2015
|
|
4 Beraz, har
|
hau
handi egina dagoenean, idatzi dudan honen hasieran esanda geratu denez?, zeta lantzen hasten da eta bera hilko den etxea eraikitzen. Etxe hau da hemen aditzera eman dudana, hau da, Kristo.
|
|
Hainbat gauza ziren ni burua galtzera eramatekoak, eta, batzuetan, Jaunagana begiak jasotzea izan ezik, neure burua zer egin ez zekiela ikusten nuen. Izan ere, gizaseme on batzuek ni bezalako emakumetxo kaskar eta ahul eta beldurti bati kontra egitea, honela esanda, ez dirudi ezer denik; baina bizitzan nik hainbeste proba igaro arren,
|
hau
handienetakoa da.
|
|
Izan ere, kaltea laster batean sumatzen ez bada ere, apurka apurka handia izatera etor daiteke. Nik ikusten dudanez eta esperientziaz dakidanez, Eskritura Santuaren araberakoa den heinean geratzen da Jainkoarena delako sinestea, eta hortik pixka bat okertuko balitz, alde handiz sendoago nengoke deabruarena dela sinestera orain Jainkoarena dela sinestera nagoen baino, sineste
|
hau
handia bada ere. Izan ere, orduan ez dago seinale bila ibili beharrik, ezta zer espiritu den aztertzen ibili beharrik ere; hain argi dago egon ere deabrua dela sinesteko seinale hau, non une hartan mundu guztiak Jainkoa dela ziurtatuko balit ere, ez bainuke sinetsiko.
|
|
9 Nik jakin ahal izan dudan kalte
|
honen
handiaz idatziko banu, konturatuko zinatekete zuzen nabilela hemen halako ahalegina egiteaz. Gauza bat esango dut soilik eta hemendik aterako dituzue gainerakoak:
|
|
4 Sinets biezat, Jainkoak berorri egin dizkion mesedeak egin badizkio, Beragatik gauza handiak egin ditzala nahi duela, eta
|
hau
handia da benetan. Hala ere, nik diotsot, bide horretan hiltzen bada, ez dadila gera, berorren erara, negarrez urtu gabe, eta, beharbada, ezta Jainkoa ere estutu gabe; eta, horrela, beharrezkoa da, erremedia ezin den okerra egin aurretik, guk kontu izatea; izan ere, Jainkoaren aurrean jartzen bada, jarri behar duen bezala, hari eman dionagatik ez da izango berori pobreagoa, Haren Maiestateak beste alde batzuetatik emango baitio.
|
|
12 Arima bat hasieretan dagoenean, hain gauza handia bere barruan hartzeko bere burua hain txiki ikusita asaldatu ez dadin, ez zaio ezagutzera ematen, harik eta, han ipintzeko behar dena kontuan harturik, apurka apurka handituz doakion arte. Horregatik diot askatasuna dakarrela berarekin, jauregi
|
hau
handi bihurtzeko ahalmena duelako. Zer guztia dago erabaki sendoaz berarentzat ematean, eta eragozpenak kentzean, bere gauzan bezala ipini eta kendu egin dezan.
|
|
4 Batzuetan gelditasunezko otoitz honetan Jainkoak beste mesede bat egiten du, esperientzia handirik ez bada ulertzen oso zail egiten dena; baina esperientzia pixka bat izanez gero, berehala ulertuko duzue hori duzuenok, eta zer den jakiteak poz handia emango dizue, eta uste dut Jainkoak sarri egiten duela mesede hau beste horrekin batera. Baretasun
|
hau
handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut, eta ikusten dute ez daudela oso osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz bere Jainkoarekin bat eginik dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten.
|
|
Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe
|
honetan
handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat bat eginik gaudelako eta geure burua maite dugulako.
|