2015
|
|
12
|
Honetarako
nahi nuke nik profesako urte asko ditugunak eta otoitzari emanda urte luzeetan ari direnak haietaz gogoratzea, eta ez denbora laburrean aurrerago doazenak nekatzeko, atzera etorraraziz gure pausoan ibil daitezen; eta Jainkoak egiten dizkien mesedeekin arranoek bezala hegan dagitenak, txita lotuen antzera ibil daitezela nahi izanez; jar ditzagun, ostera, begiak Haren Maiestateagan eta, apaltasunez... Jainkoagan fidatzen dira; horretarako probetxugarri zaie fedez ezagutzen duten egia; eta ez ote gara fidatuko gu haiengan, eta geure neurrira ekarri behar ote ditugu geure gogo motelaren arabera?
|
|
|
Hau
nahiko nuke: sosegua, astia.
|
|
Hemendik zerura daraman bidetik nindoala ikusten nuen; lehen, berriz, infernura nindoala.
|
Hau
nahi izan behar nuela eta ez deabrua zenik sinetsi; ezin nuen behartu neure burua, sinesten eta nahi izaten saiatzen banintzen ere, baina ez zegoen nire esku.
|
|
Oi, nire arimaren Jauna, eta nork izan ditzakeen hitz egokiak Zuk zeugan uste ona dutenei ematen diezuna adierazteko, eta egoera honetara iritsi eta beren buruarekin gelditzen direnek zer galtzen duten adierazteko! Zuk ez duzu
|
hau
nahi, Jauna, izan ere, hau baino gehiago egiten duzu, nirea bezalako ostatu kaskarrera zatoz-eta. Bedeinkatua izan zaitezela beti eta beti!
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima
|
honek
nahi du ulertu ala ez: ulertzen duenari iheska ari bada eta ezer ulertzerik inola ere nahi ez badu, beldurrak eta beste arrazoi batzuk tarteko, gauza horiek gabe otoitzean soseguz egon ahal izateko, zer dela-eta eman hainbeste leku adimenari arrazoiak molda ditzan?
|
|
Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da. ...dut neure burua arrisku honetan gaixotasun larri eta probekin, esan dudanez, eta uste dut esan nezakeela hau besteak bezain larria dela), horrela gorputzak eta arimak elkarrengandik ez banatzeko duten desira da arnasa hartzeko laguntza eskatzen duena eta, esanez, kexatuz eta distraituz, erremedioa bilatu bizi izateko espirituaren borondatearen eta arimaren alde gorenaren guztiz kontra, ez bailuke
|
honek
nahi oinaze honetatik irteterik.
|
|
6 Desegokia dirudi hau esatea, Jainkoak beti ulertzen digula eta gurekin dagoela ongi dakigu-eta. Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore honek eta gure Jaun
|
honek
nahi du uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi. Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere.
|
|
Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta
|
hau
nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere.
|
|
Batzuk hormak estaltzen, gu lurra garbitzen, hain presa handia harturik, eguna argitzean, aldarea ezarria zen, eta kanpaitxoa korridore batean, eta berehala eman zen meza.
|
Hau
nahiko zen etxe sartzea egiteko. Ez hori bakarrik, horrez gainera Gure Jauna jarri genuen, eta aurrez aurre zegoen ate baten zirrikitu batzuetatik jarraitu ahal izaten genuen meza, beste lekurik ez baitzen.
|
|
–Maria San Joserenak dioenez, Artzapezpikuaren kontrakotasuna alde honetatik zetorren:
|
honek
nahi zuena zen, Teresak eta honen alabek Sevillan lehendik zeuden mojen monasterioak eraberritzea eta ez monasterio berria egitea? (A.
|
|
Gero onerako izango zela etorri zitzaidan burura, ezinezkoa baita gure Jauna berorrekin deskuidatzea orain, zerekin bizi ez duenean. Gure Jaunak bidera beza berorrek Bera hobeki zerbitzatzeko izango dena; izan ere,
|
hau
nahi izan behar dugu Jaunagan maite dugun guztiok, horixe baita gehien komeni zaiona. Asko erregutzen diot, eta baita ahizpa hauek ere, hangoak ez baitira deskuidatuko, eta ezinezkoa da Jainkoak berorri gehien komeni zaiona egin gabe uztea.
|
|
Esaterako, Toledoko komunitatean gaixorik zen ama priorearen alde otoitz egiten zela. Eta gaixotasun
|
hau
nahiko ez balitz bezala, kapilauak ere bere sufrimenduak zituen, sukar larriek jota baitzebilen.
|
|
Esan biezaio hau berorren agurgarritasunak oraintsu idatzi didanaren erantzunez, eta horretaz zentzatua egon dadinean, kontentaturik izango nauela. Jainko handi
|
hau
nahi dut nik kontenta dezagun, nitaz kasu gutxi egin behar baita.
|
|
6 Ni, ene aita, neure arrazoibideetatik ari naiz, horretan saiatu beharra denez gero, hiriarekin urratsak eman behar badira, hobe da urrutitik eta astiro negoziatzea; zortzi egunean egitekoa ez denez gero, ezta, beharbada, hilabetean ere, fundatzaile gaixo bat laiko baten etxean egotea, oso nabarmen gerta daiteke, eta hobetzat dut orain legoa askoko bidea egin eta hona itzultzea, gerta daitezkeen eragozpenei aurre egitea baino. Jainkoak
|
hau
nahi badu, horrela leunago joango da, eta hori egingo da, deabruak nahi ez badu ere, baina ez indarrez.
|
|
Eta eragozpen handi bat dago, artzapezpikuak ez duela baimenik emango, ziurtatzen didate, baldin eta errentarekin fundatzen ez bada. Eta han errenta ona eman dezaketen eta sartu aurretik eman ahal izateko, aspaldidanik
|
hau
nahi luketen batzuk izan arren, ez daude libre. Eta berorrek honetan asko lagundu dezakeenez gero, aita Nicolaok eta biok uste dugu, egun batzuk atzeratzea komeni dela, Jaunaren laguntzaz ez baita izango berorrek dioena baino gehiago.
|
|
2 Nire aita Oleak etxe hauetako mojak ezagutzen ez dituenez gero, ez naiz harritzen sinesgogor izatea; nik, Jainkoaren mirabe onak eta arima garbikoak direla dakidanez gero, ezin sinets dezaket haiek inori abitua ukatuko diotenik hainbat arrazoi izan gabe, badakidalako horretan izan ohi duten eskrupulua, eta horrela erabakitzen dutenean, arrazoi handiak izango dira. Eta gutxi garenez gero, erlijiorako ez direnek sortzen duten ezinegona hain handia izanik, kontzientzia kaskarra duen bati ere eskrupulua emango lioke
|
hau
nahi izateak, zenbat gehiago gure Jauna ezertan nahigabetzerik nahi ez duenari.
|
|
ez dadila izan ezer Jaunaren zerbitzurako hobe dela ikusten dugunik, beraren laguntzaz, gauzatzen ausartuko ez garenik. Ausardia
|
hau
nahi nuke nik etxe honetan, apaltasuna hazten laguntzen duen ausardia: adore santu bat izatea, Jainkoak sendoei laguntzen baitie eta bakoitza nor den begiratu gabe jokatzen baitu.
|
|
5 Maitatzeko era
|
hau
nahi nuke nik guk izatea. Hasieretan hain perfektua izan ez arren, Jauna joango da perfekzionatuz.
|