Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2015
‎Zer da hau, ene Jainkoa?, zer da hau, ene Kreatzailea? Nondik datoz zure aurka jotzeko indar hauek eta hain koldarkeria handia deabruaren aurka jotzeko. Zuk, ene Printze horrek, zeureei lagunduko ez bazenie ere, ilunpetako printze honi zerbait zor bagenio ere, bidegabekoa izango zatekeen betiko Zuk gorderik diguzunagatik eta bestearen atsegin eta promesa guztiak faltsuak direla ikusirik.
‎1 Esandako neke eta gainerakoekin, zer baretasun izan dezake tximeletatxo gaixoak? Guztia datorkio, Senarraz gozatzea bizikiago desira dezan; eta Haren Maiestatea, gure ahultasuna ezagutzen duena izanik, gauza hauekin eta beste gauza askorekin prestatuz doa, adorea izan dezan hain Jaun handiarekin bat egiteko eta Hura Senartzat hartzeko.
‎Hemen jarri nahi ditut (hainbeste pertsona espiritualekin harremanak izan ditudanez gero) neuk ezagutu ditudan liluramendu era batzuk, baina ez dakit asmatuko dudan, beste leku batean idatzi nuenean bezala; hauek eta hemen doazen beste gauza batzuk, zenbait arrazoi tarteko direla, badirudi ez dela gaizki etorriko berriro esatea, egoitzak hemen batera joan daitezen baino besterik ez bada ere.
‎haietako batzuk esango ditut, eta lehenik, ia beti honen aurretik hasten den beste otoitz era bat, eta beste leku batzuetan honetaz hitz egin dudalako, gutxi esango dut. Bildutasun bat, hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago, izan ere, ez da ilunpean egotea ez begiak itxita, ezta ez datza kanpoko ezertan ere, begiak ixtea eta bakardadearen desira, nahi gabe gertatzen direlako; eta artifiziorik gabe, esandako otoitzerako eraikina landuz doala dirudi; izan ere, zentzumen hauek eta kanpoko gauzek ahalmena galduz doazela dirudi, arimak galdua zuen berea berreskura dezan.
‎Orduan hasten da har hau bizia izaten, Espiritu Santuaren beroaz, Jainkoak guztioi ematen digun laguntza orokorraz baliatzen hasten denean eta Elizari utzi zizkion erremedioez baliatzen hasten denean, bai aitortzekin jarraituz, bai irakurgai onekin eta sermoiekin, hauek baitira bere axolagabekerian eta bekatuetan hilik eta arriskuetan sarturik dagoen arima batek izan ditzakeen erremedioak. Orduan hasten da bizi izaten eta janarituz doa hauen bidez eta gogarte onen bidez, handi egina dagoen arte; hauxe da niri harira datorkidana, beste horrek ez baitu garrantzi handirik.
‎5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantz... Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
‎17 Mesede hauek eta beste asko egin eta egiten dizkio etengabe Jaunak bekatari honi; uste dut ez dagoela haiek esan beharrik, esan denetik ezagut baitaitezke nire arima eta Jaunak eman didan espiritua. Bedeinkatua izan bedi beti betiko, nitaz hain ardura handia hartu duelako.
‎Hau nagusitasun handia da arimarentzat; hain handia, non ez baitakit berau duenak izan ezik beste inork ulertuko duen; izan ere, norberagandik eta berez askatzea da, gure lanik gabe egiten delako; Jainkoak egiten du guztia, Haren Maiestateak agertzen baititu egia hauek eta josita geratzen baitira, guk era hartara eta hain tarte laburrean ezin ditugula lortu argi ikusteko eran.
‎19 Batzuetan aipatuko nituen ikuskarien ondorio hauek eta beste gauza batzuk, baina esana dut probetxu kontuan gehiagoa eta gutxiagoa dagoela; ikuskari honetatik probetxu handi handia geratzen da.
‎Gogoeta hauekin eta beste batzuekin, neure burua asko estutuz, hitz eman nuen Sakramentu guztiz Santuaren aurrean, eginahalak egingo nituela etxe honetara etortzeko baimena lortzeko eta, kontzientzia onez egin ahal izanez gero, klausura gordetzeko promesa egiteko.
‎3 Hau ikuskari guztietan gertatzen da, inolako salbuespenik gabe; hau da, ezin dela ezer egin gutxiago edo gehiago ikusteko, eta gure ahaleginak ez duela ez egiten ez desegiten. Jaunak argi ikus dezagula nahi du, ez dela hau gure egintza, Bere Maiestatearena baizik; eta harrokeria gutxiago izan dezagun, oso apal eta beldurrez egonarazten gaitu, Jaunak nahi duguna ikusteko ahala kentzen digun modu berean, mesede hauek eta grazia ere ken diezazkiguke, eta guztiz galduak geratu; eta ibil gaitezela beti beldurrez, erbeste honetan bizi garen bitartean.
‎Hemen ere arrazoiak eragotz dezala brida estutzea, berezko joera lagungarri izan daiteke-eta; etor dadila berriro gogoetara, ez dela dena perfektua gogora ekarriz, hein handi batez sentsuala baizik; eta isil dezala haur hau maitasunezko opari batekin, hari maitatzera eraginik baliabide bigunez eta ez ukabilka, esaten duten bezala. Jaso dezatela maitasun hau barruan, eta ez gehiegi egosten duen eltze baten antzera, egurra neurri gabe jartzen delarik isuri egiten baita dena; neurrira ekar dezatela su horretarako hartu zuten sugarria eta saia daitezela garra eztitzen malko gozoekin eta ez desatseginekin; malko desatseginak dira, izan ere, sentimendu hauenak eta kalte handia dakarte. Nik noizbehinka izaten nituen hasieretan, eta burua galdua uzten zidaten eta espiritua nekatua, biharamunean eta geroago ere otoitzera ezin itzulirik egoteraino.
‎5 Hauek eta beste hainbat gauza askotan esatea gertatu zait. Tentelkeria eta apaltasunik eza zela ikusten nuen gero.
‎Nik uste dut Jaunak oinaze hauek eta gertatzen diren beste tentaldi asko eman nahi izaten dituela batzuetan hasieran eta beste batzuetan azkenean, bera maite dutenak probatzeko eta kaliza edan ahal izango duten eta gurutzea eramaten lagunduko dioten jakiteko, haien eskutan altxor handiak utzi baino lehen. Eta uste dut geure onerako eraman nahi gaituela hemendik Haren Maiestateak, zein txikiak garen uler dezagun; izan ere, hain goi mailakoak dira geroko mesedeak, non lehenbizi geure miseria ikus dezagula nahi baitu haiek eman baino lehen, Luziferrena gerta ez dakigun.
‎Eta ez bedi atzera egitearen beldur izan, behin eta berriro estropezu egin arren, eraikina oinarri sendoaren gainean egiten hasia baitago. Izan ere, Jainkoaren maitasuna ez dago gehienontzat desiragarri eta kontsolagarri diren malkoak, ezta atsegin hauek eta samurtasuna izatean ere, justiziaz, kemenez eta apaltasunez zerbitzatzean baizik. Horri guk geuretik ezer ematea baino gehiago hartzea deritzot.
‎9 Garai honetan, gau batean hain zuzen ere, ito egiten nindutelakoan nengoen; eta ur bedeinkatu ugari bota zutenez gero, haietako aldra bat iheska ikusi nuen, amildegian behera doan baten antzera. Hainbeste aldiz oinazetu naute zorigaiztoko hauek eta hain beldur gutxi diet nik, Jaunak baimena eman ezik zirkinik ere ezin dutela egin ikustean, non, esango banitu, gogait eragingo bainioke berorri eta neure buruari.
‎Beldurtxo eta nahigabe hauek eta apaltasun itzala orain ikusten dut nik nahiko inperfekzio zirela eta hilduraturik ez egotearen ondorioa; izan ere, Jainkoaren eskuetan uzten den arima bati berdin zaio berari buruz ongi hitz egiten duten nahiz gaizki hitz egiten duten, berak ongi ulertzen badu. Jaunak ulertzeko mesedea egin nahi dion bezala, ez duela bererik ezer ere.
‎Haiei bere ariman gertatzen zena aditzera emateko, une hartan, liburu espiritual batez baliatu zen, Bernardino Laredoren Subida del Monte Siónliburuaz. Berari gertatzen zitzaionarekin, ustez, bat zetozen edo antz handia zuten pasarteak seinalatu zizkien hauei eta, era berean, idatzizko zenbait ohar albait zehatzen azalduak gai horri buruz eskuratu. Honela dio:
‎4 Oi, ene Jainkoa! Bai gutxi esan nahi dutela eraikin hauek eta kanpoko atseginek barrurako! Haren maitasunagatik eskatzen dizuet, ene ahizpa eta aitak, etxe handi eta baliotsuei dagokien honetan, oso kontuz joka dezazuela.
‎Haren aurrean izan nintzenean, esan nion, gauza gogorra zela halako laztasun, perfekzio eta itxituran bizi nahi zuten emakumeak egotea, eta halakorik ezer igaro gabe atsegin artean zeudenek, gure Jaunaren zerbitzu hain handiko obrak eragotzi nahi izatea. Hauek eta beste gauza asko esan nizkion Jaunak ematen zidan adore handiaz. Horrek hainbesteraino ukitu zion bihotza, non beragandik alde egin baino lehen, baimena eman baitzidan.
‎[6]. Behin, Jauna hartu berri, zalantza hauen artean eta inolako fundaziorik egiteko erabakia hartu ezinik nengoela, gure Jaunari eskatu nion argia eman ziezadala, guztian beraren nahia egin nezan; epelkeriak ez baitzuen egiten, desira hau niri puntutxo batean ere faltatzea. Gure Jaunak esan zidan agiraka antzera:
‎5 Ez dut kontatzen miraritzat, beste gauza batzuk esan banitzake ere; ahizpa hauek zuten fedeagatik, honela, diodan bezala, gertatzen delako kontatzen dut, eta nire lehenbiziko asmoa ez delako monasterio hauetako mojak goratzea; baina Jaunaren ontasunagatik, orain arte guztiak horrelaxe doaz. Eta gauza hauei eta beste askori buruz idazteak luze joko luke, baina ez litzateke probetxurik gabea; izan ere, batzuetan, haiek imitatzera datozenei gogoa berotzen zaie. Baina hau aditzera eman dadin nahi badu Jaunak, prelatuek agin dezakete ama prioreei idazteko.
‎Izan ere, aurkitu ditut batzuk, pentsamenduan datzala gorabehera guztia uste dutenak, eta hau Jainkoagan luzaro eduki ahal badute, indar handia eginik bada ere, pertsona espiritualak direla uste dute; eta, gehiago ezin, eta barreiatzen badira, nahigabe handiak hartzen ditu eta galduak direla iruditzen zaie. Gauza hauek eta ezjakintasun hauek ez dituzte izango letradunek, bat edo beste aurkitu badut ere; baina guri, emakumeoi, ezjakintasun hauetaz jakinaren gainean egotea komeni zaigu. Ez diot Jaunaren mesedea ez denik haren egintzak hausnartzen beti egon ahal duenarena, eta ongi da hori lortzen saiatzea; baina gogoan izan behar da irudimen guztiak ez direla berez trebeak horretarako, arima guztiak, ordea, trebeak dira maitatzeko.
‎15 Monasterio hauetako ahizpa batzuen berariazko gauza batzuk esaten hasi nintzen, hau irakurtzen dutenerako orain diren hauek ez direla biziko uste izanik, eta gero etor daitezenek hain hasiera onen lorratzean aurrera egiteko bihotza izan dezaten. Geroago iruditu zait, hobeki eta zehazkiago eta nik izan dudan beldurrik gabe esango duenik izango dela, ni horretan tarteko naizela irudituko zaiela etortzen baitzait burura; eta horrela, alde batera utzi ditut hainbat gauza, ikusi dituztenek eta haien berri dakitenek, ezinbestean, miragarritzat izango dituztenak, naturaz gaindikoak direlako; hauetakorik eta Jaunak haien otoitzen bidez egiten zituela argi ikusi den haietakorik ez dut esan nahi izan bat ere.
‎8 Hauek eta beste bertute batzuk, gizon garbi eta era onekoa baitzen, emakumeekin tratatzearen kontrakoa, izango ziren bitarteko gure Jaunak munduaren ezaguera emateko, handik alde egiten saia zedin; eta honela, zer Ordena hautatu pentsatzen hasi zen; eta batzuen eta besteen artean saiatuz, bere izaerarako guztietan aurkitzen zituen eragozpenak, esan zidanez.
‎Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
‎Batzuetan aukera ona zen horretarako, nire urteekin eta nitaz zenbait gauza entzunik, nolabaiteko esperientzia nuela iruditzen baitzitzaion. Elkarrizketan erabili genituen beste gauza batzuen artean, hauek eta beste batzuk esan zizkidan, idaztekoak ez direnak, askoz ere gehiago luzatuko bainintzateke.
‎Pobretasunaren eta bakardadearen gogo bizia zuen, eta Jainkoa ikusteko erbeste honetatik irteteko ere bai. Ondorio hauengatik eta horien antzeko beste batzuengatik sosegatzen hasi zen, bertute hauekin uzten zuen espiritua ezin zela txarra izan pentsatuz, eta hala esaten zioten berarekin harremanak zituztenek ere, baina ez beldur izateari uzteko, hain nahigabeturik ez ibiltzeko baizik. Haren espirituak ez zion eragiten sekula ere ezer ezkutatzera, beti obeditzera baizik.
‎11 Espirituaren hegaldia arimaren barne muinetik igotzen den zer bat da, nola deitu ez dakidana. Konparazio hau bakarrik datorkit gogora, otoitz era hauek eta beste batzuk luze eta zabal azalduak daudela berorrek dakien lekuan jarri nuena, baina nire oroimena halakoa izanik, ahaztu egiten zait. Arima eta espiritua suaren antzekoa dela iruditzen zait; sua handia bada eta su hartzeko prestatuz joan bada, berdin gertatzen zaio arimari ere, Jainkoarekiko duen prestaeraren arabera, sua bezala, berehala su hartuz, goraino iristen den gar bat botatzen duela, hura behean dagoen bestea bezain su izan arren, eta gar hau gora igo arren, horregatik ez da sua galtzen.
‎3 Irudizko ikuskarien zera amaitu da; baina badirudi hiru Pertsona hauen eta Gizatasunaren adimenezko ikuskaria izaten dela une oro, eta hau, nire iritziz, askoz ere goragokoa den gauza da. Eta orain konturatzen naiz, neure iritziz, Jainkoarenak zirela izan ditudanak, arima orain dagoen egoerarako prestatzen zutelako; arima hain ezereza eta indar gutxikoa izanik, Jainkoak eramaten zuen behar zuela ikusten zuen eran; baina, nire iritziz, Jainkoarenak direnean, estimu handitan izatekoak dira oso.
‎5 Nirekin denbora pixka bat egin zuenez gero, gogora etorri zitzaidan berorri esan niola nik ikuskari hauek laster batean igarotzen zirela. Berak esan zidan, aldea dagoela hauen eta irudizkoen artean eta egiten zizkigun mesedeetan ezin daitekeela arau zehatzik izan, batzuetan era batekoak komeni direlako eta besteetan bestekoak.
‎26 Gauza hauek eta hainbeste santuren arrazoiek sendotzen naute, ni hain kaskarra izanik, ez dela Jainkoa izango burura etorriz beldur hauek ditudanean. Baina otoitzean, eta gelditasunean eta gogoa Jainkoagan dudala nagoenean, munduan diren jakintsu eta santu guztiak bat eginik pentsa daitezkeen oinaze guztiak emango balizkidate eta nik sinetsi nahiko banu ere, nuke sinetsi hau deabrua denik, ezin dudalako.
‎9 Gauza hauengatik eta hauen antzeko beste batzuengatik, oso komenigarri da ahizpa bakoitzak hitz egin dezan argi eta garbi priorearekin bere otoitzari buruz, eta honek kontu handiz begira ditzala ahizpa haren izaera eta perfekzio maila, aitor entzuleari dei egin diezaion, kasua hobeki ulertzeko, eta berarentzat berariaz aitor entzulea hautatzeko, ohiko aitor entzulea halako gauzetarako nahiko ez balitz.... Kontu handia izan bezate honelako gauzak ez komunikatzeko, oso Jainkoarenak badira ere, eta mirarizko mesede ezagunak badira ere?, kanpokoekin, ezta isilik egoteko zuhurtasunik ez duten aitor entzuleekin ere, hau oso garrantzitsua delako, uste duten baino garrantzitsuagoa, eta ez dezatela batzuek besteekin ere erabil.
