2015
|
|
6 Nik kasu honetan gehiago aditzera ematea nahiko nuke, baina ezin esan daiteke. Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia
|
honetan
ibiltzen. Ez diot gezurrik ez esateko soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu mundu hau, gezurra eta faltsua besterik ez baita, eta, beraz, gutxi irauten duena.
|
|
Jainkoak bere errukiagatik gorde gaitzala hain gaitz handitik, bizi garen bitartean ez baitago hori baino besterik gaitzaren izen hori merezi lukeenik, betiko gaitzak amaierarik gabekoak dakartzalako.
|
Honetaz
ibili behar dugu, ene alabak, beldurrez eta hauxe eskatu behar diogu Jainkoari geure otoitzetan; izan ere, hiria Berak zaintzen ez badu, alferrik lan egingo dugu, huskeria bera baikara.
|
|
4
|
Honetan
ibili nintzen aldi batean, harik eta, barruko borroka eta beldurrak igaro ondoren, pertsona espiritual batekin harremanetan jartzea erabaki nuen arte, hari galdetzeko zer zen nik nuen otoitz era, eta argi egin ziezadala oker banindoan, eta eginahalak egiteko Jainkoa ez iraintzeko. Neure sendotasunik ezak, esan dudanez?
|
|
9 Otoitzaren gauza hauek nik argi argi esatea nahi dudan arren, oso ilun izango da esperientziarik ez duenarentzat. ...ro nik urte luzeetan jakintsu handiekin eta pertsona espiritualekin erabili ditudanak, eta ikusten dute hogeita zazpi urtean soilik, horrenbeste dira otoitzari emana nagoela eta, eman didala Haren Maiestateak esperientzia, bide honetan hainbeste estropezu artean eta hain gaizki ibili arren?; beste batzuei, berriz, berrogeita zazpi eta hogeita hamazazpi urtean, penitentziarekin eta bertuteekin bide
|
honetatik
ibili ondoren.
|
|
Lagun on
|
honekin
ibiltzeak lagun txarrak eragin zituen ohiturak baztertzea ekarri zuen eta nire barruan berriro betiko gauzen gogoa ezartzea eta moja izatearen aurka nuen sentimendu bizia pixka bat leuntzea, oso bizia bainuen. Eta norbait, errezatzen zuen bitartean malkotan bustia ikusten banuen, edota beste bertute batzuk zituela, haren inbidia handia izaten nuen; izan ere, horretan hain zen gogorra nire bihotza, non Nekaldi osoa irakurriko banu ere, ez bainuen malko bat ere isuriko.
|
|
Nor dator gure atzetik? Nik diodana da, ohitu daitekeela horretara, eta egiazko Maisu
|
honen ondoan
ibiltzen saia gaitezkeela.
|
|
Izan ere, grazia egiten duen gauza da, beren buruei ematen dieten oinaze
|
honekin
dabiltzanak, eta noizbehinka neurririk ez zentzurik gabe penitentzia egiteko gogoak ematen die, nolabait esateko bi egun edo irauten duena. Gero, deabruak, kalte egin dielakoa jartzen die irudimenean; penitentziaren beldurra sartzen die eta gero ez dira ausartzen Ordenak agintzen duena betetzen,, orduz gero probaturik dute-eta?.
|