2015
|
|
eta horrelako hizkeraz aritzen naiz beti; izan ere, huts egin baneza, prest prest nago jakintza handia dutenek esan dezatena sinesteko; haiek gauza hauetatik igaro ez badira ere, jakintsu handiek badute ez dakit nik zer, Jainkoak bere Elizaren argi izateko dituenez gero, eman egiten die argia, egia denean, onartua izan dadin; eta barreiatuak ez badira Jainkoaren zerbitzariak baizik, ez dira egundo ere harritzen haren handitasunengatik, buruan ongi sarturik baitute Jainkoak hori eta askoz ere gehiago egin dezakeela. Eta, azken batean, gauza batzuk hain argi azalduak ez badaude ere, beste batzuk idatziak aurkituko dituzte, eta hortik ikusten dute
|
hauentzako
bidea.
|
|
4 Ez ditut jartzen fundazio
|
hauetan
bideetako neke handiak, hotzez, eguzki beroz, elurrez, batzuetan egun osoan elurra geratu gabe zela, beste batzuetan bideak erraturik, beste batzuetan nahiko gaixorik eta sukarrez, bada, Jainkoaren aintzarako, ohikoa zen nik osasun onik ez izatea, baina argi ikusten nuen Jaunak ematen zidala indarra. Izan ere, fundazioa egin behar zen egun batzuetan gertatzen zitzaidan hainbeste gaitzez eta minez egotea, non biziki nahigabetzen bainintzen, oheratu gabe gelan egoteko eran ere ez nengoela iruditzen zitzaidalako; eta gure Jaunagana jo, eta Haren Maiestateari kexatzen nintzaion esanez, nola nahi zuen ezin nuena egitea, eta gero, nekez bada ere, Haren Maiestateak indarrak ematen zituen, eta hartzen nuen gar eta arduraz neure buruaz ahaztu egiten nintzela zirudien.
|
|
4 Nik bihotzean min dut, Jainkoaren zerbitzari honek sufritzen duena eta gauza guztietan zein perfekzio handiz doan ikusirik; eta honek, haren alde berorren maiestateari erregu egitera behartzen nau, lagun diezaion edota arrisku
|
hauen
bidetik kentzeko esan diezaion, berorren maiestatearen zerbitzarien semea baita; hark berez ez du galtzen; Jainkoak eta haren Ama bedeinkatuak bidalitako gizona da; Jainkoaren Amaren debozioak, handia baitu, ekarri zuen Ordenara niri laguntzeko, hamazazpi urte baino gehiago baitira, oihaldun?
|
|
Baita idatzi nion berorri zer dela-eta etorri nintzen Sevillara fundatzera. Gure Jaunak nahi beza, helburua beteta ikusteko grazia egin diezadala, hau da, fraide oinuts
|
hauen
bidea lautu ahal izatea, berorren jauntasuna haserrearaz ez dezaten. Jakin beza berorren jauntasunak ongi informatu nintzela Beasera etorri nintzenean Andaluzia izan ez dadin, inola ere ez zelako nire asmoa Andaluziara etortzea, jende honekin ez bainengoen ongi.
|
|
–Hona hemen kapituluaren amaiera ederra lehen idazketan: Horra nola bi gauza
|
hauen
bidez, maitasunaz eta Jainkoaren beldurraz, bide honetatik aurrera egin dezakezuen bare bare, eta ez txitean pitean erortzeko zulo bat ikusirik eta sekula ere amaierara ez zaretela iritsiko begitandurik.
|
|
9 Horra nola bi gauza
|
hauen
bidez, maitasunaz eta Jainkoaren beldurraz, bide honetatik aurrera egin dezakegun onik eta lasai; dena dela, ez axolagabe, beldurrak beti aurretik joan behar duelako; ez dugu izan behar bizi garen bitartean, arrisku handia litzatekeelako.
|