2015
|
|
11 Oi Jainkoaren handitasuna!, orain dela urte gutxi, eta beharbada egun gutxi, zegoen arima hau bere buruaz soilik gogoratzen zela, eta nork sartu du hain ardura hain neketsuetan? Meditaziozko urte asko izan nahi baditugu ere, arima
|
honek
orain sentitzen duen baino samin handiagorik ezin senti dezakegu. Bada, ene Jainkoa!, egun eta urte askoan saiatzen banaiz ni pentsatzen Jainkoa iraindua izatea zein gaitz handia den eta gogora ekartzen kondenatzen diren hauek beraren seme alabak eta nire senideak direla, eta nolako arriskutan bizi garen, bizitza zorigaiztoko honetatik irtetea zein ongi datorkigun, ez ote litzateke nahiko izango?
|
|
Nik azken gauza hauetakorik ez dut sekula izan, Jainkoak, bere ontasun hutsez, bat egitezko otoitza eman zidan arte, lehen aldiz esan nuenean izan ez bazen;
|
hau
orain dela urte asko izan zen, Kristo ikusi nuenean; Haren Maiestateak nahi izan zuen nik egiazko ikuskaria zela uler nezala geroago ulertu dudan bezala, eta ez dit on gutxi egin. Ariman ez da inolako biguntasunik gelditzen, alderantziz:
|
|
Eta nik nahi eta eskatu gabe (beste banitate batzuetan bai baina, honetan ez bainaiz batere jakin gose izan, hala izatea bertutea izango zelako?), Jainkoak ulertarazi dit argi argi eta esaten jakiteko eran, nire aitor entzuleak txundituak geratzeraino eta ni haiek baino txundituago, neure moldakaiztasuna hobeki ezagutzen nuelako.
|
Hau
orain dela gutxi. Eta honela Jaunak irakatsi ez didana ez naiz saiatzen neureganatzen, neure kontzientziari dagokiona ez bada.
|
|
Ávilako San Joserenean nengoela, Espiritu Santuaren Pazko bezperan, gure Jaunak honelako egun batean, orain dela hogei urte, gutxi gorabehera, egin zidan mesede handi handi bat buruan nerabilela, eragin eta irakin bizi batek hartu zidan espiritua eta liluramenduan geratu nintzen. Bildutasun handi
|
honetan
orain esango dudana aditu nuen gure Jaunagandik:
|
|
...n bestelako gauzarik ere, hantxe bakardadean egotea baino besterik), eta Jainkoak bihotza hain laster ukitu izatea eta biziera honetan zerbitzu handia egingo ziola, eta Haren Maiestateak hasita zegoena aurrera eramateko beraren beharra zuela aditzera ematea; asko lagundu baitu eta orain arte neke handiak eraman behar izan ditu eta hartara ohitzen den arte handiagoak eraman ditu (hasierako Erregela
|
honek
orain dituen kontrakotasunak kontuan izanik); izan ere, bere trebetasun, asmamen eta bizitza ona dela-eta, gure alde dauden eta babesten gaituzten pertsona askorekin du harremana.
|
|
Nik uste nuen hau izango zela Jainkoaren borondatea, san Paulok emakumeen itxirik egoteaz hitz egiten baitu;
|
hau
orain dela gutxi esan didatena eta lehendik ere entzuna nuena da. Hau esan zidan:
|
|
1 Moja
|
honek
orain dela berrogei urte hartu zuen abitua eta lehenengotik hasi zen misterioz misterio gure Jaunaren Pasioan eta bere bekatuetan pentsatzen, naturaz gaindikoa izan zitekeen ezertan egundo pentsatu gabe, bestera baizik: kreaturez edo bestelako gauzez pentsatzen zuen, eta haietatik ateratzen zuen zein laster amaitzen zen guztia, eta honetan ematen zituen eguneko tarte batzuk, besterik nahi izaterik burura etorri gabe; izan ere, zen bezalakoa izanik, Jainkoaz pentsatzea ere ez zuela merezi uste zuen.
|
|
Hainbeste akats ikusirik, saldu nahi zituzten haietako bat ere ez zen erostekoa. Jaun baten etxea aipatu zidaten;
|
hau
orain egun batzuez gero salgai zegoen, eta hainbat Ordena etxe bila aritu baziren ere, Jainkoak nahi izan zuen haiei gogoko ez izatea etxe hura; orain harriturik daude guztiak eta batzuk ondo damuturik ere bai. Niri bi pertsonak hitz egin zidaten; baina hartaz gaizki hitz egiten zutenak hainbeste zirenez gero, komeni ez zen gauza bezala, ez nuen kontuan hartu.
|
|
Jainkoak nahi beza horra hobeki iritsi izatea berorren aitatasunarenak hona baino, idatzi baldin baditu?, horra ongi iritsi den jakin arte ardura handiaz bainago. Hortik hona posta zerbitzua dagoela jakin dezan idazten dut
|
hau
orain eta ez diezaiola utz bide horretatik niri idazteari. Ongi nago, Jainkoari eskerrak, eta ahizpa Maria San Joserena ere sukarrik gabe dago.
|
|
6 Nik diotsot berorren gorentasunari gogo gogoan dudala, eta ez zegoela berorren gutunaz ni iratzarri beharrik; nik pixka bat lotan egotea nahiko nuen berorren gorentasunaren penak penaz sentitzean neure burua hain inperfektua ez ikusteko. Gure Jaunak eman biezaio poz eta atseden betikoa, bizi
|
honetakoei
orain dela hainbat egun eman baitzien berorren gorentasunak ordain-agiria, hain nahigabetua sentitzean, berorren gorentasunak ez dagoela oso ongi ordaindua uste badu ere. Noizbait konturatuko da irabaziaz, eta ez du galdu nahiko irabazi hori ezergatik ere.
|
|
5
|
Hau
orain dela hiru egun idatzia da, eta oraindik probintzial hura mojak oinazetzen ari da.
|
|
ez dudala inoiz desira izan halakorik, are gutxiago harekin horretan saiatu!, eta nik horrelako zerbaiten berri izan nuenean, eta ez nuen jakin beraren gutun baten bidez?, halako egonezina eman zidan eta hain pena handia, non ez baitzidan batere onik egin orduan nuen neure osasun egoera kaskarrean. Eta
|
hau
orain dela gutxi izan da, eta uste dudanez, berorren aitatasunak baino hainbat geroago jakingo nuen.
|
|
6 Honetarako ez luke berorrek ezer bidali beharrik izango, etxe
|
hau
orain hain premia larrian ez balego; izan ere, hil zen Frantzisko Salcedo (zeruan bego) eta agindu bat utzi zuen hemen, zer jana edukitzeko gutxi dena, afaltzeko lain ere ez baita izaten, eta berehala kendu zuten limosnaz ematen zen ia guztia; gerora hobeki joango zaizkigu gauzak, orain arte ez baitzaigu batere ongi joan eta hainbeste sufritzen baita.
|
|
17 Gutun
|
hau
orain dela hamabost egun baino lehenagotik idatzia dudala uste dut. Oraintsu jaso dut beste bat berorrena eta neure aita Rodrigo Álvarezena; honi asko zor diot etxe horretan gauzak hain ongi egin dituelako, eta erantzun nahiko nioke haren gutunari eta ez dakit nola egin, galdatzen dituen gauza batzuk ez direlako gutunez erantzutekoak; dena dela, ikusiko banu, nire arimaren berri dakienari bezala?
|
|
Zorionak gure auzora aldatu delako. Oraindik begira beza ongi delako gela hura, konpontzen ez bada arriskutsu zegoelako; eta bai arriskua zegoen, baina
|
hau
orain dela asko izan zen. Hala ere begira beza.
|
|
Honen ile zuria gaizki esate guztiak saihesteko bidea da, eta berorren aitatasuna ez bada, ez du inork kasurik egingo; orain berorren aitatasuna baitute guztiek ikusmiran, eta nik poz hartuko dut pizturik ikusteaz.
|
Hau
orain bururatu zait; ez daramala inora uste badu, jo beza ergelkeriatzat, nik ez baitakit esan dudana baino gehiago.
|