Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2001
‎‘Neu naiz hemen agintzen duena, beste inork ez du klase honetan hitz egiteko eskubiderik! ’
2004
‎Horretan ez dago dudarik, eta ez dakit zergatik ez diren gertakari horren ondorioak sakon aztertzen. Halako beldur bat sumatu dut beti gai honi buruz hitz egin behar den bakoitzean. Emigranteek, pertsona bezala, eskubide guztiak dituzte, baina kolektibo gisa ez dut uste Euskal Herrian teorian behinik behin inolako eskubiderik behar zutenik.
‎–Barkatu, Werner. Badakit ez zaizula honen inguruan hitz egitea gustatzen, baina uste dut merezi duela jakitea. Gerra urteetan, uler daitekeenez, kezka handia zegoen Aliatuen artean.
2005
‎–Bazekiat ez duala honetaz hitz egin nahiko, baina hire aita... Hil zenean Mirenek ez ziatela hiletetara joaten utzi esan zian, baina inor gutxik sinistu zioan.
‎Mahai gainean nuen kikararantz makurtu nuen begirada. Ez nuen honetaz hitz egin nahi. Ez nuen ulertzen zergatik hil nahiko zuen bere burua hirugarren seme-alaba izan berri duen gizonak, baina oraindik aukera gutxiago zuen niretzat hilketaren hipotesiak:
‎–Benetan, Kixmi, ez dugu honetaz hitz egingo? –galdetu nion, zertaz ari nintzen jakingo zuelakoan.
2007
‎mezua behar baitzuen folk kantari batek aintzat hartuko bazuten, eta espainolez behar baitzuen mezu hark guk ulertuko bagenuen. Paisaia hura ez zigun Roberrek ezagutarazi, rockean sendo jarraitu baitzuen hark, baina honetaz hitz egiteko beste pertsonaia bat ekarri behar dut orriotara: Txema Viñaspre.
‎–Etxe honi hitz egitea falta zaio, jauna.
2009
‎Aurpegi borobileko neska konturatu egin zen Joseba zelatan zela eta honi irribarre xarmanta eskainiz xakutoan sartu zituen lapitzak eta hautsak. . Nola gustatuko litzaidakeen neska honekin hitz egitea... McDonald, s batera gonbidatuko nuke.
‎–Begira, Joana, ni ez naiz agian pertsona egokiena honi buruz hitz egiteko. Akaso kanpoko laguntza bilatu beharko zenuke, gizarte-laguntzaile batekin hitz egin, edo psikologo batekin?
‎Hala, bada, Domingo zain zegoen, arreba noiz iritsiko; honek hitz egin zion moduagatik, barrua askatzera zetorkiola ondoriozta zezakeen: Albertoz hitz egitera, alegia, eta hari ziòn maitasunaz, edo etxeko giroaz mintza zekiokeen, edo bere erabaki partikular batez, edo auskalo beste zertaz, baina, jakin-minez zegoen arren, lasai zegoen, Albertoren heriotzak barruko korapilo guztiak askatu zizkiolakoan, hain ikusi zituen garbi, Albertoren hilotzaren aurrean, bere sentimenduen nondik norakoak, kontraesan guztiak gaindituta, sublimazioaren igitaiaz irrits gaiztoen sasiak ebaki ondoren; dudarik ez zuen, gainera, Ada ere bide garbitik zebilela:
‎(Miren): Gainera, familia gero mehatxupean geratzen zen, haiek esaten zutelako honetaz hitz eginez gero, itzuli egingo zirela. Izua zegoen?.
‎Hala, bada, Domingo zain zegoen, arreba noiz iritsiko; honek hitz egin zion moduagatik, barrua askatzera zetorkiola ondoriozta zezakeen: Albertoz hitz egitera, alegia, eta hari ziòn maitasunaz, edo etxeko giroaz mintza zekiokeen, edo bere erabaki partikular batez, edo auskalo beste zertaz, baina, jakin-minez zegoen arren, lasai zegoen, Albertoren heriotzak barruko korapilo guztiak askatu zizkiolakoan, hain ikusi zituen garbi, Albertoren hilotzaren aurrean, bere sentimenduen nondik norakoak, kontraesan guztiak gaindituta, sublimazioaren igitaiaz irrits gaiztoen sasiak ebaki ondoren; dudarik ez zuen, gainera, Ada ere bide garbitik zebilela:
2010
‎Baina beranduago ere izan zitekeen, eta, gauzak alde horretatik ikusita, garaiz egin didazu, beharbada. Garaiz egin didazu, bai, zure amari hitz eman bainion ez nuela kontu honetaz hitz egingo, eta ematen den hitza, badakizu??; izeba ohi zuen erritmoan mintzatzen zitzaidan, poliki baina sendo, eta gero ere halatsu jarraitu zuen: –Zure ama saiatu zen haurrarena eramaten, baina, honegatik edo hargatik, ezin izan zuen, eta nik hartu nuen haurraren ardura.
‎Baina beranduago ere izan zitekeen, eta, gauzak alde horretatik ikusita, garaiz egin didazu, beharbada. Garaiz egin didazu, bai, zure amari hitz eman bainion ez nuela kontu honetaz hitz egingo, eta ematen den hitza, badakizu..."; izeba ohi zuen erritmoan mintzatzen zitzaidan, poliki baina sendo, eta gero ere halatsu jarraitu zuen: " Zure ama saiatu zen haurrarena eramaten, baina, honegatik edo hargatik, ezin izan zuen, eta nik hartu nuen haurraren ardura.
2012
‎Abokatua, Pablo eta bera zeuden bere baserriko sukaldean eserita. Bileraren ideia abokatuarena izan zen; tokia Itziarren baserriak behar zuen, bera ez baitzen inora joango honetaz hitz egiteko. Eguzkia leiho handitik sartzen zen eta mahaia argiztatzen zuen; haren inguruan eserita zeuden hirurak.
‎Euren Gernikako etxean egona naiz eta horregatik daukat hainbeste informazio, argitaratu ez diren liburuez eta. Honetaz hitz egin dezakegu, ala ez da komeni argitaratu baino lehen ezer esatea?
‎Beldur horretaz askatzea ere hor bertan, izkina biraturik baldin badago, zer dela eta jende askorengan ikusi dudan erretxazo hori bere barrua ezagutzeko? Benetan aurpegi izugarriak ikusi ditut lagun askorengan honetaz hitz egiten hasi naizenean, hasi orduko bukatzeko erregutzen zuten bisaiak.
‎Gogoratzen dut Liliputen nengoenean, jende txiki haren aurpegia munduko finena iruditzen zitzaidala niri; eta gai honetaz hitz egitean hango jakitun batekin, lagun min batekin alegia, lurretik begiratzen zidanean nire aurpegiak ere askoz fin eta leunagoa ematen zuela esan zidan, baina hurbilagotik begiratzean, eskuan hartu eta neuregana gerturatzean, hasieran behintzat ikuspegia beldurgarria zela aitortu zidan. Zulo handiak aurkitzen zituela nire azalean, eta nire bizar-txorroak apotearen zurdak baino hamar aldiz gogorragoak zirela, eta nire begitartea zeharo desatsegina, hainbat kolorez osatua zegoelako; nahiz eta erregutu behar dudan neure alde esaten uzteko, neure sexu eta herriko gehienak bezain ederra naizela, eta eguzkiak gutxi errea neure bidaietan.
‎Maiestateak gutxitan izaten ditu seiehun zaldi baino gehiago bere tegietan; hauek eskuarki hamazortzi eta hogei metro arteko altuera dute. Baina kanpora irteten denean egun ospetsuetan, bostehun zaldiko milizi guardiak laguntzen dio segizioan, benetan inoiz ikus litekeen ikuskizunik zoragarriena iruditu zitzaidana, behintzat haren armadaren zati bat gudurako eratuta ikusi nuen arte, baina honetaz hitz egiteko aurkituko dut beste egokierarik.
2013
‎Azken honek hitz egina zuen tsarinarekin eta baita konbentzitu ere, utzi ziezaion staretza palaziora ekartzen, pentsatuz gizon hark soilik senda zezakeela Alexis txikiaren gaixotasuna.
‎–Zurekin gai honetaz hitz egiteko ohorea neure buruari egiten diodan hurrengo aldian, orain eman didazuna baino erantzun aldekoagoa jasotzea espero dut; nahiz eta oraintxe bertan ere lekutan nagoen zuri doilorkeriarik leporatzetik, bai baitakit lehenengo galdatzean gizonari ezezkoa ematea zure sexukoen artean ezarritako ohitura dela, eta, bestalde, zuk oraingo honetan horrenbeste esan izana ni berriz ere zuri mandatu...
‎Ondo baino hobeto ezagutzen zuen Didoren historia, bere borondatearen kontrako ezkontza, senarraren hilketa eta honen altxorrarekin Tiro hiritik ihes egin beharra. Baina lehenengo aldia zen norbaitek istorio honen inguruan hitz egiten ziona egia balitz moduan.
2014
‎Nik ez nuen guztiz ulertzen. Haien banantzeaz hitz egin zidan, nahiz eta ez nizun honetaz hitz egin behar, esan zidan.
2015
‎Eta zertarako nahi dut nik emakume honekin hitz egin?, pentsatu zuen gero. Hor konpon, Mari Anton!
Honetaz hitz egiten saiatu naiz, kultura ezberdintasunaren gainetik dagoen harreman kontua dela esan diot, baina hark beti dauka beste zerbait argumentatzeko parada... Maitasun itsu eta ero batek hitz egiten du bere ordez, ederra dena, bai, baina bere baitan, nik uste.
2016
‎1966ko maiatzaren 20ko data zuen idatzian zuzendaritzari aditzera ematen zion, besteak beste, jada erakundean denek ez zutela berdin pentsatzen, eta gauzak garbi utzi behar zirela, eta barne korronteak zegokien izenaz izendatu behar zirela. Zuzendaritzako bizpahiru kiderekin gai-zerrenda honetaz hitz egin nahi zuen:
‎Erantzukizun handiegiak ia, bere herriko administrazioaren gorabeheretan bai baina atzerrikoetan batere esperientziarik gabeko gizon harentzat; hizkuntza aipatu gabe, noski, horretarako izaten baitu berak ere alaba, Donibaneko aldian frantsesez ondo samar ikasi zuena eta aitak orain ederki baliatzen duena: zer diote paper hauek?, lagunduko al didazu halako tokira?, gizon honekin hitz egin behar dut-eta, egingo al dituzu itzulpen-lanak?
‎Harro ala umiliaturik sentitzen ote zen bere andrearen bizkortasun hura ikusita? Amak ez zion inoiz honetaz hitz egin Alsinari, baina berak imajinatu ohi du hasieran harriturik egongo zela, apur bat artega eta lotsaturik ere bai, emaztea han ikusteaz baino gehiago gainerako gizonek pentsatuko zutenaren beldurrez, praka-nasaitzat hartuko ote zuten, emazteari hola ibiltzen uzten ziola-eta. Emakumeen txokora itzul zedin gogor egin ote zion ala gogo onez utzi ote zion, ezin jakin, nolanahi ere hantxe jarraitu zuen Begoñak, eta Alsinaren fikziozko oroitzapenotan apurka-apurka bereganatu egin zuen senarraren gogoa ere, Koldo liluratzeraino, ia-ia bigarren aldiz maitemintzeraino, lehenengoan Begoñaren gorputz segail eta izaera atseginagatik izan bazen, bigarrengoan bere adimen azkarragatik eta buru-oldozpenak hain ederki tolesten jakiteagatik.
‎baizik. Honetaz hitz egin dut jada. Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak, panfletoan:
2017
‎Ezin da preskribatu dezakeen delitua izan. Hau guztia tabu bat da oraindik, inon ez da honen inguruan hitz egiten, baina tabu izateari utzi behar dio. Hitz egin beharra dago, eta azaleratu dagoen arazoa.
‎Eta baneki ere alde handirik egongo ote litzatekeen ala ez, ez zekiat seguru. Ezin... ezin diat orain honetaz hitz egin. Pentsatu ere ez diat nahi!
‎Herri-aldizkarien topaketa horietako batean izan zen: badakizue, hilabete luzeak elkarri telefonoz deitzen,, bildu behar dugu, hitz egin behar dugu, proiektu pila bat egin ditzakegu elkartuta?, eta azkenean, batzarrean elkartzen garenean, biltzen gara bai, hitz egiten dugu bai, proiektu pila bat azaltzen dira bai, baina hauek zehaztea hurrengorako uzten da,, berriro bildu behar dugu honetaz hitz egiteko?, eta hurrengoan ere beste horrenbeste.
‎emakume batekin oraingoan ere. Ez dut anaiekin sekula honi buruz hitz egin baina susmoa dut beraiek etxera eramandako bikote bakoitzak iruzkin bera jaso zuela. Ez zutelako amaren antzik.
‎Ez dakit galderen ordena zehazki hori izan den baina horrek ez du nire arrebaren kezkaren dimentsioa aldatzen. Paseatzera eraman nau honi buruz hitz egiteko, haize hotzarekin erantzun argiagoak emango nizkiolakoan edo. Zeru gris baten azpian esan diot ezetz.
2018
‎nahi bezala jarduteko era. ? Honi buruz hitz egiten dudanean, ez dut instrukziorik edo jarraibiderik jasotzen; alde horretatik, EAJren zerrendako alkatea naiz, EAJko taldean gaude, baina ez digute jarraibiderik ematen goitik?.
‎Oso nabarmena da. Zer esango dugu berdintasunari buruz honetaz hitz egiten ez badugu. Alferrik ari gara.
‎Ez zara eskolan oharkabean pasatzen direnetakoa, kar, kar, kar. Baina badakizu, inori honetaz hitz egin aurretik... Eta tira, lehengo egunean bota zenuen guztiak zur eta lur utzi gintuen, odola borborka.
‎–Pentsa! Ez dugu arazorik nahi, horregatik ez dugu inoiz biosegaz honetaz hitz egiten. Gure kodeak dauzkagu, protesta edo ekintzaren batek batzarra egiteko denborarik gabe harrapatzen bagaitu parte hartuko dugun erabakitzeko.
‎Saioak ez daki zer egin. Edyri begiratu eta hau hitz egiteko ahaleginean dabil, sokatik ero baten moduan tiratzen duen bitartean. Lander hurbildu eta gezi bat erakusten dio, punta odol lehorrez zikin duen berrogeita hamar zentimetro inguruko luzera eta zentimetro bateko diametroa duen gezia.
‎Galderari erantzun baino lehen, Mirentxu Purroyk argitu du ez duela gustuko gai honi buruz hitz egitea, mingarria gertatzen zaiola, Garaikoetxea eta Arzalluz, biak estimutan dituelako.
2019
‎–Hausnarketa sakonagoa-edo nahi zuten kazetari batzuekin hitz egin ahal izan genuen indarkeriaz, baina beste batzuekin, zurrunbiloan, ezin zen. . Ez, ez, ez; honetaz hitz egin diezadazun nahi dut?, esaten ziguten: –Nahi dut esatea zer iruditzen zaizun morroi batek neska bat ezkaratz batean sartzea??.
‎Gai honetaz hitz egiten dugun guztietan bezala, orain ere, une batez, kulpa eta autojustifikazio-giroak hartu du Aneren etxeko sukaldea. Galdetu egin diet orduan:
2020
‎Kasu honetan, ez naiz kazetarien inguruan bakarrik ari, Argiako lantalde osoaz ari naiz. Dagoeneko, gai honi buruz hitz egin izan dugu, baina, hala ere, gauzak ordenatzen, jasotzen, txukuntzen... emakumeak ikusten jarraituko duzu, ez da kasualitatea lantalde horretako gizona egun horretan, despistatu, izana[?] Batez ere, gizonei gustatzen zaie esku artean dituzten gaiei buruz denen artean hitz egitea.
2021
‎Erruak eta lotsak isiltzen dituzte. Ez du inork honi buruz hitz egiten.
‎Okerrena da Leirerekin ezin dudala honetaz hitz egin. Ez Leirerekin eta ez inorekin.
2022
‎–Nagusiek deitu zidaten. Unitate berri honetaz hitz egin zidaten, eta nire momentua zela esan zidaten. Unitatea zuzentzen jarriko nindutela uste nuen.
‎Are harrigarriagoa da genero-aldaketarena, kasu horietan gorputzek pasa egiten baitute genero-ordena modernoak ezarritako mugarik funtsezkoena. Auzi honi buruz hitz egiteko lengoaia bera ere medikuntzak harrapatu du, etsipena eta karnabala gaixotasun eta sindrome formarekin izoztuta: " trabesti" eta" transexual".
‎Bizi izan dugun egoera honi buruz hitz egiterakoan, askok galdetu diogu elkarri: non zeunden hau dena hasi zenean?
‎Ez nuen lagunekin honi buruz hitz egin, ama izateak besteak ez epaitzen irakatsi dit. Gainera, nola ulertuko ninduten ni ere ordura arte ez banintzen jabetu?
‎Ezin zuen lagunekin honetaz hitz egin, ezta irakasleekin ere. Markel bururatu zitzaion.
‎bengantza hotza, barre mingotsak. Baina ezin du honetaz hitz egin, gaiaz beste egin nahi du ahalik eta azkarren. Tira, tira, eta Mary Wollstonecraft zer?
2023
‎Oso inozoa izan zen. Hara, ez zait erraza honetaz hitz egitea. Ez nuke nahi horrengatik gogora dezaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia