Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Dabidek hala proposaturik nahi izan zuelako, egongelan egokitu genuen eskultura zulodun hura eta, bistan dena, etxera etorritako lagunei, eskultore ospetsu baten obra zela esaten tematu zen, pasadizo batek, bigarren aldiz kontatzean, barregarritasun guztia galtzen duela ez baleki bezala. Denek besterik gabe sinetsi zuten, baina artean gure lagunak ziren Mirenek eta Koldok, biak ere institutuko irakasleak, iritzi hau gaineratu zuten: " Zulo horrek, hutsune zirkular horrek sekulako indarra ematen dio eskulturari".
2002
‎Bestalde, EHUko errektore Manuel Monterok, bere karguz jabetu zenean, helburu bera azpimarratu zuen Ajuria Enea Jauregian, EAEko lehendakariaren aurrean, egin zuen agerraldian4 Bere aburuz, EHUk euskal gizarteari «konponbideakeskaini behar dizkio» eta honako hau gaineratu zuen kazetari guztien aurrean: «UPVk ahalegin guztiak egin behar ditu gizarte honek exijitzen dion mailarenparean egoteko». Ez hori bakarrik.
‎Kasu batzuetan, beste espezialitate mediko batzuen esku hartzea ere eskatzen da, “tumorearen kokalekuaren arabera”, esan zuen Jiménez doktoreak. Gainera, honako hau gaineratu zuen: “gaizki definitutako ertzak dituzten larruazaleko tumoreetan aplika daiteke, ugaltze arrisku handiena duten zonetan kokatutakoetan (begietatik, entzumenetik eta sudurretik hurbil daudenak), bi zentimetro baino gehiago dituztenetan eta beste modalitate terapeutiko batzuk jaso ondoren ugaldu direnetan”.
2003
‎Halaber, kontserbatzaileek ohartarazten dute rallyak “kutsadura mezu bat igortzen duela lur orotako ibilgailuak mitifikatzean”, eta “hiri kontsumitzaileari eragiten diola lau gurpil eragile dituzten ibilgailuak jartzera”, berotegi efektua eragiten duten gasak emititzen dituztenak. Hau gaineratu du Dakarren: “Afrika erabiltzen du jokorako, kontinente horrek berak, seguru, klima aldaketaren ondorioak esperimentatu behar dituenean, herrialde garatuek partzialki babesteko finantza gaitasunik izan gabe”.
2004
‎Le Monde Diplomatiquek berriki eginiko txosten batek »2003ko azaroa, 596 zk.» horrela laburtzen zuen klub horren funtzionamendua: " Botere opakoak dituen erakunde sekretu baten hogeita hamar urte", beste hau gaineratuz: " Davoseko Foruma baino gutxiago mediatizatua, talde horrek oso aktibo segitzen du, adarkadura asko dituen influentzia sare baten bitartez".
2007
‎Datu horiek arrisku sozialeko haurrei buruzko jardunaldi batean aurkeztu ziren, espezialista horrek lan egiten duen Itsas Ospitalean. Gainera, bertako gestanteek etorkinek baino droga gehiago kontsumitzen dute, aditu honek gaineratu duenez. Bartzelonako Itsas Ospitaleak urtean 1.500 erditze inguru hartzen ditu, eta horien artean, etorkinen %50 inguru.
‎Bezero horiei ematen zaien kreditu bolumena etxebizitzaren tasazio balioaren %45etik %75era bitartekoa da, betiere atzeratutako ordainketen eta soldatarekiko zorpetze ratio maximoaren arabera, soldataren %40tik %60ra bitartekoa. 2006ko ekitaldiari dagokion memorian, Santanderrek azaldu du hori dela Espainian garatutako negozio berrietako bat, eta honako hau gaineratu du: “zuzeneko kredituaren ekoizpen berriaren hazkuntza %36raino igotzen lagundu du”.
‎Horregatik bi izenez zeukan erregistratuta 1969an Arantzazuko bere argitaldaria Ministerioko" Registro de Enpresas Periodsticas" zelakoan. " Anomalia" hori berretsita geratzen dela dirudi 1967ko urriaren 18an Arantzazuko argitaldariaren administratzaile Joakin Arriarani Gipuzkoako Delegaziotik idatzitako gutunean, non zenbait informazio eman ondoren, honako hau gaineratu baitzuten: " Por otra parte, del escrito que acompaña al enviado por ustedes primeramente citado, parece deducirse que ustedes han solicitado, por conductos ajenos a esta Delegacion, la inscripcion de la Editorial Franciscana Aranzazu en el Registro de Empresas Periodsticas[...]".
2008
‎Hori aurreratu ondoren, bukaeran ondoko hau gaineratuko dio hari:
‎Hileta elizkizunak ospatu zituen Martin Rementeria apaizak zioenez«? ...ugnante al capitulo de buen Gobierno de esta villa, en cuya virtud no se practica durante iguales oficios funebres y Divinos; y aunque se persuade que sacarian dicho Nobillo algunas personas del Pueblo y oió que intentaron llebarlo a las Puertas de la casa del difunto Lascurain, no puede exponerlo positibamente», MAHN, 6327 dokumentua, S.N, Martín Rementeriaren testigantza, Ibarra apaizak beste hau gaineratu zuen: «Les causó mucha novedad por no haberse acostumbrado semejante festejo en casos iguales, y estar prohibido por capitulos u ordenanzas de villa para durante los oficios Divinos, y aun por Orden Real el correr Nobillos por calles», Josef Francisco Ibarraren testigantza,.
‎81). Cruz Mundetek, garaiko testu baten transkribapenean, honako hau gaineratzen du: «Los mas de la tropa arreglada, a pelotones, corrian por los caminos de Oyarzun acia Hernani.
‎Beraz, sasoi batean militar horiek ostaturatzeko erabiltzen ziren gelak hutsik zeuden, eta udalak horietatik batzuk eskatu zituen. Gai honen inguruan sortu zen eztabaidaren harira, udalak beste hau gaineratu zuen: kontrata sistema berriaren arabera, ekoizpena txikiagoa izan arren etengabea zen, eta horrek inoiz baino premiazkoagoa egiten zuen aztertzaile horien presentzia Eibarren986 Artilleriako Zuzendari Nagusiak arma frogatokiaren erdia ez bazen bere esku uzten eta egokitzen, ordutik aurrera armak Soraluzen aztertu zituztela erantzun zuen, eta horren aurrean udalari baiezkoa ematea baino beste irtenbiderik ez zitzaion gelditu987.
‎Osasun Sailak gogorarazi du etiketari buruzko informazioa hobetzea “zeliakoen eskaera nagusietako bat zela; izan ere, horrela, haien bizitza errazagoa da, produktuen edukia zehazki ez jakiteagatik osasun arazoak ekiditen baitira”. Era berean, honako hau gaineratzen du: “erosketaren otarra merkatu egingo da, informazio hori soilik haientzat ez diren elikagaietan sartuta”.
‎Javier Agirrek, Filosofiaren historia liburuaren beste egileetako batek, hau gaineratu du: «Hasieran, tradizioekin izan da kritiko filosofia, eta ondoren, gainerako ideia filosofikoekin».
‎Carlosek enpresari hura erail zuen unetik, betiko erori zen leinuaren legearen aldera, edo, beste modu batera esateko, iraganean egindako xake mugimendu hartan dadoak erori ziren, eta guk irakurleok, kausalitatearen legean ari garenok, badakigu ez dela Bartzelonara bizitzera joanen, ez duela salbaziorik. Honi gaineratzen badiogu Carlosen hybrisa (ETAn ibili ondoren, nola ausartzen da siratsa berriz ere tentatzera) eta Aristotelesen" jitea patua da", hortxe daukagu tragedia.
2009
‎–Jaso ditugun zenbait daturen arabera, Pakistango armadak egindako aire erasoetan zibil ugari hil dira, baita etxebizitza asko eta asko suntsitu ere?. Gerrillari islamistei dagokienez, honako hau gaineratu du HRWek: –Talibanek minak jartzen dituzte herri inguruetan, zibilek ez dezaten ihes egin.
2010
Hau gaineratu gura dot hemen: Gure herriaren historiak eta kultura egoereak berez beste holakoen antzeko zoria ulertzeko erreztasuna edo bidea emoten deuskue.
‎Bestalde, etxeetako eta herrietako ekonomian izandako ondorioak oso larriak izan ziren, nekazaritzan, abeltzaintzan eta artisautzan krisi larria eragin zuten; mendearen bigarren aldian industrializazioaren sorrerarekin areagotuko zen krisia. Honi gaineratu behar zaio erakunde, aduana eta lege propioen desagerpena; ondorioz, etsipena nagusitu zen.
‎Espero genuenarekin bat dator lortutako emaitza, adierazi du Denis Itxaso Kultura zine gotziak. Horretaz gain, hau gaineratu du Itxasok: Helburuak bete ditugu jendearen parte hartze aktiboari dagokionean; urtetik urtera gorantz doan zerbait da.
2011
‎Herri politika sozial, ezkertiar eta soberanista egin nahi dugu herritar ororen eskubideak bermatuz. Euskal Herri ezkertiar eta independente bat eraikitzearen bidean lan egingo dugu eta gobernuan egon edo ez hori izango da gure lana" adierazi dute.Jarraian, hau gaineratu dute" argi dugu, herritar oro bezala politika egiteko eskubidea dugula eta hauteskunde hauen emaitzek erakutsi duten bezala, jendarteak ere horrela pentsatzen du.Ez dugu mehatxuzko gutun honen irakurketa pertsonala egiten, Pablori zuzenduta egonda ere, Bilduri eta kalean zein instituzioetan politika ezkertiar eta aurrerakoiaren hautua hartu duen edonoren kontrakoa iruditzen zaigu e... " Beraz, ez daukagu inolako lotsarik eta beldurrik garena azaltzeko, jakin badakigu eta bidean gaudela eta lehenengo pausuak emanak ditugula.Bukatzeko, berriro ere gure ilusioa eta erabaki irmoa agertu nahi ditugu, gauzak beste era batean egin daitezkeela sinesten dugulako" adierazi dute amaitzeko.
‎Jaungoikuek bereinkatu deidxela. Baina umea bateatubakoa zanean, jentiltxue esaten jakonari, beste hau gaineratzen zan: adu onerako eta suberte onerako.
‎Informazioa ematea. Informazio izaera duten emanaldi batzuek partaidetzamodalitate hau gaineratu ohi dute. Entzuleak informazioa emateko jotzendu hedabidera.
‎Ikertzaileek ikusi zuten ezen, malaria duten saguetan (gizakiek duten salmonelosiarekiko suszeptibilitate bera dute), gorputzaren erantzun naturalak, hemoglobinaren degradazio produktuaren arriskuetatik babesteko, entzima oso selektiboa baita, sistema immunologikoari eragiten diola eta globulu zurien (neutrofiloen) ekoizpena geldiarazten duela, zeinak funtsezkoak baitira salmonella ez tifoideoaren aurka borrokatzeko. “Globulu gorriak haustea da gakoa”, dio Aubrey Cunnington doktoreak, ikerketaren egilekideak, eta hau gaineratu du: “malaria da salmonella ez tifoidearen kausarik arruntena”.
2012
‎Testuak dio ekintzaileei laguntzeko kontratu mugagabe horiek ezin izango dituztela itundu “kontratua egin aurreko sei hilabeteetan lan kontratuak iraungi dituzten enpresek, epai bidez bidegabetzat jotako arrazoi objektiboengatik, edo kaleratze objektiboa egin duten enpresek”. Hala ere, dekretuak honako hau gaineratzen du: “bi kasuetan, mugak errege lege dekretu hau indarrean jarri ondoren gertatutako iraungipenei eta kaleratzeei bakarrik eragingo die, eta iraungitzeak edo kaleratzeak eragindako lanbide talde bereko lanpostuak betetzeko eta lantoki edo lantoki bererako”.
‎Gero, eskuak teklatuaren gainean kokatuz, esaldi hau gaineratu zuen, tekla bakoitza kontu handiz sakatuz:
‎Independentzia, batasuna, hizkuntza, hor dira. Ikusmolde honi gaineratu zaio (zitzaion?) bake soziala erdiesteko behar den iraultza, pertsonen gaineko ustiakuntza ezabatuko duena. Balore horiek zutik diraute askorengan, ni neu barru.
2013
‎Hori bukatu da, BBVA eta Cajamarreko bezeroentzat behinik behin. Espainiako Auzitegi Gorenak maiatzaren 9an emandako epaiaren ostean asteazken honetan gaineratutako azalpenak zoru klausulak ezabatzera bultzatu du BBVA. Espainiako Erregistratzaileen Kolegioaren arabera, «domino efektua» eragingo du horrek.
‎" Gure helburua izango da ahal dela produktu ekologikoak izatea, baina horrek ez du esan nahi beste produktu batzuk egongo ez direnik", azaldu digu Agirrek. Eta beste hau gaineratu digu: " Guk nahi duguna da bailarako edozein ekoizlek ekartzea bere produktuak denda horretara eta bertatik kontsumitzaileek, kooperatibako bazkide izan edo ez, produktu horiek kontsumitzea".
2015
Honi gaineratu behar diogu, gure testuinguruan hizkuntza eta kultura berriak sartu direla. Uranga eta besteek (2008) egindako ikerketan 100 hizkuntzatik gora topatu dira EAE eta Nafarroan.
‎73) azaldu zuen moduan: . La vida religiosa de la época prospera en una fabulosa confusión doctrinal?, eta honako hau gaineratzen du: –Los campos de ortodoxia y heterodoxia estaban mal deslindados?.
‎Edozelan ere, bilduma horretako artikuluetako batean Cormackek berak dioenaren arabera (Cormack eta Hourigan, 2007: 52), ebidentzia enpirikoak falta dira hizkuntza gutxituetako hedabideen jardunaren eta hizkuntza normalizazioaren artean kausa efektu harremanak daudela egiaztatzeko; gisa berean mintzo da Jones ere Europako hizkuntza gutxituei eta hedabideei buruzko beste lan batean, baina honako hau gaineratzen du puntuan: –However, researchers of minority language media, including those who point to lack of direct, causal empirical evidence, have continued to draw attention to the indirect benefits of having media operating in one, s own language?
‎A. Graciánek, berak zeukan liburuaren ertzean, erabakia hartu ez eze, ihesari ekin ere egin ziotela dio eta hau gaineratzen du hitzez hitz: jateko zertxobait harturik, bere nebarekin batera irten zen bere aitaren etxetik, biak, Jesu Kristogatik burua moztuko zieten mairuen lurraldera joateko asmoaz.
‎Dena dela, gotzain hauek ez dutela Teresaren bizitzan aztarren ezagunik utzi, dio Lino Akesolok. Baina hau gaineratzen du, mendea bukatu baino lehen hirugarren euskaldun bat dagoela hango gotzain aulkian: Lorentzo Otadui Abendaño, lehenengoa bezala, oñatiarra.
‎XX. mende hasieran zenbat egin ote ziren. Haren mezuari esker, jende asko sartu zen euskararen aldeko lanean, bere jarraitzaile politikoak mezu hori zabaltzen ahalegindu ziren?. Eta honako hau gaineratu du: –Mende hasiera horretan garatu zen Euskal Pizkundeak asko zor dio Sabino Aranaren bultzadari.
‎Horren harira, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiari kontuak eskatu dizkio" Batasunako gobernu bat" babesteagatik. Honi gaineratu dio irainak eta gezurrak ugari izan direla kanpaina osoan zehar.
2016
‎La Fleurrek esan zidanean poliziako tenientea nire galdezka ibilia zela, kolpetik etorri zitzaidan gogora atzera ere; eta La Fleurrek aferaren jakitun jarri ninduenerako, hoteleko jabea gelara etorri zitzaidan gauza bera esatera, eta hau gaineratu, alegia, poliziak nire pasaporteaz galdetu zuela bereziki; hoteleko jabeak bukatu zuen esanez gutxienez espero zuela nik bat izango nuela.
‎plazeraren filosofia; gai handietan txikietan bezain zuzen jokatu beharra dagoela defendatzen duen filosofia, zeinak plazera, are beste pertsona batzuena bada ere, sufrimendua baino desiragarriagoa egiten duen. Lotsa gabeko gizonak ausardia izan zuen aitortzeko egon zela, ia bizitza guztian printzesa batekin edo besterekin maitemindurik?, eta hau gaineratzeko: –Eta espero dut horrela jarraitzea hilko naizen arte, ondo baino hobeto konbentziturik bainago ezen, inoiz ekintza erdeinagarriren bat egiten badut, grina baten eta beste baten bitartean izan duela?.
‎Biok etzan behar genuen oheak gela bakar eta berean egotea aski zen berez halako asaldua eragiteko; baina oheen kokapenak, paralelo jarrita baitzeuden, eta bata bestetik hain gertu egoteak, bien artean bakarrik zumezko aulki txiki bat jartzeko adinako tartea besterik ez baitzegoen, are herstura handiagoan jartzen gintuen; gainera, sutatik hurbil zeuden, eta tximiniaren islak batetik, eta gela zeharkatzen zuen habe handi batek bestetik, halako etzaleku bat eratzen zuten, gure sentsazioen atsegintasunarentzat batere aproposa ez zena inondik inora ere. Eta guztiari zerbait gaineratzez gerotan, hau gaineratu behar, alegia bi oheak hain txikiak zirenez gero, ez zitzaigula burutik pasa ere egin damak eta bere neskameak elkarrekin lo egiterik; eta ni bietariko edozeinen aldamenean etzatea, halakorik posible izatera, nahiz eta desiratu behar ez zen gauza bat izan, halere horretan ez zegoen imajinazioak sufrimendurik gabe gogoan ez hartzeko moduko gauza ikaragarririk.
‎Diputazioko presidenteak erantzun egin zion, esanez administrazioko teknikariek idatzi zituztela lehiaketako oinarriak, hau da, gaiarekiko erabat inpartzialak ziren pertsonek. Eta hau gaineratu zuen:
‎Foru diputatuaren esanetan, azken urteotan, Arabako toponimia nagusia normalizazio prozesuan murgilduta dago eta erakunde publikoak prozesu horren sustatzaileak dira. . Babes horren erakusle bikaina da argitalpen hau gaineratu du Arabako toponimia nagusiko izenei ikuspegi global batetik heltzen dien lan mardula baita. Hala ere, gure kasuan, administrazioaren eguneroko jardunean toponimo horiek jarduera administratiboko idazkietan, aldizkari ofizialetan, seinaleetan, paneletan, argitalpenetan geure egiten ditugu?.
‎Horrela adierazi du gaurko ekitaldiaren hasieran Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hau gaineratu du ez da egun bateko loraldia, luze joko duen bidea izango da?. Izan ere, ekimenak jarraipena izango du, jardunaldi horren bitartez Euskaltzaindiak prozesu bati hasiera eman eta eztabaida aldia zabaldu nahi du eta. Zentzu berean mintzatu da Sagrario Aleman Sustapen batzordeko burua:
2017
‎Hori dio Jausorok. Eta beste iruzkin hau gaineratzen dio aurrekoari: –Euskararen erreferentzia mundua ez dute ezagutzen, eta, gainera, ez zaie axola.
‎Bekozko ilunez, bere kontua ez balitz bezala hau gaineratu zuen:
2019
‎–Organo administratibo bat da, ez judiziala?. Eta, hori esanda, honako hau gaineratu du: –Erabaki polemiko batzuk hartzen ditu, baina ulertu behar da batzuetan halako organo batek oso erabaki zailak hartu behar izaten dituela?. Eremu txikiagoan bada ere, Espainiakoaren antzeko osaketa dute probintzia, eskualde eta erkidegoetako hauteskunde batzordeek, eta, Biurrunek gogora ekarri duenez, hauteskundeei buruzko araudia, betetzea?
‎Argitaletxetik deitzen zioten, zuzenketa zertan zen jakin nahi zuten, Monica, Produkziokoa, izan zen hizketan hasi zitzaiona, Monicak badauka, arlo horretan lan egiten duten guztiek bezala, aipamen maiestatikoaren ohitura, eta horrela, Silva jauna, esan zuen, Produkzioak galdetzen du, Errege Jaun Txit Gorenak jakin nahi du entzuten ari garela dirudi, eta errepikatu egiten du heraldoek errepikatzen zuten bezala, Produkzioak zuzenketa zertan den jakin nahi du, bukatzeko asko falta ote den, baina Monicak ez du oraindik ulertu, partez, nolabait esan, elkarrekin bizi izan diren hainbeste denbora pasa eta gero, Raimundo Silvak gorrotatzen duela Silva, besterik gabe, dei diezaioten, eta ez da abizenaren arrunkeria gogaikarria iruditzen zaiola, Santos edo Sousa abizenen antzerakoa izaki, Raimundo behar duela baizik, eta horregatik erantzun zuen, lehor, Monica den pertsona delikatua bidegabeki zaurituz, Esaiezu bihar egongo dela lana bukatuta, Esango diet, Silva jauna, esango diet, eta ez zuen beste ezer gehiago esan beste pertsona batek hartu zuelako telefonoa bat batean, Costa naiz, Hemen Raimundo Silva, erantzun zuen zuzentzaileak, ozta ozta, Badakit, kontua da zuzenketak gaurko behar ditudala, programazioa geldirik daukat, bihar ez badut liburu hori inprentan sartzen kristorenak eta bi gertatuko dira, eta dena proba zuzenketarengatik, Hau bezalako liburu batentzat, gai horrekin, dituen orriekin, zuzenketarako denbora batezbestekoaren barruan dago, Ez niri etorri batezbestekoaren matrakarekin, lana bukatua nahi dut, Costaren ahotsaren tonua igo egin zen, buruzagiren bat hurbil zegoela seinale, zuzendariren bat, agian, ugazaba bera, ausaz. Raimundo Silvak sakon hartu zuen arnasa, argudioak eman zituen, Azkar egiten diren zuzenketak akastunak izaten dira, Eta liburua atzeratzen denean galerak datoz, ugazaba bertan dago, zalantzarik gabe, baina Costak honako hau gaineratzen du, Nahiago bi akats salmenta egun bat galtzea baino, ea enteratzen zaren behingoz, ez, ugazaba ez dago, zuzendaria ere ez, ezta buruzagia ere, Costak ez zuen onartuko hain erraz zuzenketa akastuna izatea azkartasunaren mesedetan, Irizpideen araberakoa da, erantzun zuen Raimundo Silvak, eta Costak, gupidagabe, Ez hasi irizpideen aferarekin, zurea behintzat ongi ezagutzen dut, nirea os... Raimundo Silva ohiturik dago, ez ditu Costaren purrustadak oso bihotzez hartzen, gaiztakeriarik gabeko baldarkeriak dira, Costa gizajoa, beti Produkzioa ahotan, hoben guztiak Produkzioari leporatzen dizkiote, horixe esaten du, bai jauna, egileek, itzultzaileek, zuzentzaileek, azal egileek, baina Produkzioarengatik ez balitz, hainbeste jakinduria zakurraren putza, argitaletxe bat futbol taldea bezalakoa da, aurre aldean tontakeria asko, pase ugari, iskin egitea, ez gutxi, burukada dezente, baina atezaina erreumak jota badago edo elbarria bada, akabo taldea, agur txapelketari, eta Costak laburbildu egiten du, oraingo honetan aljebraikoki, Atea futbol taldearentzat zer den, horixe da Produkzioa argitaletxearentzat.
‎Ez zuen azal probokatzaileari begira jarraitu nahi, baina ez zuen nahi, ezta ere, Maria Sara doktorearen aurrez aurre gelditu, doktoreak, une hartan, berarengan iltzatuko zituen bere begiak, errukirik gabe, azken eta behin betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek bezala. Baina doktoreak, inolako kolore berezirik gabeko ahots tonu berezkoaz, ahots tonu nahita neutroaz, ahoskatu zituen lau hitzak bezain sinpleaz, hau esan zuen, Liburu hau zurea da, isilune bat egin zuen, eta ondoko hau gaineratu zuen, zenbait silabatan indar gehitxoa jarriz oraingoan, Beste modu batez esan dezagun, liburu hori zure liburua da. Raimundo Silvak burua jaso zuen, nahasirik, Nirea, galdetu zuen, Bai, okerren zuzenketarik ez daraman Lisboako Setioaren Historiaren ale bakarra, ale horrek segitzen du esaten gurutzatuek ez zietela portugaldarrei lagundu nahi izan, Ez dut ulertzen, Ez ote da denbora irabazi nahi duzula nirekin nola hitz egin behar duzun asmatzeko, Barkatu, nire asmoa, Ez duzu zure burua zertan zuritu, ez duzu bizitza guztia azalpenak ematen pasatuko, nik benetan espero nuena zen galde zeniezadan zergatik ematen dizudan zuzendu gabeko ale bat, iruzurra bere hartan daukan alea, okerrean tematzen dena, gezurrean tinkoagotzen dena, zuk zeuk aukeratu gehien gustatzen zaizun esamoldea, Oraintxe galdetzen dizut, Beranduegi ibili zara, jada ez dut erantzuteko gogorik, baina irribarrez esan zuen, aho lerroko tentsioa nabarmentzen bazitzaion ere, Mesedez, ostera berriz gizonak, irribarrez bera ere, eta bere buruarekin harriturik gelditu zen, hortzak horrela erakustea halako egoera batean guztiz ezezaguna den emakume bati, segurutik nitaz trufatzen ari behar duen emakume bati.
‎Ia ordubete dela ari dira ematen Tottaly Liveren bideoklipak, kantariak, hitz honek tokirik baldin badu, eta dantzariak inarrosi egiten dira, gizakien pentsamendu eta sentipenak oro adierazten dituzte, batzuk duda mudazkoak dira, dena aurpegian daukate, ez da entzuten esaten dutena baina ez du inporta, ezin sinestekoa da musu batek eduki dezakeen higikortasuna, krispazioak dira, soslaiak, distentsioak, karatula zemaikorrak dira, izaki androgino txiki eta obszeno bat, emakume helduak adats luzeekin, neskatila freskoak, izter, ipurmasail eta titi oparokoak, beste batzuk meharrak zumea bezain, deabrukeriaraino erotikoak, zimur aukeratu eta interesgarri batzuk erakusten dituzten gizon helduak, dena oinaztura bezalako argiekin dago fabrikatuta, dena isiltasunean itoa, Raimundo Silvak eskuak jarri izan balitu bezala eztarri horien gainean, ur jauzi batetik harantzago estutu bailituen, ur jauzia bera ere isila izanik, gorreriaren garaipen unibertsala da. Orain gizon bakar bat ageri da, ezpainak ia ia mugitzen ez dituen arren, distikoak Leonard Cohen esaten zuen, irudiak tinko tinko begiratzen dio Raimundo Silvari, ahoak egiten dituen mugimenduek galdera bat josten dute, Zergatik ez didazu aditu nahi, gizon bakar horrek, eta honako hau gaineratzen du, antza, Entzudazu orain, gero beranduegi izango da, bideoklip baten ostean beste bat dator, ez dira errepikatzen, hau ez da mila bider, eta bat gehiago, birarazi dezakezun diskoa, ni itzultzea litekeena da, baina ez dakit noiz, eta agian zu, une horretan, ez zara han egongo, aprobetxa ezazu, aprobetxa ezazu, aprobetxa ezazu. Raimundo Silva aurrerantz makurtu zen, soinua piztu zuen, Leonard Cohenek egin zuen keinua eskerrak emateko bezalakoa izan zen, orain kantatzen ahal zuen, eta kantatu egin zuen, bizi izan denak eta zenbat eta zertarako galdetzen duenak esan ohi dituen gauzak esan zituen, maite izan duenak eta nor eta zergatik galdetzen duenak esan ohi dituenak, eta galdera guztiak egin eta gero erantzun bakar bat ere gabe aurkitzen denak esan ohi dituenak, erantzun bakar bat bildu izan balu, sikiera, beste horrek esan zuenaren kontrakoa da, beste horrek esan zuen erantzun guztiak hor nonbait daudela, eta guk aski dugula galderak egiten ikastea.
2020
‎Casabounen arabera, Bidasoko izokin arrantzak erakusten digu" zoin zailak izan ziren, mendez mende, Hondarribitarren harremanak Irun, Endaia, Urruña eta Biriatu-rekin, bereziki". Eta aurrerago hau gaineratzen du: " Giro erasokor hori ez daiteke berexi Espainiaren eta Frantziaren arteko kontexto politiko orokorretik.
‎Izan ere, Resiste hori idatzi zutenek ez dute zalantzan jartzen BVEren egiletza. Eta ohar hau gaineratzen dute:
2021
‎Har dezagun hemen sail horretako lehenbiziko adibidea. Mireni buruz zerbait esan dugu eta berehala hau gaineratu: Miren joaten bada edo ez bada..., aipatu baldintza ezarriz.
‎Izan ere, gaixotasun horrek ez du forma zehatzik eta oso modu desberdinetan ager daiteke. “Kameleonikoa da”, dio Andaluziako Osasun Zerbitzuko pediatra Cristobal Koronelak, eta honako hau gaineratu du: “digestio aparatuan, digestio aparatutik kanpo, baita sintomarik gabe ere”.
‎Egoera ikusirik, heriotzen erantzuleak direla uste dutenei mintzatu zitzaizkien sindikatuetako bi bozeramaileak. «Argi dago patronalak irabazi ekonomikoak langilearen osasunaren gainetik jartzen dituela, eta horrek ezin du horrela jarraitu», esan zuen Beitiak, eta honako hau gaineratu zuen: «Erakunde publikoek ez dute ezer egiten, eskuak garbitzen dituzte, eta salatu nahi dugu haien erantzukizuna ere badela».
‎«Alde estetikotik txukuna eta bizia izateaz gain, Guaixe astekariak udako zenbaki berezirako landutako azalak balio informatibo handia ere badu, eta primeran islatzen du eskualdeko mapa erreferentziala». Honako hau gaineratu du epaimahaiak: «Begi kolpe batean ikusten da herri bakoitzean zer dagoen, eta bertako kultur eta natura ondarea oso modu bisualean islatzen da».
‎«Beste helburuetako bat da EITBk beste itsaso bat izatea talentua arrantzatzeko». Eta beste hau gaineratu du: «Uste dugu euskarak orain arte ez zuela bidaietan gai horiek ekartzeko modurik».
‎Kattalin Minerrek dio nabari dela noiz den uneko hanka sartze bat, nahi gabe egindakoa, eta noiz den nahita egina, behin eta berriz. Minerrek hau gaineratu du: «Begiratu alboetara, eta ez dago dudarik eskaintzen den edukian eta trataeran.
‎«Egoera bat muturrera eraman, eta, horrekin, umorea erabili dugu». Hiru sortzaileek argi zuten banatzaileen gaia landu nahi zutela —kasu honetan, Glovo konpainiako banatzaile bat— Honako hau gaineratu du Portillak: «Bertikaltasunetik abiatuta, osagai funtsezko bat aurkitu dugu:
‎«Iritzi publikoan babes handia zuen eskaera horrek». Eta hau gaineratu du: «Eztabaida handia sortu du auziak.
‎Guztira, 56 kidek osatzen dute gobernua. Lukondek esan du FCC Kongoko Fronte Komuna eta CACH Cap for Change alderdien arteko koalizioa —Joseph Kabilak zuzendutakoa— historiako atal txar bat izan dela, eta denbora larregi igaro dela gobernu berria osatzeko, eta hau gaineratu du: «Hainbeste eginbehar daukagu, ezen ezin baitugu denbora gehiago galdu».
‎Rekartek hau gaineratu du: «Bonba nuklearrak lehertu izan balira, ondorioak kalkulaezinak izango lirateke.
‎«Sinesgarri, gertuko, denentzako eta euskaldun». Hau gaineratu du Tokikomeko presidente berriak: «Ez litzateke txarra aurreko presidenteak egin duen beste lan eginda uztea Tokikom indartsu bat.
‎ETAk eskuin muturrari egotzi zion atentatua, eta hau gaineratu:
‎Inbertitzaileari eskaintzen zaizkion babes arauak edo klausulak zehaztugabeak izaten dira askotan, hori dela eta, berdintasunezko edo zilegizko tratua edo desjabetzen gaineko erabakiak hartzeko garaian, arbitroen interpretazio boterea handia izaten da. Planteamendu honi gaineratu behar zaio arbitroek ez diotela ezein jurisprudentziari jarraitu behar edo aurrekari judizialei men egin behar. Gatazkak kasuz kasu ebazten dira, sistemaren legitimazioa ez baita aurreko egoeretako erabakien koherentzian euskarritzen, estatuaren eta atzerriko inbertitzailearen onespenean baizik38 Horrenbestez, arbitroen interpretazioaskatasun hau kontuan hartuz, haien jatorria eta sortu duten lobbya aintzat hartuz, giza eskubideen bermea eta sustapena haien helburuetatik oso urruti geratzen dela baiezta genezake.
2022
‎Arnegin, jendeen taiua omen du eta itsusia da. Eta Xahok eman zion eiteari, hau gaineratu zion Iturralde y Suit ek, Las grandes ruinas monásticas de Navarra liburuan:
‎Horrez gain, EBko herrialdeen artean, bestelako ahotsa hartu du Ukrainako gerraren aferan. «Hau ez da gure gerra, ez dugu sartu behar», esan zuen kanpainan, eta hau gaineratu zuen: «Hungariarrek ez dute gerraren prezioa ordainduko».
‎«Salbuespen kasuetan soilik mugatu daitekeen eskubide bat da, eta hau ez zen horietako bat». Hau gaineratu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek: «Ez dugu ulertzen eta ez gatoz bat EITBko zuzendaritzak hartu duen erabakiarekin».
‎«Egun handia da», azpimarratu zuen Saizek Madrildik telekonferentzia bidez, bi bilerak amaitu ostean. «Estatuko administrazioarekin duen bi aldeko harremanari esker, bere eskumenen defentsan pausoak ematen jarraitzen dugu», goraipatu zuen, eta honako hau gaineratu: «Sortzen ari diren zerga berriak kudeatzean gure autonomia sendotu egingo dela esan nahi du akordioak».
‎Itzultzaileak diotso Sarako euskalki net preziosoan egin duela Saran igaro zuelako haurtzaroa, ama hangoa baitzuen" en el dialecto preciosisimo de Sara, donde nacio mi madrey yo pase mi infancia". Eta hurrengo galderari erantzutean, Alberto Palaciok azalpen enigmatiko hau gaineratzen du: " Nire haurtzaina, zeinarekin hobetu bainuen euskara, Bonaparte printzearen irakasle nagusietariko bat izan zen"" mi nodriza, con quien yo meperfeccione en el vascuence, fue uno de losprincipales maestros delPrincipe Bonaparte".
2023
‎Eta Sarean, 18 urte dituzula klik eginda, erraz sar zaitezke. Gainera, artikulu berean honako hau gaineratzen da: “debekatuta dago gozokiak, freskagarriak, jostailuak eta tabako produktuen itxura duten eta adin txikikoentzat erakargarriak izan daitezkeen bestelako objektuak saltzea”.
‎Vaquerok nabarmendu du uztailaren 23ko bozak «ezberdinak» izango direla, eta, alde horretatik, hau gaineratu du: «hiritarrek jakin behar dute» hauteskunde horiak ez direla presidentetza hauteskundeak izango, «baizik eta beren ahotsa Madrilera eramango dutenak aukeratzeko».
‎«Garrantzitsua izan da Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako kontzentrazioa». Hau gaineratu zuen sindikatuak: «Argi dago langileen ezinegona irrati publikoan egun dauden lan baldintzengatik, egiten diren lanak aintzat hartzen ez dituen hitzarmen batekin eta eguneroko egoeretan (bajak, oporrak eta baimenak) langilerik ez dagoela erakusten duten lan karga batzuekin».
‎Eta honako hau gaineratu du: " Aurtengo kartelak Bitorianatxo dakar erdigunera; ez panpina bat, ez objektu bat, emakume indartsu eta borrokalari bat baizik.
‎Sarean elkarrizketa batzuk ere aurkitu zituen. Carvalhok aintzat hartu zuen Guadalupe Agirreren metaforarako gaitasuna; iraganeko krisi jakinen eta etorkizuneko probableen eraginaz mintzo zelarik, lehenengo txorien metaforari orain beste hau gaineratzen zion: “Ildoak oker ateratzen bazaizkigu ere, ildo horietan erein dugu”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia