Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2000
‎Jarduera gizatiarra funtsean da amaikorra, muineanmugatua. Honen kariaz, giza jarduerak sorturiko mundu historikoa, hasi eta fini egitenda ezinbestean. Halatan, berez aritze deuseztatzaile den izakia, nahitaez ageri da hilkorgisa, bai bere buruaren aitzinean, bai besteen aurrean.
2001
‎Basamortuko hilobi zahar hartan eskuizkribua topatu zuenean, berehala antzeman zioan aparteko garrantzia izan zezakeela medikuntzan. Honen karietara Jokini hots egin zioan. Honek egiaztatu egin zian formularen garrantzia.
2002
‎Bestalde, ezbehar honen kariaz zabal zabalik izan ziren jaun andre gorenen etxeak eta alde guztietatik iritsi ziren sendagarri eta sendagileak; hiria, egun haietan, goibel bazen ere, asaba zaharren garaian bezalatsu zegoen, borrokaldi gogorren ondoren eskuzabaltasunez eta arretaz zaintzen baitzituzten zaurituak.
2003
‎Zornotza Bizirik plataformako asteroko bileretan 20 pertsona inguruko taldeamugitzen da, baina noizean behin eta gaiaren arabera beste pertsona batzuk agertzen da. Mobilizazioaren erdigune honetan badaude ekologismoaren aktibistaklasiko batzuk, ezkerreko alderdien zinegotzien ordezkaritza (Batasuna eta EzkerBatua, eta Eusko Alkartasuna apur bat urrunago), baina badaude batez ere mobilizazio zehatz honen karira bildutako pertsonak. Askotan, aurretik zeuden loturapertsonalak direla eta taldera heltzen direnak.
2004
‎1982tik Dantzaren Nazioarteko Egunaren txanda heltzen da apirilaren 29an. Egun honen karietara, dantza emanaldi ugari izaten da inguruotan, baita ikastaro eta topaketak ere. Baina urteko beste egun guztietan arte honen isla oso txikia izaten da.
‎Oinarri honen karira, kronologikoki sailkatzen ditu ekoizpenak urteka, eta aztertzen ditu, bereziki, diru laguntza motak: A.I.P. V. deritzana —Asociacion Independiente de Productores Vascos— 1985eko nahiz 1988ko bi krisialdiekin, eta Euskal Mediaren sorrera zein oraingo egoera, non erakunde administratiboaren eta zinemagileen arteko harremanik kasik ez dagoen.
2005
‎Adibide honen kariaz, El Paisen diskurtsoak esparru informatiboan pixka batemakumeen alde jotzen duela ikus dezakegu. Baina badago gehiago.
‎Instituzioek ere badute, beraien aldetik, emakumea laguntzeko eta babesteko zerbitzu ofizialak: Emakunde, Em akumearen Institutua...; martxoaren 8a heltzen denean, aparteko mezuak gizarteratzen dituzte egun honen karian... Eta hiritarren artean badago pentsatzeko eta sentitzeko modu oroko rra:
2006
‎Baina Platonenean egia (ideien elkarrekikotasun ulergarria) eternitateari (ongiari) lotzen zitzaion bitartean, Kantenean denborari zaio lotuko. Eta desberdintasun honen kariaz, Kanten" hautu librea" ez da, Platonenean bezala, gizakia denboratik at denaren, edo izan denaren, arabera, baizik denboraren barnean denaren, edo izango denaren, argitara. Platonenean baieztapena zen; Kantenean, aldiz, ukoa.
2009
‎–Txetxenian etengabe gertatzen diren giza eskubideen urraketak plazara eramateko?. Orloven esanetan, epaiketa honen karira, agerian gelditu da egoera: –Ramzan Kadiroven eta bere agintearen jokabideak salatu dira eta hori, gu kondenatuta egon arren, onuragarria izan da?.
‎Liburu honen karietara elkarrizketa egin zioten 2008ko uztailaren 26ko El Pasen. Handik hartutakoak dira hurrengo hitzak.
‎Hamargarren urtebetetze honen karietara, Suitza aldeko talde hori gomitatua izan da, lagunarteko topaketa artistiko bereziaren antolatzeko Euskal Herriko ohiko musika jotzen duten euskal artista batzuekin.
2010
‎Hain zuzen ere Aita Gurea honen kariaz, eztabaida luze eta mamitsua zabaldu zen Sustatu atarian. Patxi Huarte marrazkilariak idatzitako artikulua harriduratik jaio zen, nola ote zen posible ostraka batean agertzen den testua (GIIVRII ATA SVTAN SIIR. A ANA, SAN TV ISAN BII TI SIIVRII ISIINA IITOR).
‎Bestela esanda, esatariak bere enuntziatuan eszenan jar ditzake berearekiko desberdinak diren posizioak. Ducrotek konparazio bat egiten du desberdintasun honen kariaz: pertsonaia egilearentzat dena da enuntziatzailea esatariarentzat.
‎Bajtin ek azpimarratzen du honen kariaz, esatariak, mintza elkarreraginaren baitara, besteren ahotsak eta diskurtsoak ekarri ohi dituela, baina beti ere hautatze prozesu baten ondoren, aldian aldian datozkeen premien eta kasuan kasuko egoera diskurtsiboaren arabera. Tout> discours> est> dirigé> sur> une> résponse, > et> ne> peut> échapper> à> linfluence> du> discours réplique> prévu (Bajtin 1978:
‎Tolerantzia gizakiaren askatasunean oinarritu zen, gizakiari soilik zegokion eremua goitik behera zaindu behar zelako. Honen karietara Lockek borondatezko erlijiotasunari eman zion hasiera, hots, salbazioaren conditio sine qua non gizakiak salbazioa nahi izatea zen: " Jainkoak berak ere ez du inor salbatu nahi beronen gogoz kontra".
‎Metodistak eta baptistak izan ziren gehien zabaldu zirenak, hauen sinesmenetan kristauak bi eta hiru aldiz konberti baitzitezkeen inolako oztoporik gabe. Honen karietara, proselitismo arrakastatsuagoa gertatu zitzaien bi taldeoi. Bestalde, eliza anglikarretatik banandutako talde hauez gainera, bertakoek (mormoiak eta adbentistak) beste hainbat eremutan hedapen nabarmena lortu zuten.
2015
‎Beharrik? Eztabaida moral sakona piztu da film honen karietarat. Etikoa al da jauzi egin aurretik zubian alderrai dabiltzan, suizidagaien?
‎Martxoaren 28an iragan da Euskal Argentina elkartearen biltzar nagusia Donibane Garazin," Cité Administrative" egoitzako biltzar gelan. Hau karia hortara betea zagon. Alabainan, ehun kide dauzka elkarteak (kide karta:
‎2016 urtean, Donostia Europako Kultur Herri Nagusi izanen da, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Hitzordu nagusi honen kari, ekintza desberdinak antolatuak datezke urte osoan, neurri eta forma ainitzetakoak...
2016
‎Geroa Baiko Maria Solanak esan du" irekitako eztabaida" dagoela gai honen karietara: " ez da burokrazia arazo bat, burokrazia arazo bat da ikasleentzat".
‎Urte bat du doi doia Valerie eta Eric Saumont andere jaunak Aiherran plantatuak direla, okin gisa. Hemen gelditzeko gogoa baitute, Herriko Etxearekin duten hitzarmena erreberritu eta luzatu dute, eta lehen urte betetze honen karietara, pesta bat antolatzen dute, igande goizarekin, animazio, jastatze, zozketa antolatuz, bai eta herritarrak eta bezero edo klienteak ohorezko hurrupaldira gonbidatuz. Horrela tokian berean ekoizten dituzten ogi eta bixkotxa mota ezberdinen ezagutzeko parada izanen dugu, besta giroan.
‎Pierre Irigoin Oiharnateko nausi xaharra zendu da 80 urtetan. Familia guziari juntatzen gira atsegabe honen karietara.
2017
‎Joan den hilabetean, hemengo neska gazte bat eta bere mutiko laguna Senegaleraino joan ziren, Afrikako musika eta dantza ikastera. Bidaia honen kari eta dantza irakaslea hangoa zenez, Carabane uhartea deskubritu zuten.
2018
‎Azaroaren 14an beteko dira bi urte Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazte arrastatzea manatu zuenetik. Urtemuga honen karietara, bi egunez, Altsasukoak Aske" jardunaldiak antolatu dituzte Iruñeko Katakrak liburu saltegian, gazteen libratzea aldarrikatzeko. Denbora berean, bi egun horietan Iruñeko Gazteluko plazan informazio gune bat sortuko dute, eta gazteen egoera itxuratzen duen ziega bat apailatuko dute.
‎Azken hamabi urteetan 200.000 mexikar erailak kondatzen dituzte, 25.000 joan den urtean bakarrik. Aurten, herriko boz, gobernadore, deputatu eta presidente boz kanpaina honen kari 145 gorputz erailak altxatu dituzte, horietan 48 hautagai. Hauetatik anitzek beren familiakoak gerizan gorderik ezarriak zituzten.
‎Beraz, egitura ezabatzailea eta errepresiboa den hein berean, zentsura produktiboa (edo integratzailea) ere bada, eta halaxe ulertzen da artikulu honen karietara. Era berean, ezin da ahaztu zentsura egoeretan ez dutela soilik eragiten zentsuraren egitura ofiziala osatzen duten eragile autoritarioek:
2019
‎Espresatzeko Eskubidea bermatua zitzaigun baina hala ere erranaren edukiarekiko kontuz ibiltzekoa ginen. Tragedia honen karietara berriz ikusten genuen gurasoek mailukatu zuhur bide sakon bat.
‎Kanpamentuan, izandako galerek sorrarazitako negarra eta pena alde batera utzirik, eta hauek ez direlarik gehiegizkoak izan, jende honek sentimenduak gogorturik baitauzka eta ez baita oso negartia, nabari dira etorkizunari buruzko konfiantza handia eta Jesukristo Gure Jaunaren laguntzan fede neurrigabea, oraingo aldi honetan ez du Ouriquen egin zuen lana egin, hau da, ez du haragizko itxuraz agertu, nahikoa mirakulua egin baitu lortu duelarik mairuek, presaren presaz atzera eginik, hiria hornitzeko eta hirian kabitzen ez zirelako mendi magaleko erdian irekiriko zorupeetan, Porta de Ferro eta Porta de Alfofaren artean, itxirik zeuden gari, artatxiki, eltzekari eta garagar karga anitz laga zezaten etsaiaren gosearen aringarri, gurearen, alegia. Orduan, garaipen zoriontsu honen kariaz, On Afonso erregeak, bere adinaren txikia aintzat hartuz espero izatekoa ez zen jakinduriaz, hogeita hamazortzi urte baizik ez zituelako, mukizu bat, berehala ideia portugaldarren sarean sartu zen erranairu famatua asmatu zuen, Jan behar duenak gorde dezala jatekoa, eta zuhurki agindu zuen jaki horiek guztiak bil zitezen, beste erranairu famatu bat horren azkar asmatu behar ez izateko, Beh...
‎Dena den, luze gabe. Salmenta honen karietara, eskutik eskura iraganen ziren armak zorridunak edo seinalatuak ziren. Tranpa ederki antolatua zen.
2020
‎Nik liburu hau" El morro" n Che Guevara zenak zuen bulegoan aurkeztu nuen eta, esan beharrik ez dago, sekulako esperientzia izan zen. Gainera, bidaia honen karira, aspaldiko beste gogaide eta irizkide batekin, Joseba Sarrionandiarekin, elkartzeko aukera izan nuen eta, beste hark idatzi zuen moduan," huntaz eta hartaz" mintzatzeko parada ere eduki genuen.
‎Edozein modutara, Associació d" Escriptors en Llengua Catalanak irekitako bideari ekin genion euskaldunok 1982an, eta ordutik hona haiekin batera ibili gara Galeuscan, CEDROren bileretan edota idazleon eskubideak defendatzen, beste hainbat ekimenetan adeitsu bezain bateraturik. Honen karira, Associació d" Escriptors en Llengua Catalanak bere hogeita hamargarren urteurrena ospatu zuenean, haren gonbidatua izan zen EIE, 2007ko azaroaren 29an Bartzelonako Casa Fusterren egin zen ekitaldian.
‎Adibide bat jartzearren, Joxe Mari Lopetegi bertsolari errepublikazalea ez zen gonbidatua izan Euskaltzaleak elkarteak antolaturiko lehenengo" Bertsolari Egunetan" (1935ean eta 1936an), nahiz elkarte horretako bazkidea izan. Honen karietara sorturiko txapelketak zein jaialdietako bertsolariak" heziak" dira" basatiak" izan beharrean.
‎Beti bezala, gauza interesgarriak esaten ari da krisi honen kariaz Daniel Innerarity filosofoa, bere azken liburuaren aurkezpen ekitaldiak eten beharrean aurkitu dena, portzierto. Munduaren amaiera ez, baina mundu baten amaieraren aurrean gaude, bere iritziz; zehaztuz, amaitzen ari zen mundu baten azken arnasan.
2021
‎Norberaren barneari lotua da data, mundu osoan euskaldun andanak heien euskaltasunaren adierazle kantatzen duten ‘Gernikako Arbola’ri lotua. Eta aurten ere hamaika izan dira urtebetetze honen karietara plazara atera diren Euskal Etxeak: pandemia tenore huntan, horrek erran nahi du, protokolo guziak begiraturik, batzuk Gernikako sarraskia gogoan bildu direla presentzialki; eta beste batzuk ekitaldi birtualak antolatu dituztela, Gernikako bideo eta irudiak zabaldurik; edo edukiak hedatu dituztela, irudi, bideo, iruzkin
‎Animazione talde bat sortu nahi gunuke ekitaldi desbar dinen hontzeko eta antola tzeko. Jakitez Xiberoko al karte nahiantek beren aldetik gauzak antolatzen dutuela urteburu honen kari. Agertuko zidela esperantxa rekin.
‎Epaiketa honen karietara, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos IUko Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioek adierazpen bat adostu dute aitzineko larunbatean. Honen bidez," estatuko sektore batzuek bultzatzen duten estrategia politikojudiziala" salatu dute.
‎Aste huntan, Mexikoko Euskal Etxetik idatzi digute eta gauza on bat erranik aipatu dute Covid19a, segurtatu baitute koronabirusari esker Mexikoko Euskal Etxeko euskara klaseak zabaldu ahal izan direla errepublika osora. Erran nahi baita, izurrite honen karietara heien euskara klaseak online ere ematen hasi direla eta, beraz, orain hartzen ahal dituztela heien etxeetako lasaitasunean ordenagailutik, irakasle mexikar batekin, herrialdeko bazter eta txoko urrunetarik, hori ez baita posible izan koronabirusa heldu arte. Eta aipatu dute lehen aldikoz joan den astean, euskara taldea Mexiko Hiritik kanpoko ikasleekin ere bete zela eta talde berriak sortzekotan direla.
‎Orduz geroztik harreman estuan gaude, batak bestea behar duenean, han edo hemen laguntzeko prest agertzen garela. Maddiren desagertze istorio honen karietara adibidez. Nolwen, zu eta ni neu, hirukorik eraginkorrena, bai anderea!
‎Atentatu honen karietara Donostian bildu zen lehen aldiz Cristina Cuestak bultzatu ‘Asociacion por la Paz’, banderatxo baten gibelean: " BASTA YA, NUESTRO PUEBLO QUIERE LA PAZ.".
2022
‎Joan den asteburuan iragan da Eusko Alkartasunaren XIII. Nazio Biltzarra Gasteizen, txosten politikoa eta estatutu berria bozkatzeko. Aitzineko astean jadanik aipatu hausturak jarraipena ukan du kongresu honen karietara. Sektore kritikoko 100 bat konpromisario (bozkatzaile nagusi) joan dira Europa Jauregira larunbat goizean, bozkatzeko, baina salatu dute zuzendaritzak ez diela parte hartzeko baimenik eman.
‎Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru zuen marinel taldeak munduaren lehen itzulia egin zuela 500 urte betetzen dira aurten. Urteburu honen karietara," Elkano Itsas Herria" proiektuak itsas kultura zabalduko du euskal kostaldean, maiatzetik irailera eginen den itsas zeharkaldiaren bidez. Elkano Fundazioak, Albaolak eta Euskal Itsas Museoak antolatu eta aurkeztu dute ekimena. Ospakizunak maiatzean hasiko dira Pasaia Itsas Festibalarekin (26tik 29ra), eta euskal kostaleko hainbat herritik iragan ondoan, Ziburu Donibane Lohizunen bukatuko da irailaren 18an.
‎Urteburu honen karietara, ekitaldi desberdinak antolatu dira iragan asteburuan. Haatik, basakeria haren biktima izan zenak hartze dituen errespetu eta aipamenen artetik, politikarien arteko tirabirak ere agerian gelditu dira.
‎Besta honen kari, pasatutako urteko gauza txarrak eta deabrua bota daitezke lau haizetara. Bekatuak irudikatzeko, Zanpantzar agertu zen.
‎Hendaiako Saint Vincent kolegioko seigarreneko ikasle elebidunek oso proiektu interesgarria egin dute. Herri Elkargoak koordinatutako proiektu honen kari, azaroan ikasle guztiak Baionako Atalante zinemara joan ziren, film labur sorta ikustera.
‎Euskara kurtsoetan: irakasleekin batera Euskaraldia mugimendua aztertzen ari dira eta honen kari sortu den kantuaren hitzak landuko dira.
2023
‎Azpiegitura suntsitu zuen lur litatzearen ondorioz, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil ziren. Urteburu honen karietara, joan den igandean Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du Eitzaga auzoan, gertakari hartan bizia galdu zuten bi langileak omentzeko.
‎izotz zuriari irizteko kharro, ihizotz edo izotz eleak erabiltzen dira Ürrüstoin, eta izotz beltzari kharro edo izotz beltza; arren, bi eleren arteko bitasuna da agerian; batetik, kharro, eta, bestetik, izotz (ihizotz). Azken aldaera honen kariaz, aro bidaiaria bidaian barnako ustea betetzen delakoan da: ihintz+ hotz= izotz.
‎Izotz beltza, ordea, kharruñ, kharruñ beltz edo kharruñ zuri. Azken honen kariaz, ezbaian izan dira bardoztarrak: baliteke izotz zuria izatea, kolore zuria dela-eta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia