2015
|
|
14 Horrela, askotan erabili dut hau gogoan, eta ni jakitun egonik ezagutzen dudan arima batek jasaten duen eta jasan izan duen oinazea gure Jauna iraintzen ikusiz, hain jasanezina, non askoz ere nahiago bailuke hiltzea hura jasan baino, eta pentsaturik hain maitasun gutxiko arima batek, Kristorenarekin konparatuz gero, ia batere maitasun gabea esan daiteke honen konparaziora, hain oinaze jasanezinezkoa sentitzen bazuen, nolakoa ote zen Jesu Kristo gure Jaunaren sentimendua, eta nolako bizitza izango zuen, gauza guztiak aurrean baitzituen eta une oro ikusten ari baitzen bere Aitari egiten zizkioten irain larriak? Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta
|
honekin
eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko?
|
|
Hemen, gehienetan, ez dago inolako erremediorik; bestera: askotan, aurrez ez pentsamendurik ez inolako laguntzarik izango zelakorik gabe, oldar hain bizi eta indartsua dator, non ikusten eta sumatzen baituzu hodei hau altxatzen edota arrano beltz
|
hau
eta bere hegaletan jasotzen zaituela.
|
|
Andre Mariaren irudia era oso desegokian jarririk zegoen. On Alvaro Mendoza gotzainak bere kontura kapera bat egin dio, eta apurka apurka Andre Maria aintzatsu
|
honen
eta beraren Semearen ohoretan gauzak eginez doaz. Goretsia izan bedi betiko, amen, amen!
|
|
Ávilako nekazari bati buruz ari da; Joan Manteca zuen izena, 1565 inguruan espiritual eta mistiko ospe handia zuena. Teresari aurkeztu zioten gizon
|
hau
eta bere gezurrak agerian aitortu beharra izan zuen (ik. Isabel San Domingoren lekukotasuna Zaragozako Prozesuan, 1595; B.M.C., 19 lib. 81 or.).
|
|
2 Hau horrela izanik, bere osasunari eta gorputzari dagokionez, uste dut, arreta handiagoa duela eta hainbesteko hildurarik ez janean, eta penitentzia egiteko lehen zuen gogo bizirik ere ez duela; dena dela, dirudienez, Jainkoa beste gauza batzuetan gehiago zerbitzatu ahal izatera bideratua doa dena, gorputza zaintzea askotan sakrifizio handi bezala hartzen baitu, eta asko nekatzen; horregatik, penitentzia batzuk probatzen ditu; baina bere ustez ezin du egin bere osasunaren kalterik gabe, bere prelatuek agintzen diotena etortzen zaio gogora.
|
Honetan
eta bere osasuna zaindu nahi izatean, norbere buru estimua ere sar daiteke. Hala ere, uste dut, askoz ere atsegin handiagoa emango lidakeela, eta eman ere ematen zidan, penitentzia handia egin ahal nuenean, orduan gutxienez zerbait egiten nuela zirudien eta etsenplu ona ematen nuela eta Jainkoa ezertan zerbitzatu ezak ematen duen neke hau gabe nenbilen.
|
|
Aspaldi batean ez dit idatzi. Berorren aitatasunaren gutun bat bidali dit egun
|
honetan
eta berak ez dit idatzi; beharbada, beste horrekin bera geratuko zen, eta Garciálvarezen paperarekin; Segoviarako gutun bat edo bi bidali zizkidan. Nik uste nuen berorren aitatasunarenak zirela, berorren letraz idatziak izan ez arren; gero konturatu nintzen ez zirela.
|
|
3 Alde batetik, gogo biziaz itxaroten dut berorren etorrera, orain dela egun batzuetatik honantz ezertan pozik izan ez duenaren antzera; bestetik, gogor egiten zait berorrek hain bide luzeari ekitea, horretarako beharrik ez duenean; izan ere, berorren osasuna maiteago dut neure atsegina baino. Gure aita bisitariari idazten diot
|
honetaz
eta beraren etorreraz berorrekin. Haren aitatasunak erabakitzen duena hori izango da hoberena.
|