‎8 Izan ere, izen hau lehen baino gehiago erabiltzen da orain, eta norbere borondatea den guztiari eta askatasunari orain malenkonia deitzen diote. Beraz, uste dut, etxe hauetan eta Ordenako guztietan ez litzatekeela ahotan erabili behar izen hau, berarekin batera askatasuna dakarrela dirudielako; gaixotasun larria deitu behar zaio, horixe baita, izan ere, eta halakotzat harturik sendatu behar da.
‎17 Arrazoi hauekin eta besteekin nahiko nahasi nintzen eta haiei kapera emateko hasita zegoen kontua adostea erabaki nuen, eta egundo ez zait damutu; izan ere, argi ikusi dugu, etxea erosteko konponbide txarra izango genuela bestela, orain daudena haien laguntzaz erosi baitzen, Toledoko etxe onen artekoa, hamabi mila dukat kosta zena eta, hainbeste meza eta jai daudenez gero, mojen poza da, eta herrikoentzat pozgar... Munduko iritzi hutsalei begiratu banie, guk uler dezakegunez, ezinezkoa zatekeen honelako erosotasuna izatea, eta hain borondate onez karitate hau egin zigutenei irain egitea litzateke.
‎hau berorren gorentasunaren zerbitzuan egon daitekeela eta berak nahi ez; nik, ordea, gogoz egingo nukeela, baina ezin dudala! Gauza hauetatik eta txarragoetatik igaro beharra dugu gizakiok, eta oraindik ez dugu ulertzen mundua, eta ez da nahi izaten hura uztea.
‎Ordu onean etorri zen eta gogoa altxatu zidan, baina uste dut on handiagoa egingo zidatela berorren otoitzek; izan ere, jakinarazten diot etxe honetan Jaunak mesede handi handiak egin dizkigula, eta egiaz esaten diot, obedientziaren eta bildutasunaren aurkakorik ez dudala aurkitzen San Joserenean aurkitzen nuen baino gehiago. Dirudienez, Jaunak hainbeste grazia ematen dizkie batera arima hauei eta horrela harri eta zur geratzen naiz; aita bisitaria ere halaxe geratu zen, orain dela hilabete edo bisitatu baikintuen, eta ez zuen zuzendu beharrekorik ezer aurkitu. Eman biezazkio eskerrak Jaunari horregatik.
‎3 Baimenei dagokienez, erregearena erraza izango delakoan nago, Jainkoari eskerrak, zenbait neke igaro badira ere, nik esperientzia baitut deabruak gaizki hartzen dituela etxe hauek eta horrela beti jazartzen digu; baina Jaunak guztia dezake, eta horrela galtzaile ateratzen da.
‎7 Aita frai Jeronimok esan zidan aita frai Gregoriori idatziko ziola; ez dakit ahal izango duen, gaur predikua baitauka. Posta zerbitzuak astia ematen badio, ez da idatzi gabe geratuko; bestela, eman diezazkiola berorren agurgarritasunak albiste hauek eta nire goraintziak. Jainkoak nahi beza osasuna izatea, beraren gaixotasunak pena eman baitit.
‎Nik diotsot berorren jauntasunari, ez dakidala zer arrazoi den, ni eta ahizpa hauek hain samurki gozatu eta alaitzeko berorren jauntasunak bere gutunaz egin zigun mesedeaz; izan ere, asko izan daitezke arrazoiak, baina ohituak gaude balio handiko pertsonengandik mesedeak eta laguntzak jasotzen eta ez digute halako eraginik egiten; beraz, ulertzen ez dugun ezkutuko zerbait egon behar du. Eta, gainera, arreta handiz aztertu dut ahizpa hauengan eta neure buruagan.
‎Ez dakit hala izan zen; nik hau dut gogoan soilik, berorrek esan zidala, zeukan guztia harentzat nahi zuela, eta zazpiehun dukat eman diezazkiokeela garbian. Eta gogoan dut hori, nik berorren zerbitzurako nuen borondate finaz, dote ona izatea nahi nuelako, aita bisitariak, garai hartan aita Gracián baitzen?, baimena eman zezan, eta horrela idatzi nion, eta horretan guztian ahal nuena egin nuen; izan ere, Kasilda eta Teresatxo eta aita Graciánen beste arrebatxo bat izan ezik, ez da neska txikirik sartu etxe hauetan eta ez nuke onartu ere egingo. Etxe guztietan ezin dut egin ohi nuena, gauzak botoen bidez erabakitzen direlako.
‎Hala ere, ene aita, ez diegu begiratu behar orain bizi direnei, prelatu izan daitezkeen pertsonei baizik, hau eta beste gauza batzuk jar daitezen. Horregatik, egin diezagula berorren aitatasunak guri asko laguntzeko karitatea, hau eta lehengo egunean idatzi nuena argi eta erraz gera daitezen aita komisarioaren aurrean; izan ere, hark jartzen ez baditu, Erromatik lortzen saiatu da, arima hauentzat eta haien pozbiderako oso garrantzitsuak direla uste dudalako, eta beste monasterio batzuetan gauza espiritualetan hain loturik edukitzearen ondorioz nahigabe handiak dituztelako; eta estu eta loturik dagoen arima batek ezin zerbitza dezake ongi Jainkoa, eta deabruak hortik tentatzen ditu, eta askatasuna dutenean, hainbat kasutan, ez zaie interesatzen eta ez dute nahi izaten.
‎Jaunak egin dezala bere zerbitzari eta berori gorde dezala guztien onerako. Mesede handia egingo dit, berorren meza hauei buruz hau argitzeaz; eta, hartara behartuak egon gabe, ia egunero kantatzen direnez gero, egoki izango da berorrek guri eskrupulu hau kentzea eta hain garrantzi gutxiko arazoan ahizpa hauei eta niri poz ematea, guztiok nahi baitugu berori zerbitzatzea.
‎Eta horretan zuzen jokatu zuen frai Pedro Fernándezek, hango bisitariak, eta asko zor diot berorren jauntasuna ez nahigabetzeko izaten zuen arduragatik. Hemengo bisitariak baimen eta eskumen ugari eman dizkie aita hauei eta haien arabera eskatu ere; beraz, berorren jauntasunak begiratzen badu zer eskumen duten, hainbesteko errurik ez dutela ohartuko da; eta horrela diote, berak erregu eta erregu egin badie ere, frai Gaspar ez dutela egundo onartu nahi izan, ezta harekin adiskidetasunik izan ere; eta beste batzuekin ere gauza bera, Ordenarako hartua zuten etxea beraiek utzi baitzuten.
‎4 Ahizpa hauek eta ama prioreak behin eta berriro muin egiten diote eskuetan berorren gorentasunari; eta nik, ene andere Beatrizi.
‎6 Nire iritziz, berorren agurgarritasunak ez luke joan behar Albara aita Nicolao gabe, nahasmen hauek eta benefiziaduak utzi zituen limosnaren kontuak argitu ditzan. Mesede handia egin zidan berorren agurgarritasunak hura bidaltzeaz (gehiago ezin baitzen egin); izan ere, han ez zen gaztetxorik behar, hitz egiteko modua duena eta gehiago denaren itxura ematen duena baizik.
‎8 Nik ongi egiteko diodana da laurehun dukateko kopuru osoarena; gainerako ehunekoak bidaliko dira kobratzen direnean; eta bidaltzen ez badituzte, ongi merezi ditu bere semeagatik igaro dituen une garratzengatik( hauek eta beste batzuk ikaragarriak izan baitira, bisita hauetan jardun duenetik hasita), gure aita Graciáni zor zaiona kontuan izan gabe; Ordena honetan hainbeste hartu badira doan, arrazoi handiagoz egin behar zen zerbait beragatik.
‎Orain dela lau egun iritsi nintzen hona eta ongi, iritsi ere, Jainkoari eskerrak, eta inolako nekerik gabe, eguraldia oso freskoa zelako. Harri eta zur geratu naiz moja hauek eta jaun hauek nola poztu diren nirekin ikusiz; nik ez dakit zergatik. Guztiek eskatzen dizkiote otoitzak berorren aitatasunari, eta hemengo ama prioreak dio, ez diola berorri idazten, hain mihi luzea denez gero, mutuekin ezin duelako hitz egin.
‎Haren amaren aurrean ere ez bedi ahotik atera ezer, erruki handia baitiot. Zergatik ez dit kontatzen inork nola eraman dituen gauza hauek eta zer esaten zion, jakin mina nuen?, eta haren azpijokoaz konturatu den?
‎6 Orain modu oso oneko bi mojari buruz hitz egin didate; hemen izan nahi dute moja eta bi mila dukat baino gehiago dakartzate; horrekin etxea ordaintzeko izango dugu, lau mila kosta baitzen, eta seiehun hauek eta hainbat gehiago. Jainkoa gorets dezan diotsot, mesede egin didalako baita hartzen direnak hain onak direlako ere.
‎Aldi luzea da ene aita Baltasar Álvarezen gutunik jasotzen ez dudala, baita nik hari idazten ez diodala ere; eta noski, neure burua hilduratzearren (honetan ez baitut inoiz aurrerapenik, ezta beste ezertan ere ustez), baizik eta gutun hauen oinazea hainbestekoa izanik, bat edo beste neure atseginerako dudanean, beti nago astirik gabe. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Hartaz gozatuko baitugu ziur ziur betiko; izan ere, hemen, absentzia hauekin eta gauza guztietan izaten diren aldaketekin, ezeri ezin diogu kasu handirik egin. Amaiera itxarote honetan doakit bizia, neke handien artean diotenez; niri, berriz, ez zait hala iruditzen.
‎Haren aurrean izan nintzenean, esan nion, gauza gogorra zela halako laztasun, perfekzio eta itxituran bizi nahi zuten emakumeak egotea, eta halakorik ezer igaro gabe atsegin artean zeudenek, gure Jaunaren zerbitzu hain handiko obrak eragotzi nahi izatea. Hauek eta beste gauza asko esan nizkion Jaunak ematen zidan adore handiaz. Horrek hainbesteraino ukitu zion bihotza, non beragandik alde egin baino lehen, baimena eman baitzidan?
‎ziurtzat dudala (Jainkoarren, nahiago nuke gezurra balitz baina) pertsona asko Sakramentu guztiz Santura bekatu astunekin hurreratzen direla; eta Jainkoaren maitasunaz hiltzen dagoen arima bati hitz hauek esaten entzungo baliote, harriturik geratuko lirateke eta ausarkeria handitzat izango lukete. Behintzat ziur nago beraiek ez dutela halakorik esango, hitz hauek eta Kantarik Ederrenean dauden hauen antzekoak maitasunak esaten baititu; eta haiek maitasunik ez dutenez gero, alferrik irakurriko dituzte egunero Kantarik Ederrenak, ez baitira haietan trebatuko, ezta ez dira ausartuko ahotan hartzen ere; entzuteak berak ere zinez beldurra ematen du, maiestate handia dutelako beren baitan. Handia duzu Zuk, ene Jauna, Sakramentu guztiz Santuan; baina fede bizia ez baina hila dutenez gero, hauek ogiaren irudipean Zu hain apal ikusirik, ez diezu ezer esaten, entzuterik ez dutelako merezi, eta horrela hain ausart agertzen dira.
‎4 Era desberdinak dira, eta ohiko eta barruko pozaz izaten dira, baina nik uste dut ez direla konturatzen eta ez dakit, batzuetan beren gerratxoak izaten dituzte, baina gutxi izaten dira. Hala ere, nik ez diet inbidiarik arima hauei eta arretaz erreparatu diet, eta konturatzen naiz aipaturiko gerrarekin dabiltzanak, hain otoitz era handirik gabe, askoz ere gehiago aurreratzen direla perfekzioko gauzetan, hemen uler dezakegunez.
‎Baina zenbat izango diren, ene alabak, zeukatena utziko ez dutenak segurtasunaz ez bada! Izan ere, abisu eman dizuedan beste leku batzuetan luze hitz egin dut arima adoregabe hauetaz eta agertu dut horrek egiten dien kaltea eta zein on handia den desira handiak izatea, egintzak handiak ezin direnez gero; beraz, hauetaz ez dut gehiago esango, horretaz hitz egiten ez nintzateke inoiz nekatuko baina. Jaunak hain goi mailara igotzen dituenez gero, zerbitza dezatela hartan, eta ez daitezela zokoratu; erlijiosoak izan arren, lagun hurkoari lagundu ezin badiote, batez ere emakumeek, erabaki sendoaz eta arimen aldeko desira gartsuez, haien otoitzak indarra izango du eta, beharbada, nahi izango du Jaunak bizitzan edo heriotzan on egin dezaten, frai Diego santuak orain egiten duenez; bera anaia ez mezakoa zen eta zerbitzatu baino besterik ez zuen egiten, eta hil zenetik hainbeste urte igaro ondoren, haren oroipena pizten du Jaunak eredu izan dakigun.
‎3 Orain kontuan izan, gehien batean eta ia beti (Jaunak, san Paulori egin zionez, berariazko dei bat egin nahi dion pertsonaren bat ez bada, kontenplazio gorenean jarri baitzuen eta berari agertu eta hitz egin baitzion, harrezkero ongi goretsia geraturik), Jainkoak goi grazia hauek eta mesede hain handiak bere zerbitzuan lan eskerga egin dutenei eta beraren maitasunaren desira dutenei eta beren gauza guztiak Haren Maiestatearen gogoko izan daitezen saiatzen direnei egiten dizkie. Harrezkero urte luzez meditazioa egiten eta Senar honen bila nekaturik, eta munduko gauzez asper asper eginik, egian finkatzen dira, ez dute bilatzen beste inon beren poz, bake eta atsedena, benetan izan daitekeela uste duten lekuan baizik; Jaunaren babespean jartzen dira; ez dute nahi besterik.
‎6 Ongi ulertzen dira arimak handik ateratzen dituen irabaziak ondorioetatik, bertuteetatik eta geratzen zaizkion fede biziarengatik eta munduari dion mespretxuagatik. Baina nola eman zitzaizkion ondasun hauek eta arimak hemen gozatzen duenaren berri ez du ulertzen ezertxo ere, hasieran hasten denean izan ezik, orduan gozotasun handi handia izaten baita. Beraz, argi dago Emazteak dioena gertatzen dela:
‎Izan ere, ontasun eta lautasun osoz egin badezake ere, aurrekaria jartzea litzateke eta, beharbada, denboraren joan etorrian, baliteke hainbesteko askatasunik komeni ez zaiona etortzea, eta are bere kontura askatasun handiagoa hartu nahi izatea. Ez beza baimendu Jaunak halakorik, baizik eta egin bitez beti onerako gauza hauek eta gainerako guztiak, orain egiten diren bezala, amen, amen.
‎2 Beraz, kanpaia jo eta guztiak kapituluan bildurik, nagusiak edo buruak seinalea ematean, irakurle ofizioa duen ahizpak irakur bitza Konstituzio hauek eta Erregela. Eta irakurri behar duenak esan beza:
‎13 Hauetaz eta antzeko gauzez abisu eman zaienei, edota aitortzen direnei, ezar eta eman bekie penitentzia gisa otoitza edo otoitzak, errua nolakoa den kontuan izanik, edo zeregin apalen bat, edo aparteko isiltasuna Ordenako isiltasuna hausteagatik, edota janariren bat jateko debekua otorduren batean.
‎– Ez, ez ezazue barrerik egin horretaz, aparra bezala handitzen baita, eta ez dago gauza txikirik, ohore puntu hauek eta irain egin ote diguten adi egotea bezalako arrisku larrietan. Badakizue zergatik, beste gauza asko kontuan hartu gabe?
‎Hark egia nahi dezagula nahi du; guk, berriz, gezurra nahi dugu; beti irauten duena nahi dezagula nahi du; hemen, berriz, amaitzen denera lerratzen gara; gauza handi goikoen gose izan gaitezela; hemen, berriz, behekoak eta lurrekoak nahi ditugu; ziurra dena soilik maite dezagula nahi luke, baina hemen duda mudakoa maite dugu: hau burla egitea da, ene alabak; ez, ordea, Jainkoari arrisku hauetatik eta gaitz guztitik atera gaitzala eskatzea. Eta guk nahi duguna erabat zuzena ez bada ere, saia gaitezen eskaria egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia