Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2015
‎7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea. Eta bat batean hainbeste gauza erakusten dizkiote era batera, non, urteetan bere irudimen eta adimenaz haiek sailkatzen lan egingo balu ere, ez bailuke sailkatu ahal izango mila zatitik bat ere.
‎gure Jaunak kontenplazio gorenera eraman dituenez gero, hantxe beti gelditu nahi luketenak, eta hori ezin da; baina Jaunaren mesede honekin geratzen dira eta horrela ezin dute gogoetarik egin Pasioko misterioez eta Kristoren bizitzaz lehen egiten zuten bezala. Eta ez dakit zein den horren arrazoia, baina hau oso ohikoa da, hau da, adimena meditaziorako lehen adinako gaitasunik ez duela geratzen dela. Uste dut arrazoi hau izan daitekeela:
‎Are gehiago, arima hau zazpigarren egoitzan sartzeko garbitzea denean, zeruan sartu behar dutenak garbitokian garbitzen diren bezala; orduan, sufritze hau, itsasoan ur tanta bat bezain arina da. ...ndiagoz, oinaze eta samin hau, nahiz eta nire ustez lurrean diren guztien artean handiagorik ez duena izan (pertsona honek asko jasan zituen, bai gorputzekoak eta bai espiritualak, baina haiei guztiei ez zeritzen ezer honen ondoan), arimak hain balio handikotzat du oinaze hau, non oso ongi ulertzen baitu berak ezin zezakeela merezi; hala ere, sentimendu honek ez dio oinazea ezertan arintzen, baina honekin oso gogo onez darama eta halaxe eramango luke bere bizi osoan, Jainkoak nahi balu; orduan, baina, ez litzateke izango behin bakarrik hiltzea, etengabe hilez joatea baizik, egiaz ez baita gutxiago.
‎10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
‎9 Eta horrekin egoera hau guztiz bikaina da; eta bestela, geure bizitza osoan egongo gara leku berean eta mila nahigabe eta miseria artean. Izan ere, geure buruari uko egin ez diogunez gero, oso neketsu eta astuna da; geure miseriaren lur honetaz oso kargatuak goazelako; falta diren egoitzetara igotzen direnak, ordea, ez doaz horrela. Hauek ez ditu Jaunak, zuzena denez gero eta baita errukitsua ere, beti merezi dugun baino askoz ere gehiago ematen duena?, ordaindu gabe uzten, bizitzako atsegin eta jostaketek ematen dutenetan izan ditzakegun baino askoz ere, poz?
‎8 Ni pentsamenduetako nahaspila honetan oso estu ibilia naiz batzuetan, eta lau urte baino pixka bat gehiago izango dira esperientziaz ulertu nuela, pentsamendua (edo, hobeki uler dadin, irudimena) ez dela adimena, eta jakintsu bati galdetu nion eta hala zela esan zidan; ez zen hori poz txikia izan niretzat. Izan ere, adimena arimaren ahalmenetako bat denez gero, gogor egiten zitzaidan batzuetan hain nahasia egotea, eta eskuarki pentsamenduak hegan egiten du ustekabean; Jainkoak lot dezake soilik, Hark bere buruari lotzean, gorputz honetatik askatuak gaudela emateraino.
‎Izan ere, beste behin, otoitzean ari nintzela, nire espirituak gainezkaldia izan zuen: landa zabal batean nengoela iruditu zitzaidan, askoren arteko gudua egiten zenekoan, eta aipaturiko Ordena honetakoak oso kementsu gudukatzen ziren. Aurpegiak eder eta oso gartsu zituzten, eta mende hartuta asko eraisten zituzten lurrera, beste batzuk hil egiten zituzten.
‎Eta garbitokitik arimak ateratzea eta beste gauza seinalatuak hainbeste dira Jaunak honetan egin dizkidan mesedeak, non, esango banitu, neure burua nekatuko bainuke eta baita irakur dezana ere; eta mesede hauek gehiago izan dira arimen osasunean gorputzen osasunean baino. Hau oso gauza ezaguna da eta horren lekuko ugari daude. Gero eskrupulu handiak sortzen zitzaizkidan, nik ezin bainuen utzi sinetsi gabe, Jaunak nire otoitzagatik egiten zuela.
‎2 Beste hau, berriz, nola den adierazten hasterik ere ez dago, ezta ulertzerik ere; baina ariman berariazko sua sentitu nuen, nolakoa den esaten ez dakidana. Gorputzeko minak ezin jasanezkoak; bizitza honetan oso larriak igaro banituen ere eta, medikuek diotenez, hemen sufri daitezkeenik handienak (izan ere, elbarritu nintzenean nerbio guztiak uzkurtu zitzaizkidan, izan ditudan beste era askotakoak, eta are gehiago deabruak eragindako batzuk ere, kontuan hartu gabe), ez dira ezer ere han sentitu nituenen ondoan, eta amaierarik gabe eta sekula ere eten gabe izango zirela jakitea.
‎Lur hau oso aitzurtua badago lorrez eta jazarpenez eta gaizki esatez eta gaixoz, gutxi iristen baitira honaino halakorik gabe, eta guri badago bere interesetatik askatuz joanez, hain gelditzen da asea urez, non ez baita lehortzen ia inoiz ere; baina oraindik munduan dagoen lurra bada eta ni lehenengotan nengoen bezala arantzaz beterik dagoena, eta oraindik bekatu bideetatik alde egin gabe eta hain mesede handiak merezi duen bezalako esker onik gabe badago, lurra berriro lehortuko da.
‎12 Honek oso beheko gauza ematen du, eta halaxe da, izan ere; perfekzio handiagoan aurrera doazenek desohoretzat izango lukete eta lotsatu egingo lirateke munduko ondasunak amaitu egiten direlako uzten dituztela pentsatuko balute; bestera da, betiko iraungo baluteere, Jainkoagatik uzteagatik pozten baitira. Eta zenbat eta perfektuagoak izan, hainbat gehiago poztuko dira.
‎Sentimendu hau izan behar zuela iruditzen zait errege profeta Daviden espiritu harrigarriak, Jainkoaren gorazarrez harpa jo eta kantatzen zuenean. Errege aintzatsu honen oso debotoa naiz ni eta guztiak izan daitezela nahi nuke, batez ere bekatari garenok.
‎Alde batera uzten ditut, indarrean baleude? ageriko bekatuek ematen dituzten penak, kongregazio batenak, edota heresia hauek Elizan egindako kalteak, hainbeste arima galtzen ikusten ditugunak; izan ere, pena hau oso ona da, eta ona denez gero, ez du sortzen egonezinik. Otoitza daukanarentzat ziurrena, hala ere, gauza eta pertsona guztiekiko ardurak uztea eta Jainkoari poz emateaz soilik arduratzea da.
‎Hemendik aurrera egin eta eman ez zaizkion gustuak sentitzera espiritua jaso nahi dezanak, bata eta bestea galduko du, nire iritziz, naturaz gaindikoa delako; eta adimena galdurik, arima babesgabe eta lehortasun handian gelditzen da. Eta eraikin hau oso osorik apaltasunean oinarritua dagoenez gero, Jainkoagandik zenbat eta hurbilago, hainbat aurrerago joan behar du bertute honek, eta bestela, dena dago galdua. Eta halako edo holako harrokeria dela dirudi guk gorago igo nahi izatea, Jainkoak nahiko eta gehiegi egiten baitu, gu zer garen ikusita, bere ondora eramateaz.
‎10 Gaixorik nengoela lehenengo egun haietan, neure buruz baliatzeko gai izan aurretik, besteei on egiteko gogo biziak ematen zidan; tentaldi hau oso ohikoa da hasi berriengan, baina niri ongi irten zitzaidan.
‎13 Behin, honekin oso nekaturik nengoela, Jaunak esan zidan, ea zeren beldur nintzen; honetan bi gauza besterik ezin zitezkeela izan: edo nitaz gaizki esatea edota Bera gorestea; honekin adierazi nahi zidan, sinesten zutenek Bera goretsiko zutela, eta sinesten ez zutenek, errurik gabe gaitzetsiko nindutela, eta bi gauzak zirela nire irabazirako; beraz, ez hartzeko nahigaberik.
‎Gero etsenplu ona jartzen da aurrean. Hau oso ohikoa da. Jainkoak begiak pixka bat zabalduzizkidanez gero, jakinda ere, duda muda txikiena izanik, moja gaztetxoei galdetzen nien.
‎Etxea handiena bada ere, zer onura ekar diezaguke, eguneroko bizitzan gela batez soilik gozatzen baitugu? Hau oso handia eta landua izatea, guri zer. Bada, ez dugu hormetara begira egon behar.
‎2 Hauek berri eman zioten gure aita jeneral txit agurgarriari, eta hau oso santua eta monasterio guztiak fundatzeko baimena eman zuena izan arren (Ávilako San Jose izan ezik, hau lehenbizikoa izan baitzen, Aita Santuaren baimenaz egina), gauzak hain beltz jarri zizkioten, non bere aldetik asko jarri baitzuen fraide oinutsak aurrera joan ez daitezen; mojen monasterioekin, ordea, beti zegoen ongi. Eta fraide oinutsen aurkako kontuan nik laguntzen ez nuenez gero, nirekin garratz jartzera eraman zuten, eta hauxe izan da fundazio hauetan igaro dudan nahigaberik latzena, asko igaro ditut baina.
‎5 Egun batzuk igaro ondoren, mojen monasterioak eginez gero Erregela bereko fraideak izatea zein beharrezkoa zen gogoan nerabilela, eta Probintzia honetan oso urri zirela eta haiek ere amaitu egingo zirela irudituz, gure Jaunari bihotz bihotzez gomendatuz, gutun bat idatzi nion gure A. Jeneralari ahal nuenik eta ondoen eskatuz, Jainkoaren zerbitzu handirako izango zelako arrazoiak emanez; eta horretarako izan zitezkeen eragozpenak ez zirela nahiko hain obra ona alde batera uzteko, eta Andre Mariaren zerbitzua ere aurrean jartzen nion, hura haren ma... Andre Maria izango zen bitarteko arazo honetan; izan ere, gutun hau Valentzian zela jaso zuen, eta bertatik bidali zidan bi monasterio fundatzeko baimena, Ordenaren erlijiotasunik handiena nahi baitzuen.
‎Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik. Hau oso zaila dela dirudi; zaila ez egitea, gure borondatearen berezko joeraren aurka erabat doana onartzea baizik; eta halaxe da, izan ere. Baina maitasunak indar hau du, goi mailako maitasuna denean, ahaztu egiten dugula geure poza maite dugunari poz ematearren.
‎maitasuna zentzumenean gozotasuna ematen hastean, gozotasun hark hartzen uzten dute beren burua esana dudan heinean. Eta nire iritziz, askoz ere hobeki maitatuko lukete horrek liluratzen utziko ez balute, otoitzaren une honetan oso ongi egin baitezakete kontra. Izan ere, norbait ahultasunak jota dagoenean horrek ez du uzten ez hitz egiten ezta mugitzen ere; horrela gertatzen da hemen ere, kontra egiten ez bada; espirituaren indarrak, berez indarrik gabe badago, harrapatu eta mende hartzen duela.
‎Izan ere, ahizpak ez dira konturatzen, Jainkoagan murgildurik daudelako; baina ni gaixotuko diren beldur naiz eta Erregela bete dezatela nahiko nuke, nahikoa zeregin baitago hor, eta gainerakoa izan dadila leuntasunez. Batez ere zerikusi handikoa da hildurari dagokion hau eta, gure Jaunaren maitasunagatik, kontuan har bezate prioreek, zuhurtasuna gauza handia dela gauza hauetan eta talentuak ezagutzea, eta honetan oso argi ez badabiltza, haiei on egin beharrean, kalte handia egingo diete eta egonezinik jarriko dituzte.
‎Nik obedientzia kontu honetan nahiago dut gehiegitik jo dezaten, bertute hau oso estimu handitan dudalako, eta horregatik jarri dut ahal dudan guztia, praktika dezaten; baina gutxi lortuko nukeen, denek oro har joera hori izateko Jaunak bere erruki handiz grazia eman ez balu. Haren Maiestateak nahi beza oso aurrera eramatea, amen.
‎3 Guraso oso kristauen alaba da neskatila hau, aita kantabriarra zen. Hau oso gaztea zela, zazpi urtekoa edo, izeba batek eskatu zion amari bere etxean edukitzeko, ez baitzuen seme alabarik. Bere etxera eraman ondoren, gozo hartuko zuen eta bidezko zenez maitasuna erakutsiko zion; haiek, berriz, umea bere etxera itzuli baino lehen, ondarea emango zielako itxaropena zuten; eta argi zegoen hari maitasuna hartuz gero, nahiago izango zukeela hari ematea.
‎7 Pastranara iristean, bada, Ama Nagusiarekin hitz egitera joan zen, moja hura har zezan, eta bera Ordenan sartzeko gure Jaunaren aurrean ahaleginak egiteko esan ziola dirudi. Hark ikusiz batera, hain tratu gozokoa izanik, berarekin harremana duten gehienek maite baitute (gure Jaunak ematen duen grazia da), eta horrela bere mendeko gizonezko eta emakumezkoak biziki maite dute; izan ere, inolako faltarik barkatzen ez bazuen ere( honetan oso zorrotza baita, Ordenaren aurrerabideari begiratzean), halako leuntasun gozoz eginik, badirudi inor ezin dela hartaz kexatu.
‎Hasieran esan nuen hiru Pertsonen presentzia hau oso ohikoa izan dut neure ariman gaur arte, eta san Pauloren Oroipen eguna da gaur?, eta ni beti Jesu Kristo soilik gogoan izatera egina nengoenez gero, hiru Pertsonak ikusteko nolabaiteko oztopoa nuela zirudien, Jainkoa bakarra zela konturatzen banaiz ere, eta ni horretaz pentsatzen nengoela, esan dit gaur Jaunak: oker nenbilela arimako gauzak gorputzekoak balira bezala irudikatzean; kontura nendila oso desberdinak zirela, eta arima gai zela biziki gozatzeko.
‎3 Beste batzuetan bultzada oso handiak izaten ditut, Jainkoagatik deseginik geratzeraino, ezertarako ez naizela. Bizia amaituko zaidala dirudi eta, horrela, egoera horrek oihu egin eta Jainkoari deitzera narama, eta honek oso gogor hartzen nau. Batzuetan ezin naiz eserita egon goragaleak ematen didalako, eta min hau nik bilatu gabe etortzen zait, eta hain berezia da, non arimak ez bailuke hortik irten nahi bizi den artean; ez bizitzeko eta bizi naizelako itxurarik ez egiteko ditudan irrikak dira eta ez dago erremediorik; izan ere, Jainkoa ikusteko bidea heriotza da, eta hau ezin dut nik hartu.
‎...nari ostatu emateko neure arima prestatzen saiatzen nintzelako esan zuen hau; izan ere, ankerkeria handia iruditzen zitzaidan juduek egin zutena, hain ongietorri handia egin ondoren, jatera hain urruti joaten uztean, eta nik neurekin gera zedila egiten nuen, nahiko ostatu eskasean, orain ikusten dudanez; eta horrela ganora gutxiko gogoetak egiten nituen eta Jaunak aintzat hartzen zituen; izan ere, hau oso ziurtzat dudan ikuskarietako bat da, eta horrela on egin dit jaunartzerako.
‎Eta honengatik eta beste arrazoi batzuengatik, baliogabetu egin genuen, eskribauaren aurrean, guztia aita probintzialaren baimenaz, eman zigun ogasuna, eta eskritura guztiak itzuli genizkion. Hau oso ezkutuan egin zen, artzapezpikuak jakin ez zezan, iraintzat joko baitzukeen, izatez etxe honentzat zama izan arren. Izan ere, pobretasunezkoa izanez gero, ez dago beldurrik, guztiek laguntzen baitiote; baina errentaduntzat hartuz gero, arriskua dagoela dirudi, eta zer janik gabe geratu duela oraingoz.
‎9 Gauza hauengatik eta hauen antzeko beste batzuengatik, oso komenigarri da ahizpa bakoitzak hitz egin dezan argi eta garbi priorearekin bere otoitzari buruz, eta honek kontu handiz begira ditzala ahizpa haren izaera eta perfekzio maila, aitor entzuleari dei egin diezaion, kasua hobeki ulertzeko, eta berarentzat berariaz aitor entzulea hautatzeko, ohiko aitor entzulea halako gauzetarako nahiko ez balitz. Kontu handia izan bezate honelako gauzak ez komunikatzeko, oso Jainkoarenak badira ere, eta mirarizko mesede ezagunak badira ere?, kanpokoekin, ezta isilik egoteko zuhurtasunik ez duten aitor entzuleekin ere, hau oso garrantzitsua delako, uste duten baino garrantzitsuagoa, eta ez dezatela batzuek besteekin ere erabil. Eta prioreak, zuhurtziaz, joera handiagoa ager dezala apaltasunean, hilduran eta obedientzian nabarmentzen direnak goraipatzen, Jainkoak oso naturaz gaindiko otoitz bide honetatik daramatzanak goraipatzen baino, guztiek beste bertute haiek badituzte ere.
‎Lehen gogorrenak zirenak orain pozago daude eta nirekin hobeki. Garizuma honetan ez da hartzen ez gizonezkoren ez emakumezkoren bisitarik, ezta gurasoak badira ere; eta hau etxe honetarako oso berria da. Guztia onartzen dute bake handiaz.
‎Jainkoak barka biezaio su hau piztu duenari. Hau oso garrantzitsua da eta horretan eginahalak egin behar ditu berorrek, gure Jaunaren maitasunagatik.
‎gaixo eta zahartua dago; Graciánek du hura alde batera utzi; Andaluziako berri Nuntzioari iristen zaionean, erantzun ezinik lur jota gera ez dadin. Azken gauza hau oso garrantzitsua da.
‎7 Uste dut idatzi diodala berorren agurgarritasunari, egoki litzatekeela, ahal izanez gero, bisitarien akta guztiak eta konstituzioak bat etor daitezela, guztia bat izan dadila; izan ere, gauza batzuetan batzuek besteen kontrakoa esaten dutelako, nahasirik aritzen dira gutxi dakitenak. Begira gero, zeregin ugari izan arren, har dezala astia hau oso lau eta argi uzteko, Jainkoarren; hainbat tokitan idatzi dudanez, ez dadila letretan murgildu hoberena ahaztuz.
‎– Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin eta eman biezaio guztiok eskatzen diogun arimako eta gorputzeko osasuna( hau oso gogoan izaten da, eta ez dago zertan eskerrik eman, zor handia baitiogu), eta gauza bera eskatzen dugu Maria anderearentzat ere. Berorren otoitzetan oso gogoan izateko eskatzen diot, ordain diezazkiola gure Jaunak beti ematen dizkidan berri hain onak.
‎2 Jasoko zituzten mandazainak eraman zituen gutunak; hau oso laburra izango da, hemen egun gehiago igaroko nituelakoan nengoelako eta San Joan igandez gertatu delako, aurreratu egin dut joatea, eta horrela asti gutxi dut. Mezularia aita frai Gregorio denez gero, ez zait asko axola.
‎6 Moja hau oso ona dela esan didate. Nahiko ekin diot Joan Díazi azter dezan, eta itsustasuna bada, ez dakit zer duela aurpegian esaten baitute, ez hartzeko.
‎4 Kontuan har beza berorren agurgarritasunak, toki hau oso bazterrean dagoela, eta nik ezin dudala abisurik eman; Sevillan banengo bezala da (eta hor bertan ere askoz hobeki egin nezakeen), Toledorako ere, hemendik joan daitezkeenak, oso mezulari gutxi baitaude eta gutun asko galtzen direla konturatzen bainaiz. Hau diot, berorren agurgarritasunak noiz etorri behar den eta zer dagoen jakinarazteko dioelako.
‎2 Nik uste dut berorren maiestatea jakinean dagoela, Gizakundeko mojek ni hara eramaten saiatu direla, fraideengandik askatzeko erremedioren bat izango zelakoan; izan ere, fraideak oztopo zaizkie beraiek nahi duten bildutasun eta erlijiotasunerako, eta han izan den erlijiotasun faltaren erru guztia dute. Mojak honetan oso oker daude, haiek aitor entzule eta bisitari dituzten bitartean, ez baitu inolako probetxurik egingo ni hara joateak, behintzat hala irauten duen artean?, eta horrela esan izan nion beti bisitari domingotarrari, eta berak ongi gogoan hartua zuen.
‎Eta guztia bere iritzira egin dadila dioen beste horrek gaizki pentsatzeko eman dit. Oi Jesus, bai gutxi daudela bizitza honetan oso osokoak! Bai zentzugabekeria handia!
‎Zerbait gehiago balego, uste dut, obedientzia ikusiz eta noizbehinka kontu pixka bat mendetasun seinale, ez da ezer gertatuko. Hau oso beharrezkoa da: jeneralak jakin dezala haiek beraren mendekoak direla, eta hauek hura beraien prelatua dela; ez dadila izan iraganean bezala, ezta orduko gasturik ere, etxeentzat zama astuna bailitzateke.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Dagoeneko Ávilan nago, ene aita; pozik izango nintzateke berriro ere berorren alaba hemen balego, herri honetan oso bakarrik ikusten baitut neure burua, kasu honekin norekin asaskatu ez dudala. Jainkoak erremedia beza, zenbat eta aurrerago noan, gutxiago aurkitzen baitut bizitza honetan.
‎Haietako bat, Elena andereari moja izateko baimenik ez emateko eskatzen niona, ez nuke nahiko gal zedin. Orain esaten didate, Valladoliderako mezulari hau oso segurua dela, berorren agurgarritasunak esaten didanez, han izango dela uste baitut. Han, San Alejotik oso hurbil delako, pentsatu dut Toledoko gutun hauek bidaltzea, artzapezpikuak zein gogogabe jokatzen duen ikus dezan, baina konturatzen naiz ez zaigula komeni inola ere hura etsai izatea.
‎Ni harritu egiten naiz nola atsekabe har dezakeen inork haren on handiagatik, inbidia hartu beharrean. Erruki dut, ene alaba, berorrek izan bide zuen eta duen lan handiagatik hainbeste arazo eta buruhausterekin, badakit zenbat eragiten duten eta; hala ere, ez dut uste berorrek dioen gelditasunean egonik, osasun hobea izango lukeenik txarragoa baizik; eta hau oso ziurtzat dut, berorren izaera ezagutzen dudalako, eta horrela ontzat ematen dut berorrek lanak izatea, hala edo hola santa izan behar baitu, eta bakardadea nahi izatea hobe du bakardadea izatea baino.
‎12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe honek ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
‎2 Joana andereak diost, berorren aitatasuna gaixo eta negelez beterik dagoela eta odola atera nahi izan diotela. Anaia honek oso ongi eta lodi dagoela esan dit eta horrek kendu dit nahigabea. Hori beroarena izango da.
‎4 Han izango dira toki honetan falta izan diren mezulariak, hau oso baztertua baita, eta idatziko diot berorren jauntasunari. Gure Jaunak nahi beza berorren jauntasunak nik eskatzen diodan bezalako osasun ona izatea.
‎Izan bedi bedeinkatua guztiagatik Jainkoa. Joan zen ostiralean erantzun nien berorren aitatasunaren gutunetako batzuei; beste batzuk orain eman dizkidate, Paternan eta Treguerosen idatzi zituenak; hau oso kontuz idatzia, eta arrazoi handiz.
‎5 Etxe hau oso ongi dago, ongi ezarria eta ordaindu, urte askoan ezer landu beharrik ez duela, eta, uste dut, laster joango naizela Ávilarantz hurbilduz. Jainkoari gomenda nazala.
‎Honetaz guztiaz eta askoz gehiagoz ere badut esperientzia, eta gauza hauek egiteak ez dirudi garrantzi handirik duenik, haien premia handirik ez bada ere. Diodana da [diziplina] lasaitzean ez gaitezela gera bakean, zenbaitetan geure burua proba dezagula baizik; badakidalako haragi hau oso faltsua dela eta hura ezagutu beharra dagoela. Jaunak egin diezagula argi bere ontasunagatik.
‎Oso atsegin dut Davidek dioen hura: Entzungo dut Jainko Jaunak nigan esan dezana; izan ere, ahalmenetan baretasun hau oso estimagarria da guztientzat, konturatzen naizenez. Hala ere, esan duten guztiaz ez dut ongi hitz egiteko asmorik; eta honela diot, ez datorrela ongi, esaeratxoak ez baitu esaten entzun dezagula, bila dezagula baizik.
‎3 Inola ere ez bezate eduki ahizpek ezer berentzakotzat ezta ez bekie utz edukitzen ere, ez jateko, ez janzteko; ez bezate eduki kutxarik, ez kutxatilarik, ez tiraderarik, ez arasarik, Komunitateko ofizioak dituztenak ez badira, ezta beste ezer ere berentzakorik, baizik eta guztia izan bedi guztiena. Hau oso garrantzitsua da, deabrua pobretasunaren perfekzioa gauza txikietan lasaituz joan daitekeelako. Eta beraz, kontu izan beza prioreak, ahizparen bat gauzaren bati atxikia ikus dezanean, hari gauza hura kentzeko.
‎4 Oso beharrezkoa da haiek konturatzea badela buru bat, Ordenaren kalterako direnetan errukituko ez zaiena; eta epaileak justizian hain zuzen jokaturik, eduki ditzala sinetsirik ez duela okerrera egingo Jainkoaren zerbitzu eta perfekzio handiagoa tartean direnean, mundua hondatzen bada ere; eta gozo eta maitetsu agertuko zaiela, horretan oker egiten duela ikusten ez duen bitartean. Izan ere, errukitsu agertu eta aitak bezala maite dituela erakustea beharrezkoa denez, eta hau oso egoki dator haien kontsolamendurako eta hura arrotz gerta ez dakien?, esana dudan beste hori ere beharrezkoa da. Eta gauza hauetakoren batean huts egingo balu, askoz ere hobe da azkenekoan huts egitea lehenengoan baino.
‎–Lehen idazketan honela dakar: Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jainkoak laster batean ur bizi hau oso oparo emanik liluramenduekin lagundu ez balio, egarriaren egarriz hilko zena; izan ere, ur honen hain egarri zen, bere desira hainbesteraino gehituz zihoakion, non garbi ikusten baitzuen oso litekeena zela, erremedioa jarri ezik, egarriaren egarriz hiltzea.
‎Hura [deabrua] ez dabil axolagabe; horregatik, ez gaitezen gu hala ibil. Hau oso kontu handiko gauza da, eta askotan hau ahaztu gabe eduki beharra izaten da.
Hau oso gogoan hartzekoa da, ene ahizpak: gure Jaunak gure bekatuak, betiko sua merezi zutenak, barkatzea bezalako gauza astun eta garrantzitsua, geuk besteei barkatzea bezain gauza txikiaz.
‎Beldurrak sartuko dizkio eta azkengabeko eragozpenak. Nik neugan ikusita dakit hau oso ongi, eta horrela jakin dut adierazten, eta ez daki inork hau zein garrantzitsua den.
‎4 Kontenplazioari buruzko hau oso luze eta nik ahal izan dudanik eta ondoen azaldua dago, nire aitor entzuleek ikus zezaten, haiek aginduta?, idatzi nuela esana dudan nire bizitzako kontakizunean; horregatik, hemen ukitu baizik ez diot egingo horri. Jaunak zorionez kontenplazio egoerara eraman zaituztenok, eskuratzerik baduzue, han dituzue Jaunak esaten asma dezadala nahi izan zituen irakatsi eta abisuak, biziki kontsolatu eta on egingo lizueketenak, nire ustez eta ikusi duten beste batzuen ustez, kontuan hartzekoak baitira.
‎Esperientziak argituko du hau; esperientzia duenari, ez naiz harritzen, hau oso ilun eta beharrezko ez dena begitantzea; baina esan dut, eta esperientzi gutxi duenak ere, ulertuko du eta hartaz baliatuko da eta Jauna goretsiko du, hemen esaten asmatzea nahi izan duelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
hau 29 (0,19)
Hau 11 (0,07)
honetan 9 (0,06)
honek 2 (0,01)
honekin 2 (0,01)
honetarako 2 (0,01)
Honek 1 (0,01)
honen 1 (0,01)
honen aldean 1 (0,01)
honetakoak 1 (0,01)
honetaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia