Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎XIX.mendearen bukaeran zaldi lasterketak desagertzear zeuden. Gero eta jende gutxiago hurbiltzen zen hauetara eta sariak ordaintzeko ere ez zegoen dirurik. Zaldi Hazkuntzako Sustapen Elkarteak zuen lasterketen ardura.
‎Honetan ere sexuak ederki asko mugatuz, emakumeek eta gizonezkoek ardoz lagundurik.1713 urtean Frezier izeneko marinel frantzes batek basatien aldean marrubi izugarri handiak ematen zituen bost landare ekarri zituen Chiletik. Bost landare hauek eta europarren arteko nahasketen ondorioz sortutakoak dira egun ezagutzen ditugun barietate guztiak. Barietate hauen artean negu amaieran eta udaberri hasieran azoka guztietara zabaltzen diren marrubi erraldoiak dira ezagunenak.
‎Dena den, euskal jokalariek ez zuten errukirik erakutsi eta moskutarrak 1 jipoitu zituzten. Hortik aurrera gure jokalariek erakustaldi mordoxka burutuko zuten herri eslaviar hauetan eta beren jokoa ikusteko hainbat eta hainbat gonbite jaso zuten, estadioak oso txiki geratzen baitziren ikusi nahi zituen jendearentzat.
‎Mozkin onuragarri hauei esker fondo propioak eta 571 milioi pezetatako balantzearen maniobrarako fondoa sendotzeko aukera izango du. Kopuru hauek eta beste hainbat datuk, bertako arduradunen iritziz, Inasmeten ondarearen osasun ona adierazten dute
‎Hala ere, ETAk su etena martxan jarri zuen. Hori izan da azken urte hauetan ETAk egin duen ekimen politiko nagusiena eta sendoena, herriak gehien baloratu eta estimatu duena.
‎Halako intuizio bat sortzen da: garai berri hauetan eta gauzak zihoazen moduan, edo autoantolatzen gara mugimendu kultural moduan bertsoaren transmisioa eta hedapena ziurtatzeko, edo bestela ez diogu etorkizunari aurre egingo. Esan liteke bertso mundua nahi genuen lekura joan dela, ez dakigu ongi edo gaizki, baina azken 15 urtetan nahi genituen pausoak eman ditugu mugimendu bezala.
2001
‎Zonalde hau Bizkaia osoko ezezagunenetakoa izan da orain arte, baita gutxien populatuenetakoa ere, herrialdeko lurraldearen %3, 2an biztanle guztien %1, 7 soilik bizi baitira baina Mankomunitatearen helburuetako bat egoera horri buelta ematea da, eta horretarako zonaldea ezagutarazteko CD ROM bat editatu du. Bertan bost udalerri hauetaz eta ingurukoetaz denetariko hainbat datu zehatz eta interesgarri aurki daitezke, hala nola, kokapena eta ezaugarri geografikoak, populazioa, klima, fauna eta landaredia, historia...; azken finean, Lea ibarrari buruzko datu base ezin zehatzagoa osatu dute, bailara hau gero eta ezagun eta erakargarriagoa bihurtu asmoz.
‎Egoera larri honen aurrean, nagusiki, ur kutsaduraren arazoa konpontzera zuzendutako neurriak hartzen hasi dira azken urteotan. Neurri hauek eta industria krisiak eragindako hainbat enpresa kutsakorren itxierak bizitza gure ibaietara itzultzea lortu dute. Pozgarria dirudien errekuperazio honek, ordea, arazo larriago bat azaleratu du:
‎Eta azkenik, hala balitz, sail bat gestionatzeak ze diferentzia egingo luke? Galdera hauek eta beste batzuk izan ziren EBren zuzendaritzan gaudenok erantzun behar izan genituenak, eta jakina denez, erantzuna ezezkoa izan zen.
‎Frontisaren kasuan honen gainetik harri kapa bat jarri behar zaio (homogeneotasun handiko kareharria, edozein harrik ez baitu balio), gutxienez 10 bat zentimetroko sakonera duena, bestela pilotak zuzenean porlanaren aurka joko lukeelako eta honek batetik ez lukeelako indarrez itzuliko eta bestetik porlana bera kaltetuko litzatekeelako. Azkenik, harri plaka hauen eta porlanaren artean tarte txiki bat utzi behar izaten da, bertan masa likidoago bat isurtzeko, harriaren eta porlanaren arteko kola gisa funtziona dezan. Azkenik, zorua ere oso garrantzitsua da, baina Castor Uriartek zoru perfektua asmatu arte denetarik aurki zitekeen, batez ere oso laua geratzen ez zen harria; Uriartek asfaltozko zorua asmatu zuen eta gaur egun pilotaleku guztietan horixe erabiltzen da.
‎ETA REN bi komando garrantzitsu desegin dituzte Ertzaintzak eta Guardia Zibilak Gipuzkoan eta Bartzelonan, gertakizunei komunikazio sona handia emanez: erorketa hauekin ETA su etenaren aurreko egoera ahulean omen legoke berriz. Batek daki, halakoen egiatasuna norainokoa den, jakin dakiguna da katua eta saguaren arteko joko latz honetan behin eta berriro errepikatzen direla antzerako argudio eta egoerak, eta euskal gizartean bizi den gatazkak, gorabeherak gorabehera, bere horretan dirauela azken 40 urteetan.
‎Nola babestuko dira? Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemi­, Patxi Juaristi, Gorka Knorr eta Koldo Gorostiagari.
‎Guk eraikuntza berria, kalitatea eskaini eta etorriko dira. Gaur, baldintza hauetan eta makina bat kilometro eginez badatoz Sesmatik, Karkartik, San Adrianetik eta Errioxako Tudelilla eta Alcanadretik. Ikastetxe berriak zerbitzu guztiak emanen ditu.
‎300 metrora Iratiko etxoletako hondakinetara iritsiko gara. Hemen aparkatuz hondakin hauek eta pixka bat aurrerago baseliza bisita ditzakegu, baina batez ere, Irabiako urtegiari itzulia eman ahal izango diogu. Dagoeneko Iratiko bihotzean bertan gaude, eta edonora joan gaitezke, ikusiko dugun guztia eder ederra izango baita.
‎Kondairak dioenaren arabera, inguru hauetan eta haizete egunetan Parisen pozoindua izan zen Labriteko Juana erreginaren mamua agertu ohi da, sorgin eta lamiek bere hondakinak hartu eta bere lurraldeak (Iratiko oihana) izandakoetatik beldurgarriki paseatuz. Horregatik, ekaitz egunetan aezkoarrak etxeetan babesten omen dira, mamuak harrapatu eta desagertarazi ez ditzan.
‎1989an, Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk sinatutako hitzarmen batetik sortu zen bilduma hau, eta hamaika urtean literaturaren historian hain garrantzitsu izan diren lanak euskaratu ditu hainbat itzultzailek. Bi erakunde hauek eta Ibaizabal argitaletxeari esker, James Joyce, Charles Dickens eta Jose Saramago bezalako egileen lanak euskaraz irakurtzeko aukera dugu orain.
2002
‎Beste kilometro erdira Legaireko zelaietara daraman bidexka hasten da, gure ezkerrera (zuzen segituz gero bidea moztu egiten da). Landa hauen inguruan eta Mirutegiko balkoi natural izugarriraino sekulako ibilbidea egin ahal izango duzue, edo besterik gabe, atseden ederra hartu, zelai zabal eta atsegin hauek horretarako aproposak dira-eta.
‎Euskararekikoa da sentimendu edo kezka agerikoena. Historiaren zenbait alditan, beren hizkuntzaz desjabetu izanaren sentimendu bat agertzen da perstona hauen artean eta, menturaz, gaur egun, ez dela aski egiten beren hizkuntza berreskuratua izan dadin. Nolanahi ere, jatorriz euskaldun diren askok ez du bere baitan herrimin sakonik gordetzen.
‎4.800 sinadura behar zituzten, eta 5.000tik gora dituzte. Arabako hautes batzordean aurkeztu dituzte hauek eta orain Batzar Nagusietara pasako dira. Dena den, hilabete bat da gutxienez, eztabaida politikoari ekiteko.
‎klase politikoak zuzen zuzenean pairatutako sufrimendua. Espainiako klase politiko nagusiak hartuko al zituen oraingo neurri hauek ETAk PP eta PSOEko politikari eta zinegotzien aurkako hilketak egin izan ez balitu. Airean da galdera, baina Iruñeko entzierroa hesiaren bestaldetik edo Santo Domingo kaletik bertatik jarraitzea zeharo desberdina da.
‎Beldurrak kokildurik edo, ez zuten inor salatzen. Ikazkin malapartatuek baso hauek eta inguruko koba eta zirrikito guztiak ezin hobeki ezagutzen zituztenez, ezinezkoa zen hauek atxilotzea.
2003
‎Ipuin kontalariak dira denak. Lau hauek eta edozein kultur etxe, liburutegi, eskola edo gelatan topatuko dituzun gainontzeko guztiak ere bai. Gero eta gehiago.
‎«Tekniko» deritzan azpi karpetaren barruan «Handik» eta «Hara» azpi karpetak daude. Epaileak euskal izen hauez eta geografiari buruzko deskribapen bat burutzen du. Espainia «han» izaki, hara doazen dokumentura KASera lihoazke.
‎Dokumentu horiengatik ARGIA aldizkariak kereila aurkeztu zuen' El Mundo' egunkariaren aurka, Pello Zubiriak berak Auzitegi Gorenean jarria. Orduan, dokumentu hauek ETAk Pello Zubiria' Egunkaria' ren zuzendaria izendatu zuela difamatzeko erabili ziren. Orain, berriz ere, dokumentu hauez eta beste batzuez baliatu dira' Egunkaria' ren aurka jotzeko».
‎Orduan, dokumentu hauek ETAk Pello Zubiria' Egunkaria' ren zuzendaria izendatu zuela difamatzeko erabili ziren. Orain, berriz ere, dokumentu hauez eta beste batzuez baliatu dira' Egunkaria' ren aurka jotzeko».
‎Kasuistika horri erreparatuz gero, gizakiaren bizitzarekin lotutakoak direla ikus dezakegu eta beraietatik ihes egitea alferrikakoa dela. Asko teorizatu da arazo hauei buruz eta teorizazio gehienak" azkar, ona eta merke" lortzea izan du helburu eta inor gutxi konturatu da" azkar, ona eta merke" ez dela gizakiaren martxarekin doan zerbait. Jendearen depresioak, hainbat eraikuntza edota aparatu berriren akats estrukturalak edota funtzionamenduzkoak, adibidez, gauden gizartearen konpetitibotasun" gaizto" aren ondorio dira, merkatal harremanetan edota administrazioaren lehiaketetan" azkar, ona eta merke" leloarekin funtzionatzen baita neurri handi batean.
‎Jarrai, Haika eta Segi legez kanpoko erakundeak dira Espainian eta 27 pertsona daude auziperatuak. Garzonek, funtsean, erakunde hauek ETAren jarduera osatzen dutela leporatzen die, ETAri bere ekintzen berri emanez. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, halaber, Enrique Molina fiskalaren eskutik 18/ 98 makrosumarioaren ahozko epaiketaren hasiera eskatu du.
2004
‎eta Desde el gallinero saioen desagerpena. Bost urtean mantendu dira bi saio hauek eta sariak ere jaso izan dituzte. ETBren sorrera legeen baitan dago jasoa «Euskal kulturaren zerbitzurako tresna» izatearen xedea.
‎Hirugarren munduan aldiz medikuak berak dira askotan botiken saltzaileak, eta hauei eta botikariei zuzenean ematen dizkiete sarri opariak enpresa handiek. Botikak herritarren esku jartzeko itxaropen gutxi, beraz.
‎Ikusiko dugu. Igaro daitezela ahalik eta lasaien azken egun hauek eta ea neure maila emateko gauza naizen.
‎Ipuliño eta Sanlorentzo mendiak nabarmen azaltzen dira ipar aldera, izotzalde eta eguzkialde bailarak zeintzuk diren ere begi bistakoa da baina bitxia da Berastegi eta Gaztelu herrien arteko mugan dagoen mendiari berastegiarrek Arramendi deitzea eta gazteluarrek Arburu. Bi herri hauek eta Orexa elkartzen diren lekuari Irumugarrieta deitzen diote Euskal Herrian noski, beste toki asko dago izen berberarekin.
2005
‎Izan ere, Portugalekin gogor jarri ziren bere aurrekontuetako defizit publikoa Barne Produktu Gordinaren %3tik gora zegoelako. Aldiz, Frantziak eta Alemaniak muga hori sarritan gainditu dute azken urte hauetan eta orain baldintzak bigunduko zaizkie, nahiz duela urte batzuk Alemania bera izan baldintza hauek gehien defendatzen zituen herrialdea. EBn ere agintea duenak honelako gauzak egiterik badu.
‎Ondoren etorriko lirateke beste makrosumario batzuk, besteak beste, Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) aurkakoa, Batasunarena edo Egunkaria rena... Hauek eta beste auzi askok Auzitegi Nazionala hankaz gora jarri dutela diote bertako iturriek, eta egia esan, auzitegian pixka bat ibili besterik ez dago hartzen diren neurri zentzugabeez jabetzeko (hiru akusatu berdinekin bi epaiketa bi orduko tartean, ordu erdiko tartearekin hasten diren bi epaiketetan abokatu bera egon beharra...). 18/ 98 auziari dagokionez, Madrilen egiteaz gain, ekitaldiren bat Bilbon ere egin daitekeela entzun izan da, edo Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Penal Aretoko lehendakariak bederen hala nahiko lukeela.
‎Arrisku handia da hori, eta ezinbestekoa da akordioak aldatuak ez izatea. Aspektu hauen eta antzekoen inguruko adostasunak emango badira aktore desberdinak interpretazio berdina adosten dutelako izanen da. Hortxe dago nazioartearen bermeetako bat.
2006
‎Halaber, Euskal Herrian izan diren migrazioek gure herria harrera leku bihurtu dute; migrazio hauek eta bizikidetasun familiar eredu berriak dira liburuki honetako beste bi gai garrantzitsu eta berri. Artikulu honetan bi gai horiei helduko diegu.
‎Antzina, erromatarrek esaterako, kezka handiagoa zuten kontu hauetan eta denbora asko pasatzen zuten terma kolektiboetan, Higiea jainkoaren babesean. Ohitura garbi hau Erdi Aroan ere mantendu zen Mendebaldean, eta Ekialdean, aldiz, bainu turkiarrak nagusitu ziren.
‎Badakit gerratik majo probatu zenuela. Makina bat bonba eta tiro izan zen hemen hauetan eta ez zintuzten aparte harrapatu, hamalau urteko mutil gaztea zinena. Euskaratik jakin nahi dut nik gaur, ordea.
2007
‎Pau Casals kataluniarrak gehienentzat XX. mendeko txelojolerik onena bere biografian aitortzen baitu talde honen eraginez aukeratu zuela biolontxeloa tresnatzat. Hara non 1886 urtean iritsi diren bere herrira pailazo musikal hauek eta Onofrek soka bakarreko erratzaren txelo barregarria agerpena egiten duen. Pau gazteak bat batean ikusi du zer nahi duen.
‎Bost omen dira Zizurkil osatzen duten bailarak, baina denetan zabalena Mendi bailara dela diote, elizaldetik iparraldera gelditzen diren sail guztiak. Herri gunetik urrun geratzen dira lur hauek eta bertan gauza gutxi dagoela diote. Asteasu, Villabona, Anoeta, Aia, Usurbil, Donostia, Andoain eta Adunarekin egiten du muga Zizurkilek eta ipar ekialdean, Andoainekin muga egiten duen muturrean Atxulondoko Natur Interesdun Gunea dago.Hain paraje zabalean hamaika mendi buelta egin daitezke eta asko dira ezagunak inguru honetan.
‎Hegemonia horri aurre egitea erabaki dute lau emakume hauek eta horretarako gaur egungo eta lehenagoko egoera azaleratzea erabaki dute blog honen bidez. Emakumeak historian zehar hor egon dira, gizonezkoak bezalaxe eurek ere idatzi dutelako. Baina, zehaztutako kanonak jarraitu ezean, berauetatik at uzten dituzte emakumeak, eta horregatik oso gutxi agertzen dira euskal literatura lantzen duten liburuetan.
2008
‎Proiektu horien artean lau hautatu zituzten jardunaldi hauetarako eta tailer moduan antolatu. Bertan bildutako 120 lagun inguruk aurrez aukeratutako lau tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten.
‎Lurgintza arras mekanizatu honek eskulan gutxi behar du, eta horretan Argentinan ari diren 1.300.000 peoietatik milioi bat" beltzean" ari dira beharrean, herrialdeko jornalik murritzenak kobratuz. Peoi hauek eta soja industriaren sareak harrapatuta bizi diren etxalde txikietako nekazariek protagonismo berezia izan dute joan den martxoko liskarretan. Ezkerreko idazle askok nabarmendu dute jendeok multinazionalen gatibu bizi direla itolarrian.
‎Politika ekonomiko neoliberalak indartsu aplikatu zituztenak, batik bat, Reaganek eta Thatcherrek zuzendutako agintaritzak izan ziren eta mandatari hauek utzitako ildoa herrialde gehienetara iritsi zen; disfuntzio ekonomiko guztien konponbidea merkatu libreek eta arautu gabeek ekarriko zutela aldarrikatzen zen foru ekonomiko eta unibertsitate gehienetan. Eta horrela funtzionatu du ekonomiak azken 25 urte hauetan eta funtzionatzeko modu horren ondorioak orain ari zaizkigu azaltzen, nahiz aspaldidanik susmoak egon bazeuden burbuilaren gainean hazten ari zitezkeelako zenbait herrialdetako ekonomiak.
‎Alemanian bakarrik galdetu zidaten zergatik sortzen nituen lan hauek eta ez besteak, hemen ez lehen eta ez gero, baina leku bakoitzean berea. Alemaniarren kuriositatea ez dago" unibertsitarioen" munduan bakarrik ordea, edozein herritarren artean zabaldua baizik.
‎Finantziazioak eta kontrolak, esaterako, publikoak izan lukete; eta hezkuntza publikoaren gestioak eraginkorra, gardena eta jarraipen soziala duena. Ikastetxeen titularitateak eta kudeaketak, berriz, hauen eta botere publikoen arteko hitzarmenean oinarritutakoak.
2009
‎Nazio Batuen Garapenerako programak dio belaunaldi erreleboa eta Gizarte Segurantza bermatzeko behar den gutxieneko tasa 2,1ekoa dela. Beraz, arazo larria erakusten dute datu hauek eta 2050 urterako aurrikuspenek diote behar izango den langile kopuruari zaiola erantzun emigrazioarekin. Egoera hau ez dagokie emakumeei bakarrik, jendartearen arazoa da, eta hala erantzun behar zaio.
‎Orduko bizitza, ikasketen, nire pilota zaletasun itzelaren eta aitari laguntzearen artean antolatuta baneukan ere, politika oso presente zegoen. Garai hartan elizak eragin handia zeukan baserri giroko herri txiki hauetan eta dena bere inguruan mugitzen zen. Behin 17 urte beteta, bazen Herri Gaztedi zeritzan mugimendu bat, politika eta gizarte gaiez kezkatuta zegoen jendea biltzen zuena, eta guretzako sekulako eskola izan zena.
‎Horregatik, alderdi bakoitzak estatu barruko demari begiratzen dio gehiago, Europakoari baino. Dena den ikusteko dago krisi ekonomikoak nola eragingo duen hauteskunde hauetan eta herritarren estura zein modutan azaleratzen den.
2010
‎Argudio hauek Vicenç Navarro Kataluniako ekonomialariaren webgunetik hartu ditut. Hauek eta beste asko ere jorratzen ditu bere gune horretan, bai pentsioei buruz eta baita beste gai askoren inguruan ere. Ikuspegi neoliberalak eraikitzen dituen egi oso horiek txikitzen ditu bata bestearen atzetik, eta oso modu pedagogikoan gainera.
‎Baina zergatik eman da orain loraldi hau? Gaiak interesa dauka, Fermin Balentziak eta Drogas ek onartzen duten bezala, baina zergatik berebiziko interes hori garai hauetan eta ez lehenago?
‎Zergatik ez zitzaien jaramonik egin ospitalaren jakinarazpenei? Hauei eta beste galdera askori egoki erantzuteak bakarrik uxatuko ditu susmoak, ez Rubalcaba barne ministroaren mehatxuek.
‎ebaluaziorik gabeko, baliabide erantsirik gabeko, emaitza kaxkarreko ereduaren antzekoa inposatzea. Dena dela, konfidantza osoa daukat gure Hezkuntza Komunitatean, arrisku hauei eta beste batzuei aurre egiteko heldua baita.
2011
‎Baina eragin handia izan dezakete arantzatsuak diren hainbat gaietan (adibidez zaborraren kudeaketa). Datozen garai berrietan pentsatuz eta herri ikusmoldez jarduteko garaiak dira hauek eta hala egiten duenak jasoko du uztarik etorkizunean. Hauteskundeak oso garrantzitsuak dira, agerikoa da hori, baina Bilduko indarrek kontuz ibili lukete salaketaren joko hutsean ez erortzeko.
‎Nadia Bestregi ez da euskalduna, abizenak kontrakoa pentsatzera eramaten duen arren ikaslea da. Bere lehenengo manifestaldiak dira hauek eta ia egunero saiatzen da hemen lo egiten. Agian, bere profila da komunikabideetan saltzen saiatu direna:
‎Txoko hauek eta, oro har, Zuia hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatuak eskaintzen ditu Koadrilak. Xehetasun guztiak, www.cuadrillazuia.com webgunean.
‎Politikan, Suitzako herri batzuek atxikitzen dute auzotarren herri batzarra, eta Thomas D. Seeleyk ezagutzen ditu bera bizi den AEBetako kosta atlantiarrean ere. Hauetako eta erlemulkoetako eztabaidek badute, bere ustetan, antzekotasunik.
2012
‎Pilota eskola bat sortu zuten, nola edo hala, bertako gazte eta ez hain gazteekin; eta pilotakada bakoitzarekin urrats bat egin zuten hain kultura ezberdinen arteko bidea laburtzeko. Festa borobiltzeko, hemendik hara joandako pilotariekin torneotxo bat antolatu zuten; eta hauek eta haiek denak gustura.
‎Izan ere, mundu globalizatu honetan nazio txikiek kontu handiarekin ibili behar dute berain etorkizuna segurtatu nahi badute. Mugikortasun handiko garaiak dira hauek eta zure etxean bizi baldintza onak segurtatu ezean, ziplo hustu dakizuke.
2013
‎13 urtekoen %14k egiten du beti euskaraz ikasgelan, eta %11k jolastokian. Datu gutxi hauek eta 76 orrialdeko Arrue proiektuaren txosteneko gainerakoek botila erdi beteta edo erdi hutsik ikusteko aukera ematen digute. Milaka irakasle euskaldundu, hizkuntza ereduen sistema ezarri, eskolan belaunaldi berria euskaldunduko zenaren esperantza izan... eta orain hau.
‎Hiru hauek eta beste hainbat agintarik zuten CANeko Erakundeen Sortzaileen Batzordean, kutxaren estatutuetan instituzioek honen kontrolerako aurreikusitako batzordean. Horko lau kidek Barcina, Sanz, Miranda eta Maia halaber, organu honen batzorde iraunkor batean zuten, horregatik dieta gisa dirutzak jasoz:
2014
‎Izan ere ordainpeko pornografia eskaintzen duten enpresa askok amuak (kalitate baxuko film zati laburrak) ipini ohi dituzte doako webguneetan, erabiltzailea beren guneetara eraman eta eduki osoa ordain dezala bultzatzeko. Azken finean, doako gune pornografikoek beste enpresa hauetatik eta publizitatetik lortzen dituzte irabaziak.
‎Sarri, aurrerapenen bat egitea, txikia bada ere, kostatu egiten zaie ume hauei eta hezitzailearentzat frustrantea izan daiteke hain mantso joatea, baina aldi berean zerbait lortzen duten bakoitzean sentitzen den poza zaila da beste haurrekin sentitzea, diote. " Beste batzuek ikusten ez dituzten gauzak ikusten dituzu azaldu du Marilu Eizagirrek, umeak' pixa' hitzaren esanahia ulertu zuenean adibidez, izugarri pozgarria izan zen niretzat, kanpotik begiratuta tontokeriatzat har badaiteke ere; haurrak komunikatzea lortzen duenean jauzia sekulakoa da".
‎Aljerreko aukeran edo Lizarra Garaziko su etenean gizartean sekulako ilusioa sortu zen. Baina gizarteak gero eta gutxiago sinetsi du prozesu hauetan eta hori neurtu egin behar da. Hausnarketa gisa planteatuko nuke egingo dudan planteamendua:
‎Horrela hasi nintzen Euskal Herriarekiko nire kezkak haiekin partekatzen, gero jende gehiago hurbildu zitzaigun eta Ekin sortu genuen. Geroxeago, EAJrekin izandako hausturaren ondoren, honako hauek ETA sortu genuen 1959an: Jose Maria Benito del Valle, Joxe Manu Agirre, Mikel Barandiaran, Txillardegi, Rafael Albisu, Iñaki Larramendi eta nik.
‎Funtsean, epaiak ebatzi du HB, EH eta Batasuna ETAren egiturako alderdi eta erakundeak zirela eta, beraz, haietan jardundako auziperatuak ETAkoak edo haren kolaboratzaile. Bigarren alorrean, 103 herriko tabernen ondasunen konfiskazioa agindu da, hauek ETAren finantza egituraren parte direlako.
2015
‎Azken asteetan, ehunka familiak azterketa hauei eta LOMCEri oro har desadostasuna adierazi diote. Proba ez egiteko eskaera bidali diete, gutun bidez, ikastetxeetako zuzendariei.
2017
‎(Barre) Bai, hori guztia. Mediku batek esan ditzake gauza hauek eta beste mediku batzuek kontrakoa esango dute. Nik eztabaidatu egin dut transgenikoez, produktu kimiko sintetikoez, Zabalgarbiko erraustegiaz eta abarrez.
‎Gaixotasun hauekiko eta pairatzen dituzten pertsonekiko aurreiritziek integrazio prozesua zailtzen dutela diote tailerraren sustatzaileek, eta beharrezkotzat jotzen dute lanketa soziala: " Gaixotasun psikikoa arazo soziala da.
‎Hirugarren diskurtsoa oso hedatua dago, batik bat alderdi politiko batzuek oso barneratua dute, eta euskararen edozein aurrerapauso inposiziotzat hartzen du. Oso argiak izan behar dugu hauen aurrean eta diskurtso honi aurre egiteko dugun bide bakarra ahalik eta demokratikoen aritzea da. Adierazi behar zaie biek dituztela eskubideak, oreka bat behar dela eta oreka horretan euskara lagundu behar dela.
2018
‎AEBetan gertatzen denak tendentzia markatzen du kontu hauetan eta, ozeanoaz bestaldera begiratuta, zenbakiek ez diote gezurrik: irakurgailu digitalen salmenta beheraka doa.
‎kasu batzuetan, baserri berrien izenek ematen digute jatorrizko funtzioaren pista saroi/ sarobe forma daukaten baserri izenak Gipuzkoan; borda forma dutenak Nafarroan eta Lapurdin; korta forma dutenak Bizkaian; beste batzuetan beren kokapenak, herriguneetatik aparte eta inguruko baserrietatik isolatuta egoten baitira. Azkenik, zenbait kasutan sarobetik baserrirako bilakaera berreraiki daiteke, irizpide hauek eta artxiboetako dokumentazioa erabiliz.
‎ez zen pazifismoan oinarritzen, eskubideetan baizik. 1990eko hamarkadaren hasieran Jarraik eztabaida luzeen ostean bere egiten ditu aldarrikapen hauek eta bere diskurtso propioa sortzen du: Borroka armatua herri baten autodeterminazio eskubiderako tresna zilegi zela baina horrek ez zuela esan nahi armada erregular eta profesional baten beharra zegoenik, hori inposaketarako tresna baitzen.
‎Hilabetero, jarraipen saioak ere egiten dituzte. Saio irekiak izaten dira azken hauek eta oso arrakastatsuak ez zirela ikusita, bertaratzeko deia espresuki erronkan ari diren hogei laguni zuzenean luzatzea erabaki zuten.
2019
‎Gizon asko sinetsita daude badirela prostitutak izan nahi duten emakumeak, eta badela emakume mota bat puta sexua hainbeste atsegin duenez gehien maite duten horretan jardun nahi duela. Hori dioten bezeroekin hitz egin eta gero prostitutekin hitz egiten duzunean, oso bestelako kontuak azaltzen dizkizute hauek eta indarkeriaz hitz egiten dute, disosiazioaz, nazkaz, gorrotoaz, baina oso onak dira itxurak egiten.
‎Asko hitz egiten da, noski, baina modu didaktikoan eta ikasteko gogoz. Eskoletan, adibidez, asko mintzatzen da haurrekin gai hauez eta nire kasuaz. Ni oso harro nago uhartearrez.
2020
‎Planetako pertsona bakoitzak bere bizitza osoan 850 tona agregatu kontsumitzen ditu, 10.000 bider bere pisua; ohiko eraikuntza lanetan ikusten ditugun 32 kamioi dira. Autopista, aireportu, trenbide, zubi, etxe... dena dago egina agregatu hauekin eta produktu horien artean hormigoi armatua da jaun eta jabe: mende bateko historia bakarrik du material honek, baina lurrazalaren itxura erabat aldatu du.
‎Deseroso zergatik? Nahi badu behinik behin, izango du hauek eta beste asko argitzeko aukerarik.
‎Gogoeta botata Lurrean etzanda eta Mare Nostrum abestiak etorri dira. Bizitza eta heriotzaren inguruan mintzo dira bi kanta hauek eta zerutik urrun bizitzea hobe dela adierazten dute. Bere izenari men egiten dion abestiak, hots, Mare Nostrumek heriotzaren eta patuaren lekuko isila izateaz gogaituta dauden horien inguruan dihardu.
‎Askotariko objektuen arteko uztarketa lana egin dute hamar artista gazte hauek eta munduaz haien interpretazioa adierazi nahi digute lengoaia pertsonaletik. Teknika ezberdinen bidez proposamen berriak dakarzkigute.
2021
‎Lanketa berezitua egiteko eta hainbat gauzaz sakonago solastatzeko aukera ematen dute tailer hauek; mutilekin aritzen den gidaria gizona da, neskekin biltzen dena emakumea: adibidez neskekin ahizpatasuna lantzeko baliatzen dituzte dinamika hauek eta mutilekin maskulinitate ereduaz gogoetatzeko.
‎Horrez gain, plataformak kalkulatu du 15 urteotan milioi bat euro gastatu duela Zumarragako Udalak hoditeriak eta ur azpiegiturak hobetzen: herritarrek uraren fakturan ordaintzen duten dirutik, hau da, herritarren dirutik, egin dira inbertsio hauek eta gehienetan Aquarbe izan da lanak egin dituena eta hortaz, diru hori irabazi duena.
‎Bideari ez zaio nahiko begiratzen Hacheren arabera eta justuki, bidean dira kalte gehienak. Lehenik eta behin babestu nahi diren eremu hauetan eta hauei esker milaka eta milaka herritar bizi direlako. Sailkapena gauzatuz gero, orotara 300 milioi herritar lirateke desjabeturik eta mugiturik, Survival, Minority Rights Group International eta Rainforest Alliance Gobernuz Kanpoko Egituren (GKE) kalkuluen arabera.
‎Hura konpondu arteko egunetan zabaldu zen panikoa lekuko prentsa ofizialistan ere usain zitekeen. Aspaldiko eztabaida mingotsenak ezagutu dira hilabete horietan, herritarren eta osasun langileen artean, hauen eta alderdi komunistako funtzionarioen artean... Miguel Diaz Canel lehendakariagandik hasita, Habanako gobernuko kideek lana gogotik egin behar izan dute herritarrak baretu eta lasaitzeko.
2023
‎Eskatzen diot ONCEri halako liburua irakurri nahi dudala, halako batean egiten dute egiten badute, jasotzen dut, eta irakurtzen dut. Jaurlaritzak badu hitzarmenen bat eginda ONCErekin, eta hainbat diru ematen dio lan hauetarako eta. Baina ez dakigu zenbat diru ematen dion ere, ze ez digute esaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia