2015
|
|
Hau probetxu handikoa dela uste dut, kontura zaitezten zenbateraino pozten den gure Jauna, guk geure buruak ezagutzen eta geure txirotasun eta ezereza behin eta berriro begiratzen saiatzen garela, eta hartu gabekorik ez dugula ezer konturatzen garela ikustean. Beraz, ene ahizpak, honetarako eta Jaunak maila honetan duena arima bati eskaintzen dizkion gauza askotarako, adorea behar da; eta, nire iritziz, azken
|
honetarako
beste ezertarako baino gehiago, apaltasuna izanez gero. Eman biezagu Jaunak Bera denagatik.
|
|
5 Baita irudituko zaizue, beharbada, hain gauza gorenez gozatzen duenak ez duela Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun guztiz santuaren misterioez meditatu beharrik, dagoeneko maitasunean ari delako oso osoan. ?
|
Hau
beste leku batean luze eta zabal idatzi izan dudan gaia da, eta hartan kontra egin didaten eta ez dudala ulertzen esan didaten arren: gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik.
|
|
Bada, ez ote da arrazoi handiagoa gurutze bat edota gure Enperadorearen edozein erretratu ikus dezagunean begirunea agertzeko?
|
Hau
beste leku batean idatzi badut ere, hemen jartzea nahi izan dut, erremedio hau agindu zioten pertsona bat samindurik zebilela ikusi nuelako. Ez dakit nork asmatu zuen, obeditu baino besterik ezin duenari halako oinazea emateko bidea, aitor entzuleak hau egin ezik galdurik ibiliko dela uste izanik, aholku hau ematean; nire iritzia, berriz, hau da:
|
|
Gauzak ulertzeko modu
|
honetaz
beste toki batean hitz egingo dut, gauza guztiz fina eta gure Jauna gorestekoa baita. Izan ere, era honetan eta honen era desberdinetan zalantzaz beteriko pertsonak izan dira (batez ere hortik pasatu den haietako bat eta horrela gehiago ere izango dira) beren baitan gauzak argitzerik izan ez dutenak; eta horrela, badakit pertsona hark kontu handiz begiratu duela, asko askotan egin diolako Jaunak mesede hau, eta hasiera batean irudipena ez ote zen izaten zuen zalantzarik handiena; deabruarena denean, errazago antzematen da, haren trikimailuak ugariak izan arren eta ongi bai ongi jakin arren argizko espiritua imitatzen; baina, nire iritziz?
|
|
9 Egia esan, otoitz bide
|
honetan
beste irabazirik ez balego ere, Jainkoak gurekin harremanetan egoteko duen ardura berezia eta guri Berarekin egon gaitezen erregu egitea baino besterik, horixe baizik ez baitirudi?, uste dut ontzat jo daitezkeela igarotzen diren neke guztiak maitasun ukitu hauek, hain gozo eta barnekoiak, gozatzearren.
|
|
7
|
Hau
beste batzuetan esan badut ere, hain garrantzitsua izanik, berriro esaten dut hemen: ez dezala kontuan har hasten den honetan esku erakutsiak daudenik, hain eraikin baliotsu eta handia egiten hasteko era oso kaskarra bailitzateke hori; hondar gainean eraikitzen hasten badira, behera etorriko da dena; ez dute sekula lortuko nahigabetuak eta tentatuak izan gabe egoterik.
|
|
zeruak zabaltzen ikusi nituela iruditu zitzaidan, ez beste batzuetan bezala sarrera bat. Beste batzuetan berorri ikusi dudala esan nion tronua irudikatu zitzaidan, eta
|
honen gainean
beste bat eta, ikusi ez banuen ere, adierazten ez dakidan albiste baten arabera, Jainkotasuna zegoela ulertu nuen. Animalia batzuk eusten ziotela iruditu zitzaidan; uste dut entzun dudala animalia hauek duten irudia; ebanjelariak ez ote ziren izango pentsatu nuen.
|
|
Galdera
|
hau
beste batzuetan ere egingo du. Ik. 22, 15.
|
|
estasian jarri. Ikus ideia
|
hau
beste pasarte batzuetan (16, 6; 22, 10; 33, 14).
|
|
Nik ez dakit nola izan zen, baina ongi ohartu nintzen mesede handia zela eta Jaunak nahi izan zuela bere errukiak nondik atera ninduen begiz ikus nezala. Izan ere, infernuaz hitz egiten entzutea ez da ezer, ez nik beste batzuetan hainbat oinazez pentsatu izatea (gutxitan izan arren, nire arimak gaizki hartuko zuen beldur nintzen eta), ez deabruek estutzen dutela, ezta irakurri ditudan beste hainbat oinaze ere; hauek ez dira ezer pena honen ondoan,
|
hau
beste gauza bat baita. Azken batean, marrazkitik benetakora dagoen aldea; eta hemengo erretzea oso gutxi da, hango su haren ondoan.
|
|
Aholku
|
hau
beste behin ere eman du: 11, 15
|
|
Oso bazterrean zegoen leku hori San Jose monasterioko ermitetako bat zen. Urte asko geroago, oraingoan ere Mendekoste bezpera zen, grazia mistiko
|
honek
beste bat eragin zuen, ez beheragoko mailakoa hau, baina apostolikoagoa eta gogoangarriagoa.
|
|
Eta poz handia eman zidaten Jaunak behin eta berriro agindu zidana bete izanak, eta baita toki
|
honetan
beste eliza bat neure aita san Jose aintzatsuarena egin izanak ere, lehenago ez baitzen halako elizarik. Ez horrekin zerbait egin nuelakoan nengoelako, egundo ere ez bainuen uste halakorik, ezta orain ere.
|
|
4 Garai honetan toki
|
honetatik
beste batera aldatu zuten nire aitor entzulea; nik hori bihotz bihotzez sentitu nuen, kaskarra izatera itzuliko nintzela pentsatu nuelako eta hura bezalako besterik aurkitzea ezinezkoa iruditzen zitzaidalako. Nire arima eremu batean gelditu zen, nahigabez eta beldurrez.
|
|
Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da. Honela iruditzen zait lagunartea nahi izatea gure ahultasunagatik dela; oinazeak heriotza arriskuan jartzen gaituenez gero (eta hau, ziur, egiten duela; nik batzuetan ikusi dut neure burua arrisku honetan gaixotasun larri eta probekin, esan dudanez, eta uste dut esan nezakeela
|
hau
besteak bezain larria dela), horrela gorputzak eta arimak elkarrengandik ez banatzeko duten desira da arnasa hartzeko laguntza eskatzen duena eta, esanez, kexatuz eta distraituz, erremedioa bilatu bizi izateko espirituaren borondatearen eta arimaren alde gorenaren guztiz kontra, ez bailuke honek nahi oinaze honetatik irteterik.
|
|
Bekatu arina zena ez zela ezer esaten zidaten; guztiz astuna zena, arina zela. Horrek hain kalte handia egin zidan, non ez baita asko izango hemen esango dudana gaitz handi
|
honetaz
besteak jakitun ipintzeko; argi ikusten dut Jainkoaren aurrean ez dudala aitzakiarik, gauzak berez onak ez izatea aski baitzen ni haietatik gordetzeko. Uste dut, nire bekatuengatik baimendu zuela Jainkoak, haiek beren buruak engainatzea eta ni engainatzea.
|
|
Eta honela ez zaio errurik bota behar bizi nintzen etxeari, neure trebetasunez iritzi onean izan nazaten saiatzen bainintzen, baina ez horretaz konturaturik kristau itxurak eginez; bada, itxurakeria eta harrokeria delako honetan, Jainkoari eskerrak, ez naiz gogoratzen, nik dakidala, sekula irain egin diodanik; lehen eragina etortzean, hain pena handia sentitzen nuen, non deabrua galtzaile irteten baitzen eta ni irabazle, eta, beraz, honetan gutxi tentatu izan nau. Beharbada, Jainkoak
|
honetan
beste gauzetan bezain bortizki tentatzen utzi balio, honetan ere eroriko nintzen; baina orain arte honetan zaindu egin nau Haren Maiestateak; bedeinkatua izan bedi betiko; lehen nahigabe handia ematen zidan besteek ni iritzi onean izateak, nik neure ezkutukoa ezagutzen bainuen.
|
|
Jaunak esaten zizkidan. Eta beti esaten nizkion aitor entzuleari eta nire adiskide alargun honi, honekin hitz egiteko baimena bainuen, esan dudanez; eta
|
honek
beste pertsona batzuei kontatzen zizkien, jakin dudanez, eta hauek badakite ez dudala ez gezurrik esaten ezta ez diezadala Jainkoak bide eman, inolako gauzatan, eta gutxiago hain gauza larrietan, egia osoan ibil nadin baizik.
|
|
1 Villanueva de la Jarako fundaziotik etorri nintzenean, prelatuak Valladolidera joateko agindu zidan Palentziako gotzainaren, Alvaro Mendozaren, eskariz; hau lehenengo monasterioa, Ávilako San Jose, onartu eta lagundu zuena da, eta beti laguntzen du Ordenari dagokion guztian. Eta Ávilako gotzain aulkia utzi eta Palentziara aldatu zenez gero, han Ordena santu
|
honen
beste monasterio bat egin dadin gogoa piztu zion gure Jaunak.
|
|
17 Pixka bat geroago, urte gutxiko aita karmeldar bat, Salamancan ikasketak egiten ziharduena, hona etortzea egokitu zen, eta
|
hau
beste lagun batekin etorri zen; lagun honek gauza handiak kontatu zizkidan aita honek egin ohi zuen bizimoduaz. Frai Joan Gurutzeko zeritzan.
|
|
Suero Vega, Nafarroa eta Siziliako Erregeorde eta Errege Kontseiluaren buru zen Joan Vegaren semea.
|
Honen
beste semeetako bat, Joan Jainkoaren Amarena, karmeldar oinutsa izan zen.
|
|
Kontakizun honen eta hurrengoaren artean, Riberak ohar bat dakar: . Kontakizun
|
hau
beste esku batek idatzia zegoen, baina gero, ikusiko dugunez, Ama Teresak dio berak idatzi zuen bezala dagoela. Ondoren datorren guztia bere eskuz idatzia da, eta honela dio?
|
|
Hain atsegin izan zitzaidan, non, ustez emango zigutena baino bi halako gehiago eskatuko balute ere, merke egingo bailitzaidake; eta aspaldi ez dela, bi urte lehenago eskaini zioten jabeari hori eta ez zuen eman nahi izan. Gero beste egun batean, bildu ziren han elizgizona eta lizentziaduna;
|
honek
bestea zerekin kontentatzen zen ikusi zuenean, berehala lotu nahi izan zuen tratua. Nik adiskide batzuei jakinarazi nien eta, emateko prest bazegoen, bostehun dukat gehiago emateko esan zidaten.
|
|
Bigarren honekin batera frai Pedro Ibáñezekin, orduan Ávilako irakaslea eta jakintsu handia zenarekin, eta frai García Toledo deitzen dioten beste domingotar batekin. A. frai Bartolome Medinarekin, eta bazekien hau berarekin haserre zela, honelako gauzak entzun zituelako; eta uste zuen
|
honek
beste inork baino hobeki esango ziola engainatua zen ala ez (bi urte baino pixka bat gehiago da hau izan zela), eta harekin aitortzen saiatu zen, eta guztiaren kontu luzea eman zion, han izan zenean, eta idatzi zuena ikus zezala nahi izan zuen, bere bizitza hobeki uler zezan. Honek gainerako guztiek baino ziurtasuna handiagoa eman zion, eta berarekin oso adiskideturik geratu zen.
|
|
Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez. Hala ere, hain handia da maitasuna, non ez bainuke etsiko, eta beraz, ez dago
|
honetaz
beste esatekorik.
|
|
Nire buruko minengatik, barka beza berorrek
|
hau
besteren eskuz idatzia izatea.
|
|
Eta egiaz atsegin emango dit neke hau gainetik kentzeak; dena dela, beldur naiz etxe batzuetan nik nahiko nukeen baino ondasun gose handiagoa ez ote dagoen; eta Jainkoak nahi beza, haiek ni baino gehiago ez engainatzea berorren aitatasuna.
|
Honek
beste ezerk baino gehiago samindu nau, neure ustez. Eta, ni neure buruaz konturatzen naizen heinean, erabakia harturik nengoen, berorren aitatasuna prelatu ez balitz ere, ez hartzeko inor prelatuari esan gabe, hurbil egonez gero, eta urrun egonez gero ere baietz uste dut.
|
|
Bada, Haren Maiestateak nekez egingo dizkie hain erregalu handiak, Beragatik gogo onez proba latzak igaro dituztenei izan ezik. Izan ere, liburu
|
honen
beste atal batean esan nuenez, handiak dira kontenplatiboen probak, eta horrela Jaunak jende esperimentatua nahi du.
|
|
Hona hemen:
|
Honetaz
beste toki batean ere jardungo dudanez gero, ez dut esango hemen ondorengo hau baino besterik: nahiago dudala elkar maita dezatela, eta maita dezatela samurki eta atseginez (esana geratu den maitasuna bezain perfektua izan ez arren, guztiekiko maitasuna bada behintzat) nolabaiteko liskarrik izatea baino.
|
|
–Gorputz hauek manten ditzagula nahi du Jainkoak??; deabruak gauzen arteko milaka diferentzia irakasten du hemen, aingerua denez gero, (izan ere, hau guztiau ona da), eta honela, buruan sartzen dio dagoeneko pobrea dela eta baduela bertute hau, eginda dagoela guztia. . Orain goazen probara,
|
hau
bestera ez baita ezagutzen, beti mesfidatuz baizik; eta kontuz arituz gero, laster ematen du seinalea: errenta handiegia du behar duenerako (beharrezkoa, hau da, morroi bakarrarekin nahiko izanez gero, ez ditzala hiru eduki); auzitara eramaten dute horrelako zerbaitegatik, edota nekazari gaixoak utzi egiten dio pagatzeari:
|
|
Oi ene Jauna, eman iezadazu Zu zeuk! Ez nadila ni bizitza honetatik irten bere gauzetatik ezer ere nahi ez dudan arte; Zu maitatzea izan ezik maitatzea zer den jakin ez dezadan arte; izen
|
hau
beste inori ezartzen asmatzen ez dudan arte; gainerako guztia faltsua da, oinarria faltsua delako, eta horrela ez du irauten eraikinak.
|
|
4 Batzuetan gelditasunezko otoitz honetan Jainkoak beste mesede bat egiten du, esperientzia handirik ez bada ulertzen oso zail egiten dena; baina esperientzia pixka bat izanez gero, berehala ulertuko duzue hori duzuenok, eta zer den jakiteak poz handia emango dizue, eta uste dut Jainkoak sarri egiten duela mesede
|
hau
beste horrekin batera. Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut?
|