Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎zken lau hilabetetan ARGIAk kaleratutako «Gure Mendea» liburu eta CD ROMaren inguruko zertzelada zenbait topatu duzu orrialdeotan, hasieran liburuan jasotako kronika hautatu batzuk (zegokion urtearen kronologiarekin batera), CD ROMean bildutako publizitate, komiki eta gainerakoak ondoren. Sail honi amaiera emateko liburuaren egile den Iñigo Aranbarri elkarrizketatu dugu
‎Donostiako pilotaleku zaharren bildumari, artikulu honekin amaiera emango diot. Oraingo honetan, Beti Jai, Moderno, Urumea eta Gros pilotalekuen historiari erreparatuko diogu.
2002
‎Gizarte garaikidean bazterketaren lehen hurbilpen bat egiteko, John Berger ek (2000) idatzitako King txakurra protagonista duen eleberria atal honi amaiera emateko ezinbesteko irakurgaia da.29 Gizarte garaikidean autopistatik iragatean inoren lurra ez den horietan bizi diren naufragoei buruz dihardu liburuak, garai hobeak bizi eta denborarekin txirotasun berrian eta bazterketan erori den Vico eta Vica bikotea abiapuntu harturik.
‎Baina heldu zaigu liburu honi amaiera emateko eta erromatarren gudalburuez jarduteko garaia, batzuen eta besteen egiteak konparatuz zein gizon hobetsi behar diren epaitzea errezago gerta dakigun.
‎Atal honi amaiera emateko, azken gogoeta labur bat egin nahi nuke. Gizarteari unibertsitateek eman behar dioten zerbitzuaren ikuspuntutik bakarrik aztertu dut kontu hau.
2004
‎Atal honi amaiera emateko, hauxe azpimarratuko genuke: dinamika parte hartzaileak kooperatibaren funtzionamendua hobetzeko jarrerak indartzen ditu; kideentzat gizarte eta lanbide formaziorako planen aplikazio sistematikoa bultzatzen du; gobernu organoen autoritateari eta autonomiaren zilegitasunari bide ematendie; erakunde osoan enpresa iniziatiben iragazkortasuna errazten du; antolakuntzaegiturak masa kritikoaz hornitzen ditu eta horren bitartez inguru aldakorrarekikoegokitze gaitasuna eta eraginkortasun zein errendimendu balio ekonomikoen etademokrazia zein lankidetza balio sozialen arteko orekaren bilaketa hobetzen du; eta kideen artean sozializazio maila garrantzitsua ahalbidetzen du, kooperatiba esperientziaren printzipioak eta, zentzu zabalagoan, mintzagai dugun gizarte kapitalabirsortuz.
‎Pasa den urteko datuak aztertzen diharduten arren, torturak jasaten dituztenen kopuruak gora egin duela jakinarazi dute, eta egoerarik lazgarriena frantziar estatuko espetxeetan bizi dutela gaineratu. Egoera honi amaiera emateko asmoz, 50 mila sinadura aurkeztu zituzten pasa den astean Gasteizko eta Nafarroako Legebiltzarretan, eta sinadura horiek Europara igortzeko asmoa ere azaldu dute.
‎Lehenengoan, Unibertsitate Lege Organikoaren kontrako itxialdi batean parte hartzeagatik 103 ikasleei terrorismoaren apologia leporatuta haien auzia Espainiako Entzutegi Nazionalera bideratu zuen. Bigarrenean, auzokideei mobbing a egiten ziela argudiatuta Neguriko Tangora etxea ijito familia bati euro baten truke alokatu zuen gizonezkoari alokairu berezi honi amaiera ematea agindu zion. Iturri berberen arabera, 6 aretoko autoak" oso landuak" izaten dira.
2005
‎12 Zaila da lapurreta honi amaiera ematea.
‎Baleen eta Izurdeen Kontserbaziorako Elkarteak ur hauetan praktika honi amaiera emateko eskatu du
‎Tarta goxoa, edonola ere. Ainararen etxetik pasatu behar dut urtebeteko geldialdi honi amaiera emateko, praka barrua gainezka edukiko dut honezkero. Pantaila ondoan marko batean duen argazkia hartu du.
2006
‎Hitzei eta musikei buruzko atal honi amaiera eman baino lehen, lerro batzuk eskaini nahi nizkioke idazkerari, nere abestien idazkeraren arazoari. Abestietan, hizkuntzaren erabilpenaren aldetik zalantza asko izan ditut beti.
‎Iruñako udalaren debeku baten ondorioz, Burlata izan zen ibilbide honi amaiera eman zion herria. Bertan gazte andana bildu ziren gaztetxe martxari agurra emateko, Euskal Herrian barrena okupazioa eta autogestioaren mezua zabaldu ostean.
‎Dena dela, iruzkin labur bat egin nahi dut atal honi amaiera emateko. Beroaren kasua aipatu dugu, eta ikusi dugu beroa identifikatzeko eskuarki erabiltzen dugun bero sentipena ez dela ezinbestekoa beroa zertan den ulertzeko.
‎Atal honi amaiera emateko, Humeren sistemak duen ezaugarri orokor bat ekarri nahi dut gogora. Behin baino gehiagotan teoria edo sistema moralak hiru taldetan sailkatu dira:
2007
‎Eta kapitulu honi amaiera emateko, gogora dezagun aurkezpenik ez duen Bertrand Russell filosofo matematikaria.
‎Eta gertakari gogoangarri pare bat, atal honi amaiera eman aitzin: bere obra guztia argitaratzeko Habanako Centro Gallego aren diru-laguntza lortu zuela; eta bultzadan lagundu zukeela Curros Enríquezek, urte haietan biltoki hartan ibiltzen zenak.
‎Teknologia mugikorren 30 sinadura baino gehiagoko taldea da Open Handset Alliance, eta, horiez gain, Samsung, HTC, LG Electronics eta Motorola T Mobile, Telefónica de España, China Mobile, Texas Instruments, eBay, SprNextel eta Googlek dioenez, plataforma berria kode irekiko lizentziarik aurreratuenetako baten eta programatzaileek erabiltzeko errazenetako baten mende egongo da, zeinak askatasun eta malgutasun handia ematen baitie mugikorren operadoreei eta gailuen fabrikatzaileei beren produktuak diseinatzeko”. Datorren urteko bigarren erdirako iragarri dira “Androiden” lehen gailuak, eta azaroaren 12tik aurrera, programatzaileek garapen tresna batzuk deskargatu ahal izango dituzte Android.com web orritik. gPhonea Iragarki honek amaiera ematen die aspalditik Googleren telefonia mugikorreko planen inguruan dabiltzan zurrumurruei. Orain, “Androide” iragarri ondoren, ahots batzuek diote Google bere telefono mugikorrean ari dela lanean.
‎Euskal hizkuntz komunitatea eta hezkuntza elkarreraginean aztertu ondoren, eta puntu honi amaiera emateko, interesgarria iruditzen zaigu" aniztasuna" delakoaz hausnarketa labur bat egitea, kontzeptu hori hezkuntza munduan —baita gurean ere— maiz agertzen baita. " Giza batasunaren" eta" giza aniztasunaren" arteko elkarreragina —eta bi horiekiko hezkuntzaren erantzukizuna— gogora ekarri eta gero, zera dio Morinek:
‎Azken batean, eta puntu honi amaiera emanez, garrantzitsua da azpimarratzea hezkuntzaren inguruko auzi etikoak ez direla pedagogiarentzat aukerazkoak, baizik eta egiaz hezkuntzaren antropologiak berak ezinbestean planteatzen dituen auziak. Horren haritik, eta balioen perspektibatik, zera dio Quintanak:
2008
‎AGURTZANE. Nire bizitzako atal honi amaiera eman nahi diot. Oso une ederrak pasatu ditut Arralden, baina baita latzak ere.
‎Lerro hauetatik, beraz, berriz ere, aldeen arteko akordioari egin behar zaio dei, bereziki, 1992ko Tratatu Orokorreko lehenengo artikuluan aurreikusitako Goi Mailako Komisioari erreferentzia berezia eginez, hori baita bide azkarrena eta zuzenena behin betiko nazioartean gatazka honi amaiera emateko, aldeek berek talka egiten duten tratatuetariko batean jasotako bidea dela ez ahaztuz. Hori gertatzen ez den bitartean, espainiar auzitegiek hartutako bideak Uruguaiko biztanleei erresidentzia eta lana eragotziko dizkie egitatezko modu batean, baina Uruguaiko gobernuak hartzen duen jarreraren zain mantendu da betiere Espainiako Administrazioa, nazioarteko ordenamenduan benetako gatazka baten sorrera suposatu dezakeelako eta, ondorioz, bere kontrako ekimenak hartzea gerta litekeelako.
‎Aski zenuke, Roig kontseilaria, une batez Internetera konexio duin bat ez dugunon lekuan jartzearekin, arazoaren irtenbidea agintzeko eta polemika honi amaiera emateko. Mesedez, Roig kontseilaria, izan zaitez serioa zuzentzen eta egiten duzun politikan.
‎Jatetxetik atera eta Goiburura igotzea besterik ez baitu izango. Izan ere, sari modura asteburua igarotzeko aukera izango du Txertota aterpetxean.Salkinek modu honetan amaiera eman dio irailean aurrera eraman dituen ekimen ezberdinei. Ardo dastaketarekin martxan jarri zen merkataritza astea.
‎Artikulu honi amaiera emateko, azkenik, T.S. Eliot en gogoeta bat ekarri nahi nuke hemen gogora: " Guk ez diogu esploratzeari utziko.
2009
‎Atal honi amaiera emateko, beti izan diren kasu bereziak aipatuko ditugu. Umedun ezkontzen ziren neskatoen kasua, lehenengo.
‎Aurkezpen labur honi amaiera emateko, jendaurrean txalotu behar dut Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua, eta bereziki, lan honen egileak, burututako lanagatik. Arean ere, inoiz ez da behar beste balioetsiko hizkuntzaren normalizazioari eta euskara juridikoaren zabalkundeari begira egin duten ekarpena gure erkidegoan.
‎Egungo egoera gainditu eta aukera politiko guztiek lekua izango duten aro berria abiatu behar dela esan du, egungo jokabide politikoen gainean gogoeta egiteko eskatu ondoren. Elkarrizketaren bidez, akordio politiko bat iritsi behar dugu, eta akordio horren bidez, alferrikako blokeo aldi honi amaiera eman eta beste garai baterako ateak zabaldu behin betiko, adierazi du Bilboko Deustuko Unibertsitatean eginiko hitzaldi batean. Garai berri horretan denok ikusi behar dugu gure asmo eta jomugek badutela lekua.
‎Independentistentzat eraikitako Guantanamoa ixteko proposamenik ba al du? Errepresio basati honi amaiera emateko proposamenik ba al du?.
‎Gutxi dira honelako ankerkeriak egiteraino iristen direnak, baina den denok daukagu bortizkeriaren birusa. Inor ez dadila errudun sentitu, ez luke-eta ezertarako balioko, ezta justua ere izango, baina jabetu beharra dugu denon ardura dela egoera honi amaiera ematea. Denon onerako izango da, gainera.
‎Ba al du proposamenik independentistentzat eraikitako Guantanamoa ixteko? Ba al du PNVk proposamenik errepresio basati honi amaiera emateko?
2010
‎Riberatik Lalastrarako bidea osatzea baino ez zaigu faltako txango honi amaiera emateko. Horma harritsu batek gidatuko gaitu lehen zatian, eta ondoren, errekaren ibilgua jarraitu besterik ez dugu egin behar izango.
‎Igande honetan amaiera emango diote Bilboko Liburu Azokaren 40 edizioari. Aurten 60 erakustoki izan ditugu Bizkaiko hiriburuko Areatzan, eta bertatik 100 idazle pasa dira, eskarmentu handiko egileak zein idazle hasiberriak.
‎Gauerdian, Andre Maria Zuriaren jaien bigarren egun honi amaiera emateko, kontzertuen txanda izan da. Macaco Foru Plazan egon da, Anje Duhalde abeslaria Aihotz plazan, Skasti, Ze Esatek eta The Sparteens unibertsitatearen inguruan eta Arka plazan, Drindrots orkestrarekin egin den dantzaldia.
‎Bada, gai honi amaiera emateko, kontuan hartu beharreko beste puntu bat: Euskal girotze saiorik bultzatu nahi baldin bada aparteko garrantzia dute, bai perspektiba ekonomikotik eta bai, bereziki, lanaren etekinaren ikuspegitik, euskarazko arnasguneek eta, oro har, gune horietatik kanpora kokaturik dauden euskarazko harreman sare beregain arruntek.
‎Gogoeta honi amaiera emate aldera, erlijioaren eta balioaren arteko erlazioaz zenbait iruzkin labur egingo ditugu.
‎Gutun hau seguritate igarobaimen moduan erabil dezakezu zeuretzat eta zeure familiarentzat eta beste aldeko batzuentzat, denok etorri ahal duzue plaza honetara ezeren beldurrik gabe eta nahi duzuena esan ahal didazue. Beharrezkoa da egoera honi amaiera ematea eta berriz har dezazuela plaza honetara etortzeko ohitura, neu arduratuko bainaiz hemen inoren eragozpenik ez dezazuen izan.
2011
‎Taldeak aditzera eman zuenez," sakabanatuta dauden preso herritarrak bisitatzen, onartuta gauzkaten espetxeetako bisita zerrenda mugatuetan ibili gara bixitan, idazten, ingurukoaren berri azaltzen, partekatzen, euren senideekin harremanetan, honela joan zaigu urte hau ere"." Sakabanaketak eta neurri bereziak bere horretan diraute. PLTko kideok euskal preso politikoen egoera honi amaiera emango dion neurriak jarri behar direla berehala martxan uste dugu," adierazi zuten.Olerki irakurketaBaina ez dute etsi eta horregatik, presoen ahotsa herrira ekarriko dute. Horretarako, aurten ere," Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik" emanaldia prestatu dute abenduaren 30, ostiralean 19:00etan Manuel Lekuona kultur etxean.Emanaldirako Ina Orotegik, Kepa Rezabal Txurdik, Ibon Fernandez Iradik, Aitzol Irigoienek eta Iurgi bilbotarrak idatzi dute.
‎Istorio ederrak, ilustrazio lortuak, eta haurren nortasunean eta garapenean giroturiko kontakizun entretenigarriak. Lastima liburu honek amaiera ematea pertsonaiaren istorioei. Beste bat etorri bitartean, goza dezagun berriro Jonasekin.
‎lehenak, Juan Carlos etxegoien Xamarrek bere ibilbideko burutazio eta erronkaren etengabeko tentsio horretan zentraturik eginiko elkarrizketa biltzen du; bigarrenak, garapen teorikoa hedatzeko gaur egungo eredu berrien inguruko eztabaida interesgarria jasotzen duena, Arkaitz zarragak zuzenduriko mahai inguruaren lekuko, eta azkenik katalunian soziolinguistikaren zabalkundean izandako ibilbidearen berri ematen duena, Jordi Solé i Camardons en eskutik ekarria. ondoren, Xabier Isasi soziologoak eusko Jaurlaritzaren prospekzio Soziologikoen kabineteak 2011ko hasieran argitaratutako euskara: erabilera, jarrerak, politika inkestaren harira idatzi du bere iruzkin kritikoa, inkestaren metodoaren inguruko gogoetatik abiatuta. zenbaki bikoitz honi amaiera emateko bi liburu erreseina ere bildu ditugu. Lehenak Joseba Intxaustiren Euskararen Historia Soziala (EHS).
‎Hizkuntza ekologia Euskal Herrian gaur egun, eragileen ikuspegia artikulupean, arestian aipaturiko mintegian landutako ideiak biltzen dira (Hizkuntza ekologiari buruzko Diziplinarteko Mintegia, Andoain). han, bertaraturikoen artean sorturiko hausnarketak, kezkak eta nondik norakoaren berri ematen da. zenbaki monografiko honi amaiera emateko Soziolinguistika klusterrak euskal herriko unibertsitateko udako ikastaroetan Hizkuntza ekologia; teoriatik praktikara izeneko ikastaroan eskainitako bi saio biltzen dituzten artikulu bana ekarri ditugu. Lehenak, Jon Sarasuak Euskaldungoaren egungo beharrak eta hizkuntza ekologia izenburupean eginiko hitzaldiaren muina biltzen du, eta bigarrenak, Hizkuntza ekologiaren diskurtsoaren onurak eta zailtasunak izenburupean eginiko mahai ingurukoarena.
‎Administrazioek, gehienez ere, epe baten barruan ebatzi dituzte erreklamazio horiek, eta interesdunei jakinarazi. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari; beraz, aldekoa ez bada eta erreklamazioarekin jarraitu nahi bada, bide judizialetik jarraitu behar da.
‎2009ko ekainaren 15ean hasi zen dimetilfumaratoa duten produktuak merkaturatzea eta merkatuan jartzea debekatzeko prozedura, Europako Batzordearen 2009ko martxoaren 17ko 2009/ 1723/ EE Erabakia aplikatuz. 2010eko urtarrilaren 7an prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena eman zen, urtebeteko balioarekin. 2010eko urtarrilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu zen, eta abenduaren 26ko 1801/ 2003 Errege Dekretuaren 15 artikuluarekin bat etorriz onartu zen.
2012
‎Herriko beste esparruetako datuen atal honi amaiera emateko, esan dezagun aztergai izan ditugun herrietan eguneroko jardun arrunta, oraindik ere, euskaraz burutzen dela hein handian. Administrazioa, zerbitzuak, merkataritza, etab., euskaraz bizi dira tamaina ohargarrian.
‎Horra hor amen logika! Nik, ordea, bizpahiru begirada samur atzeman ditut jadanik; bada garaia honi amaiera emateko.
2013
‎J.I.: Tira, saio honi amaiera emateko, Joseba, konta ezazu zuri inoiz pasatutako gertaera edo pasadizo bitxi edo xelebreren bat. Seguru harrigarri samarrak badituzula.
‎Haietako batzuk eskaintzari buruzkoak ziren, eta beste batzuk, eskariari buruzkoak. Atal honetan, eskariaren joerak aztertuko ditugu, turismoeskariari buruzko azterketari eskainitako azken unitate honi amaiera emateko. Hauek dira joerak:
‎Euskal Herriko txoko desberdinetatik barrena ibili diren usurbildarrak agertuko zaizkigu irudietan.Biharko irteeran izena emateko azken aukeraMendi Asteko azken proiekzioa, aipatu moduan, gaur iluntzeko 19: 30etatik aurrera Sutegin. Aurrez, gogoan izan, antolatzaileek kultur etxean bertan jarriko duten mahaian, ekitaldi sorta honi amaiera emango dion larunbateko irteera eta bazkarirako izen emateko azken aukera izango dela ostiral honetan. Usurbilgo mugarrietatik barrena ibilaldia egitea proposatzen dute Andatzatik, bihar goizeko 8:00etan abiatuta.
2014
‎Orain ezin dut min hau jasan, Gorriak nire barruan zegoen guztia irentsi du, ez naiz hezur, haragi eta azal baino, baina barrutik? ...ik nago, ez da ni nintzenetik ezer geratzen, eta, aldi berean, hustasun hori guztiori, zulo beltz infinitu hori tristuraz eta ikaraz eta saminez beteta dago, eta ezin dut ebitatu hori sentitzea; saiatzen naiz, zin degizut saiatzen naizela bizirik nagoela sinesten, baina ezin dut ezin dut ezin dut arnasarik hartu, ezin dut lorik egin, ezin diot utzi jateari, erretzeari, neure buruaren kontrako guda honi amaiera eman nahi nioke eta hasiera bat bilatu, ez baitakit nondik hasi, nahiz eta hasi naizen dutxan sartu jantzi orraztu kalera irten paseoak eman pertsianak igo eta kokotsa apur bat altxatzen, hasi naiz gauzak egiten, baina ez diot zentzurik harrapatzen. Ezeri.
‎Aitzinsolas honi amaiera emateko eskerrik beroenak eman nahi genizkieke gogoeta prestutasun ezin hobeaz proiektu honetan parte hartu dutenei, goian agertzendiren guztiei zein hemengoan agertzen ez diren horiei, beraien lana eta ezagutzagurekin partekatzeagatik eta eskainitako laguntzagatik.
‎Egoera larria da oso, eta urraketa hauekin berehalakoan bukatzeko pausu sendoak emateko garaia da, hitzetatik ekintzetara pasatzekoa alegia. Horregaitik hain zuzen ere, herritar guztien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, euren lana egin eta konponbideak mahai gainean jartzera dei egiten diegu instituzio eta eragile politikoei. Euskal biztanle askoren eskubideak zapalduak dauden egoera honi amaiera ematea larritasunezko zerbait delako.
2015
‎Hitzaurre honi amaiera emateko esker oneko bi hitz ekarri nahi genituzke hona Jean Baptiste Coyos Battitu lagunari, azken zortzi urteotan (2006 urtetik 2014.era bitartean) aldizkari honetako Argitalpen Batzordean kide izan delako. Orain, beste hainbat eginkizun tarteko, batzordea uztea erabaki duenean, argitalpen hau egiten dugunok gure esker on hitzak bihotz bihotzez bidali nahi dizkiogu.•
‎Indarkeriaren erabilerari buruz izan dudan bilakaera eta gaur egun berau erabiltzearen aurka dudan jarrera bai arrazoi etikoetan, bai politikoetan oinarrituta dago. Hausnarketa honi amaiera emateko, honakoa ere gaineratuko dizut: egun norbaitek aholkua eskatuko balit borrokarako erabili beharreko bitartekoen gainean, baldintzak direnak direla ere, argi eta garbi esango nioke borroka bide baketsu eta desobedienteak erabiltzeko, bai arrazoi etikoengatik, bai politikoengatik.
‎Azkenik oinarrizko karakterizazio honi amaiera emateko 1 atalean (sarreran) aipatu denpluripotentzialtasuna frogatzeko zenbait esperimentu burutu ziren. 3 geruza enbrionariotakomarkatzaileak aztertuz.
‎Atal honi amaiera emateko, Xede testu) Sorburu testu norabidean lortutako emaitzak deskribatukoditugu, 3 eta 4 tauletan oinarrituta. Xede testuetatik abiatuta egindako analisian ere argi ikusten dazeharkako kopiak somatismoen itzulpenean soilik agertzen direla.
‎Banoa. Duela bi urte pasatxo hasi zen esperientzia honi amaiera emateko ordua dela uste dut. Gainera, nahiko txapa eman dut eta honezkero aspertu zaituztet.
‎Dagoeneko, zinemaldiaren ekuatorea pasa dugu eta hiru egun falta dira ekimen honi amaiera emateko. Hala ere, gero eta ikusle gehiago jaso ditu, eta joan den asteburuan %80ko salmenta izan zuten.
‎Jardunaldi hauetan entzungo diren ahotsak azpiegitura honen aldekoak baino ez dira izango berriz ere, momentu bakar batean ere ez dute zalantzan jarriko zorakeri honi amaiera eman behar zaionik, kontrakoa, Ana Oregi, Urkulluren Gobernuko Sailburua pozarren dago Madrilgo Gobernuak 2019rako jarri dielako lanei bukaera epea.
Honi amaiera eman behar zaio.
2016
‎Hori guztia kontuan hartu da, erabilerari buruzko txosten honetan. Nolanahi ere, eta sarrerako atal honi amaiera emateko, euskarazko jarduna goiko bi multzo horien konjuntzioaz ateratzen da:
‎Euriak aurpegia blai, hiriari begiratu nion, isiltasunaz gozatu eta burua hutsik mantendu guran, baina barrutik zetorkidan ahots bat entzun nuen, guztiz etsita: «Inora ez garamatzan bide honi amaiera emateko ordua da, Oier. Maskara kendu eta nor zaren azaltzeko ordua da».
‎Eta ezin izan diot tentazioari eutsi: artikulu horretako pasarte bat itzultzera ausartuko naiz, nire ohar digresibo honi amaiera emateko, nahiz eta, ondo pentsatuta, ez al daude gaiok lotuta oso. Azken finean, ez al dira bidaiak gerraren jarraipena, baina bestee bitarteko batzuekin, gure inguruaren turistizazio gero eta sakonagoak aditzera emango lukeen bezala?
‎Lan honi amaiera emateko liburuaren hasierako lerroetan ageri zaizkigun paragrafo esanguratsu batzuk eskaini nahi dizkizuet, lan osoaren nondik norakoez egokiago jabetzeko bide izango dituzuelakoan.
‎Baita Eusko Jaurlaritzako Ingurugela CEIDAren ordezkaria ere bertaratu da ekitaldira. Foro honek amaiera eman dio ikasturteko egitarauari “Bioaniztasuna” gaia ardatz hartuta gauzatu dena.
2017
‎Bereziki eskertu zituen Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko buruak 09:00etan egindako adierazpenean: " Beharrezko izan zaigu jendarte zibila ere, bake iraunkor batera iristeko gure herrian eta Europako mendebaldeko azken gatazka armatu honi amaiera emateko, hain zen blokeatzea handia bost urteko itxoite eta itxaropenaren ondoren". Ipar Euskal Herrikoaz gain, Eusko Gobernuaren eta Nafarroakoaren presentzia espero bazuten bake artisauek, azkenean Euskal Elkargoaren ordezkaria soilik agertu zen.
‎Atal honi amaiera emateko, Iñigo Beitiaren artikulua eskaintzen du aldizkariak. " Eskoriatzako gazteak eta hitanoa:
‎jatorria, motibazioa, erabilera eta ideologia" izenburuko artikuluan. egilearen hitzetan, hiztun berriak" hizkuntza hori lehen sozializazioko hasierako hizkuntzatzat izan ez duten horiek" dira. ikerketa tradizioz irlandako gaelikoa hitz egiten den gaeltacht eremuan kokatzen da. gainera, azpimarratu behar da hiztun berriek ezaugarri desberdinak dituztela, bai jatorrizko familien ezaugarriei dagokienean, eta, baita izan duten hezkuntza ibilbideak askotarikoak izan direlako. artikulu honetan nabarmentzen da, badirela hiztun aktibo bihurtzeko garrantzi handia duten hainbat gako, aipatu ditugun beste bi artikuluetan ikusi den bezala, irlandako gaelikoaren kasuan ere. esate baterako, soziolinguistikoki hiztun dentsitate handiko eremu geografikoetan edo unibertsitateko esparru mesedegarrietan egotea. aldizkariaren gurean atalera hiru artikulu ekarri ditugu oraingoan. lehenengo honetan, Eduardo Apodakak eta Jordi Morales-ek" hiztun kategorietatik hizkuntza praktiken erregistroetara: ...o nerabeekin egin du, eta ondorioztatu du, batetik, euskararen erabileran genero desberdintasuna badagoela, euskara gehiago erabiltzeko nesken joera berretsiz. eta, bestetik, baieztatu du, hizkuntza erabiltzeko moduak ere ez direla berdinak. bere ikuspegitik, generoa eraikitzeko sozialiazio sexistak, berak, indartzen du sexuen arteko hizkuntzen erabileraren banaketarako joera hori. bat 104 zenbaki honi amaiera emateko oso bestelako gaia duen artikulua aurkezten dugu: Larraitz Uriak, Iñaki Alegriak eta Ander Corralek idatziriko" kode alternantzia aztertzeko hizkuntza teknologien ekarpena". kode alternantzia (code switching) elkarrizketa berean hiztunek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzeari deitzen zaio. eta, esan behar da fenomeno oso ohikoa dela hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten diren komunitate linguistikoetan. arazoa da, nolanahi ere, ukipen egoeran dauden hizkuntzen sendotasuna ez dela berdina izaten, eta, beraz, alternantzia horretan, ordezkatze prozesuaren zantzuak detektatu ohi direla sarritan. baina, izatez, aukera modura ere ikus daiteke fenomenoa, esate baterako, alternantzia hori ahuldutako hizkuntzan hitz egiten hasteko modu bat denean. beraz, interes apartekoa duen gaia da, baita, ikuspegi sozioionguistikotik begiratuta ere. kasu honetan, fenomenoaren azterketarako baliabide teknologikoaz aritzen da artikulua. izan ere, jakinik fenomenoaren ezaugarri nagusia bat batekotasuna dela, eta ahozko hizkuntzan ez ezik hizkuntza idatzian ere agertzen dela, sare sozialetako kode alternantzia aztertzeko modua erakusten dute. hau da, hizkuntzaren prozesamenduaren (hp) alorrean garatutako metodologia, eta hizkuntza teknologiaren bitartez corpusa biltzeko eta etiketatzeko baliatuko den metodoaren berri eman dute. irakurle guztion interesekoak izango direlakoan.•
‎Ezagutza transzendentea behin betiko galarazita zaion neurrian, kasu, literaturak ezinbestez hartu du luzamendutan ibiltze amaigabearen eitea, Azken hitzaren bila ko narratzaileak behin eta berriro adierazi lez.133 Errealitatea interpretatzera mugatuta dagoen heinean, bestalde, literaturak aditzera emandako errealitateak nahitaez izaera sortua, asmatua izango duela onartu da, izaera manipulatua, alegia. Horixe da, ziur aski, Atxagak atal osoari emandako egitura alfabetikoak oinarrian daukan arrazoi filosofikoa.134 Azkenik, zerrenda poetologiko ad hoc honi amaiera emanez," azken hitza" atzematerik ez badago, hau da, erabat berria, guztiz singularra, inoiz ere entzun gabekoa litzatekeen hitza existitzen ez bada, esan litekeen orok, hein batean bederen, dagoeneko esana egon du, tradiziozkoa izan du, alegia. Bestela jarrita, ez da sekula modurik izango tradizio literarioa erabat gainditzeko.
2018
‎Hiri altzarien aldaketa (eserlekuak) jadanik gauzatu da beste guneetan, Etxeondo auzoan (jolasgunea eta parkea), Altzin kalean, Erniobea kalean eta kale Berrian esaterako.Datozen egunetan eliza alboko fatxada batetan eserleku berriak ipiniko dira eta Larrea auzoko hiri altzari batzuk berrituko dira (errepiderantz). Eta hemendik aste batzuetara, Larrea eta Arroa auzoetako eserleku guztiak aldatzearekin plan honi amaiera ematea espero da. " Aspektu honetan herriak erakusten zuen itxura narriatua aldatzea da ideia; hiri paisaia berritua eta kalitatezkoa edukitzea", azaldu du alkateak.Autobus geltokiak argiztatu diraUdala herriko autobus geltokietan argia jartzen hasi da.
2019
‎Sentiera biziak eta buru astintze emankorrak eragin dizkigute ekarpenok, behin baino gehiagotan. Ohar sorta laburra egin nahi diegu beraz guztiei, arnasguneen gaineko saio honi amaiera emanez. zailtasun hori ez da lauzpabost lankideren arazo huts, esparru honetako gehienon gaitz endemikoa baizik. Sarri gertatu ohi da, gai bat jorratzen hastean gehienok gehienon ezagun, eskola bateko, irizkide edo ontzi bereko itsas bidazti izatea. hainbatera iritsi gabe ere nor ez da gure artean, axular gogoan izanik, honetan edo hartan elkarri zordun ez gatzaizkionik?
‎dezakegun (ez nahi genukeen eta ez, seguruenik, askok eskertuko lukeen) bezain labur. Sentiera biziak eta buru astintze emankorrak eragin dizkigute ekarpenok, behin baino gehiagotan. ohar sorta laburra egin nahi diegu beraz guztiei, arnasguneen gaineko saio honi amaiera emanez.
‎Atal honi amaiera emateko hor ditugu beste elementu garrantzitsuak: basoa eta zuhaitzak.
‎" Herrien besarkada" bizitzak eta giza eskubideak erdigunean kokatzen saiatzen da. Hilabete hauetan hainbat elkartek, sindikatuk eta bestelako eragilek bat egin dute kanpainarekin, eta ibilbide honi amaiera emango zaio Europako zenbait tokitan maiatzaren lehenbiziko asteburuan irudikatuko diren besarkada kolektibo eta solidarioen bidez.
‎Nolanahi dela, gerozko matrikula liburuak ez dira galdu, eta gehiago luzatu gabe, aldean bururen buru azertu nituenetatik, hiru aukeratu dizkizut honarako, Aresoko bordarien gai honi amaiera emateko: 1857, 1880 eta 1925 urteetakoak, beren faksimilean, eta borden errolda bakarrik jasoz; nahiz 1880 urtekoan, hain txukun egina izatean, etxe eta borda, den denak sartu ditudan, azken karlistada ondoko Areso hura jendez nola gelditu zen xehero ikus dezazun, etxerik etxe eta arimaz arima.
‎Gure adiskidea, sorgina, ostiralean itzuliko da honi amaiera ematera.
2020
‎Ea hurrengoa noiz idazten dudan, kronikatxo honi amaiera emateko, oraingoz hemen utziko dut, sekulako logalea dut.
‎Gasteizko espazioak urtean zehar hartzen dituen erresidentzia artistikoetan sortutakoak edo aretoaren sare profesionalekin harremana daukaten artisten lanaren emaitza dira ikuskizun horiek. Laugarren jaialdi honekin amaiera emango diote etapa bati.
‎Amesgaizto honi amaiera emateko ahalmena duzu.
2021
‎PS ablatibo eta adlatiboak aztertu ondoren, kapitulu honen amaieran ematen da postposizio gehitze horien eta hortik sortzen diren formen eta adieren taula (§ 20.4).
‎Hona badaezpadako erabilera honen adibide gehiago: ?. Gauari amaiera emateko gitarraren laguntzaz abesti batzuk kantatu ditugu, era honetan amaiera emanez egunari;?. Galdera errazetan huts egin du, harridura sortuz lehiakideengan. Esan bezala, era honetako egituretan tradizioan juntadura egituretara jo izan da nagusiki.
‎Bigarren zati honi amaiera emateko Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuari eman diogu ahotsa. Alex Vadillo eta Elena Urzelai bertako langileek azken urte hauetan hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxituen biziberritzearen esparruan abian jarritako ekimenak azaldu dituzte, hala nola, AnHitzak, Auzoko eta HIGA.
‎Zeren lotsa gara? Iberiarren arteko hizkuntza maileguak tresnarik onena izan daitezke jasaten ari garen egoera petral onartezin honi amaiera emateko.
‎Ez! xx. mendearekiko gure duelu luze honi amaiera eman behar diogu behingoz. xx. mendea esan dut. Are xix. mendea ere esan nezakeen!
‎Eszenatoki itzela, jantzi erakoak, argiztatze aproposa, antzezleen lekualdatze kolektibo nabariak, ia koreografikoak, eta antzezpen sorta ikusgarriak, Sade, Marat, Pregonaria eta Charlotterenak bezalakoak besteak beste. Komentario honi amaiera emateko gogoratu nahi dut Sade markesak antzezlanean esaten dituen hitz batzuk: “Pertsonen arteko harremanak dira aldatu behar direnak; alferrikakoak izango lirateke bestela egin genitzakeen beste aldaketa guztiak”.
‎Bilakaeraren zergatian sakondu du Araolazak, eta aldaketak bultzatu zituzten arrazoiak mahaigaineratu dizkigu. Laugarren atal honi amaiera eman, eta lanean jasotakoa eta ikerketari esker ondorioztatutakoa laburbilduz biribildu digu ikerlana egileak.
2022
‎Era berean, elkartearen barne erregimena eta estatutuak onartu ziren eta bere kudeaketaz arduratu behar zen zuzendaritza izendatu zen. Ekainaren 14an, ziurtagiriaren zazpigarren urteurrenaren biharamunean, fase honi amaiera emateko eta lekukoa eskuz aldatzeko ekitaldia ospatu zen Donostiako Kursaal Elkargunean.
‎Ordu bete barru komisaldegian. Honi amaiera eman behar diogu. Eskura daukagu, baina azkar mugitu behar gara.
‎Gai honi amaiera emateko, ipuin bat asmatu dut. Pello Joxepe kristau berria zen, etxean zituen arbasoen zazpi puntako gandelairua eta ahari adarra.
‎" Bakarrizketa samurra, unkigarria, dibertigarria eta aldarrikatzailea" izango da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.Eta programazio berezi honi amaiera emateko, martxoaren 15ean ‘Lo que no te han contado’ hitzaldi tailerra antolatu dute. Emakumeen lorpen kolektibo eta indibidualei buruzko ibilbide dinamiko eta entretenigarria izango dela aurreratu dute Udalñetik.
‎Frontoiko futbol zelaia markatu du Udalak; modu honetan amaiera ematen zaie nerabeekin egindako parte hartze prozesuan sortu ziren proposamenak aurrera eramateko lanei.
‎Lan honek trilogia honi amaiera ematen dion arren, ez dut alde batera utziko federalismo multinazionalari buruzko ikerketa proiektu zabal hau. Nire ustez, mende honetako erronkei aurre egite aldera, hauxe da estatu subirano konplexuei lehen mailako errotze normatiboak eta baliabide programatikoak emateko gaitasunik handiena duen ikerketa eremua.
‎Azken Karlistadak() industria militar pribatuaren garapen prozesu honi amaiera eman zion. Gerran zehar Karlistek arma lantegiak eta tailerrak okupatu zituztenez, gerra amaitutakoan espainiar erregimen politiko berriko agintariek ez zuten arma militarren ekoizpena Euskal Herrian bultzatu nahi izan.
2023
‎Horretarako, dokumentazioa digitalizatzeko prozesuaren kontratazioa abuztuan ixtea espero da. Jaurlaritzak dioenez, esleipen lehiaketaren ebazpena hilabete honen amaieran emango da argitara. Lau milioi eurotik gora kostako da prozesua, eta Europako funtsekin finantzatuko da.
‎Saiakera honi amaiera emateko, etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa sakona egitea baino ez da falta. Nabaria da gizakia egungo egoera berresteko prozesua eratzen hasi dela.
‎Atal honi amaiera emateko, orain artekoarekin lotuta, esan genezake gazteen artean eskolarekiko konfiantza galtzea gertatzen ari dela" gizarte mugikortasunerako bide gisa" (Rodnguez, 2022: 128), Ergo Pro eta Ill Pekeño raperoen Riquelme & Okocha abestiaren esaldi honetan antzeman daitekeen moduan:
‎Atal honi amaiera emateko, hezkuntza ibilbideak lanarekin zer lotura duen aztertu ostean, gazteen lan egoera orokorra izango dugu hizpide. 16 urte arteko gazteen jarduera tasari8 dagokionez,% 52,2koa zen 2020an Espainiako Estatuan; beraz, inaktibo zegoen biztanleria% 47,8 zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia