2015
|
|
4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran;
|
honetaz
pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
|
|
Oi, nork aditzera eman diezaiekeen
|
hau
pertsona lizun eta bekatu itsusiak egiten dituztenei, gogora dezaten ez direla ezkutukoak, eta arrazoiz sentitzen dituela Jainkoak, Maiestatearen hain begipean gertatzen baitira, eta hain lotsagabe jokatzen baitugu haren aurrean!
|
|
Baina horrek guztiak ez zuen askotarako balio izaten. Izan ere, leku
|
honetan
pertsona oso santuak bizi ziren (ni, berriz, haien ondoan oso txarra nintzen) eta Jainkoak bide honetatik ez zeramatzanez gero, beldur ziren; badirudi nire bekatuek egiten zutela banan banan batetik bestera pasatzea, eta horrela jakin egiten zuten, nik aitor entzuleari eta honek esateko agintzen zidanari izan ezik beste inori esan gabe.
|
|
Eta umore honetan ere gehiagoa eta gutxiagoa dago. Egia esan, deabruak bitarteko hartzen du umore
|
hau
pertsona batzuengan, haiek bereganatzen dituen badaezpada; eta argi ez badabiltza, lortuko du. Izan ere, umore onek gehien egiten duena arrazoia lotzea da, eta hau ilundua badago, zer ez ote dute egingo gure grinek?
|
|
10 Ikus beza berorrek, informazio
|
hau
pertsona batzuentzat, letra onaz kopiaturik Madrilera bidaltzea komeni ote den.
|
|
5 Valladolidetik Haur Errugabeen egunean irtengo gara Palentziako fundazio horretara. David erregearen egunean eman zen lehenbiziko meza (oso ezkutuan, eragozpenen bat izan zitekeela uste baikenuen), eta hemengo gotzain onak, on Alvarok, gauza guztiak hain ongi bideraturik, ez bakarrik ez zen izan eragozpenik, baizik eta hiri
|
honetako
pertsonek poza besterik ez dute agertu eta orain Jainkoak gu hemen egotearen mesedea egingo die. Nik ikusi dudan gauzarik harrigarriena da; seinale txartzat izango nuen, baina uste dut pertsona askoren kontrakotasuna lehen izan zela, hor ingurukoei ez baitzitzaien ongi iruditzen fundazioa hemen izatea; eta horrela, ni gogorik gabe izan naiz etortzeko, Jaunak argi pixka bat eta konfiantza handiagoa eman arte.
|
|
3 Hamalau urtez egon nintzen ni gogoetazko otoitzik ere ezin nuela, irakurketaz batera izan ezik. Era
|
honetako
pertsona ugari izango dira, eta beste batzuk, irakurketaren laguntzaz ere, gogoetazko otoitza ezin eduki dutenak, ahozkoa baino besterik ezin dutenak, eta hemen gehiago gelditzen dira. Batzuek pentsamendu arin arina dute eta ezin dira gauza batean geldi egon, beti daude artega, eta Jainkoagan pentsatzen gelditu nahi badute, gogoa mila zentzugabekeria eta eskrupulu eta zalantzatara doakie.
|