurtik hasita, «eta epaiketen ondorioak bukatu arte», bitariko batzarrak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat eragilerekin. «Ez dugu bilera formalak egiterik nahi.
‎Bagarak sustatu eta herriko hainbat eragile garatzen ari diren azoka biziberritzeko GUreztatu ekimenak lehen emaitza ikusgarriak eman ditu. Azoka Eguna egin zen apirilean eta etorkizuneko azoka nolakoa izango den irudikatzeko balio izan zuen, baina herritarrarendako modu ikusgarri eta finkoan zerbait aldatzen ari dela frogatzen duten lehen emaitza dira plotterra eta marka irudia:
‎Ganorazko keinu en helburua, Arrasaten jasangarritasuna, birziklapena, berrerabilpena eta kontsumo arduratsua bultzatzea da; hau da, bizitzeko beste filosofia edo eredu bat bultzatzea. Herriko hainbat eragilek Ganorazko keinu ekin bat egin dute; Ibai Artek, Txatxilipurdik, Aspacek, Jakionek, Harremanek, Ekin Emakumeak edota Harremanek beste batzuen artean. Bada, Ganorazko keinuak egunaren nondik norakoak azaltzeko, bileratxo bat egin dute gaur goizean Maider Morrasek, Arrasateko Udaleko berdintasun zinegotziak; Onintza Guridik, Gureztatuz prozesuaren ordezkariak eta Maider Sagredok, Emauseko hezkuntza teknikariak.
‎Orain arte egindakoak aipatuz, dekalogo bat osatu eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean hasi da Udala, eta herriko lau elkarte gastronomikotan organikoa biltzeko esperientzia pilotua du martxan jarrita. Horrez gain, auto konposta eta auzo konposta sustatzen ari da; herriko sei auzotan konposta guneak jarri ditu, eta 200 familia ari dira egitasmoan parte hartzen.
‎Horretaz gain, herriko hainbat eragilek ere, beren kabuz, martxoaren 8a kontuan hartu dute beraien programazioetan, eta guri proposamena luzatu, ekimen horiek gure egitarauan txertatzeko. Adibidez, Gaztetxeak pelikula bat programatu du, eta zine klubekoek beste bat.
2014
‎Herri bazkariak, meza eta prozesioak, zezen txikiak eta handiak, pilota jaialdiak, haurrentzako jolasak, musika emanaldiak, txarangak eta erromeriak, su festak, txapelketak, saltzaileen postuak eta goizaldeko hanburgesak. Denen gustuak asetzeko moduko egitaraua prestatu du Festa Mahaiak herriko hainbat eragile eta norbanakorekin.
‎Zarauzko Kultur Mahaiaren sarrerako bilera martxoaren 5ean egin zuten, eta herriko hainbat eragile bildu zen bertan udal ordezkariekin eta Turismo Bulegoko teknikariekin: Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko komisioa, Zarautz On, Zarautz Abesbatza, Nahia Artisau Elkartea, Artezaleak, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoa, Kafe Torero, Conunpuntomas Sormen Tailerrak, Zazpi Kultur Elkartea, Haur Kultur Taldea, Ondarre, Zarautz Kantuan, Gurekin Jai batzordea, Schola Cantorum, Goiztarrak, Zarauzko Argazkizale Elkartea, Arkamurka, Zurekin Ostalarien Elkartea eta Garoa liburu dendako arduradunak, hain zuzen.
‎Baina, egun konkretu batean aldarrikatzen diren eskubideak eguneroko jardun zehatzetan gauzatuz egin behar da aurrera.Asko aurreratu da azken hamarkada hauetan, hau da, 60 eta 70 hamarkadetan mendebaldeko munduko emakumeek mundu gerren ondorioz baztertuta zegoen diskurtso feminista berreskuratu zutenetik gaur egun esparru eta arlo gehienetara iritsi diren emakumeen aldarrikapenak hedatzera. Baina askotan hedapen hori azalekoa da, itxurak ez darama berekin sakontasuna.2013ko udaberriaren atarian Orioko Udalak, urtebete lehenago herriko hainbat eragileekin hasi zuen lanketa baten ondorioz, 13 helburu eta 53 neurri konkretuekin, Berdintasunerako I Plana osatu zuen.Berdintasunaren I Planak 4 ardatz estrategiko hartzen ditu: – Emakume eta gizonen egoera, baldintza eta beharrizan desberdinak kontuan harturik helburu eta ekintza desberdinak sortu emakume eta gizonen arteko desberdintasun egoerak desagerrarazteko.– Jabekuntz...
‎2013ko udaberriaren atarian Orioko Udalak, urtebete lehenago herriko hainbat eragileekin hasi zuen lanketa baten ondorioz, 13 helburu eta 53 neurri konkretuekin, Berdintasunerako I Plana osatu zuen.
‎Herritan ideia zabaltzea eta babesa jasotzea zen, orduan, gakoa. Mahai baten bueltan bildu ziren herriko hainbat eragilerekin –Iturrarangoak, festa batzordeko kideak eta alkatea– eta guztien artean Realek zuen zirriborroari ekarpenak egin zizkioten. Itxura hartu zuen Realek buruan zuen ideiak.
2015
‎Argazki anitza atera zuten aurreko asteburuan herriko hainbat eragilek egitasmoa babesteko. Horretaz gain," ehuntzen ari den sarearen aniztasuna" erakutsi nahi izan zuten antolatzaileek.
‎Gainera, berehala ulertzeko moduan dago diseinaturik gida.Esan behar dut gida honen edukia zehazteko, talde desberdinek hartu dutela parte: udal langileak, herriko hainbat eragilek eta azken urteotan Usurbilera etorritakoak ere bai. Lerro hauetatik eskerrak luzatu nahi dizkiet parte hartu duten guztiei.Herrira etortzen denari bidea erraztea izango da argitalpen honen asmoa ezta. Eguneroko premiei aurre egiteko orduan, gida hau lagungarri izango dela uste dugu.
2016
‎Adierazitako guztia dela eta, Emakumeen Mahaiak herritarrei dei egiten die, martxoaren 21ean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Egunaren harira, eta errefuxiatuen egoera kontuan izanik, herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dituzten ekimenetan parte hartzera.
‎Martxoaren 22ko osoko bilkuran behin behineko onarpena eman eta uztailaren 12ko osoko bilkuran behin betiko izaeraz onartu ostean, hurrengo eguenean, abenduak 1, jarriko da indarrean kale garbiketa ordenantza. Udal Gobernuaren orain arteko erabakirik polemikoenetakoa izan da, oposizioko alderdi politiko guztiak eta herriko hainbat eragile kontra jarri dituena.
‎Era askotako ekitaldiak antolatu dira aniztasuna —Kilometroak 2016ren balio garrantzitsuenetako bat— aintzat hartuta. Egubakoitz eta zapatuan izango du jarraipena, eguazteneko mahai inguruaren eta egueneko Demasa Kantuaren eta pintxo pote ez ohikoaren —jatorri ezberdineko pintxoak saldu dituzte herriko 17 tabernatan— ostean.Eguaztenean, aniztasuna eta inklusibitatea aintzat hartuta, herriko hainbat eragile batu ziren mahaiaren bueltan. Honako hauetako ordezkariak:
‎Horrez gainera, herriko hainbat eragilek datorren ostiral honetarako deitu duten agerraldian izango gara, nahiz eta ez dugun bat egiten eragileok Udalari luzatu dioten eskaerarekin".
‎Azpeitiko Udalak" indarkeria sexistarik gabeko herria eraiki" nahi duela esan du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, eta horretarako urte osoan zehar lanean aritzen direla esan du, herriko hainbat eragilerekin. Azken boladan ematen ari den" eraso sexisten etengabeko olatua" ikusita kezkatuta daudela adierazi du Etxeberriak:
‎Egitaraua osatzeko, herriko hainbat eragilerekin elkartu da Udala," ahalaik eta egitarau zabalena osatzeko". Hori horrela, ekimenak prestatzen lagundu dute Urola eskualdeko Osasun Publikoa bulegoak, Baigera elkarteak, Eliku Zentroak, Sanagustin kulturguneak, Idoia Aramendi masajistak, Aitzaki kirolak, anbulatorioak eta Azkune frutadendak.
‎Shakespeare, Cervantes, Kirikiño, Txirrita, edo Arrese Beitia idazle eta bertsolarien urteurren eta ospakizun urtea da 2016, eta autore horien literaturaren bueltan elkartzeko proposamena luzatu dute, Durangon. Hitzari gorazarre zikloa prestatu dute herriko hainbat eragilek eta erakundek, azarorako. Udal Bibliotekan aurkeztu dute egitaraua, gaur.
2017
‎Udal ordezkari eta alderdiekin harremenetan jartzeaz gain, herriko hainbat eragileren atxikimendua lortu dute. Gertutik jarraitzen ari dira Ibon Fernandez Iradi gaixotasun larria duen herriko presoaren egoera edota Santi Arrospideren kasua.
‎Bestalde, herriko hainbat eragilek bat egin dute ekimenarekin. Herriko saltokiek eta tabernariek 1.485 euro eman dituzte, eta 48 sari ere bai, lasterketan zozkatu zituztenak.
‎hezkuntza eredu euskalduna, parte hartzailea, aktiboa, berdintasunean oinarritutakoa eta ingurumen natulara zein kulturala errespetatzen dituena. Balore horiek biltzen dituen aterkiaren azpian bildu ziren hilaren 6ko jardunaldietan herri hezitzaileen filosofiarekin bat egiten duten herriko hainbat eragile eta norbanako. Guztira, 80 pertsonatik gora.
‎Herritarrei formazioa eskaintzeko helburuarekin" Eskola Herritarra" egitasmoa abiatuko dute herriko hainbat eragilek Hezkuntza Proiektuaren baitan.
‎Horrez gain, Annapurna II crowfounding kanpaina aurkeztuko dute azokaren barruan. Izan ere, 1986ak Azpeitiko zortzi mendizalek Annapurnara egindako espedizioaren dokumentala berreskuratu eta osatu dute herriko hainbat eragilek, eta, duela 31 urte bezala, herritarren laguntza eta babesa jasotzeko kanpaina abiatuko dute hilaren 14an. Horrez gain, Argazki Elkarteak azokaren barruan aurten jarriko duen estudioa orduko espedizioari buruzkoa izango da.
‎Euskaltzaleen aktibaziorako proposamena landu dute Euskal Herriko hainbat eragilek
2018
‎ekitaldia antolatu dute, gaur, ostirala arratsaldean, eta bihar goizean. Lasarte Oriako hamaikakoa eta herriko hainbat eragilek parte hartuko dute Okendo plaza musika, kolore, umorez eta ezustekoz beteta.
‎Horrekin batera, urriaren 7an Beran egitekoa den ekitaldian parte hartzeko deia egin diete bortz herrietako herritar guztiei. Egun horretan, bertzeak bertze, Euskaraldiko Bortzirietako Hamaikakoa (Euskaraldiko 11 ordezkariak) aurkeztuko dute eta bortz herrietako hainbat eragile bertan izanen direla ere iragarri dute. Hitzordua 12:00etan izanen da, Merkatu Plazan.
‎Ondo merezia dute. Urteak daramatzate, herriko hainbat eragileri laguntzen, hainbat azoka edota ekitaldietan, gaztainak erre eta saltzen eta ekarpen ekonomikoa egiten. Egiten duten ahalegina txalotu, eskertu eta omentzeko aukera izango du beraz Usurbilgo herriak, lagunk koadrila ezagun honi.
‎Saiuetan parte hartu dabe bestiak beste, Sare eta Harrera elkartiek (6 lagun), Urrats Dantza Taldeak (8), Sabinen lagun taldiak (6), Pil pileaneko hainbat kidek (6), Korner Moreak (3), Gure Esku Dagoko hainbat lagunek (7) eta Atxolin Guraso Elkarteak (6). Guztira beraz, herriko hainbat eragileetako 42 lagunek hartu dabe parte iritzixa emoteko 1 saio hauetan.
‎Gazteria Saileko kideek jakinarazi dutenez, aurten ere zenbait ekintza herriko hainbat eragilerekin elkarlanean egingo dituzte.
Herriko hainbat eragile eta norbanakok babesa erakutsi diote Errazkini eta Intxaurrandietari
‎Egindako lan guztia eta jasotako fruituak gogoan hartuta ospatuko du kultur elkarteak 25 urteko ibilbidea. Urtemugaren harira, Orkatz 25 urte, libre eta zabalik lelopean agerraldia egin zuten atzo, astelehena, Orkatzeko kideek, herriko hainbat eragilek eta zenbait norbanakok.
‎Hala, Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabete batzuk badaramatzate elkarlanean Euskaraldirako beren buruak prestatzen eta herriko eragileei Euskaraldiaren berri ematen. " Euskaraldia gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da", gogorarazi zuen.
‎EH Bilduk Santa Klara komentuaren inguruko parte hartze prozesua abiatu zuen joan den urrian, adin eta alor ezberdinetako herriko hainbat eragilerekin, eta behin bilera horiek eginda, ikusi dute" kezka eta beharra" badagoela. " Elkartzeko tokien beharra, kultura azpiegituren beharra emanaldietarako nahiz ikastaroak egiteko, ikasteko eta sortzeko espazioena, liburutegi handiago eta duinago batena, mediateka, bilera gelak, beste mota batetako...
2019
‎izan ere, parte har dezaketen haurren adin tartea zabaldu egin dute, eta HH2ko haurretatik Batxilergoko bigarren mailara arteko umeek eta gaztetxoek izango dute ekintzetan parte hartzeko aukera. Azken urteetan egin den moduan, aurten ere herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu dituzte ekintza batzuk, eta ahalik eta udaleku inklusiboenak egitea izan da helburua, herritar orok parte hartzeko aukera izan dezan.
‎Plazako kiosko berria horia izan dadila proposatu dute herriko hainbat eragilek
‎Irailaren 5ean jarri zituzten martxan Orioko Herriko Plaza berritzeko lanak, azpiegiturak konpontzeko eta plaza oinezkoentzako egokitzeko helburuarekin. Lanak amaitzeko hilabete gutxi falta direla ikusita, herriko hainbat eragile bildu ziren abenduaren 20an, plazaren etorkizunaz hitz egiteko. Batzarrean aipatu zuten garrantzitsua dela plazako kiosko berria" herriaren ikur bilakatzea", eta hori lortzeko hainbat ideiez eztabaidatu zuten.
‎Urteroko moduan, 3 eguneko Aratoste Jaiak antolatu dituzte Udalak eta herriko hainbat eragilek; larunbat eguerdian mozorro eta konpartsen desfilea egingo da lehendabiziko aldiz.
‎Euskal Herriko hainbat eragileren lankidetzari esker abian da egitasmo berri bat. Euskarazko antzerkigintzaren topalekua, arnasgunea, babestokia, itsasargia izan nahi duen hitzordua proposatu nahi dugu:
‎Euskal Herriko hainbat eragileren lankidetzari esker abian da egitasmo berri bat. Euskarazko antzerkigintzaren topalekua, arnasgunea, babestokia, itsasargia izan nahi duen hitzordua proposatu nahi dugu:
‎Arazoak agertu ahala, konponbideak bilatzen saiatu gara. Aterabideak eta erantzunak mahaigaineratzen joan gara, eta udalak aurkeztu izan dizkigun arazo teknikoei aurre egin diegu auzolanean, herriko, herrialdeko zein Euskal Herriko hainbat eragileren eta norbanakoren laguntzaz. Udalarekin egin bezala, hainbat eta hainbat eragilerekin harremanetan egon gara hasieratik, eta sortu diren arazoei konponbideak eskaini dizkiegu.
2020
‎Hasi da' Martxoa martxan da' ekimena, herriko hainbat eragilek prestatu dutena: Lasarte Oriako Ernai, Sorgin Jaiak eta Elebeltz Topagunea.
‎«Pertsonak zaintzearen rol hori emakumeek bete izan dute askotan, eta horrek, seguruenera, eragina du». Ofizioa hauspotze aldera, abian da Nursing Now nazioarteko egitasmoa, eta Euskal Herriko hainbat eragilek egin dute bat harekin. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeek ehundu duten lantaldeko kideetako bat da Mujika Peña.
‎Uztailerako aisialdi eskaintza berezia antolatu da, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean
‎Aurtengoan, COVID osasun larrialdiagatik ezarritako segurtasun baldintzak betetzeko ezintasunaren ondorioz, ezinezkoa izan da" Oporretan euskaraz" ohiko udalekuak antolatzea. Arazo honi aurre egin nahian, udal ordezkariak herriko hainbat eragileekin biltzen hasi ziren, uztail berezi honetan, gutxienez, aisialdi programazio bat antolatu ahal izateko. Azkenean, elkarlanak fruituak eman ditu eta" Berpiztu Amasa Villabona" herri dinamikaren baitan, aisialdi eskaintza zabala antolatu ahal izan da haur, gazte, heldu eta adinekoentzat.
‎Ostegun honetan, urtero abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira eta Gasteizen proiektatutako Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren" planteamendu diskriminatzailearen aurrean", kanpaina bateratua aurkeztu dute memoria historikoaren arloko Euskal Herriko hainbat eragilek.
‎Horren aurrean, arduraz jokatu eta ekitaldirik ez da antolatuko", gehitu du. Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, birritan batu dira herriko hainbat eragile eta norbanako Udalarekin, santanetan zer antolatu adosteko. Uztailaren 1ean izan zen lehenengo batzarra.
‎Bergarako Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau zabala eta anitza osatu dute martxoaren 8aren baitan," berdintasunaren alde egiteko arrazoiak" ugariak direlako.
‎Hilaren 30eko greba orokorrarekin bat egitera deitu du herriko hainbat eragilek
‎Aspaldiko babes handienarekin mobilizatu dira gaur pentsiodunak Zarautzen. Toledoko Itunean jasotako gomendioen aurka daudela irmo azaltzeko, herriko hainbat eragileren babesa jaso dute. Hala, protestarekin bat egin dute Santa Ana egoitzako langileek, Eguneko Zentroko langileek, Zurekin elkarteko tabernariek, Oneka Euskal Emakume Pentsiodunen Plataformak, Duintasuna Jubilatuen Elkarteak, Zarauzko anbulatorioak, ELA sindikatuak, LAB sindikatuak, Bilgune Feministak, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), Ikasle Abertzaleek, EH Bilduk, Sortuk, Ernaik eta Ikamak.
2021
‎Bitarte horretan, herriko hainbat eragilerekin elkartzen hasi ziren talde berriaren kideak, proiektuaren berri emateko. Hain zuzen ere, moskeo kanpaina horretan konplize izan zituzten eragileetako ordezkariak.
‎Indarkeria matxistaren aurka, baina ez era abstraktuan. Emakumeek pairatzen dituzten bortizkeria mota guztien kontra «amorruz oihu egitera» deitu dute Euskal Herriko hainbat eragilek eta talde feministak. Urtero bezala, manifestazioa eginen dute azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunaren karira, Indarkeria matxistarik gabeko bizitza orain!
‎Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eskerrak eman zizkien atzo, Memoriaren Egunean, bakearekin konprometitutako «ehunka mila pertsona anonimori». Hego Euskal Herriko hainbat eragile eta erakundek ospatu zuten Memoriaren Eguna, indarkeriaren biktimak omentzeko eta bakearen alde egin duten pertsonak eta mugimenduak aitortzeko. Ekitaldi nagusia Donostian egin zuten, Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko!
‎Teknologiaren garapenak hartu duen norabidearekin kezkatuta, Euskal Herriko hainbat eragilek EH Digitala jardunaldia egingo dute bihar Errenterian, «ziberburujabetza» helmuga gisara hartuta.
‎Hala, aurrekontu orekatua eta errealista dela adierazi du Beñardo Kortabarria alkateak. Herriko hainbat eragile eta taldeen beharrei erantzuten diena, alegia.
‎Antolakuntza lanei buruz galdetuta, adierazi du herriko hainbat eragilek –Askapena, Jaiki, Euskal Herrian Euskaraz eta Tttak! – osatzen dutela Txosna Batzordea, eta eragile bakoitzeko ordezkari banak hartu duela parte bileretan: " Beraz, normal egin ditugu bilerak, lauzpabost elkartu garelako kasu guztietan".
‎Orain arte jasotakotik, baina, ideia batzuk hartu dituzte eta horien gaineko gogoetak partekatu gura izan dituzte Emagin taldeko kideek antzuolarrekin. Herriko hainbat eragile eta kolektiborekin egon dira elkarrizketak egiten eta datuak jasotzen: hezkuntza arlokoekin, migranteekin edo erretiratuekin, esaterako.
2022
‎Familiartean euskara indartsuago transmititu dadin, GurasoLeku programarekin lanean ari dira herriko hainbat eragile. Geroz eta familia gehiago dira bertan parte hartzera animatzen direnak, eta goranzko joera hori" pozgarria" da bultzatzaileentzat
‎Goizez, 11:30ean, Oiartzungo hizkera erabiltzeko gida aurkeztuko dugu, eta, segidan, 12:30ean 35 Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketaren sari banaketa izango dugu, osoko bilkuren aretoan. Arratsaldez, herriko hainbat eragileren emanaldiak izango ditugu, 17:30etik aurrera (dantza, bertsoak, musikariak…), eta afalondoan, Kuluxka Klan taldearen kontzertua. Hala ere, egitaraua oraindik zabalik dugu, eta baliteke ekintza gehiago izatea asteburuan.
‎Duela mende laurden zeukaten sentsazioa atzean utzi dutela ere adierazi du Pol Poleko presidente berriak, orduan elkartea bera" nahiko itxia" zela uste baitzuten bazkideek. Denborarekin," adin guztietako bergararrengana iristea" lortu dute, hein handi batean," Udalarekin eta herriko hainbat eragilerekin eginiko elkarlanaren ondorioz". Horren seinale da, gaur gaurkoz, 480 bazkide inguruk osatzen dutela mendizale taldea.
‎Azkoitiak 2024an 700 urte beteko dituela eta, udalak martxan du Herrilab+ 700 hausnarketa prozesua joan zen urtetik. Proiektuaren barruan, Herri Diagnostikoa osatu zuten iazko urte amaieran, herriko hainbat eragilerekin, elkarterekin eta herritarrekin; Azkoitiak dituen erronkak eta beharrak jaso zituzten orduan, hala nola parekidetasuna, ingurumena, trantsizio ekonomikoa, zaintza, enplegua eta etxebizitza.
‎Eguerdi partean iritsiko da 22 Korrika Azpeitira, eta ordutik aurrera, herriko hainbat eragilek eramango dute euskararen aldeko lekukoa. Honako hau da kilometroz kilometro 22 Korrikaren lekukoa eramango duten eragileen zerrenda:
‎Turismo Bulegoak sortu du eguna herriko hainbat eragilerekin lanketa eginda eta familia turismoa sustatzea helburu hartuta.
‎Zarauzko Turismo Bulegoak ondu du Familien Eguna, herriko hainbat eragilerekin lanketa eginda, eta eguna ere jarri dute aurreneko edizio hori ospatzeko: maiatzaren 1a, igandea.
2023
‎Zumaian bizikleta itzuli aldarrikatzailea antolatu dute herriko hainbat eragilek, Beheko Plazatik abiatuta. Sindikatuek, berriz, hiriburuetara eraman dituzte deialdiak.
‎Euskal Herriko hainbat eragile kezkatuak dira Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturari eta euskarazko ikus entzunezkoei buruz duen jarrerarekin. Iduritzen zaie EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta euskara aldiz" zokoratua" dela.
‎Badalab ek antolatuta, Arnasgida ez perfektua egiteko lan jardunaldi bat izan zen eta 40 pertsona inguruk hartu genuen parte, horietatik lau Marikobasotik. Egun horretan, hainbat jende ezagutu genuen, tartean Iruñeko Laba, Basauriko Marienea eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragile (Mintzalasai, Plazara, EHZ). Orain gu eurak bisitatzera edo eurak gu bisitatzera joan dugu.
‎Ipar Euskal Herriko hainbat eragile feministak elkarretaratzea antolatu zuten atzo Kanbon (Lapurdi): Aurelie Albert Kanboko suhiltzaile boluntarioaren egoera ardatz hartuta, «suhiltzaile etxeetan dagoen kultura matxista» salatu zuten Bagera, Bizi ko Ekofeministak, Emazteek Diote, Planning Familial, Nous Toutes Euskal Herria, Zutik eta Itaia kolektiboek.
‎Dozenaka lagun elkartu ziren Baionako herriko etxe aitzinean immigrazio lege proposamen berriaren aurka, atzo. Ipar Euskal Herriko hainbat eragilek deitu zuten mobilizaziora, Frantzian egin zen Elkartasunerako eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa dinamikarekin bat eginez.
‎Arrasaten eta Mutrikun ere (Gipuzkoa) atera ziren kalera. Arrasaten, herriko hainbat eragilek osatu duten hizkuntza eskubideen aldeko protokoloak egin zuen deialdia. Hizkuntza eskubideen defentsan pausoak eman ahal izateko batu ziren dozenaka lagun plazan.
‎ikastola denona dela, eta denontzat. Urtean zehar eta baita egunean bertan ere, herriko hainbat eragilek parte hartzea eta herriko taldeentzat ere erakusleiho bat izatea oso aberasgarria izan da, eta hori ere lortu nahi genuen».
‎Anitz dira Aske antolakundearen iritzia partekatzen dutenak, Hego Euskal Herriko hainbat eragilek argi utzi baitute gaur ez dutela ezer ospatzeko. Hala, enpresa anitz irekita egonen dira gaur:
‎Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazio nazionala antolatu dute larunbat honetarako, Bilbon, «Palestinari elkartasuna adierazteko, sionisten genozidioa salatzeko eta herri palestinarraren erresistentzia eskubidea» aldarrikatzeko. 18:00etan abiatuko da mobilizazioa, Jesusen Bihotza plazatik.
‎Irailaren 9an Aldatu gidoia euskararen alde kanpaina abiatu zuten Euskal Herriko hainbat eragilek, Jaurlaritzari eta EITBri eskatzeko kultura eta ikus entzunezkoen politikak «errotik» aldatzeko. Sinadura bilketa bat abiarazi zuten.
‎Atxikimendua erakutsi dute herriko hainbat eragilek: ELA, LAB eta Steilas sindikatuak; EH Bildu; Sortu; STH mugimendu ekologista; Sare Feminista; Bargastak; Ernai; Antixena gazte asanblada; Pentsionisten Duintasuna elkartea; Gure Bazterrak elkartea; Hotz Oñati; Sare; Askapena; IKAMA; eta Txinparta bertso eskola.
‎Biharko Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako mobilizazio deiarekin herriz herri hainbat eragilek eta enpresetako langile ordezkarik edota enpresa batzordek egin dute bat. Azpeitian, greba feminista orokorrarekin bat egin dute Azpeitiko Udaleko langileek, eta ondorioz, itxita egongo dira bihar udaletxea eta gainerako udal eraikinak:
‎Datorren astean da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak hilabete osoko egitarau prestatu du, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.
‎Hitzaldia, erakusketa, antzezlana, dokumental emanaldia... egitarau zabala antolatu du Parekidetasun departamentuak Martxoaren 8aren harira. Hori aurrera eramateko, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean aritu da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia