2022
|
|
Frantziako ezkerrak itxaropen puntu bat berreskuratu du, NUPES
|
Herri
Batasun Ekologista eta Sozial Berrian elkartuta. LFI Frantzia Intsumisoa, PS Alderdi Sozialista, EELV Europa Ekologia Berdeak, PCF Frantziako Alderdi Komunista eta beste sei alderdi txiki aliantza horretan elkartu dira datorren agintaldian kohabitazioa ezartzeko; hau da, Emmanuel Macron presidentearen antagonista litzatekeen gobernuburu bat aukeratzeko.
|
|
Botoen %96 zenbatuta, Ensemble babesten duten zerrendek botoen %25, 68 eskuratu dituzte legebiltzarrerako bozen lehen itzulian. Halere, Macronen aliantzak gain gainean dauka Jean Luc Melenchonen NUPES
|
Herri
Batasun Ekologista eta Sozial Berria koalizioa; botoen %25, 14 lortu ditu.
|
|
Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Ensemble haren aliantza ahulduta daude. Ezkerra, NUPES
|
Herri
Batasun Ekologista eta Sozial Berrian elkartu dena, aurkaria baino askoz ere pozago dago, kolokan jarri dituelako botereak 25 urteotan izan dituen oinarriak. Macronek ez baitu gehiengo osorik bermatua Asanblean, Frantziako presidentea eta haren aliatuak ziurgabetasunean murgilduta baitaude datorren legealdirako erabakigarriak diren behe ganberarako bozen bigarren itzuliari begira.
|
|
Elisabeth Borne lehen ministroak adierazi du «behartuta» hartu behar izan dutela bide hori, oposizioaren jarrerak beste aukerarik ez dielako eman. NUPES
|
Herri
Batasun Ekologista eta Sozial Berria ezkerreko koalizioak iragarri du zentsura mozio bat erregistratu duela. RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdiak ere gauza bera egiteko asmoa du.
|
|
Frantziako Gobernuaren aurkako bi zentsura mozio bozkatu zituzten, eta biek egin zuten huts. NUPES
|
Herri
Batasun Ekologista eta Sozial Berria ezkerreko aliantzak aurkeztutakoak 239 diputaturen babesa izan zuen —koalizioko kideena eta RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdiko diputatuena—, eta RNk bultzatutakoa, berriz, 90 diputatuk baino ez zuten babestu. Ondorioz, Frantziako Gobernuaren aurrekontuen lege proiektua onartu egingo dute bihar, diputatuen bozketarik gabe, aurreikusita zegoen moduan.
|
2023
|
|
Oposizioko alderdiek bilkuran parte hartuko dute, baina egunotan agerian geratu da gutxi espero dutela bilera horretatik; halere, aukera baliatu dute beren aldarrikapenak eta eskariak zeintzuk izango diren jakinarazteko. Horiek kontuan harturik, Frantziako presidenteak zailena izango du NUPES
|
Herri
Batasun Ekologista eta Sozial Berria ezkertiarra osatzen duten alderdiekin ados jartzea: koalizio hori osatzen duten lau indar nagusiek —LFI Frantzia Intsumisoa, PS Alderdi Sozialista, EELV Europa Ekologia Berdeak eta PCF Frantziako Alderdi Komunista— komunikatu bateratu bat argitaratu zuten atzo, eta esan zuten «ilusiorik gabe» parte hartuko dutela gaurko bileran —ez dira horren osteko afarian izango—.
|